Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2004
‎Apurka apurka, Setatsuaren laguntza berezi haiekin eta, nire onenera etorri eta oso piztuta ibili nintzen uda parteraino. Zenbaitetan, begiratu sastraka zegoen aldera eta sei puntu beltz ikusten nituen errezkadan korrika, senideak bailiran:
2010
‎Belauniko zegoen baldosa gainean, galtza motx hutsetan, eta gurutzetara jarrita zeuzkan besoak. Bat batean, bai beso haiek eta bai burua abaildu egin zitzaizkion. Oinaze antsiekin ahalegindu zen berriro tentetzen, baina lurrera erori zen.
‎Gure gurasoen belaunaldian, ordea —atzo goizean—, amodioa fede kontua izaten zen haientzat eta" maite dut" esateak etorkizuna beste norbaiti oparitzea zekarkien gure gurasoei, ezta?
‎Akordatzen ari naiz txikitan ezagututako tergalezko jertsetxo fin haiekin eta fantasiazko janzkera bat bezala ageri zaizkit orain, narru polar sasi militarrak nagusi bilakatu diren garaiotan.
‎Okzitaniako Tolosatik ■ Iruñeko burgora (frankoen auzora) etorri zen Guilhem Anelier juglarea, XIII. mendean hiriko hiru auzoen artean piztu zen gerraren lekukoa izan zen. Gertaera haiei eta nafar erregeen historiari buruz bost mila bertso dituen eskuizkribua utzi zuen Okzitanieraz, XII. rrari esan ziona erresumako lurralde batzuk Gaztelako erregeak kendu zizkiolarik: " Car perdut as Bitoria e Alava issament, Ypuzquoa e Amesquoa ab lur pertenement, E Fonterabia e ço que si apent, E San Sebastian, or es la mer batent, E vilas e castels que eu non ay e ment". mendetik XIV.a arte frankoen auzoko mintzaira nagusian.
‎Eta Espainiarekiko harremanak mantendu nahi zituela, ez okupazio militarraren terminoetan, baizik eta komertzio eta zibilizazioaren alorretan. Horixe adierazi zuen Mohamed ben Azerkanek egun haietan eta Mahmed ben Abdelkrimek geroago:
‎Subordinazioa berea egin ez balu euskara gaztelera latina egingo zukeen hiztegia. Haientzat eta haien kontra egin zituen liburu guziak.
‎Oinaztargi, dunbots, euri jasak eta uholdeak. Ekaitzak ahalik eta gogorren eraso zien Oihan Handiko bazter haiei eta ihesean zihoazen xibaroei.
‎Alditxo batez zaldia trosta geldoan ibilaraziz gero, sultana lorategira abiatzen zen enbaxadoreak eta leinuen ordezkariak entzutera. Hijaz-eko koblakariek, Isphahan go musika joleek, Toumbuctu ko tximino zainek eta sugeekin bere jokoak egiten zituzten magrebiarrek, bada, Islam eko eskualde guztietatik heldu sujet antzetsuek agosatzen zituzten bilkura haiek eta ondoko orenak.
2011
‎Hauk behar ditugu, bada, arta gehiagorekin hotzetik begiratu. Hona zertako, haien eta geure honetan. Ikertzaileek atzeman dute hauxe:
‎Guri dago, beraz, haien izarian atxikitzea. Janaldiak neurrituz, hobeki aterako gara haiek eta gu. Beterraba gutiz gehienek izariz darabilkigu, izariz ere baitugu hura.
‎Ulitxak ez baditzaket ikus zer ari diren, bi begiez ikusten ditut egun oroz xoriak gaizki egiten ari zaizkigula. Guri on zaizkigunak oro on dira haientzat eta on zaizkien orori lotzen dira ahalkerik batere gabe, beldurrak gibelatzen ez dituen ber.
‎Ba al neukan laguntzerik ikasle bisatua lortzen? (ezinezkoa zirkunstantzia haietan eta AEBetako legearen pean). Kontatu beharra dago beste hura ere, ETAk Amerikanoen artean dirua biltzera bidali zituen bi ekintzaile frustratuena.
‎Ordorika gero, baina hura ere, plazara ateratzeko igarobaimenik balu bezala, Atxagaren poesiaz osaturiko disko batekin estreinatu zen. Gertaera horrekin, euskal poesiak sekulako erakusleihoa aurkitu zuen, eta beste modu batera inoiz izango ez zukeen hedapena (Leteren 1974ko disko hartatik 35.000 ale saldu izanak zerbait esan nahi du garai haietaz eta bertan lirikak izan zuen funtzioaz). Nahikoa zen orduan Laboak poema bat bere kanta baterako aukeratzea, aurrerantzean milaka aldiz entzuna eta errepikatua izango zela eta milaka lagunen memorian betirako geratuko zela ziurtatzeko.
‎Annie) igerilekuaren beste txoko batean zeuden eserita, guri begira, hizketan eta barrezka. Halako batean Claude joan da haiengana eta zerbait esan die (ez dakit nik zer) eta gero guregana itzuli da. Geroa jakin dut —etxean geundenean Bernarden azaldu didalako—, Claude eta Annie anai arrebak direla).
‎Neguan izan zen oinazearen malutek lurra zuritzen zutenean eta elurra hilator errukitsu zenean, orduan joan zinen hain maiteak zenituen hartxoriekin batera, mihiseak hotz gelditu ziren eta etxe bakartian zure aztarrenak bazter guztietan, horma esankorretan irrifarre leun haiek eta bizitza baten argazkiak, neguan izan zen eta espanturik gabe aldegin zenuen, isil, zuzen, jakitun, jabe, bizi zaitez, esan zenidan saia gauza ederrak, maitatu jendea eta ni_ ni itxaroten egonen natzaizu. Zer naiz orain, esaidazu fereka nazazu zure leialtasunaren hatz sotilekin, neguan izan zen zu aldendu zinenean, ni ere urrun nago orain eta bila nabilkizu goizaldeko ordu isiletan dirudien guztiaren beste aldetik, neguan izan zen.
‎...quot; gure hatzek jakin izan balute pena harilkatzen fereka batekin kitatzen haragiaren liskarrak", izan ziren egunsenti zorabiatuak gaueko hitz akituek itsasertza aurkitzen zutenean, argudio lehiatsu haiek zenbat sofrimendu zeramaten altzoan laztandu nahi genuenean baina nola jakin ez, irainak mendekatzea ez baitzen ahal zordunak gure odol berekoak zirenean, tristura asko bazen ordu eta urte haietan eta loreen petaloak zangopean, sagarlore iraindua, ez baikenuen jakin xamurtasunaren egongelak eraikitzen kolera zorabiatuen menpeko izaki, zer pena, diozu, gaztaroa horrela xahutzea bizitza bere irri eta zauriekin albotik igarotzen zenean, txiroa baina gurea genuen gaztaro dohakabe hura.
2013
‎Zabaldutakoan, hantxe zeuden Antoine eta Johnny Halliday parez pare. Lehenengoa bere ile luze haiekin eta betaurreko beltz erraldoiekin; bigarrena, Elvis Presleyren eran orraztuta.
‎Umeak sailean abiatzen ziren urtero baserrietatik apaiztegietara edo komentuetara, errenkadak osatzen zituzten tren geltokietan. Aukera onargarria zen haientzat eta haien gurasoentzat, eskola dohainik baitzen, eta ostatua ere bai; baina baita latza ere, inhumanoa, ez baitzuen Eliza Katolikoak milaka ume haiek barruan, odolean, kode genetikoan zeramatena kanpora zedin nahi. Zinez, ez zuen haien gorputzik onartzen, soilik haien entelekia bat," arima" deitzen zutena.
‎Henry R. Wagner historialariaren esanetan, Perez herabeegia zen iparraldeko ur haietarako eta haren ahalegina a perfectly futile expedition izan zen, jomugara ez iristeaz gain, ez baitzen lehorrera jaitsi eta ezta, beraz, lurraldeaz jabetu ere.131 Hari dagokio, dena den, prestaketa zientifiko eskas eta baliabide gutxirekin, ur haietan ausartutako lehen europarra izatearen ohorea.
‎Apatxeek zakurrak erabiltzen zituzten tipi haiek eta gainerako puskak batetik bestera garraiatzeko:*
‎Aita Garcesek eta Aita Eixarchek bertan geratu behar zuten, inguruak esploratzen, Anza bere eginkizuna beteta itzuli arte. Hala bada, haientzako eta hiru interprete eta hiru zerbitzarirentzako estalpea egiten eman zituzten hurrengo egunak, eta lau hilabeterako hornigaiekin utzi zituzten. Estalpe huraxe izan zen zurien lehen kokalekua Yuman.
‎Izan ere, kanta horren bertsioa bakoitzak bere gurasoengandik edo aitona amona, aittejaun amandre edo aitatxi amatxiengandik jaso du, eta haiek aurrekoengandik. Ze zirkuito kultural ote zeuden belaunaldi haietan eta aurrekoetan halako kanta bat lurralde desberdinetan batera zabaltzeko. Estatu desberdinetan egonik, eskola komunik gabe, hedabiderik gabe, ustez bakoitza bere eskualdean sartuta... nolatan zuten zati batean kanta ondare komuna gure berraitonamonek (eta guk oraindik haiengandik)?
2014
‎Antzerkia behar dute, helduak eta hiztun bezala hartzen dituen antzerkia eta ez gehiago haurtzen dituen zerbait. Zubi bat ikusten nuen haiek eta anitzek ezagutu ez duten euskal munduaren artean. Dario Foren metodotik egiazko, tokiko euskaran.
‎Pentsa daiteke Xamuiok bere koadernoan idatzita zituela bertso haiek eta idatzitakoa irakurriz abestu zizkiola Zavalari. Pentsa daiteke, halaber, bertso haiek koadernoan idatzi zituenerako lehenengo bi lerroak ahaztuak zituela.
‎Guri grazia egiten zigun hain gaztelera traketsa herriko hoberena zela jakiteak. Ez dut gogoan haien eta gure euskararen artean desberdintasuna nabarmentzen genuenik, haiek edo guk horri buruzko ezer aipatu genuenik. Gogoan dudan kontu bakarra da baserrian eta inguruan ez zeniola zeure buruari galdetu behar ea parean zenuena euskalduna zen ala ez.
2015
‎Kodea, bistan da, definizio eta kategorizazio praktikak dira, signifikatze eta erregistratze praktikak. Haietan eta haien bidez ebazten dugu zer dagokion eta zer ez euskal Zerari, eta nola izan daitekeen euskal Zera (edozein unetan eta une horretan egokitzat dugunaren arabera...). Haiek dira, hitz batez, euskal Zeraren gauzapena.
‎Primordiala, hots, aurrekoa eta nagusia, ez da jendea, egituratutako harreman moduak baizik: haietan jaiotzen gara, haietakoak eta haienak gara, haiek egin gaituzte, haiek gara. Eta jakina, harremanak barik, uste badugu egituraketa horiek berezko entitate esentziadunak direla, edota harremanetatik kanpoko indar eta sendotasun bat dutela, orduan jendeak entitate horien halabeharrezko agertze une iragankorrak dira.
‎Finean, aztura bilakatu diren jokatze erak egitateak dira eta egitateen eragimena dute, alegia, faktikoaren boterea, izatez denaren boterea. Errealak dira haietan eta beraien bidez sortzen diren aktore sozialek gorpuzten dituztelako. Hitz gutxitan, jendarte horretako kide izan nahi baduzu, jendarte horretako sortzaile izan behar duzu:
‎Nazioa jendarteak estatukotzearen azken fasea da.64 Hondar bi mendeetan garatu da. Aurretiaz, Europa aldean XII. mendetik aitzin, joan ziren eratzen eta zabaltzen estatuak eta haien mende eta tankerara jendeak moldatzen, alderdi orotan estatu moldeko bihurtzen. Estatalizazio prozesua luzea eta joan etorri askotakoa izan da.
‎Gakoa azturetatik irteteko ahalmena da. Haietan eta haiekin bat ez izateko ahalmena. Ahalmen hori ezarian hazi eta handitu egin zen harik eta Modernitatean printzipio nagusi bilakatu arte.
‎Ordea —" badira alegrantziatik heldu diren negarrak ere" —, hara iritsi eta iduri izan zitzaigun gure festa akabo zela, zeren eta nor egongo arkupe haietan eta eskola handiko neskak baitzeuden, hots, sasoi hartan genituen etsairik amorratuenak; tuntun mamantona batzuk gure ustetan, paretik pasatzerakoan diosalik egiten ere ez zekitenak. " Harririk bota ez dienak altxa dezala eskua", esaten zigun erretore jaunak haien salaketaren baten ondorenean.
‎Umeak sailean abiatzen ziren urtero baserrietatik apaiztegietara edo komentuetara, errenkadak osatzen zituzten tren geltokietan. Aukera onargarria zen haientzat eta haien gurasoentzat, eskola dohainik baitzen, eta ostatua ere bai; baina baita latza ere, inhumanoa, ez baitzuen Eliza Katolikoak milaka ume haiek barruan, odolean, kode genetikoan zeramatena kanpora zedin nahi. Zinez, ez zuen haien gorputzik onartzen, soilik haien entelekia bat," arima" deitzen zutena.
‎Haietako bakoitza erabaki larrien eta arrakastaren emaitza da; neure trofeoak dira. Noski, itxaropen handiak nituen haiekin eta oraindik ere hala ditut gehienekin. Gustura egoten naiz haiei begira, haien etorkizunak antolatzen eta, jakina, neurea ere bai.
‎Eta familia haiek eta gazte haiek, hain bihoztoi bete bide zuketen eginkizuna, non Nafarroako egunkariek euren zutabeetan, eta gizon publikoek euren harengetan, bereizi egiten baitzuten Bizkaiko eta Gipuzkoako nazionalismotik Nafarroakoa, ezen Mugimendu gogoangarria iristearekin Nafarroako leheneko euskal nazionalistek jakin baitzuten haren konprenitzen, eta gazteak bidali egin zituzten entseina antimarxistaren de...
‎...tziak erakusten zuen, ordea, lan gatazka baten aurrean oso modu diferentean kokatzen zirela sindikatuak, greba kutxa zuten ala ez, kutxarik ez zuenari jasangaitz gertatzen baitzitzaion egun batzuetatik harago luzatzen zen greba, batik bat bere grebalariei kutxatik ordaintzen zien sindikaturen bat tartean zenean; ondorioa kontraesankorra izan zitekeen, grebalariak indartzeko balio behar zuen tresna haien arteko eta, are gehiago, greba sostengatzen ari ziren sindikatuen arteko harremanaren hondagarri bihurtzeraino; kontraesan hori gainditu beharra zegoen, ELA eta LABen arteko lankidetza indartu nahi bazen.
‎Nazio Batzordea,, 792. ELAk bazituen harremanak Iparraldeko hainbat sindikalistekin eta jasoak zituen haien eta beste pertsona batzuen iritziak sindikatu abertzalea bultzatzeko aukerari buruz, konklusio argira iritsi gabe, ordea; uste zuen, bestalde, egin beharrekoa LABekin eztabaidatzea komeni zela, ez eramateko Iparraldera, besterik gabe, siglen lehia. ELAren proposamen zehatza hauxe izan zen:
‎Jugoremedijakoek duten errealitate gordinean zer egin galdezka ari zirela, haiei eta inguruko aktibista laguntzaile batzuei," Demokrazia ekonomikoa" gaia goiburutzat jarrita, jardunaldiok egitea otu zaie. Nazioartetik jendea datorrela ikustea, alternatibak ezagutzea, Kroaziako eta herrialdeko antzeko kasuak ezagutzea, beren egoera berbalizatzea... sendagarri eta aurrera begirako pizgarri izango omen da.
‎Horrekin aski ez, eta bere informatiboetan aurrezki kutxaren aurkako informazio subliminala iragarri zuen. UPNren eta PPren arteko haustura aurreko krisi egunak ziren haiek eta Nafarroako egoera politikoari buruzko informazioa irudikatzeko CANeko bulego batzuk jarri zituzten, ondoren gaineratzeko: " Gobernuko lehendakaria buru duen Nafarroako finantza erakunde nagusiak ez ditu bere egunik hoberenak bizi".
‎Ez ditugu guk asmatu, ez dira aparteko sariak, beti izan da horrela". Gerora Mirandak berak hasierako adierazpen horiek zehaztu behar izan zituen, epailearen aurrean eseri zenerako ez zitzaiolako komeni azpimarratzea gobernuko sariekin zerikusia zutela diru haiek eta are gutxiago bere kargu publikoaren osagarri moduko ordainketak zirela. Hasierako adierazpen horiek, hain bat batekoak izanik, ondo laburbiltzen dute zer ziren dieta haiek UPNko agintarientzat.
2016
‎Okindegian La Habanako hogei gradu haiek eta beste zazpiren bat egiten zituen gutxienez, eta beroak zamatsuagoa egiten zuen Guiomarren logura. Begiak ia ixteraino kizkurtzen zitzaizkion betaurrekoen atzean.
‎Bere anaiaren lerro haiek eta antzekoek ernegatu egiten zuten kartzelan irakurtzen zituenean, eta bien arteko harreman apurketaren oinarrian ere bazeuden; baina une hartan, 1982ko ekainaren 30eko gauean valium pastillak bere odolera ekartzen zuen malenkonia apurraren laguntzaz, agianbere bizi ibilbidearen deskribapena iruditzen zitzaizkion. Ez erabatekoa, zeren kanta haren atzean Sabino, Beraxa edo Otaegi bezalako lagunak ikusten baitzituen, edo, denboran atzerago joanez, Bilbo faxismotik defendatzeko antolatu ziren batailoi suiziden irudiak; baina, xehetasunak gora behera, bere anaiak aurreratu bezala aurkitzen zela iruditzen zitzaion, edo apika okerrago, zeren bere errai izpiritualen aldaketari arratoi ahotseko kontzientzia zati haren jaiotza etorri baitzitzaion atzetik, egiten zuen guztiaren alde txarra etengabe seinalatzen ziona eta gero azkenean ahuldu egiten zuelakojokaera barregarrietara bultzatzen zuena.
‎Bat batean, parkean luzaroan tratatu dituzun gurasoek ez zaituzte agurtzen, ez diete beraien haurrei zuenarekin bat egiten uzten eta, gainera, ez dute beste aldera begiratzen ikusiko ez bazintuzte bezala. Ez, begiratzen dizute eta aurrera jarraitzen dute gardena bazina bezala, haiek eta zuk ordura arte adiskide ziren haurrak eskutik badaramatzazue ere. Ez zaitu agurtzen duela gutxi zurekin batera soinketa egiten zuen emakumeak edo liburutegian ezagutu zenuen gizonak.
2017
‎" Ezin da aurrez baztertu hizkuntza ez indoeuropar apurrak intrusiboak izatea Europan, indoeuroparren presentzia nagusia ikusita, eta ezta haiek eta ez indoeuroparrakberrienak izatea ere. Mundu naturalean gehienetan gertatzen den bezalaxe, non handia zaharrena izaten baita eta txikia gazteena" (Ballester 2013, 91).
‎" musika munduan euskararen sakralizazioa ematen da. Era klandestinoan, gainera, izan ere euskal talde askotako partaideak erdara hutsez mintzo baitira haien artean eta momentu oro, baina beti ere euskaraz abestu, zergatik, sakralizazioarengatik. Harrigarria bada ere, kontrakoa egiten duten gero eta adibide gehiago ezagutzen dugu, hau da, euskal musikari gazteak euskaraz bizi direnak, baina espainolez edo ingelesez abesten dutenak.
‎Aurtengoz salbo gittuk!!". Haien eta bertako unaien lekuko hor ditugu oraindik Unalbide, Unalbideko ataka, Unaiene,. eta antzeko leku eta etxe izenak. Baita atzenaldera erruz ugaldu den Unai orpoxuri franko ere.
‎bilatu, ikertu eta sortu. Iraganeko altxorrak azalaratu, ikusi zer berreskuratu dezakegun haietatik eta, haietatik abiatuz, zer edo zer berria sortzea, metodo batekin zein bestearekin izan. Hots, helburua pertsonak laguntzea litzateke, beraien kabuz eta beraien bitartekoekin ikasi eta sortu dezaketela ikus dezaten, beraientzat eta gizartearentzat onuragarria izan daitekeena gara dezaten.
‎Bestaldetik, biztanle hauei erakutsiko diegu bizitzeko era zuzena. Gure erhjioa, heziketa eta bizi manerak emango dizkiegugure zibilizazio maila lor dezaten eta, horrela, haiek eta beren anaia txuriak aska genitzake beren izaera basati eta zoritxarrekotik. Fede onezproposatzen dugu akordio hau eta txuri guztiekin harreman zuzen eta zintzoak mantendu nahi dugu beti...".
2018
‎...ar gertatutako errepresioari buruzko historia berreskuratzearen alde agertu izanak ahalbidetu du ikerlan historikoak urrats handiak egin izana sarri askotan aintzat hartu ez den esparru batean, historiaren ikerkuntzaren eginkizun eta proiekzio sozialean alegia; izan ere, herritarrek aukera izan behar dute gero eta elementu gehiago eskuragarri izateko, nola egitatezkoak hala gogoetazkoak, hilkintza haiei eta luze jo zuen errepresio aldiari buruzko irizpide oinarridunak edukiko badituzte.
‎Gipuzkoako armarriak, 1513tik aitzina, berekin zituen Belateko guduan Nafarroako erresumari kendu zizkion kanoien irudiak eta Gaztelako erregearena. Sabino Aranak" Zazpiak bat" armarritik kendu zituen Gipuzkoakoan agertzen ziren kanoi haiek eta Gaztelako erregea. Armarri ofizialak, dena den, 1979ra arte eduki zituen Belateko kanoiak.
‎Eresoinka dantza taldea osatu zuen Eusko Jaurlaritzak eta Europan eta munduan gaindi ibili zen euskal folklorea erakusten.305 Segundo Olaetak sortutako Elai Alai taldea ere ibili zen gisa berean. Talde haiek eta Miarritzen zeuden errefuxiatuek eragina izan zuten hango gazte batzuengan.
‎Zineman ongi datorkie Euskal Herri kontinentala. Eman dezagun, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendu duten Handia filmaren lokalizazioak egiteko, Nafarroa Beherean ibili ziren bila, garai bateko Gipuzkoako mendi eta oihanen antzeko paisaiak (haritzak eta pagoak) han zeudelako batetik, eta zenbat eta irudi gehiago grabatu inguru haietan eta zenbat eta hango teknikari gehiago erabili grabaketetan, orduan eta aukera gehiago dagoelako" Frantzian" koproduzitutako filma bihurtzeko eta Frantziaren diru-laguntzak ere lortzeko. Euskal Herri kontinentalean zabaltzeko erraztasunak lor daitezke, gainera, gisa horretan.
2019
‎Eliseok ezetz esan zien. Berari ez zitzaizkion gustatzen ez zakur haiek eta ez, are gutxiago, ehiza mota hura. Ez zen batere gauza fina berrogei zakur basurde bakar baten aurka xaxatzea.
‎Gainera, aurkituta ere, nahiko lan izango zuen. Berak basurdearenak ondo ezagutzen zituen, Valdesalceko inguruetan ikusita, baina entzuna zion Calocori haienak eta gamoenak antzekoak zirela. Jakina, ehiztari askori ez zitzaion axola izango baten bila joan eta bestea botatzea.
‎Antoinek irribarrea eskaini zion emakumeari larruzko besaulkian eseri orduko, eta" arratsalde on, Nadia" hots egin zuen kemenez. Agur hitz haiek eta aurreko saioaren bukaera negartsua elkarren segidan gertatu izatera, nekez ulertuko zen halako umore aldaketa; baina aste oso bat pasatuta zegoen. Urriaren 25a zen, hileko azken ostirala.
‎Halako batean, han azaldu zen Marta, bere arreba. Marta ere partaide zen familiak zeuzkan supermerkatuen negozio haietan eta aldameneko apartamentuan bizi zen. Eskaileratxo batzuk jaitsi behar ziren, lorategi txiki bat gurutzatu behar zen eta antzeko eskaileratxo batzuk igo ondoren beste apartamentura iritsiko zinen.
‎Magnum 45 bat zen, dena nakarrez eta zilarrez forratua, jaitsi du leihoa eta ez da ba hasi pumm, pumm, pumm, tiroka.! Hiru tiro jo kartel metaliko haiei eta lasai baino lasaiago geratu da, irribarrez. Ez dakit nola geratu ziren une hartan nire lehengusua eta Patrizio, baina nik shock batean geratu nintzen.
‎Horrek erakusten du esaldi bat osatzeko, haiek eta guk ere, behar dugun aditz laguntzailea hautatzerakoan prozedura bera erabiltzen dugula.
‎Ez dago betiko propietaterik — ez dago betiko komunik; komuna, unean unean bertan bizi edo bertan ari direnek osatzen dute — haiek eta, haien aurretik bertan zirenek, eta haien ondotik bertan izango direnek ere; haiek guztiak baitira, sentido zabal batean, komuneko parte; merkatuak egiten ez duena, komunak lehengo, oraingo eta geroko gizaldien eskaerei atenditu behar die.
2020
‎Auzi hori, Hondarribiko alardearena, Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia liburuan esplikatzen da ondo: herriko emakume batzuk, berdintasuna aldarrikatuz desfilean ateratzen hasi zirenak, ikara batean bizi izan direla urtetan, puta eta horren gisako irainak eta kolpeak jasanez, mespretxuak eta bazterketak; bai emakume haiek eta bai, gerora, haien seme alaba eta familiak ere. Hunkigarria da, Urretabizkaiak kontatzen dituen jazarpenen zerrendan, Opilaren egunean gertatutakoa herriko familia bati.
‎Luzaro egoten omen ziren antzinako gizaki haiek hildakoari so, eta, ezer gertatzen ez bazen, orduan ematen zioten lurra edota estaltzen zuten harri koskorrez. Baina, kasu horretan ere, beldurrez, bai baitzekiten —bai antzinako gizaki haiek eta baita geroagokoek ere— gorputzarekin batera bazela beste zerbait," arima" edo" espiritu" delakoa, eta gorputza hiltzean arima hark bizirik segitzen zuela. Batzuetan, bake bakean, lasai; beste batzuetan, haserre bere inguruko edo tarteko izandakoekin, eta mendeku gogoz.
‎Txapelgorri tradizionalista ugarik inoiz ez zieten barkatuko jauzi ideologiko ikusgarria; hemen" ideologiaz" solas daitekeela emanda, eta ez familia, klan eta botere taldeen interesez. Haiek eta haien jendeek askotariko etiketa erabili eta berrerabili zituzten: gaur demokristiano, bihar liberal, etzi kontserbadore, sozialdemokrata edo erregionalista, izendapen horien arteko konbinazioak ahaztu gabe.
‎" Neguan izan zen oinazearen malutek lurra zuritzen zutenean eta elurra hilator errukitsu zenean, orduan joan zinen hain maiteak zenituen hartxoriekin batera, mihiseak hotz gelditu ziren eta etxe bakartian zure aztarrenak bazter guztietan, horma esankorretan irrifarre leun haiek eta bizitza baten argazkiak, neguan izan zen eta espanturik gabe aldegin zenuen, isil, zuzen, jakitun, jabe, bizi zaitez, esan zenidan saia gauza ederrak, maitatu jendea eta ni... ni itxaroten egonen natzaizu.
2022
‎Eta euskaraz mintzatuko gara Greziako aspaldiko lur ertz haietan eta etzanda ekarri gaituen ura agurtuz, gurtu memoria aurrekoena eta utzi eguzkiari gu begiratzen.
‎Argeliar gazteek ere gonbita pasa digute, Manddiren bidez, ea gauez ostatuan haiekin gela batean elkartu eta kantu saio bat egingo dugun, haien eta gure kantu gehiago trukatuz.
2023
‎egin zuen oihu nire ezkerrean Hogeita bostak, eta ur distiratsuan busti bustita atera nintzen, eta Berrehun eta bostarekin eta Berrehun eta biarekin gurutzatu nintzen eta krokodiloak! esan nien, krokodiloak!, eta korrika segi nuen lur lehorra zapalduz, eta Hogeita laua eta Hogeita seia neuzkan aurrean, eta hutsune bat zegoen haien artean eta jauzi, jauzi, jauzi egin nuen eta hutsunea niretzat hartu, eta korrika segi nuen lur lehorra zapalduz.
‎(The Beatles en garaia zen eta beren aitak haiek eta tximak gorrotatu) baita haien aita amak ere haien telebista haien disko eta liburuak urte batzuk geroago eta ondoren orotarik gutiziatzen jarraitu baitzuen etsi gabe desiratzen harik eta Herioa
‎Ez dago bere pilotaleku handi, eroso, doako eta ongi finkatua eta erabilia ez duen herri handirik: eta dantza publikoek izaera moralean eragiten dutela uste dugun bezala, haietan eta joko hauetan ere aurkitzen dugu bertakoen sendotasun, indar eta bizkortasunaren arrazoia".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia