Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2000
‎Baina lehendik erran nizuke, benturaz, nola iragaiten genituen gauak osabak eta biok, ostatu edo benta bateko gela berean komunzki, nor bere ohean eta Arkimedes zoko batean, ene hainbat jokabideren ulertzeko inportant izan daitekeelakoan. Izan ere, osabak zurrunga egiteko ohitura zuen, eta, nahiz eta gehienetan ez nituen haren zurrungak aditzen, loak ni hura baino lehenago hartzen ninduelako eta behin loak hartuz gero nekez itzartzen nintzelako, halarik ere, guti batzuetan, astean behin edo, hura ni baino lehenago lokartzen zen, eta halakoetan ez nuen gozorik izaiten, zeren urduri jartzen bainintzen eta nekez hartzen ninduen loak eta nekez egiten nuen lo handik aitzina eta, egiten nuenean ere, urduri egiten nuen, eta urduriago jaikitzen nintzen, finean.
2002
‎Hemen bost alderdi jorratuko ditugu: hasierako ebaluazioa, ikas plana, irakasle tutorearen hainbat jokabide, ikas-materialak eta ebaluazioa.
‎c) Irakasle tutorearen hainbat jokabide
‎Pentsalari batek baino gehiagok" gure paradisu galdua" deitu izan duen haurtzaroak helduon hainbat jokabide ulertzeko aukera  eskaintzen du sarritan. Ezkutaketara jolastea, esate baterako, ez da jolas egite soila, ez da jolas hutsa, edo beste modura esanda denbora pasarekin zerikusirik ez duen beste zerbait ere izan daiteke.
2005
‎Hobe beharrez, interes handirik ez duelakoan, den dena ez baitago hurrengo belaunaldiei iragaiterik, ala zer hori, dena delako hori bazterturik xedetzat hartu dugun autore hori, gure arteko historiara, irudi hobearekin igaroko delako ustean? Idazle baten hainbat artikuluri, hainbat jokabideri ez ikusi eginda, irabazi ala galdu egiten du gure tradizioak: nolabaiteko traizioan dihardugu ala hildako idazleei zor zaien begirunea atxikitzen?
2006
‎Badakit oso kontu bitxia dela mutil nerabe bat guztiz liluratzea apenas ezagutzen duen emakume erkin adineko batekin (frau Gerda gaztetasunetik bezain urrun zegoen ederra edo itxura atseginekoa izatetik; eta ordu arte ikusitakoaren arabera, are urrunago zegoen aberatsa izatetik); hala ere, nuke egun hartan sentitu nuena adierazi lilura edo xarma bezalako hitzak erabili gabe. Harrezkero, ezagutu ditut pertsona batzuk psikoanalisia baliatzen zutenak niri ulertezina egiten zitzaidan hainbat jokabide esplikatzeko. Ni neu ere saia ninteke intuitzen ditudanak agertzen (ez da zaila nik garai hartan Alemaniaz nuen ama babeslearen irudia eta frau Gerda lotzea), baina ez, ez dut betazalik erre nahi frau Gerdak sortu zidan lilura esplikatzen.
2007
‎Hori baino lehen, baina, badaude saguak infektatuta daudela ohartarazten duten hainbat jokabide; adibidez, infektatu eta zortzi astera, saguek objektu ezagunak ezagutzeko gaitasuna galtzen dute. Ikertzaileek frogatu dutenez, garai horretan prioi eraldatuen ekoizpena galarazten bada, nerbio sisteman sortutako kalteak sendatu egiten dira, eta saguak bere onera etortzen dira.
‎Eskema horrez gain, haurrek beren sexuari buruzko eskema eraikitzen dute.Beren generoarekin bat datozen hainbat jokabide egiteko eta genero rolakbereganatzeko beharrezkoak diren ekintza planei dagokie eskema hori. Hala, genero identitatea garatu duen neska batek lehenengo ikasten du, adibidez, panpinekin jolastea, neskena?
2009
‎Baliabide eta marketin kanpaina handiko filma da; areago, benetako gertaera batean oinarritutako pelikula beldurgarri horietako bat. Hala da, bai; estruktura konbentzionala, komedia ukituak dituen istorio dramatikoa, eta hainbat jokabide zital salatuko dituena ematen duena, baina azkenean politikoki zuzenaren eremuan geldituko dena.
2010
‎Goi mailako kimikariek eta fisikariek Einstein-ek, Heisenberg ek, Bohr-ek eta beste hainbatek harreman zuzena izan zuten nazismoarekin, eta, gehienek aurkako jarrera izan bazuten ere, beste batzuek, Stark ek eta Lenard ek batik bat, orduko III. Reich eko kargu garrantzitsuak izan zituzten. Beste hainbaten jokabideak, berriz, anbiguotzat jotzen dira, Heisenbergenak esaterako, eta, oraindik orain, susmagarri samartzat Plancken azken urteak.
2011
‎Atal honen sarreran aipatu dugun moduan, obsesioen eta konpultsioen antzekoak diren fenomenoak ohikoak izaten dira biztanleria orokorrean (Steketee, 1999). Zortea izateko egurra ukitzea edo behatzak gurutzatzea, ezer txarrik ez gertatzeko etxea edo kotxea bedeinkatzea, eta antzeko beste hainbat jokabide tipikoak izaten dira. Desberdintasuna da, nahaste obsesibo konpultsiboa pairatzen duena oso gaizki sentiarazten dutela obsesio eta konpultsioek, obsesio eta konpultsio horietan pentsatzeko eta horiek aurrera eramateko egunero ordubete baino gehiago behar izaten duela, eta egoera horrek guztiak bere eguneroko errutinan, laneko edo eskolako errendimenduan, edota besteekin dituen harremanetan eragin nabarmena duela.
2012
‎egoeraren, joka­bidearen eta pertsonaren arteko elkarrekiko determinismoa(, norberaren? sistemari egin­kizun erabakigarria aintza­testen dio); eta autoeraginkor­tasunaren printzipioa, hainbat jokabide eta psikoterapia teknikaren emaitza positiboan mekanismo artekari den heinean. Harrezkero, autorregulazioaren inguruko ikerketak eta anali­siak agerian jarri dute subjek­tuak bere kontingentzietako batzuk, kontrolatzen?
‎– Osasungintzako profesionalek harremana despertsonalizatu eta kontrolatzen duten hainbat jokabide garatzen dituzte. Zehazki, estrategiak hauek dira:
2013
‎Gogo beroz ekin zion programa eraldatzaileari. Hasteko, aitzinako garaietatik indarrean zeuden hainbat jokabide, girgiluak, kateak edo gisa bereko burdin loturak debekatu zituen. Bestalde, kartzeletan laizismoa ezarri zuen, ordura arte zeuden errito erlijiosoen betebeharra kenduz.
‎Bestalde, jolas sinbolikoan haurrek hainbat rol antzeratzen dituzte. Rol horiek hainbat jokabide arau dituzte. Haurrek jokabide arau horiek bereganatu eta, ondorioz, beren jokabidea mugatu egiten dute.
‎Arau ez idatzi batzuek zuzentzen dute pertsonen gizarte portaera, baina talde kultura bat osatzen dute besteekin elkarreragiteko moduan. Interneten ere hainbat jokabide kode daude, “netiketa” izenburupean sailkatuta, sare sozial bakoitzean dauden komunitateen arabera. “Netiketa” hori mundu erreala gidatzen duten arauen egokitzapena da, eta, oro har, besteen errespetua eta begirunea erakustea du helburu.
2015
‎Dituzten jokabideak ezagututakoan, aholkuak ematen zaizkie, ikastetxeko irakasle guztiek edo gehienek batera, hainbat jokabide eta jarrera komun har ditzaten.
‎Irakasleek duten jokaera da interbentzioa, ikaslea gaztelaniaz edota euskaraz hitz egiten aditzen dutenean. Irakasleek dituzten jokabideak ezagututakoan, aholkuak ematen zaizkie, ikastetxeko irakasle guztiek edo gehienek batera, hainbat jokabide eta jarrera komun har ditzaten (gela barnean zein kanpoan), alegia, dituzten jokabideak bateratzeko eta adosteko bidea egiten da. Koherentziaz jokatzeko, ikasle berari mezu kontrajarriak ez emateko eta errepikatutako mezuekin inor ez aspertzeko jokabide egokiak adostea proposatzen dugu dokumentu hau betez:
‎Hipermodernizazioaren kapitalismo globalak, munduko miseriek eta kapitala metatzeko modu berriek, beste ezerk baino gehiago, argitzen digute aldaketen generadorea non den. Hurrengo atalean aztertuko dut arretaz" bereizi beharra", esan dezadan orain, besterik gabe, mundu identitate bat zabaltzen ari dela, hainbat eta hainbat jokabidek, erreferentziak, gustuk, esperientziak eta abarrek elikatzen duten mundu globaleko Identitatea.76
‎Euskara, hortaz, Egitura izan daiteke hainbat jokabide komunitate trinkotan, baina oro har, anomalia da. Eta anomaliek bizi komunitate itxi baten sostengu irmoa izan ezean, ez dute inoren matrize psikologikoa izateko ahalmenik, ezin dute, bestela esan, fraktalik sortu.
2016
‎Ikerketa horrek zera erakusten digu: ez desiragarriak suertatzen diren hainbat jokabide ukatu eta isildu beharrean adierazteko bidea eskatzen ari direla gaurko gizartean. Hortaz, hauxe da egiten dugun galdera:
‎Iruzkina (9): Gizalegez jokatzea zer den bilatzen hasi aurretik, hainbat jokabide zerrendatu ditzakegu, ez al duzue uste. Adibidez:
‎Anbizio politikorik gabeko politikariak baino ezin du segurtatu, gizartearen interesa izango duela ipar-orratz eta bestelako interes ustelik ez duela bere jardun publikoa baldintzatuko. Gaur egun ohiko bihurtu diren hainbat jokabide gaitzesagarri zeharo aienatuko lirateke politikaria benetan gizarteak hautatua balitz. Benetan diot, ez gaur egun bezala, hautapen itxurak eginez haginak zorroztuta euren burua hautagai eskaintzen dutenen sortatik halabeharrez hautatua.
2017
‎Ostera, ADIN SOZIALA" soziokultural izenez ere ezagutzen dena (Cavanaugh eta Blanchard Fields, 2002)" pertsonak gizartean garai historiko jakin batean hartzen dituen rolei eta rol horiek betetzeko eraginkortasunari dagokie. Adin mota hori hainbat jokabide eta ohituratan islatzen da; besteak beste, janzkeran, hizkeran, besteekin harremanak izateko estiloan eta antzekoetan. Egun, psikologiaren ikuspuntutik, pertsona bat sozialki heldutasunera iristen da ikasketak amaitu, lanean hasi eta independentzia ekonomikoa lortu, gurasoen etxetik kanpo bizi eta antzeko jarduerak egiten dituenean.
‎Ur geza batzuetan ez da ongi erabiltzen, hainbat jokabide ez egokirengatik edo laborantzako lurren ureztatzeko teknika batzuengatik. Baina badira gutiago xahutzeko aterabideak, norberak edo denen artean gauzatzekoak.
2018
‎Are gehiago nabarmentzen da egoera hori ordezkapen edo oporraldietan. Osakidetzaren hainbat jokabideren koherentziari buruz zalantzak ditu Arantza Aranburuk: " Ordezkapenetarako profesional euskaldunak jartzen ez dituztenean, horiek lortzeko zailtasunak dituztela argudiatzen dute.
‎–Hara zer egin didaten??, baina ez du gorrotorik gorde. Aitortzen du ikaragarri mindu zutela partiduaren barruko hainbat jokabidek, baina ez dauka gorrotorik. Eta ikusi dut harengatik sekulakoak esaten dituztela biografia batzuetan eta, baina kontu horiek desegin egin behar dira, eta berak hala egin du.
‎Estatuak eta Erakundeek noiz aitortu behar dute beren hainbat jokabide maltzur, bidezkoak ez zirenak, Terrorismo hutsa baino. Hala ere, diskurtso ofizialek saihestu egiten dute hori dena eta alde batera bakarrik begiratzen.
2020
‎Esaterako, alkate batek euskarazko jardunean erdarazko hitzak sartzen dituenean, haiek indar gehiago dutelako uste harroan, edota bere burua jakintsu plantan agertu nahian; egitez, ezjakintasun itzela baino agertzen ez duenean; edota hedabideetan nabarmentzen diren politikariak edo kontseilariak euskaraz irakurtzeko arazoak dituztela garbi erakusten digutenean, esanez bezala gustura egon gaitezkeela euskaraz bizi garenok guregatik irakurtze lan nekeza hartzen dutelako besterik gabe, hots, hedabideetan klarki agertuz gurean agintari izateko hizkuntza nazionala jakin beharrik ez dagoela, edo bestea dugula hizkuntza nazional; edota euskaraz ariturik ere, beti erdal erreferentziez horniturik dihardutenek, euskal mundua autonomoa ez baizik eta guztiz erdaren mendekoa dela sentiaraziz entzuleari... Zenbat luza daitekeen etsenplu txarren arrosarioa, nahi izatera! Hedabideetan nor agertzen diren horiek herritar xumeagoen euskararen alderako konplexu atxikiarazle gertatzen dira, horrek ez desenkusatuagatik hainbat jokabide tamalgarri.
‎«Legez kanpoko kudeaketa horrekin, enpresa etekin handia lortzen ari da, kobratzen ari baita herritarrek ematen duten arropa berriz erabiltzen ariko balitz bezala». Italiako hainbat jokabiderekin parekatu dute: «Portaera mafioso hauek Italian gertatzen ari dira, zaborraren kudeaketarengatik ordaintzen ari direlako, jende guztiak dakien arren hondakin horiek Ziordian botatzen dituztenak bezala bukatzen dutela».
‎Ekologistek salatu dutenez, «legez kanpoko kudeaketa horrekin, enpresa etekin handia lortzen ari da, kobratzen ari baita herritarrek ematen duten arropa berriz erabiltzen ariko balitz bezala». Italiako hainbat jokabiderekin parekatu dute: «Portaera mafioso hauek Italian gertatzen ari dira, zaborraren kudeaketarengatik ordaintzen ari direlako, jende guztiak dakien arren hondakin horiek Ziordian botatzen dituztenak bezala bukatzen dutela».
‎Edonola ere, hezkidetza, eredu menderatzailetik kanpo, norbere desberdintasunei erantzungo dien hezkuntza da, beraz, ezin dira mutilentzat eta neskentzat erreferentzia igualak baliatu, eskola mistoak egiten duen lez, hainbat jokabide barneratuak daudenez gero, tratu diferentzial bat beharrezkoa baita. Horregatik ezin da berdintasuna estrategiatzat hartu, ez baitu norberaren genero identitatea kontuan hartzen duen heziketa prozesurik sustatzen (Delgado, 2015: 30).
2022
‎Eskuin ezkerti Lidergoaren Teoriaren (Rosing et al., 2011) arabera, liderrek hainbat jokabide erakutsi behar dituzte berrikuntza prozesuetan, garatzen ari diren esplorazioedo ustiapen jardueretan oinarrituta: esplorazio jardueretan jokabide irekiak, eta ustiapen jardueretan, berriz, itxiera jokabideak.
2023
‎Bestetik, autoritatearen figura eraikitzaile horren gainbeherak, eta txikiekin den dena negoziatu eta denetarako konbentzitu egin behar dela oinarri duten joera gero eta ohikoagoek, autoestimuaren atalean landu dena eragiteaz gain, txikien psikismoari eragiten diete, eta, horrela, berezkoak ez dituen eskubide eta eskumenak dituela ematen diegu aditzera; horiek, gerora, hainbat jokabide ereduren hazi izan daitezke, jokabide lotsagabekerietatik hasi eta suizidioaren atalean ikusiko dugun egoera larrietaraino joan daitezkeelarik ondorioak.
‎Beraz, kasu horretan bezalaxe, hainbat jokabide aldatzeko, haratago joan behar dugu. Barne prozesu oso hori gabe, jokaera horiek ezin dira egun batetik bestera automatikoki aldatu, beharrezkoa da barne ulermena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia