2021
|
|
Horrezaz gain, arestian aipatutako formazio faltak edota gai jakin batzuen inguruko ezezagutzak beldurra, galduta egotearen sentsazioa eta segurtasun falta eragiten dutela onartzen dute
|
hainbat
parte hartzailek (IIR1, IE2, LIR3, LIR2, LIR1). Horiek, gainera, ikastetxe aldaketa bat egiten denean areagotzen diren emozioak direla adierazten du LIR2 k, eta oraindik ere larritzen dira ordezkoa izateak dakarren ziurgabetasunarekin (LIR3).
|
|
Lehenengoari dagokionez eta GE4 k adierazitakoaren ildotik, egungo gazteen hizkuntza gaitasunak atzera egin duela diote beste
|
hainbat
parte hartzailek ere (IEE1, GIR1, NE1, LIR1, LIR3, DGIR1, IE5), eremu formalean, bederen, eta adierazitakoak aintzat hartuta, modu zuzenagoan edota zeharka gehientsuenen pertzepzioa bertsua dela esan daiteke ezbairik gabe. Hezkuntzaren ardura ere baden heinean, irakaskuntzako profesionalek kezkaz bizi dute egoera, Euskal Herriko hezkuntza sistema diferenteek gaur egun ez dutelako ikasle guztien euskalduntzea bermatzen, eskolak euskalduntze horren oinarria izan behar duenean (IE7).
|
|
Irakurmena edo irakurritakoaren ulermena da, bestalde, kezka hartzen den beste gaitasunetako bat, eta horri lotuta, ikasleen ikuspegi kritikoa. PISA txostenari60 erreferentzia eginez, irakurritakoaren ulermenari buruz eskainitako emaitzak mintzagai dituzte
|
hainbat
parte hartzailek (IE1, IE2, IE3, IE4, IE5, IE6, IE7), proba horiekiko jarrera eszeptikoa nagusi bada ere. Azken horrek zehaztutakoaren arabera, gaztelaniako irakurritakoaren ulermenean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleak OECDren nahiz Estatu espainiarraren batez bestekoaren azpitik daude puntu gutxiko tarteaz bada ere, eta ikasle nafarren kasuan, berriz, diferentzia handiagoa da baina batez besteko horien gainetik geratzen da, dena den.
|
|
Zentzu horretan, BHko irakasleek irakasgaiaren eremuaren barruan lan egiteko joera dutela esan du IE3 k arestian, modu hertsi samarrean, eta horrek nolabait" isolatuta" lan egitera daramala profesionala. Hain muturreko egoerak emango ez diren arren, egia da
|
hainbat
parte hartzailek jardun eremua norbere ikasgaira mugatzeko joera dagoela salatu dutela. Ondorioz, horrek hezkuntzarekiko ikuspegi bat determinatzea ez ezik, dagoeneko ikusi den moduan, irakas jardunarekiko jarrera jakin batzuk ere definitzen ditu.
|
|
IEE1 ek dioen moduan," duela 100 urte, klasikoek, esan nahi dut Dumas, Salgari, Julio Verne, Lewis Carroll... horiek guztiek belaunaldiak konbentzitu zituzten batez ere mundu estetiko berri bat ekartzen zutelako". Hori literatura unibertsalaren kasuan, baina euskal literaturari dagokionez ere, Lauaxeta, Aresti edota Sarrionandia bezalako autoreak gazte belaunaldi desberdinengana iritsi zirela uste dute
|
hainbat
parte hartzailek, horien erreferente literario izatera iritsiz. Gaur egun, ordea, klasikoak gazteei urrun samar geratzen zaizkiela uste du GIR1 ek, erreferente luketen horiek ezagutzeko beharra argi uzten badu ere.
|
|
Gaur egungo gazteak, ordea, gaztelaniazko literaturan kokatzen dituzte
|
hainbat
parte hartzailek (AIR1, MIR1, LIR3, IIR1). Euskaldunak izanik ere, gaztelaniaz irakurtzen dutela diote, gehiago erakartzen dituela (IIR1), eta arrazoi desberdinak eskaintzen dituzte.
|
|
Horiek guztiak halakoak edo bestelakoak lehenestearekin lotuta daudela ematen du. Izan ere, pertsonak ardatz dituen hezkuntza sistema moduko esaldiek goiburu gisa funtzionatzen dutela diote
|
hainbat
parte hartzailek, eta gero ez dutela errealitatea irudikatzeko, barnebiltzeko balio. Eta, ikasleekiko jarrera litzateke, NE1 ren ustetan, horren erakusgarri nagusietakoa.
|
|
Horietan, berdintasunezko harremanen eta entzute horizontalaren ariketaren bidez, literatur testuaren ulermen partekatu batera jo nahi da, elkarrekintzaren bitartez ulermen indibidual handiagora heltzeko, eta horietan alderdi sozioemozionalak nahiz motibazionalak garrantzi handia hartzen du (Aguilar eta besteak, 2010; Colorado eta Ojeda, 2020; Elboj eta besteak, 2021). Fikzio Interaktiboarena Interactive Fiction (IF), ingelesez (Holdstock, 2021) ildo horretan kokatzen den esku hartze interesgarria izan daiteke. boan
|
hainbat
parte hartzailek egokitzeko eta errekuperatzeko espazioa dela nabarmentzen dutelako, eta, bestetik eta bereziki, modu egokian prestatuz gero, testuingururik onena, eta, nonbait, naturalena izan daitekeelako edozein literatur errutina inplementatzeko.
|