2015
|
|
errege baten edo jaun handi baten gelan sartzen zarete, uste dut ganberatxoa deritzola; beirazko eta zeramikazko ezin konta ahala mota eta beste gauza asko daude han, halako ordenan jarrita, non sartzean ia guztiak ikusten baitira. ...egiten zielako), eta sartuaz batera harriturik geratu nintzen, eta gogoan nerabilen zertarako balio izan zezakeen halako gauza multzoak eta ohartu nintzen Jainkoa gorestekoa zela era bateko eta besteko hainbeste gauza ikustea, eta orain grazia egiten dit zein ongi etorri zaidan honetarako; eta zati batean han izan banintzen ere, hainbeste gauza ikusteko egonik, berehala ahaztu zitzaidan guztia eta
|
guztiz
joan zitzaizkidan gauza haiek oroimenetik, sekula ikusi ez banitu bezala; ez nuke jakingo haiek zuten itxura esaten ere. (Batera ikusitakoa dut soilik gogoan).
|
|
Nik ez dakit honetaz ezer esaten, hortik igaro ez naizelako, baina poza geratzen omen da; izan ere, diodanez?
|
guztia
doa Jainkoa poztu nahi izatera eta Haren Maiestateaz gozatzera.
|
|
25 Oi ene Jauna!, bai lotsatzekoa dela hainbeste gaiztakeria ikusi, eta hondar aletxoak kontatzen aritzea, eta haiek ere ez bainituen lurretik jasotzen zure zerbitzurako, baizik eta
|
guztia
zihoan hamaikatxo miseriatan bildua! Oraindik ez zen zure graziaren ur jariorik hondar hauen azpian, haiek altxarazteko.
|
|
Nire arima hobetzen saiatzen zen, berak ahal zuen guztian. Nik, beldur handia nuen-eta, haren esana egiten nuen gauza guztietan, baina ez guztiz ongi, eta nahiko ikusi zuen nirekin hiru urte eta gehiagoan nire aitor entzule zela, neke eta lan hauekin; bada, izan nituen jazarpenetan, eta Jaunak baimentzen zituen hainbeste gauzatan nire aurkako juzku txarrak egiten zituztenean, eta askotan ni errurik gabe nengoela,
|
horrekin guztiarekin
joaten ziren harengana eta, niri errua egotzi beharrean, berari egozten zioten, bera guztiz errugabea izan arren.
|
|
Gero beraiei irakatsi nahirik ari nintzela iruditzen zitzaien, eta neure burua jakintsu egiten nuela.
|
Guztia
zihoan nire aitor entzuleagana, benetan haiek nire probetxua nahi zutelako. Eta honek errieta egiten zidan.
|
|
Zer zerikusi dauka mirabeak Jaunarekin, eta lurrak zeruarekin??, edo hemen esaten diren maitasun hitzak, esaten duena egia ongi jakitean oinarrituta, eta ez biezaio jaramonik egin adimenari, astun eta gogaikarria baita. ...rk gozatzen duenaren partaide egin nahi balu, edota hura biltzen ahalegintzen bada, sarritan ikusiko du bere burua borondatearen eta baretasunaren batasun honetan, eta adimena barreiaturik, eta hobe du hala uztea haren atzetik joatea baino; egon bedi mesede hartaz gozatzen eta bilduta erle jakintsua bezala; izan ere, erlauntzean erle bat ere sartzen ez bada, baizik eta batzuk besteak ekartzearren,
|
guztiak
joaten badira, nekez landu ahal izango da eztia.
|
|
Ni ez naiz berriketan aritzeko baizik, eta horrela ez duzu nahi Zuk, ene Jainko, egintzei ekin diezaiedan.
|
Guztia
doa hitzetan eta desiretan zerbitzatu behar dudanean, eta honetarako ere ez dut askatasunik, beharbada, gauza guztietan huts egingo nukeelako. Sendotu Zuk nire arima eta prestatu lehenik, on guztien On eta ene Jesus, eta gero agindu zure alde zerbait egiteko moduak, ez baitago sufri dezakeenik hainbeste hartzea eta ezer ez ordaintzea.
|
|
10 Beste tentaldi bat (eta
|
guztiak
doaz bertute garrez inguraturik eta ulertu eta kontu izan beharra dago) besteengan ikusten dituzten bekatu eta hutsegiteen pena da: deabruak buruan sartzen du Jainkoa ez dezatela iraindu nahi izatetikdatorrenpena eta haren ohorea galtzeak ematen dien mina dela soilik, eta gero erremedioa ezarri nahi lukete.
|
|
Oi, gauza handia da Jaunak Beragatik sufritzean zenbat irabazten den ulertzeko argi hau ematea! Ez da hau ongi ulertzen guztia utzi arte; izan ere, hartan loturik egotea, hura nola hala estimatzen duen seinale da; bada, nola hala estimatzen badu, gogor egiten zaio utzi beharra, eta orduan
|
guztia
doa inperfekzioz eta galdua. Egoki dator hemen harako esaera:
|
|
Jakinduria eta zuhurtasun handikoa; haren gidaritzan nenbilen ni, eta haren iritzian ez zen gainerako guztien iritzian zen bezain zaila nik egingo nuena; izan ere, batek Jainkoa zenbat eta hobeki ezagutu, orduan eta errazagoak egiten zaizkio haren obrak, eta Haren Maiestateak mesede batzuk egiten zizkidala jakinean egonik eta San Joseren fundazioan ikusi zuenagatik, denari zeritzan benetan egiteko modukoa. Asko poztu nintzen ikusi nuenean; izan ere, haren iritzia lagun izanik,
|
guztia
joango zela zuzen uste nuen. Bada, hara joanik, zer gertatzen zen esan nion isil isilean.
|
|
Izan ere, egia esan, honezkero ez dago lehen egon ohi zen bezala mundu honetako miserien mende hein batean; bada, neke handiagoak igarotzen baditu ere, bakarrik arropan bezala dela dirudi, arima gaztelu batean bezala nagusitasunez baitago, eta horrela ez du bakea galtzen; dena dela, ziurtasun honek ez du kentzen Jainkoa iraintzeko duen beldur handia eta haren zerbitzurako eragozpen izan daitekeen guztia kentzea; alderantziz, kontu handiagoaz dabil, baina bere probetxuaz hain ahaztua, non hein batean izaera galdu baitu, bere buruaz hainbesteraino ahaztua ibiliz. Honetan
|
guztia
doa Jainkoaren aintzaren bila eta nola hobeki beteko haren borondatea eta izango Hura goretsia.
|
|
Orain nire desirak hain bare doaz, non, bete direla ikustean, ez baitakit atsegin hartzen dudan ere. Nahigabea eta atsegina, otoitzeko gauzetan izan ezik,
|
guztia
doa bare, ergel itxura emateraino eta egun batzuetan halaxe ibili ohi naiz.
|
|
Guztia onartzen dute bake handiaz. Benetan hemen Jainkoaren mirabe handiak daude, eta ia
|
guztiak
doaz hoberantz eginez. Nire prioreak egin ohi ditu gauza harrigarri hauek.
|
|
Orokorrak izan dira hirunakako sukar hauek; hemen ez dago besterik, baina ni orain errespetatu naute. Gauza
|
guztiak
doaz hobeki, Jainkoari eskerrak. Ni ongi izan naiz uda honetan; ez dakit zer izango den neguan, min pixka bat egiten hasi zait-eta; dena dela, sukarrik ez denean, guztia eramaten da.
|
|
Begira frai Anjeli nork eskatuko zion halakorik! Horrela, apurka apurka
|
guztia
doa hondatuz. Horregatik zen nik aktan jartzeko eskatu nuena.
|
|
Jakin beza, gobernatzeko eran, ez naizela lehengoa:
|
guztia
doa maitasunez; ez dakit bestetarako motiborik ematen ez didatelako edo honela hobeki erremediatzen dela ulertu dudalako den.
|
|
Orain dela hiru asterik burutik beherako ikaragarria izan dut ondoez handiekin. Honezkero hobeki nago,
|
guztiz
joan ez bazait ere, oso alai aita frai Domingori idazten dizkiodan berriekin; eta eman bitzate eskerrak gure Jaunari, hemen ere hala egiten baitugu. Izan bedi bedeinkatua guztiagatik.
|
|
12 Salamancako horri dagokionez, aita frai Joan Jesusena launakako sukarraz hain gaizki egonik, ez dakit zer egin dezakeen, ezta berorren agurgarritasunak ere ez du azaltzen zer probetxu egin dezaketen. Hango ikastetxeari dagokionez, has gaitezen kasuak eskatzen duenaz, hau da, nuntzio jaunak baimena eman dezala eta, lehenago eman izan balu, egina zegokeen; izan ere, hasieran okerra eginez gero
|
guztia
joango da oker. Gotzainak eskatzen duena, nire iritziz, hau da:
|
|
Badirudi berori ikusi gabe joatearen pena arindu egiten didala, berorrek pena bera izateak. Hala ere, laster batean egin ditzake Jaunak gauzak guk orain ez ulertzeko eran, asti gehiago izan dezagun (egiaz, hemen izan naizen bitartean gehiago ezin izan baita), tarte txikian guk elkar ikusteak neke handia baitakar;
|
guztia
doa bisitetan eta mihiari eragitearren loa galtzean, eta hainbesteko gogoa izanik, ez da faltako hitz zororik ere. Dena dela, esan nahi nituzkeen gauza asko, ez dago gutunez esaterik:
|
|
2 Joateko erabakia hartzera eraman zuten arrazoiak ez dut uste nahiko sakonak zirenik, hemendik konpon baitzitekeen ikasketetako aginduak emateko eta emakume elizkoiak ez ditzatela aitortu agintzeko, eta bi hilabetegatik monasterio horiek moldatuko ziren eta, bestalde, hemengoak ongi antolaturik geratuko ziren. Nik ez dakit zergatia; baina hain biziki sentitu dut absentzia hau, halako garaian, non berorren aitatasunari idazteko gogo
|
guztia
joan baitzait, eta horregatik ez diot idatzi orain arte, nahitaezkoa egin baitzait idaztea, eta ilargi beteko eguna da, gau txar txarra igaro dut eta horrela dut burua ere. Orain arte hobeki egon naiz eta bihar, nik uste, ilargia aldatu ahala, ondoez hau amaituko da.
|
|
Hemen: Ávilako Gizakundeko monasterioan hirunakako sukarrak besterik ez dagoela dio, baina berari ez diotela eraso orain; monasterioan gauza
|
guztiak
doaz hobeki (urtebete darama Teresak hango priore karguaz).
|
|
Eta uste dut baietz; ez dakit ergelkeria den. Maitasuna borondateak bidaltzen duen gezi bat dela iruditzen zait, eta honek, berak duen indar
|
guztiaz
badoa, lurreko gauza guztietatik aske eta Jainkoari soilik emana, egi egiaz zauritu egin behar du Haren Maiestatea; horrela, maitasuna den Jainkoagan beragan murgildurik, handik irabazi handi handiekin itzultzen da, esango dudanez. Eta beraz, informazioa jaso zen gure Jaunak otoitzean hain mesede handia egin dietenengandik, murgiltze santu honetara eramanak izan baitziren gainezkaldi batekin, kanpotik ere ez zeudela beren senean ikusteko eran; bada, hauei galdeturik zer sentitzen duten, inola ere ez dakite esaten, ez zuten jakin, ezta ezin izan zuten ulertu ezertxo ere maitasunak han duen jokaeraz.
|