Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2015
‎Jar gaitezen beraren eskuetan, gugan beraren borondatea bete dadin, eta ezin izango dugu hutsik egin, borondate irmoz beti honetan irauten badugu. Eta kontuan izan behar duzue, honelako mesede ugari hartuagatik ez dela aintza handiagorik irabazten, gehiago zerbitzatzera behartuak daudelako, gehiago hartzea da-eta. Gehiago merezi izatekorik, ez digu Jaunak kentzen, geure esku baitugu; eta honela, pertsona santu asko daude, honelako mesedeetako bat ere hartzea zer den sekula jakin ez zutenak; eta beste asko daude honelakoak hartzen dituztenak, eta santuak ez direnak.
‎Haren lurreko azken etapako fruitu heldua, haren bizitza espiritualaren bilakaeran behin betiko fasea, aurreko bi obren, Bizitza Liburuaren eta Perfekzio bidearen, mezua osatzera datorrena. Hemen kontaera autobiografikoa estaliagoa da, anonimoagoa, eta bizitzako azken hamarkada ere hartzen du, baita Bizitza Liburuak hartzen ez dituen grazia mistikoak ere. Era berean, Perfekzio bidean darabilen irakasbidea gainditua geratzen da hemen, hau da, bizitza espiritualaren hasieran, trebatze aldian, nabari ziren duda mudak, atzera aurrera eta ilunaldiak atzean utziak dira, misterioaren barne barnean murgiltzeko.
‎Jainkoaren laguntzan du uste ona eta, bera oroimen kaskarrekoa izanik, Jaunak gogoraraziko dizkiola, uste du, hango (Bizitza Liburuko) gauza asko, adituen iritziz, ongi esanak zirenak; eta gaineratzen du, hala ez balitz, obedientziagatik nekeak hartzeak ez dakarrela inondik ere kalterik, mesedea baizik: –Jaunak ezer berririk esatea nahi badu, Haren Maiestateak emango du edota niri oroimenera ekartzea nahiko du beste batzuetan esan dudana; hauxe ere nahikotzat izango nuke, hain oroimen kaskarra izanik, zoriontsua nintzateke gauza batzuk, ziotenez ongi esanak zirenak, berriro esaten asmatuko banu, galduak balira ere badaezpada?
‎A. Graciánek, berak zeukan liburuaren ertzean, erabakia hartu ez eze, ihesari ekin ere egin ziotela dio eta hau gaineratzen du hitzez hitz: jateko zertxobait harturik, bere nebarekin batera irten zen bere aitaren etxetik, biak, Jesu Kristogatik burua moztuko zieten mairuen lurraldera joateko asmoaz.
‎Honek guztiak hobeki ezagutarazten dit Jainkoari zenbat zor diodan eta zertatik libratu nauen. Oso beldurrez ibili nintzen harik eta neure aitor entzuleari esan nion arte, eta pentsatzen nuen arima hari izen ona kentzeko deabruaren begitazioa ez ote zen, kristau ontzat hartua ez bazen ere. Egia da, begitazioa ez bazen ere, beti gogoratzen dudan guztian beldurra ematen didala.
‎irudiei sortatxoak eta loreak jartzera, erratza pasatzera, otoiztegi bat jartzera, hain gauzatxo apalak egitera, non lotsarazten baininduten. Penitentzia pixka bat egiten banuen edo egiten badut, gutxi eta, Jaunak borondatea hartu ezik, garrantzirik gabea zela ikusten nuen, eta nik neuk ere barre egiten nion neure buruari.
‎16 Niretzat ez zen inolako pozbiderik, deabruak hainbeste bider hitz egin behar zidala pentsatzen nuenean. Izan ere, otoitzerako bakardade ordurik hartzen ez nuenez gero, Jaunak elkarrizketan neure baitan biltzera eramaten ninduen eta, nik eragozterik ez nuela, berak nahi zuena esaten zidan eta, horrek niri min eman arren, entzun egin behar izaten nuen.
‎2 Orain pentsa dezagun, esan dugun azken ur hau hain ugaria dela, non, lurrak hartzen ez duelako ez bada, sinets baikenezake hemen lurrean gurekin dela Maiestate handiaren hodei hau. Baina ondasun handi hau eskertzen diogunean, geure indarren arabera egintzekin lagunduz, Jaunak arima hartzen du, esan dezagun orain, hodeiek lurreko lurruna hartzen duten antzera, eta jaso egiten duguztia lurretik (entzuna dut hodeiek, edo eguzkiak, lurreko lurrunak hartzen dituztelako ideia hau), eta hodeia zerura igotzen dela eta berarekin daramala, eta harentzat prestaturik dituen erreinuko gauzak erakusten hasten zaiola.
‎Baina hiru gauza hauek batera aurkitu ezin badira, bi lehenak garrantzitsuagoak dira; bada, letradunengana jo dezakete haiekin komunikatzeko haien beharra dutenean. Diodanez, otoitza eduki ezik, hasieratan letrek gutxi balio dute; ez dut esaten ez dutela harremanik izan behar letradunekin; bada, egian bidea harturik ez doan espiritua nahiago nuke nik otoitzik gabe; eta letrak izatea gauza handia da, hauek gutxi dakigunoi irakasten eta argia ematen digutelako eta, Eskritura Santuko egietara iritsirik, behar duguna egiten dugulako: zaindu gaitzala Jainkoak zentzugabeko debozioetatik.
‎Hain handiak ikusten nituenez gero, konturaturik, ez nintzen ausartzen mesede eta atseginen desira izaten ere. Uste dut asko egiten zuela haren errukiak, eta egiaz erruki handia egiten zuen nirekinbere aurrean egoten uzteaz eta bere aurrera ekarriz; izan ere, Berak horretarako ardura hartu ezik, ez nintzatekeela etorriko ikusten nuen nik.
‎Dena dela, elizbarruti osoan haren ontasuna gauza nabaria denez gero, indar gutxi dute, eta berak guztia hain perfekzio handiz eraman duenez gero, nahasirik utzi ditu, berari kalte egiten ziotela zekienei on eginez. Zereginez beterik badago ere, otoitzerako tartea hartu gabe ez du uzten.
‎Erreinuko jaun ugarik eta gotzainek Nuntzioari egiaren berri emateko presa hartu bazuten ere, gutxi balioko zuen horrek guztiak, Jainkoak Erregea bitarteko hartu ez bazuen.
‎12 Hau ez nuen batere argi ikusten, eginda zegoenean gauzak ardura gutxiz hartuko ez ote ziren beldur bainintzen; bestalde, beraiek hain gutxi edukirik, ezin zen. Eta horrela, arrazoi ugari eman nizkion aita prioreari ez zela komeni egiterik ikus zezan eta, nire iritziz, nahikoa ziren arrazoiak, eta esan nion begira zezatela berak eta aita frai Antoniok, nik beraien kontzientziaren gain uzten nuela arazoa, nik esaten nizkienekin nahikoa zela ez egiteko uste bainuen.
‎Lorentzo Cepeda Elizaren babespean zen, justiziak atxilo hartu ez zezan, toki sakratuak errespetatzen baitzituen justiziak. Eskrituran egin zen okerra eskribauaren errua izan omen zen, A. Marianok zioenez.
‎Egun batean han otoitzean ari nintzela, esan zidan gure Jaunak Segoviara joan nendila fundazioa egitera. Niri ezinezko gauza iruditu zitzaidan, agindua hartu gabe ez nintzelako joango, eta aita komisario apostolikoari, frai Pedro Fernández maisuari, entzun niolako gehiago fundatzerik ez zuela nahi; eta era berean, Gizakundekoan eman behar nituen hiru urteak amaitu baino lehen, arrazoi handia zuela ez nahi izatean. Honetaz pentsatzen ari nintzela, Jaunak esan zidan esateko hari, Berak bideratuko zuela-eta.
‎Lehen gogorrenak zirenak orain pozago daude eta nirekin hobeki. Garizuma honetan ez da hartzen ez gizonezkoren ez emakumezkoren bisitarik, ezta gurasoak badira ere; eta hau etxe honetarako oso berria da. Guztia onartzen dute bake handiaz.
‎Ez beza har herentziaren kargarik, etxeagatik ematen duten zati hori bere gain hartu baizik. Herentziaren kargarik hartzerik ez dakiela burutik pasatu ere; esan ezin dutela, ez baitute errentarik izan behar. Azken batean, gauza hauek ez dizkit idatzi behar; begira bezate hor egokien dena.
‎3 Salazar Granadara doa, artzapezpikua, adiskide min duena, hara eramaten saiatu baita. Han honelako etxe bat egin dadin desira handia du eta ez nuke damurik izango, nik neuk egin ez arren, egin ahal balitz; baina lehenbizi hori Ziriloren gogokoa izatea nahiko nuke; izan ere, ez dakit bisitariek baimena eman dezaketen fraideen etxeak egiteko bezala mojenak egiteko; frantziskotarrek aurrea hartu ezik, Burgosen egin ziguten bezala.
‎Jaso nuen berorren gutuna eta Salinas kalonje jaunarekin hitz egin nuen, berorrek dioen Luis Osorio jaunaren etxeaz. Eta berorrek dio, plazako zarata gunean sartu sartua dagoela eta alde guztietatik goi mailakoak ez diren jendez inguratua; berorrek errentan hartu badu, ez dago zer esanik, besterik ezean, berorrek dioenez, igaroko ginateke hara; baina, oraindik hartu ez badu, gelditu bedi eta ez beza har, harik eta guretzat auzokide egokiagoez inguratua den besterik dagoen ikusi arte; batez ere La Pueblan Frantzisko Burgosen edo Agustin Torquemadaren edo hauen antzeko etxeen artean balego, gauza handia litzateke.
‎3 Berorri eskatzen diodana hau da: gure Jaunaren maitasunagatik, beti gogoan izan dezala ni naizena, Jainkoak egiten dizkidan mesedeei kasurik ez egiteko, kaskarragotzat hartzeko ez bada; izan ere, hain gaizki ordaintzen dizkiodanez gero (argi baitago hartzea dela eta zor handiagoz geratzea), berorrek mendeku egin diezaiola Jaun honi nire ordez, Haren Maiestateak ni mesedeekin zigortzea besterik ez duelako nahi, bere burua ezagutzen duenarentzat ez baita zigor txikia.
‎2 Orain Elena anderearen arazo hauetaz idazten diot, pena handiaz naukatelako, eta Elenak niri idatzi zidan gutun bat bidaltzen diot; bertan dioenez, Ordena honetan hartzen ez badugu, frantziskotarretan sartu nahiko luke, eta pena emango lidake, inoiz ez litzatekeelako pozik egongo; bada, haren espiritua ezagutuz, hobeki egokitzen da gure Ordenara, eta, azken batean, hemen du bere alaba eta bere semeen ondoan egongo litzateke.
‎2 Berori hona etortzeari dagokionez, nik diotsot, pena eman zidala hainbesteko atsekabea ematen zionarekin zihoala eta zein osasun kaskarra izan zuen hemen ikustea; horregatik, ni premia handian egon ezik, niri mesede egitearren ez nioke eskatuko berorri hainbeste kostata oporraldia izatea. Nik orain ez dut inola oporraldirik, Jainkoari eskerrak, eta zereginak eta lanak ez dira inoiz faltako nahi nukeen aringarria hartzen ez uzteko; eta horregatik, erregu egiten diot berorri ez dadila etor, baizik eta begira dezala non egon daitekeen pozen eta joan dadila hara, urte osoan lanari lotua dagoenak du-eta; eta aita bisitaria berori hemen dagoela etortzea gertatu balitz, nik hartaz gutxi gozatu ahal izango dut.
‎Berorren aitatasunak ez dirudi lurrean dagoenik, Jaunak erorbideetatik aldendu eta esku beteka eman diolako zeruan egon dadin. Egia da, zenbat eta gehiago pentsatzen dudan ekaitz honetaz eta Jaunak erabili dituen bitartekoez, nahasiago geratzen naizela; eta andaluziar horiek pixka bat erremedia daitezen nahi balu, berariazko graziatzat izango nukeela berorren bidez ez izatea, haiek estu hartzea ez dagokionez, hori izan da erabateko erremedioa; eta hori izan da beti nire gogoa. Poz eman dit kasu honetan aita Nicolaok idazten didanak, eta horregatik bidaltzen diot berorren aitatasunari.
‎12 Ikus beza Velascoren gutun hori, eta begira beza ongi berorren arrebak begitan hartua ez ote duen eta ez ote den ez duelako harekin tratatu eta nongoa den ez dakielako; guri zerbait gertatuz gero pena handia hartuko nuke, biziki maite baitu. Hari, aita frai Pedro Fernández maisuari eta on Luisi zor diegula, uste dut, dugun on guztia.
‎Albornoz jaunak moja izateko laguntza agindu ziola esan zidanez gero, nik esan nion hark gogotsuago emango zuela laguntza hori etxe honetan izatekotan. Izan ere, nik beste era batera egin nahi izan arren nuke, ez Maria andereagatik, ez mojengatik; moja kopurua hain txikia eta sartu nahi dutenak hainbeste izanik, eta diodanez, premian izanik, gaitz egingo nieke lagundu dezaketenak hartuko ez banitu. Baduela ogasuna esan dit, baina ez dela saltzeko erakoa esan didate.
‎3 Mojarik nik ez dut bat ere sartzea nahi lukeenik, baina premian sumatzen nituenez gero, Medinan dagoen bat hartzea ez ote litzatekeen ona esaten nuen; oso ona dela diote; dena dela, berorren agurgarritasunak ehun dukat hauekin erremediatzen dela dioenez gero, hobe izango da inor ez hartzea etxea izan arte.
‎Hau da, doterik gabeko mojagaiak hartzean ez dela konpontzen hango egoera ekonomikoa.
‎6 Eskrupuluak izan ohi dituzten arimek uler diezadatela, ez naizela ari noizbehinka izaten den hutsegiteren batez, edo hutsegiteez, guztiak ezin baitira ezagutu, ezta sentitu ere beti; oso ohiko hutsegiteak izaten dituztenez ari naiz, txikikeriak direlakoan kasurik egiten ez dieten haietaz, eta barruko kezkarik sortzen ez dieten eta zentzabiderik hartzen ez duten haietaz ari naiz. Hauena, berriro diot, bake arriskutsua da eta horretaz jakinean zaudete.
‎Izan ere, haur bat nola hazten den eta nola hartzen duen bularra konturatzen ez denez, berak bularra hartu ez ezer egin gabe, askotan ahora botatzen diote esnea; hemen ere horrela da: arimak ez daki ezer bere buruaz ezta ez daki ezer egiten ere, ez daki nola eta nondik (eta ezin dezake jakin ere) etorri zitzaion hain ondasun handi hura.
‎gerta daiteke bat batean behaztopaka eta erortzen aritzea, haiei jaikitzen lagundu behar izatea; izan ere, ikaragarria da beti arriskuan izatea, armaz beterik, eta jan gabe. Beraz, mantentzaileak armaz hain oparo horniturik, bidal beza laster batean hitzemaniko elikadura; izan ere, gosearen gosez gu mende hartzeak ez dio ohorerik ez etekinik ekarriko.
‎28 Ahaleginak egin lirateke beti, etxe bakoitzeko moja kopurua gehiegi handi ez dadin eta tokiren batzuk gera daitezen; bada, izan daiteke mojaren bat, etxerako hartzeko ona litzatekeena, eta nola hartu ez izatea; izan ere, kopurua gainditzea ezin da inola ere onartu, atea zabaltzea baita eta monasterioen hondamena bezain larria litzateke. Eta, horregatik, hobe da baten ona eragoztea guztiei kalte egitea baino.
‎10 Inork ez biezaio kargu har beste inori ikusi dituen faltak direla-eta. Falta larriak izanez gero, bakarrean abisu eman biezaio maitasunez; eta hiru aldiz abisu emanda, zentzabidea hartuko ez balu, adieraz biezaio ama prioreari eta ez beste ahizpa bati ere. Faltak behatzeko zelatariak daudenez gero, gainerakoak ez bitez ardura, eta ikusten dituztenei ez ikusiarena egin biezaie, nork bere faltetan arreta jarriz.
‎12 Ahizpetako inork du ezer hartu ez eskatu, beraien gurasoei bada ere, priorearen baimenik gabe; eta honi erakutsiko dio limosnan ekar dezaten guztia.
‎Jakin ezazue, ez berak izango duela bakerik, ez gainerako guztiei emango diela bakerik. Doterik hartzen ez duzuenez gero, Jaunak mesede egiten dizue kasu honetarako; izan ere, monasterioetan pena ematen didana hau da: askotan, dirua berriro ez ematearren edota ahaideen ohoreagatik, altxorra ostuko dien lapurra uzten dutela.
‎Hau bai Jainkoaren handitasuna, egia esango duten gizaki batek edo birek gehiago egin baitezakete, beste askok batera baino!; apurka apurka berriro aurkitzen dute bidea, Jainkoak adorea ematen die. Otoitzean arriskua dagoela esaten badute, otoitza zein ona den agertzen saiatzen da, hitzen bidez ez bada, egintzen bidez. Sarri Jauna hartzea ez dela ona esaten badute, orduan sarriago hartzen dute. Beraz, bat edo bi badaude beldur gabe hoberenari jarraitzen diotenak, Jaunak apurka apurka berreskuratu egiten du galdutakoa.
‎txitean pitean utziko zaituzte. Eta haren grazia handi handia da, edukitzea eta egiaz ulertzea ez daukagula ezer hartu ez dugunik.
‎Ez, ez dut sinesten zure ontasun eta justiziak hori egingo duenik, epaile zuzena baitzara eta ez munduko epaileak bezalakoa; hauentzat. Adamen semeak direnez gero eta, azken batean, guztiak gizonezkoak? ez dago andrazkoen bertuterik susmagarritzat hartuko ez dutenik. Bai, ene Errege, egunen batean izango da justizia eta ezagutuko dira guztiak.
‎zenbat eta gehiago zerbitzatzen duen, zorpetuago geratzea, eta askotan nekatua bere burua hainbeste eragozpen eta enbarazu eta loturaren mende ikustean gorputz honen kartzelan egoteak dakarrenez, zor duenetatik zer edo zer ordaindu nahi lukeelako. Eta nahiko inozoa izatea da neke hartze hau; izan ere, bere esku dagoena ere, zer ordain dezakegu, diodanez, hartu ezik zer emanik ez daukagunok, baizik eta geure buruak ezagutu, eta ahal dugun hau, geure borondatea ematea, bihotz bihotzez egin. Gainerako guztiak, Jaunak honaino ekarri duen arimari, enbarazu eta kalte egiten dio eta ez mesede, apaltasuna delako soilik zerbait egin dezakeena, eta hau ez adimenaren bidez lortua, egia argi baten bidez baizik, bat batean ulertzen baitu irudimenak ekin eta ekin aldi luzean lortu ezin zuena, hau da, zein ezerezak garen gu eta zein handia den Jainkoa.
‎Beraz, ene ahizpak, izan dezala ogi hori eskatzeko ardura nahi duenak; guk eska diezaiogun Aita Betikoari geure zeruko ogia merezi dezagula; gorputzeko begiek, Hura hain gordea egonik, atsegin hartuko ez badute ere, ager dakiela eta ezagutzera eman dakiela arimakoei, pozezko eta gozotasunezko eta bizia mantentzen duen bestelako janari bat baita.
‎Saia zaitezte erremedio bila. Izan ere, aitortzeak eta Jauna hartzeak ez badakar konponbiderik, beldur izan zaitezte Judasen bat ez ote dagoen.
‎...maitatzearen gaira itzuliz, hori aholkatzea alferrikako gauza dela dirudi; izan ere, beti elkarrekin harremanetan egon eta elkarrekin bizi eta kanpoko pertsonekin ez hizketaldirik ez bestelako harremanik eta solasaldirik izaterik ez, eta Jainkoak maite gaituela eta beraiek ere Jainkoa maite dutela sinetsirik, Haren Maiestateagatik guztia uzten baitute, non da hain jende zakarrik, elkarri maitasuna hartuko ez dionik. Batez ere bertuteak maitatua izatera gonbidatzen du beti; eta hau, Jainkoaren laguntzaz, itxaro dut beti izango dela etxe honetakoen artean.
‎9 Azkenik, hauek dira zuek izatea nahi nituzkeen bertuteak, ene alabak; saia zaitezte lortzen eta izan ezazue haien desira santua. Beste debozio horiek direla-eta ez nahigaberik hartu ez dituzuelako, ez baitira gauza ziurrak. Beharbada, beste pertsona batzuengan Jainkoagandikoak izango dira; zuengan, berriz, Haren Maiestateak baimenduta, deabruaren irudipena baino besterik ez da izango eta iruzur egingo dizue, beste batzuei egin dien bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia