2010
|
|
Tresna horren bitartez lan harremanaren alderdien ordezkariek beren eremuko langileak eta enpresaburuak lotzen dituzten arauak sortzen dituzte, lan kontratuen gutxienezko edukia baldintzatzeko. Hitzarmen kolektiboa,
|
hainbat
prozesu aldaeraren objektu izateaz gain, prozesu aurreko bideak eta jurisdikziotik at gatazkak ebazteko tresnak sortzeko iturria da.
|
|
JAN batzuek gizarte arloko areto bat baino gehiago dituztenez (bakoitza autonomia erkidegoaren lurralde zati bati lotua, baina guztiak eskuduntza objektibo eta funtzional berarekin), lurralde eskuduntzako arauak ere garrantzitsuak suertatzen dira organo honetan. ...ehar da ezen gatazka bat (legearen hitzetan «auzigaiaren efektuak») autonomia erkidegoaren lurraldea gailendu gabe, areto desberdinen lurraldera hedatzen bada, JANetako gobernu salak onetsitako banaketa erregelekin bat zehaztuko dela zein aretori dagokion kasua ezagutzea (LPLren 11.3 art.). Lurralde eskuduntza arautzeko LPLk jasotzen dituen arauei so eginez, ez dute foru orokor bat aurreikusten,
|
hainbat
prozesu aldaerari dagozkien foru bereziak baino. Horrela, gatazka kolektiboei buruzko prozesuetan edo hitzarmen kolektiboak aurkaratzeari buruzkoetan, gatazkaren efektuak gertatzen diren auzitegiko sala izango da eskudun, edo aurkaratu den hitzarmeneko klausulen aplikazio eremua hedatzen den barrutikoa [LPLren 11.1 a) art.]; sindikatuak eta enpresaburu elkarteak eratzeari eta haien nortasun juridikoa aitortzeari buruzko prozesuetan, eta orobat haien estatutuak eta haien aldaketak aurkaratzeko jarraitzen diren prozesuetan, sindikatuek eta enpresaburu elkarteek egoitza duten barrutiko auzitegia izango da eskuduna [LPLren 11.1 b) art.]; sindikatuen berariazko araubide juridikoa, barne funtzionamendua edo kideekiko harremanak hizpide dituzten prozesuetan, eskumena prozesua eragin duen egintzaren edo egintzen efektuak gertatzen diren barrutiko auzitegiak izanen du [LPLren 11.1 c) art.]; eta, askatasun sindikaleko eskubideen babesari buruzko prozesuak ezagutzeko eskuduna babes eskea eragin duen lesioa gertatu den barrutiko auzitegia izango da (LPLren 11.1 d) art.).
|
|
Horrela, Gómez de Liaño, F., Álvarez de Linera, S., Pérez Cruz Martín, A. J., Roca Martínez, J. M., Hernández Galilea, J., Iglesias García, C., Derecho procesal laboral, op.cit., 243 or. Bere aldetik, Rodríguez Escanciano, S. k, Deficiencias del proceso social y claves para su reforma, op.cit., 25 eta 230 or.,
|
hainbat
prozesu aldaera arautzeak dakarren malgutasuna gaitzesten du eta bakarrik prozedura arruntarekiko benetako desberdintasunak dituztenak (bereziki, kaleratzeagatik ematen direnak) mantentzearen eta gainerakoak (lanbide sailkapena, oporrak?) kentzearen alde agertzen da. Egile berak, berbera mantentzen du beste lan batean,. El sistema de recursos en el orden social de la jurisdicción:
|
|
breve apunte de problemas?, op.cit. Antzean, Martín Brañas, C. k,. Los acuerdos adoptados en mediación, conciliación y arbitraje en el ámbito del artículo 91 del Estatuto de los Trabajadores: su control jurisdiccional?, Actualidad Laboral, 1995/ 47 zk., gutxiegi erabiltzen den prozesu arrunt batek eta
|
hainbat
prozesu aldaerek lan sistema prozesal oso konplikatu bat eratzen dutela baieztatzen du. Argudio bera erabiltzen du Gómez Colomer, J. F. k,. La tutela constitucional efectiva?, op.cit, op.cit.., oinarrizko eskubideen babes jurisdikzionala aztertzean, eta horientzat ere prozesu arrunta egokiagoa litzatekeela defendatzen du.
|