Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2000
‎Zerbitzariak ekarri dio telefonoa eta Sinatrak, dei bat egin ondoren, telefonoa eseki gabe ezarri du piano gainean, nonbait, hariaz bestaldekoari kantu bat dedikatzeko. Handik puska batera, hariaz bestaldekoa bera agertu zen taberna zulo hartara: Ava Gadner alegia, eta film bateko THE END zoriontsua balitz bezala, handik gutxira biak desagertu ziren Madrileko gau eder hartan barrena.
‎behin, komunera joateko beharrizana izan nuen Dabid dutxatzen ari zela; gehiago eutsi ezinik, isilka sartu nintzenean komuna lurrinak hartua zegoen eta Dabid ez zen ohartu ere egin nire ezusteko etorreraz, eta, hain zuzen ere, ohartu ez zelako, masturbatzen jarraitu zuen, kristal lurrinduaren bitartez lekuko harritu eta deseroso ninduela; nik, neure beharrizanari halabeharrez eutsi, eta korridorera irten nintzen, eta sukaldeko leihora, arnasa hartzera. Beste batean, handik puska batera eta, larrualdi baten ondoren, eszena hartaz oroiturik, Dabidi galdera hau zuzendu nion: " Nirekin zaudenetik, sarritan masturbatzen al zara?".
Handik puska batera, taldekideen barre algarek esnatu nautenean, begiak zabaldu, eta Adela bideoan grabatzen ari zitzaidala ohartu naiz. Irriño bat ere egiteko ezgauza, jertseaz burua estali, eta pentsatzen hasi naiz:
2001
‎Tira, pentsatu nian nire artean, mozkorren bat izango duk, edo atsoak utzi duen funtzionario gizajoren bat, halakoak egunero gertatzen dituk. Handik puska batera kotxearen balazta manipulatuta zegoela jakinarazi zidatenean, usain txarra hartu nioan kontu honi. Eta orain nor ikusiko ospitalean sesiotan kotxeko gidaria ikusi nahian, eta nire detektiberik kuttunena, Markos Gorriti jaun txit agurgarria lurrean arrastaka.
2003
‎Erre egiten dute kolpeek. Handik puska batera gelditu da.
2005
‎Labana da marinelak behar duen lehenengo gauza. Gero doala ozpin bila aginduko dio artaburu hari maisuak, eta botila bete gorri etortzen da handik puska luzera. Maisuak gaitz bitxiren bat dauka, egunero hartzen du, denen aurrean eta zangaka, botila bete ozpin.
2006
Handik puska batera, hamarrak jo zuten elizaren bateko kanpaiek. Kurtek utzitako giltza sarrerakoa zela konprobatu eta kalera irten nintzen, poz handirik gabeko beste egun hutsal horietako bat nola edo hala pasatzeko asmoarekin.
‎Igual zen, esamoldea balekoa zen, indarra zeukan. Eta Zamaria ‘jamoia erretirata’ ibiliko zen handik puska batera; baina hori baino lehen ez zion muzin egin Autobiografia hartan bera aipatuz esaten zirenei buruzko iruzkinak egiteari. Niretzat, egunkarietan eta egiten duten bezala, neurria azpimarratze aldera, patata erraldoi baten ondoan ipintzen den tabako paketea bezalakoa izan zen.
2008
‎Urruti, zingira aldean, soinu bat altxa zen bat batean, amorraziozko oihu baten antzekoa, eta segidan beste bat aurrenekoaren atzetik; eta gero beste garrasi bat, luzea eta ikaragarria. Katalexuko harkaitzek behin eta berriz bihurtu zuten oihartzuna; zingirako txori aldrak altxa egin ziren ostera, zerua ilunduz, denek batera eraginez hegoei; eta handik puska batera, heriozko deiadar hura artean burmuinetan nuela, isiltasunak bere nagusigoa ezarri zuen ostera, eta berriro ere beherantz zetozen txorien zalapartak eta urrutiko uhinaldien hotsak bakarrik eteten zuten arratsaldearen moteltasuna.
‎Irratian hitzegin dut aitaren heriotzatik oina harturik. Handik puska batera, gizonezko batek deitzen du irratira nere orduko esanen grabazioaren galdez; berari hil zaio aita orain eta nere hizketa hura entzun nahi luke atzera.
2009
Handik puska batera, motorra itzali zuen hondakin bilatzaileak. Dagoeneko ilun zegoen, eta ur lasterraren mende geratu ziren biak, batera eta bestera kulunkan.
‎Ziztu bizian irten ginen harri azpitik, eta handik puska batera ere lasterka jarraitzen genuen, hankak sentitu ere egiten ez genituela, sabela erabat urraturik, baina gu beti aurrera, harik eta zorabiaturik eta erdi itsuturik atseden hartzera gelditu ginen arte. Elkarri beroa emateko gorputzak kontra kontra jarrita, lo hartu genuen, harri baten zokoan.
2010
Handik puska batera itzuli zen Luia, ama haserre egongo zelako kontent.
‎–Kafe gehiago nahi? –galdetu du Julenek handik puska batera.
Handik puska batera emakumea altxatu denerako adi dago Julen eta bera aurreratu da kaleko ateraino, irekitzeko. Emakumea bere ondotik igaro denean, hitzen bat ahoskatu nahi eta ahoskatu ezinaren arteko borrokan, nonbait, Julenek bota ditu anfitrioiaren gizalegetik harago zuzendu dizkion lehenengo hitzak:
Handik puska batera, erdi sorgortuta zegoela, ahots ezagun bat:
‎—Ez dago eta deus! —urduri jarri da handik puska batera emakumea, Hodjak berriz ere ondo aditzeko esan dio eta— Laga nazazu orain, denbora galtzen ari naiz hemen.
2011
‎Hara, hor dator apain apain, norako ote gara orain, Mohamé etortzekoa izango da, apustu egingo nuke, hemen behar zuen honezkero, bai, Mammounia hoteleko diskotekara joatekotan gaitun afalondoan, gogoratzen haiz hango olibondoez, gau giro ederra zegon, gurekin etorriko haiz, afaria ordaindu zionagu, baina hartuko dinagu mokadu bat plazako postu horietako batean, merke zeuden hemen gauzak. Handik puska batera ohartu da, eta builaka ekin dio, errua lagunarena balitz bezala, kartera galdu dinat, hi, dirua, txartelak..., seguru azokako postu horietako batean xixkatu dizkidatela. Ez zunan, ba, hire laguntxo hori izango, ez dun oraindik azaldu, zer ordutan zineten elkartzekoak?
‎osaba baserrian geratu zen eta gure aitak herritik alde egin zuen. Handik puska batera gerra madarikatu hura lehertu zen, bazterron nahasle, eta erabat ezinezko bihurtu zuen bien arteko hurbiltzea. Ez da denbora asko amak kontatu zidala, aita hil eta urtebetetsura herrira itzuli zenean izan zen, gerratea hasi eta gutxira atxilotu eta kartzelatu zutela hura, eta heriotza zigorra ezarri ziotela; eta berak ez dakiela nola izango ziren gauzak, baina bazekiela, anaia, beste armadan kapitain zena, gau batean bisitan joan zitzaiola espetxera, eta bertan mintzatu zirela biak azkenekoz.
‎Atzera begiratu gabe erantzun du Markelek, bidea ixten duten adarrei eta abarrei jaramonik egin gabe ia; handik puska batera, ordea, bere martxa eten eta, bakarrik doala ohartuta, atzera egin du, neskaren bila.
‎Aurrera egin dut nora noan jakin gabe. Argiak atzeman ditut eta, handik puska batera, etxeen artean sartu naiz berriro. Oraindik ez naiz kaleen izenak irakurtzeko gauza; ezaguna egin zait hala ere ingurua.
‎Inork Ez ek, simaurraz batera, Ulixe bota zuen handik puska batera, ttur ttur egitean. Ulixe, larreko askan garbitu eta etxera joan zen.
2012
‎Izan ere batzuetan (askotan ere bai, beharbada) ardura jakin bat zeure gain hartzeko eskatzen edo eskaintzen dizute eta, kostatuko zaizula jakin arren, ez zaizu ezinezkoa, gaindiezina, iruditzen. Gero, ordea, handik puska batera, bes­telako ardurak hartzeko eskaerari aurre egin beharrean aurkitzen zara; egitasmo bateko partaide, talde bateko kide zara; egoera aldatu egin da, zure beharra dutela adierazten dizute, benetan behar zaituztela. Eta, zuk ezetz esan arren beti egongo dela beste norbait jakin arren, nekezagoa, askoz nekezagoa egiten zaizu ezetz esatea.
2013
‎Su baten usaina etorri zitzaidan handik puska batera. Soldaduak zerbait erretzen ari ziren.
2014
‎Egun gutxiren buruan, Eldorado Espedizioa oihan egonarritsuan barrendu, eta hura gainean itxi zitzaion, murgilkari bati itsasoa gainean ixten zaion bezalaxe. Handik puska batera, asto guztiak hil zirelako albistea etorri zen. Ez dakit ezer balio gutxiagoko animalien patuaz.
‎Garaipen bat, hala ere! Horrexegatik, azkeneraino jarraitu dut leial Kurtzekiko, baita geroago ere, handik puska batera beste behin entzun nuenean, beraren ahotsa ez, baina beraren elokuentzia bikainaren oihartzuna, kristalezko malkar bat bezain gardena zen arima batek itzulia.
2015
‎–Eta hor beheko belardi horretan egoten dira gentzianak, esan zuen handik puska batera Josu Druidak?. Ea loretan ikusten ditugun?.
‎Konturatzerako, atzetik izan zituzten biek korrika alde egin zuten etorritako bidetik. Denak elkarri begira geratu ziren eta Iraragorriren biraoek bakarrik eten zuten isiltasuna, handik puska batera. Hotela hurbil zuten ordurako, eta hara abiatu ziren.
‎Gero, urtero urtero itzuliko da aurreko urteko leku berera, kumeak haztera. Ar bakartia etorriko da lehenik, eta handik puska batera elkartuko zaio emea, aurreko urteko bera.
‎Printzipioak prestatu zituen taldeak ELA siglari Euskadiko Mugimendu Sozialista deitura (ELA MSE) erantsiko zion handik puska batera: argi zegoen, haien proiektuan, ELAri sindikatu huts baino zerbait gehiago izatea zegokiola.
2016
‎Halaxe egin zuen amonak. Handik puska batera, Benitok, nahikoa estonaturik, hurbil nendila agindu zidan. Begira, esan zidan buruaz keinu bat eginez.
‎esaten zidan batek. Mesedez, abisa... saiatzen nintzen ostera handik puska batera, eta haiek errepika berdina Ixo, ixo, ez egin hitzik, hobe duzu isilik! Hasi nintzen esplikatzen filobrankiek ez zidatela funtzionatzen eta arnasketa zuzena nuela erabiltzen, altxa nintzatela apur bat jesarri ahal izateko.
2017
‎Izan ditut bai, haren atzetik joateko tentazio eta gogoak, eta hark alde egin ostean ere iraun egiten dit beroaldiak. Handik puska batera, gora igo eta haren ate ondoan paratu izan dut belarria, behialako nire gau ibilera haietan bezala, baina egunez beti izaten da, han ez bada hemen, ardaila eta hotsa, gela barrukoaren arnasa entzutea galarazteko lain bai behintzat. Orduan atetik alde egiten dut, herri inguruko zabaldietan ibiliz izerditu ederra hartzera, leher eta zapart eztanda egingo ez badut.
‎Baina zertarako nahi nuen nik ikusi ermita bat edo hango bistak? Iritsi ginenean, handik puska batera, munduko azken bazterra zen hura, bai, baina ermitak gehiago ematen zuen artzain txabola bat eta bista bakarra inguruko pinudia zen, eta pinu artetik hurbileko mendi bat, hura ere pinuz betea.
‎funk eta rap erritmoak eskuak patrikan kantatuta, behatzak kliskatzea eta lepoa mugitzea dira gutar hauen buru galtze latzenak, ipurdi mugitze eta izerditzeetatik oso urrun. Tablaua betetzearen climax une gorena da bertsolari rockeroak esku bat patrikatik atera eta handik puska batera bigarrenarekin gauza bera egiten duenean.
2018
‎Nahita nekatzen zuen. Handik puska batera, Zalu nekatzen hasi zen eta ezin zuen itsumustuan ihes egiten jarraitu. Orduan ahal zuen adarrik meheenetara igotzen hasi zen, Begi Gorik jarraitu zion lekuraino.
‎Nafarroa Oinez egun bakarra izatetik Oinez urtea izatera pasa zen. Zergatik. Ikastolen aurreneko jaia Gipuzkoak antolatu zuen eta handik puska batera gainontzekoak hasi ginen. Jatorrizko ideia egun bateko ospakizuna izatea zen; euskararen aldarrikapena egitea, euskaldunon eskubideen aldeko jardunaldia.
Handik puska hatera, herrian atzera ere tronpeta eta danbor hotsa nagusitu zen, eta pailazo mozorropeko Surapeeren begiradarekin topo egiten saiatu nintzen ni.
‎Nire historia hasieratik amaieraraino entzun arte txintik ere esan gabe egon zen, ezin abegitsuago; berehala, oroitzapenak aisago oraineratzeko edo, betazalak jaitsi zituen, eta handik puska batera, astiro, honela mintzatzen hasi zitzaidan:
‎Doala metro bat eta datorrela hurrengoa. Handik puska batera, tren bat erdi hutsik heldu denean, elkarri begiratu eta batak besteari aurre hartu nahian, harrapataka jaulki dute biek: “Adiskideak, lehenbizi! ”.
2019
‎Aliziak zuhaitzen artean murgildu zuen burua. Handik puska batera, perretxikoaren zatiak berekin zituela gogoratu zuen eta batzuetan bati, besteetan besteari mokadutxoak emanaz ihar dun zen; batzuetan luzatuz, bestetan kuzkurtuz. Azkenean bere betiko tamaina izan eta hasieran arraro samar gertatu zitzaion egoera berri hura.
Handik puska batera eguzkipean zeharo lotan zegoen Iturri batera ailegatu ziren.
‎Van Delle isilik geratu zen, begirada galduarekin. Handik puska batera lozorrotik esnatzera egin zuen, eta mesedez eskatu zion Brouzari utz zezala bakarrik, ondo hausnartu behar zuela aurrerantzean zer egin. Eta eskutik oratu zion, eta estutu, eta eskertu egindako guztia, prest zegoela haren alde bizia emateko ere.
Handik puska batera, Jacinto kopetilun eta begi zulo nabarmenekin azaldu zunan. Haren ezkerrean Simona, andrea, artean ere begien gorria erakusten zuela hazpegi zurbiletan.
‎Zorionez, Francisco ez dago haien artean, eta zaindariari, pittin bat badere, bere buru gorputzak arrunt mendean dituen artegatasuna lasaitu egiten zaio. Handik puska batera, kamioi baten urruma entzuten da, unean baino unean apaltzenago doana, laster batean guztiz desagertu arte.
Handik puska batera, Sebastianek, sukaldetik, motorren urruma sumatuko du; gero, leiho txiki batera inguratuta, bi kamioi eta bi auto ikusten ditu herrira abian.
‎Tenienteak atxilotutakoen izenak ozenki oihukatzen ditu, eta esan ahala, preseski prestatutako ziegetan sartzen dituzte, hiruna eta launaka. Azkenik, maratilen kirrinka metalikoak saioari zigiluzko amaia ipintzen dio, eta handik puska batera, lehen baino areago ere, isiltasun larriaren astuna baino ez bertan.
Handik puska batera, apaiza kaperara sartzen sentituko du. Orduan, hormaren abaroan betiere, oihal gorriaren atzeko atexkara iritsi, arretaz zabaldu eta, bi aldeetara begiratuz, itsumustuan aterako da lasterkan, burua golkoan sartuta, era horretan argitasunari itzuri nahiko balu bezala, baso aldera.
‎Hanketatik behera irristatuz zihoakidan likidoan pentsatu dut. Handik puska luze batera lo hartu dute aitak eta amak. Nik ez.
‎Hantxe geratu behar genuen Lisannek eta biok. Autobidea errepide bilakatu zen, eta, gero, handik puska batera, bigarren mailako bidea, igo eta bihurritzen zena gaina lortu arte, hamaika bihurgune amaiezin pasatu eta gero. Lisannek agendan zeramatzan datu guztiak idatzita.
‎Sukaldeko aulkietako batean eserita zain geratu nintzen. Handik puska batera, azaldu zen azkenean.
‎Ohartu orduko galduta nengoen, eta alferrik saiatu nintzen lagunaren bila. Handik puska batera, gaitz erdi, goroldioa haitzen artean hasi zen nabarmentzen, eta abarretan kateatutako hodeiak gora egin zuen.
2020
‎Biharamunean, Hendaiako tren geltokiko Centre d´Accueil edo harrera zentrora eraman zuen Pierrek. Handik puska batera, harriturik irakurri zuen aldizkari batean pasatzaile batek marokoar bat eraman zuela Hendaiako tren geltokiko harrera zentrora. Berak ez jakin, baina pasatzailetzat fitxatua zuten nonbait.
‎Susmo txarrak larrituta, gorde txirula eta lasterrari eman dio borda aldera, mandoa bertan utzita. Handik puska batera ailegatu eta, hasiera batean ikusi ez badu ere, txoko ospel batean topatu du aita, lurrean botata, labana eskuan duela. Odola dario borborka sabelaldetik, eta franko kostata ireki ditu begiak semea aldean sumatu duenean.
‎Afariak bukatu eta handik puska batera, logeletara bildu dira ostatu hartutako gizon guztiak, gantz kandela bana eskuan. Beheko aretoa eta sukaldea txukundu eta gero, berriz hurbildu da Martina Babilen logelara, eta bere hartan aurkitu du mutila, Txarro eta Lauren ondoan dituela, tristurak goibeldurik biak.
Handik puska batera, ama alabak bazkaria prestatzen ari direla, Babilen logelara igo dira bi lagunak. Edabea edanarazi dio berriz ere Txarrok.
Handik puska batera, mendi lepo batera iritsita, Mugetako bentako tximiniatik aireratutako ke adarra begiztatu dute aurrean duten azpialde horretan. Zamabereetatik jaitsita, helmugara begira gelditu dira hirurak pozik, laster aseko dutelakoan sutondoan goxo laketzeko desira bizia.
Handik puska batera, soldaduak kafe gehiago eskatzera animatu dira, taldeko buruak halaxe egin duela ikusirik. Itxuraz, patxada ederrean daude militarrak bentako mahai aulkietan laketurik, egin beharreko lana ahaztu balute bezala.
‎Engraxi gaixoak bigarrenez entzun behar izan zuen Erreako pasadizo latz hura, baina lehenbiziko aldian adinako izua eragin zion. Kosta egin zitzaion loak hartzea, baina, handik puska batera, neska azkenean lo gelditu zenean, Martinak esna ote zegoen galdetu zion Tomasari, eta, baiezkoa entzunda, aitorpen latza xuxurlatu zion: bentan ere aldian behin suertatzen direla halako gizon gaiztoak, eta, hain zuzen ere, susmoa zuela orain dela hilabete batzuk pairatutako bortxaketa baten ondorioa dela sabelean daraman haurra.
2021
Handik puska batera, hiru anaiak elkarrekin bildu ziren etorkizunaz hitz egiteko, eta honela erabaki zuten:
‎Gainera igo eta landetan zehar eraman zuen animaliatzar hura. Handik puska batera idia eta haurra, biak, gelditu eta atseden hartzeko etzan ziren. Horretan zeudela hauts lodi bat zetorrela ohartu ziren.
Handik puska batera, zaharretako bati, pentsamendu sakonekoa bera, burutazio bat etorri zitzaion. Jende haien artean doktore handi bat zen, aztia; filosofia eta asmamen handiko gizona zen, eta erakargarri egin zitzaion Nuñezen bitxikeriak sendatzeko kontua.
‎Orientatu eta zintzurrean gora itzuli zuen aurpegia, eta ikusi zuen goian pentze berdeetara irekitzen zela, zeinen artean nahiko garbi begiztatu baitzuen ezohiko moduan eraikitako harrizko etxolen multzo bat. Tarte batzuetan horma baten aurpegian katuka bezala egin behar izan zuen aurrera; handik puska batera, eguzkiak zintzurra argitzeari utzi zion, txorien kantuak isildu egin ziren eta airea hoztuz eta ilunduz joan zen bere inguruan. Hala ere, urruneko harana eta etxeak argi baino argiago ikusten zituen.
Handik puska batera itzuli zen palen bila joan zen sikarioa. Bi zekartzan.
Handik puska batera, aski berandu, hitzak hasi ziren, berriro ere, geure ahoetan ernetzen. Baietz nik, erdainkuntza ttikitan egin zidatela.
‎Trenak Gasteizko argitasuna berehala utzi eta gauaren tunel beltzean sarrarazi gintuen, euriak kristalak gupidagabe astintzen zituen bitartean. Handik puska batera, komun ontzian eseria eta neure baitara bildua nindoala, halako batean ateko sarrailan baten bat zebilela ohartu nintzen. Sarrailari zakar eragin ostean, une batez atearen bestaldetik ahots lakar hau heldu zitzaidan:
Handik puska batera, gazteak bostekoa luzatu, zorte ona opa eta Zumarraga aurreko geltoki batean jaitsi zen; hurrengoan niri jaistea omen zegokidan. Eta agindu bezala, Zumarragako geltoki hotzean jaitsi eta, espero bezala, nasatik leihatila batean mustatx beltz ezaguna ikusi nuen, niri zorrotz begira.
‎Hastapenean, tindategietan hastearekin batera, Asnin ezagututako bizargin eskuzabalaren etxean ostatatu nintzen. Handik puska batera, Mahjubi, haren semea, Dar el Baidatik (Casablanca) oporretan etorri zelarik, hiriko zoko mokoak oro erakusten aritu zitzaidan. Aurreneko begiratuan gertatu ohi denez, Marrakexek liluratu egin ninduen:
2022
‎Jakingo ote zuen bera zela izengoiti haren atzean ezkutatzen zena? Handik puska batera jakin zuen erantzuna, bere anaia bizarginarenera joan zenean Basarri. Ispilu aurrean eserita, bizar xaflaren zorrotzak kikilduta agian, hala aitortu zion:
Handik puska batera, atertu egin zuen; zeruak hodeitsu segitzen zuen, eta airean usain zoragarria zegoen. Gizonak elkarri txantxak eginez zihoazen neska utzi berrien kontura.
‎Tiroka hasi ziren. Handik puska batera, haietako batek fusilari jare egin eta pauso batzuk eman zituen, balantzaka; zaurituta zegoen. Philippek bendatu egin zuen; gero, bere postura itzuli zen.
‎Ke usain arin bat heldu zitzaien, ekaineko haize leunak ekarria. Handik puska batera, beren buruei galdezka hasi ziren non utzi ote zuten autoa. Florenceren ustez, geltokitik hurbil; Gabrielek zubi bat gogoratzen zuen, hara itzultzeko bide erakusle.
2023
‎" Tiene razón", arrapostu egin du gidariak, antiojoak musuzapi izurtuaz igurtziz. Handik puska batera," No va a haber otro igual", bota du. Begiak bustita ote dituen?
‎Koltxoien erosketa egin, eta handik puska batera egin izan dugu lapurreta. Egia esan, lapurreta ere ez da.
‎Petra kikara batekin ikusi nuen handik gutxira, kafe batekin, infusio batekin akaso. Handik puska batera altxatu eta kafetegitik irten zen, baina laster ikusi nuen itzulian, kopa bat ardorekin oraingoan. Telefonoa hartu zuen gero eta zerbait idazten ikusi nuen, edo mezuren bati erantzuten.
‎Psikologo jauna, zure eskaerari erantzunez, esan dezadan ni Bidaso bazterrera etorri eta handik puska batera hasi ginela elkarrekin ateratzen Garbiñe eta biok. Irungo sanmartzialetako egun handian egin nuen emaztearen ezaupidea hiri erdialdeko jatetxe batean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia