Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2008
‎EAJk eta PSOEk «beste iruzur bat» egin nahi dutela salatu zuten atzo gazte independentistek Bilbon, Gazte Egunaren harira egindako ekitaldi politikoan. «Gatazka eskumen kontua dela sinetsarazi nahi digute, herri honen izatearen eta erabakitzeko eskubidearen ukapena ezkutatzeko».
‎Joan den abuztuan Kaukason sortutako krisiaren harira egin dute bilera erakundeko kideek Londresen. Errusiak Georgiari egin zion erasoaren moduko bati aurre egiteko gai diren aztertzekoak ziren bertan.
‎Hango ortografian idatzi poemen ondoan, euskarazko itzulpena emana dute, hemen bizi den Ivanina Asenovak eginak. Hor dute hari egin elkarrizketa ere.
2009
‎Zer dela-eta EAJ eta PSE EEren moral bikoitz hori? esaldiak borobiltzen du, PPk euskarari buruzko politikaren harira eginiko bideoa.
‎Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez, beste gaztea gurasoen etxean atxilotu zuten. Atxiloketa pintaketa batzuen harira egin zutela adierazi zien Ertzaintzak. Ez zuten etxea miatu.
‎Bilgune Feministak gogor kritikatu du, halaber, Emakundek gaurko egunaren harira egin duen kanpaina. Kanpaina horren bidez, emakumeak etxeko lanak egiteari utziz gero, greban jarriz gero zer gertatuko litzatekeen galdetzen du Emakundek.
‎Galileok teleskopioa zerura begira jarri zueneko laugarren mendeurrena beteko dela omentzeko, 2009a nazioarteko astronomiaren urtea izendatu dute. Hain zuzen ere, ospakizun horren harira eginiko erakusketa da Artea unibertsoan. Ikusleak unibertsoko izakiei eta fenomenoei gerturatzeko asmoz, bi multzotan banatu dituzte argazkiak:
‎Adierazpenok Paperaren Klusterraren urteko batzar orokorraren harira egin zituen Sarrionaindiak, atzo, Donostian, eta 2008ko emaitzen eta 2009ko aurreikuspenen berri eman zuen. I, aki Ugarte klusterreko gerentea ere bertan izan zen.
‎Delinkuentzia Espezializatuko Unitateko poliziek hasitako ikerketen harira egin dituzte atxiloketak. Dena den, oraindik ez dute operazioa bukatu, botikak beste klinika batzuetan saldu zituzten argitzen duten arte.
‎Bizkaiko campusaren garapenerako planaren harira egingo dira lanak, eta bi urte inguru iraungo dute
‎ETAk barne hausnarketa prozesua amaitu duela jakinarazi du, Gara egunkariak igandean kaleratutako agiriaren bidez. Horrekin batera, 2009ko Gudari Egunaren harira egindako hainbat gogoeta plazaratu du ETAk. Batetik, ETAk nabarmendu du gatazka politikoari irtenbide demokratikoa bilatzeko borondatea duela.
‎Indar abertzale subiranisten aldeko apustua berretsi zuen. Gernikako Estatutuak 30 urte beteko ditu gaur, eta horren harira egin zuen agerraldia atzo Larrazabalek, Donostian.
2010
‎UPN bakarrik geratu zen atzo Nafarroako Parlamentuan, Julio Lafuente NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari Iruñeko campusean izandako hainbat istiluren harira egindako kritikengatik. Iragan urtarrilaren 26an Diario de Navarra egunkariak NUPeko IA Ikasle Abertzaleak taldeari hilabetean 30 txikizio ekintza leporatzen zizkion txostena argitaratu zuen, Espainiako Poliziak egina zela esanez, eta unibertsitateko buruek ezikusiarena egin zutela adieraziz.
‎Epaian ikusi denez, Egunkaria ixtea zentzugabekeria izan zen. Hala adierazi zuen atzo Eduardo Zubiaurrek, Adegi Gipuzkoako Enpresaburuen Elkarteko presidenteak, negoziazio kolektiboaren harira egindako agerraldian, kazetarien galderei erantzunez. Prozedura judiziala nahiko eztabaidagarria eta oso kritikagarria izan da, adierazi zuen.
2011
‎Jarduera hauek guztiak, Genevako IV. Konbentzioaren eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren Erromako Estatutuaren arabera, gerra krimenak laguntzearen pareko dira. Kanpaina honen harira eginiko protesten ondorioz, transnazionala Londresko Udalak deitutako lehiaketa publiko batetik at utzi izan dute.Veolia da, hain zuzen ere, Bilboko autobus garraio zerbitzua kudatzen duen enpresa, eta Udalak, gertaera hauen berri izan arren, kontratua bertan behera utz dezala orain arte egin zaizkion eskaerei entzungor egin die, kontratu publikoetan esleipendun konpainiei ezarritako baldintzen a...
2012
‎Hariak, berriz, tripakietatik ateratakoak dira gehienbat. «Berniz eta kola naturalak erabiltzen ditut, eta tripakiak eta zaldi zurdak hariak egiteko. Erdi Aroan egiten zen antzera lan egiten dut orain».
‎Adierazpenean salatu dutenez, erakunde «antidemokratikoek» andreen giza eskubideak zapaltzeko erabiltzen dute krisia, batez ere sexu eta ugaltze eskubideak bertan behera uzteko. Haurraldek maiatz amaieran Donostian antolatu zituen jardunaldien harira egin dute adierazpena elkarteek. Oharrean gogorarazi dute nazioarteko erakundeek eskubide horiek babestera behartzen dituztela estatuak.
‎Gerra aurreko borroka mediatikoa indartu egin da azken egunetan, bai Teheranekin, bai Washingtonekin eta baita Tel Aviveko gobernu barruan ere. Benjamin Netanyahu lehen ministroa sutan jarri du gobernukideek Irango balizko erasoaren harira egin beharreko bilera sekretu bati buruz egunkarietan informazioa filtratu izanak. Bere ministroak poligrafoaren proba egitera behartzeko prest agertu da, gezurretan nor dabilen harrapatzeko.
2013
‎2011ko urriaren 10ean, Kanariako uharte horren urpean dagoen sumendi batek eztanda egin zuen. Gertakari horren harira egindako ikerketa hau oso baliagarria da uharte bolkanikoen sorrera eta bilakaera ulertzeko. Erupzioaren ondoren, ikertzaileek sei azterketa saio egin zituzten Hierro inguratzen duen itsasoan; 2011ko urriaren 24a eta 2012ko otsailaren 24a bitartean izan zen hori, hain zuzen.
‎Eta agerian utzi dute herritarrek Esan gertatzen ari denari buruzko informazio osoa jasotzeko duten eskubidea. Casasek azken lur mugimenduen harira egindako azterketek ez dituzte zangozarren kezkak uxatu. Alderantziz.
2014
‎Batez beste,% 3,5eko audientzia izan du 2013 urtean. M erasoen harira eginiko dokumentala mugarria izan zen langileentzat. Erasoen aurkako protestetan, ETAren ikurra txertatu zuen Telemadridek.
‎Besteak beste, Jule Goikoetxeak esan du, bere estreinako poesia liburuaren harira egin dizkioten elkarrizketetan, gehiegi jarduten dugula gauzak izan luketen moduaz, eta ez gatzaizkiola, ordea, grina berarekin lotzen orain eta hemen dugun egoera aztertzeari. Badela traba bat nahikoa serioa, errealitatea aitortzetik eta sakon ezagutzetik baino ezin baitaiteke etorri hori iraultzeko borroka eta, ondorioz, benetako aldaketa (buruz ari naiz baina ados nengoke).
‎Santosek jakinarazi duenez, gatibuen auzian Kuba eta Norvegia izan dira bitartekari. Hain zuzen, bi herrialde horiek bake prozesu osoa martxan jartzeko ere bitartekari eta anfitrioi lana egin dute, eta Lucio Arango Marin Ivan Marquez FARCeko negoziatzaileen bozeramaileak hori eskertu zien prozesuaren bigarren urteurrenaren harira egindako agerraldian. Gobernuak eta gerrillak hitzartu dutenez, Gurutze Gorria arduratuko da Alzate jeneralaren eta gainerakoen askapen prozesuaren logistikaz.
2015
‎«Nire lanak naturaren gaia lantzen du, baina ez horrenbeste pasaiarena, baizik eta gu geu garen natura hori berarena», azaldu du Gentz del Vallek. Kristaletan izkiriatutako diseinuak sortu ditu, eta hariz egindako koadroak. Ez du, nolanahi ere, metodologia bakarra jorratu:
‎Aurretik ere aipatu izan dugu Greziako egoera gure igandeetako eskutitz gurutzatu hauetan. Oker ez banago, azken hauteskundeen harira egin genuen.Europan jende askok dauzka begiak jarrita Grezian; batzuk, ahulenak, ilusioarekin, erreferente interesgarria izan litekeelako Syrizaren gobernu berriaren jokabidea. Beste batzuk, berriz, hondatzeko asmoarekin, porrot egin dezan ahaleginean, eredu hori beste inora heda ez dadin.Ni pozik egongo naiz Syrizakoek kanpainan agindutakoaren erdia gauzatzen badute:
‎Frauke Stamer Ingurumen Saileko bozeramaileak uste du «pauso oso garrantzitsua» dela AEBek hartu duten bidea. Abenduan Parisen klima aldaketaren harira egingo den goi bileran, mundu mailako erabakia hartu nahi da berotegi efektuko gasen isuria murriztu eta behingoz modu bateratuan klima aldaketari aurre egiteko. Helburu horiek beteko balira, 2005etik indarrean dagoen Kyotoko Protokoloa ordezkatuko luke 2020tik aurrera.Planaren egokitzapenak demokraten eta atzerriko estatu eta erakundeen txaloak eskuratu ditu, baina arazoa da errepublikanoak aurka daudela.
2016
‎«Asko ez dira beharrezkoak, eta, gainera, ez dute kalitatea hobetzen».Neurri horiek guztiak lehenbailehen hartu behar direla argi du; murrizketen harira osasun zerbitzu publikoen inguruan sortu diren kritikak eta susmoak erietxe eta aseguru pribatuentzat bazka direla badaki, eta ez lituzke gehiago elikatu nahi: «Sare pribatuak etekina ateratzen die sare publikoaren okertzearen harira egiten diren kanpainei». Bat dator SATSE sindikatuko Encarna de la Maza.
2018
‎Apirilaren 22a Lurraren Nazioarteko Eguna da, ingurumenaren inguruan sortzen diren arazoez kontzientziarazteko. Hain justu, egun horren haritik egin zuen Sean Yoro Hula artistak Hawaiiko baso batean obra, esan nahi izan ez zuen toki batean. Honezkero ez da margolanaren arrastorik egongo, klarionaz egin baitzuen.
2019
‎Gogoan izan behar da gaitza pasatu ez duten pertsona guztiak edo behar bezala immunizatuta ez daudenak kutsa daitezkeela, behar bezala txertatuta ez badaude». Elgorri kasu baten agerpenaren harira egin zuen ohartarazpena Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, joan den astean. Azken urteetan, gaixotasunaren hedapena ez da kezka iturri izan, baina arreta kentzea arriskutsua dela erakutsi du Baionan berriki gertatutakoak:
2020
‎Batasunari buruzko batzorde batek landutako txostenaren harira egin dute diru sailaren bozketa. Isabelle Le Bal kontseilaria —MoDem alderdi zentristakoa— eta Jean Michel Le Boulanger kontseiluko lehen presidenteordea —PSkoa— buru zituen lantaldeak honako hau ondorioztatu zuen:
‎Donostian, berriz, preso dauden emakumeak izan zituzten gogoan, Martuteneko espetxera egindako bizikleta martxa batean. Angelun (Lapurdi), zeresana eman zuten Leclerc saltokiak Emakumeen Egunaren harira eginiko eskaintza sexistek —makillajea, arropa... —; feministen protestek lortu zuten saltokiko buruek berek kartelak erretiratzea. Gasteizen ere tentsio uneak izan ziren merkataritza gune bateko piketean.
‎Hemen 15 urteurrenaren harira eginiko bideoa:
‎Boz gehien bildutako azaletan hirugarrena Euskal Herriko espetxe sistemaren harira egindako igandeko ale bereziko lehena izan da. 86 boto jaso ditu.
2021
‎Eta konposizio bera dute guztiek, gainera: egurrezko laukia zulatuta dago erdian, eta hutsunea koloretako hariekin egindako brodatu batek estaltzen du; margoak bi elementuak elkartzeko zubi lana egiten du. Artistak adierazi duenez, «geruzak» sortu nahi izan ditu piezetan, pertsonak eta espazioak «dimentsio desberdinetan» daudela irudikatzeko.
‎Ez da gure asmoa txertatutakoen eta ez txertatutakoen arteko lubakirik sortzea, baina honen harira egin izan diren adierazpen ugari direla eta, honako hau partekatu nahi genuke. Bada birusa txertatutakoen mukosetan (sudurretan eta) denbora laburragoan dagoela (ez txertatutakoekin alderatuta) frogatzen duen ikerketarik, horrela, tarte laburragoz kutsatu lukete.
‎Tubacexeko ebazpenaren harira egin dio kritika, eta espero du enpresa aurrerago neurri gogorragoak hartzera behartua ez egotea
‎Egun, jakina da kalean minimizatu egiten dela kutsatzeko arriskua, are gehiago maskararekin eta distantziarekin ibiliz gero. Hala berretsi dute AEBetan Black Lives Matter mugimenduaren mobilizazioen harira egindako ikerlanek: manifestazioetako kutsatze arriskua txikia da.
‎ETAren biktimei gertutasuna agertu die, eta berretsi du «ez dietela kale egingo». Eusko Jaurlaritzak urriaren 1ean jasoko du espetxeen eskumena, eta horren harira egin ditu adierazpenok Artolazabalek, Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean, Eusko Legebiltzarrean. «Horrek ez du esan nahi mesedezko traturik izango dutenik; soilik legea beteko dugu», esan zuen Artolazabalek.
‎Borrokak kalean jarraitu behar du». GTSren erregulazioaren harira eginiko galdera bati erantzunez egin zuen hausnarketa hori: «Hor ikusi da epaileen jarrera.
‎Auzokideak mesfidati agertu ziren haien aurrean; izan ere, Desokupak berak adierazi du Ertzaintzarekin elkarlanean aritu izan dela. Apirilaren 15ean enpresak Abadiñon (Bizkaia) egindako etxegabetzearen harira egin zituzten adierazpenak; Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak ukatu egin zuen hasieran, «asmakeria» zelakoan, baina atzo onartu egin zuen Abadiñon elkarlanean aritu zirela.
2022
‎Hilaren 20ra arte Txinako hiriburuan egingo dituzten Neguko Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldiaren harira egin dute bilera bi liderrek. Ondoren ohar bateratu bat kaleratu dute.
‎Polemikaz beteriko eguna izan zen atzokoa, Aguila Saleh parlamentuko presidenteak bozketaren aurretik jakinarazi baitzuen beste lehiakideak, aholkulari izandako Khalid al Baibasek, hautagaitza erretiratu zuela; horren harira egin zuten diputatu guztiek Baxagharen alde. Horren ostean, baina, Al Baibasek esan du ez zuela halakorik agindu, eta Salehri egotzi dio gezurra esatea.
‎haren galderak eta defentsako abokatuenak erantzun ditu. Biluzien argazkiak eta egin izan dituzten artista batzuen gaineko mirespena erakutsi izan du Cabezudok; haienarekin ere alderatu izan du bere lana, eta horien harira egin dizkio fiskalak lehen galderak. Lan horietako batzuk «haur pornografiatzat» hartu izan direla esan dio fiskalak, horren gaineko sententziak badirela.
‎Esana zuen soilik fiskalaren galderei erantzungo ziela, eta halaxe egin zuen; haren galderak, eta defentsako abokatuenak erantzun zituen. Biluzien argazkiak eta egin izan dituzten artista batzuen gaineko mirespena erakutsi izan du Cabezudok; haienarekin ere alderatu izan du bere lana, eta horien harira egin zizkion fiskalak atzo lehen galderak. Lan horietako batzuk «haur pornografiatzat» hartu izan direla esan zion fiskalak, horren gaineko sententziak badirela.
‎Igandean, 15.000 lagun bildu ziren herriko auzitegiaren aitzinean, Statu Francese assassinu (Frantziako Estatua hiltzailea) lelopean. Prefeturara heldu zen Yvan Colonnaren aurkako hilketa saiakeraren harira egindako martxa, eta berehala hasi ziren istiluak. Luze iraun zuten; 67 lagun zauritu ziren, eta lagun bat atxilotu zuten.
‎Frantziako Estatu guzian antolatu dituzte mobilizazioak azken egunetan, eta deialdi bateratu horren harira egin zuten atzo arratsaldeko Baionako protesta ere. Deitzaileen artean ziren, besteak beste, Attac Finantza Transakzioak Zergapetzearen eta Herritarrei Laguntzearen Aldeko Elkartea, FSU eta CGT sindikatuak, FCPE guraso elkarteen federazioa eta LDH Giza Eskubideen Liga.
‎Benetan gertatutako hilketen harira egindako telesaila da. Ez dakit ona edo txarra den, ez daukat xehetasunak ondo aztertzeko adina jakintza.
‎Urriaren 16an Arzallusek kartzelaldi luzeen gaineko gogoeta plazaratu zuen Euskadi Irratiko Faktoria saioan, musikatutako bertsoen bidez, Ion Parot euskal presoaren egoeratik abiatuta —32 urte egin ditu kartzelan, eta baldintzapean aske dago egun— EITBk kendu egin zuen bideoa webgunetik; zuzendaritzaren aginduz, erredakzio kontseiluen arabera. «Inork pentsatzen al du bideo hori webgunetik kenaraziko zutela gogoeta hori Ameriketako Estatu Batuetako heriotza korridorean dagoen preso baten harira egin izan balitz. Bistan da ezetz», salatu dute erredakzio kontseiluek, eta «nabarmena» dela bideoa «irizpide politikoen eta ideologikoen arabera» ezabatu zutela.
‎joan den zapatuan, bi taldekidek euren eskuak itsatsi zituzten Goyaren Maja biluzik eta Maja jantzita koadroen markoetara, Madrilgo Prado museoan, artelanen arteko horman+ 1, 5ºC pintatu ondoren. NBEren adierazpen baten harira egin zuten: onartu zuten saihetsezina izango dela lurraren tenperatura 1, 5º gradu baino gehiago igotzea.
2023
‎22 Korrikaren harira egindakoa da lehenbizikoa. Egun bakoitzeko ibilbidearen xehetasun guztiak daude bertan:
‎Gorenak eskaria onartuko balu, 2025eko uztailean beteko luke inhabilitazio zigorra. Espainiako Zigor Kodearen erreformaren harira egin du eskaria Estatuaren Abokatutzak —sedizio delitua ezabatu dute, eta diru publikoa bidegabe erabiltzearen delitua egokitu—.
‎Jens Stoltenberg NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko idazkari nagusiak esan du ez duela «sinesgarritasun handirik», argudiatuta azken urtean ez duela gaitzetsi Moskuren jarrera, eta, gainera, inbasioa hasi baino egun batzuk lehenago Vladimir Putin Errusiako presidenteak eta Xi Jinping Txinakoak «mugarik gabeko lankidetza hitzarmen bat» sinatu zutela. Estonian dago Stoltenberg, eta herrialdearen independentziaren egunaren harira egindako ekitaldi ofizialetan parte hartu du. Ursula von der Leyenek ere bai, eta Europako Batzordeko presidenteak esan du Txinarena ez dela bake plan bat, «balio batzuk» partekatzeko ariketa bat baizik.
‎ELAk beste hamar greba egunera deitu du zahar etxeetan, hitzarmen berri bat eskatzeko. Patronalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak «bere horretan» jarraitzen dutela adierazi du ohar bidez, eta erakundeek Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egindako «zurikeria» kritikatu du: «Errealitatea da ez dutela urratsik egiten zahar etxeetako sektorearen moduko arlo feminizatu batean hobekuntzak egiteko».
‎2021 urtearen amaieran herritar batzuek aurkeztutako kexa baten harira egin du arartekoak Vivero zentroari buruzko ebazpena. Bizkaiko Foru Aldundiari gomendioa egin aurretik, hainbat aldiz bisitatu du arartekoak Vivero zentroa, eta aldundiko Haur Zerbitzuarekin ere bildu da.
‎Gasezko harietatik egindako artea
‎Alvarezen brodatuz egindako marrak ehundura berezia duen lihozko oihalaren gainean nahasten dira, eskuz marraztutako arkatzarekin edo boligrafoarekin egindako zirriborroen antzera. Erakusketan nengoen bitartean asko gustatu zitzaidan irudikatzea emakumearen marrak brodatuz egin izan direla, eta gizasemerenak lanabes ohikoago batzuekin; eta ohikoagoak egiten zaizkigu azken horiek, nagusi izan den artearen sailkapenean sartu ditugulako, brodatuen edo harien bidez egindakoak emakumeenak izan direlako, alegia. Baliteke, La Tallerreko arduradunak azaldu zidan bezala, beste lan batean grabatuta azaltzen zaigun mataza antzeko marra behartua izatea paper gainean aztarna uzteko, eta, horren ondorioz, artistak teknika bortxatu behar izana eskuaren askatasuna imitatzeko.
‎Akusazio horri erantzunez, Berasaluze jeltzaleak urrunago eraman du koalizioari eskumenen defentsaren harira egindako kritika. «Dena suntsitu behar zela esaten zenuten lehen, eta, Madrilera joan, eta denari baietz esaten hasi zarete».
‎Adimen urritasuna dutenei arta ematen diete lau elkarteek, Bizkaian. Aldarri horien harira egin zuten atzo protesta, Bilbon, Itsas Museoan, bertan udal eta foru hauteskundeekin lotutako ekitaldi bat izango zela jakinda, eta ekitaldi hori, gainera, desgaitasunak dituztenei zuzendua zela kontuan hartuta, propio haien boto eskubideak ere balio duela adierazteko pentsatuta baitzegoen. Langileen arabera, talde politikoetako ordezkariak zeuden ekitaldira gonbidatuta, protestan ari diren beharginen lantokietako arduradunak ere agertzekoak ziren, eta horregatik egin nahi izan zuten bertan protesta ordu eta toki horretan.
‎Izan ere, haren ustez «lokaztu» egiten du dena, eta ez dator bat nazioarteko legediarekin. Eusko Legebiltzarrean, Enplegu Legearen tramitazioaren harira egindako hitzaldian egin ditu adierazpenok Virginia Mujikak.
‎Maiatzaren 13an iragarri zuen erabakia Pedro Sanchezek, Espainiako Gobernuko presidenteak, Sevillan (Espainia) PSOEk udal hauteskundeen harira egin zuen ekitaldi politiko batean. Ez zuen soilik iragarri gidatzeko baimena berritzen dutenei ahanztura onkologikorako eskubidea «bermatuko» dietenik.
‎Bilboko bi ertzain etxetan sexu eraso bat salatzera joandako emakume baten kexaren harira egin du eskaera Arartekoak. Iazko udan izan zen; biktimak jakinarazi du lehen komisarian ez zegoela emakumezko poliziarik, eta «pribatutasuna eskatu behar» izan zuela, itxaron gelan artatu zutelako, jendaurrean.
‎Bilboko bi ertzain etxetara sexu eraso bat salatzera joandako emakume baten kexaren harira egin zuen eskaera atzo Arartekoak. Julen Arsuaga EH Bilduko legebiltzarkideak gogora ekarri zuen halako lehen kasua argitara atera zenean berak zer galdetu zuen:
‎Urteurrenaren harira egindako mahai inguruetako batean ateratako ondorioetako bat izan zen diagnosi konpartitu bat falta dela aurrera egiteko.
‎Era berean, PPk eta Voxek etengabe erabili dituzte Espainiako Gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioak lehenaren aurka egiteko, argudiatuta «Sanchezek [EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo] Otegiri egindako ordaina» izan dela sakabanaketaren amaiera. Otegik berak iazko aurrekontuen harira egindako adierazpenak lagungarri izan zituzten horretarako.
‎Zenbait enpresariren dirua modu irregularrean jasotzea leporatzen diote Nicolas Petrori, eta espetxean dago, haren emazte Day Vasquezekin batera. Auzi horren harira egin ditu Kolonbiako jokaleku politikoa astindu duten adierazpenak. Aitortu du dirua jaso zuela, baina ez zela bere onurarako izan soilik, eta bere aitaren kanpaina finantzatzeko ere erabili zela.
‎Azken asteetan egin dituzten adierazpenak aintzat hartuta, PSOEk iradokitzen du lehen baldintza behintzat onartuko duela; bigarrena, aldiz, ez, alderdi horretako presidentegaiak gaur ere atea itxi baitio autodeterminazio galdeketa bat onartzeari. Nolanahi ere, bakoitzak profil propioa markatu nahi duenez, badira aldeak ERCren eta JxCren diskurtsoen artean; esaterako, Carles Puigdemont JxCren buruak ez zuen erreferenduma aipatu ere egin aurreko igandean, U galdeketaren seigarren urteurrenaren harira egindako agerraldi batean.
‎Azken asteetako adierazpenak aintzat hartuta, PSOEk iradokitzen du lehen baldintza behintzat onartuko duela; bigarrena, aldiz, ez, Sanchezek atzo ere atea itxi baitzion autodeterminazio galdeketa bat onartzeari. Nolanahi ere, badira aldeak ERCren eta JxCren diskurtsoen artean; esaterako, Carles Puigdemont JxCren buruak ez zuen erreferenduma aipatu ere egin aurreko igandean, U galdeketaren seigarren urteurrenaren harira egindako agerraldi batean.
‎Eskuina orain zenbait hilabete hasi zen PSOEri oposizioa egiten, eta berdin egiten jarraitu du haren negoziazioek aurrera egin duten heinean. Amnistia legearen harira egin dizkiote kritika gehienak, eta, PPk hala eskatuta, horren tramitazioa atzeratzea onartu zuen atzo Senatuak —PPk gehiengo osoa du hor— Horrela, lege proposamena onartzen dutenean, bi hilabete izango dituzte hori tramitatzeko, orain arteko hogei egun izan beharrean.
‎Euskalgintzaren Kontseiluak epaiaren harira egindako adierazpena irakurri dute protestan. «Oldarraldi judizialak ez du etenik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia