Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 112

2007
‎Hemen ez dugu halako kalterik jasan, salbu eta istripu batzuk errepide zenbaitetan eta mekauen batzuk auto ilara batean denbora galdu behar izan den horietan. Nafar Erriberan nabarmenagoak izan dira kalteak, dela Lizarran, dela Kastejon edo Andosillan ibaiak gainezka egin eta urak errepideak hartu eta itxi behar izan dituztelarik, edota Tutera aldean urak hartu dituen lur eta baratze sailak ikusita. Urri izango ditugu aurten hango esparrago edo alkatxofak, edo garestiago pagatu eta jan beharrekoak behintzat.
2008
‎Bestalde batzuk aisialdian eta besteek garraiobide modura erabiliko dute: lanerako edo Zizurkilera gerturatuz bertan trena hartu eta alde batera edo bestera jotzeko. Hori litzateke hurrengo denon erronka, gure garraiobide bihurtzea, izan ere bizikletak garraiobide alternatiboa izateko aukera asko ditu, bizitza lasaiago hartzen lagunduko liguke eta presakako kontuak ahazten, ez litzaiguke batere gaizki etorriko.
‎Eta Anitz hitzak, anitza, irekia esan nahi du. Bi hitz horiekin azaldu nahi zuten, aisialdi talde bat ez dela itxia, eta denek parte hartu eta gauza guztietara irekia egon daitekeela. Hasieratik, planteamendu hezitzaile bat bultzatu nahi izan dugu.
‎Etorkizunean ikus entzunezko alorra sakonduko du webguneak.Aurrera begira ere, eskualdeko informazioa ahalik eta modurik zabalen eta erakargarrienean lantzeko helburuari eutsiko dio aldizkariak. Noski, beti izaten da zer hobetua eta, saiakera horretan, gogoz eta indarrez eutsiko dio etorkizunari. EskertzaMila esker parte hartzaileeiAiurri aldizkaria bizirik mantendu ahal izateko behar beharrezkoak izan dira norbanako, talde, elkarte nahiz erakundeen parte hartze eta laguntzak. Lerro hauen bidez Aiurri aldizkariko erredakzio batzordeak eskerrak eman nahi dizkie era batera edo bestera egitasmoarekin bat egin duten guzti guztiei.
‎IKASTOLA eta ONDARRETA ikastetxeetako haurrak, beraien ikastetxeetatik.15: 15ean:, Ikastetxe guztiak, Kale Nagusian, oinezkoen alderdian, Iturbe zapata dendaren parean elkartu eta denak elkarrekin KALEJIRAN txarangak eta dultzaineroak lagunduta, Juan Bautista Erro, Kaleberria, Bekoplaza, Kale Nagusia, Dr. Huizi eta kanposantuko aldapa igoz, Rikardo Arregi kalea hartu eta Kabia tabernatik zuzenean Goikoplazara. GURASOAK ere anima zaitezte eta mozorrotu denak!
2009
‎Ematen duen segurtasun juridikoagatik, ezker abertzaleak ere bat egin zuen testuarekin. Erabaki honek, Iñaki Mendizabalen esanetan, “herritarrek berriz parte hartu eta alegazioak aurkezteko aukera ematen du”. Xabier Sasiainbarrenak (Herrigintza) aldeko bozka ematearekin batera, dokumentua ahal bezain laster prest egotea eskatu zuen.
‎Estatu mailako 23 urtez azpikoen txapelketan parte hartu eta zilarrezko domina eskuratu berri du Nerea Arruti judo jokalariak. Europara begira dago orain.
‎Entrenatzeko denbora gutxiago dut.U.A.: Esfortzu asko eskatzen du indar hartzeak eta hiru hilabeterako kanpora noanez, ez nago oso motibatua. Itzuli ostean, bizikletan ibiltzeko nahi adina denbora izango dut.Denboraldi berria, talde berria.
‎Atsedenaldira 16nako berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatia ere paretsu hasi zen, berdinketa nagusi izan zen hamargarren minutu arte, baina, hortik aurrera kanpokoek aurrea hartu eta etxekoek ezin izan zioten partidaren erritmo biziari eutsi.
‎Duela bost bat urte, jabeak saldu egin zuen, eta erosi zuen enpresa berriak obretako zaborra biltzeko kamioi eta kontainerrak ditu bertan. Eta duela urtebete ingurutik pabiloiaren ondoko zelaian hasi zen, batez ere, lorazaintzako hondakinak eta enpresetako paletak birrintzen”.BIDEA ETA BASOAUrnietatik gune honetara ibilgailuz iristeko Lategi auzoko errepidea hartu eta Goikoetxeko ur deposituaren parean ezkerrera hartu behar da. Bidearen azken zatia, bertakoen erabilerarako hormigoizko auzo bide estu bat da.
2010
‎Lehen, zentzu puska batekin xuhur jokatu ez, eta agidanez orain, derrigorrean datorkigu benetako jokabidea. Esan nahi dut, jateko, jantzi, jostailu eta opariei bere neurri bat hartu eta han hemengo beharrari zuloak itxi orde, hor ibili garela umetan bezalaxe zer nahi dugun ez dakigula. Orain ikasiko dugu seguru aski mundura begiak zabaldu eta esperantzari bere bideak egiten, norbere beharra bezalako irakaslerik ez baita besterena ikusi ahal izateko.
‎Eta hilabete eta erdiko tratamenduarekin hobekuntza nabarmena ezagutzen ari da. Txalo egiten du, eskuekin gauzak hartu eta itzuli egiten ditu, eskailarak erraz igo eta jaisten ditu... Hitzak esaten ere hasi da, ez zaio gehiegi ulertzen baina gauza ulergarriak esateko pauso txiki batera dagoela dirudi.
‎Desiragarriena Markel handik oinez irtetea litzateke. Emazteak haurra hartu eta batetik bestera eraman behar du. Lau urte ditu eta 25 kiloko pisua du.
‎Ez zen batere erraza izan, garaiko egoera politikoa zaila zelako eta gizarteko zenbait girotan ez zirelako erlijiosoak onartzen. Hala ere, aurrera egiteko erabakia hartu eta zenbait eskola irekitzea lortu zuen, Salamancan eta inguruko herrietan lehendabizi, eta beste hainbat tokitan geroago. Gaztela inguruan hainbat ikastetxe zabaldu ondoren, Euskal Herrira zabaldu zuen bere lana eta inguru hauetan ere eskolak eraikitzen hasi ziren.Hemendik kanpo, mundu zabalean, Ama Kandidak argi zuen beharrik handiena zegoen tokietara iritsi behar zuela.
‎BAI UDALBILTZARI, BAI EUSKAL HERRIARI“UDALBILTZA, Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarra”, nazio instituzioa, zazpi lurraldeetako ia 1.800 udal hautetsik sortu zuten, 1.999ko irailaren 18an Bilboko Euskalduna Jauregian. Honako printzipio eta helburuekin sortu zuten: Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzen laguntzea, lurraldetasuna lekuko izanik eta zazpi euskal lurraldeetako udal ordezkariak esparru erkidean batzeko asmoz.Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratikotzat harturik eta euskal herritar guztien erabakimen eta parte hartze askean oinarriturik.Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea, hizkuntzaren, kulturaren, kirolaren, ingurumenaren, lurralde antolaketaren, ekonomiaren garapenaren eta ongizatearen alorrean eta beste esparru batzuetan, udal ordezkarien ekintza bateratuei bide emanez.Nazioartean Euskal Herria nazio berezko eta desb... Horien artean, nabarmena 2.003ko udaberrian Madrileko Auzitegi Nazionalak aginduta erakunde nazionalaren aurkako polizia operazioa dugu.Operazio honen ondorioz UDALBILTZAko hainbat hautetsi eta langile atxilotu, bulego publikoak itxi, udaletxeak erregistratu, materiala eraman, Zuberoan hainbat enpresa egitasmo laguntzeko herritarrek emandako dirua konfiskatu eta UDALBILTZAri suspentsioa ezarri zioten.Operazio honen aurrean, udal hautetsi, ordezkari politiko, sindikal, kultural eta sozial ugari eta anitzek eta milaka eta milaka herritarrek erasoa salatu zuten Bilboko kaleetan, “Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari” lelopean.Orain, zazpi urte beranduago, UDALBILTZAren aurkako epaiketa dator.
‎Milaka behi eta ardi zeuden han. Zaldia hartu eta kilometro asko eginda ere, ez ginen inoiz iristen lursailen amaierara. Uruguaira joan nintzenean, asko harritu ninduen hango abeltzaintza moduak.
‎Telebista dela medio, esku pilotara jotzen dute gazte guztiek. Ni saiatzen naiz zesta puntara erakartzen horietako bat edo beste; hamar urteko lau bat gaztetxo ikusten ditut oraintxe gertu, zestoa eskuan hartu eta proba dezaketenak... Izan ere, ziur nago zesta punta probatzen duen gaztetxoak gustua hartu eta jarraituko duela.
‎Ni saiatzen naiz zesta puntara erakartzen horietako bat edo beste; hamar urteko lau bat gaztetxo ikusten ditut oraintxe gertu, zestoa eskuan hartu eta proba dezaketenak... Izan ere, ziur nago zesta punta probatzen duen gaztetxoak gustua hartu eta jarraituko duela. Horrela ibili beharra dago, jai dago gainerakoan.
‎Asteasun egon nintzeneko oroitzapen ederrak gordetzen ditut”.Eleuterioren esanetara, ederki ikasi zuen segan, Euskadiko txapelduna izateraino: “Txapelketa martxan jarri zutenean, parte hartu eta irabaztea lortu nuen. Sega, ordea, handik laster utzi nuen.
‎Sexu beldurrak eraginda, ahul eta sentibera nola bihurtzen garen eta gure baliabideengan konfiantza galduz, gugatik kanpora segurtasun erreferenteak bilatzera nola jotzen dugun ere aztertuko dugu. Emakume eta gizonen harremanak bereizten dituen armiarma sare osoa aztertzen saiatuko gara, orain artean, gizonei nagusitasunezko biolentzia erabiltzea onartu, legezkotzat hartu eta baimendu zaiena, emakumeak mendean hartuz.Zein arrazoirengatik da garrantzitsua ikastaroan parte hartzea. Indartzen lagun diezagukeelako, autonomoago izan gaitezkeelako eta biolentziazko egoeren aurrean beharrezko baliabideak izaten erakutsi ez ezik, batez ere egoera horiek saihesten ikas dezakegulako.Zein egoeratan jar daiteke abian ikasitakoa. Bizitzako edozein momentutan, izan ere, biolent... Noiz hasi zinen antzeko ikastaroak eskaintzen?
‎Beste norbaitek egingo zuela pentsatu, eta bere horretan utzi nuen. Mertxek deitu zidanean erabaki nuen parte hartzea eta beste euskaldun zahar batzuk ere animatu nituen. Pena litzateke gu ez animatzeagatik, euskaraz hitz egin nahi duen jendea horretarako aukerarik gabe uztea”, azaldu du.
‎Esan beharrekoa azkar esan nahi izaten dugu eta errazagoa da gaztelaniaz egitea. Pixkanaka, euskaraz hitz egiteko ohitura handiagoa hartu eta esaldiak errazago osatzen joatea da gure helburua”, gaineratu du Ferminek.Ikasteko laguntza“Euskaraz ikasten ari denari gaztelaniaz hitz egitea itsusikeria dela iruditzen zait. Ekimena martxan jarri zenetik, euskaraz hitz egiten dut Pily, Isabel edota Ferminekin kalean topo egiten dudan guztietan.
2011
‎Arlo ugari lantzen dugu herritarrei begira: ...zio eskaeren arreta, erreklamazioen azterketa eta tramitazioa, arazoak konpontzeko aldeen arteko bitartekaritza, produktu eta zerbitzuen konparaketa analisiak, kontsumo aldizkari batzuek egiten dituzten analisi konparatiboak, kontsumitzaileak eskatuta arbitraje prozedurei hasiera ematea, kontsumoari buruzko informazio eta orientazio materiala argitaratzea… Tarteka, kontsumoari buruzko gai bat hartu eta horren inguruan informazioa prestatzen dut etxez etxe banatzeko. Orain internet bidez nola erosi jakiteko aholkuak prestatzen ari naiz.
‎“Guztiok korrika eta presaka edo estresatuta bizi garen gizarte honetan, norberaren denbora musu truk eskaintzeak barregarria dirudien arren, ekimen honetan gabiltzanok ez dugu jada horrela pentsatzen”, aipatu du Olgak, eta euren arteko denbora eta abileziak trukatzeaz gain, lagun eta ilusio berriak izateko bidea ireki diela gaineratu du. “Bestetik, askotan faboreak eskatzeak lotsa edota beldurra ematen digu baina sistema honekin mesedeak hartu eta eman egiten direnez, eskatzeko garaian ez da hainbesteko erreparorik sentitzen”, azpimarratu du.
‎Horrek, frogetan parte hartzen hasteko bidea ireki zidan; Villabonako Sansilbestrea, Idiazabalgo lasterketa…, krosetan ateratzen hasi nintzen, Joxeanek lagunduta. Nire buruari jarritako erronka da; lehiari tamaina hartu eta neurriz kanpo sufritu gabe amaitzeko gai izatea. Orain, gaztetxotan gertatzen zitzaidanaren kontrakoa gertatzen zait tarteka, gehiegizko ahalegina ez egiteko asmo horretan, motz geratzen naiz batzuetan, barruan dudan guztia eman gabe.
2012
‎Orduz geroztik ez zuten Juan gehiago ikusi. Etxean preso hartu eta Ondarretako espetxera eraman zuten eta azaroaren 15ean Beran fusilatu zuten. Juan beratarra zenez, bertakoek kamioian harrobira nola eraman zuten ikusi zuten eta, nonbait, ezagutu.
‎“Etxean geneukan eskopeta zaharrarekin gertatu zen. Umeak izan, Lazarok ganbaran edukitzen zuen eskopeta zaharra hartu eta jostaketan hasi ginen. Kargatuta zegoela jakin ez, eta deskuidu batean, buruan bete betean jo zuen tiro batek”.Garai haietan senide ugariko familietan ohikoa zena gertatu zitzaion Patxiri:
‎Orduan ez zegoen ez bonbonarik ez antzekorik, eta egur ikatza izugarri estimatzen zen. Tarteka, Inazio Barriola kamioi zalea eta biok Donostiara joaten ginen; 40 kiloko ikatz zakuak bizkarrean hartu eta kasu askotan igogailurik ez zuten etxeetan aritzen ginen! ”.Lanbidearen baldintzetaz galdetuta, kopeta zimurtu eta hasperen txikia egiten du Patxik, erantzun aurretik. “Basapiztien bizimodua zen hura, zerri eginda ibiltzen ginen beti.
‎Auzotarrak biltzea, parte hartzeko bideak jartzea, ongi pasatzea… behar luke izan jaien muina, eta penaz aitortu behar dut printzipio hori ez dela erabat betetzen. Auzoan badira jaietara agertzen ez direnak, seme alabak edo ilobak hartu eta haurren egunean ere agertzen ez direnak; hitz batean, jaiek batere ilusiorik pizten ez diena. Horiek denak animatuko nituzke, etor daitezen ekitaldiren batera, giro polita eta herrikoia izaten baita Sorabillako plazan.
‎Herriarteko txapelketako azken kanporaketan min hartu eta frontoia utzi behar izan zuen Jon Eskuderok. Belauneko lesio larriaren ondorioz, zortzi hilabete geldirik egon du.
‎Eta entzundakoaren arabera, bidea zaila ikusten dut. Eta politikoek zuk han egon behar zenuen eta elkarri esaten hasten direnean, inori harria jautsi beharrean, beraien buruari jautsi liokete MEMORIA ekintzetan parte hartuz eta begietara elkarri begiratuz. Erronka handiegia?
‎Itsasontziz makina bat bidaia egin beharra izan nuen garai hartan. Gauez itsasontzia hartu eta zortzi orduko bidaia egin ondoren Malagara iristen ginen. Goizean autobusa hartuta joaten ginen partida jokatu beharreko tokira.
‎Zein izango da nagusiena. Alkatea liberatuta egotea izango da aldaketa nagusiena. Nire lanpostuan eszedentzia hartu eta lanegun osoz arituko naiz Udalean, otsailaren 15etik aurrera. Modu horretan, lan karga handiagoa hartzeko moduan izango naiz.
‎Dudarik gabe, gustura ari zara, beraz…Gustura ari naiz, bai. Orain artean martxa hartzea eta ikastea izan da eginbehar nagusia. Herrialde berri batera kooperazio lanetara iritsitakoan, hura ezagutzea ezinbestekoa da.
2013
‎“Herri ezberdin askotan eskaintzen ditugu pala ikastaroak ekimen honen baitan. Diru murizketak direla eta, ‘Emakumea pilotari’ ekimenak ezin izan du Larraulgo ikastaroaren ardura hartu eta neronek hartzea erabaki nuen. Nolanahi ere, ekimenaren barnean ari diren beste taldeen trataera bera jasoko dute larrauldarrek”.Bost emakumeren parte hartzea kontuan hartzeko datua dela azpimarratu du Ainhoa Garmendiak:
‎Behobia eta Donostia artekoa korrika egiteak nahikoa lan ematen badu, monozikloaren gainean egiteak meritu handia duela esango nuke. Gainera, bi aste lehenago erabaki nuen modu horretan parte hartzea eta orduan, ez nekien monoziklo gainean ibiltzen ere. Dagoeneko ikusgai dago bideoa Youtube ko #OTRAVENADA kanalean.
‎Joaten ez zen eztula jarri zitzaidan eta Andazarrateko sanatorioan egin behar izan nuen denboralditxo bat. Handik itzulitakoan, ahal nuen gehien atseden hartzeko eta ondo jateko esan zidaten, beraz, etxean egon beharra izan nuen, geldirik. Aldian behin, plazara joaten nintzen indizioa jartzera.
‎Azaroan, egin behar ez nuen lasterketa batean hartu nuen parte, Donostiako Maratoian. Min hartu eta, ondorioz, hilabetean geldirik egon behar izan nuen. 2012an biek Mendiko Lasterketen Euskal Kopa irabazi zenuten.
‎Denboraldiaren hasieran izugarrizko ilusioa izaten da. Lasterketen egutegia hartu eta eskema bat egiten dut, zein lasterketetan parte hartu ahal dudan pentsatuz. Aurten, nire helburua Aizkorriko lasterketa ondo egitea da, iaz bederatzigarren egin nuen eta aurten marka hori hobetu nahi dut.
‎C.: Zeanuriko lasterketa amaitu eta gero, maleta hartu eta lagun bat eta biok dutxara abiatu ginen. Bidean, iturri bat ikusi eta zapatilak garbitzea erabaki genuen.
2014
‎Jendea festaren inguruan mugitzen da eta horrelako egun bat antolatuko dugu. Dena den, jendea festara hurbiltzea baino harago iritsi behar dugu, hau da, jendea antolatzera, parte hartzera eta hurrengo festa egun batean pentsatzera iritsi behar dugu. Ea jendea animatzen den eta gazteriak bizitasuna hartzea lortzen dugun.Garazi Jauregi“Txikitik hasi eta zerbait antolatuko dugu”Zer iruditu zaizu Udalak abian jarritako parte hartze prozesua. Oso positiboa da Udala gazteengana gerturatu eta, gutxienez, zer behar duten entzutea.
‎Institutuan hasi berria nintzen eta gimnasiako irakaslearen bidez jakin nuen nesken futbol taldea martxan zela bertan. Iluntze batean, autobusa hartu eta entrenamendura azaldu nintzen. Pixkanaka pixkanaka taldean sartzen joan nintzen eta zortzi denboraldi osatu nituen bertan.
‎Iaz 17 kazuelka prestatu ziren. Herritar ugari animatzen da parte hartzera eta giro polita sortzen da”, azaldu du Guruzek. Larunbat eguerdian, berriz, lepo betetzen da Amasako frontoia bazkari herrikoian.
‎Izugarrizko lana egiten dute eta omenaldia ere egin izan diegu euren lana eskertzeko. Amasako baserriren bateko txekorra hartu eta ostiraletik hasten dira bazkaria prestatzen. Menua beti berdina:
‎“Kanpoan bizi diren amasarrak ere bertan izaten dira egun horretan. Harrigarria ere bada jendeak lanetik bi egun jai hartu eta nola eusten dion ohitura horri. Urteren batean huts eginez gero, berriz, hurrengorako zer nolako gogoa geratzen den”, aipatu du Arkaitzek.
‎Dirudienez, hori da PSE EEk, EAJ PNVk eta PPk legegintzaldi amaierara arte izango duten estrategia. Beraien helburu bakarra Bilduk erabakiak hartzeko eta kudeatzeko gaitasun eza duela erakustea da. Baina egoera honen benetako kaltetuak andoaindar guztiak dira”.Egungo ordenantza, Animaliak Edukitzeko eta Babesteko Udal ordenantza arautzailea izenekoa, 1997koa da.
2015
‎“hamasei urte nituela inguruko krosetan parte hartzen hasi nintzen. Egunkarian, Oñatin Gipuzkoako txapelketa zegoela ikusi, parte hartu eta irabazi egin nuen. Hemezortzi urte betetzera nindoala, Juniorretan korrika egin behar nuela esan zidaten eta federatu egin nintzen”.
‎Parisen ere denboraldi bat igaro zuen, apustu baterako prestatzen.Munduko txapelketanSoldadutza oso arina egokitu zitzaiola aipatu du, “soldadu nengoela Donostiako, Burgosko nahiz Bartzelonako krosak, denak irabazi nituen. Bigarren aldiz Espainiako txapelketan parte hartu eta bigarren egin nuen Madrilen. Handik Luxenburgora eraman ninduten Munduko txapelketara.
‎Ez dut lanik egin gabe egun bat pasa. 65 urterekin erretiroa hartu eta kartila mantxatu gabe”. Bi aldiz kotxeak jo ondoren, bizikleta uztea erabaki zuen orain lau urte, “beldurtu egin nintzen.
‎Klubak Asier eta biongan erabateko konfiantza jarri du, eta logikoa iruditzen zaigu eskura dauzkagun baliabide guztiak erabiltzea, taldearen errendimendua hobetzeko asmoz. Iaz, iPad a eskuan hartu eta aurkarien partidak grabatzen genituen; euren markatzeko sistema –mistoa, indibiduala, eremuka– aztertzen genuen eta geure jokalari bakoitzari aparteko detaileak jakinarazten genizkien. Aurten, geure partidak grabatzen hasi gara, akatsak aztertzeko eta zuzentzen saiatzeko asmoz.Bigarren urtea duzu Euskaldunan.
‎Eskerrik asko, lehenik eta behin, kargua hartu eta lehen elkarrizketa Tokikomi emateagatik.25 urte ibili naiz toki hedabideen garrantzia azpimarratzen eta logikoa da keinu hau egitea. Interes gai bihurtu naizen momentuan ulergarria da.
‎Lantokian edo bizitzako beste edozein egoeratan estu eta larri nabilenean, ihesbidetzat hartzen dut. Arkua eskuan hartu eta akabo bestelako pentsamenduak; tiraldia ahalik eta biribilena egitea beste asmorik ez daukat buruan. Alde horretatik, kontzentrazio arazoekin dabiltzan gaztetxoei arku tiroa aholkatzen diete adituek.
2016
‎Izoztu ondorenean bost zatitan ebaki eta 15 bat minutuz desizozten utzi, errebozatu aurretik.Irin, arrautz eta panko ogitan pasa shushiak. Olio berotan frijitu eta paper lehortzailearen gainera atera, gehiegizko olioa kentzeko.Sushiak hartu eta aldeetako bat mirin saltsatan busti ondoren, tomate ezkatetan pasatu.Platera apaindu, ogi birrindua, sesamo haziak, tipula frijitua eta kimuak zabalduz, baita perrexil pistua ere. Plateraren erdian shushia jarri, tomate ezkatak gora begira dituela, ali oli saltsarekin puntua marraztu eta kimu freskoarekin azken ukitua eman.
‎Talde lana ezinbestekoa da, jokalari guztien laguntzarekin lortzen direlako helburuak. Gustuko dut balore horiek haurrei transmititzea.Saltsa askotariko perrexila sentitzen al zara hain jardunbide oparoarekin. Gogoko dut ekimen askotan parte hartzea eta ahal dudan leku guztietan zerbait eskaintzea. Zein edari duzu gustuko?
‎Iban Agirreren erabakia" begirunez" hartu eta egindako lana eskertu ondoren, zera gaineratu dute: " laster ezagutaraziko dugu nor izango den Iban Agirreren ordezkaria Alkatetzan.
‎Sare sozial bidez etengabeko harremana dute beste herrietako gidariekin ere, “gure arteko lehia sanoa dugu, oso giro ona”, gaineratu du Aitorrek. Gidari eta kopilotuKopilotuaren laguntzaz ateratzen dira lasterketatan. Haren ardura izaten da ibilbidearen inguruko oharrak hartu eta gidariari beharrezko azalpenak ematen joatea. “Ibilbidea ezagutzeko aukera ematen digute lehiaren aurreko astean.
‎Guk etxetik kalerako joera geneukan, ez genuen minutu bakar bat bera pasatzen etxean. Baloia hartu eta kalera. Egun, gazteek kaletik etxera, edo lokaletara egiten dute bidea.
‎Errioxara joan behar goizetik eta etxerakoan Ebro ibai bazterrean kokatzen den Lodosa herriko taberna batera sartu. Bi mutil gazte kafetxo bana hartu eta abiatzekotan. Euskal Selekzioaren kamiseta berde bana zeramaten soinean.
‎Hala ere, agidanez Barkaiztegin amonarekin izan zirenek egoera larriagoa bizi izan zuten. Batzuek Ondditik, besteek Santa Barbaratik tiroketari ekiten ziotenean, amona haurrak hartu eta, arrosarioak eskuetan, herio bizian joaten ziren Zumiztiko zulora, zegoena zegoenean utzita, beren buruak babestera. Ororen buru, bestelako istoriorik ere kontatu ohi zuten gerora.
‎Gerrako kontuak esango duzu, ume baten ikuspegitik hartu eta emanak diren arren. Alabaina hurrengoan jarraituko diot gaiari ikuspegi helduagorekin.
‎Ni kartak idazten oso motza izan naiz: nire motibaziorik handiena Kontxita zen eta baita neure aita ere, badakit oso gogoko zuela nik bidaia hura egitea...; bada erabaki nuen egunero karta bat idaztea nire joan etorri guztiak azalduz, eta aitak hartu eta berehala bidaltzen zien gure tarteriko denei.
‎Lan hura osatzeko, datu ugari jaso zuten hemendik. Liburuak banaka banaka hartu eta irakurri behar dira horretarako; lan handia da, baina oso interesgarria.Egunerokoan zein lan burutzen duzu Villabonako artxiboan. Zein asmo duzue etorkizunera begira. Mantentze lana egiten dugu.
2017
‎Gipuzkoa mendean hartzeko asmotan Nafarroatik Molak gidatuta abiatu ziren tropa faxistak abuztuaren 16an sartu ziren Andoainen. Buruntza abuztuaren 30ean lortu zuten hartzea; ordura arte indar errepublikanoek gogor eutsi zioten goi posizio estrategiko horri, nahiz eta armez eskas ibili.Andoaingo eta Urnietako herritar ugarik exodoan parte hartu zuen abuztuko lehen egunetan, jakinaren gainean baitzeuden tropa altxatuek herri bat hartu eta agudo giza sarraskiak egiten hasten zirela, atxiloketak, desagerketak, ile mozketak... Nolanahi ere, altxamenduarekin bat egiten ez zuen beste hainbat jende etxean geratu zen, sinetsita ez ziotela inori kalterik egin eta ez zutela errepresaliarik jasango.
‎Hau guztia Bartzelona bertatik 1923an emandako Estatu Kolpe batek moztuko zuen. Primo de Rivera generalak Alfontso XIII. erregearen baimenarekin boterea indarrez hartu eta zazpi urteko diktadura martxan jarri zuen, nazionalismo periferikoarekin zerikusia zuen guztia ezabatuz. Katalanismoa klandestinitatera pasatu zen.
‎Bueltan etorri ginenean, gure etxearen gainean bizi zen bizilagunarekin egin genuen topo eta poz handia hartu zuen gu ikustean. Egun gutxira, mutil hura hartu eta Amasako hilerrian hil egin zuten. Gaixoa!
‎Emakume arina da, “aita oso fuertea izan genuen; gaixotutakoan botikarik hartu gabe sendatzen zen, baina ez zen 100 urtera iritsi. Nik ere ez dut botikarik hartzen eta fin jaten dut: pureak eta konpota, bereziki.
‎" Baliteke pixka bat sufritzea jaitsieretan, edo tropelean banoa...". Urriaz mintzatzen da, lagun min duen bizikleta hartu eta errepidera irteteko: " Paseotxoak emateko bada ere".
2018
‎Urteetako prestaketa desegokiaren ondoren, hornidura ekonomiko berria erabilgarri izango da bere egokitzapen osorako. Emergentzietarako, larrialdi egoeran dauden pertsonak hartzeko eta gizarte gaiekin lotuta dauden beste kasuetan erabili ahal izango da. Fleming eskola publikoko erreformak (ohiko 85.000 euroko aurrekontuari 19.500 euro batuko zaizkio) 2018ko ohiko aurrekontuek zentro publiko honen bi hezkuntza eraikuntzak (Arroa eta Arratzain) konpondu eta egokitzeko 85.000€ko partida bat jasotzen zuten (azken urteetako garrantzitsuena). Kredituen eraldaketa berri honek, bideratuta zegoen partidari 19.500€ gehitu dizkio, Flemingo guraso junta eta zuzendaritzarekin batera hartutako erabaki horrekin, hobekuntza ekintza berriak egin ahal izango dira udaleko titularitatea duten bi eraikuntzetan.
‎Andoainen, Mari Luz alabarekin eta honen senarrarekin batera bizi da. Egunero egunero Hogar Extremeñoren egoitzan dauka hitzordua jarrita; hara joan, kafea hartu eta bertan diren bazkideekin hizketan aritzea du gogoko; berak dioenez, elkartean “errege baten modura” hartzen dute, eta munduko pertsonarik zoriontsuena da bizimodu hori eginez.Bederatzi senideetatik bera zen gazteena. Egun, 106 urte dituen anai zaharrena eta biak bizi dira.
‎Aurrerantzean herriko elkarte eta eragile ezberdinek Behar Zana frontoia erabili ahal izango dute? edo Beertoki azokarekin hartutako erabaki hau salbuespen bat da. EH Bildutik gai honetan posizionamendu eta erabaki garbi bat hartu eta zabaltzea exijitzen diogu udal gobernuari. Elkarte eta eragileek frontoia erabili dezaketen edo ez argi geratu behar da, momentu honetan dagoen ziurgabetasunarekin behin betirako amaituz.
‎Helmuga, orain dela urte batzuk, inoiz zapalduko ez nuela iruditzen zitzaidan. Kursaal parean azkenengo indarrak hartu eta guztion laguntzarekin helmuga zapaldu nuenean gauza bat argi geratu zitzaidan. Urtzek bere kantuan aipatzen zuen bezala, zaila bada ez da ezinezkoa.
2019
‎Adi jarri nintzen. Barillak erabiltzeko gaitasuna edonork duela esan zuen eta, hurrengo egunean, bi alanbre puska hartu eta proba egin nuen. Eta zast!, gurutzatu egin zitzaizkidan.
‎Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak autobusak antolatu ditu abenduaren 14rako. Autobus batek Tolosa inguruko herrietan zehar egingo ditu geldialdiak, Alegia, Tolosa, Anoeta eta Iruran, hain justu ere, bertako jendea hartu eta Donostiara eramateko. Beste autobusak, berriz, Aiztondo bailarako herrietako jendea bilduko du, Asteasun, Zizurkilen, Amasa Villabonan eta Andoainen geldialdiak eginez.
‎7tan kafea Gurian, Urnietan. Autoa hartu eta Kimi Raikkonenen pare Etzegaraten gurpilak zukutu, eta Otzaurte gainera. Han, autoa, kanadar pasabidea baino harantzago utzi, estrategikoki, herriko korrikalariak ikusi ostean, garrote batean autoa hartu eta San Adrian aterpetxe azpiko errepide zuloren batean uzteko.
‎Autoa hartu eta Kimi Raikkonenen pare Etzegaraten gurpilak zukutu, eta Otzaurte gainera. Han, autoa, kanadar pasabidea baino harantzago utzi, estrategikoki, herriko korrikalariak ikusi ostean, garrote batean autoa hartu eta San Adrian aterpetxe azpiko errepide zuloren batean uzteko. Handik, erraiak bota beharrean, Sancti Spiritura.
‎Frankismoaren ondorenean lehen alkate izan zen Inaxi Otegik hitza hartu zuen," garai batean komisioetan egiten genuen lan, gaur egun batzorde esaten zaie. Gizon eta emakumeei dei egiten diet, emakumeei bereziki, indartsuak garelako, batzorde horietan parte hartu eta herriaren alde lan egitera".
2020
‎Zuek, inoiz sentitu zarete munstro estralurtarrak bezala? Inoiz pentsatu duzue “hori egiten badut, besteek arraroa naizela esango dute! ” Orduan, espazio ontzia hartu eta joan hemendik urruuuuun!
‎Jolas gisa proposatu genuen: parte hartzaileek hitz bat asmatu behar zuten, eta beste kide batena definitu, hirugarren batek hitza zein definizioa hartu eta horren gaineko marrazkia egiteko. Oso harrera ona izan zuen, jende askok hartu zuen parte.
‎“Ekitaldi xumea, polita eta batez ere indarberritzailea iruditu zait. Euskalgintzan eta batez ere ate joka dugun Euskaraldira begira inurri lan egingo dugun honetan indarra hartzeko eta ilusioa pizteko ekitaldia izan dela. Aurten pandemia egoera honek ekarri dizkigun gorabeherak tarteko, herritar talde txiki bat bagaude lanean arituko garenak, eta ariguneen sorrerarekin bultzada txiki bat emango diola bigarren edizio honi.
‎Eta hor gaude, momentuz ez da aldatu, baina egokitu bai. Martxoan utzi genuena berriro hartu eta lanean jarri gara.
‎Amasa Villabonako Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat, iheslariak hartzeko eta integratzeko harrera planari eusteko konpromisoa berresten du, eta xede horretarako estrategiak, programak eta baliabideak zehaztuko ditu, baita erakundeen eta gizarte antolakundeen arteko elkarlanerako esparruak ere.
‎3.127.326 km egitea; hau da, Euskal Herriak dituen biztanle adina kilometro. Kilometro hauek era ezberdinetan egingo ditugu, gure aldarriak soinean hartu eta ibilian dabilen herri bat garela erakutsiz. Eta gazteok ere bide horretan lehen lerroan gaude!
‎Herritarrei ekimenarekin bat egiteko deialdia luzatu zieten antolatzaileek, “Bizikleta hartu eta gurekin bidea egitera animatu nahi zaituztegu”. Barandiaranek adierazi zuenez, “Preso eta iheslarien etxerako bidea eta euskal jendartearen elkarbizitzarako eta bakerako bidea egiten jarraitu nahi dugu".
‎Bizi dugun Osasun Alarma egoera oso serio hartu eta auzoa maite duten kaletxikitar talde batek ekitaldi berezia prestatu zuen igandean, Ama Kandidaren jaiotzaren urteurrena ospatzeko. Konfinamenduak auzotarren arteko anaitasuna areagotu du, eta aurreko asteetan auzoa girotzen aritu diren auzotarrek ekitaldi berezia prestatu zuten.
‎Saiatuko naiz errezeta goxoak izaten, kalitate nutrizional altua dutenak eta begietatik sartzen direnak. Iruditzen zait askotan ez dakigula erreferentziak nondik hartu eta horrelako datu batzuk edukitzen hastea interesgarria dela bakoitzak bere elikadura antolatzeko aukera eduki dezan.
‎Gainetik jarritako guztia zuen gustuen arabera moldatu dezakezue; espeziak aldatu, soja texturizatua oilaskoarengatik ordezkatu, piperraren ordez kalabazina bota, saltsa etxeko tomate saltsaz ordezkatu… Ez izan beldurrik oinarri gisa errezeta hau hartu eta zuen gustuetara moldatzeko!
‎Isidro izeneko nekazari batek bizitutako miraria hizpide duen kondairan oinarritzen da egun berezi hau. Kondaira horrek dioenez, behin, nekazari hori elizatik baserrira itzuli, eta egunero bezala aitzurra, goldea eta gainerako lan tresnak hartu eta sorora abiatu zenean, soroko lan guztiak eginda topatu zituen.
‎Eskubaloiean oraindik erabakiak hartzeko eta neurriak zehazteke daude. Hala ere, esan daiteke ez direla jaitsierak egongo liga askotan gertatzen ari den bezala.
‎Buruan ondo masiatu genuen ideia ederra zen: autobus berdea hartu eta Inquitexeko bihurgunean, gidaria bahitu eta aireportura joatea zen gure helburua. Dena Sabrinarekin egoteagatik.
‎Negozioa geuk hartzea edo hirugarren pertsona bat bilatzea, bi aukera horiek zituen buruan. Eskaintza kontuan hartu eta ordutegietan eta oporraldietan lortutakoa balioan jarri genuen. Ez genuen atzera egin nahi, lorpen horietan.
‎Eta oraindik hobetu dezakegu, eskura baitugu %70a gainditzea, zenbait neurri hartu eta zenbait jokabide aldatu ezkero. Ez genuke aipatu gabe utzi nahi 143.876,91 euro aurreztu ditugula (errefusa tona bakoitzak 173,11 euroko kostua du) andoaindar guztiok errefusaren kantitatea jaisteagatik.
2021
‎Pertsona bat aurrean izatea, kontaktua izatea, adieraztea zein negoziatzea zer nahi duzun, esperimentatzea... Horretarako denbora behar da, eta horrelako ikastaroak, esaterako, aukera ederra dira nork bere buruarentzat denbora hartzeko eta, gorputzetik abiatuta, sentsazioekin nahiz pentsamenduakin bat egiteko.
‎Jorge Seguradok Ramon Atxaga alkate ohia gogoan hartu zuen astearteko plenoan, galde erreguen atalari hasiera eman aurretik: " Uztailaren 23an hil zen, 1963 eta 1973 urteen artean alkate izan zelako, eta hura gogoan hartu eta senideei doluminak helarazi nahi dizkiogu".
‎Horrelako kanpainekin etxeko buzoira iristeak pisu handia du. Jende askok hartu eta begiratuko duela iruditzen zait. Ez dakit kontzientziak asko aldatuko diren, baina, zerbait bai.
‎Itxi ziguten egunean bertan 180 bazkari eman behar genituen. Min handiarekin baina goizean goiz lanera etorri nintzen, hemengo enpresen zerrenda hartu eta deika hasi nintzaien, eramateko zerbitzua emango genuela jakinaraziz. Bakarrik ekin nion lanari, eta sukaldariarekin batera ondoren, pixkanaka martxa hartuz joan ginen.
‎Iraitz Arrospide Garro Villabonako semeak 2.10.59ko marka du maratoian, eta Olinpiar Jokoetan parte hartzeko eta Behobia Donostia lasterketa irabazteko erronkak ditu.
‎Sofa gris ilun hark irrika berezirik sortu ez bazigun ere, heldu zen une bat, sofa perfektuaren bila jarraitzeko asmoa behin betiko uxatu ziguna —“erne gero, hauxe baita dendan geratzen den azken alea, eta jende ugari dabil, aukera gal zenezakete…”— Eta heldu zen unea; hipermerkatuaren izenean ari zitzaigun, frantsesez horren ongi mintzo zen saltzaileari euskaldunaren taxua hartu geniona. Ba ote zen galdegin beharrean, bide zuzena hartu eta bizpahiru hitz egin genizkion euskaraz. Hark frantsesez erantzun.
‎Beraz, egitekoak bazeuden, baina janaririk ez bazegoen indarrak gordetzea garrantzitsua zen. Joko guztietan bezalaxe, ezinbestekoa da egoerari aurre hartzea eta pentsatzea.
‎Egoerak bermatu du: batetik, merkatarien arteko harremana sendotzea; bestetik, tokiko merkataritza aintzat hartzea eta sustatzea. Hori ez ezik, gazte jende askok jotzen du herriko dendetara; horien aldeko apustua egiten ari dira, kontzientziatuta daude.
2022
‎Azken plenoan bidea eman behar zitzaion aztergaiari, baina plenora hainbat bizilagun hurbildu ziren kontu eske. Bizilagunen parte hartzea eta gero, erabakia atzeratzea erabaki zuten ordezkari politikoek. Baina ez da denboran asko luzatuko egoera hori.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia