2015
|
|
Buka bedi dagoeneko gerra hau; gugatik isuri zuen odolagatik eskatzen diet nik oraindik beren baitan sartzen hasi ez direnei; eta hasi direnei, ez daitezela kontenta horrekin, berriro atzerantz eragin ez diezaien. Begira, gero, berriz erortzea okerragoa baita erortzea baino; begi bistakoa duzue horren hondamendia; izan uste on Jainkoaren errukian eta batere ez norbere buruan, eta ikusiko duzue nola Haren Maiestateak daraman [arima] egoitza batzuetatik besteetara eta nola sartzen duen piztia hauek ukiturik egingo ez dioten eta nekerik ere emango ez dioten tokian; alderantziz, berak guztiak lotuko dituen eta
|
haietaz
barre egingo duen, eta, bizitza honetan ere, desiratzen dituen baino askoz ere ondasun handiagoez gozatuko duen tokian.
|
|
Oraingoan egun horretara arte bakarrik iraun zidan; beste batzuetan, berriz, zortzi eta hamabost egun eta baita hiru aste ere irauten zidan, eta ez dakit gehiago ere ez ote zen, batez ere Aste Santuetan, nire otoitzeko atsegina izaten zen egunetan. Gertatzen zait laster batean adimena hartzen duela batzuetan hain garrantzi gabeko gauzetatik, non
|
haietaz
barre egingo bainuke nik beste batzuetan; eta nahasia egonarazten du berak nahi duen guztian eta arima han azpiratua, bere buruaren jabe izan gabe eta pentsatzeko ere gauza ez dela berak burura ekartzen dizkion zentzugabekeriak izan ezik, ia funtsik gabeak, ezer egiten ez dutenak; lotu egiten du arima soilik itotzeko, bere baitan kabitzen ez dela egoteraino. Eta horrela gertatu zitzaidan niri pentsatzea, deabruak arimarekin pilotan jostatzen ari zirela, eta berak ezin zuela ezer egin haien eskuetatik askatzeko.
|
|
Frai Martin Gurutzekok bidali zidan gazteaz gogoratu nintzen eta neure lagunei esan nien.
|
Haiek
barreak egin zituzten nire lepotik eta halakorik ez egiteko esan zidaten, gauzak airatzeko baizik ez zela izango eta. Nik ez nien entzun nahi izan, Jainkoaren zerbitzari hark bidalia izanik, zerbaitetarako izango zela eta ez zela misteriorik gabea izan uste bainuen.
|
|
Egun honetatik, monasterioa ezergatik ere egin gabe ez uzteko erabakia hartu zuen, eta haren senarrak ere gauza bera, nola gauzatu ez bazekiten ere. Izan ere, badirudi emazteari orain eginik dagoena jartzen ziola Jainkoak bihotzean, eta berak monasterioa nola nahi zuen esaten eta irudikatzen zien pertsona
|
haiek
barre egiten zuten, berak eskatzen zituen gauzak ez zituela aurkituko iruditzen zitzaielako; iritzi horretakoa zen batez ere berak zuen aitor entzuleetako bat, san Frantziskoren fraidea, gizon jakintsua eta maila handikoa. Bera [emakumea] nahigabe handiak harturik zebilen.
|
|
5 Samin handia eragin didate gure aurka esan direnek, batez ere hain lizunek; gure aitak froga beza zentzugabeak direla;
|
haietaz
barre egitea da hoberena eta esaten utzi. Niri, alde batetik, atsegin ematen didate; oso pozik nago haren osasunaz.
|