2004
|
|
Ezin gaitezke hizkuntzatik atera, edo zehatzago mintzatuz," hizkuntzaren bidez ezin naiz hizkuntzatik atera!", Wittgensteinek idatzi zuen bezala (Philosophische Bemerkungen, 54). Filosofoa hizkuntzaren sareetan harrapaturik dago, ongi harrapaturik ere, arraina uraren sareetan bezalaxe. j) Izendapen oro perpaus baten bidez egiten da, perpaus kopulatibo edo atributibo baten bidez funtsean, perpauseko
|
hainbat
elementu eliptikoak izan daitezkeelarik. ‘Aulkia’ esatean, ‘Hau (hori) aulkia da’ gainulertzen da.
|
2005
|
|
Bere antropologiaren izaera ulertzailea eta konparatzailea azpimarratzeaz gain, Humboldtek beharrezkoa ikusten du ere berau posible egiten duen giza-ahalmena edo" irudimena" (Embildungskraft) aztertzea. Esan beharra dago, dena den, kontzeptu honek garrantzi handia izan duela filosofiaren historian eta, garai honetan bertan, I. Kantek ere esanahi berezia aitortzen diola ahalmen honi, honek intuizioak antzeman ditzakeen
|
hainbat
elementu batzeko indarra duen neurrian. Antzeko zerbaiten beharrean dago ere haren antropologia konparatua, ze jarduera honek giza-karaktere ezberdinak aztertu nahi ditu, bai, baina hauen konstatazio enpiriko historiko baten eta beraien kontsiderazio filosofiko espekulatibo baten arteko erdibidea bilatuz.
|
2006
|
|
Gizarte mizenikoa berreraikitzeko, ordea, nahikoa da Linear B taulatxoetan eta ondare arkeologikoan bildutakoa erabiltzea. Badaude, halere, modu nahastezinean mizenikoak diren
|
hainbat
elementu Homeroren testuetan, eta ezin ditugu utzi alde batera: leku historikoak eta geografia; izenak eta deiturak; armak eta lanabesak; kultur ondarea...
|
2007
|
|
Idazlan honen helburua, orokorrean, euskal hezkuntzari buruzko gogoeta mamitu dezaketen
|
hainbat
elementuren azterketa plazaratzea da, berori batez ere teoria pedagogikotik —eta ez hainbeste irakaskuntzaren praxitik— abiatuko delarik. Euskal Herrian, kasik esan beharrik ere ez dago, hezkuntza gaiak politikoki oso korapilatsuak eta mediatikoki oihartzun handikoak dira, hain zuzen eredu linguistikoen eta euskal curriculumaren inguruko eztabaidek, adibidez, behin eta berriz erakusten diguten bezala.
|
2009
|
|
" Kapitalaren formulaz... produkzio modu kapitalistaren mistifikazioa, harreman sozialak gauza bihurtzea, eta produkzio materialean josten diren harremanen eta determinazio historiko sozialen arteko berehalako teilakapena, eginak daude; mundu liluratua buruz behera jarria, non Kapitala jauna eta Lurra anderea, aldi berean izate sozialak eta gauza hutsak, beren mamuzko ingurutxoa dantzatzen ari diren. Ekonomia politiko klasikoaren merezimendu handia da itxura faltsu eta ilusio horiek (aberastasunaren
|
hainbat
elementu sozialen esklerosia eta autonomizazioa, gauzen pertsonifikazioa eta produkzio harremanak gauza bihurtzea, egunerokotasunaren erlijio hori) ezabatu izana" 50.
|
|
Hirurogeita hamargarren urteetan Foucaulten gaien euskarri teorikoa obra horiexek izango ziren. Eta obra horietan murgildu zen Foucault
|
hainbat
elementu aztertzeko, hala nola: diskurtsoari dagozkion praktiken eta botere praktiken arteko lotura, boterearen eta jakitearen arteko loturak, egia agerrarazteko nahia eta jakiteko nahia argitara ekartzea eta egun garen gizaki horren —moderniako gizaki horren— subjektibazioa eta eraketa aztertzea.
|
|
a) transformazioen deskribapen dibertsifikatua egitea. Baliteke hainbat plegu desberdinetan agertzea eta
|
hainbat
elementutan eraginik izatea: atxikipen bitartezko irudizko alor berri baten lekualdatzea, arau metodologikoen aldaketa, bihurtze kontzeptuala objektuen disoziazio bidez, balorazio eremu bat atxikitzearren, nozioak edota teknika terapeutikoak ordezkatzea, pertsonaien estatusean aldaketak gertatzea, esku hartze instituzionalaren eremuan eraldaketak gertatzea; b) kontzeptuak eratzeko etapen analisia —horrela gertatzen da, adibidez, histeriaren nozioarekin—; c) eragozpen izan daitezkeen edo, bestela, kontzeptu edo metodo bat eratzean, bide berriak urra ditzaketen irudizko elkartzeen, balio moral eta afektiboen deskribapena.
|
2011
|
|
Poesia mitoa da, filosofia Logosa, eta biak elkarren etsaiak omen dira. Bien gatazka zahar hori laburki axal axaletik errepasatzen hasita, jada Parmenidesen poemak (poesia izan gabe
|
hainbat
elementu poetiko aprobetxatzen duen poema batean alegia!) elkarrekin konponezintzat agertzen zituen batetik" egia biribilaren" argizko bidea eta bestetik" hilkorren iritzien" bide nahasia, jendetza ezjakinaren uste ustelena. Bi bide horiek elkarri kontrajartzen tematua ikusten dugu Sokrates orobat solas guztietan, beti ezagutzaren bila ustearen edo iritziaren aurka.
|
2021
|
|
99). Ulergarritasun sozialaren sistema jakinaren (matrize heterozuzena, besteak beste) eta horren kategoria eta arretagune zehatzen bidez finkatzen dira gorputzaren
|
hainbat
elementu (kromosomak, fetu hormona eta gonadak, sexu organo fetalak, haurtzarokoak eta helduarokoak, helduaroko gonadak eta joera sexuala), eta horien arteko artikulazio jakinak bi sexuen ezaugarri eratzaile eta bereizgarri gisa. Hortik abiatuta sexualizatzen dira anbiguoak diren hainbat gorputz zati eta funtzio:
|