2015
|
|
2 Oi Jauna!, nork jarri zuen hainbeste lokatz arima honen begietan, ez baitzuen ikusi hau bere burua bertan ikusi arte? Oi Jauna!, nork estali zituen haren belarriak hainbeste aldiz esan zitzaion
|
hau
eta oinazeen betikotasuna ez entzuteko. Oi amairik izango ez duen bizia!
|
|
Ba ote da inor hainbeste eskatzen lotsa ez denik? Orain da garaia, Jaun errukitsu
|
honek
eta geure Jainkoak ematen diguna hartzeko. Adiskideak nahi dituenez gero, nork emango dio ezetzik bere odol guztia isurtzeari eta gugatik bizia galtzeari ezetzik eman ez zionari?
|
|
Hau zentzugabekeria eta itsukeria! Nahigabea hartzen dugu gauza bat galtzean, orratz bat edota gabirai bat, airean hegan ikusiz begiei atsegin emateko baizik ez dena, galtzean, eta handia da gero nahigaberik ez hartzea, Jainkoaren handitasunezko arrano hegalari
|
hau
eta amairik gabe gozatzeko den erreinu bat galtzean! Zer da hau?
|
|
1 Ai ene, ai ene, Jauna, bai luzea dela erbeste
|
hau
eta samin handien artean igarotzen dena nire Jainkoa ikusteko bihotz minez! Jauna, zer egingo du arima batek kartzela honetan sarturik?
|
|
1 Hemendik ez duzue atera behar, ahizpak, esan ditudan ondorio hauek beti sen batean daudenik arima hauetan, eta horregatik, gogoratzen naizenean, gehienetan? esaten dut; behin edo behin, gure Jaunak beren berezko izaeran uzten baititu, eta orduan gaztelu
|
honen inguruko
eta egoitzetako gauza pozoitsu guztiek elkar hartzen dutela dirudi, arima haiek eskura izateko aukerarik izan ez duten tarteagatik haien mendekua hartzeko.
|
|
Hau probetxu handikoa dela uste dut, kontura zaitezten zenbateraino pozten den gure Jauna, guk geure buruak ezagutzen eta geure txirotasun eta ezereza behin eta berriro begiratzen saiatzen garela, eta hartu gabekorik ez dugula ezer konturatzen garela ikustean. Beraz, ene ahizpak,
|
honetarako
eta Jaunak maila honetan duena arima bati eskaintzen dizkion gauza askotarako, adorea behar da; eta, nire iritziz, azken honetarako beste ezertarako baino gehiago, apaltasuna izanez gero. Eman biezagu Jaunak Bera denagatik.
|
|
Gauzak ulertzeko modu honetaz beste toki batean hitz egingo dut, gauza guztiz fina eta gure Jauna gorestekoa baita. Izan ere, era
|
honetan
eta honen era desberdinetan zalantzaz beteriko pertsonak izan dira (batez ere hortik pasatu den haietako bat eta horrela gehiago ere izango dira) beren baitan gauzak argitzerik izan ez dutenak; eta horrela, badakit pertsona hark kontu handiz begiratu duela, asko askotan egin diolako Jaunak mesede hau, eta hasiera batean irudipena ez ote zen izaten zuen zalantzarik handiena; deabruarena denean, er... hitzetan badago zerikusia, argi argi esanak izanik, egiazko espirituan bezala zalantzarik ez izateko eran entzun ote ziren; baina hark (deabruak) ditu esandako ondorioak imitatu, ez ariman bake hori utzi, ezta argia ere; alderantziz, egonezina eta nahasmena utziko ditu.
|
|
Ezinezkoa ematen du, bada, ahalmenak sorgorturik badaude, hilda daudela esateko eran, eta zentzumenak ere berdin, nola esan daiteke ulertzen duela sekretu hori? . Nik ez dakit nola, eta, beharbada, inongo kreaturak ere ez du jakingo, Kreatzaileak berak baizik, eta gauza bera esan behar egoera honetan, hau da, bi egoitza hauetan, gertatzen diren beste gauza askori buruz ere; egoitza
|
hau
eta azkenekoa egoki bat egin daitezke, batetik bestera ez baitago ate itxirik. Hala ere, azkenekoan, oraindik haraino iritsi ez direnengan agertzen ez diren gauzak daudelako, bitan bereiztera jo dut.
|
|
Ona da hori guztiori, baina ez da nahiko, esan dudanez? beldurrik gabe egoteko; eta horrela, jarraitu bertso
|
hau
eta ekarri sarri gogora: Beatus vir, qui timet Dominum.
|
|
8 Guri begitanduko zaigu, erlijioko abitua soinean daramagunok eta geure borondatez hartu genuenok eta Beragatik munduko gauza guztiak eta geneukana alde batera utzi genuenok (san Pedroren sareak badira ere, daukana ematen duenak nahiko ematen duela uste izango du), horrekin dena eginda dagoela. . Jarrera ona da oso, hartan irauten badu eta lehen egonlekuetako zomorro artean berriro sartzen ez bada, gurariz baizik izan ez arren; ez baitago zalantzarik biluztasun
|
honetan
eta guztia alde batera uztean irauten badu, lortuko duela nahi duena. Baina, eta begira diotsuedan hau, bere burua zerbitzari gizagaixotzat izatekotan, san Paulok dioenez, edo Kristok?
|
|
13 Eta miseria hauek ez diete guztiei niri eman didaten adina nahigabe emango ezta niri bezain gogor erasoko ere, urte askoan kaskarra naizelako, nik neuk neure buruaren mendekua hartu nahi nuela baitzirudien. Eta niretzat hain gauza mingarria izanik, zuentzat ere, beharbada, hala izango delakoan, alde batetik eta bestetik esan eta esan baino besterik ez dut egiten, zuei aditzera eman nahirik nola den halabeharrezkoa, eta ez zaitezten ibil kezkaz eta nahigabez; utz diezaiogun ibiltzen errotako kalaka
|
honi
eta eho dezagun geure irina, borondatearen eta adimenaren jarduera eten gabe.
|
|
11 Oi Jainkoa balia bekit, ene alabak, zenbat arima galdu nahi izango zituen hemendik deabruak! Hau guztiau eta esan nitzakeen beste gauza asko apaltasuna irudituko zaie, eta gauzak ongi ez ulertzetik dator; okertu egiten du norbere buruaren ezagutza eta, geure baitatik sekula irteten ez bagara, ez naiz harritzen,
|
hau
eta gehiago ere gainera etortzeaz. Horregatik diot, ene alabak, Kristo geure onagan, eta haren santuengan, jar ditzagula geure begiak, eta han ikasiko dugu benetako apaltasuna, eta bikaindu egingo da adimena, esan dudanez?
|
|
10 Berarenak gara, ene ahizpak; egin dezala nahi duena gurekin; eraman gaitzala nahi duen lekutik. Nik uste sendoa dut, egiaz apaltzen eta askatzen dena (egiaz diot, ez baitu izan behar gure pentsamenduz soilik, hauek askotan engainatzen gaituzte-eta, guztiz askaturik egon gaitezela baizik), ez duela utziko Jaunak mesede
|
hau
eta beste asko, gure desiren gainetik daudenak, egin gabe. Izan bedi goretsia eta bedeinkatua beti betiko, amen.
|
|
6 Ea, bada, ene alabak! Lehia gaitezen lan
|
honetan
eta kuskutxo hau ehotzen, geure buru estimua eta geure borondatea, lurreko edozer gauzari itsatsia egotea kenduz, penitentziazko egintzak, otoitza, hildura, obedientzia eta zuek dakizuen guztia jarriz; joka dezagula horrela zer egin behar dugun dakigunak bezala eta egiten irakatsi diguten bezala! Hil, hil bedi har hau, bera kreatua izan zeneko helburua bete ondoren, egiaz hil egiten baita!, eta ikusiko duzue nola ikusten dugun Jainkoa eta nola ikusten dugun geure burua haren handitasunean sarturik, hartxo hau kusku honetan sarturik dagoen bezala.
|
|
14 Horrela, askotan erabili dut hau gogoan, eta ni jakitun egonik ezagutzen dudan arima batek jasaten duen eta jasan izan duen oinazea gure Jauna iraintzen ikusiz, hain jasanezina, non askoz ere nahiago bailuke hiltzea hura jasan baino, eta pentsaturik hain maitasun gutxiko arima batek, Kristorenarekin konparatuz gero, ia batere maitasun gabea esan daiteke honen konparaziora, hain oinaze jasanezinezkoa sentitzen bazuen, nolakoa ote zen Jesu Kristo gure Jaunaren sentimendua, eta nolako bizitza izango zuen, gauza guztiak aurrean baitzituen eta une oro ikusten ari baitzen bere Aitari egiten zizkioten irain larriak? Zalantzarik gabe, uste dut nik, Pasio txit santukoak baino askoz ere handiagoak izan zirela; izan ere, orduan neke hauen amaiera ikusten zuen, eta
|
honekin
eta bere heriotzaz gure erremedioa ikustearen eta Beragatik sufritzean Aitari zion maitasuna erakustearen pozak, arinduko zituen oinazeak; hemen ere hala gertatzen zaie maitasunaren indarrez penitentzia handiak egiten dituztenei, ia ia ez dituztela sentitu ere egiten, aitzitik, gehiago eta gehiago egin nahiko lukete, eta guztia dute gutxitzat. Bada, zer ez ote zuen egingo Haren Maiestateak, hain aukera handian bere burua ikusiz, bere Aitari obeditzea zein egoki eta bidezko zen erakusteko, eta lagun hurkoaganako maitasuna agertzeko?
|
|
Oi, hau bai dela bat egite desiragarria! Dohatsua hori lortu duen arima, gozotasunez biziko delako bizitza
|
honetan
eta bestean ere bai; izan ere, ez dute nahigabetuko munduko gertakarietako ezerk, Jainkoa galtzeko arriskuren batean bere burua edota Jainkoa iraindua ikusten ez badu behintzat; ez gaixotasunak, ez pobretasunak, ez heriotzek, Jainkoaren Elizan beharrezkotzat jotzen denaren heriotzak izan ezik; arima honek argi ikusten baitu, Jaunak hobeki dakiela zer egiten duen berak zer nahi duen baino....
|
|
Izenburu
|
honen
eta Teresaren eskaintzaren ondoren, ohar interesgarri hau idatzi zuen A. Riberak: –Liburu honetan ezabatua dator hainbat aldiz Ama Teresak idatzi zuena, eta beste hainbat hitz gehituak ageri dira, edo azalpenak ertzetan jarriak.
|
|
Diodan honetan, nahigabe honekin nengoela, Jauna agertu zitzaidan eta atsegin handia eman zidan, eta esan zidan egin eta igaro nintzala gauza hauek Beraganako maitasunagatik, orain nire bizia baitzen behar zena. Eta honela, uste dut ez nuela nahigaberik izan Jaun
|
hau
eta nire poz emailea neure indar guztiez zerbitzatzeari emanda nagoenez gero; izan ere, pixka bat sufritzen uzten zidan arren, hainbesteraino pozten ninduen, non alferrik baita sufrimenduak nahi izatea.
|
|
9
|
Hau
eta beste gauza batzuk esatea gertatu zait, lehenik infernuan nuen tokia biguntzat joz, nik merezi nuenerako. Maitasuna, ordea, batzuetan bere onetik hain irtenda ibiltzen da, non ez baitut neure burua sentitzen, baina kexu hauek neure kontzientzia osoaz agertzen ditut, eta guztia eramaten du Jaunak.
|
|
32 Ez dut ezer gehiago esan nahi gauza hauetaz; izan ere, aipatu dudanez, ez dago zertan esanik, Jaunak gauza asko ikusteko mesedea egin badit ere. Baina konturatu naiz, ikusi ditudan guztietatik, inor ez dela garbitokira gabe geratu, aita
|
hau
eta fraiPedro Alcántarako santuaeta aipatu dudan aita domingotarra izan ezik. Haietako batzuei dagokienez, Jaunak haien aintzazko maila ikus dezadala nahi izan du, zein lekutan jartzen diren agertuz.
|
|
Gelditasun
|
hau
eta arimaren bildutasuna: Bi termino hauek bigarren graduko otoitza adierazten dute (otoitz mistikorako sarrera).
|
|
18 Oso pozik joan ginen
|
honekin
eta baita pertsona santu batzuk, gure aurkakoak izan ohi zirenak, bareago zeudela eta haietako batzuek lagundu egiten zigutela ikustearekin ere.
|
|
7 Bada, bost edo sei hilabete egon nintzen isiltasun
|
honetan
eta afera honetan esku hartu gabe eta hartaz hitz egin gabe, eta Jaunak ez zidan tarte horretan inoiz agindu. Nik ez nuen ulertzen horren arrazoia, baina burutik ez zitzaidan kentzen egin egingo zela.
|
|
Liburuaren atal berri bat hasten da: 32 kapitulutik 36.era arte San Jose monasterioaren fundazioa kontatzen du; gertakari
|
hau
eta hartzen dituen grazia mistikoak estu estu loturik datoz. Beraren desira hau da:
|
|
Baieztapen
|
hau
eta ondorengoak A. Pedro Alcántarakok Teresari 1562ko apirilaren 14an idatzitako gutunaren oihartzuna dira.
|
|
Guztian lagundu zidan Jaunak; honela labur esanda, ezin da ongi adierazi etxe hau hasita zegoen bi urteetatik amaitu zen arte zer gertatu zen. Azken erdi
|
hau
eta hasierakoa izan ziren latzenak.
|
|
Iruditu zitzaidan urrezko lepoko eder ederra jarri zidala idunean eta gurutze bat berari lotua, oso baliotsua. Urre
|
honek
eta harribitxi hauek ez dute hemengoekin zerikusirik, ez dira konparatzekoak; izan ere, haien edertasuna hemen pentsa dezakegunaren ondoan, guztiz bestelakoa da, eta adimenak ezin du ulertu zerez egina zen arropa ezta Jaunak adierazi nahi duen zuritasuna irudikatu ere; horrela, hemengo guztia, nolabait esateko, kedarrez egindako marrazki bat besterik ez da.
|
|
Hasitako gaian jarraitzen du eta nola amaiera eman zitzaion san Jose aintzatsuaren monasterio
|
honi
eta mojekabitua hartu ondoren izan ziren kontraesan eta erasoaldiak, eta berak jasan zituen neke handi eta tentaldiak, eta nola Jaunak denetik
|
|
2 Baziren bi urte neure otoitz
|
honekin
eta beste pertsona batzuenarekin ari nintzela esandako asmorako, hau da, Jaunak eraman nintzala beste bide batetik, edota ager zezala egia eskatuz, etengabeak baitziren Jaunak egiten zizkidan aipaturiko hizketak; eta hau gertatu zitzaidan: San Pedro aintzatsuaren egun batean otoitzean ari nintzela, neure ondoan ikusi nuen edo sentitu nuen, hobeki esateko, ez gorputzeko begiez eta ez arimakoez ez bainuen ezer ikusi, baina iruditu zitzaidan Kristo zegoela nire ondoan eta ikusten nuen Bera zela hitz egiten zidana, nire ustez.
|
|
Inork ez du aitzakiarik, izan daitekeenik kaskarrena bada ere, horrela jokatzen baitu nirekin, halako egoerara ekarriz. Kontuan izan, esaten dudan hau ez dela lipar bat ere esan litekeenarekin konparatuz; ikuste era
|
hau
eta Jainkoak arimari egiten dion mesedea aditzera emateko beharrezkoa dena bakarrik dago esana; baina ezin esan dezaket Jaunak bere sekretu eta handitasunak aditzera ematen dituenean sentitzen dena, hemen atsegintzat hartzen direnen hain gainetik den atsegina, non arrazoiz gorrotarazten baitizkio bizitzako atseginak, guztiak batera simaurra besterik ez direnak. Higuingarri da konparatzeko hona ekartzea ere, amaierarik gabe haietaz gozatzeko izan arren, eta Jaunak ematen dituen beste horietakoa guretzat prest duen ibai handi joritik tantatxo bat besterik izan ez arren.
|
|
6 Nik orain esan nahi nukeena da Jauna nola agertzen den ikuskari hauetan. Ez dut esaten, barne zentzumenean argi hain bizi
|
hau
eta adimenean irudi hain argia ezartzea, bertan dagoela pentsatzeko moduan, nola izan daitekeen azalduko dudanik, hau jakintsuen egitekoa baita. Jaunak ez du nahi izan nola den niri aditzera ematerik, eta ni hain ezjakina naiz eta hain adimen kamutsekoa, non, behin eta berriro azaldu nahi izan didaten arren, ez baitut ulertzerik izan nola den.
|
|
Eta hau egia da; berorrek adimen bizia dudala uste badu ere, ez dut; izan ere, gauza askotan ikusi dut nire adimenak ez duela ulertzen, esan ohi denez, jaten ematen diotena baizik. Batzuetan nire aitor entzulea harri eta zur geratzen zen nire ezjakintasunez; eta sekula ez nuen aditzera eman, ezta ez nuen nahi ere, Jainkoak nola egin zuen
|
hau
eta nola izan zitekeen hau, ezta ez nuen galdetu ere egiten, nahiz eta, esan dudanez, aspaldiko urteetatik hona jakintsu on askorekin harremana izan.
|
|
15 Hau izan zen ni galdu ninduena. Eta
|
honetarako
eta gauza guztietarako maisuen behar handia dago eta pertsona espiritualekin harremana izan beharra. Nik uste dut Jainkoak egoera honetara ekarri duen arima, Haren Maiestateagandik erabat aldentzen ez bada, ez duela lagundu gabe utziko ezta galtzen ere.
|
|
Hemen, gehienetan, ez dago inolako erremediorik; bestera: askotan, aurrez ez pentsamendurik ez inolako laguntzarik izango zelakorik gabe, oldar hain bizi eta indartsua dator, non ikusten eta sumatzen baituzu hodei hau altxatzen edota arrano beltz
|
hau
eta bere hegaletan jasotzen zaituela.
|
|
Hemengo arrazoia da argi ulertu behar dela ez dagoela batere arrazoirik Jainkoak mesede hau egiteko, beraren ontasun hutsa baizik, eta hain hurbil gaudela ikustea, eta Haren Maiestateari mesedeak eskatzea eta Elizaren alde eta gure otoitzak eskatu dituztenen alde eta garbitokiko arimen alde otoitz egitea, ez hitzen zarataz, entzun diezagula nahi izatearen sentimenduz baizik. Barruan asko hartzen duen otoitza da
|
hau
eta adimena asko irauliaz baino gehiago lortzen duena. Borondateak iratzar bitza arrazoi batzuk, arrazoi beretik irtenak, bere burua hain hobetua ikusirik, maitasun hau biziagotzeko, eta egin bitza maitasun egintza batzuk hainbeste zor dionaren alde zer egin pentsatuz,, esan dudanez?
|
|
11
|
Honengatik
eta beste gauza askogatik, aholku eman nuen nik otoitzaren lehen graduan, lehen ura azaltzean, irabazi handia dela otoitzari ekitea era guztietako pozetatik nork bere burua askatzen hasiz, eta Kristori gurutzea eramaten laguntzera erabaki sendoz sartuz, soldatarik gabe beren erregeazerbitzatu nahi dutenzaldun onak bezala, ziur ziur daukate-eta. Begiak irabazi nahi dugun egiazko eta betiko erreinuan ditugula.
|
|
12 Hemen dira benetako errebelazioak estasi
|
honetan
eta mesede handi eta ikuskariak, eta on egiten dio guztiak arima apalago egin eta sendotzeko eta gutxiagotzat izan ditzan bizitza honetako gauzak eta argiago ezagut ditzan Jaunak Bera zerbitzatzen dutenentzat prestaturik dituen sariaren handitasunak.
|
|
Zeruko ur hau baratzezainak gutxien uste duenean etorri ohi da askotan. Egia da lehenengotan gogoetazko otoitz luzearen ondoren izan ohi dela ia beti; Jaunak mailaz maila hartzen du hegaztitxo
|
hau
eta habian ezartzen, atseden har dezan. Luzaro hega hegaka, adimen eta nahimenaz ahaleginean eta bere indar guztiez Jainkoaren bila eta Hari poz eman nahiez ikusi duenez gero, saritu egin nahi du bizitza honetan ere.
|
|
1 Esanda geratu da, bada, zenbateko lanez ureztatzen den baratze
|
hau
eta nolako beso indarra behar den ura putzutik ateratzeko; esan dezagun orain baratzearen Jaunak agindu duen ura ateratzeko bigarren era, tornu eta ubideen artifizioz baratzezainakur ugariago aterako duena eta lan gutxiagoz, eta atseden hartzeko aukera izango duena etengabe lanean egon gabe.
|
|
6 Desegokia dirudi hau esatea, Jainkoak beti ulertzen digula eta gurekin dagoela ongi dakigu-eta. Horretan ez da zalantzarik izan behar horrelaxe dela, baina Enperadore
|
honek
eta gure Jaun honek nahi du uler dezagula hemen ulertzen digula Berak, eta bere presentziak egiten duena, eta ariman berariaz lan egiten hasi nahi duela, ematen dion barruko eta kanpoko poz handian, eta, esan dudanez, atsegin honetatik hemengoetara dagoen desberdintasunean, geure bekatuengatik ariman egina genuen hutsunea betetzen duela baitirudi. Beraren barru barruan da poz hau, eta ez daki nondik eta nola etorri zitzaion, eta askotan ez daki zer egin, zer nahi izan ezta zer eskatu ere.
|
|
1 Orain itzul gaitezen gaira. Gelditasun
|
hau
eta arimaren bildutasuna biziki sumatzen dena da hartan ezartzen den poz eta bakean, kontentu handi handiaz eta ahalmenen baretasunaz eta atsegin leun leunaz. Gehiagora heldu ez denez gero, iruditzen zaio ez duela besterik desiratu behar eta gogoz esango lukeela San Pedrorekin izan dadila hantxe beraren egoitza.
|
|
4 Bada, Jauna ariman pizten hasten den bere benetako maitasunaren txinpartatxo bat da otoitz hau, eta nahi du arima ulertuz joan dadila zer den atseginezko maitasun hau, gelditasun eta bildutasun
|
hau
eta txinpartatxo hau, Jainkoaren espiritua den ala deabruak emandako atsegina edota guk geuk lorturikoa den. Esperientzia duenarentzat hau ez dela lor daitekeena garbi egon arren, gure izaera hau gauza gozoetara hain joera handikoa izanik, guztia probatu nahi izaten du.
|
|
Eta San Jose aintzatsua hartu nuen bitarteko eta jaun, eta beraren babespean jarri nintzen oso osoan. Argi ikusi nuen bai premia
|
honetan
eta bai arimaren ohore eta galtzearen premia handiagoetan, nire aita eta jaun honek nik eskatzen jakin nuen baino ere hobeki atera ninduela. Ez naiz gogoratzen orain arte nik zerbait eskatu eta egin gabe utzi duenik.
|
|
Uste dut zuzen nengoela duintasun handi handi hori nahi ez izatean, hartaz hain gaizki baliatuko bainintzen. Baina Zuk, ene Jauna, nahi izan zenuen, ia hogei urtez baliatu naiz gaizki mesede
|
honetaz
eta, iraindua izatea, ni hobetua izan nendin.
|
|
Aitor entzuleagana joanda, egia da
|
hau
eta askotan gertatzen zitzaidan esango dudana, nik tratatzen nituen eta ditudan haiek diren bezalako santuak izan arren, halako hitzak esaten zizkidaten eta hain modu zakarrez haserre egin, non, gero nik esaten nizkienean, beren buruaz izuturik geratzen baitziren eta ezin zutela besterik esaten zidaten. Izan ere, gehiago halakorik ez egiteko beren aldetik ahaleginak egin arren (gero pena izaten baitzuten eta baita kontzientziako kezka ere), gorputzeko eta arimako halako nekeak nituenean, eta ni maitasunez kontsolatzeko erabakia hartu arren, ezin izaten zuten.
|
|
Ni otoitzean bildua nengoen-eta, denbora alferrik ematea zela uste izan nuen gero, ea nork sartzen ninduen ni hartan, eta berriro eseri nintzen. Uste dut hiru aldiz gertatu zitzaidala
|
hau
eta, azkenik, aingeru onak gehiago egin zion gaiztoari, eta dei egitera joan nintzaion eta aitorleku batera etorri zitzaidan hitz egitera.
|
|
Honezkero igartzen da hau. Ikuskari handiak izan ditut, eta Jaunak harrigarrizko gauza batzuk esan dizkit
|
honetaz
eta aipatu dudan Jesusen Lagundiko errektoreaz, eta baita san Domingoren Ordenako beste bi erlijiosoez ere, bereziki haietako batez, Jaunak egintzen bidez aditzera eman baitu nik haren aurrerapenaz entzuna nuena. Baina orain ahotan darabildan honetaz asko izan dira.
|
|
Geroago, berorrek ongi baderitzo, gauza horien jakitun dago eta, jar daitezke Jaunaren aintzarako. Esan ditudan etxe honen profeziak, eta etxe
|
honetaz
eta beste gauza batzuez esango ditudanak, guztiak bete dira. Haietako batzuk jakingo ziren baino hiru urte lehenago, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago?
|
|
Ana Jesusenak dio, hark bere obren kopia batzuk hainbat hitz aldaturik ikustean, protesta egin zuela: . Jainkoak barka biezaie nire aitor entzuleei, niri idazteko agindu zidatenaren kopiak eginez, hitz batzuk aldatzen baitituzte; izan ere, honako
|
hau
eta hau ez dira nireak. Eta gero haiek ezabatu eta lerro artean aldatu zuten hitza idazten zuen bere eskuz?.
|
|
7 Eskulanak egiten zituenean eta ofizioak betetzen, merezimendua alferrik ez galtzeko asmoaz egiten zituen, eta hau esaten zien ahizpei: . Egiten den gauzarik txikiena ere ezin da neurtu preziotan, Jainkoaren maitasunagatik egina bada; begiak ere ez genituzke mugitu behar, ahizpak, asmo
|
honekin
eta Jainkoari poz ematearren izan ezik?. Sekula ere ez zen sartzen bere kargu ez zeuden gauzetan; horrela, ez zuen inorengan faltarik ikusten, bere buruagan baizik.
|
|
Andre Mariaren irudia era oso desegokian jarririk zegoen. On Alvaro Mendoza gotzainak bere kontura kapera bat egin dio, eta apurka apurka Andre Maria aintzatsu
|
honen
eta beraren Semearen ohoretan gauzak eginez doaz. Goretsia izan bedi betiko, amen, amen!
|
|
Gizon bertutetsu eta bildutasunezkoa zen. Hil zenean, testamentuan agindu zuen etxe
|
hau
eta zeukan guztia Karmengo Amaren mojen monasterio baterako izan zedila; eta hori egiterik ez balitz, astero meza batzuk emango lituzkeen kapilau baten esku gera zedila, eta monasterioa izango balitz, ez litzatekeela izango mezak emateko obligaziorik.
|
|
Nondik sortu zen fundazio
|
honi
eta gainerakoei ekiteko asmoa.
|
|
Bai gogorra dela Zuk nahigabe artean utzi nahi duzun arima bat ikustea! Egia esan, nahigabe
|
hau
eta fundazio hauetan izan ditudan beste batzuk gogora datozkidanean, horren ondoan ez direla kontuan hartzekoak, iruditzen zait, gorputzeko nekeak, asko izan badira ere.
|
|
4 Ea zer alde dagoen
|
honen
eta liluramenduaren artean esango didazue, beharbada, itxura batean behintzat gauza bera baitira. Eta ez zaie arrazoirik falta, hala ere, itxuraz bai, baina izatez ez dira gauza bera.
|
|
Ávilako nekazari bati buruz ari da; Joan Manteca zuen izena, 1565 inguruan espiritual eta mistiko ospe handia zuena. Teresari aurkeztu zioten gizon
|
hau
eta bere gezurrak agerian aitortu beharra izan zuen (ik. Isabel San Domingoren lekukotasuna Zaragozako Prozesuan, 1595; B.M.C., 19 lib. 81 or.).
|
|
A. Pedro Ibáñez domingotarrari zuzendua da. Kontakizun
|
hau
eta bi hurrengoak, 1560tik 1563ra bitartean idatziak baina data desberdinetan, tratatu txiki bakar antzeko batean bildu zituen Teresak. Haietako lehenengoa A. Ibáñezi zuzendua zen; honek hitzez hitz transkribatu zuen, beste zenbait teologo eta Autorearen aitor entzuleei bidaltzeko (ik.
|
|
Kontakizun
|
honen
eta hurrengoaren artean, Riberak ohar bat dakar: –Kontakizun hau beste esku batek idatzia zegoen, baina gero, ikusiko dugunez, Ama Teresak dio berak idatzi zuen bezala dagoela.
|
|
Grazia hori izan zuenekoa da data; kontakizuna zenbait egun geroagokoa izan daiteke. Ik. Frai Luis Leongoa (555 or.); honek kontakizun
|
hau
eta 22.a bat egiten ditu. –Salcedori dagokionez, ik. Bizitza Liburua 23, 6? Ávilako kodexeko testua (4 fol.i).
|
|
A. Graciánen izenordea. Mesede
|
hau
eta A. Graciáni dagozkion gainerakoak (44, 55, 58, 59 eta 60) Joan Vázquez del Mármolen notario kopiatik hartuak daude (Ávilako Aita Karmeldarren Artxiboa), Teresaren autografoak erabili baitzituen.
|
|
24 kap., 4 zenb.); 2) Caravaca Santiagoren Ordenako Enkomiendakoa zenez gero, Ordenen Kontseiluko baimena ematean, baldintza jarri zuen aipaturiko Kontseilu horren mende jartzea, eta hori ezin onartuzko baldintza zen Teresarentzat (ik. 23 kap., 1 zenb.; eta 24 kap., 3 zenb.); 3) arrazoi
|
hau
eta beste batzuk direla-eta, Caravacarako izango ziren mojak Sevillako fundaziora eraman ziren (ik. 22 kapitulutik 26.era artekoak).
|
|
Nik bi fraide soilik nituenez gero, gogora etorri zitzaidan, hau izatea lortuko banu, gauza handia litzatekeela. Andre honek utzitako gelan zen hau, frai Joan de la Miseria izeneko beste anaia gazte batekin; Jainkoaren zerbitzari handia
|
hau
eta oso xumea munduko gauzetarako. Biok hizketan hasita, Erromara joan nahi zuela esan zidan.
|
|
Izan ere, ahizpak ez dira konturatzen, Jainkoagan murgildurik daudelako; baina ni gaixotuko diren beldur naiz eta Erregela bete dezatela nahiko nuke, nahikoa zeregin baitago hor, eta gainerakoa izan dadila leuntasunez. Batez ere zerikusi handikoa da hildurari dagokion
|
hau
eta, gure Jaunaren maitasunagatik, kontuan har bezate prioreek, zuhurtasuna gauza handia dela gauza hauetan eta talentuak ezagutzea, eta honetan oso argi ez badabiltza, haiei on egin beharrean, kalte handia egingo diete eta egonezinik jarriko dituzte.
|
|
kanpoko ez barruko hitzik gabe argi argi ulertzen du arimak nor den, eta zein aldetan dagoen, eta batzuetan baita zer esan nahi duen ere. Nondik eta nola ez daki; baina horrelaxe gertatzen da, eta hark irauten duena ezin du alde batera utzi; eta kentzen denean, lehen bezala irudikatu nahi izan arren, alferrik da, irudikapena delako
|
hau
eta ez presentzia, hau ez baitago haren esku; eta honela dira naturaz gaindiko gauzak. Eta hemendik dator Jainkoak mesede hau egiten dion hark bere burua ezereztzat izatea, gauza emana dela konturatzen delako eta berak ez duela han ez kentzerik ez ipintzerik; eta honek askoz ere apaltasun eta maitasun handiagoaz gerarazten du Jaun hain ahaltsu hau, hemen ulertu ere ezin duguna egin dezakeena, zerbitzatzeko; jakintzarik handiena izanda ere, ulertzen ez diren gauzak daude.
|
|
2 Hau horrela izanik, bere osasunari eta gorputzari dagokionez, uste dut, arreta handiagoa duela eta hainbesteko hildurarik ez janean, eta penitentzia egiteko lehen zuen gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan gehiago zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu; baina bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik gabe, bere prelatuek agintzen diotena etortzen zaio gogora.
|
Honetan
eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke. Hala ere, uste dut, askoz ere atsegin handiagoa emango lidakeela, eta eman ere ematen zidan, penitentzia handia egin ahal nuenean, orduan gutxienez zerbait egiten nuela zirudien eta etsenplu ona ematen nuela eta Jainkoa ezertan zerbitzatu ezak ematen duen neke hau gabe nenbilen.
|
|
Desira hauek ni neure baitan desegiteko modukoak direla diot; ezin dudana nahi dudala. Gorputz
|
honek
eta egoerak loturik naukatela iruditzen zait, Jainkoa zerbitzatzeko ezertan ere lagungarri ez direlako; izan ere, gorputzik ez banu, gauza oso bereziak egingo nituzke nire indarrek ahal duten heinean; honela, Jainkoa zerbitzatzeko inolako ahalmenik gabe neure burua ikustean, pena hau sentitzen dut ezin adierazizko eran. Gozotasun, bildutasun eta Jainkoaren kontsolazioekin amaitzen dut.
|
|
Beldurrez ikusten ditudan pertsonek, arrazoiaren arabera hemen egin daitezkeen gauzak neurtzen eta haztatzen ari direla diruditenek, atsekabetu egiten naute eta Jainkoari eta santuei oihu eginarazten, santuek aurre egin baitzieten orain izutzen gaituzten gauzei; ez ni kementsua naizelako, Beragatik gauza handiak egitera jartzen direnei Jainkoak lagundu egiten dielako baizik, eta Beragan soilik fidatzen denari sekula ez diolako huts egiten; eta honela dela sinesten lagunduko didana aurkitu nahi nuke, eta ez izan jatearen eta janztearen ardurarik, Jainkoaren eskuetan utzi baizik. Behar dudana Jainkoaren eskuetan uzte honek ez du esan nahi hura lortzen saiatu behar ez dudanik, baina ez kezka sortaraziko didan arduraz, esan nahi dut.Eta askatasun hau eman didanetik, ongi doakit
|
honekin
eta ahal dudan heinean neure buruaz ahanzten saiatzen naiz. Hau gure Jaunak eman zidala ez dut uste urtebete izango denik.
|
|
Nik horrela idatzi nuen Burgosera. Erantzun zidaten, harekin hitz egin zela nola eskatu zen hiriaren oniritzia, eta ontzat hartu zuela;
|
hau
eta orduan esan zituen hitz guztiak; badirudi ez dagoela zertan zalantzan egonik.
|
|
48 Etxea fundatu zenetik egun batzuetara, aita probintziala eta biok bat etorri ginen, Katalina Tolosak etxe honentzat bidali zuen errentan bazela auziren bat sor zezakeen eta berari egonezinen bat ekar ziezaiokeen oztoporik, eta nahiago izan genuen Jainkoagan fidatzea, zer edo zertan hari nahigabe emateko bidean jartzea baino. Eta
|
honengatik
eta beste arrazoi batzuengatik, baliogabetu egin genuen, eskribauaren aurrean, guztia aita probintzialaren baimenaz, eman zigun ogasuna, eta eskritura guztiak itzuli genizkion. Hau oso ezkutuan egin zen, artzapezpikuak jakin ez zezan, iraintzat joko baitzukeen, izatez etxe honentzat zama izan arren.
|
|
10 Bada, Jainkoak bere errukiz zaldun hau, Maria Acuña andrearen semea (On Antonio Padilla deritzo), hamazazpi urtekoa gutxi gorabehera, mundutik atera zuenez gero, estatuak alaba nagusiarengan, Luisa Padilla zeritzanarengan, geratu ziren; izan ere, Buendiako kondeak ez zuen semerik, eta On Antoniok jaso behar zituen oinordetzan konderri
|
hau
eta Gaztelako Gobernari militarraren kargua. Esku artean dudan gaiarekin zerikusirik ez duelako, ez dut kontatuko zer sufritu zuen bere ahaideekin, nahi zuena lortu arte.
|
|
12 Batzuetan ikusi izan dut on Antonio
|
hau
eta hitz egin ere bai berari. Askoz ere gehiago eduki nahi luke, dena uzteko.
|
|
Berorren gorentasunak idazteko agindu beza, nork emango dizkion Mirandari tertzio horiek; ez beza deabruak trikimailuren bat asmatu honelako gizon bat gal dezagun; eta horretan saiatuko da bai, haren bidez kaltea etorriko baitzaio berari. Konturatu bedi berori zer den
|
hau
eta ez beza onar halakorik.
|
|
2 Gutuna nola bideratu ez nekielako, ez nion eskatu berorri hegaztiak bidaltzeko. Izan ere, premia handian da etxe
|
hau
eta gaixoentzat behar beharrezkoak ziren. Ni neu ere oso gaixo izan naiz, baina honezkero ongi nago.
|
|
Aspaldi batean ez dit idatzi. Berorren aitatasunaren gutun bat bidali dit egun
|
honetan
eta berak ez dit idatzi; beharbada, beste horrekin bera geratuko zen, eta Garciálvarezen paperarekin; Segoviarako gutun bat edo bi bidali zizkidan. Nik uste nuen berorren aitatasunarenak zirela, berorren letraz idatziak izan ez arren; gero konturatu nintzen ez zirela.
|
|
Eta fraide oinuts
|
honetaz
eta aita Gracián maisua gorroto duten beste batzuez (bera baitzen zentzagarria eman behar ziena), baliatu nahi izan dute, oihaldun, fraideek zentzugabeko gauzak haiei sinarazteko; izan ere, deabruak egin dezakeen kaltearen beldur ez banintz, gure abituarentzat izugarri itsusia litzatekeelako, barre eragingo lidake moja oinutsek egiten dutela dioenak.
|
|
2 Jakingo du berorren agurgarritasunak, nola frai Migelek eta frai Baltasarrek ezeztatu dituzten esandakoak; frai Migelek zin egiten du, gainera, ez duela berak idazki hartako ezer idatzi, indarrez eta mehatxuz behartu zutela sinatzera baizik.
|
Hau
eta beste gauza batzuk esan zituen lekukoekin, eskribauaren eta Sakramentu Santuaren aurrean. Erregea konturatu da guztia zitalkeria izan dela, eta horrela beren buruei kalte baizik ez diete egiten.
|
|
Orain arte hemengo nire adiskide kalonje baten zerbitzari izan da; hark ziurtatu dit bertutetsua eta zintzoa dela; idazten eta gauzak kontatzen ongi dakiela. Arren eskatzen diot berorren aitatasunari, gure Jaunaren maitasunagatik, harentzat lana aurkitu ahal balu, egin diezadala mesede
|
hau
eta Haren Maiestateari zerbitzua; eta, behar izanez gero, hura gomendatzeko esan ditudan gauza hauek aipatuz; niri esan didanak egi egia baizik ez baitit esango.
|
|
Beste eragozpenez gainera, hiltzea litzateke.
|
Honi buruz
eta beste gauza batzuei buruz hitz egingo dugu, Jainkoa lagun, eta beraz, besterik ez.
|
|
Baina orain presa handiagoa emango du zaintzaile ardura duenak. Berorren agurgarritasunak begira beza nola ordainduko den; eta moja on baten aukera balego, ez legoke gaizki hartzea
|
honetarako
eta berorren agurgarritasunak Erromako gauzetarako ematen duen laguntzarako.
|
|
1 Gutun hau idatzi ondoren, Salinas kalonje jaunarekin hitz egin nuen.
|
Honek
eta Joan Rodríguez kalonje jaunak uste dute, etxe sartzea egiteko Jesusen Lagundikoa baino etxe egokiagorik ez dagoela, eta haren ondoan beste bat harturik ere, han geratuko liratekeela, ematen dituzten arrazoi askorengatik. Eta Katalina Tolosak eta berorrek eginahalak egin ditzatela diote, jaun horiek ez baitute hor inolako interesik, bestela ez baininduen gonbidatuko andre harekin aita Ripalda maisuak; gora handikoa da guri mesede hau egitea, harengatik ordaintzen den errenta handia bada ere, berori aspaldidanik bertan bizi denez gero, ez dadila izan nire aita horien erruagatik.
|
|
Uste dut, fundaturik dauden etxerik hoberenetakoa eta deboziorik handienetakoa izango dela; izan ere, etxea Andre Mariaren ermita baten ondoan, herriko tokirik hoberenean, erosi genuen, herri osoak eta eskualdeak debozio handia erakusten dioten tokian, eta kapituluak baimena eman du eliza honetara ematen duen burdin sarea izan dezagun, eta hori gauza handitzat da. Guztia egin du gotzainak, esan ere ezin baitaiteke egin zer zor dion Ordena
|
honek
eta zein ardura handia jartzen duen haren gauzetan. Behar dugun ogia ere berak ematen digu.
|
|
Dena doakigu arriskuak kentzean, honelako deboto beltzik, Kristoren emazteen hondatzailerik, izan ez dadin; beti pentsatu behar da gerta daitekeenik txarrena arrisku hau saihesteko, deabrua igarri gabe sartzen baita hemendik.
|
Hau
eta moja asko hartzea dira soilik beldurtzen nautenak, kalte egiten digutela uste baitut, eta beraz, berorren aitatasunari eskatzen diot, ahalegin guztia egin dezala bi gauza hauek konstituzioetan gera daitezen, ongi finkaturik. Mesede hau egin biezat niri.
|
|
3 Beste toki batzuetako predikariak izateko askatasuna izan dezagula abisu eman zidan Segoviako ama prioreak, nik gauza jakintzat hartuz alde batera uzten nuena. Hala ere, ene aita, ez diegu begiratu behar orain bizi direnei, prelatu izan daitezkeen pertsonei baizik,
|
hau
eta beste gauza batzuk jar daitezen. Horregatik, egin diezagula berorren aitatasunak guri asko laguntzeko karitatea, hau eta lehengo egunean idatzi nuena argi eta erraz gera daitezen aita komisarioaren aurrean; izan ere, hark jartzen ez baditu, Erromatik lortzen saiatu da, arima hauentzat eta haien pozbiderako oso garrantzitsuak direla uste dudalako, eta beste monasterio batzuetan gauza espiritualetan hain loturik edukitzearen ondorioz nahigabe handiak dituztelako; eta estu eta loturik dagoen arima batek ezin zerbitza dezake ongi Jainkoa, eta deabruak hortik tentatzen ditu, eta askatasuna dutenean, hainbat kasutan, ez zaie interesatzen eta ez dute nahi izaten.
|
|
Hala ere, ene aita, ez diegu begiratu behar orain bizi direnei, prelatu izan daitezkeen pertsonei baizik, hau eta beste gauza batzuk jar daitezen. Horregatik, egin diezagula berorren aitatasunak guri asko laguntzeko karitatea,
|
hau
eta lehengo egunean idatzi nuena argi eta erraz gera daitezen aita komisarioaren aurrean; izan ere, hark jartzen ez baditu, Erromatik lortzen saiatu da, arima hauentzat eta haien pozbiderako oso garrantzitsuak direla uste dudalako, eta beste monasterio batzuetan gauza espiritualetan hain loturik edukitzearen ondorioz nahigabe handiak dituztelako; eta estu eta loturik dagoen arima batek ezin zerbi...
|
|
Oso atsegin izan zitzaidan handik igaro nintzenean, eta negarraren negarrez erosia du emakume hark. Monasterio
|
hau
eta Salamancakoa lehenengoak izan daitezela nahiko nuke, toki egokiak baitira. Etxe sartzea egiteko ez daitezela aukeratzen ari, ez baitute dirurik.
|
|
Nik ere uste dut berorrek baduela eskubiderik haren gain. Mesede
|
hau
eta berorrek egiten dizkigunak ordainduko dituena Jauna denez gero, ongi ulertuko du zertan den auzi hau eta egiaren arabera epaituko du.
|
|
Nik ere uste dut berorrek baduela eskubiderik haren gain. Mesede hau eta berorrek egiten dizkigunak ordainduko dituena Jauna denez gero, ongi ulertuko du zertan den auzi
|
hau
eta egiaren arabera epaituko du.
|
|
Asko gogoratu naiz zein zurbil zegoen orain dela urtebete Aste Santuan. Jainkoarren, ez dezala hainbesteko presarik hartu sermoietan garizuma
|
honetan
eta ez dezala arrain oso kaltegarririk ere jan; konturatu ez arren, gero kalte egiten diolako eta tentaldiak datozelako.
|
|
Hauek ez badute ekartzen aita bisitariak egin duena baliogabea dela (eta uste dut ez dutela ekarriko), gauza handia egongo da egina. Jaunak bidera dezala guztia bere zerbitzurako, eta berorren agurgarritasuna gorde beza sirenaren kantaren liluratik, baita ene aita Padilla lizentziaduna ere; muin egiten dio eskuetan behin eta berriz
|
honi
eta berorren agurgarritasunari nire nebak. Benetan nahiko nuke hura hemen izatea, gertaera zoriontsu hau ikusteaz biziki poztuko bailitzateke.
|
|
Nik ardura handiaz idazten diot ez dezala onar inongo pertsonak han jan dezan, kontuz aurrekariak ezartzeaz?, berak izan ezik, hainbesteko premia duenez gero, hura ez baita sartzen debekuan; eta kontuan hartzen da prelatu batetik mendekora dagoen aldea, baita zenbat doakigun haren osasuna ere, egin ahal dugun guztia gutxi baita. Ama prioreak diru pixka bat bidaliko du aita frai Gregoriorekin
|
honetarako
eta duela deritzana, benetan maite baitu eta horrela gogoz egiten du. Eta komeni litzateke honetaz bera jakinean egotea; izan ere, nik esaten diot limosna gutxi izango dutela eta horrela jan gabe gera daitezkeela, beste batzuei ematen badie.
|
|
Haren zerbitzurako neure burua mila arriskutan ikusteko irrikan nengoen.
|
Honetan
eta antzekoetan igaro ohi da bizia, eta hor ikusiko dituen ergelkeriak ere idatzi ditut.
|
|
Hemen uzten dizkit aita prioreak hemengo diruak kobratzeko agiriak; baina ahala falta da, Roke Huertak duena, hortik zehar baitabil bere ofizioan. Haren bidez eskatzen diot aita prioreari, Valladolidera bidal dezan, badaezpada, eta etxe honetako ama prioreagana etor dadin; izan ere, ni, Jainkoak osasun pixka bat ematen badit, hil
|
hau
eta gutxi gehiago izango naiz hemen, gero Segoviara eta handik Valladolidera joateko agintzen baitidate handik lau legoara dagoen lekuan, Palentzian, etxe bat fundatzera.
|
|
Jainkoak bidera dezala, Berak gidatuko baitu; hala ere beldur naiz ez ziotela eragingo berak aipatzen dituen otoitzeko gauza horiek, halakoak gehiegi sinesten baititu. Askotan esan diot
|
hau
eta ez da nahiko.
|
|
Begira, nire jakin mina! Ez, ez diezadala esan eta apurtu dezala
|
hau
eta ez dezala gehiago ikus nire bekatuengatik. Eta barre eragin digu ospitalean eta bakailao ogitartekoak jan izanak.
|
|
4 Aurreko nuntzioa, hiritik eraman zitzaion informazio zabalaren bidez,
|
honetaz
eta, oihaldunek, egiten zuten kalteaz jakinean egonik, agindu bat eman zuen eskumikuaz hara itzultzen zirenentzat (oinetakodunek kanporatu egin baitzituzten irain eta hiriaren eskandalu handiarekin), eta eskumikupean, oihaldunetako?
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Egiaz pentsa dezake berorrek ez nagoela axolarik gabe eta ez naizela egongo ere, berori Alban dagoela jakin dezadan bitartean; eta beraz, jakin nahi dut zer egiten den kasu
|
honetan
eta ez dadila deskuida gauzak egiten, arriskua ez baitago batere hila. Gure Jaunaren maitasunagatik, ez dadila berori deskuida, negua bertan dagoenez gero ez zaio gaizki etorriko su onak izango dituen lekura joatea, berorrek egin ohi duenez; bada, sinets beza deabruak ez duela lorik egiten, abisu eman didatenez.
|
|
16 Harako tornua izan behar da eta sakristau ona,
|
honetaz
eta atariaz Aita Santuak eskumikua jarria duenez gero, ezin baita besterik egin; eta nahikoa zen konstituzioek agintzea, gauza ezaguna baita hori ez gordetzean dagoen arriskua. Hori haustea ohikoa bada, bekatu astuna da.
|
|
Aita Nicolaorekin tratatuko dut. Berorren agurgarritasunari esan diot hemen, berak honezkero honetaz hitz egin ez badio, aditzera eman diezaion berorrekin erabili dudala gauza
|
hau
eta berorren agurgarritasunak Jainkoari gomendatuko diola; horrela egin ezik, izango du motiborik nire kontra kexatzeko. Nik baino hobeki ezagutzen duenez gero, jakingo du zer erantzutea komeni den, eta horretaz abisu eman biezat, nondik emanik balego, hori ere beste arazo bat baita.
|
|
Zergatik ez dit ematen inoiz Bernarda Lópezen berririk? Irakur beza Paternarako gutun
|
hau
eta ongi ez badago zuzendu berorrek etxe hartako nagusi baita. Nik uste dut hobeki asmatuko duela zer komeni den.
|
|
3 Alde batetik, gogo biziaz itxaroten dut berorren etorrera, orain dela egun batzuetatik honantz ezertan pozik izan ez duenaren antzera; bestetik, gogor egiten zait berorrek hain bide luzeari ekitea, horretarako beharrik ez duenean; izan ere, berorren osasuna maiteago dut neure atsegina baino. Gure aita bisitariari idazten diot
|
honetaz
eta beraren etorreraz berorrekin. Haren aitatasunak erabakitzen duena hori izango da hoberena.
|