Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 463

2000
‎Beraz, demokrazia eta bakea egon dadin, oinarrian dagoen beharra zera da, nazio eraikuntza modu demokratikoan garatu ahal izatea. Eta hori demokratikoki egiteko aukera bakarra dago, euskal herritar guztiei eskubide berdinak onartzea. Hortaz, Lizarra Garaziren bidez bultzatu nahi dugun gatazkaren konponketa eta Udalbiltzaren bidez bultzatu nahi dugun nazio eraikuntza demokratikoa errealitate berdinaren alorrak dira.
‎Baina ez zait aski iruditzen. Oraindik apartheid horrek hor jarraizen du, gure erresuma zaharreko herri guztietan eskubide berdinik eskaintzen ez zaiola. Eta horren ondorio ageriak ere hor ditugu.
2001
‎Bistan dago hitzok ez direla gure gisara bizi, ezta lanperna baten nahiz landare baten gisara ere. Hiztegi batean jasoak egoteak, idazle batek behin edo bestetan erabiliak izateak, ez die hitz guztiei eskubide berdinik ematen. Badira batzuk non eta noiznahi sarri erabiltzen direnak; beste zenbait berriz gehienok ezagutu  arren, bakanka baizik esaten ez ditugunak; beste batzuk oraindik lurralde eta lanbide berezi batekoak dira, handik kanpora ozta inork dakizkienak; hor egoten dira azkenik inoren onginahiak, apetak eta ezjakinak asmatu dituen bitxikeriak, odolik ez duten hutsaren hurrengo iratxoak, hain zuzen ere ingelesez ghost words deitzen dituztenak.
‎K.a. V. mendean zehar, Atenasen Solon, Pisistrato, Klistenes eta Periklesen erreformek familia oneko aristokrazia aberatsaren eta pobreenen arteko zuloa txikitu zuten, azkenik demokrazia eta isonomia (hiritar guztien eskubide politikoen berdintasuna) ezarriz. Familia gutxi batzuen inguruan eta lur jabetzaren arabera antolaturiko gizarte esklusibo batetik, behe klaseek (nekazari txiki, artisau...) gero eta botere politiko handiagoa duten gizarte berri batera igarotzen gara.
2002
‎Municheko konpainia memento honetan Europan dagoen onena da eta asko erakartzen nau bere errepertorioak. Balet klasiko, neoklasiko eta kontenporaneoez gain (gaurko koreografo europar guztiak ditu), John Cranko koreografoaren balet dramatiko guztien eskubideak ditu. Balet horietan erabili dezaket San Franciscon ikasi dudan teknika eta Rollanden landu nuen dramatismoa.
‎HIL honetan erosi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren obra guztien eskubideak. Hori dela-eta haren lan osoa argitaratzeko asmoa agertu du.
‎SINESGARRITASUNA suspertu ezean jai dugu. Egunotan ospetsu egin duten proposamen hori baino zabalago, euskal herritar guztiak, eta sakonago, guztion eskubide guztiak, baina sinesgarri ere, horren aldeko apustua egiten dutenek bidea gauzagarria ikusteko, den proposamena behar dugu gorpuztu, beste haren goi langa eta erreferente egokiagoa. Bidegurutze aldi honetan subiranozaleok dugun erronka nagusia zera da, zelan gauzatu eta saretu zazpi herrialdeetako abertzale jatorren lan asko eta askotarikoa uztartuko duen mugimendu politiko eraginkorra.
‎PROZESUAREN edukiak mamitze aldera, eta lurraldetasuna dugu ezinbesteko funtsa, ekarpen landuagoak ikusi ditut iritzi artikulutan hainbat proposamenetan baino. Lurraldetasunaz bada zer aletu euskal herritar guztion eskubideak bermatze aldera. Baina konplexua dena ezin sinpletu.
‎Gizartearen destradizionalizazioa, edo indibidualizazioa, eta txirotasun berria ez daude kontraesanean. Klaseari loturiko talde handiekiko desloturak ez du esan nahi guztien eskubideak bermatuta daudenik, edo are gehiago, aburgesazio prozesu orokortu bat eman denik. Hiritarrek ez diote talde handietan, kasu honetan klaseetan, egituratzeari muzin egin desberdintasunak desagertu izanagatik.
‎1 Gizabanakoei eta talde gutxituei hedabideetarako sarbidea zor zaie eta horiek guztiek eskubide osoa dute, hedabideek euren intereseko gaiez egin dezaten berba.
‎1962ko martxoaren 15ean Estatu Batuetako lehendakaria, John F. Kennedyk kontsumitzaile guztien eskubideak iragarri zituen eta hurrengo martxoaren 15ean Kontsumitzailearen Nazioarteko Eguna deitzea erabaki zuen. Egun horretan, herritar guztiei dei egiten zaie kontsumo arduratsua soilik dela ona esateari buruz, eta horregatik lan egiten dute bai kontsumitzaile elkarteek bai kontsumoko erakunde publiko guztiek.
‎Hirugarrena. Udal honek udalerriko hiritar guztien eskubideen berdintasuna sustatuko du.
‎Gogoan dut behinola ikastolen aldeko mugimendua gerarazteko erabilitako ghettizazioaren" arriskua", denboraz boomerang modura itzuli dena, batetik erdararen erresuma zen eskola publiko/ pribatua poliki poliki gero eta euskaldunagoa izatera eraman duena, eta azkenean euskarari ateak zabaldu nahi izan ez dizkionAeredua ghetto arriskuan jarri duena. Izan ere, eredu euskaldunaren premia egon baita elebitasuna premiatzat hartzeko, euskara guztion eskubidea baita —baita euskara ikasi nahi ez duten euskal herritarrena ere—, eta ez elebidunen guraria betetzeko bidea. Praktika aipatu dugunez, bestalde, ez dago tokitik kanpo esatea ezen aukera hori egin dutela arrakastaz hizkuntza bi edo gehiago dituzten herrialde batzuetan, unibertsitateak bikoiztuz, eta hizkuntza minorizatuari zor zitzaizkion unibertsitateak eratuz (Flandria, Quebec, etab.). Eta, nik dakidala, herrialde aurreratutzat dauzkagu horiek.
2003
‎Geure burua defendatzera," Egunkaria" ren itxiera ez baita soilik euskal prentsa eta euskararen kontrako erasoa. " Egunkaria" ren itxiera herritar guztien eskubide zibilen eta estatuko kazetari guztien kontrako erasoa da. Kazetari espainiarrek ez dute konturatu nahi izan, demokraziaren aurretik euren nazionalismoa lehenesten dutelako.
‎Lehen aipatu ditudan beste proposamen batzuetan, ezker abertzaleak egin zuen proposamenean adibidez, Euskal Herriarentzako, euskaldun guztientzako, baliagarriak diren printzipio orokor batzuk marrazten dira, nahiz eta a grosso modo izan. Proposamena ez bada integratzailea, proposamenak ez badu euskaldun guztien eskubide aitortzarekin kontatzen, nekez izan daiteke aurrerapauso bat gatazka politikoan nahiz subiranotasunean aurrera egin nahi duen bide horretan.
‎«Eta?» Norberak atera ditzala kontuak. Norbere eskubideak defendatzen ari gara guztion eskubideak defendatzen ditugunean
‎Izan ere, Autonomia Estatutuak euskararen hizkuntza ofizialkidetasuna arautu zuen, eta, horrez gain, Euskal Herriko biztanle guztiei eskubidea aitortu zien, Administrazioarekin dituzten harremanetan hizkuntza hori erabiltzeko. Hizkuntza eskubide horiek guztiak ziurtatzeko beharrezkoak diren neurri eta bitartekoak jarri behar dira.
‎Barneratutako adingabe guztien eskubidea da haien nortasuna, askatasun ideologikoa, erlijio askatasuna eta, kondenaren edukiak ukitzen ez dituen heinean, eskubide nahiz interes legitimoak errespetatzea, eta, bereziki, adingabetasun zibilari datxezkionak errespetatzea, kasua denean.
‎Bizkitartean, Populuen Autodeterminazio Eskubideaz argitaratu zuen liburu ederraren azken orrialdean aita J. A. de Obieta Chalbaud Deustuko jesuita zenak sartu zituen Paulo VI.ak 1973ko Eguberrietan eman abisu hauek: . Munduko populu guztien eskubideak eta, bereziki, Autodeterminazio eskubidea eta Beregaintasuna behar bezala onartuak eta zainduak ez direno, ez da izaiten ahal egiazko bake iraunkorrik. Ez eta jazar litezkeen populuak zapaldurik atxikitzen ahal balira ere memento bat armen indarrez.?
‎Dekretu berriak, ordea, bi onarpen horiek isildu egiten ditu. Horretaz gain, administrazioko euskarazko zerbitzuak ukatzen dizkie herritarrei, irudi instituzionaletatik euskara ezabatzen du eta, nafar guztien eskubide berdintasunaren printzipioaren izenean, administrazioaren langile izateko hizkuntza gaitasunaren printzipioa zapuzten du.
‎• Euskararen erabilera herritar guztien eskubide gisa planteatu eta aldarrikatu behar da behin eta berriz. Nafar guztiak dira eskubide horien titularrak eta administrazioak herritarrek aukeratzen duten hizkuntza bermatu behar du, irakaskuntzan, administrazioan eta hedabideetan.
‎• Nafarroan beharrezkoa da azkeneko urte hauetan alderdi politiko ez euskaltzaleek gizartean erein duten ideia faltsua, modu positiboan azalduz, gainditzea. Erabat faltsua da, nafar guztien eskubide berdintasunaren printzipioan oinarriturik, hizkuntza gaitasun printzipioa zapuztea. Administrazioaren lanpostuak zerbitzu lanpostuak dira eta, hortaz, lurraldeko bi hizkuntzak jakitea balioetsi behar da eta lanpostu batzuetarako euskara jakitea nahitaezko baldintzatzat eman.
‎Hortik euskara dagokion lekura berriz eramateko saioak etorri ziren euskaldunak gut xiengoa baitira Nafarroan eta ez dagokie gaztelaniadunen es kubide berberak izatea. Izan ere, euskara ez da nafar guztien eskubidea, soilik ama hizkuntza dutenena, mendialdeko nafa rrena. Areago, euskara sustatzearen atzean Nafarroaren iden titatea arriskuan jartzen duten interesak daude; ho rregatik, euskara aldarrikatzen duten nafarrak ez dira fidatzekoak.
‎1. 1986.eko abenduaren 15etik 16 urte bete ditu Vascuencearen legeak. Legea ez dago pentsatuta euskararen normalizazioa errazteko eta Nafarroako herritar guztien eskubidea den euskara ikastea eta erabiltzea bermatzeko. Legea egin zutenen asmoa ez zen urteetako errepresioaren ondorioz ordezkatze prozesua gelditzea eta egoera kezkagarrian zegoen eta dagoen hizkuntzari berezko garapena erraztea.
‎Zein da intelektualaren eginkizuna gizarte horretan? Feyerabenden ustez, gizarte askea," tradizio guztiei eskubide berberak eta botere guneetara sartu ahal izateko aukera berberak eskaintzen dien gizartea da" (Feyerabend 1978: 87).
2004
‎Lege berri horrek indargabetu eta ordeztu egiten du ehun urte baino gehiagoko testu bat, alegia, Prozedura Zibilaren aurreko Legea, 1881 urteko otsailaren 3ko Errege Dekretuak onetsia. Lege berriak eutsi egiten dio 1978 urteko Konstituzioaren 24 artikuluak finkatutako ildoari; artikulu horren arabera, gizabanako guztiek eskubidea dute, babes judizial eragingarria lortzeko. Horregatik, lege berriaren asmoa da estatuaren itxuraketa politiko eta konstituzio itxuraketa berria aintzat hartzea.
‎Artikulu beraren bigarren lerrokadan aipatuei dagokienez, apeoa eskatu duenak hori hedatu badu aurka jarri direnek izendatutako finketara, epaileak erabakiko du beste agerraldi bat egitea, azken horien eta finken edukitzaileen artean. Apeoa hedatu ez badu, espedientea bukatutzat joko da aurka jarri diren horiei begira, eta interesdun guztiei eskubidea gordeko zaie, kasuan kasuko epaiketa adierazlean egikari dezaten.
‎Kudeaketarako erakundeek, baimena lortu ondoren, legitimazioa dute, eurek kudeatu behar dituzten eskubideak egikaritzeko eta administrazio prozedura nahiz prozedura judizial guztietan eskubideok baliatzeko, euren estatutuetan ezarritakoaren arabera.
‎Ikastetxeko ikasleek idazki bat aurkeztu zioten San Segundori, irakaskuntza publikoaren aurrekontua handitzeko eskatuz, ikastetxe itunduen kaltetan, instalazioetan edo eskola materialean gehiago inbertitzeko. Horri dagokionez, San Segundok gogorarazi zuen funts publikoak jasotzen dituzten zentro guztiek eskubideak eta betebeharrak dituztela, eta zentro pribilegiaturik edo zigorrik ez izatearen alde egin zuen. Bestalde, Luis Peral Madrilgo Erkidegoko Hezkuntza sailburuak esan zuen eskualde horretako hezkuntza gastuaren %80 irakaskuntza publikorako dela.
‎Hasteko, UPV EHUn ezin da inor utzi euskarazko zerbitzurik gabe. Izan ere, unibertsitateko kide guztientzako eskubide demokratikoen eredu eta eragile behar du izan Unibertsitateak, barrura zein kanpora begira. Genero politika irmoa bultzatu behar du barrutik.
2005
‎ELAk erabat arbuiatzen du egoera hau eta Euskal Herrian bizi diren eta lan egiten duten guztientzat eskubide osoak aitor daitezela eskatzen dugu, edonon jaio direla ere. ELAk salatu nahi du" arautzeko" prozesua etorkinen egoera ez arautzeko egina dagoela.
‎«Irtenbide bakarra guztiok guztion eskubideak eta askatasunak defendatzea da», zioen Mariano Ferrerek elkarrizketa batean, eta erabat ados nago baieztapen horrekin. Adostasun horrek etikaren, justiziaren eta demokraziaren balioetan du oinarri.
‎«Aztertzaile eta politikari gehienek nazio interesak eta seguritatea hizpide izaten dituzte, moralitatea bazter utzirik; nik, aldiz, historiagilea naizen aldetik, moralitatea eta etika errealitate politikoaren osagai garrantzitsuak direla pentsatzen dut...». Gurean jasaten dugun atzeraldia iraultzeko ere ezinbestekoa zaigu etika eta moralitatea kontuan hartzea; bide horretatik abiatuta «guztiok guztion eskubideak eta askatasunak defendatzea» dator, ezinbestez.
‎Horixe bera da «euskal arazoaren» irtenbideak behar duena: «guztiok guztion eskubideak eta askatasunak defendatzea». Soilik horrela aldaraziko dugu gure norabide iluna; soilik horrela kenduko diogu zinemaren industriari halako gidoi bihozgabe gehiago burutzeko aukera.
‎\ Zerbitzu sozialen garapen eskasa. Herritarrentzako laguntza zerbitzuak eskuratzea (etxeko laguntza, egoitzak, eguneko zentroak...) guztion eskubide bihurtu behar da. Alabaina, gutxieneko eskubideak bermatzeko legerik ere ez dago alor horri dagokionez.
‎Garraiolariak albaranaren kopia emango digu, teknikoki “Entrega adostasuna” edo, ingelesezko siglen arabera, POD (Proof of of delivery). Nolanahi ere, hartzaile guztiek eskubidea dute bidalketa bat ez onartzeko, jakina, ireki aurretik betiere. Kasu horretan, bidaltzaileari eta hartzaileari dagokie bietatik zeinek behin betiko onartuko duen erabakitzea.
‎Izan ere, elementu jakin batzuek, hala nola, ur, gas eta elektrizitate hodiek eta abarrek, nahitaez egon behar dute solairuen edo lokalen barruan, eraikinen konfigurazioa dela eta. Nahiz eta egia den jabe guztiek eskubidea dutela elementu komun gisa zehaztutakoetara iristeko, eskubide hori mugatu egiten da kasu horietan; izan ere, lege mailako arau bakar batek, hala nola Jabetza Horizontalaren Legeak (LPH), sarrera hori jasateko betebeharra ezar dezake. Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen 9.1.artikuluan araututakoaren arabera, “etxebizitza edo lokal baten jabea behartuta dago bertara sartzen uztera, baldin eta horretarako beharrezkoa bada:
‎Ordenantzetan edo tokiko ohituretan finkatuko da, eta, halakorik ezean, bi finken arteko banaketa lerrotik bi metrora, zuhaitz altuena bada, eta berrogeita hamar zentimetrora, landaketa zuhaixka edo zuhaitz baxuena bada. Auzitegi Gorenaren epai baten arabera (TS 1 25/ 10/ 86), jabe guztiek eskubidea dute bestearen jabetza eskubidea mugatzeko, eta aurrerantzean beren finkatik distantzia txikiagora landatzen diren zuhaitzak edo landaketak kentzeko eska dezakete. Araudi honen helburua da bizilagunen arteko bizikidetza modu baketsuan arautzea eta bi aldeei mesede egitea.
‎“Getxo udalerria jaialdi honetan parte hartuz, kultura arloari ekarpena egin ez ezik, gaur egun Euskal Herrian normalizatuta ez dagoen egoera agerian utzi nahi dugu”, azaldu du gaur goizean Iñaki Zarraoak. Hain zuzen ere, Roberto Caston Zinegoak ´05eko zuzendariarekin bat etorri da Getxoko alkatea" tolerantzia, askatasuna, errespetua, eta pertsona guztiok eskubide berdinak izateko egin behar dugun bidea“ sustatzea dela helburua adierazteko orduan. Castonen hitzetan," gaur egun egiten diren filmek gay, lesbianak, eta transexualak diskriminatzen dituzte, eta horrekin apurtu nahi du jaialdiak”.
‎bere eskubideak" zapalduak" izan direla uste izanda edo, beste guztion eskubideak zapaltzen eta zapuzten ari dena. Herrian zeregin horretarako jarriak dauden tokietan EAJ EA koalizioak (eta beste zenbait alderdik)
‎2 Pertsona guztiek eskubidea dute ingurune segurua, osasungarria eta ekologikoki osasuntsua izateko. Eskubide hau eta beste Giza Eskubide batzuk, eskubide zibil, kultural, ekonomiko, politiko eta sozialak barne, unibertsalak, elkarren mendekoak eta bereiztezinak dira.
‎Hau esparru kolektiboko kontu bat da, eta erabaki prozesu batzuk behar ditu, hain zuzen gizarte osoa modu eraginkorrean inplikatzeko hainbat gaitasun instituzionalen bidez, tartean izan baitaitezke, besteak beste, partaidetza publikoa, lankidetza eta koordinazioa, gatazken prebentzioa eta kudeaketa, eta informaziorako aukera. Azken batean, oreka bat sortzea da kontua, pertsona guztien eskubidea den bizi kalitatea izanik alde batean eta pertsona horiexek bizi eta garatzen diren ingurumen faktorea bestean.
‎Ondorioa garbia da: " ala gure hizkuntza dialekto koskor bat bihurtzen utzi eta kul tura folklore hutsa, ala bestela bere ondorio guztiekin eskubide guztiko nazio europearra izan". Nork dio hori, Txillardegik Euskal Herriaz edo Kunderak Txekiaz?
2006
‎Frantziako Iraultzan berriz, gizaki guztion eskubide indibidualen zerrenda idatzi zuten eta konstituzio erabat berria egin zuten, aurreko legedi guztiak alde batera utziz. Egun handia izan zen, zalantzarik barik, pertsona bakoitzaren eskubideak zaintzeko bermeak sortzen zirelako.
‎Indigenak historikoki kanporatuak eta marjinatuak izan dira, politikoki zapalduak, kulturalki alienatuak, ekonomikoki lapurtuak, eta sozialki gorrotatuak eta mespretxatuak. Horregatik antolatu ginen gu, ez inor baztertzeko eta mendekatzeko, ez inor morroi edo azpian hartzeko, baizik eta gizaki guztien eskubideak errespetatuak izan daitezen eta berdintasuna bizi dadin.
‎Zaharrak berri, alegia. Hots, ETAk edota bere inguruak ez dio biolentziari guztiz uko egin eta Gobernuak ez ditu herritar guztien eskubideak betetzen. Edota ez ditu legeak egokitu, eskubide horiek bete ahal izateko.
‎Nolanahi ere, Konstituzioak seme alaba guztiek eskubide berak dituztelaaldarrikatu arren, ezberdintasun handiak daude oraindik filiazioa finkatzeko moduari dagokionez.
‎Lehenik eta behin, liburu dendariok testuliburuen doakotasunaren alde gaude. Euskal familia guztien eskubidea da beren seme alabek testuliburuak baldintza berberetan eduki ahal izatea, eta horrela ikasle guztientzako hezkuntza kalitate egokia bermatu ahal izatea. Xede hori lortzeko euskal administrazioak har ditzakeen neurri guztiak jotzen ditugu beharrezkotzat, baina liburuaren eta bere kultur eragileen sektorea ahuldu gabe.
2007
‎Testuinguru horretan, sindikatu bakoitza bere aldetik joateak eta patronalak aldebiko negoziaketen bidez ezarri nahi duen zatiketa sindikala onartzeak inolaz ere ez dirudi serioa ezta eraginkorra ere. Sindikatuek hobeto eta modu eraginkorragoan lan egin behar lukete langile guztien eskubideen alde eta bazter batera utzi interes sindikalak. Eta, noski, patronalaren zatiketa saiakera guztiak baztertu.
‎Ulises Moulines katalan filosofoak esan berri du nazionalismoa dela herriei dagokien ekologismoa, herriak eta hizkuntzak salbatu behar direlako, Amazonia edo baleak salbatu behar diren bezala. Horregatik nazionalismoa balore positibo eta humanista da, internazionalista, ekologismoa bezala bizitzeko guztion eskubideak defenditzen dituelako. Hau ez da nahastu behar hegemonismoarekin Espainiakoa kasu besteon bizitzeko eskubidea ukatzen duelako.
‎Euskararen Legeari dagokionez, aldatu egin behar da noski. Azken finean, bertako hizkuntzei izaera bera eman behar zaie, hori da nafar guztien eskubide berdintasuna bermatzeko modurik egokiena.
‎Espainiar guztiek eskubide eta betebehar berberak dituzte, estatuko lurraldearen edozein tokitan.
Guztion eskubidea da pertsonaren garapenerako egoki den ingurumena izatea, eta guztion eginbeharra ere bada hori zaintzea.
‎Horrenbestez, estatuak erantzu bilakaera politikoaren gorabeherak zirela eta, garai batzuetan, estatuak bertan behera utzi zituen gai honen inguruan bere gain hartu beharreko erantzukikizun horiek subjektu edo erakunde pribatuen esku utzi zituen, subsidiaritate printzipioaren mesederako. Bada, orain dela gutxi arte, gutxi batzuen pribilegioa izan da hezkuntza, eta ez guztion eskubidea.
‎Behin hezkuntza jardueraren xede nagusiak eta eskola erkidegoa osatzen duten guztien eskubide eta askatasunak zehaztuta, legeak irakaskuntza zentroak sailkatu ditu. Horretarako, batera kontuan hartu ditu, titulartasun juridikoari buruzko irizpideak, eta irakaskuntza zentroei eustea bermatzen duten baliabideen jatorriari eta izaerari buruzko irizpideak.
‎2 Orobat, guztion eskubidea da goragoko hezkuntza mailak eskuratzea, nork bere gaitasunen eta bokazioaren arabera; eskubide hori egikaritzearen aurka ezin da inolako bereizkeriarik egin, ikaslearen ahalbide ekonomikoan, gizarte mailan edo bizilekuan oinarrituta.
‎Ikasle guztiek eskubide eta eginbehar berberak dituzte, adinaren eta ikasketa mailaren araberako desberdintasunak gorabehera.
‎Ikasle guztiek eskubidea eta eginbeharra dute, Espainiako Konstituzioa eta kasuan kasuko autonomia estatutua ezagutzeko, horietan aitortutako balioetan eta printzipioetan hezteko.
‎Legeak informatikaren erabilera mugatuko du, herritarren ohorea, eta norberaren nahiz familiaren intimitatea, eta horien guztien eskubideen egikaritza osoa bermatzeko.
‎1 Pertsona guztiek eskubidea dute, beraiei dagozkien eskubide eta interes legitimoak egikaritzean, epaile eta auzitegien babes eragingarria lortzeko, eta ezin daiteke inoiz ere babesgabetasunik gerta.
‎Bestalde, Cadizko 1812ko Konstituzioak ere banakako eskubide klasiko batzuk arautu zituen. Konstituzio horren 4 artikuluan jasotako adierazpen orokorraren arabera, nazioak betebeharra du askatasun zibila, jabetza eta nazioko gizabanako guztien gainerako eskubide legitimoak iraunarazi eta babesteko, lege zuhur eta justuen bidez. Hori gorabehera, eskubide horiek ez ziren bildu titulu zehatz batera, eta Konstituzio testu osoan zehar arautu ziren. Oinarrizko eskubide eta askatasunak desagertu egin ziren 1834ko Errege Estatututik, estatutu horrek ez baitzuen eskubide adierazpenik.
‎Horregatik, eraldaketaren azken xedea da hiri errentamenduen merkatua bultzatzen laguntzea, horixe baita, izan ere, Konstituzioaren 47 artikuluko manuak norabidetutako etxebizitza politikaren oinarrizko osagaia. Manu horren arabera, espainiar guztiek eskubidea dute etxebizitza duin eta egokia izateko.
‎Amaitzeko, ez da ahaztu behar Europar Batasunaren barruan eta Batasuneko herritartasunari dagokionez, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agiriko 44 artikuluaren eta EETren 21 eta 194 artikuluen arabera, Europar Batasuneko herritar guztiek, eta Europar Batasuneko estatu kide batean gizarte egoitza duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskubidea dutela bakarka edo beste herritar edo pertsona batzuekin batera, zuzeneko eragina duen eta Europako Erkidegoaren esparrukoa den gai baten inguruko eskari bat Europako Parlamentuari aurkezteko (hau da, gai hauen inguruan: Europako herritartasuna, ingurumena, kontsumitzailearen babesa, pertsonen, ondasunen eta zerbitzuen joan etorri askea, barruko merkatua, lana eta gizarte politika, kualifikazio profesionalen aitorpena, etab.). Horretarako, Europako Parlamentuaren Erregelamenduak prozedura berezia ezarri du, 191 artikuluan eta hurrengoetan arautua.
‎Artikulu horren arabera, botere publikoen ardura da, prebentzio neurrien bidez eta beharrezkoak diren zerbitzu nahiz prestazioen bidez, osasun publikoa antolatu eta babestea. Horretarako, legeak ezarriko ditu guztion eskubideak eta eginbeharrak. Irismena legeak ezarri behar duen arren, osasuna babesteko botere publikoen jardun zehatza eskatzen da, prebentzio medikuntzan zein laguntza medikuntzan.
‎Konstituzio zuzenbide kontinentalean, zuzenbide due process of law izenekoaren baliokidea da. EKren 24.1 artikuluaren arabera, pertsona guztiek eskubidea dute, beraiei dagozkien eskubide eta interes legitimoak egikaritzean, epaile eta auzitegien babes eragingarria lortzeko, eta ezin daiteke inoiz ere babesgabetasunik gerta. Konstituzio jurisprudentziak gehien garatu duen eskubideetako bat da eta babes errekurtsoaren bidez gehien eskatzen denetariko bat da, berdintasun printzipioarekin batera. EKren 14 artikulura bildu da?.
‎Batez ere, autonomia erkidegoetako autonomia estatutuetan ezarri ohi da zein diren autonomia erkidegoek euren gain hartutako eskumenak Konstituzioan ezarritako esparruaren barruan, betiere, aipatu autonomia erkidegoen artean printzipio hauek errespetatuta: elkartasuna (EKren 2 eta 138 art.), berdintasuna (138.2 art.), Espainiar guztiek eskubide eta eginbehar berberak izatea estatuko lurraldearen edozein tokitan (139.1 art.), eta, amaitzeko, ekonomia batasuna (139.2 art.).
‎Eskubide autonomoa da, eta irudiak kopiatzearen aurrean babes esparru zehatza bermatzen du, nahiz eta irudiok titularraren esparru pertsonala ez ukitu, eta horren izen ona lesionatu edo bere bizitza intimoa ezagutzera eman ez. Esparru berezko eta erreserbatua babestu nahi da, nahitaez intimoa izan ez arren, gainerakoen jardueraren eta ezagutzaren aurrean (martxoaren 26ko 81/ 2001 KAE; apirilaren 22ko 83/ 2002 KAE, etab.) Eskubide horien titulartasunari dagokionez, argi dago pertsona fisiko guztiak eskubide horien titularrak direla, espainiarrak izan zein ez. Pertsona juridikoei dagokienez, jurisprudentziaren arabera horiek ez dira intimitaterako eskubidearen titularrak, baina ohorerako eskubidearen titulartasuna onartu egin die azkenean (urriaren 17ko 137/ 1985 KAE eta irailaren 26ko 139/ 1995 KAE).
‎Aztertu berri ditugun eskubideekin, batez ere, intimitaterako eskubidearekin, estu estutik lotuta, EKren 18.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, «Legeak informatikaren erabilera mugatuko du, herritarren ohorea, eta norberaren nahiz familiaren intimitatea, eta horien guztien eskubideen egikaritza osoa bermatzeko». Bestalde, Herri Administrazioei dagokienez, EKren 105 b) artikuluaren arabera, legeak arautuko du herritarrak artxibo eta erregistro administratiboetara sartzea.
‎Konstituzioak argi utzi nahi du mota honetako formulak erabiltzen dituenean: «Guztiek dute bizitza eta osotasun fisikorako nahiz moralerako eskubidea» (EKren 15 art.), «Pertsona guztiek dute askatasun eta segurtasunerako eskubidea» (EKren 17 art.), «Pertsona guztiek eskubidea dute, eta auzitegien babes eragingarria lortzeko» (EKren 24 art.). Aitzitik, beste batzuk naziokoen eskubide esklusiboak dira, eta atzerritarrak horietatik salbuetsita daude, besteak beste, politikan parte hartzeko eskubidea edo funtzio eta kargu publikoetara heltzeko eskubidea, hain zuzen ere, EKren 23 artikuluan jasota daudenak («herritarrek arazo publikoetan parte hartzeko eskubide... Baina eskubide horiei dagokienez ere, EKren 13.2 artikuluak berak estatuko mugak gainditzea kontuan hartu du, eta Espainian bizi diren atzerritarrek ere, baldintza jakinetan (tratatuen bidez edo lege bidez ezarritakoaren arabera, elkarrekikotasunaren baldintzapean), udal hauteskundeetan parte har dezakete, hasieran hautesle moduan (sufragio aktiboa) eta 1992ko konstituzio eraldaketaren ostean, baita hautetsi moduan ere (sufragio pasiboa), Maastricht eko Tratatuan Europar Batasuneko herritarrentzat ezarritakoarekin bat etorriz.
‎Legea oso laburra zen, bost artikulu, hiru xedapen iragankor eta azken xedapen bat zituen. Azken xedapenean eta artikuluen aurreko lerrokada laburrean Oinarrizko Legearen lerruna zuela argi utzi zen arren, erregimen frankistarekin jarraitutasun juridikoa ez apurtzeko, 1 artikuluan argi eta garbi ezarri zen printzipio demokratikoa, hots, herri subiranotasunaren aitorpena, legearen nagusitasuna, pertsonaren oinarrizko eskubideen bortxaezintasuna, Estatuko organo guztiak eskubide horiei lotuta zeudela, eta sufragio orokorra (azken hori 2 artikuluan ezarri zen).
‎Kristaua eta ilustratua baita, haren printzipiozko ebazpena, zentzu etiko edo juridikoan, garbia da: . Gizakia arrazoiduna da bere berez; horretan errotzen da gizon emakume guztien eskubide berdintasunaren posibilitatea? 522 Zientzian, ordea, errealitateak ez dirudi hain erabakia. Arlo honetan, arrazen fisikoari dagokionean, Hegel-ek G. R.
‎Besteak beste, komunikazio instituzionala, honakoetan, erabilgarria dela dio: batetik, erakundearen kudeaketa hobetzeko eta informazioajasotzeko eskubidea bermatzeko, hau da, herritar guztien eskubidea bermatzeko.Hori, administrazioaren betekizuna dela azpimarratzen du. Bestetik, informaziojardueren helburua zerbitzu publikoa eskaintzea izan behar dela dio.
‎Euskal Herrian aniztasunaz eta pluraltasunaz eta tolerantziaz mintzo garenean, badirudi euskal identitate eraikuntzaren prozesuan hemen bizi diren naziotalde guztien eskubideak eta tasunak onetsi genituzkeela demokratakizateko. Nazio identitatea prozesu historikoen barrena eraikitzen den gizarte moldebat denez gero, gizarte hori osatzen duten identitate aukera guztiek parte hartuezean, ez dirudi demokratikoa izango litzatekeenik euskal naziotasunarenberreraikuntza.
‎orokorra, autonomoak, nekazaritzakoa, itsasoa, ikatza eta etxea. Horiek murrizteak, sistemaren funtzionamendua errazteaz gain, langile guztien eskubideak eta betebeharrak parekatuko ditu. Erregimenak murriztea da Toledoko Itunean jasotako gomendioetako bat.
‎Baina errealitatea oso bestelakoa da. Nazio Batuek Migratzailearen Nazioarteko Eguna izendatu zuten abenduaren 18a, arraza oztopoak salatzeko eta pertsona guztien eskubideen eta betebeharren berdintasuna babesteko. Baina lorpenak ez dira espero zirenak izan.
‎Lehendabizi, euskararen normalizazioa planteatzerakoan unibertsalki onargarriak diren oinarri juridikoak aitortu behar dira, hizkuntza komunitate guztiek eskubide maila bera dute euren lurralde historikoetan. Udal mailan ere euskarari ofizialtasuna eta lehentasuna eman behar zaio.
‎Batetik, Komunikazio gaitasuna hobetuz izenekoa; Ordainduriko lana izatea: guztion eskubidea, bigarrena; eta azkenik, Parte hartze egitasmoen kudeaketa deritzona.
‎Gure autoreak, arau horiek direla-eta, zera eskatzen dio adibidez hizketa egokiari: " dominaziorik gabekoa"," errealitatearekin loturikoa"," guztiei eskubide berdinak aitortzen diena"," kritikoa eta proiektiboa, sentikorra eta sortzailea" edota" sozialki eta politikoki konprometitua" izan dadila126 Garbi ikusten dugu, beraz, hizkuntzak orokorrean hezkuntzarako duen garrantzia, funtsean, haren berezko zeregin askatzailean edota humanizatzailean kokatzen dela.
2008
‎Bertako biztanle guztiek eskubidea dute haurtzaindegi, eskola, unibertsitate, ospitale eta zaharrentzako zaintza osoa doan izateko, beste zerbitzu batzuen artean. Eskola, unibertsitate eta ospitaleen %95 publikoak dira eta pribatu apurrek bezain zerbitzu ona edo hobea eskaintzen dutela ziurtatzea Estatuaren betebeharra da.
‎c) Deialdiaren iragarkian agerrarazi behar da akziodun guztiek eskubidea dutela sozietate egoitzan aldarazpen proposatuaren testu osoa eta horri buruzko txostena aztertzeko, bai eta eurei agiri horiek dohainik emateko edo bidaltzeko eskubidea ere.
‎Konstituzioaren 1, 14 eta 31 artikuluetan ez ezik, berdintasun printzipioa 139.1 artikuluan ere aipatzen da. Horren arabera, espainiar guztiek eskubide eta betebehar berberak izan behar dituzte Estatuko lurraldearen edozein lekutan. Manu horrek benetako esangura ematen dio tributuen arloko berdintasun printzipioari, baina interpretazio arazoak ekar ditzake:
‎Laugarren baldintza finantza baliabide egokiak izatea da, gizartearen beharrak islatzen dituzten ekintzak aurrera eramateko. Bosgarren baldintza, hau ere funtsezkoa, informazioa da; administrazio publikoaren kudeaketari buruzko informazioa jasotzea guztion eskubidea da.
‎NBEren Haurrentzako Funtsak (Unicef) sustatutako errehabilitazio eta trebakuntza programek hezkuntza hobea jasotzeko aukera ematen diete Ginea Bissauko neskei. Antolamendu horrek lagundu egiten dio komunitateari ulertzen oinarrizko hezkuntza eskola adinean dauden haur guztien eskubidea dela, neskena batez ere. Ahalegin horien emaitza da Mariama bezalako neskek bizitza hobea eta esperientzia osoagoa eta helduaroan aberatsagoa izatea.
‎Euskal gatazkaren testuinguruan hainbat, gehiegi, dira pairatzen ditugun bortxaketak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 60 urte beteko dituen urte honetan. Gatazkari lotutako errealitatearen larritasuna ukaezina bada ere, eta zorionez gure gizartearen gehiengo handia (geroz eta handiagoa) pertsona guztientzako eskubide guztien aldeko lanarekin konprometituta dago; ezin da ukatu, ezta ere, gure gizartean pairatzen diren giza eskubideen kontrako bortxaketa guztiak ez direla euskal auzian bukatzen.
‎Nazionalistak, autonomistak edo independentistak dira. Guztiek eskubideen aldeko borrokan dihardute, demokrazia da haien apustua eta elkarrizketa estrategia politikoaren giltzarria. Guztien esperientzia ezagutu nahi izan dugu.
‎Euskal preso politikoak eta haien senideak baztertuak sentitzen dira, eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariari horrela jakinarazi diote. Herritar guztien eskubideak ez defendatzea leporatu diote, interesatzen zaizkionak baizik ez baititu kontuan hartzen, haien ustez. Horren isla emateko ehunka senide bildu ziren atzo Azpeitiko Loiolako Basilikaren atarian.
‎Nazio zatitu eta zapaldua gara; beraz, autodeterminazio eskubidea dugu. Baina gu Iran batu eta federalaren alde gaude, Irango guztien eskubideak babestuko dituen konstituzio demokratikoa nahi dugu.
‎Gaur egun, horrek suposatzen du garapen iraunkorrarekin bat datozen ongizatearen estatuaren lorpenak defendatu behar ditugula. Alabaina, ahaztu gabe, pertsona guztientzat eskubide guztiak bermatzea eta naturarekiko oreka ekologikoa ziurtatzea ezinezkoa dela egungo neoliberalismoaren testuinguruan, eta ezta kapitalismo abegikorrago batean ere.
‎Bai, neuk ere nahi dut ezker abertzaleak bere jardun politikoan jarrai dezan, legalitate eta berme osoarekin. Izan ere, gure herrian ezker abertzalea ere behar dugu guztion artean guztion arazoak konpondu eta guztion eskubideak errespetaraz ditzagun.
‎Jakina denez, Parlamentuak berriki uko egin dio eremu mistoa Iruñerri osora zabaltzeari. «Parlamentuan egindako azken eztabaidak izan dira gure gogoeten abiapuntua, gure ustez, eztabaidaren gakoa ofizialtasuna delako, hori baita nafar guztiei eskubideak aitortzeko egin daitekeen urrats bakarra», azaldu du manifestuaren sinatzaile eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiko buru Paul Bilbaok.
‎Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eskubideen errespetua aldarrikatu du: Guztientzat eskubide guztiak oinarri ez dituen akordioak akatsa izango du. Eta alderdien arteko akordioak, ETA egon edo ez egin behar direla dio.
‎Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordean aztertu zuten gaia, atzo. Giza Eskubideen aldeko aldarrikapenaren 60 urteurrenaren karietara legebiltzarkideek, aho batez, guztientzako eskubideak aldarrikatu zituzten herenegun eta hala izan dadin Legebiltzarrak horretarako beharrezkoak diren baliabide guztiak ezarriko dituela hitz eman zuten. Oraindik betetzeko dago guztientzako giza eskubide unibertsal eta zatiezinen agindua dio herenegun onartutako testuak.
‎Ilegalizatutako hautetsien esanetan, ezin da gaurko egoera aztertu Alderdien Legea eta bere eraginak kontutan izan barik: " Ziur gaude aretxabaletarron borondatea errespetatu izan balitz egoera ezberdina izango litzakeela, eta garbi ikusten dugu, sarritan esan dugun moduan, lege horrek ez duela ezker abertzalea bakarrik helburutzat, eta euskal herritar guztion eskubideak urratzen dituela. Kasu honetan Aretxabaletarronak".
‎Irtenbiderik gabeko egoerak nori egingo lioke mesede. Nafarroa Baik ez du inor kriminalizatu. Areago, ez du inor seinalatu, ez du inoren kontrako sinatu gabeko kartelik jarri, ez du inor iraindu eta ez du inori zuzendutako akusazio faltsurik zabaldu.Herritar guztientzako eskubide guztiak defendatzea da Nafarroa Bairen xedea. Etxarrin, Ziordin edo Bakaikun, baita Sakanako beste herri batzuetan ere, herritar askok arazoak izan dituzte iritzi politikoa adierazteko garaian, eta ez Estatuaren aldetik prezeski.
‎Hori dela eta, apirilaren 3tik 19ra bitartean, Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren aurkako IV Jardunaldiak egingo dira Getxo udalerrian, Udalak eta Inmigrazio eta Kultur Artekotasun Unitateak bultzatutako lantaldean parte hartzen duten elkarteek antolatuta. “Kulturen arteko bizikidetza beharrezkoa dela eta, aldi berean, pertsona guztiek eskubide berberak dituztela azpimarratu nahi diegu getxoztarrei", adierazi du gaurko prentsaurrekoan Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Bide batez, aurtengoa, Europako Batasunak izendatutako Kulturen arteko Elkarrizketaren Urtea dela gogoratu du udal arduradunak.
‎Lehendabizi, eragile eta mugimendu sozialen mailan, haiek oinarrizko gure aldarrikapenekin bat egin dezaten saiatuta, baina baita alderantziz ere; hau da, haienak babestuta, legitimatuta, eta gizartean ezagutarazita. Bigarrenik, erakundeen mailan, trantsizio aldia izango litzatekeenean, oinarrizko hiritar eskubideak, identitate eskubideak eta nazionalitate politikoko eskubideak gauzatuko direla saiatuta, eta orain dauden erakunde esparruak erabilita eta haiei uko eginda, eta lurralde osoan hiritar guztien eskubide guztiak bermatzen saiatuko diren kontraboterezko erakundeen aldeko apustua eginda. Oso erraza litzateke, esate baterako, udaletxeek nork bere Barne Ministerioari erroldari buruzko datuak ez ematea; helduen euskalduntzea doan eta malgua izatea, eta, era berean, ghettoak zentroetan eta A ereduan osatzea oztopatzea; langileen esklabismoa eta esplotazioa salatuko duen politika abian jartzea...
‎Gure ustez, etorkinekiko harremanetan, badugu beste aukera bat, askoz ere interesgarriagoa: etorkinekin lehiatu beharrean, haiekin elkartu gu guztion eskubideak babesteko —baita kultura eskubideak ere—: bai autoktonoenak, bai etorkinenak.
2009
‎Paradisu fiskalekin amaitzeko ere ez dugu neurri eraginkorrik ikusi. Beste politika publikoak nahi ditugu.LABek uste du krisiari buelta emateko, zalantzarik gabe," egoera honetan langileriaren interesen aldeko borroka indartu behar dugula, bestela patronalak egoera profitatuko du guztion eskubideak murriztu, eta beraien poltsikoak gure izerdiaren kontura loditzen jarraitzeko". LABeko ordezkariek garbi daukate" Euskal Herrian badagoela nahikoa aberastasun, gakoa da nola egiten den banaketa, horrek zerikusi handia edukiko du krisiari aurre egiteko halako edo bestelako neurriak hartzeko garaian". ESK sindikatuaren esanetan, krisiari buelta emateko ezinbestekoa da Batasun Sindikala eta langileriaren gehiengoarena.
‎Orduan, metafisikaren bidetik saiatzen gara euskal herriarentzat botika eragingarriak aurkitzen: aniztasuna, integrazioa, adostasuna, guztientzako eskubideak, hizkuntzen berdintasuna, demokrazia, eta noski, euskal produktuen ametsezko erakargarritasuna, eta, jakina, merkatua, merkatu kulturalean euskarazko produktu erakargarriak ezinbestekoak direnez.
‎Irakeko Gobernuak, eraso hauek amaitzea eta erasotzaileak zigortzea. Tortura eta erasoen aurrean ez ikusiarena egitea arriskuan jartzen ditu Irakeko biztanle guztien eskubideak eta bizitzak, azpimarratu du Scott Long Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Eskubideen Programaren zuzendariak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
guztien 202 (1,33)
guztiek 80 (0,53)
guztion 68 (0,45)
guztientzako 17 (0,11)
guztiei 15 (0,10)
guztiok 11 (0,07)
guztiak 10 (0,07)
Guztion 8 (0,05)
guztientzat 7 (0,05)
guztiontzako 5 (0,03)
guztietako 4 (0,03)
guztietan 4 (0,03)
guztirako 3 (0,02)
horien guztien 3 (0,02)
Guztien 2 (0,01)
guztia 2 (0,01)
guztiontzat 2 (0,01)
GUZTIEN 1 (0,01)
Guztiek 1 (0,01)
Guztientzako 1 (0,01)
Guztientzat 1 (0,01)
guzti horiengatik 1 (0,01)
guztiaren 1 (0,01)
guztiaren gaineko 1 (0,01)
guztiekin 1 (0,01)
guztien gaineko 1 (0,01)
guztien gainerako 1 (0,01)
guztietarako 1 (0,01)
guztion artean 1 (0,01)
guztiz 1 (0,01)
haien guztien 1 (0,01)
hauek guztiak 1 (0,01)
honek guztiak 1 (0,01)
horiek guztiak 1 (0,01)
horiek guztiek 1 (0,01)
horietan guztietan 1 (0,01)
horrek guztiak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
guzti eskubide bermatu 32 (0,21)
guzti eskubide guzti 27 (0,18)
guzti eskubide errespetatu 22 (0,14)
guzti eskubide berdin 15 (0,10)
guzti eskubide zibil 14 (0,09)
guzti eskubide berberak 13 (0,09)
guzti eskubide berdintasun 12 (0,08)
guzti eskubide bera 11 (0,07)
guzti eskubide aitortu 6 (0,04)
guzti eskubide aldarrikatu 6 (0,04)
guzti eskubide babestu 6 (0,04)
guzti eskubide berbera 6 (0,04)
guzti eskubide defentsa 6 (0,04)
guzti eskubide defendatu 4 (0,03)
guzti eskubide eman 4 (0,03)
guzti eskubide linguistiko 4 (0,03)
guzti eskubide aurre 3 (0,02)
guzti eskubide berak 3 (0,02)
guzti eskubide bete 3 (0,02)
guzti eskubide egikaritza 3 (0,02)
guzti eskubide ere 3 (0,02)
guzti eskubide errespetu 3 (0,02)
guzti eskubide hori 3 (0,02)
guzti eskubide horiek 3 (0,02)
guzti eskubide oso 3 (0,02)
guzti eskubide sozial 3 (0,02)
guzti eskubide urraketa 3 (0,02)
guzti eskubide urratu 3 (0,02)
guzti eskubide zapaldu 3 (0,02)
guzti eskubide baliatu 2 (0,01)
guzti eskubide berme 2 (0,01)
guzti eskubide bihurtu 2 (0,01)
guzti eskubide borrokatu 2 (0,01)
guzti eskubide defenditu 2 (0,01)
guzti eskubide demokratiko 2 (0,01)
guzti eskubide ez 2 (0,01)
guzti eskubide gorde 2 (0,01)
guzti eskubide indibidual 2 (0,01)
guzti eskubide legitimo 2 (0,01)
guzti eskubide politiko 2 (0,01)
guzti eskubide ukan 2 (0,01)
guzti eskubide unibertsal 2 (0,01)
guzti eskubide aintzat 1 (0,01)
guzti eskubide aitortza 1 (0,01)
guzti eskubide aldarri 1 (0,01)
guzti eskubide aldarrikapen 1 (0,01)
guzti eskubide ari 1 (0,01)
guzti eskubide aritu 1 (0,01)
guzti eskubide ase 1 (0,01)
guzti eskubide babes 1 (0,01)
guzti eskubide baizik 1 (0,01)
guzti eskubide bandera 1 (0,01)
guzti eskubide benetako 1 (0,01)
guzti eskubide berdindu 1 (0,01)
guzti eskubide berreskuratu 1 (0,01)
guzti eskubide bertsu 1 (0,01)
guzti eskubide betidanik 1 (0,01)
guzti eskubide bilakatu 1 (0,01)
guzti eskubide borroka 1 (0,01)
guzti eskubide borrokan 1 (0,01)
guzti eskubide bortxa 1 (0,01)
guzti eskubide defentsan 1 (0,01)
guzti eskubide diskurtso 1 (0,01)
guzti eskubide eduki 1 (0,01)
guzti eskubide egiazki 1 (0,01)
guzti eskubide engaiatu 1 (0,01)
guzti eskubide erabili 1 (0,01)
guzti eskubide eragin 1 (0,01)
guzti eskubide errespetarazi 1 (0,01)
guzti eskubide eskari 1 (0,01)
guzti eskubide ezagutu 1 (0,01)
guzti eskubide gisa 1 (0,01)
guzti eskubide gizarte 1 (0,01)
guzti eskubide hauek 1 (0,01)
guzti eskubide hautsi 1 (0,01)
guzti eskubide hitz 1 (0,01)
guzti eskubide iragarri 1 (0,01)
guzti eskubide izaera 1 (0,01)
guzti eskubide izen 1 (0,01)
guzti eskubide jabe 1 (0,01)
guzti eskubide jo 1 (0,01)
guzti eskubide konpromiso 1 (0,01)
guzti eskubide lan 1 (0,01)
guzti eskubide lelope 1 (0,01)
guzti eskubide maila 1 (0,01)
guzti eskubide mobilizatu 1 (0,01)
guzti eskubide moral 1 (0,01)
guzti eskubide murrizketa 1 (0,01)
guzti eskubide murriztu 1 (0,01)
guzti eskubide nagusi 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia