|
ez zuen ez kanaberarik ez txapelik behar memento hartan, konfesore bat baizik, edo, konfesorerik ezean, kontzientziaren damuzko barne aitorpen bat, konfesioaren balioa zuena baldintza haietan; berak esan zion, baina. Maria Bibianak?, pilotuari zerbait, inork esatekotan! Zentzuzko zentzuak, ordea, ezetz esaten zion, inoren bizitzan muturra sartzea bizikidetasunaren oinarrizko arauen aurkakoa zela, eta oso edukazio txarrekoa, beraz; zentzu zentzugabeak, berriz, baietz esaten zion, arima bat infernuko garretatik salbatzeagatik zentzu
|
guztiak
galtzea merezi zuela: barne borroka hartan sartua zegoen, beraz, Maria Bibiana. Maria Bibianak berak halaxe aitortuko zion izeba Ernestinari berandu gabe?, esan ez esan, esan ez esan, motorraren hotsek are estuagotzen zituzten Maria Bibianaren pentsamendu estuak, itolarrian uzterainoko aldartean?, pilotuak kabinarako bidea hartu, kaskoa jantzi, barruan sartu eta motorra abian jarri zuenean; jarraian, baina, pilotuari esan beharrekoa ez esan izanaz damu, bere burua erruduntzat hartuta, barrutik hausteko puntuan zegoenean, beraz?, bizi senak edo eraginda, amari besotik heldu eta, heldu ez beste, izeba Ernestinak inoiz esandako hitzak oroitu zituen?, lekua galtzen duenak galtzen du bere burua eta galtzen du Jainkoa??, baita heldulekua aurkitu ere hitz haietan, halako eran, non, hitzen iltze goriari indarrez heldurik, Maria Bibianak berbideratu egin baitzuen bere energia psikiko guztia, negar histeriko baten norabidean bideratzekotan egon zena; esan nahi baita Maria Bibianak begiak itxi eta, motorrots guztien gainetik, arreta osoa puntu bakarrean kontzentraturik, lelo bat errepikatzeari ekin ziola:
|
|
Baina pilotu inkontzienteak –inkontzientea behar baitzuen gizonak horrela ibiltzeko, txantxetan, infernuko atarian egon zitekeenean– ez zuen ez kanaberarik ez txapelik behar memento hartan, konfesore bat baizik, edo, konfesorerik ezean, kontzientziaren damuzko barne aitorpen bat, konfesioaren balioa zuena baldintza haietan; berak esan zion, baina –Maria Bibianak–, pilotuari zerbait, inork esatekotan! Zentzuzko zentzuak, ordea, ezetz esaten zion, inoren bizitzan muturra sartzea bizikidetasunaren oinarrizko arauen aurkakoa zela, eta oso edukazio txarrekoa, beraz; zentzu zentzugabeak, berriz, baietz esaten zion, arima bat infernuko garretatik salbatzeagatik zentzu
|
guztiak
galtzea merezi zuela: barne borroka hartan sartua zegoen, beraz, Maria Bibiana –Maria Bibianak berak halaxe aitortuko zion izeba Ernestinari berandu gabe–, esan ez esan, esan ez esan –motorraren hotsek are estuagotzen zituzten Maria Bibianaren pentsamendu estuak, itolarrian uzterainoko aldartean–, pilotuak kabinarako bidea hartu, kaskoa jantzi, barruan sartu eta motorra abian jarri zuenean; jarraian, baina, pilotuari esan beharrekoa ez esan izanaz damu, bere burua erruduntzat hartuta –barrutik hausteko puntuan zegoenean, beraz–, bizi senak edo eraginda, amari besotik heldu eta, heldu ez beste, izeba Ernestinak inoiz esandako hitzak oroitu zituen –" lekua galtzen duenak galtzen du bere burua eta galtzen du Jainkoa" –, baita heldulekua aurkitu ere hitz haietan, halako eran, non, hitzen iltze goriari indarrez heldurik, Maria Bibianak berbideratu egin baitzuen bere energia psikiko guztia, negar histeriko baten norabidean bideratzekotan egon zena; esan nahi baita Maria Bibianak begiak itxi eta, motorrots guztien gainetik, arreta osoa puntu bakarrean kontzentraturik, lelo bat errepikatzeari ekin ziola:
|