Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Kartera, giltzak eta gainerakoak hartzera abiatu nintzen gela ñimiñora. Unai lo zegoen beti.
2001
‎Eta sofan leku bat hartzera abiatu da. Gaurko goiza lasaia izan dadila erregutuz, faborez.
‎" Zer?" Kiratsa gero eta handiagoa. Zapatila arrosak orpopean harturik abiatu  da Domingoren emaztea, kamisoi hutsik, eskailera burura. " Zer da?", Domingok, jaikita.
‎Desiraz eta antsiaz, bezperako urrats zoroen errepikatzera Lili Marlen deitzen dut: ibili, auhaldu, metroaren zerragia metalikoak klaskan herstear daudela, doi doia salbaturik lurpetik atera lasterka eta hatsanka, bideo pornografikoak ematen dituzten ostatuetan bizpahiru garagardo hurrupatu eta Zubi Berrien gainetik eskuz esku pasatu, autoak desafiatuz kaleak sigi sagaz trebeska eta noctanbus hartzera abia presaka, bertan delako lanera joateko tenorea.
‎" Mugitu dinagu, Marikarmen, bertzela bustiko gaitun!", erran zidan belarrira ametsetako maitaleak. Beorlegi koronelaren mila gizonek Dorreko ezponda gainean tiro egin zuten batera, Gipuzkoa menean hartzera abiatzeko seinale. Bezperako txokolatea dinamita bezala lehertu zen nire baitan eta Afrikako sua hasi zitzaidan xilko azpiko nire tximeletatik ateratzen, izterretatik beheiti bi erreka mehar egiten zituela.
2003
‎Aliritzira ipuin bat hartu eta gainetik irakurtzen hasi bezain azkar ohartu nintzen idazlearenak zirela. Ipuin liburua besapean hartuta abiatu nintzen kanpora, baina atalburuan itzuli eta Monikari ohar bat idazteko beta hartu nuen, desenkusaren bat aipatuz eta maite nuela adieraziz, eta lapur baten moduan atera nintzen kalera eta han bazter lasai bat bilatu nuen ipuinak irakurtzeko.
2004
‎Gainera populazioaren gehiengoa Errepublikarekiko leiala zen eta altxamenduari kontra egiteko prest zegoen. Soldadu hauek Donostia hartzera abiatu zirenean kuarteletik aterata, borroka gogorrak izan zituzten eta milizianoek soldaduak kuartelean errenditzera behartu zituzten, eta militarren armak milizien artean banatu zituzten. Donostian gertatua Madril eta Bartzelonan errepikatu zen, herriak eta indar polizialek militar altxatuak garaitu baitzituzten.
‎Ez zeukan inorekin hitz egiteko gogorik. Txirrinak jarraitu eta jarraitu egiten zuela ikusita, ordea, hartzera abiatu zen, zer gerta ere. Emakume ahots bat mintzatu zitzaion.
2005
‎Lehenbailehen behar nindutela komandantzian, Manterolaren partetik. Enkargatuak oberola kentzeko manatu zidan eta Diosmilen beraren bizikleta hartuta abiatu nintzen, ez sobera fite. Ez nekien zer nahiko zuten komandantzian, ni han zertarako.
2006
‎Bizkaia osoa mehatxupean eta bonben pean izan eta gero, lehenengoaren hegazkinak Alcocerreko muinoaren kontra jo zuen, 1937ko ekainaren 3an. Bestea, Portugaletik altxamenduan parte hartzeko abiatu berria zelarik, Juan Antonio Ansaldo gidariak zeraman hegazkinak murru baten kontra jo ondoren, bertan hil zen. Demokrazia eta bizitza askoren borrero izatetik, beraiek martxan jarritako heriotz gurpil zoroaren biktima izatera igaro ziren.
‎Baina Matias, esate baterako, Arabako batean dabil, hango lehengusu batekin jardutearren. Esku-soinua lepoan hartuta abiatu zen.
2007
‎ukimena, begiak, entzumena, sentsuak. Horietan oin hartuz abiatu behar du hezkuntzak. Sentsuak piztu behar ditu, ez haurraren burua ideia abstraktuz bete.
2008
‎Mezkita haren minaretea izan zenari bizkar emango dio Santiagoko Katedral erromaniko, gotiko eta barrokoa jomuga hartuta abiatzen denak.
‎Arriskuak hilabete irauten du. Hori murrizteko, medikuek jada ez dute gomendatzen aspirina erdia hartzea abiatu aurretik, baizik eta osorik hartzea bezperan eta, gutxienez, hurrengo egunean; are hobea da hurrengo bi egunetan hartuz gero. Gainera, adituek gogorarazten dute ez dela komeni arropa esturik eramatea; galtzerdi ulergarriak jartzea, odol zirkulazioa errazteko; hegaldian hankekin ariketa egitea, inor ez mugitzeko, eta alkoholik ez kontsumitzeko.
‎Hirugarrena Jose Mari Sagardui Gatza presoaren omenaldian parte hartzeagatik abiatu zuten. «Indarkeria gorestea» egozten dio Auzitegi Nazionaleko epaileak.
2009
‎Ordura arteko Batasuneko 15 kideak ezer gutxi arduratu ziren hizkuntza gutxituez. 2004tik aurrera ordea, Polonia, Txekia, Balkanetako hiru estatuak eta beste sartu ziren eta haiek etxean nahiko lan bazutenez, hizkuntza denak hartuta abiatu ziren Europara.
‎Gatazka, borroka, berreuskalduntzea eta glotopolitika dira, beharbada, bere ekarpenaren unibertso kontzeptuala osatzen duten elementuak3 Euskaltzaleak ohituago gaude beste kontzeptu batzuek bilatzen, hala nola maitasuna, normalizazioa, adostasuna, errespetua. Eta Txillardegiren lanak errotik erauzten ditu kontzeptu horiek hartuta abiatzen den berreuskalduntze egitasmoa. Berehala esango digu euskara bera ordezkatu nahian dabiltzan frantsesa eta espainolarekin gatazkan dagoela euskararen herria4 Eta Euskal Herria berreuskalduntzea dela honek irauteko duen modu bakarra5 Eta eremu politikoan ebazten dela auzi linguistikoa6.
‎Terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek azaldu dutenez, Ekaitz Sirvent ETAko ustezko kideari atzemandako txostenak oinarri hartuta abiatu dute operazioa.
‎Ez zegoen lana erraztuko zieten batere aurrerapen teknologikorik. . Erloju txiki bat hartuta abiatzen ginen; ez zegoen irratirik ere ni lehenengoz joan nintzenean. Gero hasi ziren bakarren batzuk sestantearekin meridianoa eta hartzen?.
2010
‎Edonola ere, aspergarria eta interesik gabekoa iruditzen zitzaidan bere bizimodua. Goizero larruzko zorroa besapean hartuta abiatzen zen. Eguerdian itzultzen zen bazkaltzera.
2011
‎Mont Blanc mendiaren hegoaldeko aurpegian ireki zuten bidea, Aosta ibarretik sartu eta Freneytik igota. Ezinbestekoa zutena bizkarreratu eta eskaladarako oinarrizko materiala hartuta abiatu ziren mendian gora.Lehenengo egunean 11 luze ireki zituzten, harkaitzean. Eskalatzaileen iritzian, 6c mailako zailtasuna zuten luzerik zailenek.
‎Lehendabiziko kasuan, agenteak gertaeren tokira gerturatzen dira. Modu horretara, larritasunaren arabera, luzeegia izan daitekeen esku hartzea abiatuko da, sexu erasoen edo ageriko lesio fisikoen kasuetan jazotzen den bezala. Kasu horietan, emakumea erietxeetako larrialdi zerbitzuetara eramaten dute, ondoren, ohiko ibilbideari jarraitzeko.
‎Indar polizialek tesi hori bide orritzat hartuta abiatu ziren Egunkariaren aurka. Baina kasu, tesi hori ez da Egunkaria jotzeko prestatua, euskalgintza sozial guztia baizik, euskal kulturako enpresak bezala elkarte eta pertsonak.
‎Lege testua. Kontseiluaren dokumentua euskararen normalizazioak une honetan dituen beharrak kontuan hartzetik abiatzen da lehen kapituluan euskararen estatusa landuz. 2 kapituluan, hizkuntzak jakiteko eta erabiltzeko eskubideak eta eginbeharrak aipatzen ditu.
2012
‎«Ez zuten onik izango, ordea, Arratiako euren etxera itzuli artean». Tranbia hartuta abiatu zen Benantzio, Mauriziaren aitaginarreba, Arteagara. Zenbait aste eman zituen bertoko ostatuan, Elexabeitiko etxea zabaltzeko baimena eskuratzea lortu arte.
‎Gosari errimea bezain gozoa atondua bazeukan ere, ez zuen batere luzatu nahi izan. Gosea berdindu eta autoa hartzera abiatu zen, Gilen bart eskainitako afariagatik zoriondu eta agurtu ondoren. Ez zen ausartu hari bere iraganaz ezertxo ere galdetzera, batez ere Beñati atsekaberik ez sortzearren, ez zezan honek uste izan berak argitu gabeko kontuak bere sukaldariaren bitartez Fran ikertzen saiatu zela.
‎Inasi ez zitzaion gustatu amore eman beharra. Hiru barraskilo eta bi bareak eskuetan hartuta abiatu zen Joseren atzetik. Sutarako txikituta zeuden egurren multzoan aurpegietariko bat lau antzekoa zeukan puska bat aukeratu zuen eta barraskiloak eta bareak han iltzatzen hasi zen; ilaran, bi bareak barraskiloen artean jartzea izan zen bere asmoa.
‎Esmeraldazko belarritakoak lurpean egon ziren bitartean, ilusio bat erne zen bere bihotzean, alegia ezkondu egingo zela egunen batean, eta bitxi haiek bere emaztearentzat izango zirela. Baina une hura iritsi baino lehen Force Publiquerako deiari erantzun, eta instrukzioa hartzera abiatu behar izan zuenean, atera gordelekutik eta soldadu zakuaren hondora pasa zituen. Sei urte geroago, hantxe jarraitzen zuten.
2013
‎Garzonek abiatutako ildo penalak bere bidea jarraitu du, eta orain, 43 lagun daude auzi horretan epaiketaren zain. Ez da Garzonen auzia Estrasburgora iritsi dena, baizik eta Gorenak Alderdien Legea eskuan hartuta abiatutako auzia. Hala, ANV legez kanpo uzteko orduan giza eskubideak urratu zituzten edo ez erabaki du.
‎Harena baino lotsagabekeria gutiagorengatik zafratua nuen bat baino gehiago. Zaldia hartzera abiatu nintzen. Animaliak ez zuen lan erraza hainbertze sasiren artean belar izpirik aurkitzea.
‎Baina adostasunak ere badu pedagogia. Norberarengandik, barruan daukagunetik hasi eta bestea kontuan hartzetik abiatzen dena, eta dituen abantailak izugarrizkoak dira. Adostasuna ekonomikoagoa, didaktikoagoa, osasuntsuagoa, sortzailea eta berritzailea da.
‎Angelak emigrazioari buruz idatzitako artikulu batean ere aipatzen zen Berlin. Desertua inoiz ikusi gabeko bi gazte, halako eremu batek zituen arriskuak imajinatu gabe, botilatxo bat ur hartuta abiatu zirela, tren geltokitik herri hartaraino zeuden 100 kilometroak oinez egiteko asmoz.
‎Azken begirada bat, horrela urdinez beztitua, kriketa zen eta oraino tirriagarria. Klikatu zuen askaria eta puskak harturik abiatu zen ate aldera. Atera aitzin itzuli zen eta mugikorrarekin SMS bat idatzi zion senarrari:
2014
‎Ama, Gotzon, Nagore eta laurak trena hartzera abiatu ziren Martin Etxeberria kaletik gora. Xabik nahiago zukeen autoz joan, baina ez zuten autorik, eta gainera amak ez zekien gidatzen.
‎Mahai eta aulki tolesgarriak eta poltsak hartuta abiatu ziren maldan gora, eguzkia zuhaitzen artetik sartu eta errepidea argiz betetzen zuela. Belar busti usaina zegoen, autoak bide bazterrean lo, banderak eta animo hitzez betetako pankartak gainean paratuta zeuzkatela:
2015
‎Tira, zerbait zen hori, bazekiten aitaren berri behintzat. Gehiegi pentsatu barik, iparraldeko trena hartzera abiatu ziren, hegoaldeko geltokira, noski.
‎–Bai, zera! Zuk ez dakizu arrautza bat frijitzen ere, erantzun zion Nagorek, eta Ibonen paretik pasatuz dutxa bat hartzera abiatu zen. Bizkarra erakutsi zion arren, Ibonek neskaren irribarreari antzeman eta sukaldera abiatu zen dena prestatzera.
‎Desenkusatzeko hitz pare bat murmurikatu zizkion Triniri eta, eskuan zekarren plastikozko zorroa txoko batean jaso ondoren, barran bere lekua hartzera abiatu zen. Karmelek, polizia izan denaren ohituraz, plastikozko zorrotik apur bat ateratzen zen objektuari erreparatu zion disimuluan.
‎Euskaldunen txalupetako bat hartuta abiatu dira sei gizonak Martinen bila, Ariren semea haien artean dela. Gaiztotu da itsasoa berriro, eta kostatu zaie hurbiltzea iheslariaren bila.
‎Hain ugari diren film odoltsu bezain txarretan jendeak hurkoa zein erraz hiltzen duen ikusten duen edonor ohar daiteke erabat desitxuratuta ageri dela horietan heriotza. Hildakoak nonahi, odola bazter guztietan, baina haurrik txikienak ere badaki hildakoak jostailuzkoak direla, apenas daudela tomate zukuz zikinduta, itxura hutsa dela dena, hildakoak ez daudela benetan hilda, aurki jaikiko direla lurretik eta beste film batean parte hartzera abiatuko. Hildakoak nonahi, eta ez dute inoren bihotzik ukitzen.
2016
‎Rastafarien sinesmenarekin bat egiten dut erabat. Haien ustetan, jainkoa ez da zeru goienetan dagoen kanpoko izaki guztiahalduna, gu belauniko, erreguan eta babes eske otoitz egiten nahi gaituena; aitzitik, zutik eta dogmetatik aske nahi gaitu, eta norberaren barruan dago, bakoitzak deskubri dezan eta harekin mintzatzeko gertu, beti babesten gaitu eta erraza da harenganako bidea egitea; norberaren buruan sinestea eta marihuana bidelagun hartuta abiatzea besterik ez da behar.
‎Ez nuen zuzenean galdetzeko asmorik, baina itxaropena nuen, elkarrizketak horretarako aukeraren bat ematen bazidan, neu ere zerbait idazteko asmoarekin nabilela esan eta irakaslearen eta ikastaroen aipamena egiteko. Ardo ondu bat eskatu dut nik ere, baina zerbitzaria luzatu egin da eta, eskuan hartuta abiatu naizenerako, atalburuan egin dugu topo. Duda mudan egon gara nork nori bidea emango, ez baikenuen aldi berean biok igarotzeko lekurik.
‎–Zakur jana hartuta abiatu naiz txabolara. Harritu naiz gerturatu eta zaunkarik ez entzutean, hesian saltoka hasten baitira inor arrimatu orduko.
‎Euskaltzaindiak eskaturik joan zela eta itzulpen sarirako euskarazko bi hautagai eraman zituela. Era berean, gainerako epaileek euskara ez zutela jakingo eta, gomendiozko bi gutun aldean harturik abiatu zela Madrilerantz. Bata Anjel Lertxundirena zen eta bestea Bernardo Atxagarena.
‎Jauzitokia: matalaza, tapiza, harea, jauzi egiteko zutoinak, elastikoa. konoak (oldarra hartzeko abiatze" ateak").
2017
‎Autoa egoitzako aparkalekuan utzi eta besapean sartzen zitzaizkigun Ander guztiak hartuta abiatu ginen aitaren gelarantz (tigreari, elefanteari eta ardiari, bi behi eta Ander olagarroa gehitu behar izan genizkien: peluxe familia ugaria ginen Ander Enean).
‎Nire ahalegina biderkatu zen arrotzak ere kanporatu zirelarik, bidaia zaku handiak herrestan zekartzatela. Lehenaren zakua hartzera abiatu nintzen. Martin puxtan erraten genion osaba Ibrahimek eta biok, burutik dilindan baitzeramatzan, luze, motots moduko bi ile xerlo.
‎Harrezkero, San Luis de la Paz hartzera abiatu ziren, harresiz inguraturiko herri hartan goarnizio errealista bat ezkutatzen zelako. Minak Perrier kapitainaren aginduetan mexikar talde bat bidali zuen herria erasoan hartzera.
‎Akordatzen da zenbat kostatu zitzaion Begori Axirekiko harremana bukatutzat eman eta haiek bikote zirela onartzea. Eta gerora –Josebak sentituko zuenaz bestela– lotsagabezia, behin onartu eta ezer gertatu ez balitz bezala aurrera egite hura, gauzen gainetik, norberaren buruaren usteen gainetik, iragana ezabatu ezin bazen ere, bai bestelakoa izan zeneko segurantziaren itxurak egitea; zentzu horretan Axiren igual iguala denez, ezinezkoa zen haien arteko bikote hura biak ere desioen atzetik herioak harturik abiatzen zirenez talka egingo zutelako; horixe esaten zion Josebak Axiri, “Ez dakit nola zauden nirekin oraindik, nola ez duzun alde egin zure desioen atzetik”.
2018
‎Ez du besterik buruan. Logelara itzuli eta, arropak besapean hartu ondoren, dutxa bat hartzera abiatzen da. Pasatzen den toki guztietako argiak piztuta uzten ditu.
‎Astearte ilunabar gauerako plan polita proposatu du Lopez de Etxezarretak: “Gurekin izerdia pittin bat bota, toallaren batekin lehortu, ondoren datorren Triana dantza taldearen emanaldia ikusi, ondoren ogitartekoren bat jan inguruko tabernaren batean, eta azkenik, pirotekniazko kalejiran parte hartzeko abiatu Juanita Alkain plazara”.Zumbaren sekretuaErritmo latinoak eta ariketa aerobikoa uztartzen dituen zumbaren arrakastaz galdetuz gero, berehala erantzuten du Lopez de Etxezarretak: “Irakaslea edukita ez du zailtasunik segitzeko; jendeak segituan hartzen ditu erritmoa eta pausoa.
‎Intxaustitik hiru eta Bizkargitik bost langile geratu ziren txartelik gabe, horien artean Krixpin ikatz banatzailea. Hori horrela, urriaren 6an, Angel Larrañaga Plasta k kaleratutakoen aldeko manifestazioa antolatu zuen, eta, lanerako deia eginez kanpaiak jotzean, emakumeak aurrean harturik abiatu ziren langileak, guardiei «paso libre» oihukatuz. Manifestazioa Hiru Iturri aurrera heldu zenean, guardia zibilak tiroka hasi, eta zazpi langile zauritu zituzten.
‎Helenek esan zion egun osoa hantxe pasako zuela, goiz goizetik, eta berari ondo zetorkionean joateko. Hozkailuan dauzkan entsalada bat eta aurrez prestatutako bi janari ontzi bizkar zorroan hartuta abiatu da etxetik, goiz samar, bederatzi eta erdiak aldera, Helenerekin bazkaltzeko asmoz, ahal izanez gero.
‎Usadioa zen bezala, etxean aulki bana harturik abiatu ginen Agerreberri aldera. Ordurako jende kurios asko inguratua zegoen kriseilu artean bistatzen zen karpapera. lkuskizuna bertatik bertara gozatzeko, nola edo hala lehendabiziko lerroetan esertzea lortu genuen, handik hobeki miresteko ekilibristaren artea, hartz hezitzaileen antzea, pailazoen umorea eta tximinoen abilezia.
‎Beraz beste bide batzuk bilatu behar dira herria askatzeko. Hasteko, estatu okupatua izatearen kontzientzia hartzetik abiatuko da bide hori. Herri mugimendu sendo eta zabalaren premia dago.
‎Ramon taxi bat hartuta abiatu da aireportura.
2019
‎Horiek oro bidelagun harturik abiatzen dugu bidea gure azterlan berria burutzeko. Izan ere, gure iritziz, ildo kritiko askotariko eta ugari horren baitan, oroimen historikoak, garaiko gatazken inguruko ikuspegiak edota narrazio tekniken distirak itsuturik, bada erdi ostendurik utzi den iker arlo bat, arreta kritiko gutxiago erakarri duena, baina gaur egungo mundu ikuskeratik azterketa sakonagoa merezi lukeena:
‎Pote bat hartzera abiatu gara biribilketa alegeran hiru poeta, euskara teknikaria eta beste idazle pare bat, eta ondoren kebab batera joan gara, nik uste, PP epatatzeko. Natura, esentzia eta halakoak darabiltza etengabe.
‎–Ni Markos nauzue, baina eseri, eseri lasai. Indarrak hartutakoan abiatuko zarete eta berriz!
‎• Erronka karrikei eta espazio publikoari ainguratutako zaintza, aisialdi eta bertzelako maitasun bat bada, berori, halabeharrez, sarrixeago azalduko dugun haurren kultura kontuan hartzetik abiatu da.
‎Erraz aurkitu dut bilatzen ari nintzena, eta maileguan hartzera abiatu naiz liburu bat neureganatzen dudanean orri pasa hasteko dudan ohiturari hutsik egin gabe. Filmetako eszena etorri da ondoren.
2020
‎«Indiak duena da, argazkigintza aldetik, herrialde esplotatuenetako bat dela; beraz, testuinguru horretan, nire erronka izan zen esploratzeko beste bide bat bilatzea». Aurretik zetorren Nagore Legarreta (Hernani, Gipuzkoa, 1981) argazkilaritzan bide berriak arakatzetik, teknika primitiboak lantzetik, baina inoiz probatu gabeko kamera bat hartuta abiatu zen Indiara: pospolo kaxaz eta koloretako karreteez eraikitako kamera batekin.
‎Hitz larria da genozidioa; baina ez al da genozidioa hegoaldetik iparraldera bizitzea helburu hartuta abiatzen direnen sarraskia. Milaka hildako eta desagertu horien erantzukizuna ez da herrialde bakar batena, askorena da.
‎Motxila eta makila hartuta abiatu nintzen, atzera begiratu gabe. Astiro nenbilen eta belarriak zoli.
‎Orduan erabaki genuen seietan plazatik atera beharrean bostak eta laurdenean San Roketik abiatzea, guztiak joaten diren bidetik joan beharrean zidor bat hartzea, ez baita lasterketa bat, itzuli bat baizik! Abantaila hartuta abiatzen gara lehenengo gunera “lasterketa” buruekin batera iristeko, igarotzen ikusten ditugu, txalo jotzen diegu eta gure martxan jarraitzen dugu. Eta iritsi, azkenak iristen gara helmugara, bederatzi orduan egiten dugu itzulia, guretzat handia da!
2021
‎Jarrera hori deitoratu du Josu Erkoreka Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak. Baina zuhurtziarako deia ez da biziki entzuna izan, ezen biharamunean gauza bera gertatu baita Zubietan, Donostiako Realeko jokalariak hegazkina hartzera abiatu direlarik: milaka lagun elkarren ondoan, distantziaz batere axolatu gabe, eta oihuka.
‎17 urteren ondoren itsasontziz munduan barna ibilitako familia bat etxera itzuli dela kontatu du Isak. Hondarribiarrak sortzez, hainbat seme alaba izan zituzten, eta haiek hartuta abiatu ziren itsasoak zeharkatzera. Hala hazi eta hezi dituzte txikiak, munduaren azalera urratuz.
‎Barre egiten zien nire burutazio haiei guztiei, baina txintxo txintxo bete zituen aginduak. Sondikan, aireportuko ate parean hegaldia hartzera abiatu aurretik, besarkada estu bat eman zidan auto barruan.
‎Hilak 9 Gomez komandanteak erretiradan abandonatua utzi zuen Berriatua inguruko mendi bat hartzera abiatu gara. Goizeko 6ak eta 10 Goizean goizetik mendira igo gara, eta 9:30ean Saseta kapitainaren zenturiak hartu digu txanda.
2022
‎Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka,' Bat egiteko garaia da' lelo hartuta abiatu dute udazkeneko kanpaina, eta Errigora aurrera eramateko auzolanak duen garrantzia nabarmendu dute. Bertakoa jan, ekonomian eragin, eta, gainera, euskara sustatu.
2023
‎Mendiko kabala hazle, ihiztari eta ibiltarien arteko bizia elkarrekin kudeatzeko xedearekin. Urte berean bazterrak sasitzen eta kabala hazleak desagertzeaz arranguraturik, Makea, Bidarrai eta Arrosako mendiko alhagune elkarteek partzuergoan langile bat harturik abiatu zuten gogoeta lan bat" Guregainak" deitu zutena. Herri horietako laborarien beharren ezagutzeko laborari guzieri galdeketa bat igorri zuten.
‎Luis XI.ak(), Karlos VIII.ak() eta Luis XII.ak() bakea lortu zuen herri aberats batean agintzen zuten. Beste gerla batzuetan parte hartzera abiatu ziren, Italiako gerletara. Pizkundea sortu zen, arte eta zientzia berriak ezagutu zituzten eta handik Frantziako Erresumara ekarri.
‎Min hartuta abiatu zuen Binakako Txapelketa Jokin Altunak. Lehen bi partidak ez zituen jokatu.
‎Bizkaia Esnea da bat eginda aritzeak eragin ditzakeen indarguneen adibidetako bat. Bizkaiko Karrantza herriko baserritarrek elkar hartuta abiatutako proiektuak kooperatiba bat izan zuen ondorio, orain dela ia hamabost urte.
‎Euskara ikastea gero eta errazagoa leloa hartuta abiatu du matrikulazio kanpaina HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak. Mezu argi bat helarazita hasi dute euskaltegiek ikasturte berria:
‎Autoa hartzera abiatu da. Istantean, itzal bat iruditu zaiona ikusi du Toyota beltzaren barrenean, gidariaren besaulkian.
‎lehena, udal antolamenduari eta administrazioari buruzkoa, eta, bigarrena, toki ogasunari buruzkoa. Estatutua udalerria entitate naturaltzat hartzetik abiatzen zen. Hitzaurrean jada baieztatzen da". udalerria ez dela legegilearen semea; Estatuaren aurreko eta aurreko bizikidetzako gizarte egitatea da, eta, gainera, legearen gainetik dagoena".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia