Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2010
‎Esan dizut nola dagoen aita. Eta orain are eta haserreago dago guardiek bere denuntzia aintzat hartu ez dutelako". Martinek bizkar gainetik pasa zion besoa.
‎Gauza bera egin zuen Urruñako (L) udalak Hondarribikoari (G) idatzi zionean 1680an. Erdarak hartua ez zuen eremu batean Euskararen balioa begi bistakoa zen.
‎" Unibertsal" hitzarekin jokatzeko modu hori," ofizial" eta" demokratiko" hitzekin, erretorika aldetik biribila da, ezin eztabaidatuzkoa. Nuestro hori, ostera, soberakina da seguru asko, estatu demokratiko hori antolatzeko egin den kontratu sozialean parte hartu ez dugunok apur bat distortsionaturik konpreni dezakegulako esaldia, honela edo: " guk egindako legeak konplitu behar dituzue zuek".
‎Mariano zela eta bere egintzaz jende anitz salbatu zuela ohartu zirenean, eskerrak ematearekin batera, zangoa artatu, zuzendu eta bendatu zioten. Eta gero, erortzean besoetan hartu ez zutelako damuturik, laguna aulkian andetan eramatea erabaki zuten Bidankozeraino.
2011
‎Badu satorrak bere egongia, nola baititu bere bideak. Egongia hura da erro zahar edo harri zabal zenbaiten azpian, urak harturen ez duen leku batean. Egongia hari datxizkiola badira bideak, batzu inguruan, bertzeak xuxenka, hirur edo lau aldetarat, bata hets baliezaiote ere, bailuke norat ihes egin.
2013
‎Haien artean Perezena, 1774koa; Hecetarena, 1775ekoa; Arteagarena, 1779koa. Errusiarrik aurkitu zutenek, oso iparrean aurkitu zituzten, Espainiak inoiz bere jabegotzat hartu ez zituen latitudeetan (56° artekoak erreklamatzen zituen lehen deskubritzaile gisa). Vitus Bering daniarraren bidaiak ezkero() Errusiak hainbat espedizio bidaliak zituen kostalde hura aztertzera, errusiar larru trafikatzaileak hango uharteetan kokatuta zeuden 1745 ezkero, 1799an Errusiar amerikar Konpainia zeritzon monopolio erraldoia eratua zuten...; baina espainiarrek eta errusiarrek ez zuen ia elkar ikusi bitarte horretan.
2014
‎Flora eta fauna izengabea, sailkatu gabeko eremuak, Keats leunaren belardi orritsuetan lekurik hartuko ez zuketen kalifikatzaileak.
2015
‎" Kultura da benetan haietan sinetsi barik, seriotan hartu barik, praktikatzen ditugun gauzen izena". Hala izan daiteke, edukia seriotan hartzen ez badugu, edo behintzat lehentasunik ematen ez badiogu. Gure ez sineste praktikoan praktikatzea da lehena eta nagusia.
‎Belgikar adeitsuek ez zekiten turista arraro harekin zer egin. Behin patroi zaharra zuri beltzeko telebista astun batekin agertu zitzaidan etxolan; oparia jasotzeari uko egitearen lana hartu ez nuenez, bungalowaren sukaldetxoko bazter batean jarri zuen aparatua. Euria egiten ez zuen gutxitan funtzionatzen zuen trastetzarrak; horrela Karadzicen ibileren eta atxiloketaren berri izan nuen albistegi bat ikusten ari nintzelarik, frantsesezko esaldi moztuen eta elur efektuak etendako irudien artean.
‎Lo egin ezinda dagoenarentzat ez da hain zentzu gabea, filmetan bezala, emisiorik hartzen ez duen kanal batean dantzan ikusten den zarata estatikoaren aurrean jartzea, dantzaren ehuneko bata Big Bangaren hondar zaharrari dagokiola jakin ezkero.
‎Aitortu diot apur bat tokiz kanpo bezala nagoela legeetan, lege bat idazteak sentipen bitxiak sortzen dizkidala. Beti akrata sona izan dut, eta inoiz kontuan hartu ez badut ere, uste dut baduela oinarririk. Arauaren kontzeptuarekin harreman erlatibizatzailea izan dut, intsumisio jolasti moduko batek zeharkatzen nau, askotan nahi gabe.
2016
‎Poloniarrek hartzen ez zituzten bi mahai bakarrak terrazaren beste muturrean zeuden, errestaurantearen jantokirantz ematen zuten leihoen parean. Lehenengoan, txokoan zegoenean, hiru gizon esertzen ziren, itxura batera, beren kamera eta fokoengatik batez ere, telebistarako lan egiten zutenak; bigarrengoan ate jiratzailearen ondoan zegoen mahai borobileanDanutak Beatrizekin hitz egiten zuen animatuki, eta Ugartek, bi andreen artetik, txaleko fuksiako kazetaria esaten ari zitzaiona ulertzeko ahaleginak egiten zituen.
‎Bere erresuma berrian sartuta zegoen asteriskotik asteriskorako ibili arriskutsu hartan, onik ateratzeko probabilitateak urriak ziren. Bera ez zegoen entrenatuta, urteak ziren pistola bat hartzen ez zuela. Aldiz, Stefanok eta bere lagunek oso gogorrak izan behar zuten, oso profesionalak, ez inola ere berak gaztetan aurrean edukitako polizia makal eta gaizki prestatuak.
‎Badira lehergaien artean, lehergai ez diren bi osagaien nahasketaz lortzen diren batzuk. Zein bere aldetik hartuta ez dute eztanda egiteko gaitasunik, baina biak elkartuz gero, nahasketak emaitza beldurgarria sor arazten du. Antzeko zerbait esan dezakegu nazismoaz eta orokorrean, indoeuropar erako egitura politiko bat sortzeko, historian zehar egin diren zenbait ahalegin okerrez.
‎" Norbaitek bere alaba esklabotzat saltzen badu, ez da libre geldituko beste esklaboen erara. Nagusiak, bere asmoaren kontra, emaztetzat hartzen ez badu, atsegin ez duelako, ez du haren berrerosketa galaraziko..." (Exodoa, 21, 7)
‎Alde txar hori du Hondarribiko Alardeak, justu eskolan berrasi aurretik gertatzen dela. Eskopeterei egindako irainak aipatzen ditu txostenak, sekula santan eskopetarik hartu ez zuen mutilari zuzenduak eta laster bultzaldi bilakatu zirenak. Txostenak zehazten du ilaran zeuden gainerakoek ez ikusiarena egiten zutela, zaindariek bezalaxe.
‎Horixe gertatu zaio Hondarribiko Alardeari, tradizionalistek onartzen ez badute ere. Gainera, lurralde honetan bertan hainbat herritan frogatu dute emakumeen parte hartzeak ez dituela tradizioak desitxuratu, alderantziz, indartu egin dituela, biziberritu. Donostian, Tolosan, Zumarragan, Elgoibarren.
2017
‎Enbaxadorearen espioitza sareak behar bezala funtzionatzen ez bazuen ere eta informazioak guztiz egiazkoak ez bairen ere, Minarengandik gero eta hurbilago zegoen eta haren inguruan ixten ari zen lakioa. Enbaxadoreak informazio horiek erabili zituen Castlereagh ministroa presionatzeko eta Minaren espedizioa eragozteko eta, esan bezala, Castlereaghek Minaren kontrako neurririk hartu ez bazuen ere, saiatu zen Mina aldamenetik urruntzen. Hartan ere, apirilaren amaieran, Liverpooletik irten baino lehen, Minak lord Castlereaghi eskutitz bat idatzi zion (1816/04/29) agurtzeko eta eskerrak emateko ordura arte jasotako laguntzagatik.
‎Espozek bere Memorias idaztean dio 3000 soldaduk eraso zietela, eta Emmanuel Martin jendarmeen kapitainak, aldiz, 170 baino ez. Bertsio gehienek Espozen kontakizunari jarraitzen zioten, baina, Espozek idazkietan bere burua baino ez zuen justifikatzen, atxiloketaren errua Xabierri berari leporatuz, deskantsatzean behar besteko ardura hartu ez zuelako.
‎Ikastetxeak lurrean daude, gizartean, gizaki artean alegia, eta honen bizi baldintza berberetan. Baldin eta eskola inguruko gizarteak hizkuntza normalizatzeko beste neurririk hartzen ez badu, ikastetxeak ikaslea euskaldunduko du, baina momentuz bakarrik. Latina eskola guztietan irakasten ahal da, baina horrek ez duberpizten (eta ikasleei ahaztu egiten zaie erabilera faltan, 9).
2018
‎KIVA protokoloaren baitan, interbentzioak aurreikusten dira erasotuarekin eta erasotzailearekin. Baina gaia ikasle guztiekin lantzen da, baita jazarpenean parte hartu ez duten ikasleekin ere, eta honela, ikusarazten zaie guztion arazoa den horretan posizionatzeko beharra: pasibitateak konplize egiten zaitu, eta ikasle gisa, posizio aktibo bat hartzera derrigorturik zaude.
2019
‎Izan ere, Stevi Jackson-ek esan bezala," 1980ko hamarkadako lehen urteetara arte, teoria feministaren barruko ikuspuntu nagusiek marxismotik edaten zuten, edo harekiko elkarrizketa bati jarraitzen zioten". 6 Nolanahi ere den, behar beharrezkoa da Marxen kategoriei oinarri berriak jartzea eta" Marxengandik harago" joatea; 7 ez bakarrik Marxen garaitik hona gertatu diren eraldaketa ekonomiko sozialengatik, baita Marxek harreman kapitalistak ulertzeko izan zituen mugengatik ere. Alta, azken mende erdiko gizarte mugimenduek agerian jarri dute muga horien garrantzi politikoa, eta argitara ekarri dituzte hainbat gai sozial Marxen teoriak aintzat hartu ez zituenak edo alde batera utzi zituenak.
‎Mexikon zerbait edan eta kristoren aitzurra harrapatzen duzu, Distritu Federalak bi mila eta hirurehun metroko altitudea daukalako eta berehala nozitzen duzulako horren eragina, baina mexikarrak Euskadira etorri eta edaten hasten direnean ez dira batere mozkortzen, seguru horrek zer ikusia duela altuera eta hezetasuna oso bestelakoak direlako han eta hemen. Patriziok kontatzen zuen Zegamako bere etxera iritsi zirenean amak Idiazabalgo gazta eta botila bat ardo atera ziela, eta ordu laurdena baino lehen, neskato hark gazta laurdena jan zuela eta botila dantzan utzi zuela erdi hutsik, eta hasi bezain fresko zegoela bera, ezertxo ere hartu ez bailuen.
‎Asmatzaileen helburua, beraz, euskal aditz konjugazioa arintzea zen. Bistan da ez zutela lortu; baina, garaiko esaldietan geratu ziren haien saioetan lortu zituzten adizkiak eta ezin da ukatu beren lekua hartu ez zutenik.
2020
‎Botere judizialaren mendekotasunik eza? Utz ditzagun erretolikak, inongo epailek halako neurririk hartzen ez badu, gobernuak kontsigna hori eman dielako izan da". Argazkian, aurpegia eskuekin estaltzen du.
‎Azken aurreko orrazketa eman genion sortari. Etxean aintzat hartu ez nuen pinpirinkeriaren bat kimatu genuen, testu haien ertzetan inongo corcelik trostan ez bazebilen ere. Banan banan, trabarik jarri gabe, aldaketei itzuli asko eman gabe, nire eskuak sarturiko urratu eta tartekatze gehienak onartuz joan zen.
2021
‎Bitartean, harribitxien zizelkari batek, Gutenberg izenekoak, metalezko kopiagailu bitxi bat asmatuko du, inoiz atsedenik hartzen ez duen makina bat. Berriz barreiatuko dira liburuak.
2022
‎ahuma, ahuñe, pitika. Ahuntzaren 3 4 hilabeteko umeari horrela esaten bazaio ere, hilabete eta erdikoa kontsumitzen da gehienbat, oraino ama esnea baizik hartu ez duena. Ez da ohiko jakia, berez, egun seinalatuetako ospakizunekin loturikoa baizik. suk Eskuarki, arranparrillan edo labean erreta prestatzen da, entsalada berde batekin. aperitiboa sin:
‎• integrala: oskola izan ezik, azal guztiak utzi zaizkio, ez dute zuritu; ilunagoa da, mineralen presentziagatik; luze egosi behar da, kalitate gastronomiko hobea eskaintzen du eta, nutrizio aldetik, osasuntsuagoa da (ekologikoa behar du izan, ongarri sintetikorik edota pestizidarik hartu ez duela bermatzeko) eta zuria baino asegarriagoa da, labore gehienak bezala. Zuria ez izatearren, urtetan gutxietsia izan da, hura baino lakarragoa zelako (elikagai denak bigun hartzen ohitua dago kontsumitzaile" modernoa") eta egospen luzea (50 min. inguru) eskatzen duelako, baina osasuna zaintzeko interesak eta, aurreiritziez kanpo, jakiak gastronomikoki estimatzeak berriro ezarri dute arroz integrala bere lekuan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia