2001
|
|
Mendiko botak eta motxila zaharra hartu eta berarekin Midi d’Ossaura joatera animatu nintzen bada, nahiz eta hasieran zalantzan egon, nahiko sasoi txarrean aurkitzen bainintzen eta horrelako mendi garaiak igotzera ez bainengoen ohitua. Iñigo –Aitzolen koadrilako lagun bat– eta Aitzol bera ez ezik, beste bi neska ere bazihoazela jakin nuen ordea, Ainhoa eta Larraitz, eta
|
haiek
ahal bazuten nik ere nuela egoskortu nintzen. Gogoak, gainera, pentsatu nuen nirekiko, malda denak ordeka bihurtzen omen ditu.
|
2012
|
|
Nire gizonek gauean bat batean eraso egiteko baimena ematea besterik ez zuten nahi, baina nik abantaila izan nahi nuen, haietaz errukitu eta ahal ziren gutxienak hiltzeko; eta, batez ere, ez nuen arriskuan jarri nahi gure gizonen bizitza, besteak ongi armatuak zeudela banekien eta. Itxarotea erabaki nuen, elkarrengandik bereizten ziren ikustea; ziur egoteko, gehiago hurbildu nintzen zelatan egitera, eta Ostirali eta kapitainari agindu nien lauoinka inork ikusi gabe joateko, lurretik ahal zuten hurbilena, eta
|
haiengana
ahal zuten gehiena hurbiltzeko, tiro egin baino lehen.
|
2015
|
|
Ikusgarria izan zen.
|
Haiek
ahal zuten gaztelaniarik txatxuena eginez eta Lorea Gernika euskara klasikoan erantzuten lasai –gero jakin zuen Inazio Ansolak euskara eder hura lapurtera zela, lapurtera arrunta, Elgoibarko euskara leunaren antzeko bat–, bostekoa luzatuz eta tinko emanez, bera aitzinatuz musu ematera... Nafarra zenetz galdetu zion Inazioren aitak," Nafarra al zara?", semeak adar karlistaren batean txertatu behar ote zuen kezkaturik.
|
2016
|
|
Taberna zaharkitua zen, eta, seme alabek negozioarekin jarraitzeko interesik ez zutenez, senar emazte zahar
|
haiek
ahal zuten bezala eramaten zuten oraindik ere, gero eta gutxiago irauten zuten zerbitzari gazteen laguntzarekin. Taberna estua zen, garai bateko mostradore ilun higatua zuena, hankak bermatzeko koska eta guzti.
|
2017
|
|
J.l. alvarez enparantza Txillardegik eredu matematiko bat garatu zuen, gune jakin batean dauden euskaldunen proportziotik abiatuta, espero daitekeen euskararen erabilerari buruzko kalkulu bat egiteko. zehazkiago: eremu jakin batean, bertan dauden euskaldun guztiak euskararekiko leial izanez gero (hau da, euskaldunek
|
haien artean
ahal duten guztietan euskaraz eginez gero), eta herritarren harremanak guztiz ausaz gertatuko balira, zenbatekoa izango litzatekeen euskararen erabilera. gehiago sakondu nahi izanez gero, ikus: tXillardegi, J. l. Álvarez enparantza (2001):
|
2020
|
|
«lanean segituko dugu, errektoretzarekin harremanetan, Euskararen Plan Estrategikoan parte hartzen, Nafarroako Gobernuarekin eta behar den guztiekin lanean». Koronabirusa tarteko, Unibertsitatean Euskaraz Orain dinamika eta apirilaren 2an egitekoa zuten manifestazioa gibelatu badituzte ere, euskaraz ikastearen aldeko eskaerari eutsiko diote.Hori lortzeko bidean, ikasleek ere zer errana badutela uste du urdazubiarrak eta horregatik eskatu die «euskararen egoeraz jabetzeko eta
|
haien aldetik
ahal duten guztia egiteko». Azaldu duenez, «aunitzetan, graduko urteetan hizkuntza batetik bertzerako aldaketa zaila izaten dela argudiatuz, ikasle euskaldunek lehenbizitik ikasgaiak gaztelaniaz hartzen dituzte euskaraz aukera izanik ere».
|