Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 16

2015
‎Batzuetan haiek agertzearren izango da soilik, ikusmena eman zion itsuaz esan zuenez, apostoluek bere bekatuengatik ala gurasoenengatik ote zen itsu galdetu ziotenean. Eta horrela gertatzen da, hau da, ez dituela [mesede hauek] egiten hartzen dituztenak hartzen ez dituztenak baino santuagoak direlako, bere handitasuna ezagutzera emateko baizik, san Paulorengan eta Magdalenarengan ikusten dugunez, eta guk bere kreaturetan gorets dezagun.
‎Emaiozu argia, honetan dela bere on guztia ikus dezan, eta lagun txarretatik urrundu dadin; gauza handi handia da gauza hauetan ari direnekin harremana izatea; ez bera dagoen egonlekuetan daudenen ondora joatea soilik, baita hurbilago sartu direla uste duenen ondora joatea ere; bada, laguntza handia izango du, eta haiekin hainbeste tratatzeak beraiekin batera sartzea ekar dezake. Egon dadila beti erne, mende hartzen ez uzteko; izan ere, deabruak, lehen bizilekura itzultzea baino bizia, atsedena eta eskaintzen dion guztia alde batera uztea nahiago duela, erabaki sendoaz ikusten badu, askoz ere lehenago utziko du bakean. Izan dadila ausarta eta ez ahuspez edaten jartzen zirenetakoa, gerrara zihoazenean, ez naiz gogoratzen norekin, baina buruan sar dezala deabru guztien aurka gudukatzera doala eta ez dagoela gurutzearenak baino arma hoberik.
‎Baina beste gauza batzuetan egia ziotelakoan nengoen, ni beste batzuk baino kaskarragoa nintzela esaten zutenean, eta etxe hartan eraman ohi zen lege betetze zorrotza gordetzen ez banuen, nola pentsatzen ote nuen zorrotzagoa zen beste batean gordetzea, eskandalizatu egiten nuela herria eta gauza berriak jasotzen nituela. Horrek guztiorrek ez zidan inolako nahasmenik sortzen ezta penarik ere, baina nik penaz nengoelakoa egiten nuen, esaten zidatena aintzat hartzen ez nuelako itxura ez ematearren. Azken batean, mojen aurrean kontu ematea egiteko agindu zidan, eta hala egin behar izan nuen.
‎...joan zenean, eta bekatuak ere izango ziren (harekin harremana izan ondoren, zentzatuago egon arren), eta argi egin ziezadan Jainkoak egiten zizkidan mesedeak agertu nizkionean, esan zidan bata ez zela bestearekin uztartzen, grazia haiek oso aurreratu eta hilduratuak zeuden pertsonentzat zirela, beldur handia izan beharra nuela, gauza batzuetan parte txarreko espiritua zeritzolako, azken ebatzirik hartzen ez bazuen ere, baina ongi pentsa nezala neure otoitzari buruz nik ulertzen nuena eta esateko berari. Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak.
‎Han doktrinarik ezaz galtzen ziren milioika eta milioika arimaz hitz egiten hasi zitzaidan, eta sermoi eta hitzaldi bat egin zigun, penitentziarako gogoa berotuz, eta joan zen. Ni hainbeste arima galtzeaz hain samindurik, azalak ere hartzen ez ninduela lehertu beharrean geratu nintzen. Ermita batera joan nintzen malkotan urtua.
‎Gure onaren etsai amorratua denez gero, ez naiz harritzen gure Jaun errukitsua hainbeste mesede batera egiten ikustean, hura izuturik geratzea eta bere sentimenduaren erakuspen hain nabarmena egitea; batez ere konturatuko zen, arima hartan halako aberastasuna geratzean, bera beretzakotzat zituen beste batzuk gabe geratuko zela. Izan ere, nik uste dut gure Jaunak ez duela sekula ere egiten hain mesede handirik, pertsona bera baino gehiago hartzen ez dituela. Berak egundo ez zuen esan honetaz ezer; baina erlijioso bizitzaren gogo handi handiaz geratu zen eta gurasoei behin eta berriro eskatu zien.
‎12 Hainbestekoa izan zen ohiturak egin zuen kaltea, eta deabrua ere sartuko zen tartean, non, egiaz, Jauna hartzen ez zutenean, hilko zirela baitzirudien. Nik zorroztasun handia agertu nuen, izan ere, zenbat eta argiago ikusi obedientziaren mende ez zirela jartzen (beraien ustez, gehiago ezin zutelako), argiago neukan tentaldia zela.
‎13 Orain dela gutxi hasi ziren haiek eta guztiak ulertzen tentaldia eta erremedioa garaiz jartzea zein on handia izan zen; izan ere, hemendik pixka batera etxe hartan egonezina sortu zen prelatuekin (ez hauen erruz; geroago baliteke horretaz zerbait esatea), halako ohitura ontzat hartzen ez zuten eta jasaten ez zuten prelatuekin.
‎Ni eskas nago. Berorrekin eta berorren gorentasunaren lurraldean hobeki izaten naiz osasunez, hemengo jendeak, Jainkoari eskerrak, gaizki hartzen ez banau ere; baina gogoa han dagoenez gero, gorputzak ere han nahi luke izan.
‎3 Goraintzi asko aita frai Bartolomeri; nik uste dut neka neka eginik egon behar duela egundo atseden hartzen ez duen berorren izaeragatik: norbere burua eta berarekin dabilena hiltzeko modukoa da.
‎Dena dela, zarata handietan sartu gaitu; eta nik Joseri buruz berorren aitatasunari idatzi niona kontuan ez banu, neure ahalmen guztia jarriko nukeen eragozteko. Dena dela, gauza horiek berak bezain benetan hartzen ez baditut ere, oso gogor egiten zait eragoztea: zer dakit nik, horrela ez ote dudan eragotziko arima haren on handi bat?
‎1 Ez nuke nahi berorrek hau ahaztea, eta horregatik jartzen dut hemen. Ni oso beldur naiz, oraindanik haur horien kontu handia hartzen ez bada, laster batean nahas daitezkeela Ávilako gainerako ume endekatuekin, eta beharrezko da berorrek oraindanik haiek joanaraztea Jesusen Lagundira (nik idatziko baitiot errektoreari, berorrek hor ikusiko duenez), eta Frantzisko Salcedo jaunak eta Daza maisuak ongi baderitzate, jar bitzate bonetak. Rodrigoren alabak seiren artean seme bakarra izan zuen, eta ongi zetorkion berari, ikasteari emana eduki baitzuten beti, eta orain ere Salamancan dago; eta Diego del Aguilaren beste seme bat ere bide beretik zebilen.
‎Ez ezazue alferrik gal Jauna hartu ondorengo ordua bezain abagune ona tratuak egiteko. Obedientziak beste gauzaren bat agintzen badizue, ene ahizpak, saia zaitezte arima Jaunarekin uzten; gogoa, gero, beste gauza batera aldatzen baduzue eta jaramonik egin ez eta zuen barruan dagoela ere kontuan hartzen ez baduzue, nola emango zaizue ezagutzera. Hau, beraz, aldi egokia da, gure Maisuak irakats diezagun, eta entzun diezaiogun eta haren oinei muin egin diezaiegun irakatsi nahi izan zigulako, eta zuengandik ez dezala alde egin eska diezaiozuen.
‎1 Asko luzatu naiz honetan, bildutasunezko otoitzean Jainkoarekin bakarrean sartze hau zein axola handikoa den azalduz hitz egin banuen ere, oso garrantzitsua delako. Eta Jauna hartzen ez duzuenean, eta meza entzuten duzuenean, ene alabak, espirituz Jauna har dezakezue, probetxu handi handikoa baita, eta egin gauza bera gero zeuen barruan bilduz, Jaun honen maitasuna ongi irarririk geratzen baita honela. Izan ere, hartzeko prestatzen bagara, ez dio sekula ere utziko emateari, guk ulertzen ez ditugun era askotara.
‎Horregatik, ene ahizpak, Jainkoarren, ohitu zaiteztela bildutasun honekin Gure Aita errezatzen eta denbora luzea igaro orduko nabarituko duzue irabazia. Izan ere, errezatzeko era horrek laster egiten du ohitura, arima galdua eta ahalmenak nahasiak ibili ez daitezen, denborak esango dizuenez; probatzeko eskatzen dizuet soilik, pixka bat nekagarri gertatzen bazaizue ere, ohitura hartzen ez den bitartean guztia baita nekagarri. Baina nik ziurtatzen dizuet, denbora luzea igaro baino lehen, otoitz egiten diozuen Aita santu honen bila nekatzen jardun gabe, zeuen barnean aurkitzen dela jakiteaz poz handia izango duzuela.
‎Azken batean, ene Jauna, horregatik ez daukat Zuri zer emanik, nire zorrak barka ditzazula eskatzeko. Barka diezadala zure Semeak, inork ez baitit bidegabekeriarik egin, eta, beraz, ez dut zure izenean barkatu beharrik izan, nire barkatzeko gogoa, Jauna, kontuan hartzen ez baduzu behintzat; izan ere, uste dut edozein gauza barkatuko nukeela nik Zuk niri barka diezadazun, edota baldintzarik gabe zure borondatea betetzearren. Baina ez dakit zer egingo nukeen, ordua etorrita, errurik gabe kondenatuko banindute; baina une honetan hain errudun ikusten dut neure burua zure begietan, non guztiak labur geratzen baitira; ni nolakoa naizen, Zuk dakizun bezala, ez dakitenek, irain egiten didatela usteko dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia