Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2000
‎Hori kontuan izanik, eta XXI. mendea euskararen mendea izatea nahi baldin badugu behintzat, 1998ko irailean abiatu zen prozesu politiko berriaren aurrean euskalgintzak ere jarrera bultzatzailea izan behar duela eta bere baliabide guztiak martxan jarri behar dituela ohartzen gara. Gogoeta honek presoenganako elkartasuna adieraztera bultzatu gaitu, horixe baita momentu honetan prozesua oztopatzeko Paris eta Madrilgo Gobernuek darabilten jukutria, hau da, Euskal Herriak demokratikoki erabakitzeko duen eskubideari jartzen dioten traba.
2001
‎Isuritako petrolioak, pentsatu du hondarra eskuetatik astinduz, edozein herritako biztanle guztiak isuritako odolak baino gehiago balio baitu oraingoz merkatuan. Dirua, errepikatu du berekiko, hori duk mundu honetan zerri guztiak martxan jartzen dituen akuilua.
‎Zuztarra gutxienekoa zen. Hasi zen han jardunean bere tramankulu guztiak martxan jarrita, eta nik neuk, nire amorante ohiaren etxeko armairuan nengoela seguru seguru jakin izan ez banu, labe garai batean nengoela sinetsiko nukeen, edo makina erreminta hain sona handikoaren erakustaldi horietako batean, han ateratzen zen soldadura eta zerra metaliko hotsa, txinparta, su artifizial, eta sirena soinuak entzun eta ikusirik. Hasierako plana zen ezen, gelakoak goren puntutik gertu zeudela, ustekabean ni aterako nintzela armairutik, ñaka ñakan aritzeko gogoz lehertzen.
2002
‎(...) Zergatiaren bila hasiko bagina, arrazoi bat baino gehiago eman daitekeela esango nuke. (...) Euskal literaturgintza ez da gauza segurua izan urteetan; eten asko izan ditu, ez du aukerarik izan sendotzeko, eta denbora asko behar da berezko funtzionamendu mekaniko bat lortzeko (industria sendoa, irakurle mordoa, literatur hizkuntza finkatua...), eta, gainera, hori guztia martxan jartzeko. Herri baten literaturaren historian, berrogeita hamar urte ez da ezer(...).
2004
‎–Ederki. Zure berrien zain edukiko gaituzu –erran zion Heydrichek, une batez Del Valleren hitzak hausnartu ostean– Bitartean, gure zerbitzu guztiak martxan jarriko ditugu agente... hiltzaile euskaldun hori harrapatzeko. Berebiziko lehentasuna emanen diogu kontu honi.
‎Gorputzeko atal guztiak harri bihurtuta zituela, Martinaren aurpegia gero eta hurbilago ikusi zuen, haren arropa garbi usaina gertu gertutik aditu zuen eta neskak musua eman zion ezpainetan. Martinaren ahoaren eztia dastatu zuenean, Markosek bapore handi bateko makina guztiak martxan jartzen sentitu zituen bere barnean. Baina orduan ere geldirik geratu zen, besoak non sartu asmatu ezinik.
2006
‎Espainiako industria farmazeutikoak, bereziki, bere produktuak berrerabili eta birziklatzen ditu, estatu osoko farmazia guztietan martxan jarri duen Ontzien Kudeaketa eta Bilketa Sistema Integratu izenekoari esker.
2007
‎Neurri tarte hori Kontsumoaren Institutu Nazionalak (INC) diseinatutako Espainiako emakumeen populazioaren azterketa antropometrikotik lortutako emaitzen arabera egingo da. Espainiako emakumearen neurriak Neurri horiek guztiak martxan jartzeko, Espainiako emakumeen azterketa antropometrikotik ateratako informazioa hartuko da oinarri. Informazio hori da, hain zuzen ere, gure herrialdean egindako tamaina horretako lehena.
‎Hori gertatzen denean, zirkulazioa geldituta dagoenean, kalkulatzen da eroale bakoitzak aurreko ibilgailua baino segundo bat geroago ateratzen duela mugikorra, eta “eskusoinu” efektua sortzen da: ilarako kilometro batean, azken autoa lehenengoa baino bi minutu eta erdi geroago abiatuko da, eta 20 kilometrokoa bada, ia ordubete bakarrik da auto guztiak martxan jartzeko. Nola jokatu auto ilaretan Nola gidatu botilaratze batean?
‎Txosten honetan, Espainiak klima aldaketaren, energiaren, ekoberrikuntzaren, naturaren arloko ekimenen, baliabideen erabileraren eta ingurunea babesteko legeen aurkako borrokan egindako aurrerapenak aztertzen dira. Berotze globalari dagokionez, testuak dio Espainiak ez dituela beteko Kyotoko Protokoloak ezarritako helburuak, nahiz eta planifikatutako neurri guztiak martxan jarri. Bruselaren iritziz, beharrezkoa da Espainiako agintariek gas poluitzaileen emisioak murrizteko politika eta neurri gehiago garatzea.
‎Mintzola nahiz frontoi berria ere amaituta ikusi nahi ditugu. ...kirol ekipamendu, gazte ekipamendu eta hezkuntzarako ere proiektu ezberdinak abian jarri nahi genituen eta orain, oposizioan gaudela ohartzen gara eta gure nahiek lehentasuna edukitzea ez dela hain erraza. 3 Lehen gehiengo absolutua geneukanez, proiektu bat eskutan geneukanean edo herriarentzat onuragarria izango zela iruditzen zitzaigunean, Udalaz gain, Diputaziora eta Gobernura joanez makinaria guztia martxan jartzen genuen helburuak lortze aldera. Orain oposizioan gaude, ez daukagu batzorde ardurarik ez eta mankomunitate edo Udalez gaineko erakundeetan ordezkaritzarik (Tolosaldea Garatzen, Tolomendi edo Villabona Lantzen), agintean daudenak horrela erabaki dutelako eta horrek gauzak zailtzen dizkigu.
‎Ezer baino lehen egiguzu egungo Udal gobernuak egindako lanaren balorazioaNahiko eskasa izan da. Aukera handia eduki dute gauza gehiago egiteko, kontuan hartuz Agenda 21 herri guztietan martxan jarri dela. Gainera, Aldundian alderdi bera egonda, pentsa zitekeen gauzak errazago izan zitezkeela.
2008
Hau guztia martxan jarri zuena izan zen: duela hogei urteko ijitoei begira jarri eta etorkizuneko ijitoengan pentsatu zuen.
‎Hortaz, esan dezakegu gure ibaien egoera hobetzen ari dela. Dena den, oraindik denbora pixka bat itxaron dugu hartuko dituzten neurri guztiak martxan jarri eta orokortu arte... eta gure ibaietan bizia borborka ikusi arte.
‎Googlek planetako zerbitzari sare ahaltsuenetako bat du. Erabiltzaileak bilatzailearen zerbitzu batera sartzen diren bakoitzean (adibidez, bilaketak edo posta elektronikoa), bilatzaileak bere makina guztiak martxan jartzen ditu, mundu osoan banatutako milaka zerbitzaritan gordeta dauden datuak bilatzeko. Hala, berehalako zerbitzua eman diezaiekezu segundoko milioika eskaerari.
‎Kiroljokoan ere sistema guztiak martxan jartzeko azken ukituak ematen ari dira. Aspek eta Egursportek eratu duten apustu etxea da Kiroljokoa, eta bihar bertan lehenbiziko bi aretoak irekiko ditu, Gasteizen eta Eibarren.
‎Era berean, jada protokolo guztiak martxan jarri dituzte Lesakan eta, besteak beste, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Osasun departamentuetako eta Lesakako Udaleko teknikariak elkarlanean hasi dira «gauzak ahalik eta modurik egokienean eramateko». Izan ere, Erkiziak gogoratu du ustezko erasotzailea zein biktima adingabeak direla; horrenbestez, «tentuz» ibili behar dutela iritzi dio.
2009
‎Rodolfo Ares PSEren Antolakuntza arduradunak ohar batetan azaldu duenez, hurrengo Gobernuak ahal dituen neurri guztiak martxan jarriko ditu diru-laguntza hauek ez emateko. Bere esanetan, hau atzeraezina den betebehar demokratikoa da, terrorismoari zilegitasuna kentzeko funtsezko osagaia baita.
‎(OFF) Koloso azkar hau energiarik gabe geratzea ekiditeko, 25.000 volt ematen zaizkio trenari, trenbide osoan zehar. Orain, egiteko geratzen den gauza bakarra guztia martxan jartzea da. Trena neguko goiz hotz batean probatzen da.
‎Gama ertaineko hiru eserleku dituen sofa bat, horietako bat estresaren aurkakoa, oinarrizkoa eta oin euskarri goragarria duena, 1.000 euro inguru kostatzen da. Estresaren aurkako sofek dituzten abantaila ukaezinengatik limurtzen utzi bada, kontuan izan behar da osagaien orientazioa manipulatzeko aukera eskaintzean nahikoa leku izan behar dutela beren mekanismo guztiak martxan jartzeko. Bestalde, ez da komeni sofa horman jartzea, ez atzeko aldean, ez albo batean; izan ere, prestazioei eragiten dien palankara ezin izango da sartu, eta ezin izango dira buru euskarriak biratu.
‎Trena hartuko dute Baionan, eta Jon Anzaren arrastoak aurkitzen ahaleginduko dira, geltokietan haren argazkiak ezarriko dituzte, eskuorriak banatuko eta lekukoei galderak eginen. . Ahal ditugun ahal guztiak martxan jarriko ditugu Jon berriz aurkitzeko?, dio Larraldek.
Guztia martxan jarri eta ibilbideari ekiteko eguna izan zuten atzo. 11:30ean abiatu ziren, hiru egunetarako antolakuntza erabaki ondotik.
‎Azken urteetan aldaketa handiak izan dira hezkuntza sisteman, unibertsitatean eta handik kanpora. Hona hemen, LOEk ezarritako guztia martxan jarrita, nola geratu den Hego Euskal Herriko hezkuntza sistema, unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan.
‎Etxebeltz Izarran babes ofizialetako etxebizitza (BOE) egokitu zaienek Hirigintzako Arau Ordezkatzaileak berriro garatzeko eskatu diete Udaleko alderdi politikoei, ekainaren 26an adostu zuten idatzi baten bidez. Gainera bide horri ahalik eta azkarren heltzeko eskatu dute," horretarako behar diren mekanismo guztiak martxan jarriz, behar diren konpromisoak hartuz eta behar den borondate politikoa ipiniz, ahalik eta epe laburrenean bukatu dadin arazo hau". Arazoari irtenbidea emango dieten hainbat bide aztertu ondoren hartu dute kaltetuek arauak berriro garatzearen aldeko erabakia.
‎Arauak berriro garatzearen bidea ahalik eta azkarren egiten hasteko, horretarako behar diren mekanismo guztiak martxan jarriaz, behar diren konpromisoak hartuaz eta behar den borondate politikoa ipiniaz, ahalik eta epe laburrenean bukatu dadin arazo hau.
2010
‎Beharrezkoak diren neurri guztiak martxan jarriko ditugu, gure konpromisoak bete ahal izateko, nabarmendu du De la Vegak.
‎Shahbaz Sharif lehen ministroak adierazi duenez, uholdeek uztak, etxeak eta negozioak txikitu dituzte, eta bere gobernuak baliabide guztiak martxan jarri dituela gaineratu du. Hala ere, laguntza publiko gehiago eskatu du.
2011
‎Edozein umek bere panpina bilduma askoz hobeto jantziko luke zalantzarik gabe.Baina istorioa ez da hemen bukatzen, Hezkuntza Publikoa eta Osasungintza ahizpak, euren lehengusina eta lagunekin, zeintzuen artean Euskara, Kultura, UPNA eta Gizarte Zerbitzuak dauden, ez baitaude prest euren arropa murritz eta oihal txikiekin jantzirik jarraitzeko beste batzuek arropa soberan duten bitartean. Ezinbestekoa da euren artean elkartu eta eskura dituzten bitarteko guztiak martxan jartzea (grebak, mobilizazioak, aldarrikapenak?) jantzigintzan matrikulatzea hobe luketen jostun horiei behingoz dietak eta artaziak eskuetatik kentzeko. Bide horretan, gaur hezkuntza mailako greban parte hartzera eta larunbatean, hilaren 29an, Burlatako Kultur Etxean egingo den Herri Asanbladara deitu dute.
‎Oraindik gaztelekuko zerbitzu guztiak martxan jarri gabe baldin badaude ere, hainbat espazio dagoeneko osatu dute; gela batek hartzen du gune osoa, eta bertan, hiru ordenagailu, telebista, irakurtzeko sofa, eta jolasteko txokoa daude.
‎Horixe besterik ez da derrota: helburu batzuk lortzeko ahalegin guztiak martxan jarri dituen nahiaren ukazioa. Era berean, garaipenak denbora mugatua du:
‎Guretzat neurri hauek jasota egotea halako berme bat da. Orain, lanari ekin behar diogu ahalik lasterren, hori guztia martxan jarri eta errealitate bilakatzeko.
‎Changi forora abiatzeko agindua eman zezala eskatu zion. Ekipo guztia martxan jartzen zen unean Nora hurbildu zitzaion. Ezagutuko ez bazintut bestondoa duzula esanen nuke, esan zion neskak.
2012
‎Baina erreala al da guztiak martxan jartzea proposatzea, oraingoan ere Fishmani kasu egin behar:
‎Gainera, ibilgailu batek 47 urteko gizonezko bat harrapatu du, eta, erorialdien ondorioz, bost pertsonak hausturak izan dituzte. Udalak larrialdi planeko lehenengo fasea ezarri du, baliabide guztiak martxan jartzeko.
‎Tolosako eskolako krimenak motibazio antisemita argia izan du, Sarkozyren hitzetan, eta Frantziako Tolosan terrorismoaren kontrako plana maila gorenera igotzea erabaki du presidenteak, bi aste baino gutxiagoko tartean inguruetan izan diren erasoen ondorioz. Erasotzailea harrapatzeko, erabilgarri dituzten bitarteko guztiak martxan jarri dituztela esan du Sarkozyk, Eliseon egin duen agerraldian. Higuingarria izan da, gaineratu du.
‎Tolosako eskolako krimenak motibazio antisemita argia izan du, Sarkozyren hitzetan, eta Frantziako Tolosan terrorismoaren kontrako plana maila gorenera igotzea erabaki du presidenteak, bi aste baino gutxiagoko tartean inguruetan izan diren erasoen ondorioz. Erasotzailea harrapatzeko, erabilgarri dituzten bitarteko guztiak martxan jarri dituztela esan du Sarkozyk, Eliseon egin duen agerraldian. Higuingarria izan da, gaineratu du.
‎Tolosako eskolako krimenak motibazio antisemita argia izan du, Sarkozyren hitzetan, eta Frantziako Tolosan terrorismoaren kontrako plana maila gorenera igotzea erabaki du presidenteak, bi aste baino gutxiagoko tartean inguruetan izan diren erasoen ondorioz. Erasotzailea harrapatzeko, erabilgarri dituzten bitarteko guztiak martxan jarri dituztela esan du Sarkozyk, Eliseon egin duen agerraldian. Higuingarria izan da, gaineratu du.
‎Hollanderen ustez, lortutako garaipena bost urteko legealdiari emandako zigorra izan da eta egoera aldatu eta baliabide guztiak martxan jarriko den egoera berria nahi dutenen hautagaia dela esan du, batez ere gazteei zuzenduta.
2013
‎Euskal kulturgintzako sortzaile bat elkarrizketatuko dute. Prozesu guztia martxan jarriko dugu. Informazioa topatu, galderak prestatu, galdetegia osatu eta elkarrizketa egitea dugu helburu.
‎antisorgailuak behar bezala erabiltzea. Baina aurreko guztia martxan jarri ahal izateak bi baldintza aurresuposatu eta inplikatzen ditu: heziketa sexuala eta generoen arteko berdintasuna.
‎10:06 Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak 0 mailatik 1.ra igo du Uholdeei aurre egiteko Larrialdi Plan Berezia. Izan ere, uholdeak daude leku jakinetan, baina Segurtasun Saila arreta ematen ari da eta baliabide guztiak martxan jarri dituzte.
‎Gauza txikietan aurreztea, emaitza handiak ekonomia etsietarako Irudia: Miroslav Sári, ka Gauzak ez daude alferrik galtzeko, eta ez da harritzekoa ia etxe guztietan martxan jarritako gastuei eustea eta erosketa hutsalenak murriztu dituela, hain zuzen ere ezinbestekoak ez direlako. WhatsApp edo posta elektronikoa erabiltzeak orri, txartel, gutun azal eta zigiluen gastua aurreztea ahalbidetzen du Kontua ez da etxeko ordainagirietan edo erosketa otarra, baizik eta gauza txikien ordainketak ezabatzea, aurrekontuan dirudiena baino askoz eragin handiagoa baitute.
‎Etxegabetze prozesuak prokuradoreek kudeatzen dituzte, bankuek horrela eskatuta. Horiek, aldi berean, sarrailagileak kontratatzen dituzte, Auzitegiak edo Epaitegiak ipintzen duen egunean prozesu guztia martxan jartzeko: sarraila aldatu, atea ireki eta abar.
‎etorkizunean eskualdeko udalerri guztietan martxan jartzea.
2014
‎Mugitzen garenak gauza anitzetan gaudenez, ezin izan gara lehenago hasi. Hemen dugun egoera denek ezagutzen dugu, Nafarroak zati ezberdinak ditu, eta, horregatik, beste lurraldeetan baino gehixeago kostatu zaigu guztia martxan jartzea.
‎Programa era klandestinoan egin da, Senatuko Funtsen Batzordeari jakinarazi gabe [horren kide da Leahy]. Eta datu kezkagarri bat; dirudienez, guztia martxan jarri zen Alan Gross Kubara ailegatu eta gutxira». USAIDen azpikontrata bateko langilea da Gross.
‎Hortik aurrera, eskolak erabakitzen du zenbat; betiere «lehentasuna» emanez euskarari. Adostasun politiko gutxirekin abiarazi zuten eredua, baina Zelaak lortu zuen sare guztietan martxan jartzea, moldaketa batzuekin, ikastoletan ere bai?. Bi fasetan ezarri dute, eta ekainean amaituko da azkena.
‎Olarizu ingurukoek galdetu ziguten ea hemengo gizarte etxean egin zitekeen horrelakorik, eta guk baietz esan genien», dio Agirrek. Auzoko ekinbide guztiak martxan jartzeko, dirua behar dute gazteek, besteak beste, orturako materiala erosteko eta sarrerako muralerako margoa erosteko. Horregatik, beste ekintza batzuen artean, Gasteizko gaztetxeko osteguneko jarduera kulturalak kudeatzen dituzte.
‎Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarreko Sistemaren bidez (RASFF), Europako edozein herrialdetako kontsumitzaile batek informazioa lor dezake elikagairen batekin egon daitekeen alertari buruz. Elikagai baten arazo kimiko, fisiko edo mikrobiologiko bat detektatzen denean, osasun agintariak mobilizatu egiten dira, eta arazoak murrizteko dituzten tresna guztiak martxan jartzen dituzte. RASFFen datuak etengabe ari dira ebaluatzen.
‎erosiz edo sortuz. Txanpon asko sortu nahi izanez gero, Google edo Facebookek erabiltzen dituzten super ordenagailu guztiak martxan jarri genituzke. Ohiko erabiltzaileok, asko jota ordenagailu pare bat dauzkagunez, erosketa edo trukearen bidez besterik ezin izango dugu lortu.
Hori guztia martxan jartzeko batzar informatiboak egingo dituzte. Santa Ana, Eduardo Gorosarri, Olazar, Gaztañadui, Hidalga, San Juan, Elorreta eta Jose Aranakoek honako egunetan izango dituzte:
2015
‎Abuztuan hasi nintzen lanean, eta aurreneko lana izan zen proiektuari forma ematea. Hori erabakitakoan, guztia martxan jartzen hasi ginen, eta orain hastea dagokigu. Gogoa daukat jendea etortzen eta lana egiten ikusteko.
‎«Azalpenak oso labur geratzen dira askotan. Gainera, nabaritzen da zein ekinbidek egiten duten bat haren ildo politikoarekin, eta nola horiek betetzeko makineria guztia martxan jartzeko prest dagoen, eta nola beste batzuk betetzeko ez». Pinedok «gardentasun falta» egotzi dio Jaurlaritzari.
‎Handik ontzira beste bizpahiru halakori egin diete iskin, trebezia handiz. Burrunba izugarriaren ondorioz, euskaldunen txalupa guztiak martxan jarri dira atzean, adiskideak laguntzeko asmoz.
‎Zergatik da garrantzitsua segurtasun neurri pasiboak hartzea, ahal diren segurtasun neurri aktibo guztiak martxan jarri badira. Arrazoitu zure erantzuna.
2016
‎Ez dakit noiz ailegatuko den momentua, baina noizbait konturatu dute iraindu nahi bagaituzte, emakume baten ibilbide politikoari eraso/ gutxietsi/ kritikatu nahi badute, beste metodo batzuk probatzen hasi dutela. Oso kutrea da zirku hau guztia martxan jartzea, oso kutreak dira horrelako kazetaritza eta zutabeak.
‎Lan piloa dago egiteko. Guztia martxan jartzeko, bilera mordoa egiten ari gara. Horregatik esaten dut lehen hilabeteak errazak eta zailak izan direla.
‎19:15ean, berriz, Algortako San Nikolas plazan ariko dira. Bizarra Lepoan euskara elkarteak botatako ideiak jaso eta urterik urte ideia horiek guztiak martxan jartzeko konpromisoa hartu du.
‎Gazteriak eduki behar du erabakiak hartzeko boterea. Historia ezagutzen ez duen gazteriarekin zaila da behar ditugun aldaketa sozial guztiak martxan jartzea".
‎Eskola guztiak martxan jarri dira ostera. Ehunka, milaka nerabe matrikulatu dira ikastetxe batean eta bestean:
‎– Arazorik ez. Baina dena legeztatzeko beste ibilgailu baten baja behar diagu –azalpenak eman zituen Pedrotxok– Remigioren kamiona eta nire jeep zaharra bi ibilgailu dituk, beste baten paperak feriatu behar ditiagu zuena sakramentu guztiekin martxan jartzeko. Baja emanen duen jabeari ere zerbait eman behar zaiok.
Guzti hau martxan jartzeko.
2017
‎4 Argia aurrezteko oinarrizko aholkuak Geletako argiak itzaltzea, etxetresna elektrikoak konektatzeko itzalitako erregeletak erabiltzea, garbigailua eta ontzi garbigailua betetzea martxan jarri aurretik… Behin eta berriz errepikatzen diren ideiak dira, baina errepikatzen badira, oso erabilgarriak dira etxean argia eta gasa aurreztu ahal izateko. Horiek besterik gabe irakurri eta ahaztuta utzi beharrean, guztiak martxan jartzen badira, argiaren faktura modu sentikorrean murriztuko da. 5 Erosketak egunero egitea Aurrezteko modu on bat egunero supermerkatura joatea da.
2018
‎Ia erabat hutsik dauden herrietako bat euskaltegi bihurtzea. Bertara joan, herri batek behar duen administrazio guztia martxan jarri eta komunitate euskaldun bat eratu. Batzuk bertan biziko lirateke, agian, okupatutako etxe batean bezalatsu.
‎hezkuntza proiektu berritzaileak abiaraztea, behar diren giza baliabideekin, ikastetxeak erakargarriak izateko; harrera programak ikasle eta familientzat; diru laguntzak materialerako, garraiorako eta jantokirako; tokiko edo eskualdeko bulegoak jartzea familiak informatu eta laguntzeko; doakotasuna bermatzea Haur Hezkuntzatik DBHra arte; ikastetxe guztietan lekuak gordetzea aniztasuna bermatzeko... Hori guztia martxan jarrita ere ez da helburua erdietsiko, baldin eta eragile guztien babesa eta konpromisoa ez badago».Koldo Tellitu. «Tresnak badaude:
‎niri atsegin ematearren ukitu dit bularra, baina benetan ez zaizkio gustatzen nire bularrak, halaxe esan zidan aurrekoan; hortaz, adeitsua izan nahi duelako egiten du, ni zinez desiratu gabe? Edo bestela, ni ez nau benetan gustuko baina norbait behar du txortarako, eta hoberik ezean ni nauka ondoan eta eskura, eta orduan titia ukitzen dit nik muxu eman diezaiodan, eta hortik aurrera sexu kitzikapenaren makineria guztia martxan jartzeko, zer eta ohe gainean ñaka ñaka amaitzeko, ez maitasunik, ez kariñorik, ez komunikaziorik eta ez ezer gabe?
2019
‎Izan ere, izen hura. Josetxo? entzuten zuen bakoitzean, defentsa mekanismo guztiak martxan jartzen zitzaizkion sarjentuari, halako eran, non askotan haserretu behar izaten baitzuen. Zeren, hamabost, hamasei, hamazazpi?
‎Hedabideetan dauden beharrak ere aztertuko ditu departamenduak, euskararen presentzia zabaltzeko asmoz. Guzti hau martxan jartzeko, indar politikoen gainetik, gizartearen adostasuna bilatu nahi du Ana Ollok, euskara eztabaida politikotik atera eta inposizio eta diskriminazioaren diskurtsoak ekiditeko.
‎Mundu mailako merkatua, kapital metaketaren aurresuposizioa eta ondorioa da, biak batera. Hau azkeneko liburua litzateke, izan ere bertan" ekoizpena eta haren pauso guztiak osotasun bat bezala daude proposatuta, baina aldi berean, bertako kontraesan guztiak martxan jartzen ditu" (Marx, 1986a: 160).
2020
‎Indiarrak karabanatik berrehunen bat metrora iritsi ziren. Baina kanpamentukoek fusil guztiak martxan jarri zituzten. Indiarrek atzera jo zuten.
‎Bestalde, egoitzaren barruan, ahal diren ekintza guztiak martxan jarriko dira berriz ere, segurtasun eta higiene neurriak hartuta. Besteak beste, elkarbizitza jarduerak berriz ere abian jarriko dira, eta gehienez ere 10 pertsonak parte hartu ahal izango dute.
‎Eta zuzendaritza taldekoak. Gu ere joan ginen hori guztia martxan jartzeko ideiarekin (zuzendaria, bi ikasketa buru eta idazkaria). Eskolan egonen gara beharrezkoa den bitartean.
‎" Uda ostean" guztiz martxan jarri nahi dute erraustegia
‎Berriki Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkari politikoek Zubietako erraustegira eginiko bisitan," uda ostean" guztiz martxan jarri nahi dutela berretsi dute.
‎Foru Aldunditik erraustegiaren proiektua guztiz martxan jartzeko bidea" ziztu bizian" jorratzen ari direla adierazi dute. GuraSOSek ordea abian dituen ekimen juridikoak eta eraikitze lanen atzerapena tarteko," nola esan daiteke ziztu bizian doala proiektua?".
‎Zubietako erraustegia guztiz martxan jartzeko Eusko Jaurlaritzaren" behin betiko baimena" eskuratu duela berri eman du egunotan Foru Aldundiak. Azken egiaztapen lanak egin ostean, 10 asteko tartean, iraila aldera alegia, aipatu azpiegitura %100ean lanean izango dela, ziztu bizian doala egitasmoa." Nola esan daiteke ziztu bizian doala proiektua, urtebeteko atzerapena duenean?", galdetzen du hainbat ekimen juridiko abian dituen GuraSOSek.
‎Zartagailu ez erabilia, hori guzia, harean etzana, lokartua, ustiatu gabea. Energia hori guztia martxan jarriko balitz...
2021
‎" Zuntz optikoko beste era bateko telekomunikazio sareak eraikitzea dagoela argi utzi duelako", azaldu du. Behin ZOZ sarea guztiz martxan jarrita," metodologia eta sistema berri batekin inguruko herrietara zabaltzea" espero du Garmendiak.
‎politika neoliberalak ez dira gai ekonomia suspertzeko; gizarte mugimenduak, berriz, kalean daude; Washingtonen mende daudenak banaturik daude; eta AEBen nagusitasuna ahultzen ari da. Horrek guztiak martxan jarri du kontinentean aldaketa handiak eragin ditzakeen dinamika bat.
‎Sakana Eskualde Aktiboa zerbitzuko orientatzailea da Iraitz, eta sakandarren deien zain dago, guztiak martxan jarri eta ariketa fisikoa eginez, aktiba gaitezen
‎Eta, beren Egia defendatzeko, Lakatos ek esan bezala, paradigmarekiko leiala den komunitate zientifikoak teoriaren inguruan sortzen du babes gerriko bat, teoriez osaturiko zirkulu bat arerioen zartadak saihesteko. Hortik aurrera, zientzialari ahalik eta gehien Egia edo Fede berrira erakartzea dago; bestela esanda, makineria guztia martxan jarri beharra dago, engranaje guztiek behar bezala funtzionatu dezaten, zirrikiturik edo matxurarik egon ez dadin. Gizartean gertatu ohi den bezala, Chomskyri jarraiki, intelektual disidenteak marjinatu behar ditu heziketa sistemak ere, ezin baita egon makinaren kontra dagoen edo kritikoa den irakaslerik.
‎Azken baieztapen hori, jakina denez —ez gara inozoak—, utopiatik errealitatetik baino askoz ere hurbilago dago. Haatik, proposatu ditugun neurri horiek guztiak martxan jartzen baditugu, gaur egun utopiatzat jotzen dugun hori errealitate bihur daiteke. Ezina ekinez egina.
2022
‎Gizonak, Franek, askotan hitz egiten zuen Feliperekin. Hamar egunetan bulego berria antolatzen ari ziren eta prozedura burokratiko guztiak martxan jarriak zituzten. Mailegua berrantolatzea eta bazkidetza hitzarmena baino ez ziren falta.
‎Eta hori guztia martxan jartzeko, nahikoa da kutsatuak dozena gutxi batzuk izatea. Neurri zorrotz horiek hartu eta bi hiru aste geroago, agerraldien kontrola berreskuratu eta berriz normaltasun berrira itzuli dira hiriak, hurrengo agerraldia atzeman arte.
‎Horren aurrean," prozesuari ahalik eta modu egokienean erantzuteko eta aurre egiteko" lanean hasi da LAB, ordezkari eta langile guztiekin. " Goiz da xehetasun gehiago emateko, baina argi dago ez dugula etsiko erabaki horren aurrean, eta baliabide, mekanismo eta ekimen sindikal guztiak martxan jarriko ditugu, lanpostuak defendatzeko eta EEEa geldiarazteko", gaineratu dute.
‎Orhategarai horrekin jarriko naiz harremanetan. Guztia martxan jarriko dugu berriz, bai –erabakigarri Frankok.
‎Amak ere ederki asko entzuten zuen. Funtzionatzen zutela erakusteko guztiak martxan jarri ondoren, iratzargailuren bati pila kentzea ahaztuko zitzaion Bixenteri. Ezin zuen berriz halakorik gertatu.
2023
‎urteetan, oinarrizko zerbitzu guztiak martxan jarrita genituela, bestelako inbertsioak egiten hastea planteatu genuen. Horrela, 2008an Aranzadirekin harremanetan jarri ginen Irulegiko gazteluaren indusketa lanak egiteko eta ordutik 30.000 euro horretara bideratu ditugu urtero.
‎Hala ere, energia berriztagarrien makroprodukzioak ere inpaktu latza du. 2020an Nature aldizkarian argitaratu zen artikulu baten arabera, klima aldaketari aurre egiteko energia berriztagarriak ezartzeko dauden plan guztiak martxan jarriko balira, hauexek biodibertsitatean izanen luketen inpaktua klima aldaketarena baino larriagoa izanen litzateke. Eta azken hilabeteetan administrazio guztiak plan hauek bete daitezen jo eta su lanean ikusi ditugu, esaterako, Europako Parlamentuak adostu berri dituen energia berriztagarrien azelerazio zonak, zeinetan onarpen prozesuen luzera erdira murriztuko baita.
‎Esan du hemendik aurrera kontrol zorrotzak ezarriko direla (orain arte egin ez diren kontrol zorrotzak?) eta Arrantza Zuzendaritzak, Angulero Elkarteak, AZTIk eta “ekologistek berek” osatutako segimendu batzordea ere sortuko dela, “gardentasuna erabatekoa izan dadin”. Bada, ez dakigu nor diren edo izango diren Orozek buruan dituen ekologistak, baina aldarrikatzen duen gardentasunaren neurria ematen du hau guztia martxan jartzeko “akordioa” Angulero Elkartearekin eta Angulero Elkartearekin soilik egin izanak. Logikoa ere bada.
‎Bildutako dokumentazio guztia Tolosako eskolara eraman zuen azkoitiarrak, eta guztia martxan jartzeko moduan izan ziren. Elkarlanak bide eman zuen une hartan.
‎Katalizadorea izan zen. Nobela eta filmetan, sarritan garrantzi handirik ez duen zerbait gertatzen da, eta garrantzirik gabeko horrek ekintza soka luzea dakar, istorio guztia martxan jarriz. Aitaren heriotza –eta haren bizitza– da istorio honetako katalizadorea.
‎Azkenik, laugarren eta bosgarren atalek zaintza sistema artikulatzeko proposamen zehatza marrazten dute. Laugarren atalak (Zaintza sistema eraikitzen) sistemaren arkitektura osatzeko ezinbesteko arloak aipatzen dituen bitartean, bosgarren atalak (Nola josi hariak) ondorio gisa elementu guztiak martxan jartzeko beharrezko tresnen inguruko hausnarketa bideratzen du.
‎euskaldundutako gazteen eta euskaldundu ez diren pertsona nagusien artean, adibidez. Baina, praktika horiek guztiak martxan jarrita ere, mugak, kontraesanak eta kritikak egon badaude; horren adibide argia da, ‘xuxurlariak’ eta itzultzaileak izanagatik ere, Euskal Herriko Topaketa Feministetan euskararen erabilera edo presentzia eskasagatik izandako salaketak: hizkuntza kolonialean dekolonizatzen ahal gara? 4
‎Gure datu guztiak ditu, berrituta, eguneratuta eta ia ia orduratuta; behar izanez gero, elkarrizketatu ere egiten gaitu edo, kasu batzuetan, galdekatu, gure adierazpenetatik are datu gehiago eskuratzeko; eta datu guztiak segundo gutxitan prozesatzen ditu GBKT Gutxieneko Balio Komunen Txostenaren irizpideekin bat datorren erabaki zuzen eta apelaezina hartzeko. Margolari kaskazuria ere elkarrizketaturik izango zuen AGK k, gizakion solasak eta solas egiteko moduak interpretatzeko baliabide guztiak martxan jarrita, poligraforik sofistikatuenak barne, andreari basoan noiznahi sartzeko baimen berezia eman aurretik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia