2015
|
|
Zatozte egarri zareten guztiok eta nik emango dizuet edaten.Nola ez da, bada, oso egarri izango munduko gauza kaskar hauen zalekerietako gar bizietan erretzen dagoena? Ur falta handi
|
handia
dago egarriaren egarriz ahitu ez dadin. Badakit nik, ene Jauna, emango diozula zeure onberatasunagatik; Zu zeuk diozu; zure hitzek ezin dute huts egin.
|
|
Badirudi zentzugabekeria bat diodala; izan ere, gaztelu hau arima bera bada, argi dago ez dela horra sartu beharrik, bata eta bestea gauza bera direnez gero; erokeria litzatekeen bezala gela barruan dagoen bati barrura sartzeko esatea. . Baina egotetik egotera alde
|
handia
dagoela jakin behar duzue; arima asko gazteluaren inguruan gelditzen dira, gazteluzainak egon ohi diren lekuan, eta ez dira batere arduratzen barrura sartzen, eta ez dakite hain toki zoragarrian zer dagoen, ez nor dagoen barruan, ezta nolako gelak dituen ere. Honezkero entzuna izango duzue otoitz liburu batzuetan arimari ematen zaion aholkua:
|
|
Gertatu izan da ordu laurden baino gehiago ez irautea eta zati zati eginda geratzea. Egia da oraingoan konortea galdu zuela guztiz, indar handiaz etorri zitzaiolako (eta hitz egiten ari zela, Pazko Piztueraz, azken egunean, eta Pazkoaldi osoa hain lehortasun
|
handiaz
egonik, ia Pazkoaldia zenik ere ez zekiela), bizia amaitzen ez zelako hitz bakar bat entzuteaz besterik gabe. Ez dago ez hari kontra egiterik!, sugarretan sarturik, suak erretzeko berorik ez dezala izan nahi izatea bezala da.
|
|
4 Berariazko ardura har dezagun, ahizpak, Jaunari hori eskatzeko eta ez ahazteko, limosna handi handia baita bekatu astunean daudenen alde otoitz egitea; askoz ere handiagoa litzateke kasu honetakoa baino: egin dezagun kristau bat ikusten dugula eskuak atzealdera kate lodi batez loturik eta bera zutabe batean amarraturik eta goseak hiltzen, eta ez zer janaren faltan bere ondoan baititu janari gozo oparoak, ahora ezin eraman dituelako baizik, eta gainera nazka
|
handiaz
dago, eta hiltzera doala konturatzen da, eta ez hemengoa bezalako heriotzaz, betiko heriotzaz baizik; ez ote litzateke ankerkeria handia hari begira egotea, jan dezan ahora ezer eman gabe. Eta zer, zuen otoitzengatik kateak askatuko balizkiote?
|
|
Neu naiz, ez izan beldurrik, erabat kentzen zaio eta guztiz kontsolaturik geratzen da, eta iruditzen zaio ez dagoela inor besterik sinetsaraziko dionik. Atsekabe
|
handiaz
dago arazo larri batzuk direla-eta, haiek nola gertatuko diren ez dakiela: halakoan aditzen du lasai egoteko gauza guztiak ongi joango direla-eta.
|
|
Hain desberdina zen, non bere senetik irtenda eta txunditurik utzi baitzuen: bata, ikuskari hau indar handiz izan zelako; bestea, berriz, esan zizkion hitzengatik, eta baita arimaren barnean agertu zitzaiolako ere, aurreko ikuskari hau izan ezik, ez baitzuen halako besterik ikusi; jakin ezazue, bada, benetan alde
|
handia
dagoela aurreko ikuskari guztien eta egoitza honetakoen artean; eta gauza bera espirituzko ezkon hitza ematearen eta espirituzko ezkontzaren artean, elkarri hitz emanda daudenen eta dagoeneko ezin bereiz daitezkeenen artean dagoen bezala.
|
|
...nola jokatu behar duzuen deabruak jartzen dituen nahaspila hauetan, eta nola norbere baitan biltzen hasteak ez duen izan behar besoen indarrez egitekoa, emeki emeki baizik, horretan luzaroago iraun dezazuen; beraz, ez dut hemen esango, nire iritziz kasu honetarako oso ongi datorrela horretan eskarmentua duten pertsonekin harremanak izatea baino besterik; izan ere, egin beharreko gauzetan haustura
|
handia
dagoela uste izango duzue. Alde batera uzten ez bada, Jaunak gidatuko du guztia gure onerako, nork irakatsi ez badugu ere; baina gaitz honentzat ez dago erremediorik berriro hasten ez bada, egunetik egunera apurka apurka arima gehiago galduz joatea baizik, eta oraindik Jainkoak nahi beza uler dezala.
|
|
10 Pozak eta gozotasunak gauza bera direla irudituko zaizue, zer dela-eta egiten dudan bereizketa hau izenetan. . Alde
|
handia
dago nire iritziz; baliteke ni oker egotea. Honetaz dakidana esango dut hauen ondoren datozen laugarren egoitzetan; izan ere, han Jaunak ematen dituen gozotasunez zerbait azaldu beharra izango denez gero, hobeki dator, eta onurarik gabea badirudi ere, izan dezake onura pixka bat, gauza bakoitza zer den jakinez, hoberena denari jarraitzen saia zaitezten; eta hori poz handia da Jainkoak haraino eramaten dituen arimentzat eta nahasmena guztia dutela uste dutenentzat, eta apalak badira eskerrak ematera joko dute; horren faltaren bat balego, barruko garraztasun batek emango die zertan ez dela; bada, perfekzioa ez datza gozotasunetan, gehien maite izatean baizik, eta saria ere berdin, eta justiziaz eta egiaz ondoen jokatzean.
|
|
6 Honetan, beharbada, beste gauza batzuetan baino ziurtasun
|
handiagoa
dagoela ikusiko duzue. –Nire ustez arrazoi hauengatik da:
|
|
kontu handia izan dezala Jainkoa iraintzeko arriskuan ez jartzeko; izan ere, hemen ez dago arima oraindik hazita, titia hartzen hasten den haurtxo bat bezala baizik, eta bere amaren bularretik aldentzen bada, zer itxaro dezakegu harentzat heriotza baino besterik? Ni benetan beldur naiz, Jainkoak mesede hau egin eta otoitzetik urruntzen denari, horixe ez ote zaion gertatuko, bestela arrisku handi
|
handian
egongo da edota otoitzera laster batean itzultzen ez bada, gero eta txarrago joango da. Nik badakit badela zertan beldurrik izan kasu honetan, eta ezagutzen ditut nahiko nahigabeturik naukatenak eta ikusi dut esaten dudana, hainbesteko maitasunez adiskidetzat eman nahi izan zitzaienagandik eta hori egintzekin erakutsi nahi zienagandik urrundu zirelako.
|
|
20 Batzuetan nahigabeturik egoten naiz haren zerbitzuan hain denbora gutxi eta ezinbestean nik nahi nukeen baino gehiago eman behar nuelako neure gorputz hain ahul eta kaskarra zaintzen. Behin otoitzean ari nintzen eta lotarako ordua iritsi zen; ni min
|
handiekin
nengoen eta ohiko oka egitea zegokidan. Neure burua hain lotua ikusirik eta bestalde espiritua beretzat astia izan nahirik, hain nekatua nengoen, non negarrez hasi bainintzen eta nahigabetzen.
|
|
3 Pena handi
|
handiz
nengoen behin, nik asko zor nion pertsona batek Jainkoaren aurkako eta haren ohorearen aurkako gauza larri bat egin nahi zuela eta hartarako erabaki irmoa hartua zuela jakin nuelako. Hain handia zen nire kezka, non ez bainekien zer egin.
|
|
6 Hain alde
|
handia
dago eskatzeko bi era hauen artean, non ez baitakit nola azaldu; izan ere, batean eskatzen badut ere (Jaunari eskatzeko ahalegina egiten baitut, beste batzuetan bezalako gar hura sentitu ez arren, ni egiaz ukitzen nautenak badira ere), mihia lotuta duenaren antzera da, hitz egin nahi izan arren, ezin du, eta hitz egiten badu ere, ulertuko ez dioten eran egiten du; edota argi eta esna hitz egiten ... Bata eskatzen da, esan dezagun, ahozko otoitzean bezala; bestea, berriz, kontenplazio hain goratuan, non nabari baita Jaunak entzuten digula eta Haren Maiestatea poztu egiten dela guk eskatzeaz eta guri mesede egiteaz.
|
|
Honek gehiago ezinean estutu ninduen, guztiz nahasirik eta nahigabe handi
|
handiz
egoteraino. Baina Jaunak, sekula ere hutsik egiten ez zidanak, kontatu ditudan proba hauetan guztietan pozten eta bihotz ematen zidanak, ez dago haiek hemen aipatu beharrik?, esan zidan ez nahigabetzeko, nik asko egin nuela Jainkoaren zerbitzurako eta auzi hartan ez nuela iraindu; egiteko aitor entzulearen esana une hartan isilik egonik, harik eta hartara itzultzeko garaia iritsi arte.
|
|
oso jakintsua zen eta hark esan ziezadanaz ziur egon nintekeen; eta orduan ikuskari guztiak eta neure otoitz era eta Jaunak egiten zizkidan mesede handiak kontatu nizkion ahal nuenik eta argien, eta eskatu nion ongi bai ongi ikusi eta esan ziezadala Eskritura Santuaren aurkako ezer ote zegoen eta guztiaz zuen iritzia. Ziurtasun handia eman zidan eta, nire ustez, on egin zion berari ere; bada, bera oso ona bazen ere, handik aurrera otoitzari gehiago eman zitzaion eta bere Ordenako monasterio batera baztertu zen, bakardade
|
handia
zegoenera, otoitzean hobeki jardun ahal izateko. Han bizi izan zen bi urte baino gehiago, eta obedientziak atera zuen handik; asko sentitu zuen, baina beraren beharra zuten, bera halakoa zelako.
|
|
6 Nik alde batetik asko sentitu nuen joan zenean, beraren behar handia nuelako, baina ez nion eragozpenik jarri. Hura irabazten irten zela konturatu nintzen; izan ere, hura joan zelako nahigabe
|
handiz
nengoela, esan zidan Jaunak pozteko eta ez hartzeko nahigaberik, ongi gidatua zela-eta. Hain onura handiaz etorri zen haren arima handik eta hain aurrera espirituzko gauzetan, non, etorri zenean, esan baitzidan, ezergatik ere ez zukeela nahiko hara joan gabe geratzea.
|
|
8 Egun batean aitor entzuleak ez zidala sinesten uste nuelako nahigabe
|
handian
nengoela, Jaunak esan zidan ez hartzeko nekerik, nahigabe hura laster amaituko zela-eta. Nik egundoko poza hartu nuen laster hilko nintzela pentsatuz, eta hori gogora zetorkidan guztian poz pozik geratzen nintzen.
|
|
Izan ere, ikuskari batzuetako aintza, atsegin eta poza beste batzuetan eman ohi direnak baino askoz ere goragokoak direla ikusirik, harri eta zur geratzen naiz zer alde dagoen gozatzetik gozatzera, bizitza honetan bertan ere. Bada, hain alde
|
handia
dago Jainkoak ikuskari batean edo liluramendu batean ematen duen gozotasun eta atseginean, non ez baitirudi hemen gehiago desiratzerik denik eta horrela arimak ez du desiratzen ezta ez luke eskatuko ere poztasun handiagorik. Izan ere, Jaunak zeruan batzuek gozatzen dutenetik beste batzuek gozatzen dutenera zein alde handia dagoen niri aditzera eman ondoren, hemen ere argi ikusten dut ez dagoela mugarik emateanJaunak nahi duenean, eta honela ez nuke nahi egoterik nik Haren Maiestatea zerbitzatzean eta neure bizi osoa eta indarrak eta osasuna honetan erabiltzean, eta ez nuke nahi neure erruz pixka bat gehiago gozatzea galtzerik.
|
|
Bada, hain alde handia dago Jainkoak ikuskari batean edo liluramendu batean ematen duen gozotasun eta atseginean, non ez baitirudi hemen gehiago desiratzerik denik eta horrela arimak ez du desiratzen ezta ez luke eskatuko ere poztasun handiagorik. Izan ere, Jaunak zeruan batzuek gozatzen dutenetik beste batzuek gozatzen dutenera zein alde
|
handia
dagoen niri aditzera eman ondoren, hemen ere argi ikusten dut ez dagoela mugarik emateanJaunak nahi duenean, eta honela ez nuke nahi egoterik nik Haren Maiestatea zerbitzatzean eta neure bizi osoa eta indarrak eta osasuna honetan erabiltzean, eta ez nuke nahi neure erruz pixka bat gehiago gozatzea galtzerik. Eta beraz, galdetuko balidate zer dudan nahiago:
|
|
20 Behin egonezinik eta asaldatua, neure barnean ezin bildurik, eta gudu eta borrokan, onak ez zirenetara pentsamendua ihes zihoakidala, oraindik ez dut uste egon ohi naizen bezain deslotua nengoenik?, neure burua hain kaskar ikusirik, beldur nintzen Jaunak egin izan zizkidan mesedeak ez ote ziren irudipenak izango. Azken batean, arimako ilunpe
|
handian
nengoen. Honela nengoela, Jauna hitz egiten hasi zitzaidan eta esan zidan ez nahigabetzeko, honela neure burua ikusiz ulertuko nuela zein ezereza naizen, Berak nigandik alde eginez gero, eta ez zegoela ziurtasunik haragi honetan bizi garen bitartean.
|
|
argi pixka bat eman zidan deabrua zela ikusteko eta egia uler nezan eta guztia zela gezurrez izutu nahia. ...na zerbitzatzeko harturiko neure erabaki sendoez eta Beragatik sufritzeko desirez gogoratzen hasi nintzen; eta pentsatu nuen, haiek betetzekotan, ez nuela atseden bila aritu behar, eta nekeak banituen, hori zela merezi izatea, eta atsekabeak banituen, Jainkoazerbitzatzeko jasanez gero, garbitokitzat izango zitzaizkidala; ea zeren beldur nintzen, nekeak nahi banituen, onak zirela hauek; nahigaberik
|
handienetan
dagoela irabazia; zer dela-eta faltatu behar zait adorea hainbeste zor diodanari zerbitzuegiteko.
|
|
Hain biziki sentitzen nuen nik hau, non Jainkoaren miragarriei begirunerik eza iruditzen baitzitzaidan; horregatik nahi izaten nuen isiltzea. Orduan aditu nuen aitor entzule hark oso gaizki aholkatu ninduela, aitortza entzuten zidanari ez niola ezergatik ere gauzarik isildu behar, izan ere, honetan ziurtasun
|
handia
zegoen, eta kontrakoa eginez gero, noizbait gerta daitekeela engainuan erortzea.
|
|
3 Nik uste dut, pertsona bat Jainkoari maitasun eta begiramen handiz gauza bat gomendatzen aritzen denean, beteko den ala ez den pixka bat ulertu duela iruditzen zaiola, eta hala izan daiteke; baina beste era honetara ulertu duenak, argi ikusiko du zer den, alde
|
handia
dagoelako batetik bestera, eta adimenak berak sortzen duena bada, denik eta zorrotzena izan arren, badaki berak eratzen duela zerbait eta hitz egiten duela; hori norberak hizketaldia eratzea, edo besteak esaten diona entzutea besterik ez da; eta adimenak ikusiko du une hartan ez duela entzuten, hitz egiten baizik; eta berak sortzen dituen hitzak zentzugabe eta ametsetakoak bezala dira, eta ez bes... Eta hemen gure esku dago bai arreta beste gauzetara aldatzea, bai hizketan ari garenean isiltzea; beste hartan ez dago horrela jokatzerik.
|
|
15 Hau izan zen ni galdu ninduena. Eta honetarako eta gauza guztietarako maisuen behar
|
handia
dago eta pertsona espiritualekin harremana izan beharra. Nik uste dut Jainkoak egoera honetara ekarri duen arima, Haren Maiestateagandik erabat aldentzen ez bada, ez duela lagundu gabe utziko ezta galtzen ere.
|
|
Beraz, ahaleginak egin arren, tarte luzeetan ez dago gorputzean indarrik mugitzeko; indar guztiak arimak eraman zituen berarekin. Batzuetan sendaturik gelditzen da, oso gaixo eta min
|
handiekin
egon zena, eta trebetasun handiagoarekin, gauza handia baita han ematen dena, eta Jaunak batzuetan nahi izaten du, diodanez?
|
|
6 Batzuetan gertatzen zaidala diot, eta gaur izan da halako bat, eta honela gogo gogoan dut? bada, nire arima deseginez doala ikusten dut, bere zatirik
|
handiena
dagoen tokian elkartu nahian, eta ezin du lortu, oroimenak eta irudimenak hain borroka gogorra eginik ez baitiote uzten; eta gainerako ahalmenak falta direnez gero, ez dira gauza ezertarako, ezta gaitz egiteko ere. Aski egiten dute egonezina sortzeaz.
|
|
Egia da honelako gainezkaldibatean Jaunak halako eran lan egin dezakeela ariman, non arimari lan gutxi gelditzen baitzaio perfekzioa lortzeko; izan ere, inork ezin izango du sinetsi, hortik ibilia ez bada, Jaunak hemen ematen diona, ez baitago honaino irits daitekeen gure aldetiko ahaleginik, nire iritziz. ...etan saiatuz, otoitzari buruz idatzi dutenek dioten bezala, hasierako eta tarteko etapak gaindituz, ez direnik iritsiko lan handi handiekin perfekziora eta sorkarietatik askatzera; baina ez hain epe laburrean, Jaunak hemen, guk ezer egin gabe, egiten duen bezala eta erabaki sendoz ateratzen du arima lurretik eta han dagoen guztiaren gain nagusitza ematen dio, arima honetan nirean baino merezimendu
|
handiagorik
egon ez arren, eta ezin esan gehiago, nirean ez baitzen ia batere.
|
|
Ziur Jainkoak huts egiten ez duena, Haren Maiestateak honaino iristeko mesedea egiten duenez gero, ez dut uste mesede askoz gehiago egin gabe utziko duenik, gure erruz ez bada. Eta garrantzi handikoa da honaino iristen den arimak ezagut dezan zein duintasun
|
handian
dagoen eta Jaunak egin dion mesede handia eta nola arrazoi onez ez duen lur honetakoa izan behar, haren ontasunak dagoeneko zeruko biztanle egiten duela dirudienez gero, bere erruz geratzen ez bada; eta zorigaiztokoa izango da berriro atzerantz egiten badu. Nik uste dut beherantz joateko izango dela, ni joan nintzen bezala, Jaunaren errukiak itzul ez banindu.
|
|
Eta neure buruari indar hau egin ondoren, baretasun eta atsegin
|
handiagoz
egoten nintzen, batzuetan errezatzeko gogoa izateraino.
|
|
Neure bizitzan behin bakarrik dut gogoan atseginak eskatu nizkiola, lehortasun
|
handian
nengoen batean; eta zertan ari nintzen ohartu nintzenean, hain nahasirik gelditu nintzen, non, apaltasunik gabe neure burua ikusteak sortu zidan nekeak berak eman baitzidan eskatzen ausartu nintzena. Ongi nekien bai zilegi zela eskatzea; baina iruditzen zitzaidan, benetako debozioa izateko indar guztiekin ahalegindurik prest daudenentzat zela zilegi, Jainkoa iraindu gabe on guztirako prest eta erabaki sendoz daudenentzat.
|
|
otoitzeko atsegin hauek zeruan daudenenak bezalakoak direla: haiek, dituzten merezimenduen arabera, Jaunak nahi duena baino gehiago ikusi ez dutenez gero, bakoitza pozik dago dagoen lekuan, gozatzetik gozatzera hain alde
|
handia
badago ere, hemengo atsegin espiritual batzuetatik besteetara dagoena oso handia izan arren, hori baino askoz handiagoa.
|
|
salba daitezen, munduko ohore eta solasaldiak baimendurik, eta zertara dauden behartuak gaizki ulerturik, Jaunak nahi beza bertutetzat ez hartzea bekatua dena, nik sarri egin ohi nuenez. Eta hain zailtasun
|
handia
dago hori ulertarazteko, non beharrezkoa baita Jaunak bere eskua bene benetan sartzea horretan.
|
|
3 Nik aholkurik eman behar banu, esango nieke gurasoei, adin honetan beren seme alabek harremanak dituzten pertsonekin kontu handia izan dezatela, gaitz
|
handia
dagoelako hemen, berez lehenago jotzen baitugu txarrenera hoberenera baino.
|
|
Barruan ezin da kabitu, ur hura lurrean kabitu ez eta lurrak kanpora botatzen duen bezala. Honela dago arima sarri askotan, duen maitasunaren
|
handiaz
egon ezinik eta gainez eginik; bera honezkero aserik dago. Besteek edan dezatela nahi luke, berak ez baitu behar, Jainkoa goresten lagun egin diezaioten.
|
|
Bero handiaz eta egarriaz dagoen pertsona bat bezala da, pitxer bete ur hotz edaten duena; bada, badirudi oso osoan gozaturik sentitu dela. Gogoan darabilt nik zein handia den Elizak ezarria den guztia, eta benetan pozten naiz hitz haiek duten indarraz jabetzean, urari halako indarra emanik, bedeinkatuaren eta bedeinkatua ez denaren artean hain alde
|
handia
egon dadin.
|
|
Idatzi zidan dagoeneko hain hobekuntza
|
handiaz
zegoelarik, hainbat egun zirela bekatu horretan erortzen ez zela; baina tentaldiak hain oinaze handia emanik, sufritzen zuenaren arabera, infernuan zegoela zirudiela; Jainkoari eskatzeko bere alde. Nik hura neure ahizpei gomendatu nien berriro, haien otoitzei esker Jaunak mesede hau egingo zidalakoan, oso gogotsu hartu baitzuten.
|
|
Askotan idazten genion elkarri, ni Ávilako San Jose monasterioan bainengoen, eta komeni ziren gauzei buruz aritzen ginen, eta horrek poz handia ematen zion. Hemen agertzen da zein premia
|
handian
zegoen Ordena; izan ere, kasu handia egiten zidaten niri, esan ohi den bezala, gizon onak falta zirelako. Garai hauetan guztietan ohartu nintzen haren perfekzio eta zuhurtasunaz; eta horrela, Ordena honetakoetatik Jaunagan maite maite dudana eta estimu handitan dudana da.
|
|
8 Andre hura, gure fundatzailea, bere etxeko atean zegoen gure zain; etxe hartan fundatuko zen monasterioa. Ez genuen ikusi etxean sartu gineneko ordua, jendetza
|
handia
zegoelako. Hau ez zen gauza berria, mundua hain berri zalea izanik, joaten garen alde bakoitzean izaten baita horrenbeste; aurpegi aurrean beloak eraman ezik, oso nekagarria litzateke; horrela eramateko modukoa da.
|
|
2 Otoitza izaten hasi nintzenean, hain buruko min
|
handiaz
nengoen, non ezinezkoa iruditzen baitzitzaidan hura izatea. Jaunak esan zidan:
|
|
Nik orain esango banu, hobeki emango nuke aditzera. Garrantzi handikoa da hau nola den jakitea, sekretu
|
handiak
daudelako barruan Jauna hartzerakoan. Tamalgarria gorputz hauek ez uztea haietaz gozatzen.
|
|
1 Gau batean, aspaldidanik neure aitaren berririk ez nuelako nahigabe
|
handiaz
nengoen; azkenekoz idatzi zidanean ere ez zegoen ongi, hala ere ez zen haren gaixotasunagatik izaniko lehenengo nahigabea bezalakoa, konfiantzaz bainengoen eta era hartara ez bainuen izan egundo gerora, baina ardurak otoitza eragozten zuen; bat batean agertu zitzaidan, eta horrelaxe izan zen, ezin baitzen izan irudimenekoa, barrualdetik argi bat irudikatu baitzitzaidan, eta ikusi nuen bidean zeto... Hau aditu nuen:
|
|
Behin Jainkoa iraindu nuela-eta nahigabe
|
handiaz
nengoela, esan zidan: –Zure bekatu guztiak nire aurrean batere izango ez balira bezala dira; aurrerantzean izan bihotz, zure nekeak ez dira amaitu eta?.
|
|
Gure Jaunak sendatu nahi izan zuenean, barruko dardara bat eman ziola dio, bizitza amaituko zuela uste izateraino. Haren ahizpak aldaketa handia sumatu zuen harengan eta baita berak ere bere buruan, eta arimak beste bat balitz bezala ikusi zuela bere burua, hain onura
|
handiaz
zegoen! Eta osasunak askoz ere poz handiagoa ematen zion monasterioaren arazoa aurrera eramateagatik, edozein gauza sufritzeak ematen ziona baino.
|
|
Piztuera ondoren Andre Maria ikusi zuela esan zidan, une hartan premia
|
handian
zegoelako; izan ere, saminak hain sorgortua eta alderik alde zulatua zeukala, non oraindik ez baitzen berehala bere senera etortzen poz hartaz gozatzeko (hemen konturatu nintzen nire alderik alde zulatzea oso bestelakoa zela; baina nolakoa izan ote zen Andre Mariarena!); eta luzaroan egon zela berarekin; hura kontsolatzeko beharrezkoa izan zelako.
|
|
2 Sarri gertatzen zait (Jainkoaren gauzetan pentsatu nahi izan gabe, bestelako gauzetan arituz, eta otoitza izaten saiatu arren, nuela izan uste nuenean lehortasun
|
handiaz
nengoelako eta, gainera, gorputzeko minak nituelako) bat batean bildutasun eta espirituaren goratze honek hartzea, nik ezer egiterik ez dudala, eta une batean gero ekartzen dituen ondorio eta onuraz beterik geratzea. Eta hau ikuskaririk izan gabe, ezer ulertu gabe, eta non nagoen ere jakin gabe; arima galtzen dela iruditzen zaidanean, irabaziez ikusten dudala, hain irabazi handiak irabazten ni urtebetean saiatuko banintz ere, nituzkeela lortu iruditzen baitzait.
|
|
honela nagoela, ulertu ohi dudan hitz bakar batekin, edo ikuskari batekin, edo pixka batean neure baitan bildurik egotean, abemari bat irauten duenekoan, edota Jauna hartzera hurreratzean, arima eta gorputza beti bezain baketsu geratzen direla, adimena beti bezain sano eta argi, izan ohi ditudan sendotasun eta desiraz. Eta badut honen esperientziarik, askotan izan baititut, behintzat Jauna hartzen dudanean, urte erdi baino gehiago da gorputzeko osasuna argi sumatzen dudala, eta batzuetan liluramenduekin, eta hiru ordu baino gehiago irauten didate batzuetan eta beste batzuetan hobekuntza
|
handiaz
egon ohi naiz egun osoan, eta nire iritziz ez da irudipena, arretaz behatu baitiot eta horretaz ohartu bainaiz. Beraz, bildutasun hau dudanean, ez dut inongo gaixotasunen beldurrik.
|
|
7 Otoitzean niri esaniko gauza batzuk, gero, oso egiazko bihurtu dira; beraz, Jainkoak niri mesede egitearen aldetik, oso hobekuntza
|
handiaz
nago; nik Hura zerbitzatzearen aldetik, berriz, askoz ere kaskarrago; izan ere, oparitik gehiago hartu dut, emana izan dena?, sarri askotan min handia eman arren; penitentziari dagokionez, gutxi da egin dudana; erakusten didaten begiramena handia, askotan nire borondatearen aurka bada ere.
|
|
Haien iritziz Artzapezpikuari baimena eskatzea komeni zen, kaleetan zehar ibili gabe, etxean meza eman ziezaguten. Basatza
|
handiak
zeuden, eta ez zirudien ongi oinutsik kaleetan zehar ibiltzea, eta etxean areto egoki bat zen, Burgosera etorri zirenean Jesulagunen eliza izan zena, han igaro baitzituzten hamar urte baino gehiago; eta horrela, geure etxea izan arte, uste genuen ez zela eragozpenik izango han etxe sartzea egiteko. Inola ere ez zen lortu han meza entzuten uztea, bi kalonje eskatzera joan bazitzaizkion ere.
|
|
Deabruak, dirudienez, ez zuen hura baketan uzten. Gauzak oso ongi begiratu ondoren, jada zertan gelditurik ez zela uste genuenean eta Artzapezpikuak egiten zena ontzat eman ondoren ia hilabete igaro zenean, Eliz Epaileak idazki bat bidaltzen dit eta hau dio, baimenik ez zela emango guk etxe propioa izan arte, Artzapezpikuak jada ez zuela nahi orain bizi ginen etxean fundazioa egin genezan, hezea zelako, eta kale hartan zarata
|
handia
zegoelako; eta ogasunaren ziurtasunerako ez dakit zer nahaste, eta beste gauza batzuk, kontu hori orduantxe hasiko balitz bezala, eta horretan ez zegoela gehiago zer esanik, eta etxeak Artzapezpikuak nahi zuen bezalakoa izan zuela.
|
|
Nik beti uste ona izateko baniotsan ere, ezin zuen sinetsi. Eta, egia esan, hori pentsatzeko arrazoi
|
handiak
zeuden, baina ez dago zertan esanik. Eta hark itxaropen gutxi bazuen, haren adiskideek gutxiago zuten eta areagotu egiten zioten etsipena.
|
|
2 Honen aurretik, uste dut hiru egun egon nintzela, batzuetan beste batzuetan baino gehiago izaten dudan samin handi harekin, Jainkoagandik aldendurik nengoela-eta, eta egun hauetan handi handia zen samina; bazirudien nuela eraman; eta horrela neke
|
handiaz
egon ondoren, afariusirako berandu zela konturatu nintzen eta ezin nuela eta, botaka egiten nuelako, ahulezia handiak jotzen ninduen afariusia pixka bat lehenago ez egiteagatik, eta horrela neure buruari gogor kontra eginez, aurrean jarri nuen ogia janarazteko, eta bat batean Kristo agertu zitzaidan han, eta uste dut ogia zatitu eta ahoan ipintzen zidala, eta esan zidan: –Jan, ene alaba, eta igaro une hau ahal duzun moduan; damu naiz sufritzen duzunaz, baina orain hau komeni zaizu?.
|
|
hain laster eramateaz, zeukan gaitzaz hiltzen ikusten zutelako mila aldiz. Hura halakoa izanik, betiko biziko da eta berorren gorentasuna eta biok batera, hori gogoan izanik eramaten baitut hain on
|
handirik gabe
egotea. Neure jaun andre guztiei muin egiten diet eskuetan; Antoniak berorren gorentasunaren eskuei.
|
|
Guztia onartzen dute bake handiaz. Benetan hemen Jainkoaren mirabe
|
handiak
daude, eta ia guztiak doaz hoberantz eginez. Nire prioreak egin ohi ditu gauza harrigarri hauek.
|
|
3 Pozik irakurri ditut aita bisitariak nire aitari egin dizkion gutun horiek; izan ere, berorren adiskide hura, santua da eta gainera hala agertzen daki; eta beraren hitzak egintzen aurka ez doazenean, oso zuhurki jokatzen du; eta, dioena egia bada ere, ez du onartu gabe utziko, jaun batzuetatik besteetara alde
|
handia
dagoelako.
|
|
Jesusen Lagundikoek ikastetxe bat dute gramatika irakasteko, eta zortzi egunik behin aitortzen dituzte, eta hain bertutetsu eginik, gure Jauna gorestekoa da. Filosofia ere irakasten dute, eta gero teologia San Tomasen arabera, hau da, bertute eta ikasketetarako ez dago handik irten beharrik; eta herri osoan kristautasun
|
handia
dago, beste lekuetatik datozenei onerantz eragiten diena: otoitz giro ona eta aitortzak eta perfekzio handiko bizia egiten duten laikoak.
|
|
19 Pedro Ahumada jaunari eman biezazkio berorrek goraintzi asko; berorren bidez jakingo duelako nire berri eta asti gutxi dudalako, ez diot idazten. Kezka
|
handiaz
nago Agustin Ahumadari buruz, ez dakidalako nola dabilen gure Jaunaren gauzetan. Asko erregutzen dut.
|
|
Jainkoak eman biezaie, premia ikusten duenez gero. Ardura
|
handiaz
nago Padilla gure aita onaren sufrimenduengatik. Hain egintza handien aurka gerra egiteari ez dio utziko deabruak.
|
|
Esan biezat baietz edo ezetz, zer egingo duen Angelak, bestela obedientziaren gaian eskrupuluekin arituko da. Egia da urruti deritzadala eta orain Laurentzia dagoen baino askoz ere txarrago izango dela, bere osasunari begiratuz behintzat; baina premiarik
|
handiena
dagoen lekua da, eta beraz, ez zaio begiratu behar norbere kontentuari, lurrean horri begiratzea okerra bailitzateke. Azken batean, kontenturik handiena bere aitor entzule Paulorekin egotea da, eta han horretarako aukera hobeak daude, monasteriora egokitzea izan ezik; izan ere, orain dagoen lekuan, ikusten du:
|
|
Kontu izan berak esaten dituen dukearekiko eginbideak betetzeaz, izan ere hainbeste negozioren artean bera bakarrik, ez dakit nondik aterako dituen indarrak Jainkoak mirariz ematen ez badizkio. Uste dut ez zaidala burutik pasatu hor ez dezala jan esatea (premia
|
handian
baitaude); horretara ez doanean, ez dadila sarri joan, begiratu gabe dena ken ez dadin; bestalde, karitate handia egiten didate gure aita arreta handiz zaintzean; ezin izango diot hori egundo ordaindu. Esan ahizpei, ene Gabriela harro dago horregatik, bere gutunean idazten didanez.
|
|
Beatrizen gain dago orain Malagóngo etxearen gobernua. Otoitzean bildutasuna mantentzen zail egiten da negozio eta ardura
|
handiak
daudenean.
|
|
6 Oi, Anjelak, berak esaten didanez, zein pozik emango liokeen Paulori jaten, dioen bezain gose
|
handiaz
dagoenean! Nik ez dakit zergatik bilatzen duen Jainkoak ematen dion baino sufrimendu gehiago eskean ibiltze horrekin; zazpi arima dituela dirudi, haietako bat amaitzen denean beste bat izango da.
|
|
2 Jainkoarren eskatzen diot berorren maiestateari, ez dezala baimendu auzitegietan adierazpen hain zitalak ibiltzea; izan ere, mundua den bezalakoa izanik, susmoren bat gera daiteke norbaitengan (kontrako arrazoirik
|
handienak
badaude ere) horretarako biderik emanez gero, eta orain dagoenari orbanak jartzeak ez dio laguntzen erreformari; Jainkoari eskerrak, ongi finkatua dago erreforma, nahi badu, aita graciánen aginduz, moja hauekin harremana duten pertsona serio eta santuek monasterio hauetaz prestaturiko frogabidean ikus dezakeenez.
|
|
Lotsaz eta nahasmen
|
handiaz
nago, ene alaba, jaun hauek gutaz esan dutena ikustean, eta zama handia ezarri digute pintatzen gaituzten bezalakoak izateko, gezurtitzat jo ez ditzaten.
|
|
Otoitz ugari egin da hemen haren alde; beharbada, Jauna errukitu egin da hartaz. Ni, paperak ikusi ondoren, samin
|
handiaz
nengoen, nola uzten zioten Jauna hartzen. Nik diotsot, ene ama, ez dela bidezko halako gauzak zigorrik gabe geratzea, eta hemen erabakirik zegoen berorrek dioen betiko kartzela, komeni zela handik ez irtetea.
|
|
Ez da gutxi Jainkoak zutik ibil dadin mesede egitea; zaindu bedi, Jainkoarren. Berak nahi beza etxe horretatik kanpo ikus ditzadala, kezka
|
handiaz
bainago. Era batera edo bestera Haren Maiestateak nahiko du berorren agurgarritasunak sufri dezala.
|
|
Honetan eskatzen diot, fida dadila nigan, San Jose egin zenean oso kontuan izan zelako, eta beste arrazoi batzuen artean honengatik, hau gerta ez zedin, iruditu zitzaien batzuei eta niri gotzainaren mende ongi zegoela. Eragozpen
|
handiak
daude; ni konturatu naiz non dauden, eta niretzat nahikoa da bat: ikusia dut bikarioak moja bat begiko badu, ama prioreak ezin duela eragotzi hark moja harekin nahi duen guztietan hizketan aritzea, bikarioa bera delako nagusia, eta hemendik zorigaitz ugari dator.
|
|
Berorren aitatasunak gogoan izan dezala, zein eragozpen handia den Ordenako monasterioak dauden herrian fraide oinutsak haien etxean ostatua hartu beharra. Ahal balitz, esan dadila haienean ez baina errespetu
|
handiaz
egon daitezkeen lekuan har dezaketela ostatu.
|
|
10 Pedro Ahumada ongi dago, baita nire ahizpa eta honen seme alabak ere, premia handi
|
handian
egon arren, nire nebak, zeruan gerta bedi, lehen asko laguntzen baitzien.
|
|
Ez doa hau nire letraz, gaur Ávilara asko idatzi eta burua nekaturik dudalako; eta atzo idatzi nion berorren aitatasunari Joana Antisco andrearen bidez, eta lehenago idatzia nuen bide honetatik, oso luzea. Jainkoak nahi beza horra hobeki iritsi izatea berorren aitatasunarenak hona baino, idatzi baldin baditu?, horra ongi iritsi den jakin arte ardura
|
handiaz
bainago. Hortik hona posta zerbitzua dagoela jakin dezan idazten dut hau orain eta ez diezaiola utz bide horretatik niri idazteari.
|
|
6 Bihar joango dira Remedios eko aita priorea eta priore ordea Umbretera, hemen dagoen artzapezpikuak deitu baitzien. Hauek ez badute ekartzen aita bisitariak egin duena baliogabea dela (eta uste dut ez dutela ekarriko), gauza
|
handia
egongo da egina. Jaunak bidera dezala guztia bere zerbitzurako, eta berorren agurgarritasuna gorde beza sirenaren kantaren liluratik, baita ene aita Padilla lizentziaduna ere; muin egiten dio eskuetan behin eta berriz honi eta berorren agurgarritasunari nire nebak.
|
|
Nik badakit horretarako behar dena egingo duela ama prioreak; hemendik hornituko du; eta niri ere ez zait faltako nondik. Hau diot, zerbait behar duenean eska diezaion ama prioreari, dirua oraintxe bidaliko baitio eta behar duen guztia (eta oraindik ez dakit zenbat erreal utzi nizkion nik ahizpa San Gabrieli, sobera geratu zena, oso gutxi) eta begira, ez nuke nahi beste fraide horienik esaterik, berorren aitatasuna honetaz harritu ez dadin, argi ikusten baita duen premia eta uda honetan han ikusiko ote dudan kezka
|
handiaz
nago. Eta hemendik hornitzeko ahalegin hauek, ez dira hor pozarren egingo ez dutelako, ama prioreak, priore ordeak eta gainerako guztiek; beharbada, limosna gutxi izango dutelako, eta berorren aitatasuna, hori ikusirik, oso kontuz ibiliko delako baizik.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Nik esaten diot, ez dakidala nola egon gaitezkeen bakean gerrarako hainbeste motibo ematen dizkidanean, Padilla lizentziadunaren zorigaitzengatik hain sentimendu
|
handiaz
nengoela eta beste hainbat negoziok zenbaterainoko ardura ematen didaten dakienean. Uste dut bidezkoa izango zela guztiaren jakinean ni jartzea.
|
|
3 Monasterioek berorri ez idaztea, berorren iritziz moztasuna dena, konplimendu erako zerbait baizik ez da eta saihestu genuke. Baina jakin beza, kontu handia izan dutela Jainkoari berorien alde erregutzeko eta nahigabe
|
handiaz
egon direla. Nik Jaunak egin duena eta dagoeneko konpondurik dagoela esan diedanean, biziki poztu dira; baina hainbeste otoitz izan dira-eta, uste dut etxe horretan Jauna berriro zerbitzatzen hasi behar dutela, beti on egiten baitu.
|
|
Nik diotsot berorri, hemen erosotasun
|
handia
dagoela niretzat, aspaldiko urteetatik hona nahi izan dudan bezalakoa; izan ere, berezkoa bakarrik egon arren, kontsolatu ohi zuena gabe egon arren, arima atseginez dago; eta kontua da ez dagoela Teresa Jesusenaren oroipenik, munduan izango ez balitz baino gehiago. Eta horrek dakar ni ez ahalegintzea hemendik joaten, agintzen ez badidate; izan ere, batzuetan atsekabez ikusi dut neure burua hainbeste zentzugabekeria entzunez:
|
|
fundazio batean Jaunak nagusi ipintzen duen lehenbizikoari, dirudienez, gehiago laguntzen diola eta maitasun handiagoa ematen diola etxearen eta alaben onerako, gero datozenei baino, eta horrela, arimei on egitea lortzen dutela. Nire iritziz, hasi berri den nagusiagan, txarretik, gauza oso nabarmenik ez balitz, ez lukete aldatu behar etxe hauetan, beraiek uler ditzaketenak baino eragozpen
|
handiagoak
daudelako. Jaunak argi egin biezaie, guztian asma dezaten beraren borondatea egiten, amen.
|
|
2 Orain dela gutxi idatzi nion berorri, sukarrik gabe nengoela, Jainkoari eskerrak, neure nebari idatzi nion gutun batean; Medinako ama prioreari bidali nion. Egia da, ni lurralde honetan pena
|
handiaz
egon naizela, noizbehinka hau egiteko, inongo mezulariren berri ez nekielako. Benetan sentitzen nuen eta uste dut, hau bidaltzen didan lizentziadun jaunak esan didanez, berari eman izan banizkio, hainbat aldiz egiteko aukera izango nuela; baina ez nuen ezagutzen, gure etxe hauetako baterako haren koinata bat hartu dudan arte.
|
|
10 Dena dela, arima haiek pena handia ematen badidate ere (perfekzio handi
|
handikoak
daudelako, eta hori argi ikusten da sufrimenduak nola eraman dituzten erreparatzean), bihotz bihotzean sentitu dudana da, aita Tostadoren aginduz, hilabete baino gehiago dela haiek aitortzen zituzten bi fraide oinutsak atxilotu zituztela, oihaldunek?, erlijioso ezin hobeak izan eta inguruko guztientzat han izan diren bost urteetan eredugarri izan eta nik jarri nuen hartan etxea mantendu dutenak i... Haietako bat behintzat, frai Joan Gurutzeko deitzen diotena, guztiek dute santutzat, eta ez dut uste gehiegi esaten dutenik; niri iritziz apartekoa da.
|
|
Jakin beza berorren agurgarritasunak, orain Ordenako arazoak Jainkoari gomendatu behar larria dagoela? eta kontu handiaz, premia handi
|
handia
baitago.
|
|
Haren agurgarritasunak berori hartzeko gogo bizia du, niri idatzi didanez. Nik eskatu nahiko nioke berorren gorentasunari, oraingoz uzteko, Konstituzioak inprimatzen ari delako; haien behar handi
|
handia
dago, monasterioetan zain baitaude.
|
|
8 Orain hemen neure ahizparen eta haren alabaren zain nago. Hain premia
|
handian
daude, non berorrek erruki handia hartuko bailieke. Nik handia diot Beatrizi, moja izan nahi badu ere, ez baitu horretarako doterik.
|
|
4 Kontuan izan, ene alabak, santa hori sar dadinean, bidezko dela ama prioreak eta guztiek zuhurtziaz eta maitasunez eraman dezatela; izan ere, bertute
|
handia
dagoen tokian ezer estutu beharrik, aski baita beroriek egiten dutena ikustea eta hain aita ona izatea; nik uste dut gauza onak atera ahal izango dituztela. Jainkoak gorde ditzala eta eman diezaiela osasuna eta nik eskatzen dizkiodan bezain urte onak.
|
|
Ez naiz harritzen onak izan eta bakean egoteaz, honezkero santak ez izateaz baizik; izan ere, hain premia handian izan direnez gero, hemen etengabe otoitz egin da. Ordain diezagutela orain premiarik gabe daudenean, hemen premia
|
handian
daudenez gero, batez ere Ávilako San Joseren etxe honetan, orain gose gorriak eraginda bertoko ama priore egin bainaute: kontuak atera, nola aurre egin ahal izango diodan nik ditudan urte eta zereginekin!
|
|
Beti izan dut toki ontzat, etxe sartzea egiteko behintzat. Hemen bero
|
handia
dago une batzuetan, hau idazten ari naizenean batez ere; hala ere, goizetan eta gauetan giro ona izaten da. Guztiak daude ongi.
|
|
23 Uste nuen berorren gabon kopla bidaliko zigula, hauek ez baitute ez bururik ez hankarik, eta guztia kantatzen dute. Orain datorkit burura behin otoitz giro
|
handian
nengoela egin nuen bat, eta gehiago lasaitzen nintzela zirudien. Honela?
|
|
Kontuan izan beharrezkoa dugula adinean aurrera goazenok gorputz hauek mantentzea espiritua eroraraz ez dezaten, lan neketsua baita. du sinetsi zein nahigabe
|
handiaz
nagoen egun hauetan, ez otoitz egiten ez irakurtzen ez bainaiz ausartzen, diodanez, honezkero hobeki banago ere; hala ere, zentzaturik geratuko naiz, nik diotsot. Eta horrela egin beza agintzen diotena, horrekin Jainkoarekikoa betetzen baitu.
|
|
2 Berori hona etortzeari dagokionez, nik diotsot, pena eman zidala hainbesteko atsekabea ematen zionarekin zihoala eta zein osasun kaskarra izan zuen hemen ikustea; horregatik, ni premia
|
handian
egon ezik, niri mesede egitearren ez nioke eskatuko berorri hainbeste kostata oporraldia izatea. Nik orain ez dut inola oporraldirik, Jainkoari eskerrak, eta zereginak eta lanak ez dira inoiz faltako nahi nukeen aringarria hartzen ez uzteko; eta horregatik, erregu egiten diot berorri ez dadila etor, baizik eta begira dezala non egon daitekeen pozen eta joan dadila hara, urte osoan lanari lotua dagoenak du-eta; eta aita bisitaria berori hemen dagoela etortzea gertatu balitz, nik hartaz gutxi gozatu ahal izango dut.
|
|
2 Ni benetan poztu naiz, pena
|
handiaz
bainengoen, eta informazioaren arabera, konturatzen naiz hobe dela joatea, eta laster joatea, atzeratuz gero, orain duen abagune hau gal ez dadin. Oso kristautasunez darama.
|
|
3 Legezko baimenei dagokienez, horretarako eskua duena hona etorri zitzaidan hitz egitera. Sentimendu handi
|
handiaz
dago, huts egin diotelako. Laster hornituko da Jainkoaren laguntzaz.
|
|
4 Poztu naiz eramaileaz, eta gure ibiltarien berri jakiteaz, kezka
|
handiaz
bainengoen. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, hainbeste arriskutatik gorde dituelako eta babespe seguruan dituelako.
|
|
Pazko azken egunean eman zidaten Medinatik zetorren gutuna, eta bestea lehenago, neure aitarenarekin batera; ez dut izan noren bidez bidali erantzuna. Asko poztu naiz honekin, Maria andereagandik jakin dudalako, gotzaina sukarraz zegoela idatzi baitzidan, eta kezka
|
handiz
nengoelako, eta horrela, guztiok erregutu diogu Jainkoari beraren alde. Esan biezaio, eta eman goraintziak nire partetik.
|
|
Ene aita, ahal dugunik presarik handienaz ibil gaitezen, eta berorren agurgarritasunak, ahal badu, trata beza probintziaren gai hori, ez baitakigu etortzekoa denaren berri, eta horretan ez baitugu ezer galtzerik, asko irabaztea baizik. Mesedez, gure aitaren albisterik duenean, idatz biezat berorrek, ardura
|
handiaz
bainago. Goraintziak nire partez Padilla lizentziadun jaunari, eta aita Baltasarri.
|
|
Laurentziak erantzun beza, bere gainetik nagusia duela eta berak ezin duela ezer egin horretan. Eta Jainkoaren zerbitzu
|
handienari
dagokionez, jakin beza Laurentziak, ez zaidala batere axola bera tartean bada ere; nahiago dudala neure Jesusen ohorearen lits txiki bat eta neure Andre Maria Birjina eta ene arimaren Amaren izpitxo bat, ehun mila Laurentzia baino.
|
|
4 Torrijoskoari dagokionez, ez biezaio garrantzirik eman berorren jauntasunak, ez baita batere nire gogokoa. Berorren jauntasunak aginduko balu onartuko nuke soilik; eta etxe hauetan ezin onartuzkoa litzatekeena da, halako norbait hartu diru premia
|
handian
gaudelako, eta gero Ordenarako balio ez eta ezin bota izatea.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrerekin. Egunetik egunera hobeki konturatzen naiz gure Jaunak egiten didan mesedea ongi ulertzean zein on
|
handia
dagoen sufritzean, baretasunez eramateko bizitza honetako gauzetan den kontentu urria, hain gutxi irauten baitute.
|
|
2 Jakin beza berorren jauntasunak, presa
|
handiaz
nengoela uda hau Ávilan edo Valladoliden ederki igarotzeko, aita Gracián etorri zela hona, nuntzioak hala ezarririk Andaluziako probintziala dena, Kontrabrebearen ondoren bidali baitzuen. –
|
|
6 Nuntzioak eskatu dit etxe hauen fundazioko agirien kopiak bidaltzeko, zenbat diren eta non, eta zenbat moja eta nongoak, zer adin duten, eta zenbat izan daitezkeen priore kargua hartzekoak ere bai; eta agiri horiek kutxatxo horretan daude edota ez dakit paper zorro
|
handian
dauden. Azken batean, hor dagoen guztia behar dut.
|
|
Jaunak nahi beza gaitza ez dadila izan ohi den bezain luzea, hain gutxi izanik, ez baitakit nola konponduko diren. Jainkoak zain gaitzala, ahal duenez, ardura
|
handiz
bainago.
|
|
6 Eta ez dakit zer dela-eta egon behar duen berorren agurgarritasunak hain aldi luzean Sevillan, kapitulura arte ez dela etorriko esan baitidate?; horrek gehitu egin du nire nahigabea, Granadara itzuliko balitz baino oraindik gehiago. Jaunak eraman dezala nahien duen bidetik, horrako bikario baten premia
|
handia
baitago. Frai Antoniok hemen ongi egiten badu, kontuan har dezake berorren agurgarritasunak horkoa bere gain uzteko.
|
|
6 Ama Beatriz Jesusenak diotso aita probintzialari, aita bikarioaren zain daudela Beas eta Sevillako mojak beren etxeetara itzul daitezen. Sevillan ez daude horretarako, gainera urruti da, eta inola ere ez da komeni; premia
|
handia
balego, gure aitak ikusiko luke. Beazkoak oso egoki da itzultzea; are gehiago, obedientziarik ezaz Jainkoa iraintzen lagunduko ote dudan beldur ez banintz, agindu gogor bat emango nioke berorri; izan ere, moja oinutsei dagokienez, gure aita probintzialaren ordezkoaren eskubideak ditut.
|
|
Errurik gabe kondenatzen dutela ikusi arren, norbere burua ez zuritzean on
|
handia
dagoela adierazten du.
|