2020
|
|
Dena galdu egin genuen, dena. Alabaina, gutxien galdu egin zutenak gure etxeko ateraino etorri zitzaizkigun euren diru apurren nondik norakoez galdezka, mehatxuka ere, euren maileguak
|
hainbat
arinen berreskuratzeko eskubide osoa zeukatela aldarrikatuz gure itsasontziei suertatutakoa lapurreta hutsa izan arren. Jakina, zeharo hondatuta geunden eta ez genuen zerekin erantzun haiek eskatzen zizkiguten zorrei.
|
2021
|
|
Badirudi bertokoek hala uste dutela, bazter hori nola edo hala estali behar dela, ezin da batere samurrak ez diren oroitzapenetarako lekurik utzi. Ez dago, beraz, oroimenerako lekurik, ez eta eskubiderik ere, jakin, jakin behar banuen, gure aita hil eta gero
|
hainbat
arinen ahazteko, Luzaro batik bat, saiatu bainintzen. Atzerrira ihes egin nuen, musikaren babespean ezkutatzeko, eta bertan ezkutatuta bizi izan naiz gaurdaino, gure aita edozein gaixotasun edo ohiko den ezbeharren batek galduta izan banu bezala.
|
|
Ez dut Bilbon sekula jo izan, nire bidea, Euskal Herritik Vienako Musikaschulera, eta handik Londreseko orkestraraino delako saria irabazi arte, oso bestelakoa izan da, ni egunero Luzarotik Donostiaraino kostaldeko trenaz joaten nintzen Salaberriren iloba baten piano eskolak jasotzera. Baina ez nuen eskoletatik at Donostian ere denborarik egiten, eskolak bukatu eta geltokirantz zuzen zuzen, beti arineketan doi doi garaiz iristeko, joaten nintzen, Luzaron, edo zehatzago izateko, nire etxeko pianoaren aurrean,
|
hainbat
arinen bueltatzeko asmoz eta betiere egun hartan ikasitako apurrari etekinik ateratzearren. Areago, Donostiaz ezer galdetuko baldin balidate ziur nago luzaro pentsatu beharrean nengokeela, hiria bera behar beste ezagutzen ez dudala aitortu aurretik.
|
|
Adiskide jelkideak ere gure aitari abisatu egin zion behin baino gehiagotan: " aizu, Fabian, obe dezu fabrikia
|
hainbat
arinen zerrau eta beste herri batera erutia, hamen herrixan, bakizu nortzuk, aspaldi begitan hartu zaitxuelako". Ziur nago, gure aitaren adiskidea ezagututa, bihotz bihotzez esan ziola, zin zinez maite zuelako.
|
|
Baina, ez dit ardura Sergy orain purrustaka hasten bada, nik gogor eusten diot nire erabakiari, Satieren Gymnopédieak hautatu ditut ostiraleko kontzertuaren hirugarren zatirako eta biharamunean, Euskalduna Jauregiko arduradunei
|
hainbat
arinen ekartzeko eskatu dizkiedan partiturak eskuratu orduko, saiatzen hasiko naiz. Sergyri gogoratu behar diot kontzertuaren hirugarren zatiaren hautaketa nire esku dagoela, gainerako biak, ordea, Euskalduna Jauregiko erakundearekin hitzemandakoak dira, hau da, Guridiren El Caserioren pasarte bat eta ia ia edozein saiotan ezinbestekoa den Beethovenen Elisarentzako zatitxoa eta pianorako kontzertu no3.ren bigarren mugimendua oso osorik, hauekin arrakasta ziur, batez ere, eta orain Sergyren hitzetan, Bilboko bezalako entzulego baten aurrean, musika zaletasunari dagokionez askotxo estimatzen ez duena urtean zehar ematen diren kontzertuetan erreparatu egin baitu nire senar zorrotzak.
|
|
Bat batean gure artean milaka metroko zulo bat zabaltzen da, atzera salto egiten duela ematen du, ezin zuen susmatu hain esker gaiztokoa nintzenik, batez ere hain preziatua den eta luzarotar banaka batzuek bakarrik jaso egin duten urrezko domina eskaini eta gero. Orduan ere nire ezetza
|
hainbat
arinen eta txukunen zuritzen saiatzen naiz. Hori dela eta, pianoa jo ezkero, nirea bakar bakarrik jo dezakedala esaten diot.
|
|
Badirudi bere burutazioa oso gogoko zuela, baina ezin da arriskatu badaezpada, bere karguan berria da, eta gorazarrearena bere lehenengo erantzukizuna, hobeto gauzak dauden bezala uztea. Ados nago, hobeto gauzak
|
hainbat
arinen egitea oraindik ere ez bainago oso seguru eskainitako domina zinez merezi dudan ala ez. Berak, zeharo betozko jarrita, eta delako apaltasun faltsua dela eta, azken urteotako luzarotarrik omentsuena naizela gogoratzen dit, ez baita nolanahikoa irabazi berri dudan saria eta, are gehiago, musikaren hedapenaren alde egiten dudan lana.
|
|
Ezta nazioarteko sari garrantzitsu bat jaso berri duen piano jole batek jo behar ote zuen erronkarik egokiena ere. Tira ba, Sergyk erabaki zuen aurreneko aukera honek Bilboko entzulegoaren gustuak
|
hainbat
arinen asetzen zituelakoan. Bigarrengo zatiari eutsi behar diot.
|
|
Aho zabalik, txunditurik, Koranek kristau zein juduez mesfidatzeko ematen dituen aholku edo agindu guztiei men eginez handik
|
hainbat
arinen ihesi egiteko irrikan.
|
|
Zer esanik ez, ez nuen inolako gogorik nire burua aurkezteko; alde batetik, eta lehenago esan bezala, batere xehetasun zalea ez naizelako, eta bestalde ere halako kinka larrietan sufritzen ari den jendea zenbat eta gutxiago molestatu delakoan nagoelako, batez ere eta tupustean ni ere negar zotinka ez hasteko hain hunkibera txotxoloa naizen aldetik, dolu giroak eraginda bada ere eta azken hau betiere koldarkeria mota bat baino ez dela kontuan hartuta. Nolabait ere, elizateko giza iladan jarri eta Mariasun zenaren senitartekoen pareraino iritsi nintzela negar muxinka ari zen bere senarraren begitarte guztiz desitxuratu eta saminduari buru keinu arin eta herabe bat egin eta alboan zegoen neskatoarenganantz zuzen zuzen jo egin nuen nire dolumina
|
hainbat
arinen eta zintzoen agertzeko asmoz. Ohiko denez, dolumina agertu eta ordura arte pilatutako erreustasun guzti guztia askatu egin zitzaidan.
|
|
Eta ez dut nahi, inondik ere, nik bizitu edota sufritutakoa aita baten galerarekin parekatu. ...gurasoak ikusi, edo bestela esanda, eurek ez naute ikusi gura, edo hori da behintzat sumatzen dudana euren etxean nagoelarik, ez daudela batere gustura ni alboan izanda, badutela beti niri esateko zerbait, nik uste leporatzeko asko eta seguruenez ere beti errieta moduan, zakar zakar, baina ez dira ausartzen ala ez dute inoiz momenturik aproposena topatzen, orduan atsekabetzen dira eta eurengandik
|
hainbat
arinen alde egin nezan irrikan begitantzen zaizkit airean geratzen den ixilune zurrunari erreparatutakoan.
|
|
Patetikoarena egiten ari naiz, gogoz gainera. Edozein lelokeriaren bidez eguna zapuztu digun pasadizo ezustekoa saihestearren, geure artekoa bere onera
|
hainbat
arinen itzul dadin. Eta nola ez, den dena alperrik, eta betiko legez nik neuk hanka barruraino sartu dudalako.
|
|
Eskerrik asko esan behar, ez da ezer apartekorik, zaila, baina bai eginkizun guztiz aspergarria. Horrexegatik ere, betekizun alu hori gainetik
|
hainbat
arinen kentzen lagundu izanagatik, eskertu behar nioke nire lankide txit eskuzabalari. Egia esan, hau da egin didan bigarren faborea Lauraren kontura.
|
|
Goazen ba, guztiz berria zaidan zoko ilun batera sartzen gara. Alde zaharreko etxe gehienak oso antzekoak dira, ikustekoak bederen, otutzen zaidan lehenengo gauza hutsala, hau da, kontura ezin egoki eta ergelago datozen topikoen bila, alde zaharreko etxe zaharkitu eta beharbada ere hondatuei buruz dakidan apurra, hots, Kikek berak hona etorri baino lehenago
|
hainbat
arinen irakatsitakoa, eta doi doi itsumustuan gogoratuz. Hona hemen topo egiten dudan bigarrengo topikoa edo ni bezalako eta ustezko bakarrik ere etxe saltzaile saiatu batek ezin hobeto ezagutu behar zuen estakurua.
|
|
Baina, tira, bere gustukoa baldin bada, bezeroaren gustukoarekiko oro lege baita kursiloan ondo asko irakatsi bezala, ez du inporta egiaren laurdena baino esateak, hau da, iruzur egiteak, pisua egiatan ez dena sinestaraztea, hain meharra, zatarra eta batez ere zaharkitua ez dela etengabe baieztatzea. Okerrena, dagoeneko erdi konbentziturik sumatzen dudala, edo agian ere zerbait okerrago, behartuta, edozein pisu
|
hainbat
arinen onartzeko premiaz, egundoko hanka sartze bat egitekotan.
|
|
Oraingoan ditxosozko gizalegeak ni behartzen nau bere gaixotasunari buruzko berak eman nahi beste xehetasun galdetzera. Dena dela, ni ere, eta
|
hainbat
arinen ospa egiteko artegatasunak adieraz diezaiokeen modurik argienaz ere, ezinbestekoak bakar bakarrik eskaintzen ari naiz. Badut susmoa, biok guztiz ezezagunak izanda, gehiegitxo mintzatu garela.
|
2023
|
|
Iratxe da, Roberren, edo hobeto esan ohia, Jon eta Cristinak
|
hainbat
arinen azaldu bezala. Badirudi euren artekoa bertan behera utzi berri dutela orain dela pare bat astebete, izan zutela egundoko errieta auskalo zeren kontura eta behin betiko banatzeko erabaki zuela Iratxek.
|
|
Baliteke, horrela hezi ninduten nire etxean, gure amak gure ondokoen premiak
|
hainbat
arinen eta artatsuen asebetetzeko irakatsi zigun, beharbada arinegi, inolako gogoetarik egin gabe, tutik ere esan gabe.
|
|
Bai, bai, ondo asko gogoratzen dut Iratxek oharkabean, ala ez, zabaldu duen eztabaidarako arrakala
|
hainbat
arinen zerratu nahi dut Jon eta Cristinaren sumozko begiratuak saiheste aldera. Aditu al dituzue atzetik datozenen garrasiak?
|
|
Banekien nik ondo asko zer dela eta galdetzen zidan Kepak bere ohiko irribarre makurrez, aurreko hilabetean klase uzte bat antolatzen saiatu nintzelako institutuko beste lagun batzuekin batera ETAk Donostian espainiar armadaren ibilgailu baten kontrako bonba baten bidez garbitutako bi gizabanakoen erailketa salatzeko asmotan. Eskatu genion artean eskola ematen ari zen irakasleari ikasle bilera bat egiteko eta honek aitzaki maitzaki ere, hau da, ETAren kideren baten heriotza edo atxiloketaren inguruan eztabaidatzeko aitzakiak ez zituen irakasle berberak, baimendu egin zigun
|
hainbat
arinen egiteko eskatuz bere eskola ematen lasai asko jarraitze aldera. Eta saiatu, saiatu ginen gure ikaskideak ahalik eta azkarren eta batez ere zuhurren konbentzitzen klase uzte bat egiteko lehendabizikoz gure ikasle bizi osoan uniformedun batzuen hilketa salatzeagatik.
|
|
Hobe du
|
hainbat
arinen askatzea erantzun zidan Keparen aitak betozkoa jarrita, bestela, ez baldin badago etxera bueltan ilundu baino lehen, ni neu joango naiz bere bila komisaldegiraino, eta orduan bai, orduantxe jakingo du astakirten horrek zen den egiatan gorriak ikustea.
|
|
" Goazen ba!" agindu dit Teresak, geldi geratu bainaiz hausnarrean bera eta semea erreskadan aurrera egin bitartean. Hutsune bat eragin dut ilaran, hobe dut
|
hainbat
arinen betetzea Kepak nigan errepara ez dezan ustekabean. Zer egingo nuke, orduan?
|