Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2000
‎Baina errazago da herren eginez dabilenak konplexua izatea, ezta? Bada, hori guztia hankaz gora jarri nahi duen ipuin bilduma kaleratu berri du Elkarlanean argitaletxeak: " Eta zer?" zortzi urtetik gorako haurrei besteen desberdintasunak onartzen irakatsi nahi dien sail honetako lehen ipuina Seve Callejak idatzi eta Joxan ormazabalek euskaratua da," Potoloa naiz, eta zer?", eta Jokin Mitxelenak eginiko marrazkiaz apaindurik agertzen zaigu.
2001
‎Hasieran, bere irudipenak izango zirela pentsatu zuen, baina herenegun gauean, etxera iritsi zenean, susmoak egiaztatu egin ziren: etxe guztia hankaz gora jarri omen zioten. Honenbestez eta kontua argitu arte hitzordua atzeratu egin genuen.
2002
‎Bizi egin behar dena, bizi egin behar da, ezin da azaldu. (...) Hamarkada bakoitzean izaten da talderen bat guztia hankaz gora jartzen duena, eta nire ustez talde horrek gertu egon behar du. Horretarako ordea, sormena, bihotza, aktitudea, depresioa eta karisma duen norbait behar da.
‎Adituek diotenez, Lehen Munduko gobernuek bultzatu dituzten energia aurrezteko politikek oso arrakasta txikia eduki dute. Agian,-ausartuko naiz ni esaten-, ez dagoelako energia aurrezteko politika koherente bat aurrera eramaterik lehen munduko ekonomia guztiak hankaz gora jarri gabe. Denok gaude preso, denok gara galipotaz zipatutako ubarroi famatua.
2003
‎J. M. JUARISTI. PPk eta PSOEk orain arteko guztia hankaz gora jarriko dutela esan dezakete. Beste kontu bat da lortuko duten ala ez.
‎Eta turistak...? Aski bailitzateke emakumezko turista despitatu bakar bat Azpilgo elizan bere gona motzekin sartzea, guztia hankaz gora jartzeko...
2006
‎Gero borroka egingo dut, noski, estatu horren aurka, ni ideologikoki anarkista naizelako. Baina eduki nahi dut estatu euskaldun hori, gero topiko guztiak hankaz gora jartzeko.
2007
‎Buruko min nabaria sortu dizu, bat-batean burua lehertzear duzu; eta iraganean gatibatutako une latzenak, duela pare bat minutu, zure pentsamendu eta oroitzapen onen habia ordezkatzen saiatu diren amets txarrak, gogora etorri zaizkizu. Ondoren, zure gorputza goitik behera igaro duen zirrara hotz eta desatseginak guztia hankaz gora jarri ostean, gogoan zenuen guztiaz ahaztarazi eta zure bidearekin jarraiarazi dizu. Baina buruko mina ez du uxatu, bertan dihardu zuri molestia sortzen.
2008
‎Izugarri. Kasu hartan, gerra atarian geunden, mundu guztia urduri zegoen, eta bat-batean, seriotasun hori guztia hankaz gora jarri zuen tira agertu zen. Testuinguru guztiak dira garrantzitsuak.
‎Horrez gain, Caracaseko Konpainiak armak jaso eta berehala ordaintzen zituen, eta hori aurrerapen handia zen Errege Ogasunaren ordainketen atzerapenetara ohituta zeuden armaginentzat. Baina, era berean, Caracaseko Konpainiak armaginen gaineko kontrola estutu zuen, eta monopolioak saltzaileei zein erosleei prezioak inposatzeko gaitasuna ematen ziola aprobetxatuz, inoren izerditik aberastu zen24 Caracaseko Konpainia 1785ean deuseztu bazen ere, Filipinetako Konpainiaren esku gelditu zen monopolioa, harik eta 1794an Konbentzio Gerrak herrialdeko ekonomia guztia hankaz gora jarri zuen arte. Eta hementxe etengo dugu, momentuz, Eibarko armagintzaren historia, XIX. mendeko aldaketak gerorako utziz.
‎CSCkoak, hala ere, aurreikuspen guztiak hankaz gora jarri zituen atzo. Lehen mugarrian, 18 kilometroan, Evansek zortzi segundo eskas atera zizkion.
‎Inkestak aldeko badituzte ere, demokratak Bradley efektua-ren beldur dira. Ez da lehenengo aldia, izan ere, ezustean, emaitzek iragarpen guztiak hankaz gora jartzen dituztela.
2009
‎Paper hori egiteko, aluminiozko totxo handi bati hainbat arraboletatik pasarazten diogu, eta, azkenean, mikra gutxi batzuetako lodierako paper luzeak lortzen ditugu, eta horiek biribilkietan biltzen ditugu. Elektrizitate-sarea une batean eteten bada, edo behera egiten badu une batean elektrizitate-kantitateak, une motz-motz batean bada ere, sistema guztia hankaz gora jartzen da: biltze-sistema desegonkortu, eta hainbat ordutako lana pikutara joaten da.
‎harik eta, lasterketa amaitzera zihoanean. Domingok azken pausoa eman zuenean doi?, semeak ukabila jaso eta Reginak sabelean zerbait hautsi zitzaiola nabaritu zuen arte, bi eskuak sabelera nabarmen eraman zituen behinik behin?, ukabilaren keinu erabateko harekin semeak zera esan nahi izan balio bezala: . Zuk ezetz diozu, ama, baina nik baietz, eta hara nire ukabilkada, nire baiezko guztien baiezkoa dena, zure ezezko guztiak hankaz gora jartzeko ahaleginean?; susmo hura hitzez berretsi ezean, ordea, egoerara moldatzeko moduan zegoen, eta hori egin zuen Reginak, ez luzaroan baina, entzun nahi ez zituèn hitzak hurrengo kale kantoian aurkitu baitzituen, orbetarrak automobilera igo eta aitak, txoferrari jai eman zion igande hartan, motorra martxan jarri baino lehen:
‎aski baitzen etxe bakar bat mendean ez edukitzea, etxe bat, edo ganbara bat: beraiena, adibidez, non indar korrelazioa guztiz bestelakoa baitzen?, amets guztiak hankaz gora jartzeko: esan nahi baita Teofilo Mariak ez zuela zalantzan jartzen Nikolaik aita-semeak garbituko zituela, baldin eta bere burua kinka larrian ikusten bazuen, etsaiak inguratzen eta setiatzen bazuen, konparazio batera?, mendeku goseak eraginda:
‎Orain susmoak ditut ea GPSen saltzaileren batek nik autoa hartu orduko errepideko kartel eta seinale guztiak hankaz gora jartzen dituen, ni behin eta berriro labirinto batean sarrarazi eta erdi erotu ondoren, guztiz etsita, trastetzar hori erosiko dudalakoan. Ba ezingo dute nirekin, ez horixe, azken finean galtzeak ere badu eta bere grazia.
‎Atzo, suari eutsi ezinik, Bilboko zaleak izan ziren iskanbila sortu zutenak Khimki eta Pamesaren arteko partidan. Hiru ordu falta ziren Iurbentiaren lanak hasteko, baina bihotzak agintzen duenean logika guztiak hankaz gora jartzen dira. Bai, Bai, Turinen gaude, eta Casilla zaharrak jauzi egin zezan eskatu zuten aurkari izan zitezkeen bi taldeen arteko partidan.
‎Orain dela hamasei urte, animazioaren bigarren urrezko aroa hasi gabe zenean-oraindik Toy Story John Lasseterren proiektu bat besterik ez zen-, Eguberrien inguruko ipuin krudel eta zoragarri bat heldu zitzaigun: The nightmare before Christmas. Bizarzuri bahitzeko moduko pieza bat izaten ahal zela erakutsi zuen elezahar garaikideak, eta maitasunerako izan ohi diren egunen inguruko topiko guztiak hankaz gora jarri zituen.
‎Telebistaren sarrera izan da pilotak jasan duen iraultzarik handiena. Diktadura katodikoak ia usadio guztiak hankaz gora jarri ditu: pilotalekuen kolorea, ordutegiak, egutegiaren plangintza, erritmoa...
‎CC lizentziek autoretzari buruzko arazoak konpondu bainoago luzatu egiten dituzte, edo gehienez behin-behinean tapatu, batek daki noiz arte. Benetan jakintzaren trukean (sare lanean) oinarritutako kultura librea sortzea bada helburua, komertzioaren ideia guztiz birpentsatu behar da, orain arteko uste guztiak hankaz gora jarri etxe berria zimenduetatik eraikitzen hasteko. Ados, ez da lan erraza, gure egunerokoan hain errotua dugun sistema kapitalistaren oinarriei eta bidenabar gure jokaerei astinaldi autokritiko gogor bat egitea esan nahi baitu, baina posible da.
‎iruditu ere, iruditu zitzaion une batez, antza, hartarako gai izan zitekeela, Domingok ematen zuèn pauso bakoitzari Reginak bere ezezkoa jartzen baitzion, pausoari pausoa zerraiola eta ezezkoari ezezkoa... harik eta, lasterketa amaitzera zihoanean –Domingok azken pausoa eman zuenean doi–, semeak ukabila jaso eta Reginak sabelean zerbait hautsi zitzaiola nabaritu zuen arte –bi eskuak sabelera nabarmen eraman zituen behinik behin–, ukabilaren keinu erabateko harekin semeak zera esan nahi izan balio bezala: " Zuk ezetz diozu, ama, baina nik baietz, eta hara nire ukabilkada, nire baiezko guztien baiezkoa dena, zure ezezko guztiak hankaz gora jartzeko ahaleginean"; susmo hura hitzez berretsi ezean, ordea, egoerara moldatzeko moduan zegoen, eta hori egin zuen Reginak, ez luzaroan baina, entzun nahi ez zituèn hitzak hurrengo kale kantoian aurkitu baitzituen, orbetarrak automobilera igo eta aitak –txoferrari jai eman zion igande hartan– motorra martxan jarri baino lehen: Ada, izan ere, berritsu jaiki zen, berritsu jarraitzen zuen, eta guztiok entzuteko moduan esan zuen:
‎haien artean, beraiek –aita eta biok, bai– garbituak izateko aukera zoritxarrekoa, errepresalia hutsez; eta, hala ere, beste hipotesiak ez zuen bide hobean uzten, zeren matxinatuak hiriaz jabetzeak ez baitzekarren, ondorio gisa, hiri osoa mendean edukitzea... aski baitzen etxe bakar bat mendean ez edukitzea –etxe bat, edo ganbara bat: beraiena, adibidez, non indar korrelazioa guztiz bestelakoa baitzen–, amets guztiak hankaz gora jartzeko: esan nahi baita Teofilo Mariak ez zuela zalantzan jartzen Nikolaik aita-semeak garbituko zituela, baldin eta bere burua kinka larrian ikusten bazuen –etsaiak inguratzen eta setiatzen bazuen, konparazio batera–, mendeku goseak eraginda:
2010
‎Aldaketak pausoz pauso baino, kolpeka datoz. Digitalizazioak panorama guztia hankaz gora jarri du eta lehengo joko arauak eta parte hartzaileak tokiz kanpo utzi ditu.
‎Osasun emozionalarentzat osasungarriagoa eta orekatuagoa da gutizia txiki bat onartzea geure buruari, eta hortik aurrera eguna eta astea neurrian janez pasatzea, eta ez, aldiz, eguneko dieta guztia hankaz gora jartzea.
‎Uf! Eskema guztiak hankaz gora jartzen zitzaizkigun, gu sentitzen ginelako herri honetako eskola?. Garagorriri berari ez zitzaion EIKE gustatu,, hor ere, ikastolaren ezaugarriak galduko zirela pentsatzen nuelako?.
‎Baina ondo dakigun bezala, autoritatearen ereduak egiari muzin egin diezaioke erraz asko; are errazago egungo gizarte modernoan. Horrek guztiak hankaz gora jarriko luke lan honetan defendatzen ari garena, besteak beste, ustearen eta egiaren arteko lotura estua.
‎Bisita hark adierazten zuenagatik, noski, eta miaketa traketsa izan zelako. Jostundegi guztia hankaz gora jarri zutela jakin nuen, eta alde egin zutenean denetarik zegoela lurrean barreiatuta, soinekoak eta oihal pusketak, botoiak eta titareak. Eta baita, etxeko sukaldean, ahaztutako balaren bat ere, guardietako bati metraileta erori zitzaiolako eta kargadore guztia hustu.
2011
‎Inork espero ez zuela sailkatu zen final-zortzirenetarako, eta ezustean harrapatu zuen atzo Erroma. Etxekoak jarri ziren aurretik Perrottaren golari esker, baina iragarpen guztiak hankaz gora jarri zituzten gero Jadsonek, Costak eta Luiz Adrianok. Atsedenaldira 1 -3 joan ziren ukrainarrak aurretik.
2012
‎Irribarre egin duzu ez duzulako eztabaidan jarraitu nahi. Irribarre egin duzu amonak zientzia guztia hankaz gora jarriko luketen ideia asko dituelako. Eguraldia erotzen ari da, gaur egungo neguak eta udak ez dira lehengoak, esaten du, eta hori gizakia ilargira joan zenetik ari da gertatzen, ilargia zapaldu eta dena aldatu dute.
‎Zer okurritu ote zaio gaur Mamertori gela guztia hankaz gora jartzeko?
‎Izan ere, lanean gaztelania edo erdarak besterik ez direla erabiltzen ikusten badute, ez diote inolako zentzurik aurkituko euskaraz hezi eta trebatzeari. Beraz, enpresek bitartekorik jarri ezean, belaunaldi euskaldunen erreleboa modu egokian egitea zail izateaz gainera, kezkagarria ere izango litzateke beste esparru batzuetan egindako lan guztia hankaz gora jarri edo normalizazioaren bidean etena gertatzea (Arexolaleiba, 2003).
2013
‎Sindikalista asko deseroso egon daitezke eztabaida honetan, autogintzan, meatzaritzan edo karbono isuri handiko sektoreetan ari direlako. Ez diete klimaren krisia laga behar ekologistei, sindikalistek barneratu behar dute gure gizartea aberastasunera eraman duen iraultza industriala bera dela orain naturaren sistema guztiak hankaz gora jartzen ari dena.
Horrek guztiak hankaz gora jarri du Kataluniako mapa politikoa. Hegemonikoak izan diren CiUk eta PSCk etengabeko galera jasan dute hauteskundeetan.
‎Imanol Elias bigarren taldeko atezaina lehen taldera igotzea zen behin-behineko erabakirik errazena. Baina Osasunaren harrobiko egitura guztia hankaz gora jarriko zukeen erabaki horrek, gainerako atezainei ere eragingo zielako. Mendilibarrek esperientzia nahi zuen, gainera.
‎Datozen egunotan, behin pareta azpian kokatzen direnean, erabakiko dute nondik igo. «Hona iritsi aurretik nahiko argi geneukan nondik nora joango ginen, baina, iritsitakoan, asmo guztiak hankaz gora jarri zaizkigu, izotzak dena estali duelako», dio Txikonek. Everesten bide berriak Aspaldi ikusi gabeko lagunekin elkartzeko aukera ere izan zuten Txikonek, Tamayok eta Madariagak.
‎Gizon hura, Vladimir Ilitx Ulianov izenez, errusiar bat gehiago atzerrian, Suitzan bizi zen orain, sorlekutik urrun, erbestean, Zurich hirian hain zuzen ere. Liburu bat ari zen idazten, liburu iraultzaile bat, tsar eta tsarinaren agindupean zegoen ustelkeria, pobrezia, saldukeria, diktadura latza agerian utziz, laster batean Errusia guztiak hankaz gora jarriko zituena.
2014
‎Hondartza inguruan txikizioak eragin ditu: kanpoko barra eta eskoilerako zati bana puskatu dute olatuek; sorosleen gelako atea lehertu eta barruko guztia hankaz gora jarri du itsasoak; Txalupa tabernako pertsiana puskatu eta barruraino sartu dira olatuak; umeen jolas parkean ere ibili da ura; ahateek ere ohi baino putzu handiago dute gaur beren bainurako eremuan; errio alboko pasealekuan ere etengabekoak dira arrastoak, makilak, kortxoak...; bi harri handi utzi dituzte olatuek arranpla alboan; Ikastola aurreko jolas-parkean ere ibili da olatua....
2015
‎Ostia puta. Egun gutxitan, egoera guztia hankaz gora jarri zen.
‎Berunezko bala gorri txiki bat bezala, egunerokotasunean iltzatzeraino sartu zitzaidan bizitzan. Azaldu eta guztia hankaz gora jarri zidan. Nire apaletako liburuak isilik, begirada kirurgikoz aztertzen zituen.
2016
‎Zuzendariak gero berretsiko zion berri hura Bittorren semearen ahotik entzun zuenean egundoko bihotzondokoa hartu zuen. Kosta egin zitzaion orduan kolpe ikaragarri hura egostea, eta sinesgogor segitzen zuen; bizitza guztia hankaz gora jarriko zion aldaketa hura ez zitzaion buruan kabitzen. Egun hartako bazkalondoan Bittorren semearen hitzak garondoan sartutako labana zorrotz bat bezala sentitu zituen, hiltegira eramandako animaliek ustekabean sentitzen duten sastakada bezala.
‎–Gertakari guztiz ohiz kanpoko baten lekuko izan gara, naturaren lege guztiak hankaz gora jartzen dituen jazoera baten ikusle. Guk bezalaxe ikusi duzu zeuk ere, baina harrituta ez dirudien bakarra zaitugu.
‎Denboraren jabe egingo naiz! Historia guztia hankaz gora jarriko dut, etorkizuna itzaliko dut, kaput, finito, munduak nire agintea onartzen duenean bakarrik geratuko naiz, ordurarte, muxu potolo bat!
‎Baina estropadetan edozer gertatu daiteke, ezbeharren bat adibidez. Horrelako gertakariak guztia hankaz gora jarri dezakenez, kontzentrazioari eustea ezinbestekoa dela azaldu du entrenatzaileak.
‎Dena den, gizartearen tamaina egokiaren eztabaida izugarri baldintzatu dute gure garaiko komunikazio dijitalerako aukerek. Aukera berri hauek dira, zalantzarik gabe, antolaketa politikoaren oinarri guztiak hankaz gora jarri, indoeuropar logika hein handi batean baliogabetu, eta bestelako gizarte bat eraikitzearen ametsari ateak zabaldu dizkiotenak. Kopuru handiek orain arte, berariaz eta berez eragiten bazituzten aldea sortzea, tartea zabaltzea, mailak ugalaraztea, berdintasuna zapuztea, komunikabideek boterearen mesedetan jardutea, botereak gardentasunari eta kontrolari ihes egitea, e.a., komunikazio dijitalerako aukera berriek lotura horren berezkotasuna eteteko bidea ipini dute.
2017
‎Programak, protokoloak eta dekalogoak ez dira txarrak izaten berez. Gizakia bai, ordea, teoria on guztiak hankaz gora jartzen baino ez dakielako.
‎Arazoak al ditugu? Herri guztia hankaz gora jartzen ari zara. Zer duzu?
‎Bi data horiek ezinbestekoak dira gaur egungo argazkia ere azaltzeko. Baina, dudarik gabe, 2003an Ameriketako Estatu Batuek Iraken egindako inbasioa izan da eskualdea guztiz hankaz gora jarri duen azken ekintza. Estatubatuarrek berpiztu egin zuten suniten eta xiiten artean dagoen milaka urteko borroka amaigabea.
‎Neskatoa desesperatuta zegoen heroina txute bat lortzeko. Bogdanovicen etxean bakarrik zegoela aprobetxatuta, bazter guztiak hankaz gora jarri zituen, eta halaxe aurkitu zuen metalezko kutxa beltza, gizonaren logelako armairuko azken tiraderan ezkutatuta. Kutxa barruan nortasun agiri bat zegoen, Yul Gantxegirena, hain zuzen.
2019
‎Esan ohi da erraza dela auto-erantzukizunaz hitz egitea lurralde bat aberatsa denean eta gauzak ongi doazkionean, baina gogoratu behar da Euskadik autogobernua eskatu eta abian jarri zuenean, gure egoera ekonomikoa desesperagarria zela. Industria astunarekin zerikusia zuen ekoizpen-egitura guztia hankaz gora jarri zen, gobernu sozialistek manufaktura baztertzearen aldeko apustua egiten zuten eta" politika ekonomikorik onena existitzen ez dena da" hura defendatzen zuten. hori gutxi balitz, indarkeria eta terrorismoaren arazoa ere bagenuen, kanpoko inbertsio aukerak asko urruntzen zituena.
‎Atzo bertan ere nire iloba bihurri maitatu horrek" Mirarizko gantzukia" irentsi erazi zion katuari. Ia etxe guztia hankaz gora jarri zuen. Jainkoak barka nazala, baina Tomen burua koskorrez bete nuen nire titarearekin.
‎Kauterek, gizotsoek, sortutako anabasa, kaos horrek eramango ditu, halako batean Pitxu hiltzera, nahi gabe, ezustean. Pitxu hil ondoren, dena da intziri, aiene, negar; orduan Bedeziak sartzen dira plaza erdian zalapartaka, nola ez, bazter guztiak hankaz gora jarriz eta Pitxuren gorpurairisten dira, ebaketa egin eta tripak ateratzeko. Erraiak jendeari jaurti eta berriro ere kaosa sortzen da, batzuk garrasika, ihesean, ezkutatu nahian.
2020
‎" Orain da" sentimendua, udako planak eta datorren urterako… guztia hankaz gora jarri zen.
‎Zintzilik zegoen azkenean egin ahalko zen edo ez. Covid19-ak eragindako osasun krisialdiak bizimodua alor guztietan hankaz gora jarri duen honetan, argitzeke zegoen zer gertatuko zen uda parteko aisialdiko ekimenekin. Dakizuenez," deseskalatze" prozesuaren 3 fasean gara aste hasieratik. Fase honetan hainbat ekimen antolatu ahal izatea baimendua dago; tartean udalekuak. Testuinguru honetan, NOAUA!
‎Inork igarri gabe iritsi zaigu, gure ziurtasun guztiak hankaz gora jarriz. Eta orain?
‎Krisiaren bezpera arte hitzetik hortzera generabilen ingelesezko VUCA kontzeptua (Volatility, Uncertainty, Complexity, Ambiguity) etorkizun hurbileko errealitatearen ezaugarriak laburbiltzeko... Eta guztia hankaz gora jartzen ari den honetan, bete-betean asmatzen du termino horrek gaur egungo errealitatea bera deskribatzeko. Krisi honek mendebaldeko zibilizazioaren egituraketa sozioekonomikoa kinka larrian jarri badu ere, behin-behinekoa izango den pandemia hau baino arazo estruktural eta larriagoak ditugu sakonean (garapen eredu ez sostengagarria, klima aldaketa, arrakala sozioekonomikoa...).
‎Nire izena aipatu gabe, nik aurkitu nuen datua pista erabakigarria izan zela aitortu gabe, berak aurkitutako datuetan oinarritzen zituen ondorio guztiak, nahiz eta nik zabaldutako bideari jarraituz aurkitu Muruamendiarazen heriotzaren berri ematen zuen albistea. 1897ko urriaren 21eko Il Messaggeron aurkitu zuen Sandra Cianik bere hipotesi guztiak hankaz gora jartzen zituen berria: hildako bat agertu zen Tiberren, G.M. inizialak zituen hogeita hamahiru urteko gizonezko baten gorpua.
2021
‎Komandoko beste lau partaide, haien artean Karmen Gisasola eta Patxi Rementeria, Iparraldera pasatu ziren. Poliziaren arabera ihes horrek ez zuen axola handirik, Bizkaiko azpiegitura guztia hankaz gora jarria zelako.
2022
‎Dena nahasia zegoen, ukituta eta ondo ukituta. Altzarietako bat ere ez zegoen bere lekuan, eta guztiak hankaz gora jarrita zeuden; horrez gain, oihalez egindakoak zirenak labanarekin urratuta. Gauza bera egina zuten koltxoiekin, burkoekin eta kuxinekin.
‎Egun, 1.503 ordezkari ditu ELA sindikatuak, UGT-k eta Comisiones Obrerasetik oso gertu da euskal sindikatua, 100 delegatu baino gutxiagoren aldea baitago haien artean. Horrek, orain arte Nafarroako Gobernuak sindikatuekin adostasunak lortzeko erabilitako argudio guztiak hankaz gora jartzen ditu Lakuntzak berak azaldu duen moduan: " UGT eta CCOOrekin egiten den elkarrizketa sozial horrek ez du zilegitasunik, ordezkaritzaren erdia ere ez duten sindikatuekin egiten delako.
‎Beste txanda gogor baten ondoren etxera iritsi eta gogoeta egin dut. Dagoeneko bi urte pasatu dira birus hau gure bizitzan agertu zenetik, gure mundua guztiz hankaz gora jarri eta inoiz pentsatu ez genuen egoera surrealistak bizitzen hasi ginenetik.
‎Une batez, ezin izan nuen hitzik atera: urakan bat ideia guztiak hankaz gora jartzen ari zitzaidan.
‎Jean Masson zuk nahi zenuen lana egiten ari zen, baina bere azalaren azpian zegoen Jacques Desoubrie ere berea egiten ari zen, guztia hankaz gora jartzen, zu barne.
‎Baina, batzuetan, ordaintzearekin ez zen aski izaten. Guardien azken orduko aldaketa batek guztia hankaz gora jar zezakeen, asmoak pikutara bota.
‎Nihilismoa da haren muga. Hori da, hain zuzen, nazismoaren eta estalinismoaren ezaugarria; balio eta sinesmen guztiak hankaz gora jartzen dituzte, baina ezin dituzte balio eta sinesmen berriak sortu. Hori da haien muga.
2023
‎Ez zioten sartzen utzi ere. Barruan, ertzainburuak akta, txosten eta gainerako dokumentu guztiak hankaz gora jartzeko agindua eman zuen. Alkatea bere bulegotik irten zen anabasa haren motiboak eskatuz, baina autoritateak paper judiziala aurpegiaren kontra itsatsi zion itotzeko moduan.
‎Zu zinemagilea zara eta ulertuko nauzu. Azken batean, segizioarekin egin berri duguna horixe da, herri guztia hankaz gora jarri.
‎Bestela, ba, Ingeles Filologia bukatzen ari naiz, TFGa falta zait, nahiko nuke egin westernei buruz; bada Jim Jarmusch-en film bat asko gustatzen zaidana: Dead Man, Neil Young, Iggy Pop-eta… Mendebaldearen bila joan baina topiko guztiak hankaz gora jartzen dituena. Nahiko nuke post western horren gainean jardun.
‎Goiztirian ekaitz gogorra altxatu zen ipar aldetik. Haize zakarrak bazter guztiak hankaz gora jarri zituen eta ondorengo euri jasak iskin guztiak mela-mela eginda utzi zituen. Amaitu ziren udako beroak; bukatu ziren zuhaitzen itzalpean pasatutako atsedenaldi luzeak.
‎Baina lehen aipatu bezala, gauza konplexuek ez dute erantzun sinplerik izaten. Bruce K. Alexander goren mailako psikologoak eta haren taldeak hori pentsatu ote zuten galdetzen diogu maiz geure buruari, orain komentatu berri dugun guztia hankaz gora jarri zuen teoria topatu aurretik. Izan ere, Simon Fraser Columbia Britanicako Unibertsitatean lan egiten zuten kanadiar aditu horiek erabat aldatu zuten ordura arteko ikuspegia, eta gaur egun psikologian dugun ikuspegiaren oinarriak ezarri zituzten, ikerketa ospetsu baten bitartez.
‎Horregatik aipatu du Guadalupek betaurreko galduen adibidea: etxe guztia hankaz gora jarri haien bila eta betaurrekoak jarrita dauzkazula jakitea bezalakoa izango zen. Edo autoko giltza, eta abar.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia