Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 152

2001
‎Gutxien horientzat gauza atsegina izaten da horrelako aitzakia polita aurkitzea besteak baztertzeko eta gaitz erdi, nire ustez, baztertze hori, nahiz eta paperetan horrela agertu, gure artean sekula zeharo eta azken fineraino eramana ez izana. Bizkaiko Juntetan beti ari dira esanaz hango ordezkariek behar dutela erdaraz jakin eta agindu hori behin eta berriro oroitarazten baita, badirudi, aginduak gorabehera, hara bidal  tzen zituzten ordezkariek gero ere ez zekitela erdaraz gehiegi.
2002
‎Bera ezagutzeko aukera ere izango duzue, Elena Odriozolak eginiko ilustrazioarekin orniturik datorkigulako Alberdania argitaletxeak plazaratu duen «Maiderren taupada bilduma» liburua. Neska honek, gaur egun, hamalau urte ditu jadanik, eta Bordelen ari da bizitzen eta ikasten, bere gurasoak hara bidali dutelako. Baina ustekabean jaio zen, etxetik urruti eta maleta baten barruan, eta guraso bidaia zaleen altzoan mundua korritzen eman zituen bere bizitzaren aurreneko urteak.
‎Parisko Xim Txik batek bere ohizko egunkarian nahasbiderik sortu ez zedin, lantto bat idatzi eta hara bialdu zuela, alegia, Ximin esandakoa argitalpen hartan Chemineau bezala jorratua izan bait zen.
‎1791n idazten ari zitzaionean, Samuel Benthamek St. Helensko Baroiari adierazi zion ez jartzeko arretarik I. hitz atzeari, lanari oro har begiratzen bazion, honek" ez baitauzka eraikitzeko moduari buruzko xehetasun aspergarriak besterik" 20 1793an Jeremy Benthamek lanaren kopia bidali zion Loughborough baroiari, eta harekin batera bidalitako gutunean honako hau idatzi zuen:
2003
‎«Poetry», munduan den poesia aldizkaririk garrantzitsuena. Ruthek hara bidaltzen ditu bere poemak. «Poetry»koen ustez, ordea, poemek ez dute balio estetikorik, ez dira argitaragarriak.
‎Behin adiskidetzea gertatu eta gero, edo biktimarekin edo egindako delitu nahiz faltaren ondoriozko kaltedunarekin bereganatutako konponketa konpromisoa bete eta gero, edo bata edo besteak ezin badira gauzatu adingabearen borondatetik kanpoko arrazoien ondorioz, Fiskaltzak bukatutzat joko du instrukzioa, eta jarduna largetsi eta artxibatzea eskatuko dio epaileari, horretarako jarduna hari bidaliz.
2004
‎Alderdiek prokuradorearen ordezkaritzarik gabe jardun badute, edo demandatuaren lehen epatze edo zitazio kasuan, auzilariek egoitza non izan eta hara bidaliko dira komunikazio egintzak.
‎Arbelbide eta Daranatzek, Arana preso zeno (141), Batzamik ez egitea proposatu bazuten ere, azkenean, Hondarribiako Batzarra egin zen, 1902ko irailaren 11n, hain zuzen, baina Aranarik gabe. Ez zuen defendatzerik izan, be­ raz, hara bidalitako bere ikuspuntua.
2006
‎Hala, Saneamendu Planaren zutabea ur araztegiak ziren, eta oraindik dira. Ibaizabalera zein haren isurkideetara zihoazen etxeetako ur zikinak kolektore bidez batzen hasi ziren; gehien gehienak Ezkerraldean eraikitako Galindoko araztegira bidaltzen hasi ziren, eta hara bidaltzen dira gaur egun ere. «Galindon 900.000 lagunen hondakin urak jaso eta arazten dira», dio Barreirok, «gainerakoa beste araztegi batzuetara joaten da:
‎Esango dizut nortzuk garen. Emakume talde bat gara, eta gogo handiz eta seriotasun handiz lan egiteaz gain, telemarketing hurbila egiten dugu, hau da, plataforma handietan, dei zentro erraldoietan, ba 300 edo 400 mahai daude bakoitza bere sistema informatikoarekin, eta hor jende pilo bat dago mezuak hona eta hara bidaltzen, modu bereizgabean. Guk, ordea, telemarketing mota zuzenagoa egiten dugu; gutako bat harremanetan jartzen da balizko bezeroarekin eta bien arteko harreman pertsonala sortzen da.
‎Zigortzeko beste modu bat erbesteratzea zen eta, kasu askotan, gerrara bidaltzea jendea, horrela kartzela aurrezten zen (mantenua ordaintzea oso garestia baitzen, normalean norbait preso harrarazten bazen, zorrengatik edo, akusazioa egindakoak ordaindu behar zuen presoaren mantenua, agian, lehen egunetan soilik botere publikoak egiten zuen?), eta erabilera praktikoa ematen zitzaion. Horrela, memento hartan Errege erregina Katolikoek martxan zuten gerra hegoaldean musulmanen kontra, Granada hartzeko eta hara bidaliak izaten ziren. Kontuan izanik, gainera, bandoen gatazketan parte hartzen zutenak armatutako taldeak zirela, gerran profesionalak nolabait esateko, irteera, normala?
‎Zein dira Munduko Haurren Federazioak lantzen dituen proiektu hurbilenak? Orain, ludotekak sortzen eta eremu horietako eskolei laguntzen ari gara, eskolako materiala, aulkiak, jantokietarako mahai tresnak eta abar izan ditzaten. eta, batez ere, lankideak hara bidaltzea. Bi hamarkadatan Ekialdeko eta Latinoamerikako adingabeekin lan egin ondoren, zein dira herrialde pobreenetako haurren arazo nagusiak?
‎–Ni harritzen nauena da nola ausartzen zineten gu astero hara bidaltzen, etxe horretan gauzak nola zeuden jakinda.
‎Eta, bere buruari iragarri dion bezala, gogoratzen hasi da, tamalez. Ziur dago, bestalde, hori izan dela Edurneren asmoa hara bidaltzean.
2007
‎«Noiz hartuko dute Oviedo? Noiz itzuliko dira hara bidalitako euskal batailoiak?». Horrez gain, Alderdi Komunistak eta bere aginduetara omen zeuden Gorievek eta Ciutatek zeramaten norabide politiko militarra oso gogor astintzen zuten, baita Asturiasko kanpaina ere.
‎herrialde) batean. Gauzak horrela, nola ez zuten gaizki hartuko Nafarroako agintariek duela gutxi HPSk hara bidalitako ebanjelizazio ordezkaritza. Dugun miseriarekin hangoei erakutsi behar diegu nola egiten den hizkuntza politika duin eta zuzen bat?
‎Hogeita bost urtez beherakoentzako programa zen, mutikote problematikoentzat, lapurretarik ez egiteko, inor ez hiltzeko, hezkuntza ona emateko. Eta ni kubatarra nintzenez, gobernuak hara bidali ninduen, Arizonara, hemezortzi hilabeteko. Hainbeste programa pasatu nituen han, eta gero, denbora hori pasatu eta irten nintzenean, zain neukan jendea, Miamiko mertzenarioen fundazioa.
‎Bestalde, aerosorgailuen biraketa bakar bat ere ez galtzeko, Norvegia, instalazio hidroelektrikoz ondo hornitutako herrialdea, sare horren funtsezko pieza litzateke. Energia eolikoa hara bidal liteke ura goiko aldera eramateko eta, hartara, turbina hidroelektrikoak elikatzeko. Schmid ek dioenez, Norvegiako erreserben gaitasuna hain da handia, ezen, Europako parke eolikoa errendimendu betean izanda ere (oso gutxitan gertatzen da hori), Norvegiako instalazio hidroelektrikoek aparteko energia hori lau astez baino gehiagoz aprobetxa baitezakete.
‎“Lentejak, azukrea, konpresak…, beharrezko gauzak biltzen dira. Zonalde bakoitzak gauza ezberdinak biltzen ditu eta guztien artean osatzen ditugu hara bidali beharrekoak. Kostaldean, esaterako, kontserbako atuna biltzen da eta beste zonalde batzuetan beste elikagai batzuk”, azaldu du Maixabelek.
‎Ene! Hara bidali nituzke nik nire ikasle jarraitxu batzuk, seme alabak izaten hasi eta EAJn bukatu baino lehen!
2008
‎Ondoren," ezkondu egingo gara!" esan eta Bermeon ezkondu ginen. Handik hilabetera, Turkian geunden, Istanbulen, senarra hara bidali zuten eta, beharrean.
‎Geoffrey Firmin Mexikoko britainiar kontsula da. Bere inperioak nolabaiteko erretreta eman dio, hara bidalita arazo gutxi emango dituelakoan.
‎Auzitegiak jakinarazi zuen aurrez ados jarrita zeudela saltzailea eta mailegua emango zuen erakundea, bezeroak hara bidaltzeko mailegu eske, eta ez beste inora, eta hori fogatzeak ez diola eragin behar kontsumitzaileari, baizik eta finantza erakundeari.
‎Baina Getariako Diputazioaren aldetik ez zuten erantzun egokirik jaso? «no le dieron más respuesta, por más que instó, sino la misma cubierta de la carta que llevo»? 188, nahiz eta oraindik ez zeuden frantziarren eskuetan. Colomera jenerala Tolosan babestu zen bere atzera egitean, eta hara bidalitako mezularia Pedro Azpiri izan zen; baina hara ailegatu orduko Colomera atzerantz zihoan, hain zuzen ere Nafarroako lurretarantz ihesi, eta bidean aurkitutako soldaduek gehiago ez aurreratzea aholkatu zioten Azpiriri, frantziarren esku erori nahi ez bazuen.
‎Zorionez, ahanzturaren zakuan zegoen izendapena; egin beharrekoa egin, eta hara bidaliko dugu berriz?
‎Ez da egon egunkari bakar bat, telebista kate bakar bat, hauteskundeak bertatik bertara jarraitu ez dituenik. Euskal Herritik ere hara bidali dituzte kazetariak, izugarrizko hedapenean, ETBk eta Euskal Irratiek. Bazirudien bertan oina jarri gabe ez zela albisterik ematen.
2009
‎" Kontatu didate kolapsoa etxean edo, are gehiago, sendagilearenean gertatu izan balitzait, honezkero hila nintzela…". Baina kolapsoa eskualdeko ospitaleko gela batean gertatu zitzaion Leire Ugalderi, anbulatorioko sendagileak gripe hutsa baino zerbait gehiago zuela igarri eta hara bidali zuelako.Birus batek urdailari erasaten diolarik, gastroenteritisa sortzen da, eta pneumonia birikei erasaten diolarik, baina infekzioak bihotzari eragitean ez dago zer eginik. Eta, hala ere, Leire Ugalde bizirik zegoen artean, iztaitik aortan barrena bihotzeraino heltzen eta taupadak eragiten zizkion kontrapultsazio baloiari esker, miokarditis biriko baten erruz.
‎Zientzia artikuluen zirriborroen erakustoki bat da hori, epailerik gabekoa. Hara bidaltzen diren zirriborro guztiak ez dira artikulu bihurtzen; batzuk bai eta beste batzuk ez. Perelmanen lana, adibidez, ez.
‎mehatxuz beteriko mundu batean elizak espazio babestua, salbatua, adierazten zuen. Munduaren ikuskera honetan airea edotariko bizidunez, ustekabez, terrorez, hots, espiritu ikustezinez betea dago, eta espiritu gorena Jainkoa da, aingeruen aingeru, Superaingeru, aingerutxoak mundurik hara bidaltzen.
‎horiek baitira, nik uste, soldadu batek bete behar dituen baldintzak ontzat eta ereduzkotzat har dezaten. Izan ere, moro fedegabeen aurkako gerra pil pilean dago Marokon, eta auskalo egunen batean hara bidaliko ez nauten, zerutik mana berria bana diezaiedan, pin pan pun. Trukean, baina, domina militarrak ohoratua izan naiteke egunen batean?
‎Pentsioa bilatzen ari naiz? Hara bidaliko dizkit Emilyk. Pisu handia daukate.
‎Zer informazio ematen zitzaien eta zer emozioz? Boiseko euskaldunek ba al zuten pertsona horrentzat helbide bat, hara bidaltzeko. Edo hobe al zen berriak haren herriko beste familia batengana igortzea, haiek eman zezaten zorigaiztoko berria?
‎Lana gutxitu, eta Ballarat aldera jotzea pentsatu nuen. Diru pixka bat jasotzekoa nintzen eta hara bidaltzeko esan nien. Heriotza Ibarrean bertan, Shorty Harrisekin egokitu nintzen.
‎Hori edozein izan daiteke, portu libreen artean, eta alda daiteke saio batetik bestera. Gainera, aplikazioko bezeroak jakin du zein den helburuko portua, zerbitzariak erabiltzen duena, alegia, eskaera hara bidaltzeko. Horretarako erabiltzen dira portu erreserbatuak:
‎Eskualdeko herrien artean haur eskoletako baratzeak garatzeko laguntza eskaini nahi dute aurrerantzean. Hizlariek bi herrien arteko elkartasuna bizirik mantentzea oso garrantzitsua dela azpimarratu zuten eta baita hara bidaltzeko dirua biltzeko ekimenak garatzen jarratzea ere. Martxoan Aiztondoko hainbat ordezkari joango da Segundo Montesera eta handik hona etorriko dira gero.
‎Etxe Zuriko iturriek, berriz, jakinarazi dute ez dutela jaso tropa gehiago bidaltzeko eskaera ofizialik. Barack Obama presidenteak orain dela gutxi eskatu dio Pentagonoari 21.000 soldadu hara bidaltzeko. Iragan astean, bestetik, EB Europako Batasuneko Atzerri ministroak Bruselan (Belgika) elkartu ziren, Afganistango estrategian ados jartzeko asmoz.
‎Tropa gehiago bidali beharra zalantzan jarri zuen, gainera: . Estrategia egokia finkatzen dugun arte, ez dut gizon eta emakume gehiago hara bidaltzeko asmorik. Ez dut Afganistanen egon nahi egoteagatik?.
‎Askotan esan izan didazu nik diziplina behar nuela, eta kuarteletako diziplina ez zait, ez, gaizki etorriko, gorputza zailtzeko eta espiritua indartzeko... horiek baitira, nik uste, soldadu batek bete behar dituen baldintzak ontzat eta ereduzkotzat har dezaten. Izan ere, moro fedegabeen aurkako gerra pil pilean dago Marokon, eta auskalo egunen batean hara bidaliko ez nauten, zerutik mana berria bana diezaiedan, pin pan pun. Trukean, baina, domina militarrak ohoratua izan naiteke egunen batean...
‎Oraindik bizirik zirauen bere bihotzean lilura hark, hogei urte lehenago La Caravelleko atearen aurrean izan zuen txundidura hark. Egia zen aste batzuk baino ez zituela igarotzen etxe hartan, baina hara bidaltzen zuen Daniel nekatuta ikusten zuela iruditzen zitzaionean edo Parisen eguraldi euritsuegia zegoenean. Baina dirutza emango luke Sylvieren etxean jaun eta jabe sartzen zeneko istant haren truke.
2010
‎Ume sahararrak handik etortzen dira udaldian Europara. Elikagaiak eta laguntza hara bidaltzen zaizkie: " Gu han bizi izan ginen.
‎Seme alabak eskolatik, ongi horniturik? ateratzea nahi dute gurasoek (baita guraso erdaldunek ere) eta, eredu horiek (batez ere ereduak) hornikuntza konpletoagoa eskaintzen dutela sentitzen dutenez, hara bidaltzen ere dituzte gero eta neurri zabalagoan. Egia al da euskarak lagundu egiten duela gero, eskola-aldia amaitu ondoan, gizarte eskalan gora egiten?
‎Laster izanbehar zuen, baina noiz? Ahalik eta lasterren eta egokien izateko EAJk eta Jaurlaritzak 1944tik talde militar bat zuten Aliatuen esanetara jarrita, Gernika Batailoia, ordurako 1945eko apirilean Bordele inguruan alemanekin borrokan jardundakoa.Franco agintetik kentzean hutsune politikoa betetzeko, edo komunistek ezhartzeko, sortua zen Gernika Batailoia eta hara bidali zuten Calixto eta han egonzen, Gironda aldean, harik eta lizentziatu zuten arte 1946ko hasieran. Harrezkero, itzultzeko ametsak amets zirela jabetzen ziren neurrian bakoitzak bere bizitzakonpondu behar zuela ikusirik Calixto Agirreamalloaren modura erbestera aterazirenei ez zitzaien besterik gelditu lanean hastea baino beraien etxeetatik urrun.Calixto itzuli zen Hegoaldera, baina, beste asko legez, urteetara25.
‎Zilegi betik, beraz, justiziazkoa baita, esker ona adieraztea orain dela urte dezente, 12 urte edo, hil zen sentiberatasun handiko zinegotzi hari.Orain, baina, Iruñeko Udalak Larreina aldaparen magalean eta Curtidores inguruan egin duen lardaskeriak arrangura besterik ez du eragin hainbat hiritarrengan, nigan barne, inguru hori zuhaitzez soilduta nola utzi duten ikusi eta gero. Motozerrak eta bestelako makinak hara bidaliz errotik moztu dituzte hango arbolak. Zergatik, baina. Udalak emaniko erantzuna apartekoa da, adimenaren lupa zorrotzez aztertzeko modukoa, honakoa: “Bai, zuhaitzak moztu ditugu gune horietan, zuhaitzok Takonera aldeko harresia ezkutatzen zutelako.
‎Ez dago euskal presorik Caceresko espetxean, eta hara bidali zuten Arantza Zulueta lehendabizi. Urriaren 23an, Malagako espetxeko bakartze modulura eraman zuten.
‎Askoz interesgarriagoa zen Felixin bera, nahiz eta bere jardun totel hura gogaikarria gertatu. Horrela jakin genuen iritsi berria zela etxera, hilabete eskas zeramala herrian, azken hamar urteak Valentzian ikasten eman ondoren, hara bidali baitzuten gurasoek, eskola berezi batera, bizitzarako armak hartzearren, ez Felixinek baizik Laboak kantatu zuen bezala.
‎" Orain Pauen dago. Hara bidali zuten gurasoek." Ez nekien zer esan. Osaba leihoraino joan zen, eta, boxeolariei zein zaldiei gabe, beste aldera begiratu zuen, bailara sarrerako gaztainadirantz.
‎Spliteko printzeak, berriz, gutun guztiak ezagutzen zituen, bai Chiarak idatzitakoak, bai hari bidalitakoak. Ez zen berez aita muturluze horietakoa, nahiago zukeen semea bere kasa arduratu izan balitz emaztegaiarekiko tratuaz, baina Simeonek garbi utzi zuen, ez lehenengo egun hartan bakarrik baizik birritan, berari bost axola zitzaizkiola gutun txatxu haiek, eta egin zezatela gura zutena, berari bakea emanda.
‎Galtzarabordako planoaren fotokopia eman zion Tinok, eta hara bidali aurretik errieta txikia egin zion:
2011
‎ez ditu erraz ahantziko haren begi handiak itsasora eraman zuten estreinakoan, ez eta hark, hondarrean zulo batzuk eginda, erakutsi zion joko bitxi hura ere? Gabonetan izan zuen, azkenekoz, haren berri, eta mesanotxean dauzka gordeta postala eta harekin batera bidalitako argazkia, familia osoarekin jaima esaten dioten kanpin denda erraldoiaren aurrean aterea.
‎Capellán segundo del Cuerpo Especial de Infantería de Marina. Hara bidaltzea zozketa bidez izan ete zan itaunduz, hau erantzun eustan: –Hara bidali ninduten, ez zozketaz, zu haraxe esanda baino?.
‎Hara bidaltzea zozketa bidez izan ete zan itaunduz, hau erantzun eustan: ? Hara bidali ninduten, ez zozketaz, zu haraxe esanda baino?.
‎Horrela, haurrek jostailuak beste leku batzuetan ikusi ahal izango dituzte erosi beharrik gabe, baita autoa kargatu beharrik gabe edo beren joko guztiak trenez eraman beharrik gabe ere, egun batzuk kanpoan pasatzeko. Haurrek denboraldi bat kanpoan, aiton amonen etxean edo uda garaian, jostailuak hara bidal daitezke. Oso ideia baliagarria da, halaber, familia oporretatik hotel batera edo denboraldi batez alokatutako etxe batera joaten denean.
‎Estrategia hori, batez ere, Haitin gertatutako lurrikararen edo Afrikako Adarreko larrialdiaren ondoren erabiltzen da. Azken kasu horretan, UNICEFek 28028 zenbakia jarri du, eta SOMALIA hitza hara bidali behar da. Mezu bakoitzak gehienez 1,42 euroko kostua du, dohaintza txiki bat, baina oihartzun handiekin.
‎–Espedizio hori luze joango da ziurrenera, eta gizon ezkondu bat eta hiru seme alaba txikiren aita hara bidaltzea ez da, beharbada, aukera egokia.
‎Eskuina sutan zegoen eta irabaziko zutelako uste osoa zuten, baina otsailaren 16an ezkertiarren elkarteak irabazi zuen botoen %60 baino gehiago lortuta, eta denak kartzeletara abiatu ziren, ateak ireki eta kalera atera zituzten preso guztiak. Egun haietan Aldizkari Ofizialean dekretu bat atera zen kapitainen mandatari guztiak kentzen zituena, eta, noski, goiz batean kapitainak bere langelara deitu eta esan zidan izango nuela dekretuaren berri eta ea hartuko nuen Andoainen zegoen postu bat, konforme banengoen hara bidaliko nindutela. Esan zidan pentsatzeko, hilaren bukaera arte han jarrai nezakeela.
2012
‎Jatekoa urria da han, urria eta garestia. Hemen sobratutako artoa hara bidaltzen zen lehen, baina orain gasolina egiteko baliatzen dute. Beraz, gutxiago heltzen da hara.
‎NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Mali iparraldeko Azawad lurraldean esku hartze militarra prestatzeko eskatu die ECOWAS Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Komunitateari eta AB Afrikako Batasunari; 45 eguneko epea eman die plan bat aurkezteko. Horrekin, ECOWASek Azawaden sartzeko falta zitzaion baimena lortu du, hilabeteak baitzeramatzan erakunde horrek tropak hara bidali nahian. Bamakon, Maliko hiriburuan, manifestazio jendetsua ere egin zuten atzo, nazioarteko tropen esku hartzea eskatzeko.
‎Jabetza Horizontalaren Legeak esaten du etxejabe bakoitzaren betebeharra dela etxejabe elkarteko idazkariari edo administratzaileari jakinaraztea zein helbide duen Espainian, etxejabe elkartearen deialdiak eta jakinarazpenak hara bidal diezazkioten.
‎Gaztea zinenean zure inguruko errealitateaz jabetzen hasi zinen, zure nortasuna moldatzen eta bizitzan zer lortu nahi zenuen erabakitzen. Aitak unibertsitate elitista horietaz hitz egin zizun, berariaz, semea hara bidaltzeko ametsa beteko zen esperantzaz. Eta zuk, nola ez, aitaren ametsak betetzearren, zeure egin zenituen asmo horiek.
‎Hurgo ak (horrela deitzen baitituzte handikiak, gero jakin nuenez) oso ongi ulertu zidan. Plataformatik jaitsi eta nire alboetan eskailera batzuk jartzeko agindu zuen; haietako ehun baino gehiago igo eta nire ahora abiatu ziren jakiz betetako saskiz zamatuta, hura guztia Erregeak, nire berri lehenengoz izan zuenean, agindu baitzuen prestatu eta hara bidaltzeko. Hainbat abereren okela zegoela konturatu nintzen, baina ezin nituen bereizi zaporez.
‎Gutuna ipini zuen zokoan, mahats hosto batzuen pean, eta berehala agindu zion Girardi, bere labore morroiari, hura zoliki madame Bovaryren etxera eraman zezan. Erabide honetaz baliatu ohi zen Emmarekin berriak trukatzeko, hari bidaliz, urtaroaren arabera, fruituak edo ehiza.
‎–Bai, uste dut hara bidali zutela, baina nik denbora gutxi daramat berarekin.
‎Kaukaso zigor latza zen tsarren etsaientzat: hara erbesteratzen zuten Errusiako egoera salatzen zuen oro, hara bidaltzen zituzten gobernuaren kontra azaltzen ziren militarrak.
‎Ama laster bidaliko dutela etxera. Eta Jokin hara bidaliko du, eztu hemen ikusi nahi!
‎egunsentiak argitu ahala Sorabillan eta Goiburuko Itsaso baserrian zuten artilleria sutan jartzearekin batera, karlistek bost konpainia bidali zituzten Oria ibaia Lasarte inguruan zeharkatuz, Buruntzan gora Azkorte eta Otsotegin barrena Andoain aldera sartzeko. O’Donellek eraso nagusia handik etorriko zelako susmoa hartu zuen eta bere indar nagusiak harantz bidali zituen lehen eraso hari aurre egitera. Baina Goiburun barrena jaitsita, karlistek bigarren erasoa egin zuten Leitzaran ibaia zeharkatuz Unanibia inguruan eta Atxularretik joz, eta oraingoan O’Donell ek Gerona Errejimenduko infanteria bidali zuen karlisten erasoa eustea, baita haiek atzera eginaraztea lortu ere.
2013
‎2004ko abuztuaren 16an, Iruñeko Barcina alkateak Euskal Jai Gaztetxea suntsitzea erabaki zuen, polizia hara bidaliz eta bost egun iraunen zuen husteari hasiera emanez. Iruindar askori ahaztezina zaigun aste horretan, poliziaren batek gomazko pilota bat jaurtitzen zuen bitartean, gazte batek gaztetxearen aldeko garrasia airera botatzen zuen unean eta bizilagunen batek lapikoa protesta eginez kolpatzen zuen momentuan, Alde Zaharreko auzokideren batek irratia atera zuen etxeko balkoira, Iruñeko Eguzki irrati libreak gertakizunaren inguruan egiten ari zen jarraipen berezia etxe barrutik kalera atera nahi izan balu bezala.
‎Kaleko jantzita egiten zituzten zaintza lanak Belfast mendebaldeko auzo katolikoan, eta behin objektiboa hautatuta, «erorarazi» egiten zuten. «Ez gintuzten hara bidali armadaren unitate baten lana egiteko, talde terrorista baten antzera jarduteko baizik. IRAko kideen atzetik ibiltzeko eta, aurkitzen genituenean, hiltzeko geunden han», azaldu du MRFko beste kide ohi batek.
‎: zenbait enpresak helbide elektroniko bat jartzen dute kexak hara bidaltzeko.
‎Bertan azaltzen zaizuenez, lehiaketa bat antolatu nahi dute herriko ikasleentzat. Gutunean eta harekin batera bidalitako dokumentazioan dituzue xehetasunak.
‎Han egin zituen bost urteei buruzko dokumenturik ez da gaurko egunera iritsi. 1767an, San Fernando Kolegioak Baja Californiako misioen ardura hartu zuenean, Lasuen hara bidalitako bost misiolarietako bat izan zen. Elkarrekin abiatu ziren bostak Loretotik iparralderantz.
‎Aipatu da lehenago Boricak interes handia jarri zuela Kaliforniako presidio eta herrietako biztanleen heziketan. Eskolak sortu eta, komandante zein alkateen bitartez, gurasoak konbentzitzen saiatu zen umeak hara bidaltzearen abantailez. Arrillagaren garaian ere sortu ziren eskolak, baina ez zen aurrerapen handirik egin.305 Solak, ostera, kemen berriz ekin zion asmoari.
‎Bai. Gazte batzuk hara bidaliko ditugu.
2014
‎Arizonaren aipuak iradokitzen du Harvey andreak hetiko antza hartzen ziola Robertari, tuberkulosi edo hetikak jotakoak hara bidaltzen baitzituzten, basamortuko aro lehorrak on eginen zielakoan.
‎–Bai, jauna. Baikal aintziratik harantz bidali dugun azken telegramaren bidez eman zaie agindu hori.
‎Zaindu beharra zegoen, bada, zaldi hori, ez baitzekien noiz eta nola izango zuen aldatzeko aukera. Hala ere, ahalik eta tarterik handiena jarri nahirik bere eta Ivan Ogareffek haren atzetik bidalitako zaldizkoen artean, aurrera jarraitzea erabaki zuen. Ordubeteko atsedenaren ondotik, berriro ekin zion lasterka estepa zeharkatzeari.
‎Zuzendaria naiz ala ez naiz? Gizona hara bidaltzeko agindu zidaten. Sinestezina da hau».
‎«Gogaikarria, benetan», marmartu zuen osabak. «Administrazioari eskatu dio hara bidaltzeko, esan zuen besteak?, zer egiteko kapaz den frogatzeko asmoz; eta niri hala jokatzeko agindua eman zidaten. Pentsa zer influentzia ez ote duen edukiko gizon horrek.
‎" Lehen kontaktuak 1999an izan ziren. 2000n hasi ziren piezak seriean ekoizten Antzuolako fabrikan, eta 2006ra arte jardun zuten piezak hara bidaltzen", jakinarazi du Ugaldek.
‎Xabik ere ez daki non dagoen Kuba, baina badaki hango haurrek zorte handia daukatela, hemengo aitek beren haurrei jertseak kendu eta hara bidaltzen dituztenez gero. Akabo marrazoa paparrean eramateko amets ederra.
‎Let There Be Light dokumentala filmatu zuen 1946an, New Yorkeko ospitale psikiatriko batean gehiena, Edgewood State Hospital. Hara bidali zuten soldadu asko Bigarren Mundu Gerra ostean, buru arazoekin, gerratik bueltan. Kalteak erakutsi nahi izan zituen Hustonek dokumental horretan beraz, gerrakoak, garunekoak, gaixoak eman zituen pantailan.
‎Egin lagunak, izan nerabe Nerabea izatea nahi baduzu, ez nazazu hara bidali.
‎Botak hara bidaliko dituzte?
2015
‎Rokpa Euskadi Tibeten aritzen da lanean, baina nazioarte mailako erakunde bat izaki, Nepalen jarduten dutenekin harremanetan jarri zen lurrikararen ondoren. Rokpak umezurztegia du Katmandun, eta hara bidaltzen ari dira laguntza, baita beste hainbat umezurtz etxetara ere Indrenira, adibidez: " Kalean ari ziren lo egiten, eta orain kanpadendak aprobetxatzen ari dira, bitartean eraikina sendotzeko".
‎Txorierrik 20.000 biztanle inguru ditu. " Gurea bezalako zerbait egin liteke bailara osorako, eta konposta berton gera dadila", diosku Isabel Etxebarriak," baina kontratua daukate Artigaseko konpostegiarekin eta hara bidaltzen dute". Bizkaia osoko konpostegi bakarra da Artigasekoa (Bilbo), hain zuzen; izen bereko mendian dago, Ekoparkea izeneko" auzoan".
‎oinarrizkoa. DBHko titulua lortu ez duten gaztetxoak hara bidaliko dituzte, lanbide baterako prestakuntza jasotzera. Nafarroan martxan dago lehen maila; Eusko Jaurlaritzak, aldiz, zeharka saihestu du eredu hori abiaraztea.Datorren ikasturteko aldaketakLehen Hezkuntza.
‎Barre egiten dute denek. Eta halako batean, barne bulkada guztiz irrazional bati jarraikiz, Wagnerrek sekulako ostikada ematen dio gurditxoari, hamar metro harantz bidaliz. Barreak ozendu edo gizendu egiten dira orduan, eta beste poetek ere, alegia Otis, Doppelmayr eta Asekik gauza berbera egiten dute:
‎Jainkoak barka biezaio hain informazio okerra eman dionari. Haren Maiestateak probintzia egin ahal izateko mesedea egiten badigu, berehala informazioa hara bidaltzea da, eta uste dut harentzat maiteenak izatera etorriko garela. Halaxe izan gaitezela Haren Maiestatearentzat, eta etor bedi etorri behar duena.
‎Hau egonezinaz hasi eta dena lurrean amaitzeko bidea da. Ez zen hau hara bidali nahi nuena, Olea beraren ahaide bat baizik, eta orain ez du joan nahi. Ongi litzateke negoziatzea eta bat etortzea, berorren agurgarritasuna hain irmo dagoenez gero, inongo priorerik nahiz priore ez denik ez baitzait jarri horrela aurrean.
‎Nik ez dut irakurri txostena, nire aldeko esanetan luzatuko ote diren beldur naizelako; baina nik bihotz bihotzez nahiko nuke gure aita jeneralagandik lortzea eta hari eskatzea, ahal balitz, Espainian fundatzeko aukera, ni hartara irten gabe ere, badirelako egin dezaketen mojak. Hau da, behin etxea egin ondoren mojak hara bidaltzea, arimen onura handia ekarriko bailuke. Berorren jauntasunak gure Ordenaren babeslearekin ezaupiderik balu, aita santuaren iloba dela baitiote, berak lortuko luke gure aita jeneralagandik; eta uste dut gure Jaunaren zerbitzu handirako izango litzatekeela berorren jauntasuna horretan ahalegintzea, eta mesede handia egingo liokeela Ordena honi.
‎5 Nire aitari idazten diot gauza handia izango dela, Paternan mojak behar baitituzte, hau da, belo zuridun mojak?, gureak hara bidaltzea, besteei lagunduko dietelako, izan ere, gutxi dira. Bidali haiei nire izenean goraintziak eta esan biezat beti nola doakien.
‎10 Aita Joan Díazi eskatzen diot Caravacako arazoaz arduratzeko mesedea egin diezadala, berorren agurgarritasunak ikusiko baititu hara bidaltzen ditudan argibideak eta babesa eskatzen Cartagenako gotzainari eginiko gutunak; ez zait gaizki iruditzen berorren agurgarritasunak, nire izenean, eskatzea dukesa andereari zerbitzari bat bidal diezaiola berak ere gomendio bera egitera, haren jauntasunarengana sarrera handia baitu. Ez dakit nola adierazi ahizpa haiek duten nahigabea eta zein arrotz sumatzen duten beren burua.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin, ene alaba. Berorren zerbitzari hori hain ibiltari handia izanik, uste nuen bihar iritsiko zela Madriletik( hara bidali bainuen arazo hauek noren esku utzi ez nekielako), baina gaur, osteguna, etorri da, eta batera erantzungo zaie Ávilako gutunei, eta horrela, ezin bidali izango dira bihar eguerdira arte, nire begiak eta burua ez baitaude horretarako, eta Jainkoak nahi beza biharko prest egotea. Asti handi handia harturik idatzi nahi nioke berorri, baita Maria andereari ere.
‎4 Liburua, gotzaina Gortera joan ondoren bi edo hiru egun ezkero, hemen dut; baina gero hara bidali behar diot, eta ez dut jakin non dagoen egotez. Horra daramate; eman berari, dagoen bezala, eta aurretik berarentzat doan gutun hori; gutun hau eman biezaio gero.
2016
‎Arratsaldean, Elgoibarren musika eskolarantz gindoazela Gurutze Gorriko lokaletan Greziara iristen ari diren iheslarien aldeko arropa batzea. Gainezka, baina dirua falta batutako guztia hara bidaltzeko. Leku berean eta astegun berean ilara izaten da, pertsona ugari erosketa karrotxoa aldamenean dutela.
‎Izan ere, mojek ez zekiten. Orain, zertxobait hitz egiten dut, baina asko ahaztuta daukatOñatitik, ordea, Alegiara (Gipuzkoa) joan behar izan zenuten, euskara erabiltzeagatik aita hara bidali zutelako zigortuta. Nola egokitu zinen hara. Gu txikiak ginen, eta adin horretan erraz ohitzen zara gauza guztietara.
‎Herriko tradizionalistenak ere, azkenean, ados agertu ziren, haien mundua arriskuan ez zutelako ezartzen eta haien gizartea garbi garbia gelditzen zelako. Halere, etika komiteak deribazioneetan inoiz ez erortzea abisatu zuen, azken urteetan irten izan ziren arrazista ideiek ez zutela horretan bide egokirik hautatu behar, errazena traba egiten zuten guziak harantz bidaltzea izan zitekeelako. Arrazismoa, misoginia, desberdina zena baztertzeko erabiltzen zuten, ismoa?
‎Nola kontrolatu hori beraz eta halako sinesteak ez sortzeko zer egin? Agian noizean behin gure arteko batzuk haraino bidali genituzke, bertakoei gugandik datozela oroitarazteko, gure xedea planeta hori kontrolpean ukaitea baita eta guk nahi dugun etorkizunerako erabiltzea, ezta. Hori ez dugu sekulan ahantzi behar, denborak dena ezabatzen baitu...?
‎Inork ez dezala esan: . Doazela infernura?; bada, halako bidaia ankerra da miserable banaka batzuk haraino bidaltzeko, eta nahiko sufrimendu jasan dute bidaia hori gabe ere: beti uste izan dut hobe dela sos gutxi batzuk sakelatik atera eta eskura jartzea; eta aholku hau emango nieke bidaiari onbera guztiei:
‎Nik uste izango dela munduan gu baino premiatsuago dagoenik, misiolari koitaduak esaterako. Hara bidaliko ditut. Hamaikako kaxa hau.
‎–Produktuak berbidaltzen diren establezimenduen titularrak, produktu horien helmuga edo norakoa beste autonomia erkidegoren bateko lurraldea bada eta hara bidaltzen badute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
hara 122 (0,80)
Hara 12 (0,08)
hari 5 (0,03)
harantz 4 (0,03)
harekin batera 3 (0,02)
haraino 2 (0,01)
haren atzetik 2 (0,01)
Hagatik 1 (0,01)
haren ostean 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia