2015
|
|
Nik meditazioa adimenaz ekin eta ekin gogoeta egiteari deitzen diot, esaterako: ...nkoak bere Seme bakarra emanez egin digun mesedea gogoan erabiltzen hasten gara, baina ez gara hor gelditzen, eta aurrera goaz, haren bizitza aintzatsu osoko misterioak hausnartzera; edo baratzeko otoitzean hasi eta adimena ez da gelditzen Jauna gurutzean josia dagoen arte; edota Pasioko pauso bat hartzen dugu, esaterako, eskuak ezarri zizkiotenekoa, eta misterio horretan dihardugu, eta guk gogoan
|
hartzeko
eta min hartzeko zer guztiak hausnartzen ditugu, Judasek saldu zuenekoa, apostoluek ihes egin ziotenekoa eta gainerako guztiak; eta otoitz miragarri eta irabazi handikoa da oso.
|
|
1 Era askotara komunikatzen da Jauna arimarekin agerkari hauetan; batzuetan, arima samindurik dagoenean; beste batzuetan, neke handiren bat gainera etorri behar zaionean; beste batzuetan, Haren Maiestateak harekin batera atsegin
|
hartzea
eta hari atsegin ematea nahi duenean. Ez dago bakoitzaren zehaztapen gehiagoeman beharrik, bide honetan dauden diferentzietako bakoitza, nik ulertzen dudan heinean, aditzera ematea baita asmoa, ene ahizpak, uler dezazuen nolakoak diren eta nolako ondorioak uzten dituzten; irudipen bakoitza ikuskaria delakoan egon ez zaitezten, eta egiaz ikuskaria denean, litekeena dela kontuan hartuz, asaldaturik ibil ez zaitezten ezta nahigabeturik ere, deabruak asko irabazten baitu eta atsegin handia hartzen baitu arima bat nahigabeturik eta ezinegonik ikusten duenean, oso osoan maitatzeari eta Jainkoa goresteari emanda egoteko eragozpen dela ikusten duelako.
|
|
Ez horixe; Jainkoa bera den jauregian bertan gertatzen dira bekatariok egiten ditugun gauza higuingarri, zantar eta gaiztakeria guztiak. Bai dela beldur izatekoa, gogoan
|
hartzekoa
eta probetxu handikoa gutxi dakigunontzat, ez baitugu lortzen egia hauek ulertzea, bestela ezinezkoa bailitzateke hain zentzugabeko lotsa txarra! Gogora dezagun, ene ahizpak, Jainkoaren erruki handia eta egonarria, gu hantxe bertan ez hondatzeko, eta eman diezazkiogun eskerrak, eta lotsagorri gaitezen gure aurka egiten edota esaten dena sentitu izanagatik; munduko gaiztakeriarik handiena baita guk, bertan ez geundela, gugatik noizbait esandako hitz bakar bat, beharbada asmo txarrik gabe esandakoa, sentitzea, Jainko gure Kreatzaileak bere kreaturei hainbeste irain bere Barruan sufritzen dizkieten bitartean.
|
|
–Haren Maiestateak daki ondoen zer komeni zaizuen; ez dago zer eman behar digun Hari aholku eman beharrik, arrazoiz esan diezagukeelako ez dakigula zer eskatzen dugun. Otoitz bidean hasten denaren ardura osoa (eta ez ahaztu hau, garrantzi handikoa da-eta) izan behar du lan egitea eta erabakia
|
hartzea
eta prestatzea ahal dituen bitarteko guztiez bere borondatea Jainkoarenarekin uztartzeko; eta, gero esango dudanez, egon ziur honetan datzala espirituzko bidean lor daitekeen perfekziorik handiena:
|
|
–Esan nizuen hasieran, eta Jaunak berak ere badio, arrisku artean dabilena bertan galduko dela, eta gaztelu honetara sartzeko atea otoitza dela. Bada, zeruan sartuko garela uste izatea eta geure baitan sartu ez, geure buruak ezagutuz eta geure ezereza eta Jainkoari zer zor diogun kontuan
|
hartuz
eta askotan errukia eskatuz, zentzugabekeria da. Jaunak berak dio:
|
|
Hirugarrena, ariman geratzen diren onura handiengatik; ohikoenak hauek dira: Jainkoagatik sufritzeko erabakia
|
hartzea
eta neke handiak izateko desira, eta lurreko pozetatik eta harremanetatik alde egiteko erabaki irmoaz geratzea.
|
|
...iren gozotasunen ondoan, guztiz bestelakoa da, eta askotan pertsona bera axolagabe eta gogoa Jainkoagan izan gabe dagoelarik, Haren Maiestateak iratzarri egiten du, arin arin igarotzen den kometa baten antzera, edota trumoi baten antzera, burrunbarik entzuten ez bada ere; hala ere, arimak garbi jakiten du Jainkoak dei egin diona, eta hain garbi jakin ere, non, batzuetan, batez ere hasieran, ikarak
|
hartu
eta are kexarazten baitio, minik ematen ez diona izan arren. Era gozo gozoan zauritua dela konturatzen da, baina ez du igartzen nola ezta nork zauritu duen ere; baina ongi daki gauza zoragarria dela eta ez luke nahi egundo ere zauri hartatik sendatua izaterik.
|
|
19 Egun batean pentsatzen ari nintzen atxikimendua ote zen neure arimaren kontua ematen diedan haiekin poz
|
hartzea
eta haiek maitatzea, Jainkoaren zerbitzari handitzat bainituen, eta haiekin kontsolatzen bainintzen. Esan zidan, heriotza arriskuan den gaixo batek uste badu mediku batek osasuna ematen diola, ez dela bertutea izango hari eskerrak eman gabe geratzea eta hura ez maitatzea; ea zer egingo nukeen pertsona hauengatik izan ez balitz; pertsona onekin izandako solasaldiak ez duela kalterik egiten, baina betiere nire hitzak zuhurrak eta santuak izan daitezela, eta haiekin harremana izateari ez uzteko, mesede handiagoa dakartelako kaltea baino.
|
|
Mojek mintzalekuan (lokutorioan) laikoen bisitak
|
hartzea
eta haiekin izandako solasaldiak.
|
|
Agustinek entzundako ahotsa, tolle et lege? izan zen, hau da,
|
hartu
eta irakurri.
|
|
6 Hemendik sortu zitzaidan kondenatzen diren arima ugariek ematen didaten pena handi handia (batez ere luterotar hauengatik dudana, bataioaren bidez Elizaren kideak zirelako), eta baita arimen onerako ditudan bultzada indartsuak ere, benetan uste baitut hain oinaze larrietatik arima bat salbatzearren poz pozik igaroko nituzkeela mila heriotza. Begira, ikusten badugu hemen maite dugun pertsona bat, batez ere neke eta min handiekin, badirudi geure berezko izaerak garamatzala hari erruki
|
hartzera
eta, handia bada, gu geu ere estutu egiten gaitu. Bada, nork sufri dezake arima bat beti betiko oinaze handietatik handienean ikustea?
|
|
21 Baina zertarako hitz egin dut nik, bizitza honetako gauzarik ez estimatzera berori iratzarri nahian! Berorrek jakingo ez balu bezala, edota honezkero guztia alde batera uzteko erabakia
|
hartua
eta egitez betetzeko bidean ez balego bezala! Hainbesteko hondamena ikusten dut munduan, non atseden hartzen baitut, nik esateak probetxu handiagorik egin ez arren idazten ni nekatzeak baino; esaten dudana guztia da nire aurka.
|
|
bera irtengo zen galtzen. Honetan erabakia
|
hartuz
eta Jainkoari lagun ziezadala etengabe eskatuz, egun batzuetan esandakoa egiten saiatuz, nire arimak ez zuela indarrik ikusi nuen berak bakarrik halako perfekzioz aurrera egiteko, gauza batzuetara zaletua nintzelako; horiek guztiz txarrak izan ez arren, guztia hondatzeko nahikoa ziren.
|
|
Uste dut bost edo sei zirela, guztiak Jainkoaren zerbitzari zintzoak. Eta esan zidan neure aitor entzuleak guztiak bat zetozela deabrua zelako ustean, ez nezala hain sarri Jauna
|
hartu
eta saia nendila gogoa barreiatzen bakardaderik ez izateko eran.
|
|
Izan ere, esan dudanez eta ez nuke nahi hau ahazterik, bizi dugun bizitza honetan arima ez da gorputza bezala hazten, baietz esaten badugu ere, eta egiaz hazten da. Baina haur bat, hazi ondoren eta gorputzak bere garapen handia
|
hartu
eta gizaki heldu baten tamainakoa denean, ez da berriro txiki bihurtzen eta berriro gorputz txikia izatera etortzen; hemen, berriz, Jaunak nahi du baietz, nik ikusi dudanez, beste inorenetik ez dakit baina. Gu apalarazteko izango da geure on handirako eta erbeste honetan gauden bitartean axolagabe egon ez gaitezen, zenbat eta gorago egon, beldur handiagoa izan behar baita eta norbere buruaz gutxiago fidatu.
|
|
Uste dut, berorrek ni bezalako ezikasi batengan laguntza bilatu nahi izatean erakutsi duen apaltasunagatik eman didala Jaunak gaur, Jauna
|
hartu
eta berehala, otoitz hau, aurrera joan ezin nuelarik, eta konparazio hauek jarri zizkidan eta esateko era irakatsi eta arimak zer egin behar duen hemen; egiaz harri eta zur gelditu nintzen eta bat batean ulertu nuen.
|
|
Ulertzen da bai ondasun bat gozatzen dela, ondasun guztiak batera biltzen dituena, baina ez da ulertzen ondasun hau. Zentzumen guztiak daude poz honek
|
harturik
eta haietako bat ere ez dago beste zerbaitetan aritzeko libre, ez kanpotik eta ez barrutik aritzeko. Lehenago baimena ematen zitzaien, esaten dudan moduan, sentitzen duten poz handiaren seinale batzuk emateko; hemen arimak gehiago gozatzen du, ez da konparatzerik ere, eta askoz ere gutxiago aditzera eman daiteke, gorputzean ez delako ahalmenik, eta arimak ere ez duelako poz hura adierazteko ahalmenik.
|
|
Guztia doa hitzetan eta desiretan zerbitzatu behar dudanean, eta honetarako ere ez dut askatasunik, beharbada, gauza guztietan huts egingo nukeelako. Sendotu Zuk nire arima eta prestatu lehenik, on guztien On eta ene Jesus, eta gero agindu zure alde zerbait egiteko moduak, ez baitago sufri dezakeenik hainbeste
|
hartzea
eta ezer ez ordaintzea. Kosta ahala kosta, Jauna, ez dezazula onartu hain esku hutsik zure aurrera joatea, egintzen arabera izango baita saria.
|
|
Bada, egin dezagun, hau eginda dagoela arimak otoitzari ekiteko erabakia hartzen duenean eta erabiltzen hasten dela. Eta Jainkoaren laguntzaz saiatu behar dugula, baratzezain onak bezala, landare hauek haz daitezen eta arretaz ureztatu gal ez daitezen, loreak eman ditzaten baizik, gure Jaun honi atsegin emateko usain gozoko loreak, horrela sarri sarri etor dadin baratze honetara atsegin
|
hartzera
eta bertute hauen artean gozatzera.
|
|
2 Maila honetan ekintza asko burutu ditzake Jainkoagatik asko egitea erabakitzeko eta maitasuna pizteko, beste batzuk bertuteetan hazten laguntzeko, Arte de servir a Dios deritzon liburuak dioenez; liburu oso ona eta egokia da maila honetan daudenentzat, adimenak lan egiten dueneko maila baita. Bere burua Kristoren aurrean irudika dezake eta haren Gizatasun santuaz maitemintzeko ohitura
|
hartu
eta beti berekin izan eta hitz egin Harekin, bere premietarako eskatu eta bere neke lanengatik kexua agertu, Harekin batera poztu bere pozaldietan eta ez ahaztu Hura hauengatik, ez bilatu eginda dauden otoitzak, bere desira eta premien araberako hitzak baizik.
|
|
batean guk urte askoan lurreko ahalegin guztiekin ulertu ahal duguna baino gehiago uler dezala egiten du. Arimaren ahalmenak
|
hartu
eta geldi geldi egonaraziko dituela pentsatzea, zentzugabekeria da.
|
|
Oso garrantzitsua da, otoitzen bidez elkarri laguntzea baino besterik ez bada ere, areago askoz ere irabazi gehiago direnean! Eta (solasaldietatik eta giza afektuetatik, hain onak izan ez arren, haiekin atseden
|
hartzeko
eta elkarri atsegin hutsalak kontatuz gehiago gozatzeko adiskideak bilatzen direnez) ez dakit nik zergatik ez zaion utzi behar Jainkoa benetan maitatzen eta haren zerbitzuan hasten denari, pertsona batzuekin bere atsegin eta nekeak tratatzen, otoitzean dihardutenek denetik izaten baitute. Izan ere, benetakoa baldin bada Haren Maiestatearekin izan nahi duen adiskidetasuna, ez dago zertan izan harropuzkeriaren beldurrik; eta halako lehen eragina izatean, hartatik irabazle irtengo da.
|
|
4 Bakardade gogoaz geratu nintzen; Jainkoari buruz solasean aritzea eta hitz egitea gogoko nuen, norekin izanez gero, munduko solasaldietako gizalege orok, edo hobeki esateko, gizalegerik ezak? baino poz eta atsegin handiagoa ematen zidan; sarriago Jauna
|
hartzea
eta aitortzea, eta hartarako desira; oso gogoko nuen liburu onak irakurtzea; Jainkoa iraindu izanaren damu handi handia; gogoratzen naiz sarritan ez nintzela ausartzen otoitzari ekiten, Hura iraindu izanaren pena handi handia, zigor bezala, sentituko nuen beldurrez. Hau hainbesteraino bizituz joan zitzaidan, non ez baitakit zerekin konparatu oinaze hau.
|
|
Oi ene Jainkoa! Zenbat kalte egiten duen munduan hau gutxitzat
|
hartzeak
eta Zure aurka den isileko gauzarik izan daitekeela uste izateak! Ziurtzat dut gaitz handiak eragotziko liratekeela, ulertuko bagenu kontua ez dela gizakiengandik gordetzea, Zu nahigabetzetik gordetzea baizik.
|
|
3 Nahikolirateke, Ontasun goren eta ene atsedena!, orain arte egin dizkidazun mesedeak, hau da, zure erruki eta handitasunak hainbeste itzulinguru eginda ni ekartzea biziera hain ziurra
|
hartzera
eta Jainkoaren mirabe ugari zeuden etxera, haiengandik ikas nezan, beraren zerbitzuan haziz joateko. Ez dakit nola igaroko naizen hemendik, nire profesa zer eratakoa izan zen, hain erabaki sendoz eta pozez egina eta Zurekin egin nuen ezkon itunaz oroitzen naizenean.
|
|
Ez zuten hitz txarrik esaten. Jainkoa iraintzekorik, esan nahi dut?, baina bai aitor entzule baten ahotan izan litezkeenik garratzenak. Ni hilduratzeko asmoz egingo zuten, eta beste batzuetan atsegin
|
hartu
eta onez eramateko eran banengoen ere, une hartan guztiak ematen zidan min.
|
|
Gutxitan ikusi dut forma
|
harturik
eta askotan formarik gabe, esaterako, formarik gabe han dagoela argi ikusten den ikuskarian, esan dudanez.
|
|
Ezin nuen ulertu nola izan daitekeen hau, argi ikusten nituelako elkarren aurkako bi hauek: atsegin
|
hartu
eta poztu eta alaitu ariman min ematen zidanarekin. Izan ere, ni kontsolaturik eta bareturik nengoen eta astia nuen otoitzari ordu asko emateko; ikusten nuen surtan sartzera nentorrela, Jaunak esan zidan jadanik gurutze astuna eramatera nentorrela, gero ikusi arte hain astuna izango zenik pentsatzen ez banuen ere.
|
|
...Ni Palentzian nintzela, esanda geratu den hango fundazioan, Osmako gotzainaren, Velázquez Doktorearen, gutun bat ekarri zidaten; hura Toledoko eliza nagusiko kalonje eta katedratikoa zela eta ni oraindik beldur batzuekin ari nintzela, berarekin harremanetan jartzen saiatu nintzen, oso jakintsua eta Jainkoaren zerbitzaria zela banekielako; eta horrela, ekin eta ekin egin nion nire arimaren ardura
|
hartu
eta konfesa nintzan. Zereginez beterik egon arren, gure Jaunaren maitasunagatik eskatu nionez eta nire premiaz jabetu zenez, hain gogo onez egin zuen, non harriturik geratu bainintzen, eta Toledon izan nintzen tarte osoan, eta luzea izan zen, konfesatu ninduen eta harremana izan nuen berarekin.
|
|
Oi Jauna, zein urruti dauden zure bideak gure irudipen baldarretatik! Eta nola Zu maitatzeko erabakia
|
hartua
eta bere burua zure esku utzia duen arimagandik ez duzun nahi besterik obeditu dezala baino, eta jakin dezala ongi zure zerbitzurako zer den hoberena, eta hura desira dezala! Berak ez du bidea bilatu eta hautatu beharrik, haren borondatea dagoeneko zurea baita.
|
|
9 Gogoan dut erlijioso batek kontatu zidala, nagusiak agintzen zion ezeri ezetzik ez esateko erabaki eta jarrera irmoa hartu zuela, neke handia emango balio ere; eta behin lanaren lanez leherturik, eta berandu, zutik egon ezin, eta atseden hartzera zihoan pixka batean eseriz, eta nagusiak aurkitu zuen eta esan aitzur handia
|
hartu
eta joateko aitzurrean egitera baratzera. Ez zuen ahorik ireki, barrua nahigabe handiz bazuen ere, gehiago ezin baitzuen; hartu zuen bere aitzur handia, eta pasabide batetik baratzean sartzera zihoala (hark kontatu zidanetik urte askora ikusi nuen nik, toki hartan etxe bat fundatzea egokitu baitzitzaidan), gure Jauna agertu zitzaion gurutzea zeramala, hain nekatua eta akitua, non argi eta garbi aditzera eman baitzion haren ondoan ezereza zela berak zuen lana.
|
|
Zarata handi hura bazter batetik bera zegoen lekuraino jaisten zela zirudien, eta pixka batean iraun zuten orro handi batzuk entzun zituen, haren aitari, esan dudanez? oraindik jaiki gabe zegoenari, beldur ikarak emateraino; hura dardarka hasi zen eta, zoroa bezala, arropa bat eta bere ezpata
|
hartu
eta han sartu zen, eta itxuraldaturik hura zer zen galdetu zion. Alabak ez zuela ezer ikusi esan zion.
|
|
Baina Andre Maria gure Amak, honen maitale handia baitzen, bere abitua emanez ordaindu nahi izan zion; eta, horregatik, uste dut bera izan zela bitarteko Jainkoak mesede hau egin ziezaion; are gehiago: Birjina aintzatsu hau izan zela medio hark abitua
|
hartu
eta Ordenako gauzetara hain bihotzez zaletzeko; ez zuen nahi izan bere zerbitzari izateko hain gogo gartsua zuenari horretarako aukerarik falta zekion, haren ohitura berarengan babesa hartu nahi dutenei laguntzea baita.
|
|
6 Behin, Jauna hartu ondoren, uste dut argi argi eseri zela gure Jauna nire ondoan eta gozotasun handiez kontsolatzen hasi zitzaidan, eta beste gauza batzuen artean hau esan zidan: . Hemen nauzu, ene alaba, neu naiz; erakutsi zeure eskuak?, eta iruditzen zitzaidan
|
hartu
eta bere saihetsera hurbiltzen zituela, esanez: –Begira nire zauriak.
|
|
13 Nik ditudala esan dudan Jainkoa maitatzeko, zerbitzatzeko eta ikusteko desira hauek, ez ditut gogoetarekin batera izaten, lehenago izaten nituenez, debozio handiaz eta malkotan urtua nengoela iruditzen zitzaidanean; baina hain su
|
hartze
eta gar gehiegizkoaz izaten dira, non, berriro diot, Jainkoak liluramenduren baten bidez erremedioa jarriko ez balit, horrela ustez arima aseta geraturik, bizia laster batean amaitzeko nahikoa izango litzatekeela iruditzen baitzait.
|
|
Arrazoia faltatzea zoroa izatea da, eta hala da; baina orain gogoan ditugun hauek ez dira iristen hain gaixo izateraino, hori gaitz txikiagoa izango bailitzateke. Baina norbere burua arrazoiduntzat
|
hartzea
eta besteek halakotzat tratatzea arrazoirik gabe dena, neke onartezina da; izan ere, gaitz honek jota guztiz gaixo daudenak, errukarriak dira, baina ez dute kalterik egiten eta, haiei eusteko bideren bat izatekotan, haiei beldurra sartzea da.
|
|
4 Ni hemen nengoela, heriotzako gaitzak eman zion ahizpa bati. Sakramentuak
|
harturik
eta Azken Oliadura eman ondoren, hain alai eta pozik egonik, hitz egin zekiokeen, zeruan Jainkoari eta debozioa diegun santuei gu gomendatzeko esanez, beste lurralde batera joango balitz bezala. Azken arnasa eman baino pixka bat lehenago sartu nintzen ni han egoteko, Sakramentu guztiz Santuaren aurrera joana bainintzen Jaunari harentzat heriotza ona eskatzera; eta sartu nintzeneko, haren oheburuan ikusi nuen Haren Maiestatea, oheburuaren erdian.
|
|
Moja hura esanekoa zen; halaxe egin zuen. Orain dela gutxi hasi zen indarra
|
hartzen
eta gero gogoratu ere ez zen egiten liluramenduez; eta benetan liluramendua balitz, ez legoke nahiko erremediorik Jainkoaren borondatea egin arte; izan ere, espirituaren indarra hain da handia, non ez bailirateke nahiko izango gure indarrak haiei kontra egiteko, eta, esan dudanez, ondorio handiak uzten ditu ariman; beste hori, berriz, izango ez balitz bezala da, eta gorputzean nekea uzten du.
|
|
Garia
|
hartu
eta ordaindu den agiria.
|
|
3 Berrehun dukat bidaliko dizkidala esaten didanari dagokionez, poztuko naiz, nire nebak (zeruan gerta bedi) agindurik utzi zuena egiten hasi garelako; baina ez diezazkiola bidali berorren agurgarritasunak Casademonteri ezta aita Nicolaoren bidez ere (hau berorri esaten diot, balitekeelako han
|
hartzea
eta ni haien faltan geratzea); bidera ditzala berorren agurgarritasunak Medina del Campora, han merkatari ezagunen bat badute bermea bidali eta, ziurrago etorriko baita ekartzea hainbeste kosta gabe; eta bestela, Valladolidera bideratu; eta hala izan ezik, bidali aurretik abisu eman biezat, zein bidetatik etorriko diren zehazteko.
|
|
5 Jakin beza aita prioreari eta komisarioari berorien agurgarritasunen artean letrak zituztenak maisu eta lizentziatu izenda ditzala eskatzeko asmoa nuela; izan ere, gauza batzuetarako beharrezkoak dira, jeneralarengana jo beharrik ez izateko, eta berorren agurgarritasunak kapituluan esku
|
hartzeko
eta konstituzioa egiteko baizik ez duela eskumenik dioenez gero, utzi egin dut.
|
|
Figueredoren posta bidez gutunak ongi hel daitezen kezka. Abitu
|
hartzeak
eta profesak. Acostarekin harremanetan jar daitezela.
|
|
8 Moja frantziskotar oinutsek, Valladoliden, gauza handitzat izan zuten Kantzelaritzaren ondoan etxea
|
hartzea
eta hara aldatu ziren beste etxe batzuetatik. Zorrez beterik geratu ziren eta hala daude orain ere eta oso nahigabeturik, leize batean sarturik baleude bezala eta ez dakite zer egin ezta ezin dira mugitu ere inork entzun gabe.
|
|
3 Berorrek agertzen didan tristura hori, hain desordukoa, izan dela, uste dut, hau etortzearen arrazoia, Jainkoa oso leiala delako; eta hau zoraturik badago (nik uste dudanez) horretan, argi dago berori, ahal duen eran, hari bizileku bat ematera behartuago egongo litzatekeela perfekzio legearen arabera, eta ez hiltzen utzi, eta egiten dituen limosnetatik
|
hartu
eta eman berari, ahaidea denez gero, behartuago baitago harekin; gainerakoan, konturatzen naiz ez duela inolako betebeharrik; baina gutxiago zuen Josek bere anaiekin.
|
|
2 Granadako fundaziorako hortik bi moja ateratzeko agindua eman dut, eta uste dut ez dituela berorrek eskasenak emango, eta horrela eskatzen diot, mesedez, konturatzen baita zein garrantzitsua den perfekzio handikoak eta trebeak izatea. Era horretara, tokia geratuko zaio moja gehiago
|
hartzeko
eta zorra lehenago ordaintzeko, oso gogor egiten baitzait hemendik Burgosera joatea nire nebaren kapera egiteari ekin gabe. Eta, egiaz, kontzientziako zama dut.
|
|
Gero esango dute nik burua berotu niola! Nik kardinalari idatzi diot berorren agurgarritasunari jakinaraziko diodala eta lasai egon dadila, ez dela
|
hartuko
eta; pena handia hartuko nuela, hala egin ezik.
|
|
Hala ere, ez diogu eskatu behar Jainkoari miraririk, eta beharrezkoa da berorren aitatasunak kontuan izatea ez dela burdinazkoa, buru asko daudela galduak Jesusen Lagundian lan gogorrari ekiteagatik; Jainkoari zerbitzu egiteko sartzen diren arima horien galtzea dela-eta dioenagatik egunak daramatzat negarrez. Haiei on handia egingo diena aitor entzule onak ematea da; eta moja oinutsak doazen monasterioetan berorren aitatasunak horren erremedioa bilatzen ez badu, beldur naiz ez ote den hainbesteko fruiturik lortuko; izan ere, neke handia da kanpo aldetik estu
|
hartzea
eta barru aldetik nork lagundurik ez izatea; halakoa izan nuen nik, fraide oinutsak Gizakundeko monasteriora joan ziren arte.
|
|
5 Teresari zilizio eta diziplina bat bidaltzen diot, oso latza bidaltzeko eskatu baitzidan. Berorrek agindu biezaio
|
hartzeko
eta goraintziak nire partetik. Julian Ávilakok hartaz gauza onak idazten dizkit, Jainkoa gorestera naramatenak.
|
|
Horrela ez balitz, ordea, gogorra litzateke, zortzi legoako itzulinguruagatik? mesede hori niri egin gabe uztea eta egun bat edo beste hemen atseden ez
|
hartzea
eta poz hau guri eman gabe uztea, ahizpa guztiek bihotz bihotzez itxaroten baitaude, nire nebaren bidez idatzi nionez; nire neba gaur abiatu da Madrilerantz.
|
|
7 Joana andereak eta nik uste genuen beste gauzarik ezin zitekeela egin, poztasun gabe egoteko bidea zelako hemen abitua
|
hartu
eta ondoren hara joatea; eta argi eta garbi esan zidan, sartzen den lekutik berriro irtetea ezin dela onartu, eta horrela, Joana anderea bihar joango dela uste dut, bazkal ondoren, bere alabarekin. Nik, astelehenera arte behintzat, hemen geratzea nahiko nuke; hainbeste kostatzen zaiola ikusirik, ez diot asko ekin.
|
|
oso mardula dela eta aurreko nuntzioak egindakoa baliogabetu egiten duela (eta berorren aitatasunak dioena izan behar du, bakarrik ez dutela ulertzen), eta Aita Santuarena dela dio (baina nuntzioarena besterik ez du izan behar, erantzunean haren jauntasunak agintzen duenari men egingo zaiola esaten duelako); hau agintzen diotela dio: berorren aitatasuna prelatutzat ez
|
hartzeko
eta nuntzioari baino beste inori ez obeditzeko.
|
|
4 Biziki poztu naiz abitu
|
hartze
eta profesaz; eman zorionak nire partez, eta esan San Frantziskori oso atsegin zaizkidala beraren gutunak, baita besteenak ere; barka diezadatela ezin erantzun izatea. Han nituen gutunak ez ziren ezer hemen ditudanen ondoan, hemen ikaragarria baita.
|
|
2 Berorrek ezin ikusi izango du sarri ez Frantzisko Salcedo eta ez maisua, haien etxeetara joan ezik, Parálvarez jaunagandik urrun bizi baitira, eta elkarrizketa hauek bakarrean izatea komeni da. Kontu izan berorrek aitor entzule jakin bat orain ez
|
hartzeko
eta albait jenderik gutxien etxean hartzeko; hobe da hartuz joatea, harturikoak utziz joatea baino. Gesu batean idatziko dut Valladolidera, pajea etor dadin.
|
|
Hau gure aitari burua berotzen jardun eta honek berorren agurgarritasunari esaten dionerako da. Sartzeko denak ez du txistik egin behar; eta begira, ene lagun, kontu handiz ez dadila jar mojak
|
hartu
eta hartu egitera, bizia kostako baitzaio guretzat diren ala ez jakitea. Nicolaoren horrek polita baino besterik ez dela dirudi.
|
|
2 Mojei dagokienez, gure aitak esanda utzi zuen, nire ustez, Beatrizen ama sar zedila, eta ni biziki poztu nintzen, eta beraz, ongi egingo du
|
hartzean
eta eman diezaioke abitua zori onean, niretzat benetan pozgarri baita, eta esan nik beraren ondoan izan nahiko nukeela. Beatrizen profesa, nik dagoeneko idatzia diot emateko, nik esango baitiot gure aitari, eta erregutu nire alde, eta ez nadila ahaztu egun hartan.
|
|
Atzo, ekainaren 17an, eman zizkidaten hain gogo biziz nahi nituen berorren bi gutun; bata urrian idatzia eta bestea urtarrilean. Nik nahi bezain berriak izan ez arren, poz pozik nintzen haiek
|
hartzean
eta berorren jauntasuna osasunez ongi dagoela jakitean. Jaunak eman biezaio osasuna, berorren alabok eskatzen dugunez, hori egitea etengabekoa baita berorren jauntasunaren etxe hauetan.
|
|
Joana Gurutzekoren abitu
|
hartzeaz
eta honen alaba Beatrizen profesaz() ari da.
|
|
14 Jainkoarren, kontu izan beza berorren agurgarritasunak zer egiten duen hor. Ez sinetsi mojei, nik diotsot, gauza batez zaletzen badira, mila kontu esango baitizkiote; eta hobe da pobreak bezala etxetxo bat
|
hartu
eta apaltasunez sartzea (gero joan baitaitezke hobetuz), zor handiekin geratzea baino. Berorren joate horrek noizbait poztasun pitin bat eman badit, hemengo oztopo hauetatik aske ikustearren izan da, nik neuk bakarrean eramatea askoz ere nahiago baitut.
|
|
Aurreko idazkietan, Barne Gazteluan batez ere, Jainkoarekin harreman estuan, haren maitasunak oso osoan
|
harturik
eta Jainkoagan murgildurik ageri zaigu Teresa. Baina haren Jainko maitasuna ez da beraren baitan agortzen.
|
|
–Ez dakit berak idatziak diren ala aitor entzuleek eman zizkioten?. Beste aldetik, gai aldetik duten balioa azpimarratzen du, eta Teresak bere alabei ematen zizkiela eta oso ongi gordetzen zituela (Diálogos sobre la muerte de la M. Teresa de Jesús [Burgos 1913] 155 or.). Tomas Álvarezen iritziz, Abisuak ez datoz Teresaren lumatik; gutxi batzuk etor daitezkeela, baina gehienak ez. Dena dela, beste aditu batzuek uste dute, asko beste jatorri batekoak izan arren, beretzakotzat
|
hartu
eta gehitze, ukitu eta ñabardurak jarri zizkiela eta batzuk osorik bereak ere izan daitezkeela.
|
|
Bere borondatez hala nahi izan ez arren, azken batean, ohoretan nahiz desohoretan bi biak izaten dira partaide. Izan ere, haren erreinuan esku
|
hartzea
eta hartaz gozatzea, eta desohore eta atsekabeetan parterik nahi ez izatea, zentzugabekoa da.
|
|
Badira xumetasun santu batzuk, munduko gauzez eta hango jokamoldeez gutxi dakitenak, Jainkoarekiko harremanetarako, berriz, asko dakitenak. Horregatik informazio handia bildu beharra dago haiek
|
hartu aurretik
eta luze probatu beharra profesarako onartu aurretik. Behin mundukoak ohartzen direnean kanpora botatzeko eskubidea duzuela, biziera latza egiten den monasterioetan horretarako aukera ugari baita, ez dute iraintzat hartuko eskubide hori erabiltzea.
|
|
2 Uste dut zerikusi handikoa dela bertute honetara ohitzea, edota Jaunagandik egiazko apaltasuna lortzen saiatzea, hemendik etorri behar baitu; izan ere, benetan apala denak gutxitzat
|
hartua
eta aurrean erabilia eta errurik gabe gaitzetsia izatea nahi izan behar du egiaz, baita gauza larrietan ere. Izan ere, Jauna imitatu nahi badu, zertan imita dezake hobeki horretan baino?
|
|
7 Har ezazue ematen dizuedan aholku hau eta ez ahaztu: ez barruko bizitzarako soilik, oker handia bailitzateke irabaziaz ez irtetea?, kanpotik begiratuta ere, saia zaitezte zuen tentalditik ahizpek irabazia atera dezaten; deabruaz mendeku
|
hartu
eta tentalditik lehenago libratu nahi baduzue, gogora etorri ahala eska iezaiozue Ama Nagusiari behe mailako zeregin bat edota, ahal duzuen bezala, egin ezazue zeuen kontura, eta ibil zaiteztela zeuen borondatea nola mende hartuko kontrako gauzetan, Jaunak agertuko baitizkizue zertan, eta horrela, tentaldiak gutxi iraungo du. Jainkoak gorde gaitzala ohorea gogoan dutela Bera zerbitzatu nahi duten pertsonengandik.
|
|
Bada, pixka bat sufritu behar dugu, Bera ikusteko gogoa dugula jakin dezan. Eta, maitasunez
|
hartu
eta berarengan edukiko duen arima bat aurkitzearren, guztia eramaten eta eramango duenez gero, arima hori izan dadila zuena. Izan ere, halakorik bat ere ez balego, Aita Betikoak arrazoi osoz ukatuko lioke gurekin geratzeko baimena; baina bere adiskideen hain adiskidea eta bere zerbitzarien hain jauna izanik, bere Seme onaren borondatea badakienez gero, ez dio oztoporik jarri nahi hain obra bikain eta Aitari dion maitasuna hain ongi erakusten duen hartan.
|
|
Eta hain gauza garrantzitsuan inor ez da ona; izan ere, ama prioreak zalekeriarik gabe eta bihotzaren esanera makurtu gabe, etxerako ona denari begiratzen badio soilik, uste dut Jainkoak ez diola utziko sekula okerreko erabakia hartzen. Eta komeni ez diren erruki
|
hartze
eta ezjakintasun hauetan, nire iritziz, ez da okerrik faltako.
|
|
gaur egun euskaldun guztiok dakigula gaztelania eta obra klasiko horiek hizkuntza originalean irakurri behar direla. Nik neuk ere erabili izan dut topiko hori, baina, gehiago izan da, nire kasuan behintzat, abiada
|
hartzeko
eta uste hori edo topiko hori egitez gainditzeko. Bada, kontrakoa gogorik eta adorerik ezari amore ematea litzateke.
|