Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2000
‎Eta hura erran zuen eta bertze anitz gauza erran zituen... eta erran zuen, konparazione, ezen tigre hura koska hartan geratzea ez zela kasualitate hutsa izan, baina Jainkoaren probidentziak bideratu eta xuxendu garazia eta faborea, Urbiaingo hainbat herritarrek ere parte hartu ahal izan zezan deabruaren kontrako garaitian; eta erran zuen, halaber, ezen jauregiko jauna konfesatu egin zela harat joan aitzin, eta bonabentura eta betiko bozkarioa zirela konfesione on baten ondore eta sari ezin hobeak.
‎Eta Zabaletako nagusiaren gaubeilan aita Bartolome egon zen, baita don Laureano eta hainbat herritar ere... eta aita jesuitak bere erabakia hartu, eta guztiak ados agertu zitzaizkion, zeren guztiak baitzituen bere erranetarat... eta, hala, biharamuneko hil elizkizunen ondoren, labanak eta igitaiak eskuan harturik, osaba Joanikoten dorretxerantz abiatu ziren, aita jesuita buru zutela.
2005
‎Behar bada beranduegi baina Azpeitian Zer? aldizkarian eta beste hainbat komunikabideetan eman da atzerapenaren berri; gugana zuzenean jo duten hainbat herritarrei ere azaldu diegu egoera.
2006
‎Aurreskua dantzatu zioten eta gero, bertso batzuk ere kantatu zizkioten Erleta bertso eskolako ikasleek. Abesbatzak, txalapartariek, txistulariek eta beste hainbat herritarrek ere parte hartu zuten ekitaldian. Ondotik, Lasartek berak hitza hartu zuen eta eskerrak eman zizkien bildutakoei.
2007
‎Langileak eta korporazio kideak kanpoan itxaron behar izan zuten zabaldu arte. Etxebizitza sozialak eskatzeko hainbat herritar ere bertaratu zen. Pelotazo urbanistikorik ez, Etxebizitza sozialak ja, Abadiño no es Marbella, Abadiño es de todos leloekin pankartak ere jarri zituzten udaletxean.Etxebizitza eskubidea, Abadiño ez dago salgai eta Uriarte lapurra oihu artean hasi zen bilkura, eta, balkoian kateatutako hiru herritarrek EA eta EB Berdeak eko zinegotzien aulkietara kateatu ziren, ziotenez, “euren esku dago eta egitasmoa onartzea”.
2010
‎Kontuan hartu behar da Baztango Udala ibar osoaren udala dela. Egia da badela talde bat proiektuaren aurka dagoena, eta Lekarozko hainbat herritarrek ere euren iritzia azaldu dute herri galdeketan. Baina hori baztandar talde txiki batek egin du, eta proiektu hau baztandar guztientzat da.
2011
‎Azaroaren 20ko Espainiako hauteskunde orokorretan herritarren bozen ondorioz lortzen dituzten ordezkariek Euskal Herriaren «nazio aitortza eta hari dagokion erabakitzeko eskubidea» lortzea izango dute xede. «Partida Euskal Herriaren eta Espainiako Estatuaren artean» jokatzen dela azaleratzen saiatuko dira, atzo Donostian egindako aurkezpenean jakinarazi zutenez.Koalizioa osatuko duten alderdietako kideez gain, hainbat herritar ere agertu ziren atzoko prentsaurrekoan. Arkaitz Estiballes eta Julio Soto bertsolariak, Nestor Basterretxea eskultorea, Kandido Zubikarai preso ohia, Josu Muguruzaren alargun Elena Bartolome, Olatz Arozena sindikalista, Maitane Linazasoro oiartzualdeko gazte auzipetua eta Maitane Larrauri Lekeitioko alkatea, besteak beste.
2013
‎Zortzi egunez luzatu zen, eta ehun lekukotik gora deitu zituzten deklaratzera: tartean hiru akusatuak, senitartekoak, poliziak, Maria Mindegia alarguna eta bere seme alabak, apaiza, eta baita beste hainbat herritar ere.
‎“Garai batean bezala, auzolanean egiten dugu sagar bilketa; baita sagardoa ere. Bertan egoten gara Burdina taldeko kideak, baina baita taldekide ez diren beste hainbat herritar ere. Lan egin ondoren, festa giroan egoten gara partaide guztiak, oso giro polita sortzen da”.
2014
‎Alboan izan ditu omenaldi osoan Tomasi Pelaez alargunak Josu eta Andoni semeak. Gainera, Gipuzkoa mailako politikari sozialistak eta hainbat herritar ere hurbildu dira hilerrira. Besteak beste, bertan izan dira Jesus Zaballos eta Ana Urchueguia alkate ohiak, Jesus Egiguren, Denis Itxaso, Miguel Buen eta Iñaki Arriola.
2015
‎Bileran bildu ziren hainbat herritarrek ere bat egin zuten Alde Zaharreko zarataren inguruan udalak zuen ikuspegiarekin. " Goizean goiz, 07:00ak inguruan haize makina bizilagunon iratzargailua izaten da, horrekin hasten dugu eguna".
‎Lehen, barazki-jaleek eta alergiaren bat zutenek baino ez zituzten hartzen, eta orain, berriz, beste hainbat herritarrek ere hartzen dituzte.
2016
‎herrialdetako hainbat herritar ere boluntario aurkeztu
2017
‎Nazioartean, bando honek Sobietar Batasunaren laguntza izan zuen. AEBko, Britainia Handiko, Frantziako eta beste herrialdetako hainbat herritar ere boluntario aurkeztu ziren Francoren aurka borrokatzeko. Boluntario horiek Nazioarteko Brigadak osatu zituzten.
‎Errekan lanean ibili ondoren, bazkaritara joan dira batzuk Maalara eta jatorduan beste hainbat lagun ere elkartu zaizkie. Bazkalostea girotzeko, Ez da kasualitatea bertso musikatu saioa izan da eta bazkaritan egondakoez gain, gerturatu dira beste hainbat herritar ere. Askotariko gaiei buruz aritu dira bertsotan Uxue Alberdi, Ane Labaka, Miren Amuriza eta Onintza Enbeita, Maider Arregiren esanetara.
2018
‎Zarautzen, berriz, ekitaldi xume batekin eman zioten amaiera Euskal Herri osoan egin den ariketa sozialari. Udal Elkarteko, herriko ikastetxeetako eta Bombas Iturreko ordezkariek beren esperientziak azaldu zituzten Antoniano aretoan, eta ondoren, publikoko hainbat herritarrek ere hartu zuten hitza. Esperientzia positiboak eta ez horren positiboak azaldu zituzten horiek.
‎Bi eskuez astindu zituen amaren sorbaldak, eta You Siporen gorputzak balantza egin zuen alde batetik bestera. Bizilagunak berehala etorri ziren iskanbila entzutean, eta kalean zebiltzan hainbat herritar ere harriturik hurbildu ziren. Patioan jende aldra handi eta zaratatsu bat bildu zen.
‎Hango liburutegian noiz edo noiz topo egin zutelako ezagutzen zuten elkar Veltek eta Cruzek, eta bata bestearen lana ezagutu zuten martitzenean. Baita hainbat herritarrek ere. Saioa irekia zen eta soziologia juridikoko ikasle batzuk ez ezik, Cruzek egindako ikerketan parte hartu duten 65 urtetik gorako emakume asko ere joan ziren aurkezpenera.
‎Parean tokatu diren herritarren ezusterako, kamerak, mikrofonoak eta abarrekoak eskuetan, hara eta hona ibili dira goiz eguerdi partean Herri Txiki Infernu Handi saioko langileak, Mikel Pagadizabal gidaria tartean zela. Izan ere, kaleko grabazioak egiteaz aparte, hainbat herritar ere elkarrizketatzen jardun du Pagadik telebistako umorezko saiorako.
2019
‎Lan, pentsio eta bizitza duina aldarrikatzeko greba orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urtarrilaren 30erako. Baztan Bidasoaldeko hainbat herritarrek ere grebarako deia egin dute Elgorriagan egin duten agerraldian.
‎Herriko elkarte eta erakunde ugari ordezkatzen dituen eragile asko bertaratu zen: Soraluzeko ikastetxeetako ordezkariak, guraso elkarteetakoak, udal ordezkari politikoak zein udal teknikariak, dantza taldekoak, Sorapediakoak, Kukumixokoak, Soraluzeko Musika Eskolakoak eta hainbat herritar ere bai. Sakona eta luzea izan zen batzarra.
2020
‎Zumaian egin dute eskualde mailako ekitaldi nagusia, Beheko plazan egindako elkarretaratzea hain zuzen ere. Zaintza arloko langileekin bat egin dute herriko jubilatuek eta pentsiodunek, eta baita hainbat herritarrek ere.
‎Baina hainbat arlotako profesionalez gain, filmean parte hartu dute eskualdeko hainbat eta hainbat herritarrek ere. Inguruko herrietan eta baserrietan grabatu du ikus entzunezkoa Rodriguezek.
2021
‎Eta ez gobernua bakarrik. Aezkoa ibarreko hainbat herritarrek ere abiatu dute bilketa. Orain, esperantza habia kutxetan ezarria dago, horrek ezpela babestuko duelakoan.
‎Astebete iraun duen erakusketara Lesakako erdigunean kokatuta dauden eta proiektuak bereziki eraginen dien ostalari eta komertzianteak eta ikastetxeetako ikasleak gonbidatu ditu Udalak. Horrez gain, hainbat herritar ere bertaratu dira; guztira, haur eta heldu, 300dik gora izan dira erakusketa bisitatu dutenak. Bisitarietatik 169k eman dute beraien iritzia eta horietatik %98, 2ak «atsegin dut» erantzun du.
‎Pozik zaude herrian zure lanak erakusteagatik, eta hala adierazi dizute hainbat herritarrek ere.
‎Azkoitian 144 urte igarota, Mojek duela hamar urte utzi zuten, beraz, herria. Herriari oso eskertuta joan ziren, eta hainbat herritarrek ere esker hitzak izan zituzten haientzat. Horren erakusle da 2011ko irailaren 18an herritarrek mojei agur omenaldia egin izana.
‎Ondorioz Jose Francisco Querol Lombardero jenerala, Espainiako Auzitegi Goreneko militar gaietarako epaile buru eta Armadako Kontseilu Juridikoko kide zena hilik gertatu zen; Jesus Escudero Garcia polizia bizkarzaina eta Armando Medina Sanchez gidaribizkarzaina ere hilik gertatu ziren. Ekintzaren ondorioz kalte material oso haundiak eragin ziren eta hainbat herritar ere zauriturik gertatu zen. Tamalez, horien artean Jesus Sanchez Martinez herritarra oso larriki, azaroaren 8an hil zelarik".
2022
‎Azpeitiko Udalak antolatuta, suizidioari eta depresioari lotutako hiru hitzaldi izango dira Azpeitian. Buru osasunean adituak direnek ez ezik, gaia lehen pertsonan bizi duten hainbat herritarrek ere parte hartuko dute saioetan. Maiatzaren 19an hasiko dira jardunaldiak, Iñigo Antsorregiren eta Xabier Lertxundiren solasaldiarekin.
2023
‎Dorronsoro aita alabekin batera, beste hainbat herritar ere hasi ziren lanean aldizkaria aurrera ateratzeko asmotan. " Hasieran lagun dezente bildu ginen, baina bizitzako norbere gorabeherak direla eta, talde oso txiki baina egonkor batek jarraitu genuen gero.
‎gasteiztar guztiok ondo ezagutzen dugu Zubi Urdina». Zurbanorentzat bezala, beste hainbat herritarrentzat ere erreferentziazkoa da zubia. «Zubi Urdinaren ondoan geratzen gara.
‎" Bertako asko ibili ziren guri laguntzen". Galiziarrak oso esker onekoak izan ziren boluntarioekin, baina baziren" amorrua" sorrarazi zieten hainbat herritar ere. " Zenbaitetan, inguruko herrietako herritar batzuk etorri izan zitzaizkigun, lanerako asmorik gabe, txapapotea non ikus zitekeen galdezka".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia