2006
|
|
Haur jaio eta haur hil. Lau pareta horiek, Valentinaren eskuak, begirada galdu bat,
|
hartara
zegoen murriztua aitonaren mundua. Hamabi metro koadroko miasma hori.
|
2008
|
|
Singapurko lasterketa gertaera batek erabaki zuen, une
|
hartara arte
zegoen sailkapena erabat itxuraldatuz. Baldintza normaletan Alonsok ezinezkoa zuen irabaztea.
|
2009
|
|
Estimatua dago, Joxe Mari. Baina,
|
hartara
dauden politikari, alderdi, epaile, iruzkingile, eleketari eta beste hainbat tropa... zer pentsa!!??
|
2015
|
|
Jende askok egin izan du ihes torturaren beldur. Gero espetxea, eta horrek eskatzen dizula
|
hartara
egotea: " Hemen egon behar dut eta hemen zentratuko naiz".
|
|
7 Liluramenduaeta gainezkaldia, nire iritziz, gauza bera dira, baina nik gainezkaldia esateko ohitura dut, liluramendua ez esatearren, honek izutu egiten baitu; eta, noski, esanda geratu den bat egite honi ere dei dakioke gainezkaldia. Liluramendutik beste
|
hartara
dagoen aldea hau da: hark gehiago irauten duela eta kanpoko honetan gehiago igartzen dela, arnasa laburtuz doalako hitz egin ezinik geratzeraino, eta begiak ireki ere ezin direlako.
|
|
[...] ELA, LAB, EHNE eta Elkarrik deitutako manifestazio eta ordu biko greba egunak oso esparru zabal eta, batzuetan, urrun samarreko atxikimenduak lortu zituen. Ezker Abertzaleko erakunde guztiak
|
hartara
zeuden buru belarri. Ez dago zehaztasunetan luzatu beharrik, Ezker Abertzalea osoan egun haietarako zegoen ilusioa eta konbikzioa azaltzeko.
|
2019
|
|
Gizona harri baten gainean eseri zen, hurbil, eta hantxe gelditu zen, mutu, begira, orain emakumeak gorputza tentetu du, besoa gora eta behera darabil lixiba jotzeko, kolpearen hotsak uraren gainetik korritzen du, hots nahastezina da, eta beste kolpe bat, eta beste bat, eta gero isilaldia, emakumeak bi eskuak pausatu ditu harri zuriaren gainean, harria erromatarren hilarri zahar bat da, Mogueimek begiratzen du baina ez da higitzen, orduantxe haizeak almuedano baten oihu zorrotza dakar. Emakumeak ezker aldera bihurtzen du burua, apur batez, deia hobeki entzuteko bezala, eta Mogueime alde
|
hartara
dagoela, pixka bat atzerago, ezinezkoa izan da emakumearen begiek gizonarenekin topo ez egitea. Mogueimek oin ortozak hondar lodi eta hezearen gainean dauzka, eta gorputzaren pisu osoa sentitzen du, eseririk dagoen harriaren parte izatera pasatu bailitzan, erregearen tronpetek orain eraso deia egingo balute, seguruenik ez luke entzungo, buru barruan, ordea, almuedanoaren oihuaren oihartzuna dabilkio, entzuten du oraindik emakumeari begiratzen dionean, eta emakumeak, bere aldetik, begiak desbideratzen dituenean, isiltasuna erabatekoa da, egia da inguruan hotsik badela, baina beste mundu batekoak dira, mandoek bafada egin eta errekan edaten dute, eta seguruenik egin behar dena hasteko modu hoberik aurki ezin daitekeenez, Mogueimek emakumeari galdetu dio, Nola duzu izena, zenbat aldiz ez ote diogu elkarri galdetu, mundua mundu denetik, Nola duzu izena, gero geure izena gaineratuz, Ni Mogueime naiz, bide bat irekitzeko, emateko hartu baino lehen, eta gero zain gelditzen gara erantzuna entzun arte, erantzunik denean, isiltasunez erantzuten ez digutenean, baina oraingo honetan ez da isiltasunik izan, Ni Ouroana naiz, esan du emakumeak, gizonak bazekien, baina haren ahotik entzun duen lehen aldia izan da.
|
2020
|
|
Eta miraria aurrera zihoan! Burgosko epaiketa hasi zenean, eten bat egin behar izan genuen, gure artetik Jon Etxabe eta Julen Kaltzada ere epaiketa
|
hartarako
zeuden-eta. Hura pasatu zenean ekin genion berriro, eta, denborarekin, ba, hamazazpi bat metroko tunela egin genuen, barrutiaren azpitik kanpoko harresiaren bestalderainokoa.
|