Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 104

2001
‎Joandako garaietako filmei duten meritu handia aitorturik ere, zinema unean uneko adierazpena dela aldarrikatzen du; pelikulak jatorrizko hizkuntzan ikustea ezinbestekoa dela dio, bikoizketak lana funtsez aldatzen duelako eta bere lanaren meritua auzolanaren erdiespena dela defendatzen du: Talde osoaren lan eta ahaleginen ondoriozko emaitza da pelikula.
‎Ardura handirik gabe aitortu zion Mariak Marcosi, jakina, noizean behin ahaztu egiten zuela Lucasen medizina, existitzen zenik ere. Eta goizean hiru tanta, eguerdian hiru tanta eta iluntzean hiru tanta eman beharrean, bederatzi tanta ematen zizkiola iluntzean edo biharamunean.
2002
‎Etikoki zein estetikoki onartezinezkoa izateaz gainera, dudarik ez dago: giza espeziea bakarra da, gizakia da denetan ugaztunik homogeneoena eta, gure alderdi indibidual eta kolektiboari garrantzi handia aitortzen badiogu ere, zurien eta beltzen artean alderik bilatzen badugu ere, begiak biribil edo zeharka dituztenen artean berezitasunak egiten ditugun arren, errealitatean berdin berdintsuak gara denok.
‎Beste aldetik, bide hori biziki onartua dute eta sinesgarritasun handia aitortzen diote espainolek, informazioa jasotzeko unean: albistegiak hamar herritarretik zazpik ikusi ohi ditu eta, horietatik, %72k telebista kateek eskaintzen dituzten albisteak oso edo aski sinesgarriak direla dio, CIS en datuen arabera.
‎Joseph Goebbels propaganda ministroari alderdia eta espiritu nazia munduaren aurrean goresteko gertaera handi hura aprobetxatzea otu zitzaion. Oso ongi lotu zituen Lenik kirolaren estetika eta gogoeta filosofikoa, gertaera olinpikoaren aintzarako. Behin eta berriz esan ohi da Lenik asko lagundu ziela nazien arraza garbitasunaren eta alemaniarren botere ikusgarriaren aldeko idealak finkatzen. Baina, haren mezuen anbiguotasun handia aitortuta ere, bidegabekoa da Lenik arioak ez zirenak mespretxatu egiten zituela uste izatea. Izan ere, zinegileak, esate baterako, asko nabarmendu zuen Jesse Owens en garaipena, erregimen naziak lehenesten zuen bere errekordun kutunaren ondoan.
2004
‎Carmen Ros ere ados dago horretan: Joera tradizionaleko akademiek irakasledun eskolari garrantzi handiagoa aitortzen diote eta, teknologia berriak ezari dituzten arren, hauek osagarri gisa sartzen dira, irakasleari dagokion funtsezko eginkizuna ordezkatu gabe, ikasleak ikasteko funtsezkoa baitu alderdi hori.
2005
‎Iruditzen zait" justizia/ harrokeria" nahaspila horretatik jo dugula eta bazter batera uzten ditugula" eskuzabal eta esker oneko" izatearen bideak. Nik behintzat prest nagoela esango nuke nire eskubideen aitorpena egiten dutenei, oso gogo onez ez izan arren, merezimendu handiak aitortzeko eta ez nire lorpen soil direla aldarrikatzeko, eskubideak eskubide ditudala, batik bat, haiek aitortzen dizkidatelako. Uste dut honi diplomazia edo antzeko zerbait deitzen zaiola politikan eta hauxe eskatuko nieke nire herritar guztiei, lehendakariarengandik hasita, harrokeria gutxiago eta diplomazia gehiago.
‎Gutxi azterturiko ikergaiak azaltzean ohiko izaten da euren garrantzia historikoa nabarmendu nahi izatea, maiz gehiegikerian erortzeraino. Akats hori ekidin genuke eta horregatik ez diogu Revista de las Provincias Euskaras i dagokiona baino meritu handiagorik aitortu nahi. Revista ez zen puntarengo produktu intelektual bat izan, ez eta Arabako kultur bizitzaren eragile nagusia.
2006
‎CDaren kalitatea zehaztea dela eta, erabiltzaile askok kolore horri garrantzi handiegia aitortzen bide diote; adituek, berriz, ohiko baldintzetan tindu guztiek berdin funtzionatzen dutela diote; batetik besterako aldeak baldintza txar txarretan hasten dira hautematen.
‎Garrantzi handia aitortzen diot nik, era berean, kontsumitzaileak elikagaien segurtasunean sinesteari, teknologia berrien aurrean geroz eta mesfidantza ahulago agertzeari eta, merkatu hori liberalizatu bada ere, energia eta antzeko zerbitzuez hornitzailea aldatu ez izanari.Kontsumitzaileak elikagaietan erakusten duen konfiantza gradua altua da aspaldi honetan (10 puntutik, 7) baina hanburgesa, ogitarteko eta pizz... horrela ikusiko genuke kontsumitzaile kontzientzia hartzeak eta halakotzat zor zaizkion eskubideak zein diren ezagutzeak hiritarrari nolako aurrerapausoak egitea bideratu dion.Gauzak horrela barneratzeak kontsumitzaileen mugimenduak pixkanaka pixkanaka sekulako indarra hartzea ekarri du.Beren burua trebatzeko, informatzeko, aholkatzeko eta defendatzeko, gutxienez, kontsumitzaile erakunderen batean sartzen diren hiritarrak geroz eta gehiago dira.Kontsumoaren inguruko arazoez informaturik egon gaitezen zerk edo nork laguntzen duen gehien galdetzen zaionean hiritarrari, hedabideak atzeko muturrean agertzen dira (5,9 puntu) edo, areago, lehenago zuten posiziotik okerrago batera doaz (2001 urtean, 6,2 puntu). Milioika entzule dituzten hedabideetan betidanik, kontsumo gaietako espezialista gisa hogei urte daramatzan profesionalak zer deritzo horri. Jesús Soria, kazetaria, kontsumoan aditua, SER Consumidor irratsaioko zuzendaria eta SER irrati katean Hoy por hoy saioko kontsumo alorreko arduraduna: Ez dut uste hori oso posizio justua denik baina, termino orokorrean ari garela eta salbuespenak salbuespen, erabiltzaileen konfiantza geureganatzeko, behintzat, ez gabiltza meritu handiak egiten hedabideetan, argi eta garbi.Egiari zor, egunetik egunera kontsumoaz informazio gehiago ematen dugu baina hori arras gutxi da eta, dudarik gabe, oso oso gai zehatzetan izan ezik (oraingo Afinsa Forum eskandaluzko iruzurrean bezala), denon eguneroko arazoei ez diegu arreta berezirik ematen.Egunero bidegabekeria asko gertatzen da nonahi, horren berririk hedabideok apenas zabaltzen dugun arren.Areago, independentzia eta sinesgarritasun gradu handia lapurtzen digu estalpeko publizitateak edo bestelako produktu zenbait saltzen" agertzen diren hainbat komunikatzaileren presentziak.
‎gizon emazte horiek hainbat herrialdetakoak izateari ere garrantzi handia aitortzen diogu, gureari hainbat ikuspegi eta kultura desberdinetatik begira diezaioten.
2007
‎Zer esan daiteke labore integralak oinarri hartuta ekoizten diren elikagaiez, aspaldi honetan zuntz ekarpen handia aitortua dutenez?
‎Aureneko bi alderdiei (arazoa identifikatzea eta tratamenduaren azalpen eta espezifikazioa) balio handiagoa aitortu zaie, notaren %70erainokoa, alegia.
‎Dena den, zeinahi egunkari irakurtzen baduzu, konturatuko zara: ez da egia humanitateei zientziari baino garrantzi handiagoa aitortzen zaiola, hori mito hutsa da.
‎Orain, ordea, ez dugu jaten premia fisiologikoa betetzeko soilik: janariari balio emozional handiegia aitortzen diogu.
‎(Juduen kasua seinalagarria da ikusteko halaber, nola herri gogo edo nazioaren hizkuntzarekin identifikazio erabateko eta mekanikoa ez den zilegizkoa? eta, hizkuntzari beti garrantzirik handiena aitortuz ere, identifikazio hori Herder-ek nola ez duen egiten) 444 Berlin-ek puntu honetan Barnard i segitzen dio: –Herder faszinatua zegoen juduen biziraupenarekin; «adibiderik bikainentzat» zeukan Volk batena bere karaktere bereki propioarekin.
‎Eta, jakina, kanpaina luzeek eurek ere aparteko sinesgarritasuna aitortzen diote komunikatzaileari berari: zenbat eta denbora gehiago iraun telebista pantailetan, orduan eta sinesgarritasun handiagoa aitortzen dio publiko zabalak esatariari.
‎Analogiaz baliatzen den argudioa ez da izaten erabatekoa, ez da izaten eztabaidaezina. Baina eginkizun handia aitortu izan zaio beti argudiatzean.
2008
‎Galdeketa honek agerian utzi du literatur lanak banan banan eta irizpide literarioz aztertzeko beharra, salmentak eta idazlearen izena azterketatik kanpo utzita. Horrez gain, nabarmen geratu da euskal literatur sisteman ez datozela beti bat gehien saltzen diren idazleak eta idazle nahiz kritikoek kalitate handiena aitortzen dietenak; hori horrela, bi erdigune eta bi periferia bereizten dira: irizpide literarioekin epaitzen denean mailaketa bat egiten da, eta irizpide komertzialekin egiten denean beste bat (iritzi kualitatibo eta kuantitatiboarekin bereiztu dituzte adituek mailaketa biak).
‎irudi geometrikoak kopiatu, marrazkien arteko diferentzia pertzeptiboak ezagutu, irudi geometrikoak eraiki Kohs en kuboez, marrazki ezagunen izenak gogoratu, artikulazioa, perkusio erritmo bat errepikatu eta imitatu, egitura erritmikoak kopiatu eta entzundako istorio bat gogoratu. Filhoren eta Edfeldt en testei baino aurresateko gaitasun handiagoa aitortzen zaio Inizan en testari.
‎Gainera, ÑH5 liburua aurkeztuko da irabazle guztiekin. Azalik onena 2007an Iaz, SNDk CONSUMER EROSKI saritu zuen portada onenaren atalean, eta gure diseinatzaile eta kazetarien taldearen ahalegin handia aitortu zuen. Web gunearen berrikuntza eta erabilgarritasuna eta Done Jakue Bidearen Gidaren diseinua ere zilar batez aitortu ziren.
‎Txekean idatzitako kopurua ezagutzeko, behar diren zuzenketak egiten dira, hala nola tamainaren normalizazioa, marrak ixtea edo ondoko zenbakiak elkartzea/ bereiztea. “Sare neuronalak digitu guztiak modu independentean ezagutzen dituenean, prozesua amaitu egin da, baina informazioa ulertezina denean, sistemak hasierara itzultzen da, eta aztarnak elkartzeko edo ukipenean dauden digituak bereizteko beste modu batzuk probatzen ditu, kopuru guztia ziurtasun handiz aitortu arte”, azaldu zuen ikertzaileak. Bankuek txeke osoak digitalizatzen dituzten eskaner komertzialak dituzte gaur egun, eta txekearen behealdean tinta magnetikoz inprimatuta dagoen kontu zenbakia ezagutzeko gai dira.
‎Zine multinazionalak aukera aprobetxatu zuen alde egiteko. Epailearengana jo eta NDAk pagatu beharreko kalte ordain dezente handiak aitortu zizkioten. Proiektua hasieratik sustatu zuten enpresariotako batek ere bide bera hartu zuen.
2009
‎AEBen jarreraren samurtze honek zer esan nahi du? Alegia, Errusiari nazioartean protagonismo handiagoa aitortzea al da, zeharka bada ere?
‎Bestalde, ikuspuntu humanista batetik, giza harremanez ari gara lan harremanez jardutean eta, hortaz, ekonomia gizarte zientzia den aldetik, garrantzi kualitatibo handiagoa aitortu litzaioke, esaterako, pertsonak ez diren bestelakogaiez jarduten diren berriei baino. Besterik da plazaratzen den informazio ekonomikoan hori islatzen den edo ez.
‎PFEZren legearen arabera, halakotzat hartuko dira% 33ko edo hortik gorako elbarritasuna egiaztatzen duten zergadunak. Bereziki, minusbaliotasun maila hori dute Gizarte Segurantzako pentsiodunek, baldin eta ezintasun iraunkor osoa, erabatekoa edo baliaezintasun handia aitortuta badute, eta klase pasiboetako pentsiodunek, zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasunagatik erretiro pentsioa aitortuta badute. Ogasunak uste du, gainera, pertsona batek% 65eko edo gehiagoko elbarritasuna duela, epaile batek hala adierazi badu.
‎Arrastoa aspalditik galdua ziola, eta 1962an, bere aurkako atxiloketa agindua eman zutela jakitean, ihes egin eta familiarentzat ere klandestino bihurtu zela ziurtatu du behin baino gehiagotan. Orduko hartan Simon Wiesenthal Zentroko ikerlariek fede txarrekoak haiek ez zieten Rudigerren hitzei sinesgarritasun handirik aitortu. Eta Rudigerrek berak zorionduko lituzke hala egiteagatik; gezurretan aritu zela aitortu baitio ZDF Alemaniako telebista kate publikoari.
‎Antolatutako krimenaren hedadura handiegia aitortu dute behin baino gehiagotan horren aurka borrokatzeaz arduratzen diren agintariek. Drogaren negozioak ihes egiten die sarritan eskuetatik, eta beste askotan Estatuaren konplizitatea agerian geratu da.
‎Amador Fernández Savater ek inteligentziaz seinalatzen zuen kapitalismoak azken 40 urteotan eragindako" Eraldaketa Handia". Polanyi ren hitzak erabiltzearren?: kontua ez da etekinaren logika indartu dela soilik; kapitalismoak hori baino gehiago lortu du, askoz meritu handiagoa aitortu behar zaio. Zein meritu?
2010
‎Eta Bagdadeko gobernuak eta George Bushek 2008ko amaiera aldera itundutakoa beteko dute; Obamak Bushek ezarritako egutegia beteko du. Analistek ere, horregatik, ez diote gerra amaitutzat jo izanagatik meritu handirik aitortzen.
‎Hezkuntza aipatu duzunez, haren aldean esfortzu handiagoa aitortu diezu komunikabideei hizkuntza malgutzeko orduan, hau da, komunikabideak malguagoak ote diren kritikatzen duzun araudi hori aplikatzerako orduan.
‎Pairatutako sufrimenduaren kontaketa baliabide pedagogiko baliotsua da, Euskadiko Eskola Kontseiluak esan zuen bezala. Nola egin erabakitzeko, zuzenean edo bitartekoekin, ikastetxeei autonomia handia aitortzen zaie. Horrek dakar berarekin ikastetxeek erantzukizun handia dutela zentro eta ikasle guztientzat jarritako helburu hauek lortzeko.
‎Kontrarioa puztuta iritsiko da Vallecastik 3 0eko emaitzarekin gailen atera ondorenean eta horretaz ohartu du. Behe beheko postuetan ez sartzeko ahaleginean da Girona eta horrek indar handia, energia handia aitortzen dio. Hori kontrolatzen jakin behar dugu.
‎Zaleen babesa ere harrigarria izaten ari da, etengabea gainera. Indar handia aitortu dio horrek Realari. Klubari laguntzeko egun bi izango zirela esan zuen presidenteak aurrekontuen xehetasunak plazaratzean.
‎Zineman egindako ibilbide handia aitortzeko, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak Donostia Saria 2010 Julia Roberts aktoreari ematea erabaki du.
‎81 Zonalde soziolinguistikoei garrantzi handia aitortzen zitzaien une horretan eta, lehentasun nabarienak kontuan izanik, zonalde euskalduneko Eskolaurreko eta OHOko ikasleei A eredu moduko ikasbidea ezarri zitzaien lehenik. Askoz gehiagotarako aukerarik ez zen izan, lehen une hartan.
‎Errazegi ahaztu ditugu, orobat, garai batean garrantzi handia aitortzen genien jarrera eta motibazio kontuak. Motibazio integratiboa eta instrumentala bereizten ahaztu egin zaigu, antza305 Funtsezkoa da orain ere bereizketa hori, hiritarren herri gogoa eta euskaltzaletasuna bere neurrian baloratu nahi badira eta onarpen zabaleko formulazioak hobetsi.
‎Soldatapeko langileek eta pentsiodunek enpresaburu txikiek baino diru sarrera handiagoak aitortu dituzte.
‎Bertsogintzari lotutako atalarekin amaitzeko, Andoni Egañak bertsolaritzari egin dio ekarpenik handiena aitortzeko eskatu zion Alberdik: “Duela 19 urte erabaki nuen bertsotara bakarrik dedikatzea.
‎Lord Elgin batez ere, kaledoniar arkeologo horrek Partenoiko kariatide bat mailu kolpeka apurtu baitzuen Tulera eramateko. Baina lotsa handirik gabe aitortuko du gero Chateaubriandek:
2011
‎E) Sorospen, gizarte aseguru eta lan mutualismoko araubide nahitaezkoei dagozkien kuoten ondorioz, aurreko lerrokadak aipaturiko epealdi berean, baldin eta kreditu horiei ez bazaie lehenespen handiagorik aitortu aurreko artikuluaren arabera.
‎Esaterako, pena handiz aipatzen dute batzuek CNN+ kanalaren itxiera: sinesgarritasun handia aitortu diote; Gabilondok aurkezten zuen informazio eta iritzi tartea bereziki preziatzen zutela adierazi dute.
2012
‎Auzitegi militarren itzulera Lege hori, nolanahi ere, ez da salbuespena AEBetako legedian. Irailaren 11ko atentatuen ostean onartutako Lege Aberkoiak jada ohikoa baino kontrol ahalmen handiagoa aitortzen zion estatuari «terrorismoari aurre egiteko». Hau da, estatubatuarrek zenbait berme konstituzional sakrifikatu behar dituzte euren segurtasuna bermatzeko.
‎Euskal Herriko ordezkari batzuk ere izango dira gaurtik hilaren 23ra Rion izango den Herrien Bileran. Rioko goi bilerari garrantzi handia aitortu izan zaio. Zertan datza haren ekarpen nagusia, zuen ustez?
‎Pertsuasio iturriari dagozkion ikerketa batzuen arabera, mezu baten hizkuntza eragina duen elementu periferikotzat jo daiteke11, hau da, lan baten autorearen izenaren edo jatorri geografikoaren pareko, adibidez (León, 2008). Ikerketa horien arabera, a priori esperientzia eta kalitate handiagoa aitortzen zaizkie gai zientifiko teknikoetan Estatu Batuetako
‎A priori esperientzia eta kalitate handiagoa aitortzen zaizkie gai zientifikoteknikoetan
‎Oraingoz ez. Aldagelatik kanpo garrantzi handiagoa aitortzen zaio besokoa eramateari berez barruan duenari baino. Norberak bere funtzioa du, eta nire jokabideak ez dauka zertan aldatu.
‎Eta eskua pasatzen zion ile artetik, geldiro. Sentsazio honen eztitasunak astunago bihurtzen zuen bere tristura; bere izate osoa etsipenez lur jotzen sentitzen zuen galdu behar zuela pentsatuz, noiz eta Emmak, aitzitik, bereganako sekula baino maitasun handiagoa aitortzen zuenean; eta berak ez zuen ezer aurkitzen; berak ez zekien, ez zen ausartzen, berehalako irtenbide baten hertsamenduak azken erremateraino nahasten zuelarik.
‎Hedabideetan egiten diren adierazpen triunfalistak gorabehera, EAJk berakKontzertuaren muga handiak aitortu izan ditu beti; hala, ezin jarrai daitekeKontzertua soberania fiskalaren adierazle nagusi bezala aurkezten, estatubatekiko mendetasun sistema baten barruan. Lehendakaritzaren «Arrazoiekonomikoak esparru instituzional berri baterako» dokumentuan hauxeesaten da:
‎Butler-ek (1993; 2007a; 2007b), berriz, nabarmendu egiten du nortasuna ez dela egonkorra. Negri k (2004), aldiz, pisu oso handia aitortzen dio singulartasunari, baina betiere sustantzia oro kenduz, indibiduoarekiko ikuspegi erabat immanentetik. Davies ek (2004) hautsi egiten du norbanakoaren batasunaren ideia.
‎Irudiak ere tarteko ditu. Esperimentua da liburu hori, eta ahalegin handia aitortu behar zaio egileari, bakarlana izan zelako harena. Eguiak asmatutako hitzen artean, batzuk desagertu eta beste batzuk etxekotu ditu hizkuntza teknikoak.
‎UNICEFek eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) argitaratutako txosten baten arabera, 1990etik 2010era 2.000 milioi pertsonak baino gehiagok lortu zuten edateko uraren iturri hobetuak eskuratzea. “Gaur, lorpen handia aitortzen diegu munduko herriei. Bete diren Milurtekoko Garapen Helburuen lehen helburuetako bat da.
‎Animaliek eta landareek hizketan zekiten garaiak aipatzeaz gainera, aipatu genuke animaliei eta landareei entzutea ahaztu zitzaiguneko balentria, galeraren handia aitortuz hasi genuke kontu kontari.
2013
‎Gose edo hanburger baten argazkia ikustean, edo freskagarri bat edatean, adibidez, gose bihurtzen gaituen gose mota da. Karteletan, paneletan, telebistako iragarkietan edo jatetxeetako menuetan agertzen diren elikagaiei aplikatzen zaizkien «makillaje» saioen lan handia aitortu behar da, besteak beste, gozoagoak egiteko, kolore naturala areagotzeko edo ahalik eta kolore bizienak lortzeko. Lortu nahi den helburua da «kontsumitzaile potentzialak» elikagai hori jatea nahi dugula, hau da, patata frijituen argazkia ikustean, «kraskatsu» sentipen atsegina; txokolatea ahoan nola «urtzen» den ikustea, eta, horrez gain, letxugaren orriak eta argazkiaren hanburgesaren tomate xerrak «fresko eta turjendetzat» hartzea.
‎Gozotegian, ezein gaietan sakondu barik denetarik pixka bat hitz eginez, gaztaroko oroitzapen lausoak dirudite gerra garaiko miseria guztia eta momenturik zailenak. Halaxe, dagoeneko garrantzi handirik aitortu gabe, gogoratzen du Martiñak Eutimio Olaetako udaletxeko alondegian preso sartu zutenekoa, edo handik bi aste eskasera Ferroletik España una, grande y libre idatzita zekarren gutun bat bidali zionekoa," alde batean edo bestean baina gerra egin beharra dago" (100 or.) esanez. Horrela jakin zuen Martiñak Eutimio Calvo Sotelo izeneko bonbaketari batean zebilela.
‎Petrikiloa jakitun da aurrean daukan erronkaren oihartzunak burrunba aterako diola bere baitako muinetan bizi deino. Hunki hunkiturik dago eta ahal adinako ospe handiz aitortu du:
2014
‎Latak dira sarbiderik onenak prestatzeko, saltsak egiteko, pastak egiteko, edo lekale edo arrain errazio hori sartzeko. Osasunarentzat funtsezkoa den lata baten etiketa irakurtzea Espainiako Kontsumo, Elikadura Segurtasun eta Elikadura Agentziaren arabera (AECOSAN), elikaduraren arloan osasuna sustatzea da helburua, eta, produktu bakoitza erosiz gero, batez beste 35 segundo igarotzen dira, eta elikagaien etiketei buruzko kezka handia aitortzen dute. Etiketek kontsumitzaileen eskubidea bermatzeko arau orokor bati erantzuten diote.
2015
‎Oraindik daukat gogoan nola Nafarroako Gobernuaren hondea-makinek guztia botatzen zuten. Katalogo Monumentalean horren balio handia aitortua zeukaten eraikin horiek nola bota zitzakeen Gobernuak berak. Gainera lurrera bota zituzten, ez ur azpian utzi, gehienetan egiten den bezala.
‎Elkarrekintza egoera horietan garrantzi handia aitortzen diogu irakaslearen berbaldiari gelako ingurune sozial konplexuan. Gelako dinamika horretan, irakasleak sarri kritikatu egiten dira ahozkoari denbora gutxi eskaintzen diotela-eta, eta haiek sarri erantzuten dute etengabe egiten dutela ahozkoa gelako eguneroko dinamikan.
‎Inkestan parte hartu duten herritar gehienek ez dirudi garrantzi handirik aitortzen dietenik piktogramei.
‎Egun batean otoitzean ari nintzela, deabru bat ikusi nuen neure ondoan eskuan zituen paper batzuk haserre bizitan zati zati egiten. Niri poz handia eman zidan horrek, eskatzen nuena egin zela iruditu zitzaidalako; eta hala izan zen, gero jakin bainuen damu handiz aitortu zela, eta Jainkoagana bihurtu zela egiaz; horrela Haren Maiestateagan itxaro dut oso aurrera egingo duela beti. Izan bedi bedeinkatua guztiagatik, amen.
‎4 Amak hartu neskatxoa eta bere etxera eraman zuen, emakume oso gaiztoa izateko bidean zihoala susmatuz. Beatriz Jainkoaren Amarenak, halaxe baiteritza, esan dit urtebete baino gehiago igaro zuela egunero zigorkatzen zutela eta oinazetzen eta lurrean lo eginarazten ziotela, hain gaitz handia aitortzen zion arte. Neskatxoak ez zuela egin eta sublimatua zer zenik ere ez zekiela zioenez gero, oraindik txarrago iruditzen zitzaion, gauzak ezkutatzeko gogoa zuelakoan.
‎Eta eragimen handiagoa aitortzen diegu, izan ere, guk gauzatu behar ditugun harremanak direla ahaztuta, gu egiten gaituzten indarrak direla pentsatzen hasten gara.
‎❖ Musikari ijitoei dohain handiak aitortu izan bazaizkie ere (Frank Liszt, Toscanini...) akademia jendeak oraindik ere musika" arin" edo" ttipi" tzat dauka ijito musika, 2 beste hainbat tradizioren antzera, irlandarra kasu. Le Concert filmeko neskato juduak, biolinista klasikoa bera, musikari ijitoa gutxiesten du tradizioko dantza bat jotzen duenean, baina
‎Legeekiko dudan jarrera tangentzialaz gain, beste bi muga handi aitortu nizkien Saurori eta taldeari. Legegintzaz ez dakit ezer, ez naiz inoiz horretan aritu.
‎Egia da eztabaidagarria dela zein neurritan izan daitekeen autonomoa sentimendu bat, baina luzeegi joko liguke eta haria galarazi. Nolanahi ere, Saizarbitoriaren obratik ondoriozta liteke meritu etiko handia aitortu behar zaiela beste aldeko biktimengana hurbildu diren biktimei. Hori litzateke Tzvetan Todorovek" eredugarritasun" deritzonaren alde bat.
2016
‎Nolanahi den, alde handiena aitortua izatean datza, izan ere, hainbat ikerketak erakutsi dutenez (Iurrebaso, 2012), norberak aitortzen duena
‎Baziren teknikariak, baziren ofizialak, baziren lanbide liberalak, eta halaber aurrerapen tekniko gutxieneko bat Euskal Herria kontzentrazio zelai moduan ez antolatzeko. Eta, azkenik, marxismoari fenomeno historiko askoren azalpenaz eskaini dizkigun egia handiak aitorturik ere, ez zela jakituria politikoaren liburuaren azken orria, eta, maccarthismoa onartezina izanagatik, dogma marxistak Euskal Estatuaren dogmatzat aldarrikatzeak kalte konponezina ekarriko ziola gure herriari eta sozialismoaren aldeko borrokaren kausa orokorrari.
‎Horrekin, webgune parte hartzailea osatu dute, ehunka lagunen kolaborazio erregularrarekin. Eskualdeko elkarteek balio handia aitortu diote komunikabide horri, beren ekimenen berri zabaltzeko tresna ezinbestekotzat daukatelako. Eskualdeko informazioarekin batera, herriz herriko informazioa ere zabaltzen du Goienak, eta bestela izango ez luketen oihartzuna ematen die komunikabide horrek udalerri txikiei, elkarrizketatuen iritziz.
2017
‎Euskaldun kategorian gero eta jende gehiago egonda ere, nork bere buruari gero eta hizkuntza gaitasun handiagoak aitortuta ere, edota euskaldunen askotariko erregistroetan (d ereduan, esaterako) jende gehiago
‎Mugimenduari jarraiki, baserri estiloko tren geltokiak ere eraiki zituzten.Etxeen balioa, eraikin gisa eta instituzio gisa, ahanzturan erortzeko arriskuan egon liteke. Izan ere, normalean ez zaio balio handiegirik aitortzen. Udalek turismoa sustatzeko erabiltzen dituzten euskarrietan ohikoak dira elizak, dorreak, gazteluak, baselizak edo, akaso, garbitokiak; ez, aitzitik, baserriak.
‎Herri txikia duzu hau, eta honekin neurri handi batean dena esana dizudala pentsa genezake, herri txiki guztiek on gaitz bertsuak izaten baitituzte, aje eta dohainetan elkarren antzeko dituzu, halako batetik atera eta besteren batera iritsi den edonork neke handirik gabe aitortuko dizun legez. Artzainak ordea, ardiak ezagutu ahala, kalekumearentzat berdinak direnak bereizten ikasi behar du, eta guk ere, halaber, berdintsu sumatzen ditugun herrien artean ere gorabeherak, malkarrak eta koskak banaro ezagutu behar, gure hazpegiak balira bezala.
‎PD Pics Errenta aitorpena: ezer baino lehen, berrikusi Eskubidea zeukan kenkari bat ahaztea, jasotako errenta handiagoak aitortzea, behar bezala ez berrikustea edo zirriborroa ez berrikustea dira, besteak beste, Errenta Aitorpena okerra izatea eragin dezaketen arrazoietako batzuk. Hau gomendatzen du Zerga Agentziak berak (AEAT):
‎Gurasoak hilak zituen ordurako andreak, eta Gaztelako Erregin Isabel Il.aren dama zen; horrexegatik elkartzen zituen ezkontza hark bi erreinuetako adiskidantzak. Ordurako 18 urte zeramazkien mariskal Pedro gureak, eta etsairik haundienak menperatuxeak omen zeuzkan gainera; harengatik eman omen zioten 3000 ezkontza saria Juan Labrit eta Katalina errege erreginek, Nafarroako erresuma zaharra baketuxe bazen, hari esker egin zela ohore haundiz aitortuz.
‎Hori gero ageriko. SNCF etxe handiak aitortzen du lehen urtean segurik sosaren aldetik galtzetan izaiten ahal litakeela... Luzarat haatik irabazle, obra guziak mentura hortan akulatuak eta...
2018
‎Otegiren hitzetan, estatus berrirako proposamena testu juridiko politiko bat baino gehiago da: " Herritarren arazoei aurre egiteko erreminta soziala da eta horretarako herritarrei eskubide gehiago eta erabakiak hartzeko ahalmen handiago aitortzen die".
‎Karlos V.a Noeren ondorengoa denez, haren kronistek, jada Noez gero Ipar Afrika, berdin Amerika, eskubide osoarekin Espainiako erregeari dagozkiola frogatuko dute. Kaiserrak berak gutun batean Gonzalo Fernández de Oviedo, Indietako kronistari, honen Historia General y Natural de las Indiasen kariaz (1535), bere atsegin handia aitortu dio, duela jada hiru mila eta laurogeita hamaika urte lurralde haiek Espainiako errege ondarea direlako, eta ez da harritzekoa hortaz, hainbeste urteren buruan, berriro bere jabeari itzuli badizkio?.
‎Guernica Picasso delako eta Guggenheim Europa, horregatik merezi baitu artelanak Guggenheimen egoteak. Besteen begietan handi aitortutakoak direlako arrazoi; homologagarri, alegia. Ez, ordea, Vidartek hasieran esan bezala, etorkizuna irudikatzeko duen gaitasunagatik.
2019
‎Ondorengo erreakzioen artean are erabakiorragoa izan da, ordea, Ali Al Sistani ayatolah nagusiak publikoki iradokitzea gobernuak aldatu beharra zeukala. Beste zenbait apez xiitak ez bezala Muqtada al Sadr populista da horietan ezagunena Al Sistanik bere hautu politikoak soilik krisi larrietan plazaratzen ditu eta Iraken eragin handia aitortzen diote denek.
‎Kontua da, kulona izateaz gain, kuarentona naizen honetan, neure buruari ausardia handia aitortzen diodala. Eta nirekin kantatzen duten emakumeei ere bai.
‎Euskarari ez diote balio instrumental handirik aitortzen, nahiz eta zenbait lanpostutarako beharrezkoa dela onartu (irakaskuntzan eta administrazioan, batez ere).
‎Zergatik da abortua legez kanpokoa Brasilen, Dilma Rousseff agintean egon bazen? Ez da nire asmoa horietako inor justifikatzea, baina geure buruari iruzurra egiten ariko ginateke ez bagenu onartuko batzuetan gaitasun eta ardura gehitxo kargatzen ditugula figura bakanengan, bereziki sinbolismo handia aitortzen diegunengan. Alegia:
2020
‎Klima aldaketaren aurkako ekitaldirik garrantzitsuena, Nazio Batuen Erakundeko klima aldaketari buruzko aldeen 26 konferentzia (COP26), bertan behera utzi dute Erresuma Batuko eta Italiako gobernuek eta Klima Aldaketari Buruzko NBEren Esparru Konbentzioak (UNFCCC), koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz. Bilera azaroan egitekoa zen Glasgown (Eskozia), eta aditu guztiek garrantzi handia aitortua zioten, besteak beste Parisko Ituna martxan jartzeko azken urratsa zelako.
‎Hori da Xua Gurasoekin Etxera plataformak eta Sarek eskatzen dutena; salbuespenezko legedia alboratzea eta Xua bere gurasoekin etxera ekartzea, banaketa mingarririk ez gertatzea hain zuzen". Arantzabalen esanetan," justiziagatik Xua gurasoengandik ez lukete banatu baina baita ere elkarbizitzaren mesedetan". Hain zuzen gai hau Batzar Nagusietara ekarri eta" ia erabateko adostasuna lortzea, garrantzia handiko urratsa dela deritzogu". Sarek eta Xua Gurasoekin Etxera plataformak eginiko lan handia aitortu du. Landu dituzten harremanak, jaso duten babesa (2.300 sinadura, 100 talde baino gehiagoren atxikimenduak...), tartean gaur Batzar Nagusien gehiengoarena, baina" zoritxarrez eskatzen ari garena ez bada lortzen eta hilaren 19an Xua bere gurasoen ondotik banantzen badute, motxiladun haurra izatera igaroko da", ohartarazi du Arantzabalek. Egun guraso bat edo biak espetxean dituzten adin txikikoak 104 dira, 13 bi gurasoak espetxean dituztenak, 42 gipuzkoarrak.
‎Ezkutuko botere horretan parte hartu nahi zuen Bernaysek, eta kezka handirik gabe aitortzen zuen helburu hori lortzeko sistema; geroago," propaganda" hitzak kutsu txarra hartu zuenean, public relations deitu zion bere estrategiari. Edozein kasutan, helburua manipulazioa zen, baina, erne!, nazio edota mundu mailakoa, milioika jende dantzan jartzeko modukoa.
2021
‎Horrenbestez, lehen urteotan euskarak arnasa hartzeko errepresio frankistari irekitako arrakalarik garrantzitsuena erbestean egindako lana izango da. Garrantzi handia aitortzen zaio, adibidez, Jokin Zaitegik 1950ean Guatemalan sortu zuen Euzko Gogoa aldizkariari. Literaturari eta pentsamenduari emana, euskara hutsez argitaratua, Zaitegik Orixe Guatemalara joanarazi zuen aldizkariarekin lagun ziezaion, eta aldizkaria Guatemalatik Euskal Herriratzeko ere ahalegin berezia egin zuen.
‎Solas unean bururatuak izan gabe hasiak diren (Zuk hortxe ikusten baduzu, hor dago noski; Euskal Herriko hirien historia idazten ari bazara, ez ahaztu jatorri askotako jendea biltzen zela haietara), edo oraino hasi gabeak diren egoerak, gertakariak edo gertakari segidak (Zure esanetara makurtzen banaiz, herritarrek ez didate barkatuko) aipa daitezke haietan, bai eta, balio generikoa edo gnomikoa izanik (Lehoi ar berriak taldea menderatzen badu, aurreko kumeak hiltzen ditu) denborazko kokapen zehatzik ez dutenak ere. Hauetan guztietan, hipotesia solas unean edo geroaldian jartzean, ez da guztiz ziurra hipotesi hori gauzatuko denik; baina(+ alegialdia) motako adizkera erabilita baino gertakortasun handiagoa aitortzen zaie. Eta ildo horretan, nabarmenki gertagaitza den zerbait aipatzean (Axular zaharra kalean ikustea), egokia izan daiteke(+ alegialdia) motako adizkera erabiltzea (Bihar Axular zaharra kalean ikusiko bazenu, zer esango zenioke?), baina desegokia genuke [t (z) en+ izan/* edun] duen oraineko adizkia erabiltzea (Bihar Axular zaharra kalean ikusten baduzu, zer esango diozu?);(+ alegialdia) erabiliz, hiztunak aditzera ematen du nekez solaskideak ondoko egunean Axular kalean atzeman dezakeela, baina bigarrenean, protasian egiten duen hipotesia gertakortzat jotzen du hiztunak, eta franko gauza bitxia da aspaldi hil norbaitekin kalean buruz buru egitea.
‎Euskal Herriak duen berezitasuna da ez direla 3 milioi pertsona horiek euskaraz ari, beraz gure lurraldeko hizkuntza ofiziala izan behar litekeena ez dutela denek mintzatzen. Ez dugu gainera geografikoki ukatzen ahal lurralde txiki bat dela, baina biztanle kopuruaz gain, euskaldun kopurua ez dela biziki handia aitortzen ahal da nahiz eta iritzi biziki subjektiboa den hemen. Halaber, gutxitua gorago aipatu bezala, gaztelerak eta frantsesak duten tokia boteretsua baita.
‎Dena den, diziplinartekotasunari dagokionez, aukera handiagoak aitortzen dizkiote kidetasun estuagoa duten ikasgaiei eta, modu horretan, Literatura Historiarekin, Musikarekin edota Psikologiarekin lantzea erraz samar antzematen dute parte hartzaile gehienek, baina ez hain sinple, ordea, Matematikekin edo Fisikarekin bide amankomunak bilatzea, adibidez. Hala eta guztiz ere, urrunago doazenak badaude, eta EIAE2 k, LIR2 k eta IEE1 ek aukera horiek ikusten dizkiote literaturaren didaktikari.
‎Besteak beste, erregai fosilak erabiltzen dituzten autoetatik ibilgailu elektrikoetarako jauzia bizkortzeko, ikatza energia iturri gisa alboratzeko, zuhaitz mozketak gutxitzeko eta karbono isuriak ekonomikoki zigortzeko. Azken neurri horri garrantzi handia aitortzen diote adituek, karbono gehien isurtzen duten industriak teknologia berdeetara bultzatzeko neurririk eraginkorrena dela iritzita.
‎Agerikoa da presidenteak zientziaren ondorioen kontra zabaldutako diskurtsoak eragin zuzena izan zezakeela herritarren portaeran, baina txostenean larritasun handiagoa aitortu diote Bolsonarok muzin egin izanari COVID kontrako txertoak erosteko aukerei. «Txerto ugari eskuragarri egon arren, horiek ez erostea erabaki zuen gobernu federalak.
2022
‎Erdipurdikoen ezaugarri guzti guztiak zituen. Bere esaldirik erabiliena «ni ez naiz tontoa» zen, ohartu ere egin gabe azalpenak berak bere azkartasuna aski zalantzan jartzen zuela; jefeari, beste inork ez bezala, «Don Pablete» deitzen zion, don horrekin maila handia aitortuz, eta aldi berean, ete horrekin bien arteko konfiantza sakona zela aditzera emanez (ez zuen sumatu ere egiten jefeak gorroto zituela bai bera, eta bai izendatzeko modu hori ere). Urtebetetze egunean, inoiz hutsik egin gabe deitzen zion zorionak emateko...
‎Zaintzari merezi duen balioa ematen ez zaiolako. Beste zerbitzu batzuei balio handiagoa aitortzen diegu. Kalitatezko enplegu profesionala sortuko duen sektore bat behar dugu.
‎Bidenek Saudi Arabian egin zituen adierazpenok, atzo, eskualde hartako herrialde batzuekin egin zuen goi bileran. Iranen eragina mugatzeko harremanak sustatu nahi dituzte AEBek, eta, horretarako, garrantzi handia aitortzen diote Israel eskualdean integratzeari.
‎Ezkurdiak, aldiz, eragin ahalmen handiagoa aitortu dio pilotalekuari: «Nafarroa Arenak niri egiten dit mesede, eta Bizkaiak Altunari». Baina zergatik?
‎Juliak muzina saihestea lortu du, baina ez du agindua gogo onez hartu. Cesterok ez badio lursailen kontuari sinesgarritasun handirik aitortzen, zertarako galdu denbora horretan?
‎48,6; H: 45,2) maila handia aitortu du, eta, euskaran,% 87,8k (OH: 40,2; H:
2023
‎Ez dugu hain urrun garaia, non klima aldaketaren aztarnei ez genizkion interes handirik aitortzen. Baina emeki emeki, ohartzen gara errealitatea begien parean dugula.
‎Umoreari buruzko ikerketa psikologikoei seriotasun handirik aitortu ez bazaie ere, XX. mendearen azken hamarkadetan behin eta berriz aztertu da gai hori. Dibertsioa zerk sortzen duen aztertu izan dute filosofoek eta psikologoek (Roecklein, 2002).
‎Dokumentu hori 2013 urtean sinatu zen eta 2020an berretsi zen. Europako Batasuneko (EB) herrialde askotan osasungarriak ez diren dietek eragindako erikortasun karga handia aitortzen du, eta haurren gehiegizko pisua eta obesitatea areagotzearen inguruko kezka berezia adierazten du. Ez hori bakarrik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
handi 103 (0,68)
haundi 1 (0,01)
Lehen forma
handia 42 (0,28)
handiagoa 19 (0,13)
handirik 10 (0,07)
handiak 6 (0,04)
handiagoak 5 (0,03)
handiena 4 (0,03)
handirik gabe 4 (0,03)
handiz 4 (0,03)
handiegia 3 (0,02)
handi 2 (0,01)
handiagorik 2 (0,01)
handiago 1 (0,01)
handiegirik 1 (0,01)
haundiz 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia