Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2000
‎Ordurako mataderia ondoan bizi ginen, eta etxe osteko mendietan bonbak erortzen ari ziren, egundoko eztandak eginez. Gu ez ginen egoeraren larriaz ohartuko, baina jende helduarentzat begi bistakoa izango zen handik alde egin beharra zegoela. Gure amak hala erabaki bide zuen, eta etxea eta etxeko gauzak zeuzkan zeuzkanean utzita irten ginen Tolosara.
‎Dena dela, ez dut esango sei hilabete haietan sendatu egin nintzela, baina suspertu bai apur bat. Handik alde egitean amak etxera eraman nahi izan ninduen. Nik ez neukan Ordiziako etxera itzultzeko asmorik, neure kontura bizitzeko erabaki tinkoa hartua baizik.
2001
‎Lainez, aurpegia gorri eta gorputza alde batera makurtua, pistola zintzilik zuela, maldizioka eta erronda lagunari laguntza eskatzen hasi zen. Baina ordurako gainerakoek ere erabakia genuen noren alde egin, eta, Sadabaren ondoan baikinen, Lainezen konpañero uniformatuak ikusi zuen hobe zutela handik alde egin, zerbitzu orduetan inolako ezbeharrik jasan gabe.
2004
‎" Lekunberrin, egoera zailenik zailena dela ere, ez dute handik alde egin nahi izaten, ez zaie otu ere egiten, beharbada, eszenatoki berriak arazoak konpon ditzakeela, edo saihestu bederen; ez, bertan gelditzen dira, edo hobeto esanda, bertan diraute, haien patua lurraren patuari kateaturik. Hori da baserriko identitatea".
2005
‎Lasatu eta tinko jarritako kordelen zarata zaurgarria baino ez zen entzuten: oihal urratua eta soka, lasatu eta estutzen, petateak bildu eta handik alde egitera joango bagina bezala. Baina ez, ez zen horrelakorik jazoko oraingoz, ez horixe.
2006
‎Are ziurrago nago liburua niri itzultzeko ahalegina egin zuena. Alferrik, gu handik alde egiteko orduak baino ez baitziren falta.
2010
‎Gero whiski botila oso bat eskatu zuen Oskarrek, eta hiru baso txiki. Ez zuten botila hustu arte handik alde egingo. Hura zen Oliveirak estimatzen zuen Oskar:
‎Une hartan ohartu nintzen nire seme nagusiak Antsok baino bost urte gutxiago bakarrik zituela. Lehen solairuko komunetara joan nintzen eta, eskuak lehortzen ari nintzela, berriro ere azalpenik eman gabe handik alde egiteko gogoa izan nuen. Egoera groteskoa begitantzen zitzaidan.
‎Luminarioa barnealdetik euli eta zomorro hilez betea zegoen. Handik alde egitea zatekeen gelditzen zitzaidan duintasun erlikia salbatzeko modu bakarra. Horren ordez hitz egiten hasi nintzen, argudiatzen.
2011
‎Izerdi hotza sumatu du lepoan, magalean duen abrigoa inoiz baino hertsagarriagoa begitandu zaio, handik alde egin nahi luke, baina nola, ezin du, irten ahal luke isilpean ertz batetik, baina zer esango dio gero Gloriari? " Torturatu ninduen gizonetako bat aktore enplegatu dun, ederra egin didan!".
2013
‎Grinaz egin nion hozka gantzaren kailuari, hagin artean geratzen zitzaizkidan haragiaren zain gorrixkak. Gomutatzen naiz atariko kristal zeharrargian euriak jotzen zuela, eta eskaileran pausoak sumatzean suspertu nintzela handik alde egiteko lain.
‎Lotsa sentitu nuen, baina sentsazio berezia zen. Larri egonagatik, handik alde egin nahi ez! Bat batean ezkerreko besoa buru gibeletik pasatu eta lepoan paratu zidan eskua, bizkarretik beheiti lerratzeko posturan.
‎Bi poliziak soraio. Handik alde egin baino lehen nik neronek behin ere aditu ez niona bota zuen: " ¡ Si yo estuve cuatro años sirviendo a la causa!".
‎Arratsaldeko bortzak zintzilik zirela, Bixentek erretratua egin zigun jokalari guzioi, eta pixka bat geroago Joakin larrugorritan sartu zen zelaira bere belozipedoarekin, aitzineko gurpila handi handia eta gibelekoa ttiki ttikia zituen aspaldiko bizikleta harekin. Arbitroak handik alde egiteko agindu zion, txistuka bere indar guziarekin, eta ikusle batzuek ere txistu gehiago egin zioten, bai eta zakarkeriaren bat erran ere, baina jende gehiena irrika hasi zen, eta hark buelta osoa eman zuen, txakur beltx bat saingaka segika zuela. Gero ikasi genuen noren arteko kontua izan zen:
‎Etxearen jabeak azkeneko abisua zela erran zien, hilabete bat zuten handik alde egiteko. Nola zen posible!
Handik alde egitea proposatu nion. Ez zuen euririk ari, baina lurra bustita zegoen.
‎Lurruna zerion orbelari. Handik alde egiteko beharra sentitu zuen Inesek.
2014
‎Gurasoek handik alde egiteko une aproposa iritzi diote, eta haurrak hantxe utzi eta gorantz abiatu dira.
‎Irristagailu gainean eserita jarri zen, eta hura maldan behera bota aurretik azken bistazoa eman zion autoari, eta ongi damutu zitzaion, bi gizonak begira zeuzkalako, eta bat batean ez zekielako maldaren parte hura pribatua ote zen edo patinetean jaistea ote zen gizonek gaitzesten zutena; dudatan gelditu zen patinetea eskuetan hartu eta ez ote zuen berriz malda oinez jaitsi behar, baina gizonak ez ziren autotik mugitzen eta ez zuten deus esaten. Azkenean, handik alde egiteko premia zalantza baino handiagoa zenez, oinak lurretik jaso eta irristatzen hasi zen, harik eta autoa begien bistatik galdu zuen arte.
2017
‎Axik badaki handik alde egin behar duela. Zerbait gertatu da eta ez daki zergatik.
Handik alde egiteko presa sartu zitzaidan. Nahigabean ostiko bat eman nion galtzari eta gerrikoaren belarriak zarata atera zuen.
‎Bidaiariek leihotik apropos botatako edo ustekabean ihes egindako panpina, manta gorria, bixera parea, komiki liburua jasoak zituzten. Autobideak oparitu baino lapurtu gehiago egiten ziela sinistuta, haien amak ez zuen egun bakar batez ere handik alde egiteko gogoa alboratu.
2018
‎Goiko solairuko korridorera begiratu du, eta azken atea zabalik ikusi du barrutik iluntasun handiagoa irteten dela. Bere logela izandakoa, bere zitadela, bere gotorlekua, bere babestokia handik alde egitea egokitu zitzaion arte. Pauso dardartiz, esku ahurrak behin ere hormaren hoztasuna utzi gabe, gelara abiatu da.
‎Egoista zela hori egiterakoan. Bazekiela bera gaizki zegoela, eta halere, handik alde egin zuela.
2019
‎Arrebak ez daki banaka banaka urkatuko dituzten ala bostak batera, inoiz ez baitu ikusi, ez baitiote kontatu. Nahiago luke bostak batera balira, segundo bat eta bakarrean, minutu batean dena amaituta, eta handik alde egin. Plaza horretatik alde egiteko gero eta beharrizan larriagoa dauka, beharrizan fisikoa ia.
2020
‎Bat batean eguzkiaren indarra gehiegizkoa iruditu zitzaidan, eta zeru urdin orbangabea une batez altzairuzko plantxa bat zela sentitu nuen, une batetik bestera neure buruaren gainera erortzeko zorian zegoena. Edalontziak hustu genituenean, handik alde egiteko keinua egin nion. Erlojuari begiratu zion, eta harridura aurpegia jarri zuen, solasari amaiera emateko goizegi balitz bezala.
‎Ez dut ondo oroitzen nolakoa zen handik alde egin nuen eguna. Baina imajina dezaket, nire nahiekin osa ditzaket hutsuneak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia