Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2000
‎Eszenaratzea txukuna da halaber; erritmo egokia du eta jarraitzen da kontaketa. Hala ere, zenbaitetan, testua sobera teatrala ez izanik, testuaren gibeletik doala iruditzen zaio ikusleari, gertakariekin batera joan edo aurre hartzeko parada galaraziz. Eskertzekoa litzateke beraz, bien arteko solasek antzerkiaren molde garbiagoa balute, ikusleok dena narratzailearengandik jaso beharra izan ez dezagun.
2002
‎Haietako batean ezagutu zuen Santos, kide komunista batzuekin oktabillak banatzen, eta nola hurbildu zitzaion orrixka urdin bat eskainiz. Paperari eusten zion esku zartatu eta belztuak kontzientzia txar moduko zerbait piztuko zion seguru aski orduko Mentxu ikasle nerabe eta kontserbadoreari, eta agian horregatik egin zizkion bizpahiru itaun jatorriaz, lanbideaz eta elkarrekin kafe bat hartzeko paradaz. Horrela jakin zuen aurpegi ederreko gazte indartsu hark Santos zuela izena, nabiera bateko behargin mekanikoa, ezkondua eta aurreneko semea jaio berria.
2003
‎Halako tarteetan, ahoa ireki eta keinu batzuk egiten hasi orduko, barruko bultzada gelditu eta behera begiratzen zuen, belarria lagunari eskainiz, burutik aje txarra kendu ezinean balebil legez. Baina ez zuen topatzen behar zuen bloody mary hori hartzeko parada.
2006
‎Ez dakit bitartean zer pentsatuko zuen berak: bere desiren jomuga izandako gorputz hura bat zela azken batean, ala pena zela ni biluzik eduki eta halako egoeran izatea, ala iritsiko zela ni berriz ere besotan hartzeko parada... Auskalo.
2008
‎Lau azpi batzorde osatu ditugu, aurrikuspena, garbitasuna, segurtasuna eta egitarauaz arduratuko direnak. Orain artean egitarau batzordea zen bakarra, eta ez genuen bertan parte hartzeko paradarik. Garrantzitsua da urratsa.
2010
‎Absoluzioaren esperantza oso handia zen, baina Auzitegi Nazionalarekin beti komeni da jarrera prebentiboa edukitzea. Horregatik, Bosgarren Salaren epaia jakitean arnasa lasai hartzeko parada izan dute. Dena den, absolbituek gogorarazi dute atxilotu, torturatu eta zazpi urtean" zalantza ilunean eskegita" eduki ostean etorri dela garaipena, eta galdera hau egin dute:
2012
‎Parisen ezagutuak nituen irrati klandestino batzuk atseginak zitzaizkidanak, eta orduko borrokek erakusten zuten jendeak bildu eta zerbait nahi zuelarik, bereziki hitza hartzea, lortzen zuela eta horrek mundua erroz gora aldatzen zuela. Irratigintzan hitza hartzeko parada eta gure mundua kontatzeko bidea topatu nituen. 1981 bukaeran Parisko lana utzi eta irratian hasi nintzen.
‎Unibertsitateko anfiteatroa eragilez gainezka egon zen egun osoan. Denek ez zuten hitza hartzeko parada ukan. Abiapuntua Antolatzaileek nabarmendu dute Baionako Foroa ez dela deusen bukaera, gizarteratze prozesuaren abiapuntua baizik.
‎Ez nuen, ordea, adiskidetasun handiena nuen epaimahaikidearengana jo, prekauzioz, tratu gutxiago neukan beste batengana baizik. Ustekabeko enkontru bat, kafe bat elkarrekin hartzeko parada egokia. Ez nuen harekin sariaz hitz egin, noski:
‎Ibilbidean zehar 3 kontrol egongo dira eta batean, hamaiketakoa hartzeko parada izango da bertan denbora geratuko delarik. Giharrak berotu ostean, parte hartzaileentzat entsalada, indabak, postrea, kafea eta patxarana izango dira frontoian, 5 euroren truke (umeak doan).
2013
‎Duela hogeita hiru urte, Karrikaldia Dantzazpirekin hasi zen. Euskal kulturari zor zaion lekua eskaini nahian, dantza plazara eraman zuten, baina jendeari parte hartzeko parada eskainiz. Urteetan antolatzaileen artean ere parte hartzea zabalduz joan zen beste elkarte batzuetara, azken urteetan ari diren sei elkarteen zerrenda osatu arte.
‎Eskaintza hiru adin tarte ezberdinetako gazteei bideratuta dago; 9 urte artekoak Zerainera joango dira; 12 urte bitartekoak Arabako Otaza auzoko Garaion proiektuan parte hartuko dute, edota, Txatxilipurdik antolaturiko Orioko Zingira kanpinera joateko aukera izango dute. Eta 14 urte artekoak Kosta ala kosta abenturan parte hartzeko parada izango dute. Hauek Ozaetan hasiko dute ibilbidea eta Zarautzeraino joango dira oinez Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutuz.
2014
‎ta oain ze? Berriz ere beraiena, propioa, den hori hartzeko parada izan dute, eta noski, aukera baliatu dute. Kultur Etxea obra honen lekuko bilakatu baina lehen gurean izan da Iraia Elias –Zarautz, 1980–.
2015
‎Artotekafek hastetik arrazoizko prezioak jarri ditu, edozeinek izan dezan zerbaiten hartzeko parada. Kafe eta teak euro batean eta jatetxeko menua hamar euroz petik (sartzea+ platera+ kafea edo platera+ deserta+ kafea= 9 euro).
‎Aste bat berantago, Racing etorriko da Baionara. Bi partida horiek jarraian irabaziz gero, sailkapenean haizea hartzeko parada izanen du.
‎Bakarreko narratzailearen kontzeptutik at, transmediak hainbat ikuspuntu subjektibo hartzeko parada ematen digu. Istorioarekin zerikusia duten pertsonaiek, esate baterako, beren iritzi edo azalpen propioa eman dezakete.
‎Argazkien errealismotik at irudia beste modu batera lantzen duten sortzaileen eta ilustratzaileen lanari bereziki erreparatu dio. Eider Eibar ilustratzailearen Barrukoa liburu artefaktua esku artean hartzeko parada eman digute. Bestalde, eremu askatzaile horretan ere lan egin du Maider Agirre idazleak.
‎Mutualitate bat baldintza hoberenekin ainhoar guzientzat Herriko mutualitate (mutuelle) bat plantan ezarria izan da, ainhoarrek osasun geriza gehigarri bat (complémentaire santé) hartzeko parada izan dezaten baldintza hoberenekin. Horretarako, Ainhoako Herriko Etxeak bat egin du ACTIOM elkarteak muntatu duen ekintzarekin.
‎Gertakari huntara gomitatuak gira, heldu den ostiral arratsean 7etatik goiti. Janari eta edari tokian berean hartzeko parada izanen da, eta ondotik jokoa 8ak eta 1/ 2tan hasiko da. Horra euskara ikasten dutenen laguntzeko parada, euskara ikasle eta euskara mintzatzen dutenen artean antolatua den ekintza huntan parte hartuz.
2016
‎Ostiralean Atenasen bere betiko Olympiakosen aurkakoan kantxaratzeko irrikaz egongo bada ere, hobe lukete medikuek eta pibotak sendatzea lasai hartu. Ekaina arte apenas izango da arnas hartzeko paradarik, eta lesio koskorra buruko min iraunkor bihur liteke. Gainera, deialdietatik at geratu ohi den Darko Planinic bere ordezkoaz fidatzea beste erremediorik ez du Baskoniak.
‎Bestalde, ez dut antzerki mezu duen edo militanteen idazteko ohiturarik; ez dut holakoen beharrik sentitzen antzerkian, horretan artzeko parada eta suertea baitut jadanik aste guziz, ene lanbidea den Irulegiko Irratian, Gezur Flash izeneko saio satirikoarekin.
‎Zapatua. 09:00ak ondo pasata. Kafetxo bat hartzeko parada. Handik gertu genuen espetxeko horma iragazgaitza.
‎Baina ez zekiela aita izatea zer den, nola mugatzen zaituen horrek, nola eragozten dizkizun aldez aurretik arruntak zitzaizkizun jardunak. Adibidez, kuadrillarekin egindako afari luzeak, kirolari eskainitako orduak edo edozein ilunabarretan adiskideekin kaña batzuk hartzeko parada.
‎– Zatika baino ez dut aditzerik izan. Edozein gisaz, Goñik esan dio Fonsecaren taldeko guardia zibilek atxiki dutela maletako dirua, eta laster izanen dutela mendekua hartzeko parada. Zabaletak ez du bere burua horretan katramilatzeko batere gogorik, agian galtzeko gehiago izanen duelako irabazteko baino.
‎Kanpoan 3€tan mahainik gabe, eta 5€tan mahainarekin. Goizetik arrats, edari eta taloen hartzeko parada izanen da denentzat. Burrasoen elkartearen partez, ongi etorri deneri!
‎Bidasoaren bi aldeetako Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek elkarlanean antolatu dute ekimen hori, bertzelako herri eredu baten aldeko borroka sustatzeko xedearekin. Hiru egunez mintzaldi, mahaiinguru, ikuskizun eta kontzertu anitzetan parte hartzeko parada izan dute Laudiora hurbildu diren milaka lagunek. " Esna" edo erne egon nahi dute gazteek, oraina direlako eta biharkoa berek nahi duten bezalakoa izatea nahi dutelako.
‎Migel Torre. Sartze librea da, bertan atsalaskari goxo baten hartzeko parada ere izanen da. Jin gustian, familia eta lagun giroan, Irisarri kantuz ere bizi eta goza dezagun!
2017
‎Nahi dutenek oinez egiten dute Basaburutik Atharrirako bidea, herriko ezkerpareta eskatua baitugu aurtengo zikiroarentzat.... Urtero izan den bezala, urriaren 4ko egunaldia elgarrekin egoiteko eta elgarren berri hartzeko parada goxoena izan dadila, batzuentzat eta bestentzat.
‎Arratseko 7etan, Mutxikoekin hasiko gira Oinak Arin dantza taldeko musikarien bidez (Kanti erranaldiak dion bezala mugitzeko parada izanen dugu). Arratseko 8etan, Leizarraga (Beskoitze) eta Hik Hasi (Lehuntze) taldeetako kantariekin, ikusleek kopla andana bat botatzen dute frontoian (Kanta erranaldiak dion bezala kantuz artzeko parada izanen dugu ere!). Anartean jateko eta edateko izanen da, talo ta garagarno eta bertze...
‎Besta giro batean segituko da han berean. Izanen da jateko eta edateko, kantuz artzeko parada bestalde...
2018
‎Aurtengo Xilaba bertsolari txapelketa hiru fasetan eta taldeka egitea deliberatu du Bertsularien Lagunak elkarteak. Banakako lehiaketan atrebituko ez ziren itzaleko bertsolariei parte hartzeko parada eskaini nahi zaie. Gaur abiatuko da txapelketa:
‎Ez zuen oihukatu, ez zuen bere nagusiaren izena ahoskatu, kontuz ibili zen bikiak lo egongo zirelakoan, sakon sakonean ezinezkotzat jotzen zuena, arratsaldeko ordu horietan, baina zergatik ez elikatu esperantza ahal zuen bitartean?, eta lo benetan arineko haurrak zirelako, berak ordurako ondo zekienez. Baina miraria gertatu izan balitz, eta umeak lotan baleude, akaso dutxa bat hartzeko parada izango zuen lanari ekin aurretik, hura igurikapen goxoa, hura. Lokatza zuen orkatiletan eta short urdinetan.
2019
‎Jean Cocteauren Ume terribleak ezagutu nuen Jose Antonio Sarasolaren itzulpenean. Aspalditik nuen kultuzko testu terriblea irakurtzeko gogoa, eta patxada hartzeko paradaren baten zain nengoela, euskarazko bertsioaren sorpresa atera zitzaidan bidera, eta akabera eman nion geroko geroari. Hogei urte lehenago, itzulpenik apenas argitaratzen zen garaietan, Jose Mari Agirrek euskarara ekarritako Camusen Arrotzak eragin zidan poz bera sentitu nuen ostera:
2020
‎Denek dute helburu berbera: errealitate ilunari erantzuteko erreakzioak dira, ezbeharretik aldentzeko heldulekuak izan nahi dute, tarte batez gaitza alboratu eta atseden hartzeko parada. Dani Fano komikigilearen hitzetan, «egokitzeko» manera dira mezuok, aldaketak direla-eta senti daitekeen «beldurra» baretzeko bidea.
2021
‎Gai nera, folklorean eta polifonian taldeen modalitateetako lehen lekua ere irabazi du. Talde hobe renaren izendapenak heldu den urtean Europako Sari Nagusian parte hartzeko parada emanen dio 2016an sortua den abesba tzari.
‎Egun horretan hasiko dira txertatzen arrisku taldean dauden herritarrak; tartean, 65 urte edo gehiagokoak, patologia kronikoren bat dutenak, haurdun dauden emakumeak eta osasun arloko profesionalak. Atzotik dute ordua hartzeko parada, eta bi bidetatik egin dezakete: Osakidetzaren webgunearen bidez, edo osasun zentrora deituta.
‎Horregatik, giza zoologiko bateko bisitari sentitu nintzen lehen mundu mailako ekitaldi haietan, zeinak gazteentzat benetako gizarte aurkezpentzat hartzen baitira. Helduek euren mundura jauzi egin berriok ezagutzeko gertakariak ziren neurri berean bihurtzen ziren gazteontzat helduen munduari usaina hartzeko parada. Eta dibertigarria egin zitzaidan hasiera hartan helduen mundu horretan itxurak marrazten zuen mapa.
‎Bizkaiko zerrendetan zetorren Muguruzaren atzetik, eta haren lekua hartu. Askatasun probisionalean, abenduaren 5ean Madrilgo Gorteetara joan zen; diskurtso bat eraman zuen baina ez zioten hitza hartzeko parada eman.
2022
‎Lehen test bat; tenperatura hartzeko parada izanen da batzuen ustez. Antton Kurutxarri EEP Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak «baikor» agertu nahi du, eta gutxieneko emaitza batzuekin itzultzea espero du.
2023
‎Gamarteko auzapezarentzat, holako gogoetak eta iniziatibak geroan ere eraman dira. Ingurumenari buruz ondoko belaunaldi gaztek ere kontzientzia hartzeko parada emaiten duela gehitzen zuen.
‎Giroa baretu zenean garagardo bat hartzeko parada izan zuten laurek. Festa askorako ez zegoen, baina, herria.
‎Orain dela aste batzuk, hainbat proposamen plazaratu zituen EH Baik egoerari aurre egiteko. Batetik, etxebizitzaren tentsio eremua Ipar Euskal Herri osora zabaltzea —gaur egun, Lapurdi kostaldeko 24 herri biltzen ditu—, herriko etxeek neurri gehiago hartzeko parada izan dezaten. Bestetik, bigarren etxebizitzei begirako zerga berezitu bat sortzea.
‎Epaimahaiak hamar afixa aukeratu ditu, eta, orain, iruindarrek aukeratuko dute, boto bidez, zein den horien artean bestak iragarriko dituena. Maiatzaren 2ra arte dute parte hartzeko parada.
‎Orokorrean haurdunaldi lasaia eduki zuen, baina, egiari zor, azken txanpa luzeegia egiten ari zitzaion. Ea behingoz umea ganoraz ateratzen zen eta atseden pixka bat hartzeko parada iristen zitzaion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia