2000
|
|
Eta Rocío sustengatzen zuen koltxoiaren azpialdeari begira nengoela, ba, momentu horretan albo batera utzi zaitut, Bitakora laguna, eta orduan bere aurpegia azaldu da ni aurkitzen nintzen beheko literara so eginez. Ile motots beltzek (Guinnessaren edo farolik gabeko gauaren parekoa, horren beltza da Rocíoren ilea) jauzi bat egin dute nigana
|
handik
goitik begiratu didanean, eta begi irribarretsuz eraso dit. Egia esateko, arin ulertu dut begirada horren atzean itaunen bat zegoela, begi horiek gupidarik gabe ari baitzitzaizkidan galderaz fusilatzen.
|
2008
|
|
Ekaineko egun batean, euskal kostaldea ezagutu nahi zuela eta, Ondarroa erakutsi genion, beste herri batzuen artean. Ondarroan, han goian dagoen Antiguako ermitara joan ginen, ederra baita parajea eta
|
handik
goitik argi ikusten baita euskal kostaldearen zati handi bat, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi, denak batera.
|
2013
|
|
Frantsesa omen zen, oso gizon langilea eta baliotsua baina, oso gogorra, izugarri ankerra palazioko langile eta zerbitzariekin. Langileak, egun batean, erabat aspertuta, nazka eginda, ezin omen zuten gehiago jasan eta, besterik gabe, gau batean dorre bateraino igo eta
|
handik
goitik behera bota omen zuten. Segidan, gorpua ibaira eraman eta hantxe bota zuten korronteak hondora zezan.
|
2016
|
|
Tramite bat egin behar nuen aitzakian ordu pare batean kanpoan izango nintzela esan, eta bulegotik alde egin nuen. Artxandara igo nintzen, hiria
|
handik
goitik ikustera. Egun goibela zen eta, oraindik goiz izan arren, iluntzen hasia zirudien.
|
2019
|
|
|
Handik
goitik kostaldearen lerro luzea ikusteko esperantza neukan, alde batera nahiz bestera, baina ez nintzen ohartu Donostia itsas golko baten barruan sartuta dagoela berez, eta mendiz inguratuta gainera, beraz ezin itsasertz handirik ikusi, baina bai ordea Donostiatik hegoaldera zabaltzen zen barrualdeko paisaia: argitxoak eta argitxoak, etxeenak, kaleko argienak, kotxeenak?, zenbat eta urrunago orduan eta ñimiñoago, gauean ñirñirka.
|
|
Aipatutako batzuek baietz egin zuten buruaz, zalantzarik gabe edukiko zuten haiek ere zer kontatua, baina beti hitza falta duten horietakoak izanik, lehenbizi nahikoa hitz ez dutelako ezagutzen, eta bigarrenik etortzeko eskatzen dietenean ez direlako etortzen, zeuden bezala gelditu ziren, hau da, isilik eta portugesez mintzatzeko artean beraiek baino trebeagoa zenari adi, eta barkatu gehiegikeria, munduko hizkuntzarik aurreratuena edukiko baikenuke baldin eta, orain zortzi mende eta erdi, graduaziorik gabeko militar soil batek eratu ahal izan balu halako mintzaldi garbia, zeinean aurkikuntza narratibo zoriontsuak ere badiren, luzea eta laburra tartekatzea, bat bateko etena, plano aldaketa, suspentsioa, are eta ironia poxi begirune gabe bat ere, erregea otoitzetik atera eta zutiaraztean ikusten den bezala, alfanjea amena baino lehenago iritsiko ote zen beldurrez, edo herri jakinduriaren altxor amaigabea milagarren aldiz aintzat hartzeagatik, fio hadi Amabirjinaz eta ez ezak lasterka egin, ikusiko duk zer jazotzen den, uste izatekoa da ez dela gauza gozorik izango. Erreklutetako batek, gerrako esperientzia bakartzat armada pasatzen ikustea zuenak, baina zorrotz eta zentzudunak, guardia zaharreko inork ez zuela mintzatu nahi ulerturik, esan zuen seguru asko denak pentsatzen ari zirena, Nik uste dut Lisboa hezur gogorragoa izango dela, metafora interesgarria, berriz txakurra eta txakurrak harira dakartzana, txakur asko da, asko baina,
|
handik
goitik erronka egiten diguten harresi garai eta kementsuei, non armen dirdira eta albornozen zuria antzematen baitira, hortza sartu ahal izateko. Gaztiguak armakideen gogoa adur txarrez belztu zuen, gerra kontuan ez baita jakiterik nor hilko den, izan ere badira behin baizik jazotzen ez diren gertaerak, guztiz zoraturik egongo ziren Lisboako mairuak baldin eta ordu saihetsezina iristen ari zenean lotara joango balira, postura egin genezake oraingoan ezein zaindarik Menfu oihu egin beharrik ezetz, ederki baitakite nortzuk dauden euren aurrean eta zer nahi duten.
|
2023
|
|
Kalez kale, auzoz auzo ibiltzen ziren, hiria ulertzeko, hiriaz blaitzeko eta hiriari han zeudela esateko. Batzuetan bazirudien hormetatik gora igotzen zirela, Spiderman bezala, eta
|
handik
goitik hiria behatzen zutela, hiria babesten zutela.
|