Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2010
‎Oinez joanda ere, ordu gutxiko kontua zen muga zeharkatzea. Damu zen don Miguelek albistea ekarri bezain azkar mugarako bidea hartu ez izanaz.
‎" Hemen dagoen bajo bakarra Lubis duk", gaineratu zuen Opinek. Nahiz eta zimiterioko borrokan parte hartu ez, Lubis gurekin zegoen elizan Pantxo bere anaiarekin etorrita. Opini begira geratu zen bere begi zabal eta lasaiekin, baina ez zuen ezer esan.
‎Esan dizut nola dagoen aita. Eta orain are eta haserreago dago guardiek bere denuntzia aintzat hartu ez dutelako". Martinek bizkar gainetik pasa zion besoa.
‎Berak telefonoa hartu ez.
‎Gauza bera egin zuen Urruñako (L) udalak Hondarribikoari (G) idatzi zionean 1680an. Erdarak hartua ez zuen eremu batean Euskararen balioa begi bistakoa zen.
‎Kontutan hartu ez zen arrisku honen ondorioak hurrengo urteetan begi bistan gelditu ziren.
‎Borrokak jarraitu egin zuen eta, 1994 kurtsoan antolatutako boikoten ondoren, beste espazio txiki batzuk zabaldu ziren hizkuntzarentzat. Azkenean, hildakoak eta zaurituak bidean, hizkuntza nazional estatusa lortu zen amazigerarentzat Aljeriako bi ganbaretan 2002ko apirilean.836 Hala ere, hitzarmenaren ondorioak ikusteko daude oraindik, ondoriotzat hartzen ez bada behintzat amazigeraren aldeko proiektuak behin eta berriro atzeratu eta onetik ateratzea.837
‎Melilla desarmatu, isil, desanparatu eta urduria. Melilla hartzea ez zen erraza izango, baina moroentzat orduan izan zuen inoiz izatekotan. Uztailaren 24an Zeutatik 4.500 soldadu heldu ziren Melillara, Jose Sanjurjo, Jose Millan Astray, Santiago Gonzalez Tablas eta Francisco Franco komandanteekin.
‎" Unibertsal" hitzarekin jokatzeko modu hori," ofizial" eta" demokratiko" hitzekin, erretorika aldetik biribila da, ezin eztabaidatuzkoa. Nuestro hori, ostera, soberakina da seguru asko, estatu demokratiko hori antolatzeko egin den kontratu sozialean parte hartu ez dugunok apur bat distortsionaturik konpreni dezakegulako esaldia, honela edo: " guk egindako legeak konplitu behar dituzue zuek".
‎" Identitate kolektibo" ukatuetako jendeak madarikazio hori naturaltzat hartzea ez da batere naturala. Arazoa duen jende horrek bere burua antolatu eta bere eskakizunak aurkezten ez baditu, nork egingo du?
‎Mariano zela eta bere egintzaz jende anitz salbatu zuela ohartu zirenean, eskerrak ematearekin batera, zangoa artatu, zuzendu eta bendatu zioten. Eta gero, erortzean besoetan hartu ez zutelako damuturik, laguna aulkian andetan eramatea erabaki zuten Bidankozeraino.
2011
‎Badu satorrak bere egongia, nola baititu bere bideak. Egongia hura da erro zahar edo harri zabal zenbaiten azpian, urak harturen ez duen leku batean. Egongia hari datxizkiola badira bideak, batzu inguruan, bertzeak xuxenka, hirur edo lau aldetarat, bata hets baliezaiote ere, bailuke norat ihes egin.
‎Haren hostoari alha zaizkio hain zorrozki non ezagun baita haien karraska. Ase direnean, itzultzen dira beren ohantzerat, non lo baitaude eta geldi, berriz goseak hartu ez ditueno.
‎Handik urte batzuetara, Emilioren gonbidatu izan nintzen beste behin, eta Estatu Batuetatik iritsi berria nintzen arrats hartan. Nire izaera amerikarra —hegaldiondoak joa— oheratzera nindoanean, Alberto eta Xabier sartu ziren eta jakinarazi ziguten gose greba bati ekin behar ziotela biharamunean apezpikuaren egoitzaren atarian, erregimenaren eta elizbarrutiaren arteko elkar hartzea ez zela bukatu salatzeko. Jai giroko umorean zeuden eta ia gau osoa elkarrekin eman genuen.
‎Gizarteak aitzina eginen badu, agian bestelako kontabilitatea dugu, diru sarrerak eta gastuak ez ezik, beste gai batzuk ere kontuan hartuko dituena: enpresa edo administrazioko buruen jokaera etikoa, lan giroa, konfiantza, onuragarriak ziren neurriak hartu ez izanak sortu duen kostua, edo eman ez duen etekina...
‎Hortxe duzue gizakia, dagokion tokian pausatua. Eta hortxe, halaber, heldu den urtean ere kontuan hartuko ez ditugun balio handiko gomendioak.
‎Han ere zalantzak izan nituen. Armak hartzea ez da inoiz nire gustukoa izan, baina beharrezkoa izan zen, guztiz beharrezkoa. Orain, ausardia behar dela uste dut.
2012
‎Zeharki egiten zituen begiradek hainbat habanarren galera ekarria zuten, alta, so haietatik hartuz gero ez baitzen aisa nor bere tentuan egotea. Edertasun hauskorraz beste, Merceditasek bazuen dohain gehiago ere bai, bere bertutea gordatzera emana zelarik, nehoiz ez zitzaiola atxiki erran gaiztorik edo istorio maliziosik.
2013
‎Lo geratu zenean, anaiei deitu nien. Ez zidan hartu ez batak ez besteak, eta biei mezu bera utzi nien: " Izaskun Eibarren dago".
‎Oraindik azken dardara bat, izaren artean atzen uhinaren bitsa, jakiteko bidaiakide ohia bagoiko aulkian egonen zela berriz, ez beste batean, bere benetako trenean, zeinetatik beharbada ez zen inoiz jaitsi edozein zela ere tren haren izena: Bartzelona Venezia espres hark Jada izen ezberdin izanen zuen berarentzat, Venezia Roma, Venezia Napoli, Venezia Mosku, Venezia Auskalonora, Venezia Zakurraren ipurdia, edozein modutan espazioan eta denboran nik hartuko ez nukeen gune eta une bat.
‎Itzulia nengoen, beraz, bakardadearen eta koldarkeriaren lurraldera, liburua hartzera ez nintzen ausartzen, amets agortu batetik berreskuratutako erlikia baitzitekeen; hau da, nire osteko egunetan eta gauetan liburu hura txertatzeko ausardiarik ez neukan. Zer erabaki ez nekiela telebista piztu nuen; esatari urduri baten ahots azkarra, ulergaitza, entzun eta gobernuburu italiarraren aurpegia odola zeriola agertu zen pantailan; sasi irritsu baina itxuragabetua auto batean sartu zen jendetzan barna ziztu bizian galtzeko.
‎Haien artean Perezena, 1774koa; Hecetarena, 1775ekoa; Arteagarena, 1779koa. Errusiarrik aurkitu zutenek, oso iparrean aurkitu zituzten, Espainiak inoiz bere jabegotzat hartu ez zituen latitudeetan (56° artekoak erreklamatzen zituen lehen deskubritzaile gisa). Vitus Bering daniarraren bidaiak ezkero() Errusiak hainbat espedizio bidaliak zituen kostalde hura aztertzera, errusiar larru trafikatzaileak hango uharteetan kokatuta zeuden 1745 ezkero, 1799an Errusiar amerikar Konpainia zeritzon monopolio erraldoia eratua zuten...; baina espainiarrek eta errusiarrek ez zuen ia elkar ikusi bitarte horretan.
‎* Santa Barbarako frai Antonio Ripoll zen idazkiaren egilea. Ripollek militarrak jotzen zituen matxinadaren errudun, eta fraideek indioen alde egindako erreguak aintzat hartu ez izana leporatzen zien.
‎Poliki bidaiatzen zuten garai hartan albisteek, eta Kalifornia urruti zegoen Mexiko Hiritik. Horregatik, Mexikoren independentzia 1821eko irailean gauzatu bazen ere, horren berria eta Agustin de Iturbideren botere hartzeari buruzkoa ez ziren Monterreyra heldu urtearen bukaera arte. Hurrengo urteko apirilean, Sola gobernadoreak batzar batera deitu zituen presidioetako kapitainak eta frantziskotarren buruak, Mexikon ezarritako erregimen berriaz zer iritzi zuten jakiteko.
‎Nahiz iluntasun itxiarengatik ezinezkoa edo arras zaila iduri lezakeen kolpeak nork eta nori ematen dizkion jakitea, egiazki ez dago zalantzarik klanetakoak eta beren lagunak direla astindu gogorra jasotzen ari direnak: " Tori, tori; har ezak, har ezazue zeuon hitza jaten duzuen ergel madarikatu alaenok!" esan eta errepikatzen diete harraboska ilunpean, amorru bizian jipoitu bidenabar.
‎Zoroen herrian, Kokoherrin alegia, norbanakoak banaka banaka hartuta ez dirateke zoroak. Nortaldea da zoroa dena; nortaldea baita, izan ere, arroztasuna bere baitako bestaldean txertaturik daukana.
2014
‎Eskoziarrarentzat ekonomiaren bilakaera logikoa honakoa zen: urrea zilarra, trukea, kreditua, moneta papera eta gobernuaren inolako esku hartzerik ez.
‎Flora eta fauna izengabea, sailkatu gabeko eremuak, Keats leunaren belardi orritsuetan lekurik hartuko ez zuketen kalifikatzaileak.
‎IARADISU BERRIA URBANIZAZIOA dio oraindik inork kentzeko lana hartu ez zuen kartelak.
‎Historiaren martxan sartu ez zirenetan. Mundu antikoa zitzaien abertzale berriei, gerla ondotikako modernitatearen usaina hartu ez zuten jendeen espresabidea.
‎1929ko krisia ekonomikoa orokortuaren uhina Frantziara heldua da hondarrean, kargudunek aski errepikatu ondoan gure sistemak gerizatzen gintuela, orain bezala hots, eta ez ditu aztaparrak laxatzen. Espainiako gerlan parte hartzeko eza eman du Blumek eta Frantziako aurrekontua begien aitzinean dituen batentzat ulertzekoa da. Munichetik heldu oihartzunek armatzeko beharra diktatzen.
2015
‎" Kultura da benetan haietan sinetsi barik, seriotan hartu barik, praktikatzen ditugun gauzen izena". Hala izan daiteke, edukia seriotan hartzen ez badugu, edo behintzat lehentasunik ematen ez badiogu. Gure ez sineste praktikoan praktikatzea da lehena eta nagusia.
‎Belgikar adeitsuek ez zekiten turista arraro harekin zer egin. Behin patroi zaharra zuri beltzeko telebista astun batekin agertu zitzaidan etxolan; oparia jasotzeari uko egitearen lana hartu ez nuenez, bungalowaren sukaldetxoko bazter batean jarri zuen aparatua. Euria egiten ez zuen gutxitan funtzionatzen zuen trastetzarrak; horrela Karadzicen ibileren eta atxiloketaren berri izan nuen albistegi bat ikusten ari nintzelarik, frantsesezko esaldi moztuen eta elur efektuak etendako irudien artean.
‎Lo egin ezinda dagoenarentzat ez da hain zentzu gabea, filmetan bezala, emisiorik hartzen ez duen kanal batean dantzan ikusten den zarata estatikoaren aurrean jartzea, dantzaren ehuneko bata Big Bangaren hondar zaharrari dagokiola jakin ezkero.
‎Aita Jorge konkortzen ari da doi bat, baina ez dago kezkatzerik, zortzi edo bederatzi urte behar baititu oraindik aita Donostiak berak, hil aitzintto, galdatu zion hura bururatzeko: Har ezak ene ziegako giltza, eta okupa hadi ene paperez! Jorge gabe, aita Donostiaren lana galdua egonen zen, haizaratua edo merkantilki hustiatua.
‎Irlanda Foroa 1998ko ekainean eratu zen, baina 1997ko udazkenetik ari ziren hitz egiten HB eta EAJ, diskrezio osoz, oinarrizko akordio politiko baten aukeraz; akordio horrek —iradokitzen zuten HBkoek— borroka armatuaren amaiera ekarriko zuen. EAJ eta HBren arteko harremana zen prozesuaren ardatza; gainontzeko alderdien parte hartzea ez zen hain premiazkoa gauzak bideratzeko fase hartan eta, agian, nahasgarria ere gerta zitekeen. Oso aintzakotzat hartzen zuten, aldiz, ELA eta LABen babesa eta eragina.679
‎Horrela, 1997ko urtarrileko Landeiaren editorialak" bi ondorio argi" dakuski: " lehenik, errebindikazioak gauzatzeko Espainian beti ahotan darabilten" pragmatismoak" ez duela balio", lege eta arau demokratiko guztien bedeinkapena izanagatik prestakuntza jarraiturako eskubidea aintzat hartua ez izanak erakusten duen bezala; bigarrena," estatua Euskal Herrian izan lezakeen azken legitimazio apurra" ere galtzen ari dela; galdera batekin bukatzen da gogoeta: Prestakuntza Jarraitua bezalako gai xume batekin horrela jokatzen badute," zer gerta liteke eskubide sakonagoak planteatuz gero?".
‎Krisia, ireki orduko itxi zen, egoerari usainik ere hartu ez zioten hedabide eta eragileen harridurarako.173 Koadroen diziplina, talde sena eta proiektuarekiko atxikimenduak ahalbidetu zuten egoeraren kontrola; ELAren independentzia politikoaren garrantzia ere nabarmendu zen, hari esker barne eztabaida inolako alderdiren esku hartzerik gabe garbitu ahal izan baitzen.
‎Aitortu diot apur bat tokiz kanpo bezala nagoela legeetan, lege bat idazteak sentipen bitxiak sortzen dizkidala. Beti akrata sona izan dut, eta inoiz kontuan hartu ez badut ere, uste dut baduela oinarririk. Arauaren kontzeptuarekin harreman erlatibizatzailea izan dut, intsumisio jolasti moduko batek zeharkatzen nau, askotan nahi gabe.
‎Afaritan nire mahaian tokatu da Sasha, eta beste hirurekin batera, zigarroak erretzen pasatu du afari osoa. Afaldar ez erretzaileen birikak kontuan hartzea ez da nonbait etika iraultzailearen barruan sartzen. Orain oinarrizkoa iruditzen zaiguna duela ez asko ohikotzat onartzen genuen, egia esan.
‎Izan ere, niri behintzat erraza iruditzen zait politikagintza kritikatzea baina kritika horren baitako pausorik ez ematea maila pertsonalean. Hori nire sentipena da eta, zuk testuan diozun moduan, guri ere konkrezioa falta zaigu, eta, ondorioz, ardurak hartzeari ez dakit beldurra ala nekea/ etsipenagatik urtikaria antzekoa ote diogun." (PI)
‎Nafarroako Kutxaren esku hartzea ez zen hor amaitu. 2008ko martxoan, Enrique Goñiren aurrezki kutxak erabaki zuen Sodenan zuen partaidetza saltzea, baina nahiago izan zuen dirua eskuratu ordez, Iberdrolaren akzioen %20 rekin geratu.
2016
‎Poloniarrek hartzen ez zituzten bi mahai bakarrak terrazaren beste muturrean zeuden, errestaurantearen jantokirantz ematen zuten leihoen parean. Lehenengoan, txokoan zegoenean, hiru gizon esertzen ziren, itxura batera, beren kamera eta fokoengatik batez ere, telebistarako lan egiten zutenak; bigarrengoan ate jiratzailearen ondoan zegoen mahai borobileanDanutak Beatrizekin hitz egiten zuen animatuki, eta Ugartek, bi andreen artetik, txaleko fuksiako kazetaria esaten ari zitzaiona ulertzeko ahaleginak egiten zituen.
‎Hiltzeak ez dit axola, hara hor Don Beldurrek bere buruan jarritako gezur bat. Jon eta Jone hartzea ez zen ergelkeria bat izan, hara hor bestea. Nire ergelkeriak ez ditu hoteleko nire lagunak arriskuan jarri, hara hirugarrena.
‎Bere erresuma berrian sartuta zegoen asteriskotik asteriskorako ibili arriskutsu hartan, onik ateratzeko probabilitateak urriak ziren. Bera ez zegoen entrenatuta, urteak ziren pistola bat hartzen ez zuela. Aldiz, Stefanok eta bere lagunek oso gogorrak izan behar zuten, oso profesionalak, ez inola ere berak gaztetan aurrean edukitako polizia makal eta gaizki prestatuak.
‎—Badakik ez zaidala gauza pertsonaletan sartzea gustatzen. Ez, sar hadi hi eta har ezak ardura guztia hire gain esan zion Carlosek bromatsu. Begira, pasa duk azterketa eta ametitu egiten haute bezero bezala gaineratu zuen ateak soinu xor bat egin zuenean.
‎Esentza102 haren hartzeko ez gelditzen ardura, anaiek ezpainekin" purratzen" lekura!
‎Badira lehergaien artean, lehergai ez diren bi osagaien nahasketaz lortzen diren batzuk. Zein bere aldetik hartuta ez dute eztanda egiteko gaitasunik, baina biak elkartuz gero, nahasketak emaitza beldurgarria sor arazten du. Antzeko zerbait esan dezakegu nazismoaz eta orokorrean, indoeuropar erako egitura politiko bat sortzeko, historian zehar egin diren zenbait ahalegin okerrez.
‎" Norbaitek bere alaba esklabotzat saltzen badu, ez da libre geldituko beste esklaboen erara. Nagusiak, bere asmoaren kontra, emaztetzat hartzen ez badu, atsegin ez duelako, ez du haren berrerosketa galaraziko..." (Exodoa, 21, 7)
‎Alde txar hori du Hondarribiko Alardeak, justu eskolan berrasi aurretik gertatzen dela. Eskopeterei egindako irainak aipatzen ditu txostenak, sekula santan eskopetarik hartu ez zuen mutilari zuzenduak eta laster bultzaldi bilakatu zirenak. Txostenak zehazten du ilaran zeuden gainerakoek ez ikusiarena egiten zutela, zaindariek bezalaxe.
‎Berak eta senarrak kanpoan egiten zuten lan, eta alaba txikiegia zen gertatzen ari zenaz jabetzeko. Albo kalteek sutu egin zuten eta hasierako hartan parte hartu ez izanak sortutako errudun sentikizuna areagotu egin zioten.
‎Horixe gertatu zaio Hondarribiko Alardeari, tradizionalistek onartzen ez badute ere. Gainera, lurralde honetan bertan hainbat herritan frogatu dute emakumeen parte hartzeak ez dituela tradizioak desitxuratu, alderantziz, indartu egin dituela, biziberritu. Donostian, Tolosan, Zumarragan, Elgoibarren.
‎• Emakumeak parte hartzeak ez luke alardea aldatuko (Ados, 147 Ez ados, 213)
2017
‎Eta errepideko istripuetan hildakoak. Inoiz ez zion gidatzeari beldurrik izan, baina Bea istripu batean hil zenean gauzak aldatu ziren eta kotxea hartzea ez zen inoiz gauza bera izan. Txikitan behin baino gehiagotan esnatu zen dardarrez bere gurasoak istripu batean hil zirela esateko deitzen ziotela amets eginda.
‎" Nik egin nuena egin nahi duk, baina garaiak ez dituk berdinak adierazi zion aitak. Hala ere, har ezak nire tertzerola, Frantsesaren Trokako zegok. Hik badakik non."
‎Harremanen badaezpadakoan, batzuk hartu aurretik ematen dute, eta beste batzuk eman aurretik hartzen; beste batzuk hartu arren ez dute ematen, eta gutxi batzuk eman arren ez dakite hartzen edo, bada ez bada, ez dute ezer onartzen, zorretan ez geratzeko.
‎Enbaxadorearen espioitza sareak behar bezala funtzionatzen ez bazuen ere eta informazioak guztiz egiazkoak ez bairen ere, Minarengandik gero eta hurbilago zegoen eta haren inguruan ixten ari zen lakioa. Enbaxadoreak informazio horiek erabili zituen Castlereagh ministroa presionatzeko eta Minaren espedizioa eragozteko eta, esan bezala, Castlereaghek Minaren kontrako neurririk hartu ez bazuen ere, saiatu zen Mina aldamenetik urruntzen. Hartan ere, apirilaren amaieran, Liverpooletik irten baino lehen, Minak lord Castlereaghi eskutitz bat idatzi zion (1816/04/29) agurtzeko eta eskerrak emateko ordura arte jasotako laguntzagatik.
‎Espozek bere Memorias idaztean dio 3000 soldaduk eraso zietela, eta Emmanuel Martin jendarmeen kapitainak, aldiz, 170 baino ez. Bertsio gehienek Espozen kontakizunari jarraitzen zioten, baina, Espozek idazkietan bere burua baino ez zuen justifikatzen, atxiloketaren errua Xabierri berari leporatuz, deskantsatzean behar besteko ardura hartu ez zuelako.
‎Batzuk eginen zuten hanka, baina denek ez dut uste. Holakoetan nahiz lehengoak desanparaturik gelditu, jende guzia berria hartuz ez baitzen batere errezago izanen herria berriz goratzen, edo, esate bateko, lehengo burniolak martxan jartzen. Gainera, herria erre aurretik Goizuetan bizi zen jendea ere, aspaldi haunditik bertakotua ote zen?
‎Ikastetxeak lurrean daude, gizartean, gizaki artean alegia, eta honen bizi baldintza berberetan. Baldin eta eskola inguruko gizarteak hizkuntza normalizatzeko beste neurririk hartzen ez badu, ikastetxeak ikaslea euskaldunduko du, baina momentuz bakarrik. Latina eskola guztietan irakasten ahal da, baina horrek ez duberpizten (eta ikasleei ahaztu egiten zaie erabilera faltan, 9).
2018
‎Baina erregearen esku hartzea ez zen horretan gelditu, eta harago joan zen: apezpikuak eta katedraleko kabildoak hala eskatuta, baimena eman zuen Nabarreriako eta San Zerningo harresien arteko eremuan etxeak eraikitzeko, indargabetuz horrela Alfontso Borrokalariak 1129ko foruan emaniko debekua.90 Agindu hura" Iruñeko elizaren eskubidearen, ohorearen eta onuraren kontra ez ezik erreinu guztiaren kontra" emana zela adierazi zuen erregeak.
‎Ikerlan honek, ahal izan duen neurrian, eraildakoei begira aurrez osatutako zerrendak berraztertu ditu, akatsak zuzendu ditu, bikoizketak saihestu ditu eta argitu egin ditu zalantza batzuk. Udalari aurkeztutako zerrenda behin betikotzat hartzerik ez badago ere agian ez da berehalakoan osatuko errepresioak hirian izan zituen ezaugarriak kontuan baditugu, biztanleria mugikorraren benetako ehunekoa zehaztu gabe dagoela kontuan badugu eta eraildakoei buruzko izaera polizialeko, judizialeko edo militarreko dokumentaziorik ez dagoela kontuan badugu, urrats handiak egin ditugu doikuntzaren bidean. Izan ere, gero eta gehiago izan dira eta gero eta baliotsuagoak batik bat gerra zibilean zehar eta frankismoak iraun zuen bitartean Nafarroan aplikatutako errepresioari buruz azken hamarraldietan egindako ikerkuntza lanak.
‎Nafarroako erakunde guztiak egungo Nafarroako Gobernua, Parlamentua eta udalakgerran eta diktaduran zehar gertatutako errepresioari buruzko historia berreskuratzearen alde agertu izanak ahalbidetu du ikerlan historikoak urrats handiak egin izana sarri askotan aintzat hartu ez den esparru batean, historiaren ikerkuntzaren eginkizun eta proiekzio sozialean alegia; izan ere, herritarrek aukera izan behar dute gero eta elementu gehiago eskuragarri izateko, nola egitatezkoak hala gogoetazkoak, hilkintza haiei eta luze jo zuen errepresio aldiari buruzko irizpide oinarridunak edukiko badituzte.
‎Henrike I.ak bat egitea berretsi zuen, herritarren borondatea aintzakotzat hartuta. Baina eskumenen alorren arteko mugak zehazturik ez zeudenez, eta botere oligarkikoek ez zutenez ez parte hartu ez interesik agertu parte hartzeko, eskuduntza liskarrak berehala lehertu ziren aginte zibilaren eta elizaren artean. Ondorioak tragikoak izan ziren, Nabarreria suntsitu zuen gerra ospetsuak erakusten digunez (1276).
‎Gauzak aurreko egoerara bueltatu ziren nolanahi ere: 1817an Iruñean ospatutako Gorteek erabakitakoaren arabera, edozein kargu aukeratzeko unean, aurrerantzean, ez ziren kontuan hartuko ez parrokiak ez eta auzoak ere.
‎KIVA protokoloaren baitan, interbentzioak aurreikusten dira erasotuarekin eta erasotzailearekin. Baina gaia ikasle guztiekin lantzen da, baita jazarpenean parte hartu ez duten ikasleekin ere, eta honela, ikusarazten zaie guztion arazoa den horretan posizionatzeko beharra: pasibitateak konplize egiten zaitu, eta ikasle gisa, posizio aktibo bat hartzera derrigorturik zaude.
‎Penintsulako panorama politiko zaharkitu eta nahasi horren aurrean, Ganivetek Finlandiako sistemaren defentsa argia egin nahi zuen espainiarren aurrean, baina Finlandiako sistema horren aurrerakoia begitantzen zitzaion Espainiakoaren aurrean, aurreikusi zezakeen deskribapen soil bat eginez gero bere herrikideek erotzat hartuko zutela. Gutunean erabili beharreko tonua eta hartan azaldu beharreko Finlandiar ezaugarriak tentu handiz hautatuko zituen, bere burua aurkarien balizko erasoetatik defendatu ahal izateko, eta, ezinbestean, ironia erabiliko zuen, txantxetan hartu ez zezaten.
‎Badago teleologia bat triunfalismo tekno mediatiko guztiaren atzean. Sistema sozioekonomikoaren sostengua da, ideologiatzat hartzen ez den jakinaren gainekoa. Teleologia horrek gutxi gorabehera hau dio:
2019
‎Izan ere, Stevi Jackson-ek esan bezala," 1980ko hamarkadako lehen urteetara arte, teoria feministaren barruko ikuspuntu nagusiek marxismotik edaten zuten, edo harekiko elkarrizketa bati jarraitzen zioten". 6 Nolanahi ere den, behar beharrezkoa da Marxen kategoriei oinarri berriak jartzea eta" Marxengandik harago" joatea; 7 ez bakarrik Marxen garaitik hona gertatu diren eraldaketa ekonomiko sozialengatik, baita Marxek harreman kapitalistak ulertzeko izan zituen mugengatik ere. Alta, azken mende erdiko gizarte mugimenduek agerian jarri dute muga horien garrantzi politikoa, eta argitara ekarri dituzte hainbat gai sozial Marxen teoriak aintzat hartu ez zituenak edo alde batera utzi zituenak.
‎Mexikon zerbait edan eta kristoren aitzurra harrapatzen duzu, Distritu Federalak bi mila eta hirurehun metroko altitudea daukalako eta berehala nozitzen duzulako horren eragina, baina mexikarrak Euskadira etorri eta edaten hasten direnean ez dira batere mozkortzen, seguru horrek zer ikusia duela altuera eta hezetasuna oso bestelakoak direlako han eta hemen. Patriziok kontatzen zuen Zegamako bere etxera iritsi zirenean amak Idiazabalgo gazta eta botila bat ardo atera ziela, eta ordu laurdena baino lehen, neskato hark gazta laurdena jan zuela eta botila dantzan utzi zuela erdi hutsik, eta hasi bezain fresko zegoela bera, ezertxo ere hartu ez bailuen.
‎Asmatzaileen helburua, beraz, euskal aditz konjugazioa arintzea zen. Bistan da ez zutela lortu; baina, garaiko esaldietan geratu ziren haien saioetan lortu zituzten adizkiak eta ezin da ukatu beren lekua hartu ez zutenik.
‎Kamio erdal mailegua dela esatea erdal ordezkapen hutsa denaren eufemismoa besterik ez da, maileguan hartu ez daukazunean hartzen baita; euskarak, ordea, bide hitza izan hor baitzuen. Kamino/ kamio, berriz, ezer berri ekarri gabe bideren lekua hartuz joan da, besterik gabe, erdararen presiopean.
2020
‎Etorri zirenean, ez zituzten lanean hartu ez aitona eta ez osaba Sabino ere, gorriak zirela eta. Familia osoak bertan lan egiten zuen arren, ez zuten errukirik eduki Tolosana paper fabrikan.
‎Botere judizialaren mendekotasunik eza? Utz ditzagun erretolikak, inongo epailek halako neurririk hartzen ez badu, gobernuak kontsigna hori eman dielako izan da". Argazkian, aurpegia eskuekin estaltzen du.
‎Azken aurreko orrazketa eman genion sortari. Etxean aintzat hartu ez nuen pinpirinkeriaren bat kimatu genuen, testu haien ertzetan inongo corcelik trostan ez bazebilen ere. Banan banan, trabarik jarri gabe, aldaketei itzuli asko eman gabe, nire eskuak sarturiko urratu eta tartekatze gehienak onartuz joan zen.
‎Espainia ez zen gauza haintzat hartzeko ez Kuba, ez Katalunia, ez Euskal Herria, ez Galizia. Inperatibo nazionalista espainol hori gainditu zuen errepublikanismoak, inposizioak errebeldia baino ez zuelako emango.
‎Atenaseko gizon libreak ziren polis edo hiriko polites edo hiritarrak, horiek bakarrik biltzen ziren agora edo ‘plazan’, ekklesia edo ‘batzarrean’ arazoak erabakitzera. Ezin zuten parte hartu ez emakumeek, ez esklaboek, ez libertoek, ez metekoek: demokrazia oso partziala zen, beraz.
‎Izan ere, XVII. mendeko kanibalak eta konkistadoreak, sorginak eta inkisidoreak, geure garaikidetzat hartzea ez da adeitsua urbanitate akademikoarentzat, kanibalen edo sorginen kideen aldetik behintzat. Boterearen ikuspegitik menperatuak ondo zeuden menperatuta, gaur egun ere normala baita menperatzaileak eta menperatuak egotea.
2021
‎Gogoan dut azaleko medikuak esan zidala ezin izango nuela eguzkirik hartu, hain nuen larrua zurbila. Gogoan dut lur jota geratu nintzela, sekula eguzkirik hartu ez nuela jabetu nintzen arte.
‎Hala eta guztiz ere, Prometeoren gisara, Seligmanek argitara eman zuen zoriontasunaren formula zientifikoa, ordura arte Coca Cola ren formula bezala ezezagun omen zitzaiguna gehienoi. Formula sasi zientifikoa zientifikoki nondik hartu ez zegoen arren —kritikak ugariak eta zorrotzak izan ziren—, egundoko arrakasta izan zuen esparru anitzetan, hezkuntza barne. Gauzak horrela, mugimendu berriari terapeuta, psikologo eta zientzialari mordoa atxiki zitzaion, jendeak zoriontsu izan nahi baitzuen, are zoriontsuago.
‎Joanek ez digu azaltzen zer zioen harean idatzitako esaldiak —beharbada, haizeak aurrekoa bezain maxima gogoangarria eraman zuen, edo mandatu zerrenda bat besterik gabe—, baina funtsezkoena da eszena osoa irakurtzen dugula. Dizipuluek beren gain hartu zuten beren mentoreek aintzat hartu ez zuten zeregina, eta, apostoluen kronikei esker, hor dirau Jesusek munduan egindakoaren irudi garbiak. Maisu haiek ahozkotasunaren alde egin zuten arren, liburuak izan ziren haien mezua zabaltzeko bide erabakigarria.
‎Bitartean, harribitxien zizelkari batek, Gutenberg izenekoak, metalezko kopiagailu bitxi bat asmatuko du, inoiz atsedenik hartzen ez duen makina bat. Berriz barreiatuko dira liburuak.
‎Horregatik uste dut atentatu hauek ez direla nire kontrakoak, nahiz eta nik jasan, kulturaren kontrakoak baizik. Eta neurri argirik hartzen ez bada, itxi egin dugu azkenean, badakigulako bonben kontra ez dagoela defentsarik, ezta inongo blindajerik ere".
2022
‎ahuma, ahuñe, pitika. Ahuntzaren 3 4 hilabeteko umeari horrela esaten bazaio ere, hilabete eta erdikoa kontsumitzen da gehienbat, oraino ama esnea baizik hartu ez duena. Ez da ohiko jakia, berez, egun seinalatuetako ospakizunekin loturikoa baizik. suk Eskuarki, arranparrillan edo labean erreta prestatzen da, entsalada berde batekin. aperitiboa sin:
‎Janaria hartzearen helburua ez da izan gosea berdindu edo asetze hutsa, badu giza eta gizarte lokarriak sortu eta iraunarazteko liturgiak ere, giza errepresentazioetan elikagaiek duten karga sinboliko, sozial, kultural edo erlijiosoek adierazten duten bezala. Janaria bera eta beste hainbat janaldi bereizten dituzte, besteek beste, elikagaiaren osaketa hautatzeak, ekitaldia eguneroko une berean egiteak, berdintsu irauteak, etab. Adiera horretan, telebistari begira zerak lardaskan edo bihika mastekatzea, mendiko bidean masustak jatea, luntx batean kanapeak irenstea edo, bolantean gidari, sandwich bat hartzea ez dira janaritzat hartzeko modukoak, egite horiek gosea berdintzen eta organismoa bizirik mantentzen badute ere.
‎• integrala: oskola izan ezik, azal guztiak utzi zaizkio, ez dute zuritu; ilunagoa da, mineralen presentziagatik; luze egosi behar da, kalitate gastronomiko hobea eskaintzen du eta, nutrizio aldetik, osasuntsuagoa da (ekologikoa behar du izan, ongarri sintetikorik edota pestizidarik hartu ez duela bermatzeko) eta zuria baino asegarriagoa da, labore gehienak bezala. Zuria ez izatearren, urtetan gutxietsia izan da, hura baino lakarragoa zelako (elikagai denak bigun hartzen ohitua dago kontsumitzaile" modernoa") eta egospen luzea (50 min. inguru) eskatzen duelako, baina osasuna zaintzeko interesak eta, aurreiritziez kanpo, jakiak gastronomikoki estimatzeak berriro ezarri dute arroz integrala bere lekuan.
‎norberari, jan edanak aukeratu eta erretilu batean biltzeko aukera ematen dionari. Edaritik nahi adina hartzerik ez dago buffet denetan. Azalera handi, aireportu, hotel eta halakoetan ohikoa, prezio finkoa du, asko hartu, gutxi hartu.
‎1662 urtean Erromako goretsi zuen: txokolatea hartzeak ez du baraualdia urratzen. 1847an txokolate tableta asmatu zen.
‎Horrek egiten du antzezlana klasiko, gizakia mendez mende arduratu duten gaietako, arazoetako bat begi aurrean errealismo osoz jartzen duela, ez bakarrik duela 2500 urte idazle greko batek idatzi izana. Eta horrek berak ere egiten du lana guztiz berritzaile, zeren ikuspuntua guztiz aldatu baitu, galtzaileak, inoiz historiak kontuan hartu ez dituenak hartzen ditu gogoan.
‎Sukaldean por por hasiak dira barazkiak egosten. Errepidean kamioien orroei beldurrik hartu ez dieten urteroko irudi nomadak agertu dira.
2023
‎Atezain elektronikoa behatu du, hartu ez hartu, duda mudaka. Txikitan haiek bai txirrinak jotzen zituztela eta" bai?" erantzutean petardoak leherrarazi, beraz, orain, poliziaren hipotesia bazterturik, espero du ez izatea auzoko gazteen petardo horietako bat.
‎Sofan eserita geratu dira hirurak, ezerezari begira. David tekila botila hartu ez hartu egon da, baina azkenean ez du hartu, ez du edateko gogorik, musika barneratzeko eta, behar bada, negar egiteko baizik.
‎Ignoratu: ez jakin, ez ezagutu, haintzat hartu ez, jaramonik egin ez, ezentzunarena egin, kontuan hartu ere ez.
‎Historia irakasle honen La caza de brujas en la Navarra moderna (siglosXVI XVII) artikuluan, sorgin ehizearen ikerketetan falta den azalpen baten berri ematen du, alegia, normalean kontutan hartu ez diren arrazoi politikoena: (45)
‎Bietan, emaztea etxezaina zelarik! Eta bi emazte etxezain menturatu baldin badira biltzarrean parte hartzera ez zen lehen aldia emazteak onartuak zirela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia