Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 323

2000
‎Baina, liluraturik banengoen ere, hats har nezakeen oraino, uretan dagoen arrainak bezala. Zeren, eskola akabatuz gero etxerat nindoala —San Martín del Mercado ko Plazako ikasleen egoitza hartarat, non ediren bainituen enea bezalako egoeran zeudèn hainbat eta hainbat estudiante, apezteko edo ordenatzeko asmotan haiek ere, ordena batean zein bertzean, zeren, jesuitak Salamancan eraikitzen ari ziren edifizio bikain famatua, non baitzuten kolejioa, ez baitzen enetako tokia, han irakasten ziren gaiak, trivium a eta quadrivium a, Iruñako kolejioan ikasi nituenez gero—, sareetarik libratu nahian lehorrerat jauzi egiten duen arraina bezala, hatsik ... Izan ere, nik uste nuen ezen jakintasunak —zinezko eta minezkoak— gorputz sendo eta gotor bat zuela eta, aldi berean, airosa, Burgosko katedralaren antzekoa.
‎Eta bistan da, halaber, ezen, fruituen alderakotzat, zirkuak anitzez joriagoak eta emankorragoak izan zirela: ikusi bertzerik ez dago erromatarren denborako hainbat eta hainbat saindu eta martiriren testigantza, Erreboteko Plazan gertatuaren aitzinean, non sainduen izendegia ez baitzen ale bakarrean berretu ez emendatu... toreatzaile haietarik bat, bai, martiri eta toreatzaileen patroin izaiteko bidean jarri zitzaigun arren.
‎...ze bezain biribilak— ez baitzitezkeen izan haragikeriarako eta lizunkeriarako tentagarriak baizen; eta, nola uste baitzuen ezen emaztekiak dortokaren etsenplutik ikasi behar zuela, eta hargatik geratu behar zuela etxean, edo bere mantelinaren azpian gorde behar zuela burua elizarakoan, dortokak bere maskorraren azpian bezala, hala debekatu zien haiei, halaber, Ama Birjinaren ohorez egiten zen hainbat eta hainbat prozesionetan —hala nola Asuntzio koan—, apezaren parean joaitea, nor bere kandelarekin; eta ekarri zuen, finean, elizarat —zeinak baitzuen, don Frantziskoren denboran, plaza publikotik eta merkatutik otoizlekutik bezainbat, guztiak solas eta solas— isiltasuna.
‎Osabaren pena handia izan zen, eta enea ez tipiagoa, zeren Italiarat eginikako bidaiaren ondotik ezin maiteago bihurtu baitzitzaidan txakur hura, leiala eta fidela zelako eta ezin maitagarriagoa, munduan ezagutu ditudan hainbat eta hainbat gizon baino hagitzez ere maitagarriagoa. Baina, nola osabak ohitura hura baitzuen, bere txakurra edukitzekoa, eta nola erran zaharrak baitio hilak lurperat, biziak aserat, handik hiruzpalau egunera izan genuen etxean orkume berria:
‎Eta oraino ere iraganari beha paratzen naiz eta mila gertaki oroit ditzaket, irrigarriak edo funsgabekoak haietarik hainbat eta hainbat, bere mementuan hil edo bizikoak iduritu izan zitzaizkidanak; amorio hura, ez, ordea. Zeren orduantxe jakin bainuen ezen denbora bertze erreka bat zela, eta aldika eta tarteka ur jauzi batzuk zituela, eta halatan egin zezakeela eternitaterat jauzi.
‎patatak, aguakateak, guaiabak, mangoak, bananak, eta bertze mila tuberkulu eta fruitu, hauek zaku batzuetan, horiek moritxearen palmaz eginikako saskietan eta haiek ihizko otarreetan—, bortz gizon iritsi ziren Santo Tomáserat, zaldiz, gibeletik morroi batzuk zituztela, batzuk zuriak, beren asto eta mandoetan, eta bertzeak, gehienak, indiar horiak, oinez zihoazenak, bakoitza bere kargarekin, zeren eta haien artean lau motatakoak baitziren zamariak: zaldiak, astoak, mandoak eta indiar horiak... hauetarik hainbat eta hainbat biharamunean salgai jarriko zituztenak, zeren esklaboak baitziren eta esklabo gisa saltzen baitzituzten, beltzak eta bertze jende miserable batzuk bezala; eta bortz gizon haiek herriko bertze ostaturantz zihoazen, zeina baitzen Octavio Hernando zeritzan gaztelau batena. Mementu hartan Fernando Pachecorekin geunden, eta hari aditu genionetik jakin ge nuen ezen gizon haiek bigarren semeak zirela eta Espainiatik etorriak —Avilatik eta Zamoratik—, aberasteko edo kargu inportant baten erdiesteko asmotan, nahiz eta azkenean fortunak bere lekurat ekarri zituen eta, halatan, xede apalagoetarat etsi behar izan zuten —Joxe Aberasturik ere egin zuen bezala, itxura guztien arabera—, zeren kapataz gisa trabailatzen baitziren, bazter haietako jauntxo boteretsu batzuen lurretan; eta jakin genuen, halaber, ezen aldian behin etortzen zirela, bai jendearekin eta bai balizko erosleekin hainbat tratu egiteko, zeinetarik gehienak beren etxaldeetako ganaduarekin loturik baitzeuden, bai jan edanen eta bertze hornizoin batzuen erosteko eta beren nagusien etxalekuetarat garraiatzeko... baita kalapitaren bat sortzeko ere hainbatetan, zeren guztiak ere baitziren, ostatatzen gintuen gizonaren erranetan, gizon gaitzak eta ondikozkoak, gerlatiak eta maliziatiak, okasinotsuak eta inkontru gaixtokoak.
‎Nik ez dakit nola atera ginen handik bizirik, ez bada zeren Probidentziak gidaturik eta indarturik baikindoazen, hain izan baitzen neurriz kanpokoa gure gorputzen soportua eta jasana, eta ez bada zeren neure ondoan bainuen Goruki, zeinak, nola baitzen oihanean jaioa eta oihanean bizia, beti baitzekien, baita zalantzarik edo ondikorik handienen erdian ere, norat jo, eta zeinak beti baitzuen aterabideren bat korapilo bakoitzeko. Eta, arrazoin bertsuagatik, ez dizut kontatuko, halaber, nola garaitu eta azpiratu behar izan genuen hainbat eta hainbat mehatxu, zeren oihaneko edozein lekutan eta edozein partetan ezkuta baitzitekeen mandatari gaixto bat —hemen suge pozointsu bat, hor armiarma are pozointsuago bat, eta han piztia—, heriotzaren mandatua noiznahi den zabal zezakeena.
‎Eta, denbora ahalik eta hobekien eramaiteko eta burua ez galtzeko, neure bizitzan pentsatzen nuen eta neure bizitzako gertakiak oroitzen nituen, baita munta tipienekoak ere, nola mamian hala azalean, xehetasunari xehetasuna eransten niola... zeren, zentzuen eta adimenduaren ez galtzeko, haien zaindu eta begiratu beharra bainuen. Eta, hain hertsiki lotzen nintzen, bertzalde, eserzizio haiei, non segur bainago ezen orduko lanaren fruitu direla liburuan barrena skribatu dizkizudan hainbat eta hainbat gauza.
‎Memoria claudit, memoria ez da fidela. Eta, nahiz eta badakizun memoria onekoa naizela eta hori dela Jainkoaganik errezibitu dudan dohain bakarretarikoa —halako suertez, non ume umetarik geratu izan baitzaizkit buruan grabaturik hainbat eta hainbat gertaki, baita gertakiokin lotu hitzak eta behakoak ere, harginak harrian zizelkatu zeinuen eta idurien gisarat—, halaz ere, diot, ni ez naiz salbuespena. Eta, horrela, kontuan izanik ezen gizonak berezkoak dituela muga horiek, haien gainean eraiki behar izan dut eraiki asmo izan dudan guztia, bertze aterabiderik ezean.
‎Baina horregatik ere galdetzen dizut, hain zuzen ere, ni baino jakintsuago zarelako... jakin dakidan arren, bertzalde, gauzen esplikazionerik onena eta justuena dela ezen esplikazionerik ez dutela, hainbatetan eta hainbatetan ez bederen: zer gertatu ote zitzaion aitona Nikolasi, jaun André...?
‎Baina semearen suak aita ere hartua zuen orduko, eta hain zuen hartua, non administratzailea baitzerabilen baterat eta bertzerat mila manurekin, hark bidera zitzan eta aitzina, artezki, negozioei loturikako hainbat eta hainbat eginkizun, bera etxean geratzen zen bitartean, semearen joan jinei beha, hartzaren ehiza zela kausa... Zeren eta ikusia baitzegoen ezen aitak ere ez zuela atsedenik hartuko, harik eta semeak hartza tiroka zezan arte eta egotz, eta, hargatik edo, zalantza izpirik erakusten ez ziola, hala ihardetsi zion amari:
‎Eta harekin gertatu hainbat eta hainbat historia oroitzen nituen, zein baino zein bitxiagoak... baina Inkisizionea ere hartarakotz zegoen, bere mailuaz berezitasunaren ingudea doilorki jotzeko... eta hala erran daiteke ezen osaba ezin originalagoa zela eta originaltasunak galdu zuela, Ofizio Sainduaren garaziaz.
‎Zer erein, huraxe bildu. Zenbat eta xeratsuago eta prestuago Kristinarekin, hainbat eta hotzago eta iheskorrago nirekin. Nago, bere haurrean ere, nire ezinaz ohartzen zela nolabait, eta erantzun nahi zidala.
‎Erran gabe doa bertze mahai batera jartzen zela, niretik hamar bat metrora. Handik aitzina, goiti egin ahalean urruntzen, beti ere urruntzen baizik ez dut ikusi, zenbat eta gorago hainbat eta urrunago eta gizenago. Nik ezarri izengoitia aise hedatu zen lantokian:
‎Nola Afrikako sabanetako tribuetako nerabeek, beren gizontasuna frogatzeko, lehoi ehizan bildutako ebatondoak erakutsi behar dituzten, hala orduko giro nahasian ere, komisaldegia ezagutzeak bete beteko militantea bilakatzen zuen hasberria: zenbat eta orbain gehiago, hainbat eta konprometituago, jatorrago, iraultzaileago. Urte haietan —nik ere norbait izan nahi gure ingurukoen begietara—, behin baino gehiagotan amestu nuen, atsegina eta nahastekaturik, atzipetzen ninduten eguna.
‎—Nire paretik pasatzean, farmazia urrun ote zen galdetzen ari zitzaion korbatadunari. Honek ahapeka zerbait erantzun, eta hainbat eta kontentago gure Rosario.
2001
‎Bera, Herminio, izan zen nire lehen bezeroa. Egia esan, berarekin ikasi nituen hainbat eta hainbat gauza. Ezkondua omen zen.
2002
‎Hipodamia ederrari eskaini nahi diodan oparia, Medusa izeneko gorgonaren burua da, sugezko ilajea duen Medusaren burua, eta zuri dagokizu, Pertseo maitea, buru hori ekartzea. Eta ezkontza tratuak ahalik eta azkarren amaitu nahi ditudanez gero, zu zenbat eta azkarrago joan gorgona horren buruaren bila, hainbat eta atsegin handiagoa emango didazu.
‎–Simaurretan bizitzen ohitua nago. Ai, kontatuko banizkizu, kontsulta gelatik pasatzen diren hainbat eta hainbat gaixoren bizitzak...! Eta zu ere simaurretan bizi izan zara, baina simaurrik gabe ez dago lorerik –eta, aulkitik altxatzen nintzela, esan nion–:
‎Nabarmenki. Eta, hala, agerikoak eta begi bistakoak egiten hasi zitzaizkigun, geure egoera orokorrari dagokionez, aurrerakako jauziak, lehen urtean igarrezinak eta hutsalak egin zitzazizkigunak, baita atzerakakoak ere –etsipenerainokoak–, hainbatetan eta hainbatetan. Eta, Aurrezki Kutxarako oposizioetan huts egin bazuen ere, handik hilabetera lortu zuen lanpostua, idazkari gisa, abokatu laboralista batzuen bulegoan.
‎Churchillen kasua zegoen, esate baterako. Edo, hurbilago, ene kontsultatik pasatzen zen hainbat eta hainbat agure zahar. Eta, are hurbilago, gure amaren aldeko aitona, laurogeita bost urte bete ondoren ere erretzen segitzen zuena.
‎Diferentzia batekin. Etsai nituen erraldoi haietako hainbat eta hainbat zinezkoak eta minezkoak baitziren. Eta errotak baino askoz okerragoak eta ankerragoak.
2004
‎Raimon Panikkar ek munduko egoerari egiten dion argazkian, beharbada, zantzu esanguratsuak atzeman ditzakegu etxerako. Funtsaren funtsean, euskaldungoaren egoera ere dinamika orokor horren emaitza denez, ispilu egokia gerta dakiguke hainbat eta hainbat zantzuz jabetzeko. –¿ Cuál es entonces la relación entre el orden político moderno, que se deriva de una sola cultura, y la pluralidad de las culturas de las que se habla con simpatía pero que, con demasiada frecuencia, se reducen al folklore?
‎Gaur egun, dudarik gabe, definizio hau ezin daiteke besterik gabe onar. Izan ere, definizio horretan sartzeko zailtasun haundi bat dakarten hainbat eta hainbat jende bait dago Euskal Herrian. Hori sentitzen da behinik behin gure artean.
‎Euskararen zoritxarreko egoera makurrak ezin esango dugu, bada, gogoeta emaitza oparorik ekarri ez digunik. Ziztada gazi gozo horretan, zirikatzaile aparta izan dugu problematika horrek sortutako akuilua, hizkuntzaren halako eta halako aitzin gibeletan beste hainbat eta hainbat gauza jakingarri ikasteko aukera eman digulako. Beraz, negarrak negar, euskaltzale izateak badakar hainbat bozkario eta zorion.
‎Azkenik, zenbait irakurlerentzat gogaikarria gerta litekeen gauza bat: hainbat eta hainbat ideia, kritika eta proposamen leku batean baino gehiagotan errepikatu izana. Hizpidearen zioak bestelakoak izanagatik, behar baino sarriago lerratu naiz akats horretara, eta aldi eta alde bakoitzaren ñabardurak bestelakoak izanagatik, beti bateko sentipena piztu dakioke irakurleari horrelakoetan.
‎Jakinaren gainean, edo oharkabean, ez dakit nola, baina euskararen auzia ez dugu sarrienik gure izatearen baitan hezurmamiturik ikusten. Hainbatetan eta hainbatetan, hainbatek eta hainbatek, euskararen zoriaz hitz egiten dizunean ez du ematen, itxura batean behintzat, bere eta nire egoeraren zoriaz mintzo denik, gugandik landa dagoen landare baten antz handiagoa hartzen baitiozu euskararen auziari. Euskalduna, ordea, euskalduna den neurrian, euskararen soroan landatutako izakia da, eta haren ongarriak garatuko du bere euskaltasunaren neurria.
‎Jakinaren gainean, edo oharkabean, ez dakit nola, baina euskararen auzia ez dugu sarrienik gure izatearen baitan hezurmamiturik ikusten. Hainbatetan eta hainbatetan, hainbatek eta hainbatek, euskararen zoriaz hitz egiten dizunean ez du ematen, itxura batean behintzat, bere eta nire egoeraren zoriaz mintzo denik, gugandik landa dagoen landare baten antz handiagoa hartzen baitiozu euskararen auziari. Euskalduna, ordea, euskalduna den neurrian, euskararen soroan landatutako izakia da, eta haren ongarriak garatuko du bere euskaltasunaren neurria.
‎esatera baikaramatza. Ezkortasun horren fruitu dira gure gizartean sortu diren hainbat eta hainbat ekimen bai euskara sustatzeko, baita beste edozein arazori aurre egiteko. Gai honetan ere, ezkortasun ekintzailetik abiatu behar dugu?. 172
‎Datu horrek, besteak beste, zera pentsaraz diezagukeela dirudi: oro har, euskaltzalearen gaitasun kritikoa aski kamutsa dela euskalgintzaren hainbat eta hainbat auziren gainean jarduterakoan. Konformismoaren amaraunean aise jausten dela.
‎Xehetasunez eta ñabardurez jositako diskurtsoaren jabe izatea galdegiten du, oker ez banago, harreman horren izaera bihurria zertarainokoa den ohartzeak. Zertaraino itsutzen eta kamusten ote digu gure adimena afera horrek hainbat eta hainbat alditan. Zenbat aldiz ez ote dugu egiten koitaduarena, hobe beharrez?
‎–Egia da espainiarrek beren inperioa galdu zutela, baina inperioa ez da kontzeptu geografiko soila, psikologikoa ere bada, eta bigarren ikuspuntu honetatik espainiarrek oraindik ere, oro har, inperio bat daramate beren inkontzientean, beren burua espainiar nazionalistatzat ez duten horiei ere noiznahi azaleratuko zaiena. (...) Baina garaia da erdaldunen artean ere geure gisa eta geure mina aldarrikatzeko, eta esateko edukazioaren lehen legea eta araua dela etxekoekiko errespetua, eta guk ere badugula, hizkuntza mailan, kanpotik etorritako hainbat eta hainbat herritarren adinako eskubidea, etxean etxeko sentitzeko gogo izugarria dugula alegia guk geuk ere, eta ez gaudela alor horretan atzera egiteko prest?. 74
‎Interesgarria eta jakingarria da euskararen eta demokraziaren arteko sokatira hori. Hizkuntzen arteko gatazka honetan ez baitu hainbatek eta hainbatek demokraziaren zantzurik hautematen. Euskararik gabe ez ote naiteke bada euskaldun elebiduna bezain demokrata izan?
‎Elebitasunaren aberastasun iturria nabarmendu digu Salaburuk orain dela gutxi. Baina, gure aldetik, aberastasun horren zer nolakoa auzipean jarri dugu, ezin delako gure ustez baieztapen hori besterik gabe, hainbat eta hainbat xehetasun eta ñabarduraz jantzi gabe, dagoen dagoenean onetsi. Banakoaren elebitasuna, noski, aberasgarria izan liteke, aldez aurretik daukagun ondare linguistikoaren osagarri, baina hori horrela gertatzea benetan gauza zaila da.
‎Erditze mingarri haren testigantza Martin Ugaldek emango ditu. Herri ekimenak aginte erakundeekin izan dituen beste hainbat eta hainbat liskar eta istiluren ispilutzat har dezakegu honakoa. Atzera begira mintzo zaigu Ugalde, bere bizitza gogorraren eskarmentutik, amesgaiztoko bilera batean gertatutakoaz:
‎Erabilera sozial murritzeko mintzaira dela medio, etengabeko zilegitasun auzia planteatzen zaio euskaraz bizi nahi duen hiztunari. Estatus nazional eta sozialaren aterperik ezak, hainbat eta hainbat funtzio formaletan eta ez formaletan, euskaldunaren babes gabezia larria salatzen du eguneroko komunikazio jardunean.353
‎Irakaskuntza publikoaren mami eta esanahi soziala gutxiesteko asmorik gabe, dituen alderdi aurrerakoiak aitorturik, ez genuke, haatik, publikotasunaren auzian hemen hainbat eta hainbat euskaltzalek pentsatzen duen bezain arin pentsatu behar. Oker ez banago, eskolaren izari sozialaren eta izari nazionalaren arteko lehentasun irizpideak finkatzeko orduan, errazegi lerratu izan gara aurreneko tasunaren alde.
‎Euskaldun berriaren estereotipoak gogaiturik dauka hainbat eta hainbat. Erresuminduta dagoen horietako bat Roberto Gonzalez de Viñaspre dugu, euskaldun berria, baina zahar gutxik bezala isurtzen ditu euskaraz gogo sentimenduei darizkien ideiak.
‎Ez, ez du horrelakorik aditzera eman nahi berez: berez, esan nahi du, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legea, bere motzean eta murritzean, ez dela behar bezala hezurmamitzen hainbat eta hainbat alorretan, horretarako ere gaitasunik ez daukalako etnozidioa jasan duen herriak. Horixe esan nahi du, zehatz mehatz.
‎–Kondairaren arabera, Lantza horrek erabateko boterea ematen diolako bere jabeari –erantzun zidan aitak– Germaniar tradizioak zera dio, Karlomagnok hainbat eta hainbat garaipen lortu zituela Longinos Lantza aldean zuelarik. Geroago, Arma Santua Heinrich I.a errege saxoniarraren eskuetara heldu zen.
‎Haurdun nago"; hamargarrenak, ordea, bost minutuko mehatxu luze bat zuen eranskin, Adelak adierazten baitzidan, adierazi ere, berarekin ezkondu behar nuela, berdin zitzaiola Pedralbesko monasterioan edo Kataluniako epaitegi gorenean, gu biona baitzen haurra, eta zoriontsuak izan gintezkeela ezkonduz gero;"... eta ezkondu nahi ez baduzu...", jarraitzen zuen... eta, handik aurrera, Adelak hiru lau hilabete haietan ongi hausnartutako erabakiak eta ondorioak gogoetarazi zizkidan: bihotzeko aldizkari batean argitaratuko zuela goitik behera gure arteko historia osoa, xehetasun txikienik ere baztertu eta alboratu gabe; lau haizeetara zabalduko zituela hainbat eta hainbat sekretu, berak nire bizitzari buruz zekizkienak; vudu a egingo zuela, panpina baten bihotzean orratz batzuk sartuta, infarto batetik hil nendin... eta azkenik, auzitan sartuko ninduela ere bai, eta utzikeriaz akusatuko ninduela, haurra biona zelako eta nik ere –aitak– neure ardura erakutsi behar nuelako.
‎Eta zer zen polimero xixtrin hura, pentsatzen nuen neure artean, fanta eta coca colarekin konparatuta, baita ikuspegi humanitario batetik begiratuta ere? Zeren markako edariak baitziren haiek, unibertsalak, hainbat eta hainbat milioi gizon emakumeren egarria asetzen zutenak, eztarri lehorra bustitzen eta dastamen papilak alaitzen.
Hainbat eta hainbatek ez du
‎Ezagun zenituzten bide inguruetako iturriak, bazenituzten apatxaldiak egiteko zelaiune jakinak. Zeuok bezala ikusten ditut mendiotako hainbat eta hainbat harrobitan hareharri harkaitzak palankaz zulatuz eta harmailuz harri mokorrak landuz diharduten hargin gogorrak. Egurgile eta ikazkin jendea ere, han eta harantzago, hor ari da; aizkolotsak salatzen ditu eta baba beltz eta txondorrak egosten ari dituen suaren keak.
2006
‎euskal herri gogo edo izpirituak ez duela ezer galtzen euskara galduz, aitzitik irabazi bai, hizkuntza unibertsal bat eskura edukita; are, ez bakarrik euskal arrazarenak, baizik" euskararen izpirituak" berak bizirik jarraituko duela euskaldunen gaztelanian. Tesi bikoitz hau, gutxien gutxiena hartarakoxe zen Lore Jokoetako tribuna festaliarretik proklamatua, sozietateko eskandalutxo baten goragailuak are gehiago potentziatua, zenbaitek txalotu egin du (Bilboko sozialistek, Maeztu-k, etab.); hainbat eta hainbatek, gaur arte, gogotik errepikatu du (Ortega, etab.); euskaltzaleak jeneralean Unamuno-ren arrazoiari erantzun beharrean sentitu dira, argudioekin zein praxiarekin (S. Arana Goiri, Orixe, Lizardi, etab.), bestalde euskaltzaleon artean harenganako jarrera nahiko diferenteak nabaritzen direlarik.
‎Ahotsaren eta lumaren maisu, ustelgabekeriaren txapeldun, behin eta berriro hitz horiekin ahoa berotu ondoren, denborarekin gero hainbatek eta hainbatek amets egin duen lanpostuaren bindikatzaile sutsua egin zen Jean Baptiste. Hau da, bere burua erabat egokia ikusten zuen eginkizun berri baterako:
‎Erromesaldi luzea eta harrigarria, lazgarria eta lizuna, miresmena bezalaxe gorrotoa sortzeko modukoa. Bideetako predikaria eta herri ikasigabearen mistikoa, hainbat emakume liluratu zituen peregrinazio zoro hartan, hainbat eta hainbat orgia antolatu zituen hango eta hemengo bazterretan, deabruak menperatutako arimak askatu zituen, bide estura moldatu ezinean zebiltzan lekaime asko exorzitatu, hainbat eta hainbat fraide eta monasterio gizoni zeruko ateak erakutsi...
‎Erromesaldi luzea eta harrigarria, lazgarria eta lizuna, miresmena bezalaxe gorrotoa sortzeko modukoa. Bideetako predikaria eta herri ikasigabearen mistikoa, hainbat emakume liluratu zituen peregrinazio zoro hartan, hainbat eta hainbat orgia antolatu zituen hango eta hemengo bazterretan, deabruak menperatutako arimak askatu zituen, bide estura moldatu ezinean zebiltzan lekaime asko exorzitatu, hainbat eta hainbat fraide eta monasterio gizoni zeruko ateak erakutsi...
‎Frantzisko Irigoi Getarian jaio zen XVI. mendearen amaiera aldera eta marinel izan zen hainbat urtez. XVII. mendearen hasieran ugariak ziren Amerika eta Sevillaren arteko bidaiak, Sevillara iristen baitziren Ameriketatik zetozen hainbat eta hainbat ontzi.
‎Ameriketatik Europara lehengaiak eta salerosketarako materialak garraiatzea oinarri zuen lanbide legezko horren inguruan, beste hainbat langintza ere ugaldu ziren, legearen alde" onean" egon beharrean legearen albo batera zeudenak, adaxka nagusi eta zuzenaren ondoan hazi ohi diren adaxka bihurri eta okerren antzera. Lanbide ona zen, esaterako, Ameriketatik zetozen ontzi haiek babestea, eta ontzietan zetozen ondasun haiek lapurren esku odolduetan eror zitezen eragoztea; eta horretan aritu ziren hainbat eta hainbat marinel, ontzi ofizialen" bizkartzain" lanetan, esango bagenu bezala. Baina oraindik lanbide hobea zen Ameriketatik zetozen ontzi haietako gaiak eskuratzea, behar bezala babestuta ez bazeuden edo babesleak baino indartsuago edo azkarragoa izanez gero.
‎Santoñara heltzerakoan, ilara sakabanatu egin zen. Hainbat eta hainbat gizon zebiltzan kaleetan eta portuan. Beste asko kamioietan edo oinez iristen ari ziren.
2007
‎batetik, han droga besterik ez zegoela, jatekoa baino gehiago, eta, bestetik, gizon emakumeak denak denekin ibiltzen zirela nahasian, amodio librean. Zenbat eta protesta ozenagoa egin helduek, hainbat eta liluratuago geunden gu, etxe hura, herritik aparte samar zegoena, paradisu baten pare irudikatzeraino: drogarena berez erakargarri bezain beldurgarria zitzaigun gure gaztaro guri hartan, baina amodio librearena, litekeen gauzarik zoragarriena iruditzen zitzaigun denoi ere, gure birjintasun hartan amets eskuraezin gisako bat.
‎Schlegel. Hegel-en historiaren espekulazio filosofikoei (bere Volksgeistarekin) funtsean historiagintza alemaneko erraldoi guztiek muzin egin diote, irri egin ez diotenean (Ranke, Burckhardt, Droysen) 969 Zuzenbidearen Eskola Historikoaren Volksgeist positiboa, ez omen duelako aski esplikatzen Hegelek eta hegeldarrek filosofiatik kritikatu dutena, ezer ez duelako esplikatzen, kritikatu du beste hainbat eta hainbatek espezialitate juridikoaren barruan970 Orokorki, ja W. Arnold entzat (1863),, ez dakiguna edo ulertzen ez duguna, Volksgeist deitzen dugu?; eta P. Harum entzat (1863 halaber) Volksgeistaren esplikazioak, natur zientzietako aspaldi gaindituriko estadio hura gogoratzen du, non ere oraindik izpirituekin operatzen baitzen, eta bizitzaren izpirituek, argiaren izpirituek, suaren izpirituek eta antzekoek, beren rola jokatzen baitzuten? 971 Nietzsche-k izpiritu eta herri filosofia hauek guztiak globalki Ilustrazioaren aurkaritzat jo ditu (baina, hori ere ez bailitzateke isildu behar?, beraiek ekarri dutela, gehitu du, beste Ilustrazio berri bat bipilagoa!); puntuzkoena ez da hori, haatik, baizik berak daborduko iraganeko bezala aipatzen duela pentsamendu hori (1881) 972.
‎Indar hori da bere askatasuna, banakotasuna, kreatibitatea. . Ezein indar bizik ez du, ezein eragin arrotzekiko, pasiboki bakarrik jokatzen; kanpotik hura hainbat eta hainbat ahal bada ere indartu, bidatu eta lagundu, alabaina, haren baitan agitzen den guzti guztia, haren indar barneko eta propioaren obra da? 54 Indar hori jatorrizko edo berezkoa da, noski, hori da norbere askatasuna, norbere bizia bera da, eta hein horretan hori dela, esan genezake, norbere nitasun edo karaktere naturala55, horrexena edo horixe izango da denboran garatuko duen karakterea....
‎760 Ik. aipatua, in: DAVIS, H. B., Nacionalismo y socialismo, Bartzelona 1975, 91 Liburu honetan hainbat eta hainbat adibide gehiago ikus dezake irakurleak.
‎Westfaliako Bakearen taula batean Bakeak eskua ematen dio Probintzia Batuak Andreari. Rijks Museoan Bakea, Gerra, Oparotasuna, edo Hiriak eta Probintziak pertsonifikatuak, edo Herbehereekin identifikazioa erakutsiz pintatuak dauden pertsonaia eta motibo ezberdinak (itsas guduak, batzarrak, milizia konpainiak, etab.), Volksgeist holandesaren hainbat eta hainbat errepresentazio modutzat jo daitezke. Museo Historikoan Amsterdamgo hiria errepresentatzen duen terrakota bat polita dago, eseria eta bere janzkeran erdi Diana erdi Minerva, murru koroaz koroatua, hiriaren armarria ezkerreko belaun gainean eta lehoi bat atzealdean, hiriaren ahala eta nobletasuna erremarkatzeko.
‎Askotan, askatasunaren akuilatzaileago da tirania eta errepresioa, tolerantzia baino. Kontzientziaren (izpirituaren) historia, kontzientziak bere buruarekin dituen borroken historia da, kontzientzia unibertsalak hainbat eta hainbat kontzientzia partikular eder sakrifikatu behar izan duelarik bere bidean. Andre gizonak bortizkeria artean ikasten du askatasuna.
‎Zertarako ezezagunen estimu hutsala bilatu? Zertarako etxera itzuli inoiz zure eskutitza, are gutxiago zure bisita, jasoko ez duten hainbat eta hainbaten helbideekin?
2008
‎Izugarri. Hainbat eta hainbat karlistak, baina, aurreparenaren aurka jarraitzen zuten tematuki, egoskor, Nazariok nekez uler zezakeèn jarreran: –Nola izan daiteke txarra aurrerapena, aurrerapenak anestesia asmatu badu??.
‎Ez baitzait bere burua neurrigabeki zigortzen duen jendea batere gustatzen: aste santuko prozesioetako hainbat eta hainbat penitente, adibidez; edo emakume histeriko horiek, moja batzuk ere bai, gelaren bakardadean bere burua zigortzen dutenak, besteen aurrean nor sentitzeko, besteei gainetik begiratzeko ez denean, Loudungo mojen kasua kontatu nizuen.
‎Huraxe zen, bada, frai Millanen historia gorabeheratsu bezain korapilotsua, hainbat eta hainbat buruhauste ekarri zizkiona: horregatik esaten ari zitzaion frai Millan Ernestinari, ziurki, esaten ari zitzaiona, hain konbentzimendu handiz.
‎Bidaia egiten duena pozik itzuliko da portura. Ahaztuko da denborarekin istorioaren xehetasun bat baino gehiagoz; ordea, ileordea jarriko genuke apustuan. Livesey hark bezalaxe?, baietz gogoan gorde halako indarra eta bizitasuna duten hainbat eta hainbat une: Pew zaharra bidean txapaka txapaka bere itsu makilarekin; edo Silver hankamotz hori bere makulu gainean txoria bezala saltoka; edo sagar upelaren barruan kuzkurtuta dagoen Hawkins horrexen irudia, ilargiak bat batean argitu duena.
‎Jatorria nazioaren abiapuntua da, eta, erran bezala, zenbat eta zaharrago abiapuntu hori, hainbat eta hobe. Baina estatuak gauza gehiago eskaintzen du, jatorriaz gainera.
‎Orain, sarrera honetan interesatzen zaidana da azpimarratzea gure hainbat historialarik ere euskal sentimenduaren eske jo dutela antzinako garaietara. Eta garaiak zenbat eta zaharragoak eta urrunagoak izan, hainbat eta hobe. Euskal estatua, Europako lehena.
‎Idiak baino lehen gurdia behar dugu, eta gurdia, kasu honetan, ez da politikagintza huts hutsik eta besterik gabe, politika egiteko behar dugun humusa baizik. Zertan da, ordea, hainbat eta hainbat balio eta erreferentzia partekatzeak eskatzen duen humusa. Hori ez al da izango, nazio identitateari dagokionez, komunitate nazional bateko partaide bilakarazten gaituzten lehengaien funtsa eta kemena?
‎Herritarren arteko bizikidetzan bazterkeria lazgarri horren mende bizi gara euskaldunok. Hori gutxi balitz, gure duintasunaren eta nortasunaren oinperatze hori, hainbat eta hainbatetan, gainera, abertzale erdaldunen hizkuntza jokabideak eragindakoa izan ohi da. Kontu honetan, dena dela, harrigarriena zera izan ohi da:
‎Bada besterik. Izan ere, erabilera horren hari berekoak baitira beste hainbat eta hainbat: bat aipatze aldera, euskalduna eta euskal herritarra nahasteko dugun joera deitoragarria ekarriko nuke gogora.
‎Karlos Garaikoetxea, Patxi Zabaleta, Arnaldo Otegi eta Joseba Egibar, hurrenez hurren. Euskal nazioaren hainbat eta hainbat ertz balioetsi ondoren, bateko eta besteko iritziak aditu ondoren, honako ondorio honetara heldu zen kazetaria:
‎besterik uste badugu ere, azkeneko galdera horiek aurrenekoak baino funtsezkoagoak dira hizkuntza politikaren gorabeheretan. Lehendabiziko galderei aski egoki erantzun zaie gurean, horretarako egin dira han hemenka hainbat eta hainbat ikerketa soziolinguistiko. Zertarako, ordea?
‎Euskarazko prentsaren esperientzia tarteko. Eta euskalgintzaren hainbat eta hainbat ekintza jarriko nituzke diodanaren erakusgarri. Borroka politikoaren oihartzuna handia izan da, handiegia beharbada, baina, nolanahi ere, borroka horren benetako uzta ebaluatzen hasita, uzta urri.
‎–Borrokaren arriskuak bakarrik eman dezake berdintasun sentimendu hori. Sentimendu horren bila joan ziren gure gurasoak gerrara gazteak zirenean eta joan dira mundua mundu denetik beste hainbat eta hainbat gudari ere, eta lubakietako triskantza eta hondamendi guztien gainetik bizitza bere ederrean eta handian atzeman uste zuten, kidetasun hori bizi zutelako. Gudari batek bakarrik daki hori zer den, gehitu zuen indar handiz, ni ez nintzela inoiz gudari bat izan eta ez nintzela izango aurpegiratuz bezala?.
‎Gizona txorien oso zalea zen eta txori kantariak hezten zituen. Hainbat eta hainbat txori kantari zituen.
‎Franco hilzorian zegoen artean, ez ziren egun asko fusilaketak izan zirela eta polizia etxerik etxe zebilen bazter guztiak astintzen. Gurean ere, amak arriskuan jar zezaketen paper guztiak bidu zituen, afixak, txostenak, panfletoak, eta desagerrarazi egin zituen, beste hainbat eta hainbatek bezala.
‎Huraxe zen, bada, frai Millanen historia gorabeheratsu bezain korapilotsua, hainbat eta hainbat buruhauste ekarri zizkiona: horregatik esaten ari zitzaion frai Millan Ernestinari, ziurki, esaten ari zitzaiona, hain konbentzimendu handiz.
‎Ez baitzait bere burua neurrigabeki zigortzen duen jendea batere gustatzen: aste santuko prozesioetako hainbat eta hainbat penitente, adibidez; edo emakume histeriko horiek, moja batzuk ere bai, gelaren bakardadean bere burua zigortzen dutenak, besteen aurrean nor sentitzeko... besteei gainetik begiratzeko ez denean, Loudungo mojen kasua kontatu nizuen. Zauriak ere, askotan eta askotan, apaingarri hutsak baitira:
‎Izugarri. Hainbat eta hainbat karlistak, baina, aurreparenaren aurka jarraitzen zuten tematuki, egoskor, Nazariok nekez uler zezakeèn jarreran: " Nola izan daiteke txarra aurrerapena, aurrerapenak anestesia asmatu badu?".
2009
‎Antropologia naturalak susmatzen duenez, argiaren intentsitate berriak serotonina eta dopaminaren isuri handiagoa eragiten du, gorputzei atsegintasun sentsazio eta euforia ezti bat sumaraziz; samurtasun sexual bat ere bai menturaz, hormona jariaketa gehituak suspertua. Antropologia kulturalak hainbat eta hainbat herri primitibo nahiz artxizibilizatutan egiaztatzen ditu udaberriko jaiak eta errituak. (Garizumari, lent?
‎Dena zahar, dena zikin. Beranduago, eguerdi aldera, hainbat eta hainbat langabetu irtenen ziren kalera, espaloi bazterrera, egunezko kukaratxak, azalez ere labezomorro belztuak balira bezala, urtetako lanezak ganoragabekeria mozkortzen ziela. Hilero txeke bat hartu, bizitzeko diru juxtuz, eta pobretasuna paseatu eskuak dado jokoan trebatzen ziren bitartean.
‎alferrik? urak, azkenean, bere bidea egiten baitu beti, goitik ez bada behetik, hartarako lur geruza bat edo hamaika lur geruza iragazi behar baditu ere; izan ere, nola estali iragana, edo nola hautsi iraganean bizi izandako hainbat eta hainbat bizipenekin, baldin eta bere baitan Domingoren aldeko sentimendua inoiz baino errotuago nabaritzen bazuen?, landareak, bai, errotik atera baitaitezke, sentimenduak nekez; esan nahi baita Ada bere ohiko jarrera agertzen hasi zela, lehen egunetako jarrera guztiz esanekoaren ondotik; eta izeba eta ahizpa, halere, poztu egin ziren hasieran; goiz erdi batean, gainera, Adak aria batzuk kantatu zizkien etxeko emakumeei, Reginari pozezko malko batzuk isurarazi zizkiotenak, baita iruzkin bat aterarazi ere:
‎Hara zer azaltzen zuen, izan ere, Alemaniako Muncher Zeitung ek orain dela urte gutxi batzuk: . Maximilianstrasse kalean zehar zebiltzàn hainbat eta hainbat pertsonak ikuskizun etsigarri bezain amorragarria pairatu behar izan zuten. Igande eguerdian gertatu zen.
‎Ikusleek, edo latindar arrazakoa delako, edo azkar eta bizi jokatzen duelako, Capablancaren jokoari erreparatzen diote bereziki, baita atzoko saioan ere, zeinean Burns ingeles txapeldun ospetsuaren kontra aritu baitzen, bere fama eta bere sona mundu osoan aspaldi irabazi zituèn gizonaren kontra, hainbat eta hainbat lehiaketatan garaipenaren erramu koroa bereganatu izanaren kariaz.
‎Eta txikia den arren, hormaz josia dago: ohiko hormez gain, hormatzat baititut aitaren begiak ere askotan, hormatzat Teofilo Mariarenak, eta hormatzat hainbat eta hainbat arau estu. Badakizu, esate baterako, Maria Bibianak zer problema duen orain?
‎Bilera hartan parte hartzen zutenak, izan ere, sutsu ari ziren, kez gainezka zegoèn gela arnastezin batean sartuta, gehienak erretzaileak izaki: han, baina, hainbatek eta hainbatek ez zuten beren zigarrotxoa erretzen, baziren bestelakoak, halere, tabakoa jabego pribatu onargarri bakarretakotzat zutenak?, baizik eta batak besteari pasatzen zion, honek beste norbaiti pasa ziezaion, erretzeko modu hura ere ideiak konpartitzeko beste modu bat balitz bezala; kideen artean, beste kide bat zen Domingo, jakina, besteek eskatzen ziotèn papera betetzen zuena, ezinbeste... lehendik ere egina behar zuena ziurki?. Zer egin behar dut, gerra iristen bada, nire familia alde batean eta ni bestean???, gerra aurreko giroa ere halakoa baitzen, zerumugan lubaki bat ipintzen zuena, gerraren geltokia helmuga; Domingok aise saihets zezakeen, alde batetik, galdera hura, noiznahi izan baitzezakeen gogoan bere familiarekin hautsi eta beste familia hura aukeratu zueneko mementoa, noiz eta, ezkondu baino egun gutxi batzuk lehenago, Miryami eta beste hiruzpalau laguni esan baitzien:
‎Ada, beraz, Teofilo Maria akusatzen ari zen, aulkitik mugitu ere egin ez zelako, Domingoren ezusteko bisitaren aurrean; are gehiago: aitaren jarrera imitatuz edo, zoruari begira zegoen Teofilo Maria; Adaren hitzak entzun ahala, ordea, begiak jaso, Adari erabakitasun handiz zuzendu, une hartan, haurtzaroko hainbat eta hainbat bider errepikatutako pasadizo hura gogoratu zuen, agian, aitak seme alabak ilaran ipintzen zituenekoa, zaharrenetik gazteenera, mutilak lehenik eta neskak azkenik?, eta honela erantzun zion:
‎Phineasek pentsatzen du oso kargu altua behar zuela hildakoak, Sora ia hogei urtez eduki dutelako desagertuta gero. Egia da herriko hainbat eta hainbat desagerrarazi zituztela, sastar azpietan, ortuetan, kare bizitan asko, baina kontuan izan behar da, pentsatzen du Phineasek, askozaz zailagoa dela bizirik dagoen pertsona desagerraraztea hilda dagoena baino.
Hainbat eta hainbat emakumeri galdetu diot G puntuaz: etxean, lankideei, edonon.
‎estali ere, estali zuen zementu plaka batez iragana, halaxe irudituko zitzaion Adari, ausaz, memento batzuetan: alferrik... urak, azkenean, bere bidea egiten baitu beti, goitik ez bada behetik, hartarako lur geruza bat edo hamaika lur geruza iragazi behar baditu ere; izan ere, nola estali iragana, edo nola hautsi iraganean bizi izandako hainbat eta hainbat bizipenekin... baldin eta bere baitan Domingoren aldeko sentimendua inoiz baino errotuago nabaritzen bazuen?, landareak, bai, errotik atera baitaitezke, sentimenduak nekez; esan nahi baita Ada bere ohiko jarrera agertzen hasi zela, lehen egunetako jarrera guztiz esanekoaren ondotik; eta izeba eta ahizpa, halere, poztu egin ziren hasieran; goiz erdi batean, gainera, Adak aria batzuk ka... " Zatoz, etxeko urretxindorra!", zutik jarri eta besoak zabaltzen zituela; eta amak Ada besarkatu, eta berehala bildu zitzaizkien biei izeba Ernestina eta Maria Bibiana, laurak besarkada batean eta bihotz batean urtu ziren arte.
‎Ada, beraz, Teofilo Maria akusatzen ari zen, aulkitik mugitu ere egin ez zelako, Domingoren ezusteko bisitaren aurrean; are gehiago: aitaren jarrera imitatuz edo, zoruari begira zegoen Teofilo Maria; Adaren hitzak entzun ahala, ordea, begiak jaso, Adari erabakitasun handiz zuzendu –une hartan, haurtzaroko hainbat eta hainbat bider errepikatutako pasadizo hura gogoratu zuen, agian, aitak seme alabak ilaran ipintzen zituenekoa, zaharrenetik gazteenera, mutilak lehenik eta neskak azkenik–, eta honela erantzun zion:
‎Eta txikia den arren, hormaz josia dago: ohiko hormez gain, hormatzat baititut aitaren begiak ere askotan, hormatzat Teofilo Mariarenak, eta hormatzat hainbat eta hainbat arau estu... Badakizu, esate baterako, Maria Bibianak zer problema duen orain?
‎Bilera hartan parte hartzen zutenak, izan ere, sutsu ari ziren, kez gainezka zegoèn gela arnastezin batean sartuta, gehienak erretzaileak izaki: han, baina, hainbatek eta hainbatek ez zuten beren zigarrotxoa erretzen –baziren bestelakoak, halere, tabakoa jabego pribatu onargarri bakarretakotzat zutenak–, baizik eta batak besteari pasatzen zion, honek beste norbaiti pasa ziezaion, erretzeko modu hura ere ideiak konpartitzeko beste modu bat balitz bezala; kideen artean, beste kide bat zen Domingo, jakina, besteek eskatzen ziotèn papera betetzen zuena,... " Ni ez naiz odolarena, baizik eta gogoarena, eta nire gogoa zuekin dago:
‎Ikusleek, edo latindar arrazakoa delako, edo azkar eta bizi jokatzen duelako, Capablancaren jokoari erreparatzen diote bereziki, baita atzoko saioan ere, zeinean Burns ingeles txapeldun ospetsuaren kontra aritu baitzen, bere fama eta bere sona mundu osoan aspaldi irabazi zituèn gizonaren kontra, hainbat eta hainbat lehiaketatan garaipenaren erramu koroa bereganatu izanaren kariaz.
‎Hara zer azaltzen zuen, izan ere, Alemaniako Muncher Zeitung ek orain dela urte gutxi batzuk: ‘Maximilianstrasse kalean zehar zebiltzàn hainbat eta hainbat pertsonak ikuskizun etsigarri bezain amorragarria pairatu behar izan zuten. Igande eguerdian gertatu zen.
2010
‎gizakia berezko ergelkeria batek joa bada ere, pasatzen den segundo bakoitza (tximuen senideak garela diote, baina oilarraren arrautzatik ez ote gatozen?) hipotesi horren aldeko argudioa da?, klase guztietan aurkitzen baitira ergelak eta ez hain ergelak, goian, behean eta erdian. Ulertu behar didazu, hala ere, erlijioa herritarren opioa dela sinetsia nagoen neurrian. Bibi eta izeba Ernestina lirateke salbuespenak?, ergeltzat ez ezik, espezie arriskutsutzat ere hartzen ditudala Trentoko kontzilioan gelditutako katoliko suhar dogmatikoak, kontzilio berriarekin hainbat eta hainbat katoliko itxaropentsu agertzen bazen ere, lan ederrak izango dituzue eliztarrok egoerari buelta ematen, Gabino!?: esan nahi dizudana da Teoren eta Natalioren langileek ergel huts bihurtzeko probabilitate guztiak zituztela eta dituztela; are gehiago:
‎sekula gainditzen ez direnak: naturak itsusi eta dorpe egin ninduen, eta ez dut horren errurik, jakina, baina, hala ere, hainbatetan eta hainbatetan, neure buruari barre egiten ere ikasi dudan arren, lotsatu egiten naiz oraindik ere. Eta izeba Ernestinarekin gertatutako harekin ere, halatsu, makina bat bider lotsatu izan bainaiz geroztik, behar adina adore ez izateagatik izebarekin bat egiteko.
‎Amak irakurtzen zuèn literatura bakarra mota hartako erlijio gertakariei lotua zegoen. Fatimako fama eta izen handia gerokoa izan zen arren, gordeak ditut amak erosten zuèn 1927ko eta handik aurrerako igande aldizkari baten aleak, Fatiman gertatutakoaren berri ematen zutenak, egileak kritika materialista razionalistarekiko etengabeko desafiotzat jotzen zituèn hainbat eta hainbat sendaketa miraritsu kontagai?, zeruko eta zerukoen mezuei begira betiere; urtero joaten zen Lourdesera, erromesaldian, eta handik postalak eta liburuxkak ekartzen zituen, eskapularioak eta dominak; eta ura: dozena erdi bat botila ur, urtean zehar erabiltzen zituenak zernahitarako:
‎Baina zure arrazoibideak baino gehiago eraman ote ninduten ondorio hartara beste bi parametrok: testosterona faltak, adibidez, zeinak, denborarekin, modu aski berezko batean eraman baininduen neure sexu grina neutralizatzera?; edo minezko minarekiko sentiberatasunak eraman ote ninduen hartara?, zeren frontean ikusitako eta oinaze izugarrien artean hildako hainbat eta hainbat hilotz nire seme izan zitezkeela pentsatze hutsa, hain dira meheak eta sotilak gure defentsa sistemak eraikitzen dituen egitura psikikoak?, sexuari uko egiteko moduko argudioa iruditzen baitzitzaidan?
‎indibidualismorik basatiena errotzeko, aldi berean; baieztatu ere, baieztatuko nuke gure gizarte laikoan. Elizek ez dute garai bateko indarra, zorionez: Eliza katolikoak hemen Europan ez bederen??, gero eta protagonismo handiagoa hartuko duela sinesteko beste era batek, biluziago eta zinezkoagoa izango denak?, ekialdeko eta mendebaldeko hainbat eta hainbat mistikok jorratutako bidetik, via negationis?, Jainkoari buruzko ikusmolde berri bat ardatz, berria bezain zaharra ere badena, bestalde, Donibane Gurutzekoarena ere izan zelako?. Ez hau, ez hau eta ez hau; ezer ez, ezer ez, ezer ez; oro biluz eta oro gau??, askapen teologiaren ekarpenak ahaztu gabe, zeinak profetismoari eta salaketa sozialei haize berriak ekarri dizkien, marxistekiko elkarrizketa bultzatzeaz gain, munduko galtzaileen aldeko jarreran; Simonek argi eta garbi esan zuen zeri lotu behar zaion:
‎Beste bat zen, ordea, Orixeren abiapuntua, Orexako semea, Jainkoak isiltasuna hizpide zuelakoan, isiltasunaren ehizan abiatzen baitzen, zentzumenen ate guztiak itxita; Orixek, beraz, munduko hots abarrotsetatik bakartzeko, uko egiten zion munduari, bide arrazoizko bezain borondatezko batean, eta bere poesia ere halakoa da: kontzeptuala, izotzaren edertasunean landua, arrazoimenak bideratua eta erritmo pausatu batek taxutua, ia abstraktua eta ia? hainbatetan eta hainbatetan, perfektua; baina zer hobeto haren poema bat hona ekartzea baino?
‎Baina intentzioa zen gehien balio zuena. Horrela hainbat eta hainbat joan etorri. Baina osteretako batean itsasoak baldetxoa kendu zion eskuetatik, eta haren atzetik sartu zen, behar baino aurrerago, olatu batek urpera bota zuen arte.
‎ez du zergatik, nik uste... gizakia berezko ergelkeria batek joa bada ere —pasatzen den segundo bakoitza (tximuen senideak garela diote, baina oilarraren arrautzatik ez ote gatozen...) hipotesi horren aldeko argudioa da—, klase guztietan aurkitzen baitira ergelak eta ez hain ergelak, goian, behean eta erdian. Ulertu behar didazu, hala ere, erlijioa herritarren opioa dela sinetsia nagoen neurrian —Bibi eta izeba Ernestina lirateke salbuespenak—, ergeltzat ez ezik, espezie arriskutsutzat ere hartzen ditudala Trentoko kontzilioan gelditutako katoliko suhar dogmatikoak —kontzilio berriarekin hainbat eta hainbat katoliko itxaropentsu agertzen bazen ere, lan ederrak izango dituzue eliztarrok egoerari buelta ematen, Gabino! —: esan nahi dizudana da Teoren eta Natalioren langileek ergel huts bihurtzeko probabilitate guztiak zituztela eta dituztela; are gehiago:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia