|
usain txar hura batez ere, sudur mintzei itsasten zitzaiena; ez zen usain ustel bat, gorotzari edo simaurrari darienaren parekoa, aitortu ere, aitortu behar dizut atsegin dudala, gezurra badirudi ere, gorotz simaurren usaina: ...en, baina egia da, halaber, oin punten gainean pasatzen nintzela hitz haien gainean?; nire defentsa mekanismo psikikoek izango zuten hartan zerikusirik, nire beldurra, nire nazka eta nire ezinikusia ezkutatzeko ahaleginean, nire ezinikusi hura, bide batez, berezko zerbait ote zen, edo langileei nièn inbidiatik ote zetorkidan, haiek egiten zutèn lan gogorra egiteko gai ez nintzelako, hain nintzen
|
haiekin
konparatuta ahula eta erkina??, baita errudun usteak bazter uzteko ere, kontzientzia erdi anestesiatuak noiznahi eta nolanahi aurkitzen baititu zuribideak, kontraesan benetakoak itxurazko bihurtzen dituztenak: ebanjelioko baztertuak, beraz, ez ziren langile jainkogabe haiek, igitaiaren eta mailuaren ikurra goratzen zutenak, ospitaleetako gaixo errukarriak baizik, minbiziak edo tuberkulosiak jota egon arren minak eta oinazeak Jainkoari apalki eskaintzen zizkiotenak, nik idealizatutako baserritar jendea ere sartuko nuen talde hartan, halako batean!?, ni neu ere garai batean ibili nintzen bezala; guztiaz ere, ez dakusan begiak, esaera zaharrak dioen bezala?
|
|
usain txar hura batez ere, sudur mintzei itsasten zitzaiena; ez zen usain ustel bat, gorotzari edo simaurrari darienaren parekoa —aitortu ere, aitortu behar dizut atsegin dudala, gezurra badirudi ere, gorotz simaurren usaina: ...na egia da, halaber, oin punten gainean pasatzen nintzela hitz haien gainean...; nire defentsa mekanismo psikikoek izango zuten hartan zerikusirik, nire beldurra, nire nazka eta nire ezinikusia ezkutatzeko ahaleginean —nire ezinikusi hura, bide batez, berezko zerbait ote zen, edo langileei nièn inbidiatik ote zetorkidan, haiek egiten zutèn lan gogorra egiteko gai ez nintzelako, hain nintzen
|
haiekin
konparatuta ahula eta erkina? —, baita errudun usteak bazter uzteko ere, kontzientzia erdi anestesiatuak noiznahi eta nolanahi aurkitzen baititu zuribideak, kontraesan benetakoak itxurazko bihurtzen dituztenak: ebanjelioko baztertuak, beraz, ez ziren langile jainkogabe haiek, igitaiaren eta mailuaren ikurra goratzen zutenak, ospitaleetako gaixo errukarriak baizik, minbiziak edo tuberkulosiak jota egon arren minak eta oinazeak Jainkoari apalki eskaintzen zizkiotenak —nik idealizatutako baserritar jendea ere sartuko nuen talde hartan, halako batean! —, ni neu ere garai batean ibili nintzen bezala; guztiaz ere, ez dakusan begiak —esaera zaharrak dioen bezala— ahalkerik ez duenez, fabrika irudikatzen nuen bakoitzean —Elorrietako komentura joan nintzenean ere irudikatu nuen behin baino gehiagotan... — bulegoetan ikusten nuen neure burua, fabrikako tokirik ustez zibilizatuenean, latz eta beltz lan egiten zutèn langileen sekzioetatik urrun... aitak eta Teofilo Mariak beren plangintza egiten zuten bitartean, langile gaiztoak fabrikatik nola botako, eskuin muturraren eredurik leialenaren arabera.
|