2010
|
|
Arau bera aplikatzen zaie zigor arazo aurrejudizialei, eta lan magistratuak auzia erabakiko du, nahiz eta beraietan alegatutako egitateen gainean zigor prozesu bat martxan egon. Hala ere, zigorprozesua absolusiozko sententzia batekin bukatzen bada, egitatea existitzen ez delako edo subjektuak
|
hartan
parterik hartu ez duelako, lan arloan emandako sententzia errekurritu ahal izango da PZLk araututako berrikuspen helegitearen bidez (LPLren 86.3 art.). Salbuespen moduan, LPLk zigor arazo aurrejudizialek lan prozedura kasu batean esekiko dutela arautzen du: «Alderdietariko batek agiri baten faltsutasuna alegatzen badu, eta agiri horrek eragin nabarmena izan badezake auzian, auzi kriminalaren ebazpena gabe behar bezalako erabakirik eman ezin delako edo erabakia zuzen zuzenean baldintzatzen duelako, epaiketak jarraitu egingo du azkena arte, eta, geroko jarduketak geldieran utzirik, organo judizialak zortzi eguneko epea emango dio interesdunari, kereila aurkeztu izana egiaztatzen duen agiria eransteko.
|
|
Egilearen antzera, jurisdikzioaren kritika herritarrek
|
hartan
parte hartzeko den aukeratzat jotzen du Gómez del Castillo, M. k, La crítica al funcionamiento de la Administración de Justicia, Huelvako Unibertsitatea, Huelva, 1997, 31 eta 32 or. Iritzi bera du Toharia, J. J. k, Opinión pública y justicia. La imagen de la justicia en la sociedad española, Botere Judizialaren Kontseilu Orokorra, Madril, 2001, 61 or., eta justizia administrazioa herritarrarena den zerbitzu publiko bat den heinean, herritarrari azalpenak eman behar dizkiola nabarmentzen du.
|
|
(1) egun irmoa den sententzia eman ondoren, dokumentu erabakigarriak berreskuratzen edo lortzen badira, ordurarte erabili ezinak, ezinbestea dela-eta edo sententziak mesedetu zuen alderdiak izateagatik; (2) sententzia dokumentu batzuetan oinarrituta eman bazen, eta hura emateko mementoan alderdi batek dokumentuok zigor prozesu batean faltsuak deklaratuak zirela ezagutzen ez bazuen, edo haien faltsutasuna geroago zigor prozesu batean aitortu bada; (3) sententzia lekuko edo aditu froga batean oinarrituta eman bada, eta ondoren lekukoak edo adituak prozesu horretan emandako lekukotza faltsuagatik kondenatuak izan badira, eta (4) prozesua bidegabe irabazi bada, eroskeria, indakeria edo iruzurrean oinarritutako trikimailu bidez (PZLren 510 art.). Arrazoi horiei lan prozesuarentzat bereziki aurreikusten den beste kari bat gehitu behar zaio: (5) normalean, aurrerago esan den moduan, judizio aurreko zigor arazoek ez dute lan prozesua esekitzen, baina horietarikoren bat absoluziozko sententzia batekin ebazten bada, egitaterik ezagatik edo subjektuak
|
hartan
parte hartu ez izanagatik, berrikuspen errekurtsoa jarri ahal izango da (LPLren 86 3 art.). Beraz, eta hura jartzeko arrazoiak numerus clausus direla aintzat hartuz, ezohiko helegite bat dela esan daiteke.
|