|
Eta beraz, zigor gelari lehen bisita egitearen beldur, arrain hezurrak baino meheagoa zen gizon haren apetari men egin beste erremediorik ez zuen izan: arropa guztia erantzi, txoko batean utzi, eta gela zabal, eroso eta ia luxuzko hura larru gorritan garbitzeari ekin behar izan zion, kurloi begi distiratsu
|
haiek
bere gorputzaren ezaugarri guztietan banan banan nola iltzatzen ziren sentitu bitartean. Zorionez, ikustearekin ase zen.
|
|
Mairuak esan zuen portugaldarren kanpamentua mugitzen hasia zela, eta hala zen, baina handik gutxira gelditu egin ziren berriz, On Afonso Henriquesek bere armada guztia bertan zeukala egin nahi izan baitzion harrera lehorreratu eta hurbiltzen ari zen jende multzo murriztuari, jaun gurutzatuak denen buru, harrera honekin berauek bereziki ohoratuz, are eta gehiago besteek alde egin izanak sutan jarri zuelarik. ...intzuk diren soldadu hauek, gureak, Carmo eta Trindadearen artean barreiaturik, aginduen zain, zigarro bat erreaz entretenitu ezinik, hor barna daude eseririk edo geldirik, zutik, edo lagun artean, paseoan, olibondoen itzalean, eguraldia ona izan da eta denda gutxi eraiki da, jenderik gehienak izarpean egin du lo, burua ezkutuaren gainean, gauez, denbora laburrez, lurraren beroa sentituz, eta gero
|
haiek
bere gorputzez lurra berotuz, batzuen hotza bestearen hotzarekin elkartuko diren egunera arte, eta hau berandu gerta dadila. Pisuzko arrazoiak dauzkagu gizon hauei begiratzeko, zabarki armatuak Bond, Rambo and Companyren armategiarekin alderatuz gero, eta pisuzko arrazoia da Raimundo Silvarentzat pertsonaia izan daitekeen inor hemen aurkitzea, berau, herabea berez eta nortasunez, jendetzaren erdian ibiltzeko uzkur, Rua do Milagre de Santo Antónioko bere leihoan gelditu baitzen kalera jaisten ausartu gabe, eta gaizki egin zuen, bakarrik azaltzeko gauza ez bazen laguntza eska ziezaiokeen Maria Sara doktoreari, dagoeneko ikusi dugu zirt edo zartekoa dela, emakumea, edo bestela, bakardadearen aztarna erromantikoago edo interesgarriagoa, edo agian itsukeriaren aztarna, ekar zezala S. Crispimeko txakurra, irudi ezin ederragoa litzateke arraun bateltxoa estuario geldoa zeharkatuz, inorena ez den uraren erdian, eta zuzentzailea arraunei eraginez, bitartean txakurrak, txopan eseririk, burua tente darama, eta tarteetan, bere parte sentiberenetan eztena ziztatzen dioten arkakusoei ahalik eta diskretuenen ausiki eginez.
|
|
Haren eskuarekiko ukipenak agerian utzi zion, lilurarekin batera, beste zerbait sentitzen zuela, sentipen fisiko bortitzak ernearazi zizkion, ustez barren barrenean lokartuak, eta azala pinportu zitzaion, eta hezetasuna zabaldu. Eta hain hondoraino iristen zitzaizkion halakoxe hitzak entzuten jarraitu nahi izan zuen, eta esku
|
haiek
bere gorputzean barrena amesten.
|