2000
|
|
Mattin eta biok anitzetan joaiten ginen harat, baita osaba Joanikot ere, zeinak oso ere atsegin baitzuen, dakizun bezala, animalien eta hegaztien studioa, eta, horrela, behin baino gehiagotan ikusi izan genuen nola piztiak egiten zuen jauzi leihorantz, orroka,
|
handik
ihes egin nahiko balu bezala.
|
|
Zeren eta gero eta garbiago bainekusan ezen gizon hura eneganat erakarri behar nuela, baldin
|
handik
ihes egin nahi banuen.
|
2003
|
|
Ihes egin nahi nuen.
|
Handik
ihes egin, jatetxetik, lagun artetik, bizitzatik, nire barrutik ihes egin gura nuen.
|
2004
|
|
Momentu bateko bake unea aprobetxatuz,
|
handik
ihes egiteko, kalea gurutzatu genuen nirekin zeuden hiru mutilek eta nik. Atari txiki baten bilatu genuen babesa.
|
2005
|
|
Mateok baietz egin zuen buruaz, eta bekokian zeukan izerdiak ere gora eta behera egin zuen, gora eta behera.
|
Handik
ihes egin nahi zuen, baina aititeren kontuak entzun ere bai. Konpetizioarena batez ere.
|
2006
|
|
1844 urteko uztailaren 29an, eraikuntza hartan oinak lehen aldiz jarri zituen une berean, Rufinek bi erabaki sendo hartu zituen: preso eredugarri bihurtzea eta
|
handik
ihes egitea.
|
|
Aurretik eta atzetik zaldunak genituela ekin genion bideari. Ezin izango genuen
|
handik
ihes egin.
|
2010
|
|
Abade zaharrak ezin izan zion lasaitasunari eutsi, oihu egin zuen eta aitorlekuko atzealdearen kontra jo zuen bizkarraz. Arnasestuka hasi zen eta, estropezu eginez, atea ireki eta
|
handik
ihes egiten saiatu zen. Baina ez zen bizkor ibiltzeko gauza, batetik adinak eragozten ziolako eta, bestetik, ikarak nekez utziko ziolako hankei eragiten.
|
|
Udako estutasunik gabe, zabal eta nasai zegoen jendea, bakarka zein talde txikietan han hemenka hareatzan sakabanatuta, elkarrengandik ezer jakin nahi ez balute bezala, bakoitza bere munduan edo
|
handik
ihes egin nahian, une batez, bederen. Moilaren alderdian, ordea, pasealekuaren oinetan, umeak pilatuz zihoazen zerbaiten jiran, txindurriak marmelada potoaren ahoan bezala.
|
|
Zertan ari nintzen ordea?
|
Handik
ihes egitea beste ideiarik ez neukan buruan. Horretarako, baina, ezin nintzen zamatuta ibili, aski zen bizpahiru gauza hartzea, gero gerokoak.
|
2011
|
|
–Kalterik txikiena hautatu behar da bizitzan?, esan eta, hantxe geratzea deliberatu zuten. Ontzimutilak, bitartean, deabruarekin zeudela eta
|
handik
ihes egin beharra zegoela oihukatzen zuen, alferrik. Kalterik gutxiena itxaron eta etsitzea zen, bertan behera geratzea.
|
2012
|
|
»Espero nuen huraxe izan zen emaitza. Istorio hau neroni ari natzaizu kontatzen, ikusten duzu
|
handik
ihes egin nuela, eta nola ere badakizu. Aldez aurretik asmatuko duzu beraz esan behar dizudan guztia, eta, hortaz, labur amaituko dut nire istorioa.
|
|
Galdetu nion, bere ustez, nola hartuko luketen
|
handik
ihes egiteko egin nahi nien proposamena, eta haiek uhartera ekartzeko nuen asmoa bidezkoa ikusten ote zuen. Tolesik gabe esan nion saldukeriaren bat egin edo tratu txarra emango zidaten beldur nintzela, nire bizia haien eskuetan uztean; esker ona ez baita izaten gizakiaren berezko bertutea; gizonek ez baitute jarrera egokitzen jaso dituzten mesedeen arabera, espero dituzten abantailen arabera baizik.
|
|
gure ontzia Kanariar uharteetarantz zihoala, edo, hobeto esan, uharte horien eta Afrikako itsasbazterraren artean zegoela, goizaldeko iluntasunean, ezustean Sale 4 ko itsaslapur turkiar batek harrapatu zuen, eta, oihal guztiak zabalduta, atzetik etorri zitzaigun. Geuk ere bela zurrunean heda zitezkeen oihal guztiak edo, hobeto esan, mastek eutsi ahal zituzten guztiak ezarri genituen,
|
handik
ihes egiteko, baina, ikusirik itsaslapurra hurbiltzen ari zitzaigula, eta ordu gutxi barru harrapatuko gintuela, borrokarako prestatu ginen, gure ontziak hamabi kanoi zituelarik eta gaizkilearenak berriz hemezortzi. Eguerdiko hirurak inguruan iritsi zen guregana; hurbiltzean huts egin zuen ordea, eta, saihetsa guri begira zuela, trabeska jarri zen gure aurrean, asmoa zuen bezala txopan zeharkatu beharrean.
|
|
Baina hori gazte txoriburuen halabeharra izan ohi da, eta erokeria horietaz gogoeta egitea berriz, urteak igarota, zerbait garesti ordaindu ondoren egin ohi den ariketa; eta hori gertatzen zitzaidan orduan niri. Baina, hala ere, okerra horren sakoneraino nuen errotua neure baitan, ezen ezin bainintzen nengoen egoeran lasai egon, eta etengabe aurrera egin nuen
|
handik
ihes egiteko modu eta aukeren bila. Eta kontakizunaren azken partean irakurleari atsegin handia emateko, egokia iruditzen zait uhartetik ihes egiteko asmo zoro horri buruzko xehetasunak ematea, eta nola eta zertan oinarrituta jokatu nuen.
|
|
Ostiralen hizketaldiaren zati hori entzutean atsegin handia hartu nuen, eta, orduz gero, itxaropena izan nuen noizbait
|
handik
ihes egiteko aukeraren bat izan nezakeela, eta basati gizajo hura laguntza izan zitekeela hori lortzeko.
|
|
Harrezkero, esan beharra daukat gogoan izan nuela
|
handik
ihes egitea eta gizon bizardun horiekin elkartzerik nuen ikustea, zalantzarik ez bainuen espainiarrak edo portugaldarrak zirela. Ziur nengoen, hara iristea lortuz gero, ihesbideren bat aurkituko genuela, errazago kontinentean egonda eta talde handian, hantxe uhartean, itsasbazterretik berrogei miliatara, bakarrik eta laguntzarik gabe baino.
|
2014
|
|
Baina ez zen pertsona batena, bele batena baizik.
|
Handik
ihes egiten saiatzen nintzen, baina alferrik: beheko solairuan uniforme grisez jantzitako giltzari batzuk zeuden nire zain, eta besoetatik heltzen zidaten.
|
|
Jon Urzelai ETAko militantea Donostiako ospitaletik eskapatzen da. Kartzelatik hara eraman zezaten lortu zuen,
|
handik
ihes egitea errazagoa izango zelakoan. Komando bat ospitalera sartzen da Urzelai ateratzeko, eta, haren gelara iristean pijaman aurkitzen duten arren, ihes egitea lortzen dute.
|
|
Ziztu bizian makurtu behar izan nuen, haren buruak nirekin talka egin ez zezan. Animalia urduria tartetxo batez egon zen hegoak astintzen barruti barnean, harik eta irteera aurkitu eta
|
handik
ihes egin zuen arte. Sustoa hartu arren, jakin minak jota nengoen oraindik; entzun nituen doinuak egiazkoak ote ziren jakin nahi nuen.
|
2015
|
|
Airea herdoildu egin zen bat batean, argia harago itzali, eta piztia guztiak kantuan bezala ipini ziren, asaldaturik, eskolarik gabe, polifonia basati batean, eta gure loreak han nonbait zeudela pentsatze hutsak laborria bikoiztu zigun, gailur guztiak gainditzeraino. Lehen bulkada, aitor dut,
|
handik
ihes egitea izan genuen biok, ikara ere gizonona baita, eta librea, baina eutsi egin genion hala ere, ez nekike esaten nola, eutsi, begietan lau apopilo, lau izar, lau itxaropen, eta gogoan dut baloi batekin ere ibili ginela jokoan, saskibaloian, gurutzearen puntan saski halako bat ipinirik, nahiko barregarria egia esan behar bada. Ni ez nintzen ordu arte sekula kirol hartan ibili, bai ehizan edo tauromakian, baina segituan jarri nintzen, eta hiruko saskiratzeak ere bazirela esan zidan Otok, seiko marratik asmatuz gero eta abar, eta lehiaketa egin genuen, bai ba, ea nork gehiago sartu; aise irabazi niola adierazi behar nuke orain, lotsagarri uzteraino, nik hura jakina, eta ez zuen ondo hartu nire domina, nire erramu koroa, ereinotz gozagarria, eta esan zidan ez hartzeko lo erramu koroan, alegia hurrena berak irabaziko zidala, erdaratik hartutako aforismoa geurera ekarriz, baina guztiz baldar ikusten den bezala, trakets edo gangar, oka egiteko moduan ere bai.
|
|
–Bai, konturatu naiz?. Erantzun hark guztiz hotz utzi ninduen, alditxartuta, ondoezak jota, eta
|
handik
ihes egiteko gogo suharra piztu zitzaidan, drogazale zikin hura han bakarrik uztekoa. Baina gizakiok bi bihotz ditugu, bi masail, eta hortik datorkigu oreka, hortik tasun guztiak, hortik hau eta beste.
|
|
Azkenean, pentsatzeari utzi zion; eskua lemaren gainean zuela zegoen eguzkitan eserita, faroari adi adi begira, mugitzeko gaitasunik gabe, bata bestearen ondoren gogoan ezartzen zihoazkion oinaze ale haiek uxatzeko gaitasunik gabe. Bazirudien soka batez lotuta zegoela, eta aitak egin zuela korapiloa eta
|
handik
ihes egiteko bide bakarra labana hartu eta bihotzean... Baina orduan bela astiro harrotu, astiro puztu zen, bazirudien nagiak ateratzen ari zela ontzia, ondoren erdi lotan mugitu, eta ondoren esnatu eta olatuetan barrena abiatu zen ziztuan.
|
|
|
handik
ihes egin nahi duzu
|
|
Ederki kantatzen zutelakoa, jakina, giza errukiari zor zitzaion gezurñoa zen. Entzungailuak halako piiihots bat atera zuen, oso susmagarria, eta
|
handik
ihes egiteko ordua zela jabetu nintzen. Komunera joan, eta handixeko leihaskatik egin nuen jauzi kalera.
|
2016
|
|
Adan eta Ebak, ardo pote bana hartu eta jendea goitik behera hauteman ondotik,
|
handik
ihes egin zuten, bereziki Jainkoaren semea zela esaten entzun zutenean. Zer Jainko ote zen elkarri galdegin zioten, haiek kreatu egin zituena?
|
|
Esango nuke ezin zutela saihestu horretaz hitz egitea, hitzen bidez baretu beharra zeukatela barruan zebilkien harra. Baxuago hitz egiten zuten horretaz jarduten zirenean, berogailura inguratuta hirurak, hitzen batek
|
handik
ihes egiteko beldur balira bezala. Hasieran besterik uste bazuten ere, inork ez zuen ikusi zer gertatu zen; beraz, arriskutik libre sentitzen ziren, inork ezin baitzuen zalantzan jarri bertsio ofiziala.
|
|
Gaileta egin berri bat kafetara bota zuen Bertak. Nestorrek, azukre ontziaren tapa altxatzean, gozotan bapo horditutako eulia aurkitu zuen,
|
handik
ihes egiteko asmorik gabe.
|
|
galdetu du lehenengo ilaratik Johnek, Bertaren amerikanoak, aitaren aurpegi zati barreiatuak seinalatuz, eta, gero, zakur bilakatuta, zoruan zehar zabaldutako okela zatiak irentsi ditu, kosk masailei, kosk muinei, buru-hezur distiratsu bat soilik utzi arte, eta hura antsiaz miazkatzeari ekin dio. Nestorri arnasa falta zaio,
|
handik
ihes egin nahi du, eta, azkenik, irten da atarira. Han, euria gogor ari du.
|
|
Bidaia hamabost egunetan egitekoa zen, baina inor ez zen harrituko gehixeago iraunda ere, itsasoan beti sor bailitezke arazoak, dela ekaitz dela galerna; kasu honetan horrek ez zien beldur gehiegi ematen: ...portura itzultzeko, edo agian hantxe bertan urperatzeko asmoz; Frantzia petainzalearen egoera anbiguo hark sortzen zizkien zalantzak baina, nolanahi ere, itsasontzia agerian eta denen jakinaren gainean abiatzekoa bazen, pentsatzekoa zen denen baimena izango zuela horretarako, bertako bidaiariak ez baitzituen inork nahi, Europako madarikatuak eta izurridunak ziren; nork galarazi behar zien, hortaz,
|
handik
ihes egitea. Horrenbestez, zitekeena zen, bai, zertxobait atzeratzea, baina bidaldia hamabost egunekoa zen berez, eta luzaro gabe espero zuten denek Amerika zapaltzea.
|
|
–Idatzi, idatzi? esan dio sarjentuak bere laguntzaileari, eta idazmakinaren tik tak tok hotsaren erritmoan segitu du kontatzen bere irudimenezko abentura arriskutsu hori, harik eta, Bergarara iritsitakoan, taxistak leku ilun batean aparkatu zuen arte; orduan, gidari eroak atzaparra luzatu nahi izan omen zion, gauza ulergaitzak esaten zituela, eta eskerrak bera erne ibili zen, autoko atea ireki eta antxintxika
|
handik
ihes egiteko. –Hori al da dena??
|
|
Esker oneko sentitzen naiz,
|
handik
ihes egin ahal izan dudalako. Baina giltzurrun bat han eta bestea hemen, halaxe sentitzen naiz.
|
2017
|
|
Beyonce eta Linda taula gainean zauden. Linda dardarka,
|
handik
ihes egiteko gogoz. Beyonce pozik, eszenatokiak sortzen zion kitzikapena izugarri gustatzen zitzaiolako, baina arduratuta, Baba iritsi ezean haien aktuazioa bertan behera geratuko zelako.
|
|
toki hark. Erokeria zen
|
handik
ihes egitea. Esan ziotenez, berrehun gizon baino gutxiago zeuden guztira eremuan.
|
|
–Gorila haren lehen egunak irudikatzen ditut, kristalezko kaiola haren barruan zirrikituren baten bila, ihes egiteko leiho bat, zulo bat. Zenbat egun igaroko ziren
|
handik
ihes egitea ezinezkoa zela konturatu eta etsiak jo arte. Zenbat irauten du esperantzak gorilen kasuan?
|
|
–Norak aspaldi galdu zuen iparra, gure harremana moztu zenerako nahiko deskalabratuta zebilen. Bizioek eta adikzioek erraietaraino harrapatuta zeukaten, eta, behin sarean engantxatuta, oso nekeza da
|
handik
ihes egitea. Berak ez zuen eskapatzea lortu.
|
|
azkar mugitu ezean harrapatu egingo zutela, alegia. Autoa bide bazterrean geratu eta hil zorroan sartutako Noraren hilotza ur putzura jaurti zuen, buelta eman eta
|
handik
ihes egin aurretik. Etxera itzuli zenean bere burua lasaitzen saiatu zen, inork hilketa tamalgarri hura berarekin lotuko ez zuela sinetsi nahian.
|
2018
|
|
Azkenean, bada, pentsatu nuen estrategiarik onena izango zela, besterik gabe, gelatik brastakoan eta bizi bizi irtetea. Hala, bada, ahalik eta isilena hurbildu nintzen posizio egoki batera, lanabesei gorputzaren kontra estu oraturik
|
handik
ihes egin nahian. Asmoa zen atea abailan zeharkatu eta hainbat urrats egitea korridorean barrena, Kenton andereñoa, ezustean harrapaturik, bere onera etorri aurretik.
|
|
Batzuen barrea ez zen hainbeste izan ideiagatik, ahalagatik baizik. Inork ez zuen sinesten
|
handik
ihes egin zitekeenik.
|
|
Ez zion galdetu.
|
Handik
ihes egin beharra zegoen. Tipoa odoletan utzi zuten eta, nork jakin, ez ote zuen adreilu kolpeak bertan akatu.
|
|
waterpolo txapelketa piszinan, arku jaurtiketa eta ping pong torneoak lorategian, mozorro festak, eskulanak zaborra birziklatuz, minidisko saio kitsch ak gauetan. Tarteka, jantokian eta, umerik gabeko bikoteak eta are bakarrik zeuden pertsonak detektatzen genituen, eta ez nuen ulertzen nork engainatu ote zituen bertara joateko, zergatik ez zuten
|
handik
ihes egiten, ikaratuta eta betiko traumatizatuta.
|
|
Horrelako istorioak kontatzen zizkidan Susok, mendiaren bakardadean elkartzen ginenean, ardiak edo behiak lekuko bakar. Hainbat urte eman nuen marraren inguruko lurralde hartan, nire umezaro osoa,
|
handik
ihes egitea lortu nuen arte; Ourensera lehenbizi, hona gero. Eta urte haietan guztietan, errealitatearen eta eldarnioaren erdibideko eremuan egotearen inpresioa izan nuen beti.
|
|
German Rubenach ospitalean da, guardia zibilez inguratua, eta bat batean euren burua ETAko militantetzat aurkezten duten bi lagun agertzen zaizkio,
|
handik
ihes egiteko plan bat dutela esanez, eurekin alde egiteko eskainiz. German Rubenach gaizki dago, esan dugu lehen ere, amnesia du eta fabulaziorako joera, mediku txostenek diotenez, baina ezetz esaten dio ihesaren proposamenari.
|
2019
|
|
Min eman zizun lehengusua horrela ikusteak. Iluntasunetik begiratu zenion, gehiegi gerturatu gabe, eta
|
handik
ihes egin zenuen laster.
|
|
Senti zezakeen katua kikilduta bere eskuen azpian,
|
handik
ihes egiteko irrikan edo. Coralinek peluxezko hartz bati bezala heldu nahi zion kontsolamendu gisa, baina bazekien katuei ez zaiela batere gustatzen zanpatuak izatea, eta pentsatu zuen katu ikaratuek haginka eta harramazka egiteko joera dutela probokatuak sentitzen badira, norberaren alde badaude ere.
|
|
Neronek sartu nuen. Eta
|
handik
ihes egin nahian zebilela ikusi nuenean, berriro lurperatu nuen.
|
|
Gaizkaren ama emakume oso maltzurra zen, eta psikologikoki oso tratu txarra eskaintzen zien bere langileei. Hobe zuela bere amak
|
handik
ihes egin. Agian bai, baina non hartuko zuten inongo ikasketarik ez zeukan emakume hura?
|
|
Auto bat gelditu zen gure parean, trafikoa zela eta. Leihoa irekita zeraman eta
|
handik
ihes egiten zuen tekno musikak mailukadak ematen zizkigun burmuinean. Aratzek zerbait esango ziola pentsatu nuen, baina ez zirudien entzun zuenik.
|
2020
|
|
Izuak eraginda geratu zen, zirkinik egiteko gai ez zela. Zelanbait, ordea, hankari eragiteko behar beste indar bildu zuen eta buelta erdia eman zuen,
|
handik
ihes egitearren.
|
|
–Itxaron segundo batez, mesedez! –esan zien bere lekutik altxatu eta aterantz abiatzen zelarik,
|
handik
ihes egin nahian, izututa.
|
2021
|
|
" Beste horiek" entzuten duzunean bihotza taupaka hasten zaizu saihetsak apurtu eta
|
handik
ihes egin nahi balu bezala. " Beste horiek" kaputxarekin sartzen dira, inguratu eta oihuka hasten zaizkizu.
|
2022
|
|
|
Handik
ihes egiteko irrikan, jauzi egin nuen Isabelek dendako sarrailan utzitako giltzak hartzeko. Doneztebek bidea itxi zidan, labanaz airea ebakiz nire lepotik arra betera.
|
|
Ugutzen parean erori, eta pistola heltzeko erreflexuak izan zituen honek. Neska lurretik altxatzen hasi zen lasai asko, Ugutzek
|
handik
ihes egiteko bulkada sentitzen zuen bitartean. Amona zaharraren oihu itzaliak bolumena irabazten hasi ziren, eta, urduritasunak hartuta, leihorako bidea hartu zuen korrika Ugutzek.
|
2023
|
|
Hango meategietako jabeek, gainera, lan egiteko aukera barik utzi zituzten.
|
Handik
ihes egitea erabaki zuten, eta Bilbora etorri, soldatak hobeak izango zirelakoan eta, batez ere, hainbeste langileren artean, guardia zibilak ez zituztelako gainean izango. Orgatilarekin atera ziren herritik, izar pean lo egin, eta asteetara heldu ziren, tarteka behar eginez, janaren truke.
|
|
Haren barre artean, isilik geratu naiz, azken patata zuritzen, biluzten. Zaila da Bakarnerekin elkarrizketa serio bat izatea, askotan iruditzen zait maitasunaz hitz egiten dugunean, serio hasten garenean, beti erabiltzen duela txiste bat, kanta bat, beste gai bat,
|
handik
ihes egiteko.
|