Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 113

2011
‎Halakoetan, herritarrak talde gisa antolatzen dira, eta herriaren alde egiten dute lan. Autoantolakuntza dago hor; herritarren parte hartzea eta elkartasunaren balioa nagusitzen dira. Oro har, herri ekimen asko auzolanaren filosofia horretatik elikatzen dira, eta gure jendartean ohikoak dira gisa horretako jarduerak.
‎Hori dela eta, tokian tokikora itzultzea aldarrikatzen dugu, herritarrek dagozkien ardurak hartzea eta horretarako duten ahalmena sustatzea bultzatu nahi dugu. Tokian tokiko antolakuntza eta baliabideak sortzea, eta, baldin badaude, horiek sustatzea, alegia.
‎Etxerako bueltan izaten nituen, gero, komeriak. Baina Ibuprofeno batzuk hartu eta kitto.
‎Biak gustatzen zaizkit; biak praktikatzen ditut. Udan, bodyboard a egiteko baldintzak ez direnean onak, surfeko taula hartu eta gozatu egiten dut. Baina nahiago dut lehenengoa.
‎Aurten, bertan atera didate nire argazki onena. Hiru egun inguru egon nintzen olatuaren zain, eta iritsi zenean hartu eta angelu guztietatik atera zizkidaten argazkiak. Hori da gustukoen dudan olatua.
‎" Esku hartzea eta elkarlana" ardatz, gaztelekua jarri dute martxan Aian
‎Zuhaitzetik egurra hartu eta saskiak egiterainoko prozesua luzea eta delikatua da. Otarrak gaztainondo mota baten egurrarekin egiten dira, fruiturik ematen ez duen espezie batekin.
‎Herritarren" parte hartzea" bultzatu nahi dute," gizartearen inplikazioa ezinbestekoa delako bizitzen ari garen garai historiko eta aro berri honetan". Horregatik, gai" garrantzitsuetan" herritarrek parte hartzea eta beren iritzia ematea sustatu nahi du Bilduk.
‎aisialditik eta bizioetatik kentzen da. Baina ostegunetan 2 trago hartu eta
‎Motorrak geldiarazi orduko, berdelez betetako kaxa bat hartu eta lonjara eraman dute Mater Bi ko patroiek, salmentarekin hastearren. " Enkantetan egiten den moduan saltzen da arraina, baina alderantziz.
‎Diru-laguntza ematerakoan lehentasuna izango dute herriko kultur bizitza, parte hartzea eta elkarte sarea indartzeko helburua duten proiektuak. Gainera, plangintza ondo zehaztuta edukitzea, herriarentzat interes nabarmena izatea eta urtean zehar lan jarraitua edo iraunkorra izateak ere garrantzia izango du Udalarentzat lehentasunak ezartzerakoan.
2012
‎" Askok galdetu digute ia 20 urte hauetan telesailan gertatutakoa laburbildu dugun oholtza gainerako. Hasieratik argi eta garbi utzi nahi izan dugu ez dela hori izan gure helburua", dio antzezlanaren egile Kepa Errasti aretxabaldarrak. Goenkale ko oraingo eta lehengo pertsonaia batzuk hartu eta beste egoera batean elkartu dituzte, bestelako kontakizun bat aurkezteko. Ostiral honetan, 22:00etan hasita, Zumaiako Aita Mari antzokian izango da ikusgai.
‎Ikaragarrizko esperientzia izan da Xantirekin, musikariekin, estilistekin lan egitea", dio Morillok. " Nik testua idatzi eta Xanti testua hartu eta paperean zirriborro bat marrazten hasten zen. Nik idazterakoan irudiak irudikatzen nituen, baina bera da irudien artista.
‎Egun, %25eko birziklatze tasa du kostaldeko herriak. " Horri aurre egiteko asmoa dugu Ingurumen Mahaiaren bitartez, herritarren ideiak bilduz, proposamenak kontuan hartuz eta elkarrekin pausoak zehaztuz", adierazi du Bilduko zinegotziak.
‎Denbora guztia baliatu nahi dugu, eta geure bizitzaz gain, albokoarena ere geure egin nahi dugu. Nahi dugu motxila hartu eta joan, Parisen poeta izan, zazpi seme alaben aita izan, eta hamabi emakumeren maitalea. Hain da erakargarria zerotik hastea!
‎Ekaineko, uztaileko eta abuztuko Urola Erdiko turismo balantzea eta datuak" positiboak" direla esan du Iraurgi Lantzenek. Loiolan kokatuta dagoen turismo bulegoko datuak aurreko hiruhilabeteetan goranzko joerari eutsi diotela adierazi du, eta Azkoitiko bisita gidatuen parte hartzeak eta Bost Geltoki Historian turismo eskaintzak" gorakada nabarmena" izan dutela nabarmendu. Aurreko hiruhilabetetan 8.160 bisitari hartu dituzte Loiolan dagoen turismo bulegoan.
‎Ekaineko, uztaileko eta abuztuko Urola Erdiko turismo balantzea eta datuak" positiboak" direla esan du Iraurgi Lantzenek. Loiolan kokatuta dagoen turismo bulegoko datuak aurreko hiruhilabeteetan goranzko joerari eutsi diotela adierazi du, eta Azkoitiko bisita gidatuen parte hartzeak eta Bost Geltoki Historian
‎Udalekoen ustez, software libreak" berdintasuna, parte hartzea eta elkartasuna" sustatzen ditu, gainera erabiltzea eta hobetzea edozeinen esku dago. " Hobekuntzak ez dira interes pribatuaren arabera gauzatzen, enpresa edo erabiltzailearen arabera baizik.
‎" Aurreko jaialdi batzutan ere omendu ditugu trikitilariak, eta aurten ere horri heldu diogu", esan dute jaialdiaren aurkezpenean. Omenduek jaialdian parte hartu eta parte hartzaileen katea osatzen lagun izango dira," hiru omenduak gora igo eta haiek jaialdiko parte izatea da gure asmoa; hirurak sasoiko baitaude".
2013
‎Kantatzeko den obra bat idazteko beharrezkoa da kantaria izatea. Gertatu izan zaigu obra bat hartu eta kantatzeko zaila izatea. Bandan ere berdin gertatzen da.
‎" Hilean behin edo bitan elkartzen ginen, lasai antzera, entseaiatzeko. Duela urtebete, kanta dezente genituela eta, serioxeago hartu eta proiektu berriari ekitea erabaki genuen, disko berria grabatzeko eta kontzertuetara itzultzeko asmoarekin", azaldu du taldeko abeslari eta baxu jotzaile Iban Amenabarrek. Gabonetan ekin zioten iraupen luzeko hirugarren lana grabatzeari, beren kasara.
‎Energetikoki ere birziklatzea errentagarriagoa da, merkeagoa delako erabilitako materiala birziklatzea naturatik baliabideak hartu eta berria sortzea baino. Eta errauskailua defenditzen dutenek ezkutatzen dutena da errauskailuak ere hondakinak sortzen dituela, %20tik gora.
2014
‎Hango lan bataloia ez zen ohiko espetxe bat, askatasun gehiago zuten. Libre izaten ziren tarte batzuetan, eta bizikleta hartu eta Zumaiara joaten zen, hango batekin elkartzera, estazio inguruko kafetegi batean. Hain zuzen, herenegun aurrean eduki zuen aspaldiko hura, publikoaren artean, eta emakumeak irrifarrez baieztatu zizkion bere hitzak.
‎Azkoitiko Udalak emakumeak ahalduntzeko ikastaroak eskainiko ditu lehen aldiz. Irailetik abendura iraungo du egitasmoak, eta helburua da" emakumeek eskubideez dituzten balioen kontzientzia hartzea eta gauzatzea". Esther Lizarralde alkateordeak adierazi duenez, udalak lan lerro berri bat abiatu du genero berdintasunaren inguruan, eta horri dagokion plan bat hasita du Berdintasun Sailak.
‎Kontzientzia hartze eta balio aldaketa horretan, emakumeak bere guneak izatea nahi dute," emakumeak protagonista izan daitezen". Prozesua martxan jartzeko Jabetza Eskolen Sarearen eredua jarraitu dute Azkoitian, baina" herrira egokitu" dute.
‎Hondakinen gaiak tentsioa areagotu du azken egunetan Azkoitian. Joan zen ostiralean atez atekoaren aurkako plataformak bilera egin zuen Elkargunean, hondakinak kudeatzeko sistema mistoaren aurrean zer jarrera hartu eta joan zen apirilaren 25eko elkarretaratzearen balorazioa egiteko. Herritar ugari elkartu zen bileran, eta Urrategi Alberdi Azkoitiko alkatea eta Julen Garate Azkoitia Bai koalizioko bozeramailea ere joan ziren, taldearekin eta han elkartutakoekin hitz egiteko asmoz.
‎Eta hori nafarren meritua da. Zorterik ere ez zuten izan zumaiarrek, Kauldi Odriozolak min hartu eta partidaren zati handi bat jokatu ezinik gelditu zelako. Zailtasunak badauzkazu eta[...]
‎" Irteera Moilaberriko zubiaren parean izango da. Handik errioan gora, Trenzubiraino; ziaboga egin eta Talaipe pareraino jaitsiko dira; han ziaboga eta gora berriro; Moilaberriaren paretik Itsas Kiroldegira, han arranpan lehorreratu, piragua eskuan hartu eta pantalanetik berriro uretara. Azken itzulian, piragua garraiatzetik uretaratu eta helmugara 500 metro baino ez dira egongo.
‎Aldarrikapen" aurre politikoa" dela nabarmendu dute: " Herrian determinazio librerako eskubidea aintzat hartu eta hori gauzatzea bermatzen duen Europaren aldeko hautua egiten dugu".
‎Harremanak= hartu eta eman
2015
‎Datorren igandean esaterako Euskal Harriaren ABDak film kolektiboa emango dute. Zinegile profesionalek, amateurrek eta lehen aldiz kamera bat hartu eta film labur bat grabatzera animatu diren herritarrek elkarlanean osatutakoa da Euskal Herriaren ABDak. Euskal alfabetoko 26 hizkietako bat egokitu zitzaion parte hartzaile bakoitzari 2014ko udan, eta hizki horretatik abiatuta beldur, zientzia fikzio edo fantasiazko film labur bat egiteko eskatu zitzaien.
‎" Erreformaren erreforma, edo estatuaren benetako demokratizazioa", Josu Ibargutxi Goldatukoaren hitzetan. " Frankismoak ito zuen aukera demokratikoari bide emateko aukera dagoela uste dugu". Horretarako, 1975eko irailaren 27an fusilatutakoen" konpromisoa hartu eta gaurkotzea" garrantzitsua dela deritzote, eta, besteak beste, horixe aldarrikatuko dute Zarauzko ekitaldian.Beste ekitaldi batzukAzpeitian ere 40 urteurrena gogoan hartuta hainbat ekitaldi antolatu dituzte datorren asterako. Irailaren 21etik 27ra erakusketa ibiltaria antolatu dute.
‎Aurten ere Kontxako Bandera izango da jokoan irailaren 6an eta 13an Donostian, eta arraunlariak irrikaz eta indarrez beteta iritsi dira. Izan ere, traineru guztien ametsa da Kontxako Estropadan parte hartu eta bandera irabaztea, baina horretarako erlojuaren aurkako sailkapen estropadan txartela lortu dute. Bihar jokatuko da sailkatzeko proba, eta 36 talde uretaratuko dira guztira; emakumezkoen 12 traineru eta gizonezkoen 24 Tartean dira emakumezkoen Zumaia, Orio eta Getaria Zarautz traineruak eta gizonezkoen Orio, Getaria, Zumaia eta Zarautz.IGOR MAKAZAGAOrioko gizonezkoen traineruko entrenatzailea" Taldea sasoi betean iritsi da iraileko lehen hamabostaldira" Orioko traineru nagusia da eskualdean gizonezkoen traineruen artean Kontxako Banderarako sailkatzeko faborito nagusia.
‎Proba hauetan gorputza dosifikatzen jakin behar da. Neure erritmoa hartu eta besteen erritmoarekin ez itsutzen saiatzen naiz. Aurten ere hala egin dut:
‎" Gaztea nintzenean trebea nintzen marrazten. Ordutik, amak askotan esan izan dit margolanen bat margotzeko; lientzoak ere oparitu izan dizkit, baina ez nintzen inoiz ausartu pintzela hartu eta margotzera". Duela zazpi hilabete eman zuen lehen pausoa," nonbaitetik hasi behar nuen, eta beste egile baten margolan baten erreplika egin nuen.
‎Gogoan dut behin frantziar bati ontziak erosi genizkiola, hainbatetan etorri zen kobratzera baina ez genuen ordaintzeko dirudik, eta behin Kutxako bulegora azaldu zitzaidan. Kajoitik dirua hartu eta ordaindu egin nion, eta faktura utzi nuen bertan. Kasualitatea izan zen, baina hurrengo egunean ikuskatzailea etorri zen eta, dirua kontatu zuenean, falta zela ohartu zen.
‎" Azoka xumea gara eta herrian giroa sorzea da gure helburu nagusia. Lehen aldiz azoka ireki genuenetik prezioak ez ditugu igo, garrantzitsua iruditzen baitzaigu herritarrak jaian parte hartzea eta asteburuaz gozatzea" nabarmendu du elkarteko lehendakari Ibon Huegunek. Litro erdiko garagardo arrunta 2,5 euro kostako da eta garagardo berezia, berriz, 3,5 euro.
‎Lehenengo, ordea, proba herrikoia hasiko da, 7,5 kilometrotako ibilbidearekin; patinatzaileak 16:10ean abiatuko dira, eta korrikalariak bost minutu geroago. Antolatzaileek proban parte hartzera eta" atleta handiekin batera korrika egitera" animatu dituzte herritarrak.
2016
‎Aitor Gorrotxategi EAJren udal bozeramaileak dio udalak ezin duela jarraitu" besoak gurutzatuta", eta esan du Plan Orokorra hartu eta Soreasu auzoko etxebizitza eremu dena eraberritzeko urratsak egiten hasi behar dela. Horrez gain, esan du Landetako industrialdea berrantolatzea ere lehentasuna dela," etorkizunean etor daitezkeen enpresa berrien beharrei erantzuteko".
‎Horrela, baina, iristen nintzen lekuak ezagunak egiten zitzaizkidan: gitarra zehatz bat hartu eta blues aldera jotzen nuen nahi gabe edo gauza oso melodikoetara. Horrez gain, elektrikoarekin beti eraman behar dira traste asko:
‎Gaur eguerdian aurkeztu dute Lauiturrietan herri galdeketa antolatuko duen taldea, Hitziturri, eta hainbat herritar bertaratu dira beren konpromisoa adieraztera. " Zestoarrak hitza hartu eta erabakitzera goaz", adierazi dute.
‎Kafea hartu eta avante Jabier. Gidariaren ondoko eserlekuan joaten zinen beti, urtetan Manuel Lasarte eraman zenuen aulkian.
‎Iturainek adierazi zuen gaia gobernu batzordearen bileretan eztabaidatu dela, eta Aiako Udal Gobernuaren iritzia azaldu zaiela EH Bilduko zinegotziei. " Gonbitea luzatu genien espedientea aurrez aurre hartu eta udal teknikariekin bilera egiteko, baina gonbiteari muzin egin diote", azaldu zuen Iturainek.
‎Gainera, ez da irtenbide segurua; izan ere, banketxeek diru hori burtsan inbertitzen dute eta horrek arriskua du. Hasieran esaten ez badigute ere, diru hori galdu daiteke, eta askotan gertatu da lanean gauden artean pentsio pribatua ordaintzen egon, eta erretiroa hartu eta diru hori atera nahi dugunean, bankuak esatea, burtsako balioa jaitsi egin delako, ordaindutakoak erdia balio duela.Pentsioen gaiarekin lokartuta al dago gizartea. Pentsioen gaia oso garrantzitsua da, baina herritarrek beren egunerokoan zuzenean eragiten dieten arazo gehiago dituzte. Egia da gizarteak nahiko erraz onartzen duela etorkizunean pentsioetarako dirurik egongo ez denaren ideia, baina ez da ahaztu behar herritarrak alde askotatik erasotuak daudela:
2017
‎Gizakiak arrazoimenaren kontrola galdu du, baita sentitzen duen enpatia ere. Eta guk hor darraigu, erresistentzian, harri horren gainean zutik egoteko saiakeran, baina arima sentibera askok ezin jasan, oin azpian behar lukeen harriak poltsikoan hartu eta azkenean beren buruaz beste
‎Kultur Etxean zeuzkaten gauzak hartu eta egoitza berrira eraman zituzten," ez genuen ezer gehiago ukitu". Horrela, ikasturte berriaren hasierarekin batera ekin diote Gazteleku berria txukuntzeari eta egokitzeari," espazioa geure egiteari", zerbitzua erabiltzen duten nerabeen parte hartzearekin.
‎2002 urtean, familiaren etxea zaharberritu zuenean, hasi zen Ttitto Aguerre egurra lantzearekin interesatzen. Behin lan hura bukatuta, handik pare bat urtetara, etxean zituen zura zati batzuk hartu eta garbitzen hasi zen. Hala, lan polita zela ohartu zen.
‎Antzeko kezkak eta interesak dituztenekin elkartzeko aukera izateaz gain," geure burua aberasteko" eta" elkar hobeto ezagutzeko" baliagarria dela nabarmendu dute Kostan elkartetik. Inoiz ez da beranduegi ikasteko lelopean, saioetan parte hartzera eta bazkide izatera animatu nahi dituzte herritarrak; dagoeneko ehundik gora bazkide badira. Gainera, txangoak, bisita kulturalak edota hitzaldi solteak ere antolatzen dituzte noizean behin.
‎Aurtengoan, guztira 43 saltoki izango dira ekintzan parte hartu eta denboraldiz kanpoko produktuak prezio ezin hobeetan eskainiko dituztenak. Stockaren gune nagusia Azoka Plaza izango da.
‎Ez da gure asmoa egunerokotasunean edo emaitzak lehia bikotean oinarritutakoa izatea. Kirola eta kirolaria hartu eta lasai mamitu, gozatu eta landu nahi ditugu".
‎Bai aztertzaileek, bai Udalak eta bai Baigerak eskerrak eman dizkiete azterketan parte hartu eta beren etxeetako" ateak ireki" dizkieten guztiei.
‎Horietatik, 552k ez zuten Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanik; hau da, ez zuten zerbitzu horrek bideratutako inolako laguntzarik jasotzen. Horrela, herritar horien zerrenda hartu eta, banan banan," haiengana iristeko ahalegina" egin zuten azterketaren ardura izan duten gizarte langileek. Helburua zen pertsona horiek" zer egoeratan zeuden jakitea, informazioa ematea eta, egoeraren arabera, zegozkien laguntzak bideratzea", azaldu du Elduaienek.
‎Talde tranpatienaren saria kamiseta arrosa zeramaten Azpeitiko eta Azkoitiko emakumeentzat izan da; talderik aktiboenarena, berriz, Eibarko eta Bergarako emakumeek jaso dute, eta sinpatikoenarena, berriz, Hazparneko, Errezilgo eta Antzuolako emakumeek. Indarrak hartzeko eta festa behar bezala borobiltzeko, denak Sanagustinen bildu dira bazkaltzeko.
‎Gaur zortzi hasiko da literaturaren jaialdia, ispilua gaitzat hartuta eta Literaturia gure isla lelopean, eta atzo Literaturiako guneetako batean, Garoa liburu dendan, aurkeztu zuten egitaraua. Duela bi aste Donostian egin zuten aurkezpena, eta bertan aurreratu zituzten maiatzaren 25etik 28ra bitartean izango diren askotariko ekitaldiak zeintzuk izango diren.
‎Urte pila bat beste senitartekoak ikusi gabe egon ginen. Osaba Doroteori, adibidez, gerran parte hartzea eta soldadutza egitea tokatu zitzaion. Etxera bueltatu gabe urte ugari egon zen, 10 bat urte uste dut.
2018
‎Dena den, bihar eta etzi ere izango da izena emateko aukera: bihar, igandea, 17:00etatik 20:00etara eta astelehenean 10:00etatik 11:20ra Azoka Plazan izango dira antolatzaileak izen emateak hartzen eta dortsalak nahiz kamixetak banatzen.
‎Euskararen erabilera areagotzeko eta erabilera ohiturak aldatzeko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arteko ariketa sozialean 16 urtetik gorako 14.000 herritar baino gehiagok parte hartu dute Urola Kostan, Ahobizi edo Belarriprest rolak hartuta eta txapa soinean jantzita.
‎Parte hartzaileek hiru kilometro korrika eta bost kilometro bizkletan egin dituzte. Plaza Berrian hasiko da proba, eta bi kilometro lasterka egin ostean, bizikleta hartu eta Santakutz eta Munategi inguruan ibiliko dira kirolariak. Ondoren, herri barruko zirkuitoan kilometro bat egingo dute lasterka, eta hasitako leku berean bukatuko dute proba.
‎Atozte programaren xede nagusia da aniztasun funtzionala duten 18 urtetik gorako herritarrentzat aisialdi, laguntza eta jarraipen zerbitzua eskaintzea; besteak beste, haien autonomia bilakaera garatu, familia giroan edota gizartean elkarbizitza egokia lortzeko gaitasunak hartu edota herriko ekintzetan haien parte hartzea eta inplikazioa bultzatzeko. Kristina Vicente zinegotziak azaldu duenez, programa berria da, eta udalean jasotako eskaerei erantzuteko asmoz hasi ziren prestatzen.
‎Ostiralean eguerdi partean abiatuko dute Orio Orio etapa; 14:30ean herriko plazatik irtengo dira txirrindulariak eta Aritzaga kaletik barrena N errepidea hartuko dute, Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik igaroz. Gero, GI errepidea hartu eta Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatuko dituzte Zumarraga aldera abiatzeko. Goierritik Mandubia gainetik sartuko dira berriro Urola Kostara eta Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, eta Meaga zeharkatuta berriz ere N errepidea hartu eta Zarauztik Aiara igaroko dira eta Aiako gainetik Oriora itzuliko dira.
‎Gero, GI errepidea hartu eta Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatuko dituzte Zumarraga aldera abiatzeko. Goierritik Mandubia gainetik sartuko dira berriro Urola Kostara eta Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, eta Meaga zeharkatuta berriz ere N errepidea hartu eta Zarauztik Aiara igaroko dira eta Aiako gainetik Oriora itzuliko dira. 17:40 aldera iritsiko dira txirrindulariak Orioko zunira eta Itsaspetik Orioko Arrantzale kalera joango dira, bertan izango baita helmuga.
2019
‎Ana Alberdi eta Mari Karmen Lopez jostunak dira, bizitza osoa daramate josten, baina haien jarduna ez da mugatzen galtza barrenak hartu eta kremailerak konpontzera. Sortzea gustatzen zaie, eta duela hamar bat urtetik baserritar jantziak egiten dituzte, Zarauzko Zigordia kaleko Trikote dendan.
‎Hala adierazi dio Uztarriari Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohi azpeitiarrak, kontsortzioak gaur arratsaldean hartu duen erabakia ezagutu ondoren. 2013an GHK ren batzarrean Zubietako errauste plantaren lanak gelditzearen alde botoa eman zutenek erabaki hark eragindako balizko kalte ekonomikoaren –40tik gora milioi euro, GHK ren egungo arduradunen arabera– erantzukizuna beren gain hartzea eta ondare pertsonalarekin ordaintzea nahi du, finean, GHK k.
‎Euskaraz aritzeko borondate eta konpromiso sendoa izan arren, edota erakunde publikoetatik horren aldeko erabakiak hartuta ere, erabaki politikoek lege izaerarik ez badute, bigarren mailako herritarrak izango gara beti euskaldunak. Erabaki ausartagoak hartzea eta herritarren aurrean eredu izatea dagokigu erakunde publikoei, eta horretan oraindik egiteko asko daukagula uste dut.
‎Gizonezkoek, bestalde, 11:30 aldera ekingo diote probari. Emakumezkoek ez bezala, N errepidea hartu eta zuzen zuzenean Orio eta Zarautz zeharkatuko dituzte 12:30 baino lehen, eta ondoren Meagatik barrena Aizarnazabal (12:41), Iraeta (12:45), Zestoa (12:48), Azpeitia (13:00) eta Errezil (13:17) pasako dituzte. Iturburura igo (13:23) eta Tolosa aldera joko dute ondoren.
‎Emakumezkoek bezala, probaren zati gehiena egitean, Ibaetatik Igeldo igo eta Oriora joango dira txirrindulariak; 17:00 aldera aurreikusten dute antolatzaileek. Ondoren N errepidea hartu eta Usurbil igarota azken 30 kilometroak egingo dituzte, beste behin Igeldora igota.
‎Ez dakit beste etxeetan zer gertatzen den, baina gurean paper zaharrek pilatzeko sekulako ohitura dute. Haietako mordo bat hartu eta paper eta kartoien zakar-ontzira botatzea izan da adibide honetako lehen katebegia. Bigarrena, berriz, paperen artean zegoen aurtengo Santa Marinako jaien programa.
‎Hogei ebaki eta hogei kilometro egin nituen duela bi urte, bi ordu eta bederatzi minutuan. Baina horrelako pasada hartzea eta berriz aizkoran hastea inoiz ez da egin.
‎" Baliabideak beren esku dituzte, errealitatean esku hartu eta erantzun bat emateko gaitasuna badute, baina dirudienez, borondatea da falta zaiena. Udalak ez du erakutsi arazoa kudeatzeko inongo planifikaziorik.
‎Getariatik eta Zumaiatik pasatu, eta ingurabide goiko biribilgunean ezkerrerako bidea hartuta, Oikia aldera abiatuko dira parte hartzaileak. Muniosoro bidegurutzean eskuinerako bidea hartu eta Iraetaraino joango dira, eta jarraian, Arroarako bideari helduko diote. Txikierditik pasatuta, Zakila bira egingo dute berriz (Oikia, Muniosoro, Iraeta Arroa), eta bigarren itzulia osatzean, Txikierdi goiko biribilgunean ezkerrerako bidea hartu eta Zumaiatik eta Getariatik pasatuko dira berriz.
‎Muniosoro bidegurutzean eskuinerako bidea hartu eta Iraetaraino joango dira, eta jarraian, Arroarako bideari helduko diote. Txikierditik pasatuta, Zakila bira egingo dute berriz (Oikia, Muniosoro, Iraeta Arroa), eta bigarren itzulia osatzean, Txikierdi goiko biribilgunean ezkerrerako bidea hartu eta Zumaiatik eta Getariatik pasatuko dira berriz. Zarautzen izango da helmuga, irteera marra berdinean.
‎Datorren asteartea izango da, beraz, liburuak hartu eta itzultzeko azken eguna. Kontuan hartuta denboraldi batean ez dela liburuak hartzeko aukerarik izango, erabiltzaileek aukera izango dute ohi baino liburu kopuru handiagoa hartzeko egun hauetan.
‎Harrezkero, kontzertuak lotzen ibili dira eta otsailaren hasieran plazaratu zuten maiatzera bitartean egongo diren kontzertuen zerrenda. " Aretoa prest zegoen 2018 amaierarako, baina nahiago izan genuen denbora tarte apur bat hartu eta lehen kontzertua otsailerako programatu".
2020
‎Adierazle horiek hartu genituen, batetik, profil soziodemografikoa banatzeko, eta, bestetik, iruditzen zitzaigulako garrantzitsua zela, adibidez, pertsona bakoitzaren orientazioa edo identitatea kontuan hartzea eta ikustea zer desberdintasun dagoen pertsona bakoitzaren diru sarreretan. Kolektiboko kideek komunean duten kontu bat da, esaterako, zenbat eta segurtasun handiagoa duten are ikusgarritasun handiagoa lortzen dutela.
‎Amoria eta Dolore emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko Turismo Bulegoan, eta gainontzeko ekitaldietara joan nahi duten herritarren –baita Olentzero eta Mari Domingiren harrerara ere– izenak hartzen eta sarrerak saltzen izango dira udaleko ordezkariak abenduaren 15ean, Berdura Plazan, 16:30etik 18:30era.
‎Lehen neurria hitzordua telefono bidez gordetzea izan zen. " Lehen ez zen hitzordua hartzen eta arratsaldean zehar nahi adina jende etortzen zen odola ematera. Sor zitezkeen jende pilaketak ekiditeko hasi ginen aurrez izenak hartzen", dio.
‎Interesdunek telefono zenbakira dei egin behar dute. " Izena hartu eta txanda bat ematen zaie, ordu jakin batekin. Hala, ez dute denbora askoan zain egon beharrik, eta zain egon behar badute, atarian egongo dira, ez barruan", azaldu du Odriozolak.
‎Antolatzaileen arabera, EAJk eta orduko Herrizaingo Sailak" ardura zuzena" dute Kalparsororen kasuan: " Herri honetan egon diren biolentziez ari direnean, beti arbitro papera hartu nahi duen arren, Kalparsororen kasuan eta beste hainbat kasutan EAJ da erabili zuen biolentziari buruzko ardura hartu eta egindakoa aitortu behar duena".
‎‘Fadoak entzuten zituen gizona’ obra prestatzeko lanean murgilduta dabil Iñigo Aranbarri aktore azkoitiarra. Abuztuan atsedena hartu eta irailean estreinatzeko asmoa dute.
‎Lan boluntarioa eginez jardun dute konfinamendu garaian ere Ikaslaguneko 40 kide inguruk. Eskerrak eman nahi izan dizkiete bertako arduradunek proiektuko boluntarioei eta nolabait parte hartu eta lagundu duten guztiei.
‎tsas hondakinen inguruan kontzientzia hartzeko eta herritarrak horiek saihesten inplikatzeko, Getarian izango da' Mater' ontzia datozen egunotan. Gaur jaso ditu lehen bisitariak.
‎Herenegun, taldeko kideekin elkartu, traineruak uretara bota eta arraunean gozatzeko aukera izan zuten, aspaldiko partez. Ezohiko itzulera izan zen astelehenekoa; txalupei neurria hartzeko eta kuadrillak trinkotzeko denbora tartea ere ezohikoa izango dute. Ezustekorik ez bada, hilabete barru hasiko dira estropadak jokatzen.
‎Erakundeak azaldu duenez, erabiltzaileen osasuna eta ongizatea dira udalaren helburuak. Horregatik, deseskalatzeko arau orokorrak aintzat hartu eta prebentzio plan zorrotza gauzatu du udalak, eta kirol apiegiturak irekitzeko Eusko Jaurlaritzaren oniritzia jaso duela jakinarazi du. Egoitz Arruti Kirol batzordeburuak azaldu duenez, mugak jarri behar izan dituzte arduraz eta prebentzio neurriak hartuta jokatzeko, baina" ahalik eta zerbitzu egokiena" ematen saiatuko direla azaldu du.
‎Hamabost minutuko elkarretaratzea egin dute, Eraso sexistarik ez! Lepoan hartu eta babestu leloa zeraman pankartarekin, eta, amaieran, erasotuaren familiako bi kidek eskerrak eman nahi izan dituzte erasoa jasan duen pertsonaren eta bere hurbilekoen izenean gaur mobilizazio eta babesa adierazteagatik. Bide batez, atxikimendua bidali diete Hernani eraso sexista jasan duten hiru emakumeei.
‎Biribiltzeko, honakoa adierazi dute: " Etxean erasotutako emakumea, eratutako emakumea, emakumea lurrean badago, lepoan hartu eta lagundu aurrera segitzen, despatxotako paper artean galtzeko arrikua dago eta". Jarraian, txalo zaparrada artean hartu du planan elkartu diren guztiek, eta familiako kideek pankarta tolestu dute ekitaldiari amaiera emateko.
‎Suediako Gobernuak ia inoiz ez ditu bere herritarrak ezertara behartzen. Gobernuak gomendioak ematen ditu, eta herritarrek horiek neurri bezala hartu eta bete egiten dituzte.
‎Kontzientzia handia izan dute suediarrek gaitzaren aurrean. Nahiz eta gobernuak neurriak hartu eta mugak jarri, guk bizitza normala egiten jarraitu dugu. Jendeak ondo bete ditu neurriak.
‎Fase berriak bi oinarri izango dituela esan du: erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarlana erabakiak hartzerakoan eta zuhurtzia. Zuhurtzia inoiz baino garrantzitsuagoa dela azpimarratu du behin eta berriz Illak.
‎Horren aurrean, sindikatuak beharrezkoa ez den guztia itxi behar dela irmo defendatzen jarraitzen du: " Batetik, oso oso zaila ikusten dugu industrian segurtasun neurri guztiak hartzea eta, bestetik, ez zaigu zentzuzkoa iruditzen industriara bideratzea babesteko materiala, Osakidetzako langileek, egoitzetakoek, etxez etxeko zaintzaileek edo supermerkatuetakoek ez dutenean nahikoa", adierazu du Aiestaranek. " Zertarako bideratu material hori kotxeentzako motorrak egiten dituen enpresa batera?" galdetu du.
‎Nire hausnarketa da jaio zaren lekuan jaiotzeagatik bizi duzula errealitate bat edo bestea, eta hor daude mugen mugak. Greziako uharteetako herritarrek uholde guztia hartu eta bizikidetza sustatu behar dutela sentitzen dute, baina beraiei ez diete iritzirik eskatzen. Halabeharrez, hor tartean harrapatuta daudela sentitzen dute, eta oso kritikoak dira egoerarekin.
‎Egun batetik bestera, beren burua egoera oso larrian ikusi zuten, agian hil egingo zituztelako. Zerbaitek gogorra izan behar du, norbaitek maletak hartu eta alde egitea erabakitzeko. Beren jatorrizko lurraldeetan bizitzea eta beren bizitzarekin jarraitzea da errefuxiatuek nahi duten gauza bakarra.
‎Grande Marlaskak, Espainiako Barne ministroak (eta ez beste inork), gobernatuko ditu gure kale hutsak, eta osasunaren izenean hainbat hitz itsusiren oihartzuna entzun dugu: berrogeialdiaren eta konfinamenduaren bakardadea, errekisa edo konfiskazioaren itzal iluna, ebakuazioaren mehatxu urruna, ondasun eta industrietan esku hartze eta okupazioaren aukera… Erdi brometan esan izan dut elizkizunak debekatutakoan izango zela egoeraren larriaz benetan kezkatzeko unea, eta hori ere ia iritsi zaigu.
‎" Urtea joan eta urtea etorri, gero eta herritar gehiago ateratzen da danborra jotzen, eta jendetza ibiliko da kalean haien bueltan ere. Parte hartzea eta aniztasuna nagusi izango dira. Heldu nahiz gazte, emakume zein gizon, denentzako moduko festak izango dira aurtengoak ere", esan du alkateak, eta festak" askatasunez eta besteen askatasuna errespetatuz" gozatzera deitu ditu herritarrak.
‎Beti izan dut jarrera berdintsua, klasikoa. Jendea hartu eta hamar minutu edo ordu laurden batean zerbitzua eskaini. Gaur egun, ordea, aldatzen ari da hori.
2021
‎" Oinarrizko beharren desmerkantilizazioa (etxebizitza, elektrizitatea...), zaintza eta pentsio sistema publikoak, osasun eta hezkuntza sistema publiko indartsuak, lan baldintza duinak guztiontzat, indarkeria matxisten aurkako politika publiko sendoak, Atzerritartasun Legearen abolizioa...". Norbere bizitzaren gaineko erabakiak hartu eta" jendartea goitik behera" aldatzeko, burujabetza ezinbestekoa dela uste du. Bihar kaleak hartu eta bizitza duinak aldarrikatzera animatu ditu herritarrak.
‎Norbere bizitzaren gaineko erabakiak hartu eta" jendartea goitik behera" aldatzeko, burujabetza ezinbestekoa dela uste du. Bihar kaleak hartu eta bizitza duinak aldarrikatzera animatu ditu herritarrak.
‎Bai. Europan zehar bira egin nahi genuen, eta kontua hobetzen ari zela ematen zuenean, duela urtebete edo, hamar egun edo hartu eta joan egin nahi genuen. COVID kasuen kopurua igotzen hasi zen berriro, ordea, eta bertan behera utzi genuen bira.
‎Energiari lotutako pobreziaren tasak altuak baziren, adierazleek gorantz jarraituko dute datozen hilabeteetan. Espainiako Gobernuak neurriak hartu eta bizitza bermatzeko gutxieneko hornidura elektrikoa ezarri du. Gure ustez, neurri ona da, baina horrek ez die erantzungo arazoak dituzten sektore guztiei.
‎Finalean atzetik izan zineten, baina lortu zenuten aurrea hartzea eta kopa etxeratzea. Zein izan zen egoera iraultzeko klabea?
‎Horregatik, guztiz beharrezkoa dugu Kontseilu Sozialistak martxan dituen dinamiketan parte hartu eta Oinarrizko Produktuen Biltegia bezalako proiektuak hauspotzea. Kolpatuen dauden familien momentuko behar jakin batzuei erantzutetik haratago, argi dagoelako kapitalismoaren gaindipenak soilik amai dezakeela pobreziarekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia