Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2017
‎Gehienek, ordea, izen hura goitizena dela ukatu gabe, liburu horren benetako egilea Hanna Willson dela esaten dute. Eztabaida horretan sartu gabe, egia bakarra da 1904 urtetik ezer gutxi jakin dela Ferreiraren ibilbideaz, aita hil eta herentziagatik diru kopuru handi samarra jaso omen zuela, besterik ez. Gero espektroa bezala desagertu egin zen.
2018
‎Eta horixe da egin beharrekoa hemen ere. Ez da erraza izango, baina lan mundua euskaratzen eskarmentua duen aditu talde handi samar bat badago, eta esperientzia metatu nahikoa ere bada, horrelakoak abian jartzeko. Legea ere alde dago.
‎Euskararen egoerari buruz idatzi ditudanak ikusiak badituk, jakingo duk nire oinarrizko kezka euskaltzaletasuna dela. Gure aurrekoek eraiki zituzten mitoek fin zarraitek lanean eta gaurdaino arrakasta handi samarrez lortu ditek ezkutatzea gure drama eta gaitz nagusia: euskaldun gehienak ez dituk euskaltzaleak; euskaldun gehienak erdaltzaleak dituk.
‎Horrela amaitu zen horrenbeste itxarondako Agorretaren eta Kortajarenaren arteko finala, inbidiak eta diruzalekeriak piztutako asmo txar guztiak bukatzen diren bezalaxe. Atsotitzak dio zikoitzaren sakelak bi zulo dituela, bat handi samarra ahal den diru gehiena bertara sartzeko, eta beste handiago bat, sartutakoa eta aurretik bildutako guztia galtzeko modukoa. Hauxe da bi pilotari zikoitzek emandako ikasbidea.
2019
‎Txinatarrek harro harro esaten dute Harresi Handia ilargitik ikusten dela, eta nik sinistu egiten diet. Beheko aldetik ikusita ikusgarria da, inguruko mendietan gora egiten baitu suge bat bailitzan, baina igotzen hasten zarenean beldurgarria da oso. Izan ere, eskailerak handi samarrak dira, eta jaistean hasten dira komeriak. Babesteko eraiki omen zuten baina nekez imajina daiteke ejerzito bat harresia erasotzen...
‎Gaileta bat jan eta kuzkurtzen hasi zela ikusi zuen pozez. Atetik igarotzeko nahiko txikia zela iruditu zitzaionean etxetik kanpora irten zen korrika, kalean aberetxo eta txori talde handi samar bat bere zain zegoela topatu zuen. Alizia azaldu zen bezain pronto denak beregana jo zuten harrapatu nahian.
2020
‎Ez nator bat. Euskal herri txiki edo handi samar batean, eta kalean jaiotakoak, edota, aldiz, landa ingurunean jaiotakoak, edota herri handi erdaldundu edota hirietan jaiotako euskaldunek txikitan markatu gaituzten esperientzia ezberdinak bizi izan ditugu eta ez gara inola ere berdinak. Gustu ezberdinak ditugu, sentikortasun diferenteak, eta denok ez gara bertsozaleak edo herri kirolzaleak edo...
‎Baina, idatziz jasota gera dadila hau: 2019ko udan, Andre Mari Zuriaren jaien atarian, EAEko hiriburu administratibo politikoan, Gasteizen, gipuzkoar euskaldunak Madrilen edo Espainiako edozein hiri handi samarretan bezala sentitu garela.
‎Iraganari begira jarrita, euskararen iraupena da mirarizkoa ez bere sorrera misteriotsua duela hamar mila urte inguru edo. Horretarako egun baino zabalduago, herri eta hiri handi samarretan hegemoniko izan beharra zuen euskarak populu xumearen baitan, eta elite ekonomiko politiko zibil eta erlijiosoak elebidunak izan behar zuten hein handi batean, elebakar morroi eta neskameekin harremanak izateko.
‎Hirugarren eguneko arratsaldez goleta desarbolatu bat topatu zuen, erabat arrakalaturik. Jende pila handi samarra sumatzen zuen ontzi gainean, eta bertaraino hurbildu zenean, bere lagunen aurpegiak ikusi zituen, beste batzuen artean. Hura zen hala beharra, hura!
‎Pertsona baten tamainakoa eta guztiz biluzik zegoena. Emakume bati dagozkion atributuak zeuzkan begi bistan eta handi samarrak gainera. Poltsikotik zapia atera eta kopetan irristan sumatzen zuen izerdi hotza xukatu zuen.
‎" Ilea" eta" Orria" patrikan sartu nituen eta, horrez gainera, aurkitu ahal izan nituen" Berriak" eta" Ilea" egunkarien ale zaharrak bildu nituen, arratsaldean Ivan Matveitx distraitzeko, eta arratsalderako denbora luzea geratzen zen arren, behingoz garaiz aurretik atera nintzen bulegotik, Passagean sartu irten bat egiteko eta, urrutitik bazen ere, han zer gertatzen zen ikusteko eta iritziak eta esaten zirenak entzuteko. Ustez jendetza handi samarra izango zelakoan, longainaren lepoa osorik jaso nuen, lotsa pixka bat nuelako; ez baikaude batere ohituta jendartean ezagutuak izatera. Baina honelako gertaera berezi eta bakan baten aurrean nire sentipen pertsonal prosaikoak adierazteko eskubiderik ez dudala iruditzen zait.
2021
‎Hasieran ez zekien non zegoen ere, baina ahotsak ezagutu ahala jabetzen hasi zen. Mutila salto batean altxatu, soinekoa jantzi, atorra handi samar bat gerrikoarekin estutu eta eskaileretatik behera jaitsi zen. Ezezagun bat oihukatzen hasi zen, mairuak Iruñeko atarietan zeudela erranez.
2022
‎Entsaladatxo bat plater hori distiratsuan, beste plater urdin hitsean, Aimarrek zer ziren ez zekien zenbait frijitu luzangak zeuden, nahiz eta pentsatu txibiak izan zitezkeela; bazitekeen. Edukiontzi txiki batean guacamole apur bat zegoen, beste batean saltsa lodi samar bat, kristalezko botila txiki bat kola zerorekin, eta edalontzi handi samarrean kafesnea.
‎Festetan zegoen Ibarra herri handi samarra atzean utzi, eta arratsaldeko lauretarako Otavalon hintzen.
‎Txileko Isla Negrarako autobusean Isla Negra Valparaísotik gertu zegok, eta han zian Nerudak etxe bat, gazte batzuk ondoan, kuadrilla handi samarra; 30 urtetik beherakoak, denak. Txiletarrak edo argentinarrak diren, duda.
‎Haiek egiten zuten lanari esker bertako biztanle gutxiak lasaiago bizi ziren. Bigarren egunean, gutxien espero zutenean, zaintza talde handi samar batekin topatu ziren. Hogeita hamar bat zaldun haien buru noble gazte bat zegoen, Aznar Fortuniones, bertze lehengusua.
‎Azenariri gustatzen zitzaion noizbehinka beira lantzea, tamalez ez zuen astirik. Edalontzi, pitxar eta bertzelako ontziak ederrak ziren, dotoreak eta handi samarrak. Beira garden berriak tonu berde urdin gehiago, pixka bat ilunagoa zeukan.
‎Sendagile judutar batek han itxoiteko eskatu zion, ahalik eta lasterren josi egingo ziola esanez. Harri handi samar baten gainean eseri zen. Ezagun batzuek agurtu eta zauriaz galdetu zioten.
‎Zuriñe etxe handi samar batean bizi zen, senarra, umeak, amaginarreba, eta koinatuekin. Bikoteak bi haur zituen:
‎Belateko konbentua hurbil zegoela esan zuen. Elurrarekin eta ilargi handi samarra ateraz gero, nahiko argitasun izango zuela uste zuen.
‎Hemen daude artelanik handienak morroi batek kutxa handi samarra ekarri zuen eta beste bik mota guztietako kutxak erretilu baten gainean utzi zituzten. Ismailek azaldu zion jaun gazteari lehengo kutxaren jatorria.
‎Zu, neska, nongoa zara? galdetu zion gelditzen zitzaizkion bi sagar handi samarrak ematen zizkion bitartean.
‎Azaroaren azken egunerako Gorte osoa elkartuko zen, bi egunen buruan. Gela handi samar bat eman zieten gazteluan. Kondeak hurrengo egunean hartuko zuen Azenari audientzian.
‎Halaber, hantxe bertan ehorzten zituen zahartasunez akabatzen zitzaizkion oiloak eta oilarrak, eta, azkenik, ongarri moduan, berriz, hegazti haien zirin naturalak erabiltzen zituen, produktu kimikorik gabe. Baratzeak, berdurak, barazkiak, lekaleak, frutak, fruitu lehorrak eta abar, modu oparoan ematen zizkion, eta, halaxe, pixkanaka pixkanaka, eta naturaltasun handi samarrez, barazkijale joan zen bihurtzen, ez erabat zorrotza, baina, bai, behintzat, ehuneko handi batean. Arrautzak, bederen, zeharo ekologikoak jaten zituen; momentuz, ez zen animatzen begano bilakatzera, baina momentu hartako bizimoduarekin, behinik behin, oso gustura zegoen.
‎Handik egun batzuetara, kaiola biltzen zuen kartoia hasi zen kentzen puskaka, hau da, egun batean zatitxo bat, beste batean bestetxo bat eta abar, pittinka pittinka plastiko guztia desagerrarazi arte. Txori gurasoak normaltasun handi samarrez hartu zuen gertakari hura, eta, azkenerako, esan liteke, nola edo hala, onartu zuela egoera berri hura.
‎Berehalaxe sumatu zituen Beltxa, Nabarra eta Gorriren hutsune eta gabezia handiak. Manexek, mutiko ipurtarin eta bihurritxoa izanda ere, bazeukan bere bihoztxoa, eta ukuiluan animalia haien gabetasuna ikusita, bihozmina eta nahigabea berehalaxe nabaritu zituen bere baitan, oso ongi bai baitzekien Beltxa, Nabarra eta Gorri berriro ere ez zituela sekula santan han ikusiko, eta horrek atsekabe handi samarra sorrarazten zion. Behi, bigantxa eta zekor berriak etorriko ziren, bai, seguru, horretan ez zeukan inolako zalantzarik, baina beste batzuk izanen ziren, ez lehengo berberak.
‎Haurrek fruta jaten bukatu bezain laster, ama beraien atzetik oldartu zitzaien, batere errukirik gabe. Soinetatik heldu, lurrera bota eta azpiratu ondoren, banaka banaka, bakoitzari bere baratxuri atal txikitua sartu zion ahoan eta jarraian hura itxiarazi, amorru handi samarrez, gainera, barazkiak irentsarazteko, eskarmentua har zezaten. Mutikoek orduan amari:
‎Gauza haiek guztiak egin ondoren, tximinia aldera jo zuen, katutxo bat hantxe ari zelako jostetan zerbaitekin. Bertaratu eta orduantxe konturatu zen iltze handi samar batekin ari zela jostaketan, baina iltzea aurreko hankekin ukitu bezain laster, utzi eta atzera egiten zuen lasterka katu txikiak, behin eta berriz.
‎Mutikoa, eskaileretan, begirik kendu gabe, gertatzen zen guztia behatzen; urduri. Alde batetik, bazekien egun hura jai garrantzitsu eta onuragarria zela familia osoarentzat, baina, bestetik, beldur pixka bat ere bazuen, bai baitzekien txerriaren oihu eta garrasi desesperatuek izu handi samarra sorraraziko ziotela.
‎Arratsalde batean, baserritik atera eta goiko alderantz abiatu zen oinez, karabina aldean zeramala. Hainbat minututan belar soroetan ibili eta gero, alanbre arantzadun hesiaz beste aldean hegazti handi samar bat ikusi zuen lurrean, uso baten tamainakoa, lumak hauskarak, azpikoa zurixka eta zerrenda ilunak zituena, eta buztana beltza; ez zekien zer arraio ote zen, baina ederra behintzat, bai, bazen. Hantxe ari zen hegazti handixko hura, euntzeko belar motxaren gainean, mokoarekin zerbait bilatzen, janaria, segur aski.
‎Garai hartan, orain dela 50 bat urte, baserri haren inguruetan, elurte ugari eta handi samarrak botatzen zituen ia ia urtero, salbuespenak salbuespen. Baserritar txikiak oso gogoko zituen elurtzak, neurri handi batean, beharbada, horrexegatik, alegia, elur erauntsiak egiten zituenetan, amak baimena ematen zielako sasieskola egiteko.
‎Hesi hura, ordea, ez zen nolanahikoa, hasteko, oso leku aldapatsuan zegoen, jarraitzeko, arrunt zabal eta garaia zen, alegia, hagitz sasi, sastraka eta elorri beltz handiak zeuzkan, eta, bukatzeko, sakonune edo mendi zoko handi samar batean zegoen kokatuta.
‎Aldapa hark, besteak beste, arrisku handi samar bat ere bazuen, eta, zera zen, malda bukatzen zen lekuan bertan hesia zegoela, burdin hari arantzadunezkoa, izan ere, hantxe bertan bukatzen zen beraien belazea eta jarraian auzokoarena zegoen.
‎Ezpain lodi irribarretsuek eta masailek gozatzen zioten aurpegia. Sudur handi samarra izan arren ondo geratzen zitzaion. Ez zen oso deigarria, baina harreman hurbiletan atsegina zen, oso.
2023
‎Arrain bat ikusten dut, ez dakit zein arrain, baina dagoeneko laguna dut. Handi samarra, begi handiak, beti ibilbide bera, akuario erdia. Ematen du nire behakoari erantzuten diola.
‎Likidotan hankaz gora ageri zen velutina handi samar bat, zerraldo. Nazkagarria zen.
‎Pikaren etxea omen zena... Baratze handi samarreko baserri zuri zikin handia, ez Robertorena bezain ongi zaharberritua, baina atsegina hala ere; baloi pare bat, hiru bizikleta edonola botata, hainbat jostailu, patinete bat... Eta emakume hura, etxe barrutik bat batean atera zena (eskerrak ez zuen ikusi), atarian aparkatutako Seat Ibizaren atzeko esertokitik poltsa bat hartzera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia