2000
|
|
Bai, baliteke. Eta horregatik baliatzen eta erabiltzen dut, beharbada, neure euskara hau, Axularren eredurat, bere mila forma eta korapilotan, hemen jira eta han bira, letren eta hitzen desfile koloretsuan, zeren, alde batetik, atsegin eta plazent zaidan, eta zeren, bertzetik, bizitza ez baita lerro xuxen bat, baina joan doazen eta etorri datozen mila gertakiren eta bertze
|
hainbat
oroitzapenen bidegurutzea; eta bizitza da, orobat, biltoki bat, non juntatzen eta elkarganatzen baitira arrazoinaren arrazoinak eta bihotzarenak, zeinak, Pascalek zioen bezala, arrazoinak ez dituen ulertzen; eta bizitza da, azken finean, gertaki haien guztien eta arrazoin haien guztien bilbatzea eta irazkitzea, denboraren ehundegietan. Eta ene jokamolde hau, halatan, ene funsgabekeriarik funsgabeena izan daiteke edo funtsezkorik funtsezkoena.
|
2001
|
|
Herri bat bere iraganaosatuz hazten da, gu geu ere geure iragana osatuz hazten garen modu berean.Oroitzapen zehatzekin batera, badaude mistifikazioak eta asmazioak ere gureimajinario horretan. Betelana egiten dugu hutsuneak nabarmentzen ditugunean,
|
hainbat
oroitzapen deseroso baztertzen, beste batzuk edertzen eta osatzen...
|
2002
|
|
nola sortu zen, zenbat pertsonak lan egin zuten, haien asmoak eta buruhausteak zeintzuk ziren aurrera jotzeko orduan, egoitza edo ekipamendua eskuratzeko egindako ahaleginak, egunez eguneko anekdotak, eta abar?; datu horiek guztiak ez dira testu honetan sartzen, eta gainera hori ez zen nire asmoa izan. Badakit ere, hemen agertzen diren irrati askoren atzean pertsona asko gordetzen direla, beren izen eta abizenez, eta norberak hainbat anekdota,
|
hainbat
oroitzapen dituela kontatzeko; denak oso interesgarriak. Hemen agertu lukete Amaia, Xabier, Irantzu, Aitzol, Kepa, Txani, Pili, Kike, Agus eta beste hainbat esatari, teknikari, idazle edota kazetari, irratigintzan dabiltzanek, baita horien entzuleek ere.
|
2004
|
|
Irun aldera pasatzean txokea handia da, urbanismoaren eta mintzairaren aldetik. Horiek horrela, txikitako
|
hainbat
oroitzapen etorri zaizkit: txikitan ez nuen olio olibaren usaina jasaten ahal.
|
2005
|
|
Ez dakidan artean, tatxa gorri bat –edo azula, edo berdea– ikusten duguno
|
hainbat
oroitzapen mingarriren uhinek ilundutako harrietan, beti edukiko dugu zuen loreetarik onik irteteko esperantza, eta lehorreko egunetan aspertu, zorabiatu eta gure sindikatuaren ahulagatik kexatzeaz beste, itotakoen urteroko omenaldian hasperen egitekoa muñeirak dantzatzen dituzten gazteei beha, oroiminez.
|
2008
|
|
|
Hainbat
oroitzapenek burua betetzen zidaten non, duela guti, orduko argitalpeneko liburu bat berraurkiturik, itzulpen baten saiatzera menturatu nintzen, eta hona Maiatz argitaletxeari esker, zuei eskaintzeko parada izaten dudan. Hona beraz" Gorrail azeriaren ibilerak", itzuli dudan liburua eta hari buruz oharpen zenbait: Haste hastetik erran behar dut, izen guziak euskarara itzuli ditudala, ibilerak Euskal Herrian pasatu balira bezala, kasu eginez halere erdi aroko izenen zentzua ez nezan alda, eta hori, hautu bat izan da ene partetik.
|
2009
|
|
EITBk Donostian dituen estudioetan izan dira saioko kideak diren Makala DJ a eta Igor Zalakain sukaldaria. Haiekin batera, Aperitifa egin den bost urte hauetako zenbait pasarte gogoratuko ditu Garikoitz Udabek, eta
|
hainbat
oroitzapen, bizipen eta kuriositate entzuleekin partekatu dituzte.
|
|
Pronostiko onena duen eta endekapenezkoa ez den gaixotasun neuromuskularretako bat izan arren, miastenia gravisa oso baliogabetzailea da, eta pertsonarengan autoestimuan, izaeran, estres emozionalean, antsietatean, depresioan… asaldurak eragiten ditu, baita familia, gizarte eta lan giroetan aldaketak ere, horrek dakarren guztiarekin. Gaixotasunak zer adierazten duen zabaltzeko, AMES sentsibilizazio kanpaina bat egin du
|
hainbat
oroitzapen ekitaldiren bidez, hala nola pokerren eta informazio diptikoen erakusketa farmazietan, osasun zentroetan eta hainbat ospitaletan.
|
|
Baditut
|
hainbat
oroitzapen, ia 60 urte dituztenetakoak, lehen gaztaroan baino askoz biziago gogoratzen ditudanak, nire amama xalo maitagarriarekiko gogoaren hari mehe horretan herxtuki iltzatuak. Bata," txotxak biltzearena" da.
|
2010
|
|
Horrek Uribe komisarioak erakutsitako liburu nazkagarria ekarri zion gogora Amaiari. Eta liburuarekin batera, inolaz ere gogora ekarri nahi ez zituen beste
|
hainbat
oroitzapen.
|
|
Kasuhoriez gain, beste batzuetan hainbat pertsonak gaztaroko oroitzapen onak dituzteeta ez zaie axola ariketak egitea oroitzapen horien inguruan; aldiz, beste pertsonabatzuek ez dute oroitzapen onik eta oroimenari buruzko beste ariketa batzuk nahiago dituzte. Adibidez, zentzumena erabiliz
|
hainbat
oroitzapen gogora daitezke, usaimenaren bidez edota dastamenaren bidez. Lehenengo kasuan, indibiduoak«orain 75 urte gure amak goizero egiten zuen kafearen usaina» esaldiarekin, haurtzaroko oroitzapenak gogora ekar ditzake, esaterako, etxeko sukaldea, etxearenbanaketa, kaleko ezaugarriak, eta antzekoak. Bigarren kasuan, berriz, «haurtzaroanurtebetetze egunean gure osaba Julianek oparitzen zizkidan gozokiak» esaldiarekingozokiaren forma eta kolorea, txikitako opariak eta jostailuak oroitu ditzake.
|
|
Han zeuden berari eskainitako lerroak, baina gutxi ziren, gutxiegi, gainerako guztien artean. Toshirok —hobe ortografia horrekin— ez zeukan leku duinik beste hainbat eta
|
hainbat
oroitzapenen artean. Atera egin dut bere bazterretik, eta abuztuko ohar horien artera ekarri.
|
|
Bospasei urterekin, Olentzerotan, bazkide txartela oparitu zidaten gurasoek, eta hortik aurrera beste
|
hainbat
oroitzapen gozo dauzkat.
|
2011
|
|
Hitzek ez dute subjektuaren izaera osoa adierazten; a objektuak ihes egiten dio hizkuntzaren besterentze horri. a objektuak edo fantasmak eginkizun garrantzitsua betetzen du identifikazio inkontzienteetan, eta iman batek bezala bereganatzen ditu
|
hainbat
oroitzapen. Zenbat eta gehiago besterendu subjektua hitzaren sarean, are eta gehiago bereiziko da hitzetik, a objektuarekiko fantasiazko harremanean babesteko.
|
2012
|
|
Arteagako olerkariaz zituen
|
hainbat
oroitzapen agertu zizkigun A. Santi Onaindiak hura hil berri zela Karmel aldizkari honetan (1991). –Gomutaki tantak?
|
|
Lehen aipatu dut bihotzean gorderik gelditzen direla sentimenduak, hortaz seguru nago eta ezbeharrak bizi ditugunean zauriak geratzen zaizkigu, baina zauri haundienak gertuko norbait ondotik desagertzean uzten digu. Denbora igaroaz doan moduan zauriak sendatuz joaten dira baina zauriaren seinaleak hor geratzen zaizkigu betirako itsatsirik eta eguberriak bezalako egunetan zaurien marka horiek
|
hainbat
oroitzapen ekartzen dizkigute, haseran aipatzen nuen melankolia puntua sortuaz.
|
|
Prozesua hasten da. Emakumeari zerbait ahazten zaionean, medikuak nahiko informazio dauka
|
hainbat
oroitzapenen haritik tiraka hasteko. Detaile txikiak, terraza batean hartu zuten konbinatua, elkarrekin ikusi zuten pelikula bat, Périgorden asteburu bat pasatu zutenekoa, huskeria batek haserretu zituenekoa...
|
2013
|
|
Gogorapenak euren baitan gorde zituzten. Salbadorrek zein Juan Josek ezin zituzten
|
hainbat
oroitzapen atzean utzi. Agian, hori izan zitekeen oroimen traumatikoaren ezaugarrietako bat (Alvarez Fernandez 2007:
|
|
Xanti Zapirainek hainbat aldizkaritan idatzi ditu bertsoak. Familiari eta bizitzari buruz gordetako
|
hainbat
oroitzapen eta emozio (aitonak egiten zuen bezala,) bertsoak kantatuz plazaratu ditu. Eleberri bat idatzia du, Bizi behar dugu (2005). 49 Horrez gain, zenbait blogen egilea eta sustatzailea da.
|
2014
|
|
Nekatu samarrik zegoen; ezkondu egin nahi zuen. Gutun meta bat, dozena bat erretratu,
|
hainbat
oroitzapen eta akidura hura zirela medio, erabakia zuen Gordon ikusten zuen hurrengoan haien artekoa aldatu eginen zela. Biok aldaraziko zituen zerbait esanen zuen.
|
|
Petril zuriak osatzen du plazaren perimetroa. Han gorde zituen Mirenek hainbat eta
|
hainbat
oroitzapen. Jaietako lehen dantzaldi haiek.
|
2015
|
|
mutuak dira ugarienak, komunikatzeke geldituko da ETAri loturiko
|
hainbat
oroitzapen. Gogoratzailearen memoria zeharkatuko ez duen oroitzapen horietako bat, Abaitua Kepa adiskidearen etxera doanekoa, Morlans auzora.
|
2016
|
|
Zarauzko alkatea Imanol Urbietaren eskolan ibilitakoa da eta alkate bezala ere
|
hainbat
oroitzapen ditu, besteak beste, sanpelaioetako Haurren Danborradan bizitakoa.
|
2017
|
|
Bizitza osoa telefono dei baten zain pasatu duenaren modura, etorkizunak dagoeneko ez du axolarik niretzat. " Bizitzan edertasuna ez dun dena, neska", hainbestetan errepikatu zidaten gaztetan, eta ez hori bakarrik, hainbat eta
|
hainbat
oroitzapen. Presentea pasatuan bezala bizituz gero, apokaliptikoa baino ezin du izan pertsonak, eta halaxe gertatzen zait niri.
|
2018
|
|
Batak bestea estutu zuen, ahalik eta indar handienarekin. Besarkada hartan hainbat eta
|
hainbat
oroitzapen, min eta barkamen eske laburtu ziren. Zerotik hasteko gogoa.
|
|
" Berezia izan da garaipena,
|
hainbat
oroitzapen baititut Laudio Krosari buruz. Gainera, ezagun ugariren bultzada jaso nuen ibilbidean eta podiumean.
|
2019
|
|
Idazten hasi eta itzalpean gordeta nituen
|
hainbat
oroitzapen berreskuratu nituen. Gogoratu nuen, adibidez, oso gazte nintzela nire lehen fantasia erotikoek bortxaketa moduko baten antza zutela.
|
|
Usok baditu
|
hainbat
oroitzapen argiago: –Plazako agurrean gogoratzen naiz gora igo ginela eta zuk [Kattalinek] testu bat irakurri zenuela lagunen izenean?.
|
|
–gaur ez dugu ezer ere egingo, gaur proiektua kontatu eta parte hartzeko prest ote zauden besterik ez nizuke galdetu nahi?, edo halako zerbait esan diot; berak, ordea, hori onartutzat eman eta segituan egin die tira oroimenei, beretzat ere hau garrantzitsua dela erakusteko. Segituan atera dira hainbat gai,
|
hainbat
oroitzapen. Argi dago Anderrek baduela zer kontatua, eta leku bat zor diola liburu honek.
|
|
Kamainatik jaikita, urrats baldar batzuk egiten ditu balantzaka bizkarra hormaren kontra bermatu arte. Bart gauekoa gogoratzen ahalegindu arren,
|
hainbat
oroitzapen lauso baino ez zaio iristen akordura: milaka orratzen ziztadez jositako oroitzapenak.
|
|
»Idiki erregosiari eraso ahala, ardo gorriaren laguntzaz betiere, Albertok erraietako barrunbetan babestutako
|
hainbat
oroitzapen askatu, eta unean baino unean bizkorrago zebilen mihiari lotu zitzaizkionan, noiz azaleratuko zain.
|
|
30). Horrez gain, bere bizitzako
|
hainbat
oroitzapen bildu ditu eta Ipar Amerikako zenbait emakume sortzaile, idazle edota intelektual ezkongaberen biografiak gogora ekarri eta berridatzi ditu. Emakume horiek," etxetiartasunari berezkoa zaion autoeroapena" baztertzean," beren nia lantzeari" ekin zioten, ezkondu gabeko bizitza" maila sozial zein pertsonalean baliotsua den egoera gisa" defendatuz, eta" ezkontzaren aurkako hautuaren bitartez independentzia femeninoaren balioei forma eman zieten" (2016:
|
|
Atzen aldian ez, baina
|
hainbat
oroitzapen paregabe utzi dizkit O.k, asko.
|
2020
|
|
Beste
|
hainbat
oroitzapen polit ere baditut. Errezilgo Benta Berrin afaltzen ari ginen batean, hara non agertzen den aita, Antonio Mari!
|
|
...gelditu behar izan genuela gaixotasuna kontrolatzeko, etxeratze agindu horrek orbanez beteta utzi dituela gure bizitzak, eta oraindik ere birus honen eboluzioaren arabera antolatu behar dugula egunerokoa. 2020 urtea lehenbailehen amaitzea eskatzen duenik ere bada, begizkoa urtearekin batera desagertuko balitz bezala.Atzera begira jarrita, eta gertatutakoaren alderdi positiboan arreta jarri asmoz,
|
hainbat
oroitzapen datozkit burura: eskulanak eta denbora pasak, etxeko txoko ezberdinetan emandako denbora, ogia egin genuenekoa, leihotik begira deskubritutakoak, auzokoekin partekatutako momentuak… eta Internet. Pandemia aurretik Interneten eta teknologia berrien erabilera etengabea bazen ere, etxean sartuta gelditu ginenean nabarmen areagotu zen horien erabilera:
|
|
Hor dago kokatua, fisikoki, Leteren aberri poetikoaren lurralde zehatzaren parte bat behintzat. horien bidetik
|
hainbat
oroitzapen datozkio Leteri; tartean, aipamen berezia merezi duten Eguberriena eta Olentzerorena. Lurraldea eta erritua eskuz esku doaz.
|
2021
|
|
Gutun bat irakurri zion Bergarak Beirieri. Gogoan izan zituen lagun artean partekatutako
|
hainbat
oroitzapen, eta «aitzinatu ahala hartutako bideak» ere bai. «Milesker, Lorentxa, zarena izateagatik, eta milesker zarena gurekin partekatzeagatik.
|
|
Kontuak kontu, memoria beharrezkoa den arren, beharrezkoa da, baita ere, atzentzeko ahalmena eta gaitasuna, behar ez ditugun hainbat eta hainbat kontu baztertzeko bidea eskaintzen baitigu ahalmen horrek. Egin kontu zer litzatekeen ikusitako eta bizitako guzti guztia gogoratzeko gai bagina eta, okerrago dena,
|
hainbat
oroitzapen ahazteko gaitasunik izango ez bagenu. Beraz, garrantzitsua oroitzean eta oroitzapen horien gainean norberaren errealitatea eraikitzean dago kakoa, ez bizitako dena gogoratzean.
|
|
Dena dela, ez nian nahi mendizaleek eta Bilbora eraman ohi dudan fardelarekin ikustea eta, besterik gabe, geltokiko bazter ezkutu samar batean gorde diat, bihar, beherakoan, jasotzeko. Gorakoan, ilunabarrarekin jaisten ari zen mendizale jendeak harrituta begiratu zidak, baina ni gustura nindoaan, neure baitara
|
hainbat
oroitzapen erakarriz. San Adriango aterpera iristerako iluna nahiko sartua zen arren, hango ikusmira ederra baino ederragoa iruditu zaidak:
|
2022
|
|
Urteetan, hainbat komunikabidetan eman du Gasteizko jaien berri, baina beti jakin izan du lan egiten, eta, aldi berean, jaiez gozatzen. Barre artean, festei buruz dituen
|
hainbat
oroitzapen goxo aipatu ditu: «Zalantzarik gabe, denek ondo pasatzeko moduko festak dira».
|
|
Memoria ehizatzeko jarraibideak: ...r esan gabe, denbora bat hor mantendu eta bitartean lagunekin plazan geratu, familiarekin bildu, Gabonak ospatu, oporrez gozatu, urte berriari ongietorria eman, zoritxarrez lanera bueltatu, hau guztia oroitzapena praketan ezkuturik dugula, geroz eta hotzago baina bizirik oraindik, eta lana amaitu eta etxera bueltatzean, ehizaki maitea kaxoi batean paratu, behar bada lehenago lapurtu genituen beste
|
hainbat
oroitzapenekin batera, eta nahi dugun bakoitzean begiratu, nostalgian mozkortu, noizbait momentu hobeak bizi izan genituela geure burua konbentzitu.
|
|
Gaur zortzi hil zen Iñaki Segurola idazle, hiztegigile, irrati eta egunkarietako zutabegile, euskaltzain urgazle eta adiskidea.
|
Hainbat
oroitzapen berritu zitzaizkidan haren heriotzaren albistea jaso ondoko goibelaldian, batzuk pertsonalak, besteak ez hainbeste.
|