|
Ordainean, Eladio Orbegozok ukabilkada bat eman zion Luis Morazari, honen berehalako erantzuna eragin zuena, biak borroka itsu batean sartzen zirela, buruz buru; saiatu ziren langile batzuk
|
haiek
elkarrengandik bereizten, baina sua itzaltzen saiatu orduko, beste puntu batean piztu zen garra, Venancio Laín eta Felipe Briones ere mutur joka hasi baitziren, suhiltzaileen ahalegina, handik aurrera, alfer alferrikakoa gertatzen zela, bi puntutan piztutako sua langileen eremu osora zabaldu baitzen; orduantxe, baina, Teofilo Maria agertu zen, bere automobilean, atzetik berrogeita hamar polizia ... alde batetik, langile batzuk Pedro Lakanda eta Martin Belzunze bahitzen ahalegindu izanak ez zuen gutxiago merezi; bestetik, bazirudien ezen langile sutsu batzuek ateak zaintzen zituztèn zaintzaileen aurka ekin ziotela orduantxe?, baina Teofilo Maria irten egin zen, zilarrezko eskutokian orbetarren armarria grabatuta zuèn bastoia, solemnitate handiko ekitaldietarako erabili ohi zuena, eskuan; irten ez ezik, langileen esparrura ere hurbildu zen, bizkar buruak zut, harro antzean, bastoiaren mugimenduak pausoetara dotore egokituz, gerra orduantxe hastekotan zèn jeneral bat iduri; sonbreirurik erabiltzen ez zuen arren, ile beltz ederra zuen, gomaztatua eramaten zuena?, egun hartan bai, mementoari solemnitate berezi bat emateko modu bat ere izan zitekeena; eguzkiak, zerumugatik hurbil?
|
|
Ordainean, Eladio Orbegozok ukabilkada bat eman zion Luis Morazari, honen berehalako erantzuna eragin zuena, biak borroka itsu batean sartzen zirela, buruz buru; saiatu ziren langile batzuk
|
haiek
elkarrengandik bereizten, baina sua itzaltzen saiatu orduko, beste puntu batean piztu zen garra, Venancio Laín eta Felipe Briones ere mutur joka hasi baitziren, suhiltzaileen ahalegina, handik aurrera, alfer alferrikakoa gertatzen zela, bi puntutan piztutako sua langileen eremu osora zabaldu baitzen; orduantxe, baina, Teofilo Maria agertu zen, bere automobilean, atzetik berrogeita hamar polizia ... alde batetik, langile batzuk Pedro Lakanda eta Martin Belzunze bahitzen ahalegindu izanak ez zuen gutxiago merezi; bestetik, bazirudien ezen langile sutsu batzuek ateak zaintzen zituztèn zaintzaileen aurka ekin ziotela orduantxe–, baina Teofilo Maria irten egin zen, zilarrezko eskutokian orbetarren armarria grabatuta zuèn bastoia, solemnitate handiko ekitaldietarako erabili ohi zuena, eskuan; irten ez ezik, langileen esparrura ere hurbildu zen, bizkar buruak zut, harro antzean, bastoiaren mugimenduak pausoetara dotore egokituz, gerra orduantxe hastekotan zèn jeneral bat iduri; sonbreirurik erabiltzen ez zuen arren –ile beltz ederra zuen, gomaztatua eramaten zuena–, egun hartan bai, mementoari solemnitate berezi bat emateko modu bat ere izan zitekeena; eguzkiak –zerumugatik hurbil– aurpegian jotzen zuen, betean jo ere, eta eguzkiaren argiak are haraindikoagoa egiten zuen haren irudia, gizon hura beste lur batetik –heroien lur urrunetik, beharbada– heldu berria balitz bezala.
|