Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 12

2015
‎Aurreko otoitzetatik aipatuak diren bezalako ondorioak geratzen badira, nolakoak ez ote dira geratuko hau bezalako mesede hain handi batetik? Mila bizitza izan nahiko lituzke guztiak Jainkoaren zerbitzuan erabiltzeko, eta munduan dauden gauza guztiak mihiak izan daitezela haien bidez Jainkoa goresteko. Penitentzia egiteko desirak handi handiak dira; eta ez du askorik sufritzen egiten duenean, maitasunaren indarrez gutxitzat duelako egiten duena eta argi ikusten du martiriek ez zutela gauza handirik egiten oinazeak sufritzean, gure Jaunaren laguntza honekin, erraza delako, eta kexu agertzen zitzaizkion arima hauek Haren Maiestateari zer sufriturik eskaintzen ez zienean.
‎...e indar guztiekin horretan saia nendila agindu zidan, monasterioa egin egingo zelako promesa handiak eginez, eta han atsegin handia izango zuela Berak, eta San Jose izena emateko, beronek zainduko gintuela ate batean eta Andre Mariak bestean, eta Kristo gurekin ibiliko zela, eta distira biziz argi egingo zuen izarra izango zela, eta Ordena erlijiosoak zabarkerian eroriak izan arren, ez pentsatzeko haietan Jainkoa gutxi zerbitzatzen zenik; ea zer izango litzatekeen mundua erlijiosoengatik ez balitz; hau neure aitor entzuleari esateko agintzen zidan, eta Berak eskatzen ziola ez joateko haren aurka, ezta ez ziezaiola oztoporik jarri ere.
‎Esaten zidan Jainkoa guztiz pozik edukitzeko ez dela egin gabe ezer utzi behar; era berean trebetasunez eta leun hartu ninduen, nire arima ez baitzegoen batere sendo, oso ahul baizik, batez ere nituen adiskidetasun batzuk hausteko. Haiekin Jainkoa iraintzen ez banuen ere, haiekin biziki loturik nengoen, eta esker gaiztokoa izatea iruditzen zitzaidan haiek uztea, eta honela esaten nion, Jainkoa iraintzen ez banuen, zer dela-eta izan behar nuen esker gaiztokoa. Berak esan zidan, egun batzuetan Jainkoaren eskuetan uzteko eta Veni, Creator himnoa errezatzeko, hoberena zein den erakutsiz argi egin ziezadan.
‎solasaldi atseginen denbora pasako gauzetara baizik, hala ere okasioan jarria izanez gero, arriskua bertan zen, eta hartan jartzen nituen aita eta senideak ere. Haietatik Jainkoak askatu ninduen, eta antza denez, nire borondatearen aurka egiten zuen guztiz gal ez nendin; hala ere, ezin izan zen gertatu, nire ohorea aski kaltetua ez uzteko eta nire aitaren susmoa ez pizteko bezain ezkutuan.
‎17 Beste proba bat ere igaro nuen: irakurtzen nituen liburu guztiak, otoitzari buruz zirenak, guztiak ulertzen nituela eta Jaunak dagoeneko otoitz hura eman zidala iruditzen zitzaidan, eta ez nuela haien beharrik, eta horrela ez nituen irakurtzen, Santuen bizitzak baizik; izan ere, haiek Jainkoaren zerbitzurako egiten zutenetik hain urri nengoenez gero, honek on egiten eta gogoa berotzen zidalakoa nuen. Apaltasun gutxi izatea neritzon, ni otoitz hura izatera iritsi nintzela pentsatzeari; eta besterik lortu ezin nuenez gero, pena handia hartzen nuen, harik eta gizon jakintsuek eta Pedro Alcántarako bedeinkatuak penarik ez izateko esan zidaten arte.
‎7 Espiritu Santuaren Pazkoa baino egun bat lehenago Jainkoak lan nahiko handia eman zien; ni sukar gogor batek jotzea izan zen hori. Nik uste dut haiek Jainkoari egindako erreguak nahiko izan zirela, gaitza aurrera joan ez zedin; izan ere, sekula neure bizian ez dut izan era hartako sukarrik aurrera joan ez denik. Halako murmu antzekoa zirudien, burua nahasia bainuen.
‎19 Pertsona batzuengan argi eta garbi bekatuak diruditen zenbait gauza ikusten baditut, ezin dut horratik sinetsi haiek Jainkoa iraindu dutenik, eta pixka bat horretan gelditzen banintzen, oso gutxi izan ohi da edo batere ez?, egundo ere ez nuen sinesten, argi ikusi arren; eta Jainkoa zerbitzatzeko nik dudan ardura, guztiek dutela iruditzen zitzaidan. Eta honetan mesede handia egin dit, gauza txarrean ez naizela egundo gelditzen, gero gogora etor dakidanean, eta gogora etortzen bazait, pertsona harengan beti ikusten dut beste bertute bat; beraz, gauza hauek ez naute nahigabetzen normala den baino gehiago; eta heresiak, askotan nahigabetzen nautenak, eta haietan pentsatzen dudan ia guztian iruditzen zait sufrimendu hau dela soilik sentitzekoa.
‎Honetan hain finkatuak zeuzkaten, non ez baitzen ezer nahiko izan ezta izango ere arrazoien bidetik. Ni ordu ezkero konturatu nintzen alferrik zela, eta esan nien nik neuk ere desira berberak nituela eta utzi egingo niola Jauna hartzeari, kontura zitezen ez zutela Jauna hartu behar gainerako guztiek egiten zutenean izan ezik; hirurok horregatik hilko bagina, hori askoz ere hobetzat izango nukeela etxe hauetan halako ohitura finkatzea baino; etxe haietan Jainkoa beraiek bezain gartsu maite zutenik bazela, eta beste horrenbeste egitea nahi izango zutela.
‎Lekutan geratzen dira hango nekeak honekin parekatzeko! Izan ere, haiek Jainkoak emanak ez badira, ez dute ezer balio; Hark emanak badira, Haren Maiestateak gure indarren neurrira ematen ditu, hain adoregabe eta ezerezak izanik hainbesteko beldurra diegunez gero.
‎Berriro diot, munduko ondasun guztien jaun eta jabe dela haien axolarik batere ez duena. Niri zer errege erreginak eta jaun andreak, haien errentarik nahi ez badut, ezta haiei eder egiterik ere, horretarako haiengatik Jainkoa zerbaitetan nahigabetzetik pixka bat igaro behar bada. Eta niri zer haien ohoreak, behartsuaren ohorea zertan den badakit, ohore hori benetan behartsu izatean baita?
‎3 Etxe honetan, ene alabak, izan ardura handia haiek Jainkoari gomendatzeko, hori bidezkoa baita; gainerakoan, ahal dugun guztia oroimenetik baztertzea dagokigu, gure bihotza beste pertsonei baino gehiago haiei lotzea berezkoa delako.
‎Eta honetan amore emango ez dutenez ezta haiekin ezertan losintxaz eta zurikeriaz jardungo ere, besteek zuzendu egingo dute beren jokaera edota aldendu egingo dira adiskidetasunetik; ezin izango dute jasan, ez baita jasatekoa; batarentzat eta bestearentzat etengabeko gerra da. Mundutik guztiz askaturik eta haiek Jainkoa zerbitzatzen duten ardurarik gabe egonik, berek Jainkoa zerbitzatzeaz arduraturik baitaude soilik, beren adiskideekin ezin dira horrela egon, adiskideei ez diete estaltzen ezer. Izpitxoak ere ikusten dizkiete.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia