2001
|
|
Ez zuten segur Balantsunen etxean mendekuz biloak mozteko emazterik, eta aita aspaldian kasko pelatua zen. Zena zela stalagean, presuner lagunak herriminez hantu abestiekin loriaturik uzten zituen Joanesek,
|
hainbat
non pribazioak, ondoko aterpe hertsietarik zetozen haragi erre usainak eta zaindarien bortizkeriak ahanztea lortzen zuten. Etxegorri bikarioak ez zuen Balantsun gogotik galdu haatik, Eskualzaleen Biltzarreko bazkarietara gonbidatu zuelako aldi oroz, gerla bukatzerakoan.
|
2005
|
|
Ondoko lan gunean berrogeita hamar urte pasatuak zituzten bost kide lizentziatu ziren, aitzakia berdinak erabiliz. Hegats pausatzeko taldean, ezer egiten ez zuen gazte bilo harro bat aurtiki zuten; lanera buhaka jiten eta egunean zehar dena arraileria eta zinkurina ari zen, aldizka alfer estakuru,
|
hainbat
non Sebasen irudiko hondarrean kanporatzea merezitako gaztigua zitekeen: lana maitatzekoa zen, etxea eta haurrak bezainbat, edo gehiago.
|
|
Aljeriar jatorrizko Fadilak zapi iluna zeraman buruan eta zenbaitetan, ez marrantatzeko, Edmeak ere buruko lilizua zekarren: ohituraren erruz adiskidetu zirela erran zitekeen,
|
hainbat
non Edmeak ardi gasna zatiak oparitzen zizkion Fadilari, honek bideko eskaintzen zion couscous puskaren trukean.
|
|
Yvesek ozenarazten zuen musikaren behatzea maite zuen
|
hainbat
non garraiatzearen erruz zuloak tapatzen ari zitzaizkion eta alabari ostu plastikozko flautaz melodia haiek errepikatzen saiatzen zen: sosa postan jasotzeak bezainbat on eragiten zion erraietan, musika sakon eta alegera hark.
|
|
Ordez Grenelle aldeko dantza-tokia aztalkatuz, joan zen, bereber ikusiko ditek murmuzikatzen zuela. Luzaroan entzun zuen Grenelleko akordeoien soinu alegera,
|
hainbat
non Saint Florentingo elizatik zilarrean bizihaztu Jesusen tailua iltzatua zekarren egurrezko gurutzea ostean, ez jakin nork abisatutako poliziaz inguraturik, bera ere kalbarioko estazione zela, oraindik ere musika airos hura zerabilkion kasko zokoan.
|
|
zera zitekeen. Urduri zen
|
hainbat
non tea kikera eskuetarik erortzera utzi zuen, ostatuko zerbitzarien artean gaitzeko harramantza eraginez. Man ez zen barre egitetik kantitu.
|
2007
|
|
Ez zen aspertzen nirekin, eta horrek menturaz aspaldiko partez sosegatzen ninduen. Jendeak nardatzeko ohitura larria neukan,
|
hainbat
non aste apurrez baztertzen ninduten. Zainak desbideratzen zitzaizkidan orduan, debalde galdezka.
|
|
Abiadura hutsa ez nuen gogoko, ez, are gutxiago eguneroko harat honatetan. Urritasun emearen ohaidea nintzen, gauza guztiak astiro egiten nituen,
|
hainbat
non batzuek egoera gaizki interpretatzen zuten, tuntuna nintzela ustez. Tetele larria ere nintekeen, ordea denboraren erritmoari jarraitzea ororen gainetik laket zitzaidan, denborak bere denboratasunean denbora hartzeko pribilegioa bailuan.
|
2021
|
|
Ez nuen sekula horrelakorik ikusi.
|
Hainbat
non nire ikerketa bera ahantzi bainuen. Zainak lasaitu zitzaizkidan.
|