Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 123

2004
‎—Zenbat eta lehenago bukatu lana, hainbat eta denbora gehiago izango diagu afaltzeko. Goazen mutilak, hasi gaitezen lanean —eskatu zuen Bizkarrokerrek.
‎Ezin nituen hitz haiek burutik kendu, eta zenbat eta gehiago pentsatu, hainbat eta arrazoi gehiago aurkitzen nien. Izanez ere, zein zen nire bizitzan ezagututako behi bizkor bakarra?
2010
‎M. Le Dr. Etchepare" artikulua paratu zuen, hainbat eta hainbat laudorio plazaratuz, tartean Beribilez une oeuvre eternelle dela, eta bai Etxepare medikua zela euskal idazle gazteen maisua, idazten. Horiez gainera, Lafittek liburuaren laburpena egin zuen, sei bat orrialdekoa, hasieran bertan argi eta garbi adieraziz, Beribilez itxuraz bidai liburu gisara agertu arren, mila eta bat gogoetarako aitzakia dela.
‎Itsasoratu zenean Beaglen 1831n, Darwinek espezieak mudaezintzat zeuzkan, Cambridge-ko bere irakasleek bezala. Baina, bidaian zehar hurrengo urteetan hainbat eta hainbat behaketa egin zituen Hegoameriketako geldialdietan, erabat harrituta utzi zutenak, eta, areago, astindu egin zutenak espezieen finkotasunean zuen ustekizuna. Galapagoetako bisitaldi laburrean aurkitu zuen pentsaera aldaketa horretarako halabeharrezkoa izango zen froga.
‎Jakina, hautespen naturalaren inplikazio filosofiko eta erlijiosoak direla-eta hainbat eta hainbat eztabaida piztu ziren, baina ez dugu hemen haien kronikarik osotuko. Esan dezagun bakarrik, Beagle itsasontzian sartu aurretik apaiz joatekotan egon zen Charles Darwin hura, geroago eta sinesgogorrago bihurtu zela, mundu zabaleko naturaren behaketa eta azterketak ezari ezarian higatu eta lorrindu egin zuela haren kredoa, eta, azkenik, hautespen naturalaren ohartzeak guztiz amatatu zuela geratu zitzaion fede apurra.
‎Kontua da biografia horrek horrelaxe kontatuta ez duela deus apartekorik. Hainbat eta hainbat indianorena izan liteke. Biografia horrek izatez ez du kolore berezirik eta, jakina, nekez aurkituko diogu liluratuko gaituen ezer.
‎Izatez, azken bost mendeetan Euskal Herria izan da Europako emigrante haztegirik emankorrenetarikoa, baina, XIX.ean zehar benetako hemorragia bihurtu zen joakin horien isuria, gero eta larriagoa gainera. Egonezin handia zabaldu zen arazo horren inguruan, eta hainbatek eta hainbatek kontra egin zioten emigrazioari. Ildo horretan kokatu zen aita Hiribarrenen Montebideoco berriac (1853) obra famatua, honela hasten zena:
‎Han zeuden berari eskainitako lerroak, baina gutxi ziren, gutxiegi, gainerako guztien artean. Toshirok —hobe ortografia horrekin— ez zeukan leku duinik beste hainbat eta hainbat oroitzapenen artean. Atera egin dut bere bazterretik, eta abuztuko ohar horien artera ekarri.
‎" Zure aitak pozik egon luke —esan nion— Hemen zaude, San Frantziskora etorri zara berarekin egoteko. Pasa dira hainbat eta hainbat urte eta berak zure maitasuna dauka oraindik. Nork esan dezake beste horrenbeste?
‎...ain Munduari gainera Zapuztu aldaretikan Desgizona bera Gauza guzien daitezen Konpon fitenera Bainan berari etzaio Deus axola afera. izkutuegi darraien zientzia duzu kartofolia deritzana; badakizu jakin ere gauza aunitz aunitz gauza kausigabeak direla oraindino; gorderik haizeak zaintzen dituen kutxa urrunduetan; halarik ere eta argiro pentsatzeke hegoak eta zabaltzearekin baterat ediren ditazkezu hainbat eta hainbat sekret ixilpean utzirik izandu diraztenak; nere saihetserik eneuke sekula santa ere gauza horietaz ezertxorik komentaturen bainan eni dagokidan kutxa izan den aldetikan komenigarria hagitzen duzu nonbait oraingoan nik zuri kartofoliaz zerbeit argitzea; badakizu jakin ere mendeak pasa ahala zientzien kopuru zabaldugarria haunditzen dela aurkikuntza loriotsuagarriren bat idoroberria sue...
2011
‎Nahi izan dut zerrendaturiko aldaketa guztien aitorpenaren ostetik gezurra badirudi ere ahalik eta gutxien editatu Arnaut Abadiaren testua, eta zeuden zeudenean utzi ditut hain berezkoak dituen hainbat eta hainbat ezaugarri, irakurleak testuan zehar atoan sumatuko dituenak. Esate baterako, ez dut ukitu Arnaut Abadiak erabiliriko datiboa:
‎Etsai xeheak, banaka deus guti liratekeenak. Baina, hainbat eta hainbat badira, mota guztietarik, non hotz-beroez eta erauntsi gaixtoez kanpo, ihizi ezdeus horietarik heldu baitzaizkio laborariari bere min guztiak. Eta hirur etsai horietarik gaitzenak dira harrak.
‎Ikerketa Italian. Hainbat eta hainbat artikulu eta kolaborazio. Kasino jabea.
‎Aldeak alde, antzeko fenomenoak gertatzen ari ziren orduan Europa ekialdea edo Hego Amerika bezalako leku gehienetan ere. Garai haiek bizitzea tokatu zitzaienek ondo ulertuko dute esaten badut orduko egunerokotasuna guztiz politizatua edo ideologizatua zegoela hainbat eta hainbat arlotan, baita musika herrikoiarenean ere. Beste modu batean esanda, eramangaitza egiten zen zerbait aurrera atera nahi genuen guztiontzat errealitatearen eta gure proiektuen arteko harmonia falta.
‎Begi bistakoa zirudien egoera jasangaitz horrentzat bakoitzak bere konponbidea aldarrikatuz, ahaztu egiten zen gehienetan estaltzen ari ginena harmonia falta horren eraman ezintasuna bera zela, eta horrek sorrarazten zituela —egoera objektibo baten gainean— hainbat eta hainbat portaera sektario eta antzu, indar onenak maiz asko xahutzen zituztenak, oso adi eta argi ez zebilen edozein itsutzeko adinako ahalmena zutenak.
‎(Brechten" Denok ala inor ez/ dena ala ezer ez", Imanolek bezala Mikel Laboak ere musikatua). Ez da harritzekoa bide estu hori itogarria bihurtzea kantari baten sentiberatasunarentzat, eta bizi izandako hainbat eta hainbat gauzataz lotsatzea gero. Orduko hamar urtetan bizi izandakoa (eman dezagun 1969.etik —bere lehen grabazio klandestinotik, 22 urte zituela— 1979, Sentimentuen auspozera, 32rekin), edozein zorabiatzeko moduko bizipen eta aldaketez betetako ibilbidea izan zen Imanolentzat.
‎Euskal Arkadia zenbat eta urrunago egon eta Foruak zenbat eta galduagoak izan euskaldun birtualak hainbat eta goraipatuagoak izan dira. Modu eta mundu horretan sortu zen XX. mendearen hasieran Peru Abarkaren bertsio berria eta hobetua:
‎Miel Iñaki Tomasenari bere datuak eskuratzeagatik, Dolorex Lujanbiori bere denbora eta pazientzia eskaintzeagatik, Jexux Etxegia zenari bere jakituria guztia, anekdotak, pasadizoak zenbaitetan xelebreak eta argigarriaketa jendearen berri zaharrak emateagatik, Joxe Javier Etxeberriari Goizuetako historiaren nondik norakoak zabaltzeagatik eta bertako etxeen inguruko interesa eta datuak azaltzeagatik. Eskerrak, orobat, beste hainbat eta hainbati daturen bat, zehaztasunen bat, espero gabeko bitxikeriaren bat emateagatik.
‎Bestelako horien artean Nafarroako Artxibo Orokorreko Estatistika Saileko 1726ko" Inventarios del Reino de Navarra" delakoa ibili dugu, XVIII. mendearen lehen laurdeneko oikonimoen aldaeren berri jakiteko. Bestalde, Patziku Perurenak urteetan zehar egindako lanari esker, bai Goizuetako artxiboan, bai inguruko herrietakoan edo Iruñekoetan orain arte ezagutzen ez genituen hainbat eta hainbat datu (1555eko sutea, 1564ko auzia, 1579ko alardea, 1613ko eserlekuak elizan, 1630eko zentsua, 1645eko apeoa, 1678koa, arteko baserriak, 1726, 1729, 1745, 1759 eta 1760ko apeoak, 1804ko zerri errolda, 1825eko apeoa, 1883ko etxelurren zerrenda, 1910eko ardi borda eta etxolak) eskumenean izan ditugu kontsultatzeko, eta, era honetara, 1427ko datuekin hasi eta XX. mendera arteko datuez bal...
2012
‎Aldi berean, geldika baina geldi barik, psikoziborg itxurako jendea ari da sortzen. Oraintxe bertan errez ikusi ahal dugu nola ari diren traste horiek psikismoaren hainbat eta hainbat ahalmen osatzen. Hemendik ez luze osatu beharrean, ordeztu egingo dituzte.
‎Intentzioa du sorburu. Hala ere, denok jaio gara usadio eta ohituraz betetako inguru batean eta denok ditugu norbait garen aldetik hainbat eta hainbat aztura ondo geureturik. Ez da erraza horiek ezbaian jartzea, ez da erraza norbera den ohitura aldatzea.
‎taldean jakina, baina partaide bakoitza bere burua engainuetara egokituz. Jendarteak eta kulturak oro ilusio kidetzak dira, hainbat eta hainbat ilusiotan kide direnen erkidegoak. Hori da gure sena.
‎Estimulu erreakzio katean haustura bat dugu, aukerak zabaltzen dira eta erantzunak ere ugaldu, zerk erabakiko du zer? Esan bezala, psikea jende ilusioetan jokatzea da, baina hori egin ahal izateko, jokalariak hainbat eta hainbat erabaki hartu behar ditu, besteekin hitzartu behar du jokoa zertan den, jakin behar du zein den bere egitekoa. Labur esan, bere buruaz ohartu behar da.
‎Ez zaituztet pertsonalki ezagutzen, baina aspaldidanik jarraitu izan ditut zuen lanak, teorikoak, propagandazkoak eta bestelakoak. Muchfsimas gracias, batez ere hizkuntza erabileraren inguruko azken eztabaida hutsalen harira nabarmendutako jarrarengatik; jakinda, saiogintzan behintzat, hainbat eta hainbat euskaltzale" apolitiko" eta" demokraten" min finetatik datorkigun oldarra" eritzi emaile" subordinatu eta konplexuz beterikoen arruntasunez barrenblaitua dagoela.
‎Azken galdera hauek ez dira batere txantxetakoak. Gure arteko mota guztietako hainbat eta hainbat bakezalek ahalegin horretan diraute eta baietz uste dute, batez ere euskal lurraldeetan, azken 40/ 50 urteetan edo hodei guztien gainetik eta harri guztien azpitik eratu den Ezkerraren aurka aurreratzen dituzten diatriba demokratiko parte hartzaile kultur anizkoidun eta toleranteetan.
‎Non geratu dira Quousque Tandem...! liburu hartan adierazitako eta agindutako hainbat eta hainbat gauza. Zein ikastetxetan (unibertsitate, institutu, kolegio) eta zein ikastolatan (Oteizak berak nahi izan zuen modura) irakasten da gaur egun Oteizak bere bizitza osoan landutako teorizazioa?
‎Liburua al da ona eta telebista al da txarra? Morenoren liburuak hainbat ideia, zuzen ala oker, ematen dizkigu ezagutzera eta hainbat eta hainbat idazlek eta kritikok esandakoak ere jartzen dizkigu begien aurrean. Dudarik ez, azkarrak eta ospe handiko omen diren idazleek ere tontakeria ugari bota izan dituzte, inolako gogoetarik gabe, inolako beldurrik gabe, beren irakurleen aurrean.
‎Indibiduo bakoitzaren buruko joera arruntak eta patologikoak genetikoki aurreikustea posible izango denean, zer egingo dute orduan abokatuek hainbeste auzirekin? Nola kontratatuko dute enpresek hainbat eta hainbat langile aurrean hauen fitxa zalantzazkoak baldin badauzkate. Medikuntza genomiko berri honek burua manipulatzeaz gain pertsonen bizitza luzatzea ere lortzen duenean, zer erabakiko dute orduan ekonomistek beren aurreikuspen produktiboak aurkeztean?
‎Hor ditugu, esate baterako, gure inguruan dabiltzan zenbait: Luistxo, Zaldi Eroa, Iban Zaldua, Angel Erro, eta beste hainbat eta hainbat (garbi identifikaturik).
‎Mito horri sinesmen ezetik nola heldu, ez zen Asierren kezka soilik: hainbat eta hainbat idazlek onartu zuten desafio hori, hala nola Normal Mailer ipar-amerikarrak, Ebanjelioa semearen arabera idatzi zuenean, edo Jose Saramago portugaldarrak, Ebanjelioa Jesukristoren arabera lanean. Originaltasun gutxi, beraz, eta berez.
2013
‎bazter haietako mantarik sendoenak egiten zituzten, baita inork ez bezala pintatu ere. Norabide berean jarraituta, Sacramento ibaiaren inguruetan, indio" gurutzedunak" aurkitu zituzten, espainiarren aurrean gurutzeak jartzen zituztenak kopetan, haiei atsegin ematearren.* Eta, Ri' o de Buena Esperanza** izendatu zuten ibaiaren bi ertzetan, handik itsasora arteko berrogeita hamarren bat legoako bidean, hainbat eta hainbat indio nazio: Amacava eta Bahacecha nazioak,*** beren rancheriak utzi eta multzo handitan, gizon, andre eta ume, heldu berrien atzetik abiatzen zirenak sekula ikusi gabeko jende haiek ikusteagatik; ibaiertz guztiko beste nazioak bezala, aldarte onekoak, garaiak eta ongi osatuak, eta oin zolatik bururaino biluzik zihoazenak, emakumeek beren parteetan zeramatzaten belar edo hari batzuengatik izan ezik.
‎Batzuk etxera lekutu dira, beste batzuk Amilobira abiatu dira Hostaperen atzetik laster bizian. Plazan jarraitzen dutenen artean dago Eule, Olatzarko neskatxa, gero eta urduriago etxeko berriak etorri ahala eta baita berarekin setan ari ondoreko Hostaperen Amilobirako ihesia hartzen doan itxurarengatik ere, huraxe baita hainbatek eta hainbatek bere buruaz beste egin duten alderdia.
‎Gainera Kokoherrin betidanik barreiatu izan da Xonkorenako Axineri buruzko hainbat eta hainbat esamesa maltzur:
‎Hara nola Kokoherriko ihi esparrua den mutiko eta neskatoek udan igeri eta josteta tokitzat erabiltzen dutena, Tzurdiok ongi baino hobeki dakien bezala. Igel, apo, arrain, arrabio, izain, ur arratoi, suge eta hainbat eta hainbat xomorroz enpo egoten da, baina abereen gorotzik eta lokatz mugiturikegon ezean, oso atsegina gertatzen zaie gazteei jostetarako hango ur epel epela, betiko ganduaren hezetasunaz eta landare hautsien lurrin itsaskorraz.
‎Zergatik ez? entzun da hainbat eta hainbaten oihartzuna.
‎galdegin du Emakatsuak. Nik ongi ezagutu nituen ospearengatik edozer egiteko prest zeuden batzuk; ankerkeriarik handienak zilegitzeko erabiltzen zuten ospearen aipua eta arreta bizia piztu da hainbat eta hainbatengan. Ez da egia hainbestetan aipatzen den talaka hori, zera alegia, dirua, agindu nahia eta maitasuna edo sexua direla zehazki gizakientzat erakargarri ahaltsuenak.
‎Berarena besterik ez duela entzuten jarrita dago. Haritzondoaren goiko zehar adar handiaren azpia ikuskatzera eraman ditu denak; gorotz pila handi handi bat da, urte eta urte luzeetan hainbat eta hainbat aberek bertako abaroan hausnartzea egin izanaren ondorio nabarmena. " Erortzeko toki ezin egokiagoa da!", eta egiaztapen hori egiteaz gain, bertan barreiatuta dauden egurrak, adar puskak, arbak, landare ihartuak eta zotzak bildu eta baztertu dituzte.
‎Izan, izan dira batzarrean aspaldi aspaldiko esamesak eta bizipen txarrak gogora ekarri dituztenak. Gogoratu dituzte azoketan azaldu izan diren hainbat eta hainbat arazo, aipatu dituzte zergak, sisak, lakak eta palda. Halere, horra taiekin zer gertatu den, eta horrek adierazten duena da zerbait erabaki dela lehenbailehen.
2014
‎Koerlazio estatistikoa 1535era arte ez zen egin eta bizitzaren garestitzea 1556an formulatu zuen Martin Azpilkuetak. Zenbat eta gutxiago hainbat eta prezio baxuagoak. Beste edozein merkantzia bezala, metal preziatuak eros-ahalmena galtzen du bere oparotasunean.
‎Zatiek osotasunari darraiote: beraz, zenbat eta gehiago gauza baten menpeko gizakiaren zoriona, hainbat eta baliotsuago bere urre eta lana."
‎Austriako Eskola, ikusi dugunez Azpilkueta duena inspiratzaile moduan, marxismoaren aurka altxatu zen: zenbat eta eskaintza zabalagoa, hainbat eta txikiagoa hautemandako balioa. Keynesentzat, ordea, gobernuaren kontrolak prezioen gorabeherak saihestuko zituen eta" biderkatzaileak" oparotasun metatua ekarriko zuen.
2015
‎Antzeko zer edo zer esan genuke Gorostegik explizitatu dizkigun gainerako adibideen gainean, eta, jakina, aipatubako beste hainbat eta hainbat kasutan, zeintzuak garbizalekeriak estigmatizatu baitzituen. Gure literaturan purismoak leize bat zabaldu du, leize bat ikaragarria, zeinaren sakona eta zabala neurtzeko ez baitago gure liburuak eskuetan hartzea besterik, alde batean XIX. mendera artekoak eta bestean XX. mendetik aurrerakoak.
‎Prosa zientifikorako eredu argirik ez dugun bitartean ia ezinezkoak izango dira hainbat eta hainbat ñabardura, idazle eta irakurle arteko komunikazioa ez baita behar bezain ona. Eta alderantziz, kanona badugunean, ezin gara kanonetik larregi urrundu, jakina.
‎Badiouk egituratu eta eratu gabeko" askotarikoa" jartzen du errealaren lekuan, baina ez gogamenean. Gogamenari, edo adimenari, agertzen zaiona" bat kontatuta" dago, hau da, hainbat eta hainbat izan daitezkeenak batera bilduta, bat izango balira bezala kontatuta(" comptepour un" dio). Zein batzean datza, nonbait, adigarritasuna.
‎Euskara, bistan da, hitz bat da, izen bat, baina bada izan hitz egiteko era, hots, praktika modu bat. Izena den aldetik adiera batekin, hitz egiteko era jakin batekin, lotu dugu, praktika den aldetik hainbat eta hainbat praktikarekin lotzen dugu. Lotura maila batean izenari adiera edo esanahia eman diogun bezala, bestean zentzua emango diogu.
‎Hori da konnotazioa, Barthesek mito deitu zuena, hain zuzen.114 Eta hori da artikulazioaren maila. Adierazle batek hainbat eta hainbat adierazle batu ditzake, euren adierak eraldatzen eta zentzu berriak sortzen. Hori da, orobat, praktiken konfigurazioaren maila, adierazleak kate berrian uztartuz atontzen baitira figurazio eta sorkari berriak.
‎Operazio horren bitartez, erabakitzen dugu, esaterako, ‘ aizto ’ hitzak aizto esan nahi duela, hori baino ez duela erakutsi behar, besterik ez duela iradoki behar. Konnotazioa, ordea, ez da isiltzen; eta horregatik, hitzak hainbat eta hainbat iradokizun izan ditzake edozein konfiguraziotan. Metaforak, ihartu, zurrundu eta denotazio huts bihurtu ez bada, konnotazioen jolas librean bizi behar du.
‎Hipermodernizazioaren kapitalismo globalak, munduko miseriek eta kapitala metatzeko modu berriek, beste ezerk baino gehiago, argitzen digute aldaketen generadorea non den. Hurrengo atalean aztertuko dut arretaz" bereizi beharra", esan dezadan orain, besterik gabe, mundu identitate bat zabaltzen ari dela, hainbat eta hainbat jokabidek, erreferentziak, gustuk, esperientziak eta abarrek elikatzen duten mundu globaleko Identitatea.76
‎Badakigu, ondo jakin, euskaraz egiten duenak beste hainbat hizkuntzatan ere egin dezakeela, eta euskaraz hainbat eta hainbat esanahi eta zentzu ibilarazi ahal ditugula. Alabaina, euskaraz egitea bereizgarri eta bilgarri zaigu, gu bat eraikitzeko bide ematen digu, potentzia eta agentzia eskuratzeko modua, ezarri botereei potentzia berriez oldartzeko...
‎euskaraz egitea. Adierazle huts bat, hortaz, hainbat eta hainbat praktika artikulatu edo bildu egiten duena, eta jendeak komunitate bihurtu. Euskaraz egitea, izena edo etiketa ez den aldetik, ezin da bera ez den erreal baten metafora izan, auto aurkezpen gisan egikaritzen diren praktika konkretuetan baino ezin da izan:
‎Egitura eta Identitatea letra larriz idatzi ditut nabarmentzeko badirela, nahiz eta egituratze prozesu burutu ezinean izan, eta identikoak edo berberak izan barik ere, bertsutzat ditugun hainbat eta hainbat kontu; egituraketaren aldakuntzari erreparatu baino egituratutakoaren egonkortasunari begiratzen diogulako. Egitura, anomaliaren baitatik igartzen da hobekien.
‎Euskara konglomeratu baten mintzoa nahiko nuke, non mota guztietako jendeak biziko liratekeen, baina bidean ekintzaile koadrila bat osatu dute euskaltzaleek. Bide horretan, euskal partzuergora bilduko diren guztiek ez dute horko kide izateaz kanpo beste komuntasunik eduki nahitaez, baina euskarari transzendentzia zenbait eman diote hainbat eta hainbat konfiguraziorekin artikulatuz eta horrela, esan moduan, unibertsaltasun metonimikoa artikulatuz. Euskal Zera da unibertsaltasun horren unibertsoa.
‎Haien izaera aktibo eta sortzailea azpimarratu nahi izanez gero," identitate praktikak" esan beharrean," identifikatze praktikak" esan dezakegu. Praktika horiek bitarteko, hainbat eta hainbat praktika egotziko dizkiegu leku edo posizio sozialei (eta horrela rolak sortuko ditugu), pertsona eta pertsona tipoei (eta nortasun prototipoak sortuko), pertsona artekoei (eta taldeak, figurazio kolektiboak eta estereotipoak egingo ditugu) edo egitura sozialei (eta horrela instituzio eta kolektiboak antolatuko ditugu). Eta, jakina, nork bere buruari ere hainbat praktika egotziz autokontzeptuak sortuko ditu, esan bezala, ez buruz eta hitzez soilik, eginez eta izanez.
‎Esan bezala, ohiturazko bizi formak oso zentrifugoak, dinamikoak eta aldaberak izaten dira (konglomeratu sozio-politikoak zenbat eta sinpleagoak, hainbat eta halakoagoak). Paradoxikoki, izaera hori aitortzea galarazita dute.
‎Baina irakurketa kritiko bat eginez, nik esango nuke aurreiritzi klasista bat dagoela tartean, hautazkotasunezko subjektu hutsal eta hegazkor hori batzuen kapital bereizgarria izaki, besteentzat menderakuntza tresna bilakatu delako. Menderakuntza eta zapalkuntza ezin dira izan identifikaziorik gabe, ezin, esaterako, hainbat eta hainbat jende identitate kategoria zenbaiten bidez masa menerakorrak bihurtu gabe. Masa horiek, gaurko botere egiturek identitate kolektiborik gabeko banakoak izatera behartzen dituzte.
‎dela iraganaldi aratz batean, dela etorkizun araztu batean, euskal Zerak Egitura edo Identitate gisa irudikatu behar izan du bere burua, esan nahi baitut, bere baitan unibertso oso bat zuena. Horrela, asmatu eta berrasmatu du zer eta nola izan, eta horrela ere hainbat eta hainbat jarraipen irudikatu ditu, betiere iraupena inbentatze aldera.
‎Eta zentzu osoz biziberritu ahal du zernahi hura. Hala, zenbat eta kolusio gehiagotan izan, hainbat eta zentzu gehiago izango du.
‎Biak lotu behar ditu tour de force batez adieratzaile unibertsal batek, Arrazoi, Behatzaile, Jeinu, Kode edo Logos bakarraren forma anitzetan funtsean bat izan dena. Bi sail horien kontu emateko, eta haiek egituratze aldera, hainbat eta hainbat dikotomia planteatu dira, guztietan hemen barneko eta han kanpoko muga bat zedarrituz: alegiazkoa eta erreala, immanentea eta transzendentea, faltsua eta egiazkoa, halabeharrezkoa eta esentziazkoa, epistemologikoa eta ontologikoa, fenomenoa eta noumenoa...
‎Errealaren ordez hainbat eta hainbat konfigurazio ekoitzi ziren: makina bat irudi, sinbolo edota identitate praktika esplizitu.
‎Egia da, hala ere, gure artean indar handikoa dela Zientziaren diskurtsoak eta biziki maite dugula diskurtso denotatiboaren argitasuna hainbat eta hainbat arlotan. Hipermodernizazioak ez du bizi arlo guztietan indar berdinez jo.
‎Nolabait, joko arau berberak aplikatzetik dator, baina kultura bakar bat ezarri beharrean, dibertsitatea babestuko du (kontsumoari eta zentzuari begira, ezinbestekoa omen da singulartasuna). Bestela esan, mundu kultura mundu osoko egitura (egituratzailea) izanagatik hainbat eta hainbat modutara agertuko da egituratuta. Ikus:
‎Bada alde horretatik sortu eta sorberritzea, baina etimologiaren zentzuari kasu eginez, inbentatzea aurkitzea eta gogora ekartzea izateaz gain, hautatzea da. Hau da, euskal Zeraren asmakuntza, maiz jakitez eta asmoz, maiz helburu hura egitasmoetan zertu barik, hainbat eta hainbat hautapen eta gogo aurkezpen izan da. Horrela, zenbait mendetan praktikak, objektuak, sinboloak, jendeak, lekuak eta abar euskal kodifikatu eta inbentariatu dituzte.
‎" Gu euskaldunok..." nork esan lezake? Hainbat eta hainbat pertsonak horrela autokategorizatzen diren neurrian, alegia," euskaldunak gara" adieraziz aurkezten diren neurrian aktore kolektiboak sortzen dituzte. Zenbat aurkezpen, hainbat aktore esan genezake, batez ere aktore horiek modu metonimikoan artikulatzen badira.
‎Kopak zerbitzatzea sexu biguneko lanbidea zen eta gorputza zahartzen ari zitzaion. Berak hainbat eta erdia gehiago jasotzen zuen eskupekotan bere lagunik onenak, Carolek, hamar urte gazteagoak. National Football Leagueko 35 urteko defentsa bati adina denbora geratzen zitzaion Sueri lanbide hartan.
‎Orobat, azpiegitura urbano berriak eratu ziren: hainbat eta hainbat espaloi eta errepide, eta argiztapen sistema berria hiriko alderdi gehienetara hedatu zen. Txantreako zubia ere eraiki zen Arga gainean," zeinaz Jaun Felixek, konstruktoreak, erraten baitzuen hegalduna zela, eta ez pataduna.
‎Gure konbenioak beso sozialak dauzka, laneko programa baita, eta programa horren bidez nahi ditugu goratu Baionako eta Iruñeko bizitzaren maila espirituala eta morala. Hainbat eta trukaketa gehiago, orduan ondasun intelektual, kultural, sozial eta ekonomiko haboro".
‎Uxue Barkos, Geroa Bai ko zinegotziak, bere formazioaren hasierako jarrera zuzendu nahiz, galdatu zuen gogoeta sakona," bidegabe tratatu baita Migel Jabier Urmenetaren figura, hiri honetako alkate frankismo garaian, historiako pasarte hori erabat arbuiatzen dugula", bizkitartean haren ibilbideak" gainditzen du, eta nasaiki, une hura, eta horren erakusgai haren sustapena hainbeste proiektu sozial eta kulturalei, demokrazian jada.". Galde horrekin batera, oihartzun egin nahi izan du" Iruñeko hainbat eta hainbat auzokideren sentimenduetatik, hala eskatu digutelako" eta aintzat hartu, halaber," haren etxekoenak ere", bidegabe jo izanagatik bien sariketa. Eta azkenik, nabarmendu zuen Urmenetaren erronka" ahulenen defentsan, edo berorren traiektoria pertsonala eta bitala, hain urrun alderaketa horrengandik".
‎Ez zen gomutara ekarri, bestalde, Txantrea auzo langileko karriken izenetan, ez zela hildako faxisten izenik eman gehiago, Urmenetak ohitura hura baztertuz geroztik. Ez zen aipatu haren adiskidetasun barrena beste politikari handiekin, hala Jesus Monzon komunista, zeinari hainbesteraino lagundu baitzion, edo Manuel Irujo euskal nazionalista, zeinarengandik hainbat eta hainbat kontsigna politiko txertatuko baitzituen gero, Nafarroan giltzarri ziren afera larrietan. Ez zen azaleratu haren fede kristau sakona, nazional katolizismotik urrun, errepresaliatuengan oinarri baitzeukan, Marino Aiherra edota Nestor Zubeldia, adibidez, baita obreroen asoziazionismo kristauan ere.
‎Noizean behin Diputazioan nik ohar ofizialak erredaktatu behar izaten nituen, tentu handiz, gai foralez, edo politikoez. Zenbat eta gutxiago erratea, hainbat eta hobeki!, ziotsan Amadeok. Gero, hainbeste ele ken, eta inork ez zekien oharra zertarako zen.
‎Hedatze zabalak, alabaina, ez zion etekin ekonomiko pertsonal handiagorik ekarri bere zuzendariari. Urmenetak uko egina baitzion 1975az geroztik bere karguari zetxizkion hainbat eta hainbat etekini. Diru hori bideratu zuen kolaboratzera mota orotako gauzekin, hala laguntza partikularretan, nola interesgarri ikusten zituen proiektu kultural edo hezigarrietan.
‎1095. Batzuk gogoratzearren, Irungo etxeko laguntzarako eta herri garbiketarako langileak, hainbat herrietako lorezaintzakoak, Gasteizko Ariznabarra, Bizia eta Pablo Neruda egoitzetakoak, Basauri eta Donostiako eraikin publikotako garbitzaileak, Erandio, Durango, Zarautz, Andoain, Oñati eta beste hainbat eta hainbat erresidentzietako zaintzaileak, anbulantzietako langileak, Artxandako tuneletakoak, Bilboko Ur Partzuergokoak edota Ertzaintzaren Erandioko makro komisaldegiko segurtasun pribatuko zaintzaileak.
‎Ertain bat, guarania, ehun milatik behera herrialdean, hori ere beste estatu batzuetan zabaldua. Eta hortik beherako beste hainbat eta hainbat, gehienak behe lur beroetan.
‎Laketu ezinik, kanpamendutik hanka egin, Bulgariara pasatu eta Europan babes hartzeko planak egiten ari omen dira isilpean hainbat eta hainbat familia.
‎Txalupa gainera igatea beste odisea bat gertatu zen, baina kontent bete genuen eginkizuna, zenbat eta pisuago, hainbat eta sos gehiago bilduko genuelako.
2016
‎Ba, laburtuz, zeren ez baitut asko luzatzen naizelako akusazioa bazterrean utzi nahi, Neptunok pentsatu zian nik beste zerbaitengatik deitzen niola, ez arrainaren kontuak egiteko baizik eta beste zerbaitengatik. Eta zenbat eta gehiago saiatu bera disimulatzen, hainbat eta seguruago ni. Eta galdera duk, zer darabilte Neptunok eta Carlosek esku artean?
‎Baina bere buruan ideiak nahastuta zebiltzan, ez zeruko laino arruntak bezala, baizik eta kamera azkarrean proiektaturiko lainoak bezala. Zenbat eta gehiago ahalegindu pentsatzen, hainbat eta urrutiago ikusten zuen bere helburua. Ez, behin hain aurrera joan eta gero, Don Beldurrek ez zuen gogoetarako aukerarik ematen.
‎Pixka bat harrituta negok. Edo, hobeto esanda, oso harrituta negok, zenbat eta buelta gehiago eman hainbat eta gehiago harritzen nauk. Nik uste nian mundu horretatik apartatuta geundela bai ideologikoki eta bai sentimentalki.
‎Gero eta bortitzago nabaritzen zuen Don Beldurren eragina. Zenbat eta gehiago hurbildu bere erresumaren mugetara, hainbat eta gehiago estutzen zuen Don Beldurrek.
‎Idazle findua, euskal literaturgintzan antzerkiarena jorratu zuen bereziki, eta 27 urte zituela bere lehendabiziko antzezlana sariztatu zioten, Garbiñe zeritzana hots. Donostiako udalak 1916 ean antolatu lehiaketan lehendabiziko saria eskuratu zuen lana dugu hori, ber urteko Santo Tomas gauean Antzoki Nagusian antzeztua, eta geroxeago, Gazteluko Gazte Alaien eskutik hainbat eta hainbat herritan errepikatuko zena. XIII. mendean giroturiko amodiozko istorioa dugu, Galdosen Marianela idazkiarekin antzekotasun bat baino gehiago erakuts ditzakeena.
‎Egia esan, euskal bibliografiaren munduan beharrezkoa egiten zen Urkizak egin duen lana bezalakorik, nahiz eta Jon Bilbaoren Eusko Bibliographia saila luzanga badugun. Alabaina, ez da dudarik liburu moduan agertu ez diren hainbat eta hainbat euskal bertso eta olerki han hemenka sakabanaturik geneukala ahantzirik, eta lehenbizi horien berri eduki eta segituan ikertzeko Urkizaren liburua ezin utzizko bihurtu da argitara orduko.
‎Azpiko asmo guztien onartuagatik ere, ezin uka liburuaren balio historikoa, are jatorriz euskara garbian taxuturik dagoela. Bertan jaso hainbat eta hainbat berrik gainera euskal historiarekin lotura zuzena du ezbairik gabe:
‎Eta halaxe izan zen hainbat eta hainbat kasutan, arazo moral ekonomiko batek bere isla iltzarazi zuelako euskal letretan, bada, lore jokoetan nahiz Euskal Jaietan antolaturiko sariketa ezberdinetan, zurruteroen kontrako idazgaia saritu baitzuten, hona hemen zenbait adibide erakusgarri. Debako sendagilea izan zen Martin Aranburuk Erari espirituzcoac gueyegui eratetic personai eta familiai etortzen zaizten ondoren caltegarrien gañean arguibidea izenburuko lanttoa ondu zuen 1900.eko Azpeitiko Euskal itz jostaldietarako, Donostiako moldiztegi probintzialean hurrengo urtean agertu zena.
‎Ez dira luzeegiak txoriek euskal literaturan egin ahal izan dituzten hegaldiak; Richard Bach bezalakorik gurean ez dela egon oroitaraztea soberan dateke, Txoriak sugeari begiratzen dionean badugula onartu arren. Egia esan, txoriek oroz gain bereganatu ahal izan duten arreta bakarra izendegiari dagokiona izan da, eta gisa horretan, ugariak izan dira txorien izenekin taxutu izan diren hainbat eta hainbat zerrenda.
‎Jean Pierre Duvoisin Gorostarzu ainhoar euskal idazle eta itzultzaile ospetsuak hain ezaguna jazo ez zaigun anaia bat bazuen izan Zesar zeritzana. Horri ez omen zitzaion batere laketzen gurasoek aukeratu izena, eta ia gehienetan C. bakar batez izenpetzen zituen bere lanak, Charles batekin identifikatzera edo Kapitainarekin zuzenean lotzera hainbat eta hainbat irakurle eraman zuena. Jean Pierreri egotzi zitzaizkion lanen artean Paueko Bulletin de la Societe des Sciences, Lettres et Arts agerkarian 1841.ean argitaratu" Notice sur la Chapelle de Saint Magdaleine d’Uztaritz" artikuluxka aipa genezake besteak beste.
‎Esandakoaren lekuko, eta Manuel Iribarrenek eskasa zeukan arren, Nafarroako Artxiboari Zalbak eskaini zion bere artxibo pertsonala genuke, gaurkoan ere, sailkatu eta ordenatu gabe dirauena. Bestalde, badira oraino hainbat eta hainbat artikulu Zalbak sinaturik, Jon Bilbaoren Eusko Bibliographia n ez daudelako edo, aipatuegiak ez direnak. Adibide eder bat" Agoteak Naparroan" idazkia dugu, Euskaltzaindiak 1923.ean antolatu Bigarren Euskalegunetako Itzaldietan irakurria eta 1926.era arte argitara atera ez zena.
‎Mutiloan apez zegoela, 1825.ean zendu zen. Aipatu itzulpen politikoaz gainera, Amundarainek ere hainbat eta hainbat sermoi utzi zizkigun, oraino argitaratzeke daudenak.
‎Zazpi kapituluko lana dugu, azpi izenburuak berak dioskun gisaz. 110 orrialdetan barna hainbat eta hainbat erabilgarritasunez zeharo hornitu aholku plazaratzen digu irakasgai karmeldarrak. Sarreran zioskunez, egileak ez zuen modu polit eta artez taxuturiko lanik ondu nahi, ahalik eta praktikoen eta erabilgarrien baizik:
‎Iruñean jada bizi zela eman zituen argitara Oskillasok Kurloiak eta El libro negro del euskara bere lanik ezagunen bezain polemikoenak; eta, Madrilen jaio zen gernikarra ingeles irakasle izan dute hainbat eta hainbat iruindarrek, seguruenik ere jakin gabe, euskara batutik arras hurran dagoen euskara osotuaren sortzailea izan zela. Jose Eliseo Basterretxea Matoni Madrilen jaio zen 1911.eko abenduaren 9an, Gernikako Saraspe auzoan zen baina urtebetea egin aitzin engoitik; bertako agustindarren ikastetxean ikasi ostean, Valladolidera lehenbizi eta Madrilera gero joan zitzaigun matematikako eta fisikako karrerak egitera(); bestalde, Madrilen familia osoarekin izan zen, bada, aita zuen Juan Pedro Basterretxea Iraurgi Marinako Ministerioan enplegatua baitzegoen itsasontziko kapitain izateari behin laga ostean.
‎Egin zituen eta gureganatu zaizkigun bestelako lanak, ondu zituen hainbat eta hainbat gabon kanta dira. Horiek ezkondu baino lehenagotik inprimarazten hasia zen, baina egun eskura ditugunak urte bitarteari doazkionak lirateke bereziki.
‎Aitzin solas honen helburu ia bakarra, barkamena aldez aurretik eskatzea da, liburuxka honetan zehar aipatu gabe utziko ditudan hainbat eta hainbat tradizio mitologiko ideologikoengatik, bai eta helburu agian handinahiegi honi heltzerakoan, aditua ez naizen alorretako iruzkinetan isuri ahal izan zaizkidan oker edo arinkeriengatik. Ekonomia ikasketak egin nituen unibertsitatean eta enpresa munduan luzaroan ibili naizen arren ez dut nire burua ekonomistatzat hartzen.
‎esate baterako, arbitrariokeria arrastorik txikiena ere jazarri eta isolatuz, guztiak deuseztatu arte. Eguneroko bizitzan botere esparru anitzetan, txiki eta handietan, noiznahi ageri dira honelakoak hainbat eta hainbat oharkabeko jarreratan. Burokrazia bera da, boterearen sakratutasunaren gaur egungo adierazpide ohikoenetarikoa.
‎Jainkozko terminoak, noski, Jainko du oinarri, eta Jainko honek izaki zehatz bat izendatzen du, kristauen jainkoa, berari dagokion ezaugarri berezi multzoarekin. Horregatik jainkozko ez da sobera egokia gertatzen munduko erlijioetan zehar topa daitezkeen hainbat eta hainbat izaki ezberdin izendatzeko. Jainkoa (Jaungoikoa) diogunean, edo jainkoak diogunean hainbat jainko indoeuropar paganoz ari garelarik, izenak oharkabean dakarzkigu gogora zenbait ezaugarri eta funtzio, horiek guztiengan aurki daitezkeenak.
‎Indarrok ez dira tresnak euren eskuetan; indarron itxura sinbolikoa baino ez dira. Sugaar edo Mariren inguruan Barandiaranek bildutako hainbat eta hainbat argibidetan oso nabarmena da nola gertatzen diren eguraldiaren agerkari nagusi horiek, inolako umore aldaketekiko loturarik gabe, inolako zapuzte edo haserre-bideren adierazgarri izan gabe, zeharo eta erabat zorizko.
‎Irudia nahiko iradokigarria da berez, beste igergarririk huts eginda ere, baina protagonisten erotasunaren aipamenari darion arrazionalizazio usainak azken bultzadatxoa ematen dio aztertzailearen gogoari. Aurrekoaren aldamenean, arrautzaren eguzki sinbolismoa dugu gainera, gure orainaldiko testuinguruan oraindik bizirik dagoena, eguraldi onaren eske noiznahi egiten diren hainbat eta hainbat arrautza oparik erakusten duten modura. Ezkontza bat dela edo jaunartze bat dela, egun eguzkitsua nahi duenak gaur egun ere dozena arrautza eskaintzen die, nori eta Santa Klara komentuko mojei.
‎Indarrok ez dira tresnak euren eskuetan; indarron itxura sinbolikoa baino ez dira. Sugaar edo Manren inguruan Barandiaranek bildutako hainbat eta hainbat argibidetan oso nabarmena da nola gertatzen diren eguraldiaren agerkari nagusi horiek, inolako umore aldaketekiko loturarik gabe, inolako zapuzte edo haserre-bideren adierazgarri izan gabe, zeharo eta erabat zorizko."
‎Nekazal iraultza neolitikotik datorren Naturaren gaineko jabetza sentimenduak, adierazpide berri bat aurkitzen du jentilen mitologian: paisaiaren hainbat eta hainbat ezaugarri, jentilen jardunaren ondoriotzat hartu ohi dira. Kostako labarrak, harri bihurturiko jentilak dira.
2017
‎Pentsa, lurpean gorde dituzu hainbat eta hainbat ziurtasun, egin duzu zulo sakona, eta estali dituzu bertan garai batean lurrazalera lotu zintuzten hainbat egi. Eta lortu duzu halere bizirautea.
‎Zakuan zer den ikusteko, ahurtara bat aski: Adios herriko bide ertzeko karteletik" adios izar ederra, adios izarra, zu zare aingerua munduan bakharra" esan nahi izan genion hainbatetan eta ez genuen lortu; baina benetan adio esateko unea iritsi zelarik, beldur ginen denak erabat. Nafarroa bera gabe Hitlerren aurreko Alemaniaren egoerara itzul zitekeen.!
2018
‎Azken kontu bat erantsi nahi dut Elizabet Kruzetaren edizioaren Sarreratik. Duvoisin kapitainaren eskuizkribua frantsesezko testuarekin konparatzean, itzulpenean zentsuratutako hainbat eta hainbat pasarte aurkitu ditu, hots, faltan aurkitu ditu, denak maitasunaren jainkosarekin erlazionatuak Benuz, itzulpenean, edota gizon emakumeen amodio kontuak aipatzen dituztenak, sarritan zati oso oso luzeak. Editorearen iritzian, mozketa horiek ez ziratekeen Duvoisin kapitainaren erruz.
‎Errealitatearen aurrean errebelatzen da bere gustukoa den beste bat asmatzen. George Steinerren ideiekin bat eginik, Rikartek erakutsi zigun fikzioak eta poesiak errealitatetik kanpo garamatzatela; horregatik, zenbat eta faltsuagoa izan istorio bat, hainbat eta literarioagoa izanen da, literatura gezurraren aberria baita. Halere, eleberriak sinesgarritasuna behar du eta hor sortzen da arazoa:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia