2015
|
|
Jauna hartzera joan eta ikusi nuen gorentasun handi handi hartaz gogoratzen nintzenean, eta Sakramentu
|
guztiz
Santuan zegoena zela ohartzen nintzenean (eta askotan Jaunak Ostian Bera ikustea nahi izaten zuen), ileak laztu egiten zitzaizkidan, eta guztiz ezerezturik geratzen nintzela zirudien. Oi ene Jauna!
|
|
Areto oso handia eta urre kolorekoa zuen, elizatzat eman ziguna. Eta erosi genuen etxearen ondoan bizi zen andre batek, Elena Quiroga zeritzanak, Jainkoaren mirabe handia zenak, esan zidan Sakramentu
|
guztiz
Santua egongo den kapera eraikitzen lagunduko zidala eta baita itxituran egoteko eran koka gaitezen ere. Beste pertsona batzuek ere limosna ugari ematen ziguten mantentzeko, baina andre hau izan zen gehien lagundu zidana.
|
|
Hau berariazko poza da niretzat, eliza bat gehiago ikustea, luterotarrek kentzen dituzten hainbestez gogoratzen naizenean: ez dakit zer nekeren beldur izan gaitezkeen, denik eta handiena bada ere, hain on handia lortzen bada kristautasunarentzat; izan ere, gutariko asko konturatu ez arren, Jesu Kristo, egiazko Jainkoa eta egiazko gizona, hainbeste lekutan egotea Sakramentu
|
guztiz
Santuan dagoen bezala, guretzat oso pozgarri izan luke. Hain zuzen ere, halakoxe poza hartzen dut nik askotan, arima garbi hauek koruan Jainkoa goresten ikusten ditudanean, hau gauza askotan antzematen baita, bai obedientzian, bai itxitura handiak eta bakardadeak ematen dieten poza ikustean eta baita hildurazko gauza batzuk gertatzen direnean izaten duten alaitasunean ere; haiei praktika hauek eginarazteko Jaunak prioreari zenbat eta grazia handiagoa eman, hainbat handiagoa da nabari dudan poztasuna; eta horrela, prioreak lehenago nekatzen dira praktikak agintzen haiek obeditzen baino, beti geratzen baitira gehiago egin nahirik.
|
|
2 Honen ondoren otoitzean geratu nintzen, arima Hirutasun
|
guztiz
Santuarekin dagoela izan ohi dudan otoitzean, eta Aitaren pertsonak beragana hurbiltzen ninduela eta hitz guztiz atsegingarriak esaten zituela iruditu zitzaidan. Haien artean esan zidan, zer nahi zuen erakutsiz:
|
|
Ez zuten hain ongi tratatu, ageri agerian guztiei agertu eta argi eta garbi nor zen esaten zienean, oso gutxi izan baitziren sinetsi ziotenak. Eta honela, nahiko erruki hartzen digu guztioi, Haren Maiestateak nahi baitu uler dezagula Bera dela Sakramentu
|
guztiz
Santuan dagoena. Baina ageri agerian bere burua agertzea eta bere handitasunak komunikatzea eta bere ondasunetatik ematea ez du nahi, bere desira handia dutenentzat baizik, hauek direlako beraren benetako adiskideak.
|
|
Hau berariaz ko poza da niretzat, eliza bat gehiago ikustea, luterotarrek kentzen dituzten hainbestez gogoratzen naizenean: ez dakit zer nekeren beldur izan gaitezkeen, denik eta handiena bada ere, hain on handia lortzen bada kristautasunarentzat; izan ere, gutariko asko konturatu ez arren, Jesu Kristo, egiazko Jainkoa eta egiazko gizona, hainbeste lekutan egotea Sakramentu
|
guztiz
Santuan dagoen bezala, guretzat oso pozgarri izan luke. Hain zuzen ere, halakoxe poza hartzen dut nik askotan, arima garbi hauek koruan Jainkoa goresten ikusten ditudanean, hau gauza askotan antzematen baita, bai obedientzian, bai itxitura handiak eta bakardadeak ematen dieten poza ikustean eta baita hildurazko gauza batzuk gertatzen direnean izaten duten alaitasunean ere; haiei praktika hauek eginarazteko Jaunak prioreari zenbat eta grazia handiagoa eman, hainbat handiagoa da nabari dudan poztasuna; eta horrela, prioreak lehenago nekatzen dira praktikak agintzen haiek obeditzen baino, beti geratzen baitira gehiago egin nahirik.
|
|
Zortzi egun igaro ondoren, merkatari batek (etxe oso onean bizi zenak) premia ikusirik, etxe haren goiko solairura joan gintezela esan zigun; geure etxean bezala egon gintezkeela21 Areto oso handia eta urre kolorekoa zuen, elizatzat eman ziguna. Eta erosi genuen etxearen ondoan bizi zen andre batek, Elena Quiroga zeritzanak22, Jainkoaren mirabe handia zenak, esan zidan Sakramentu