2002
|
|
Harrigarria da. Ia egun
|
guztian
lo daude. Lehoiek ere, ehizan ari ez badira, eguna lo ematen dutela irakurria neukan.
|
2004
|
|
Isilune bat egin zen Balantzategiko atarian, haranak une hartan zeukan isiltasun handiagoa sentitzeko aukera eman zuena. Jende
|
guztia
lo zegoela ematen zuen: zomorroak lo, amuarrainak lo, azeri, basurde eta otsoak lo.
|
2010
|
|
Kanadako hegoaldea ikusi nuen orban beltxak ziruditen lakuekin, eta gero Terranova. Leku
|
haiek guztiak
lo zeudela ematen zuen. Eta nik ere hartu izango nukeen lo, baina larritasunak ez zidan uzten.
|
2011
|
|
Zergatik sentitzen zara hain desberdin gauez? Zergatik da hain zirraragarria beste
|
guztiak
lo daudenean esna egotea. Berandu, oso berandu da!
|
|
Gurasoak akorduan, Ana akorduan. Eta zabaltzeko indarrik ere izan ez duen egunkariko azalean ikusi du goizean goiz hildako bahituaren argazkia, sukaldean, gainerako
|
guztiak
lo dauden bitartean oraindik etxe hartan. Aparece con un tiro en la nuca el ingeniero...
|
2013
|
|
Bide motzagoa izanen nuen Gerezieta aldera jota. Garroko jaun etsaiaren gizon
|
guztiak
lo egotea ez zen, ordea, gauza segurua, eta bakarrik nindoan. Hazparnen barna egin nuen itzulingurua.
|
|
Borrokak ez zuen jarraitu, eta dena pasatu zela ematen zuenean, Mirenek Nahia ondo tapatu, besoetan hartu eta alde egin zuen. Beldurtuta zegoen, baina lortu zuen alde egitea, bazekien Karlos egun
|
guztia
lo egongo zela.
|
2015
|
|
Hauxe dela uste dut Jaunak, berak nahi duenean eta nahi duen eran, sarrarazi nahi gaituen ardandegia; baina, guk egin ditzagun ahaleginak gorabehera, ezin gara sartu. Haren Maiestateak sarrarazi behar gaitu eta Bera sartuko da gure arimaren erdian eta, bere gauza miragarriak hobeki erakutsi ahal izateko, erabat Berari emana den borondatearen bidez izan ezik ez du nahi guk parterik izaterik honetan, ezta ahalmen eta zentzumenei aterik irekitzerik ere,
|
guztiak
lo baitaude; arimaren erdira sartu nahi du, ordea, inolako aterik ireki gabe, bere apostoluengana sartu zen bezala hau esan zienean: Pax vobis, eta hilobitik irten zen gaineko harria irauli gabe.
|
|
|
Guztiak
lo daude.
|
2016
|
|
Isiltasuna bera zer ote den ere pentsatzen jartzen da batzuetan, gabezia hutsa ote den, hotsik eza besterik ez ote den, ez dagoen guztia biltzen duen izen bat, edo benetako presentzia bat ote den. Batzuetan gauaren erdian dena lo dagoenean sentitzen duena benetako presentzia bat da, ez makinen hotsen edo giza ahotsen faltak utzitako hutsune bat, baizik eta alboan sentitzen duen zerbait, badagoen zerbait, beste
|
guztia
lo dagoenean isiltasunak munduak utzitako tarte hori aprobetxatuko balu bezala bera ere munduratzeko eta presente egiteko. Eta, orduan, isiltasuna lagun sentitzen du, gaueko bizimoduan duen kiderik leialena.
|
|
Egunez lo egiten nuen, jakina, loaldia etenaz Micòlen ezpainek nireak ukitzen zituztela sentitzen nuenean, eta berriro lokartuz geroago haren besoetan. Gauez, ordea, irtenaldi luzeak egin nitzakeen, batez ere ordubatetik, ordubietatik aurrera, orduan mundu
|
guztia
lo egoten baitzen eta hiriko kaleetan ia inor ez baitzen ibiltzen. Bitxia eta izugarria, baina baita dibertigarria ere azken finean, via Scandianatik pasatzea, gure etxea berrikustea, ordurako egongela izateko atondutako nire logelako leihoarekin, eta urrundik, itzalpean kukuturik, aita begiztatzea, Merkataritza Zirkulutik bueltan, bururatu ere ezin zaiola egin bizirik nagoela, berari begira.
|
|
Filma amaitu zenean, berandu samar, ia
|
guztiz
lo zegoen Irati. Sonanbulo baten modura jarri zion loroaren kaiolari zapi zuri bat.
|
|
Rialto zubiraino ez zirela inoiz iritsiko iruditzen ari zitzaion eta Ca? D. Oro aurretik pasatu zirenerako ia
|
guztiz
lo zegoen. Apur bat esnatu zen Ferroviara iritsi zirenean, jendeak lehorreratzean egin zuen hotsagatik batez ere.
|
|
Ez zegoen batere gaizki La Serenissima ikusiz gosaltzea. Antza zenez, britainiar zaratatsu
|
guztiak
lo zeuden oraino. Bat batean, itsasertzerantz joateko gogoa sentitu zuen gosaria prestatu baino lehen.
|
2019
|
|
Normalean ez zen hain berandu oheratzen, baina gau hartan inspiratuta sentitzen zen idazteko. Mundu
|
guztia
lo zegoen ordu haietan, behintzat, ez zuen bere editorearen dei gogaikarririk izango.
|
2020
|
|
Ikusten duzu arratsaldeko hirurak jotzeko daudela: uste dut gure moja lagun
|
guztiak
lo daudela gu ezik; begira dezagun baratzean ea inor dagoen, eta inor ez badago, aski izanen da mutila eskutik hartu eta horrako etxola horretara eramatea, non bera euritik babesten den, eta han gutako bat harekin barnean dagoela, besteak guardia eginen du. Mutila tontoa da erabat eta nahi dugun bezala eginen du.
|
|
Apopilo
|
guztiak
lo zeuden gau batean, sukaldeko mahaiaren bueltan elkartu ginen hirurak, esku hutsik. Kasualitate hutsez izan zela iruditu zitzaidan, baina parez pare nituen bien aurpegierak ohartarazi zidan ezetz, kasualitateak jitoan doazen mendizaleen zorigaitza besterik ez direla.
|
|
Azkeneko bi gauetan, mundu
|
guztia
lo zegoen bitartean (batzuek behintzat egingo zuten; guardia egiten zeudenek eta espantuan bizi zirenek, nekez), hiru kolpe entzuten ziren tranpan, beti hiru.
|
|
Gauean, mundu
|
guztia
lo zegoenean Sukaldera sartu eta pastela atera zuen.
|
2021
|
|
Goi aldean zeru garbi, urdiñ, odei bagea, izarrezko begiakaz lurrera begira; eta beian barriz errekatxoa menditik berako arkaitz artean zolitasun eta zarata andiakaz, eta Ozinbeltz ondoko landa lau louzean geldi geldi, iñor esnatu gura ez baleu legez; ariztiak iguiñ eta zabunik baga beso orritsuak zerurontz iasoaz; eta erretxiñol bat makal gaiñean ereslari. Gizon
|
guztiak
lotan egozan, gau ederraren apainduriak ikusteko adore barik.
|
2022
|
|
|
Guztiak
lo zaudete?
|
2023
|
|
Ez zegoen besterik, unibertsoan. Etxe bat non bazirudien igande hartan beste mutil
|
guztiak
lo zeudela, eta txoriak ere bai, beleak ere bai, azeriak ere bai, lo giro lazgarri bat zegoen, azken loaldikoa, betierekoa. Bera eta ni bakarrik esna.
|