Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 266

2000
‎Jakin bagenekin horrelako prozesu batek gorabeherak izango zituela, eta une larriak biziko genituela. Une honetan atzerapauso horietako batean egon gaitezke, baina etorkizunari begira lan eginez gero, arduragabekeria handia litzateke guztia bertan behera botatzea. Ezin dezakegu pentsatu bakoitzak bere helburuetan %100 lortuko duenik, eta besteak ezer utzi gabe aurrera egingo dugula; Jose Mari Olarrak antzekoak esaten zituen duela gutxi idatzitako artikulu batean.
‎Egia da. Penagarria litzateke epaia besterik falta ez zaigun honetan, orain arteko guztia bertan behera uztea agertu du bere adostasuna Estherrek.
2001
‎Ministroen Kontseiluak atzo erabaki zuen nahitaezko arbitrajea ezartzea Iberiaren eta haren pilotuen arteko krisia ixteko. Ostegunean krisi larria izan zen, konpainiak eragiketa guztiak bertan behera utziko zituela jakinarazi zuenean, eta, ordu batzuk geroago, Gobernuaren presioen ondorioz, erabaki hori zuzendu egin zen. Pertsona bat izendatuko da, lau egunetan bi aldeen alegazioak entzun eta Sepla eta Iberiak aitzakiarik gabe onartu duten irizpena eman dezan.
‎“ezin da izan gutxi batzuen interesek, legitimoak izan arren, ondorioak izatea herrialde osoan”. Lehendakariak kritikatu egin zuen Iberiako lehendakari Xabier de Iralak hartutako erabakia, hegaldi guztiak bertan behera utzi baitzituen bost ordu eta erdian, Gobernuak parte hartzen duela argudiatuta, “harrapatuta, komunikaziorik gabe, bidaiatzeko aukerarik gabe gera daitezkeen dozenaka mila lagun egon daitezen eragozteko”. Seplako buruzagiak jakinarazi zuen bere sindikatuak onartzen duela Ministroen Kontseiluak ezarritako nahitaezko arbitrajea, baina demanda bat aurkeztuko duela harekin ados ez daudelako.
2002
‎Egiazta dezagun gure kritika gertaera objektibo eta kontrastagarrietan oinarritzen dela, ñabardura txiki batean huts egiteak argudio guztia bertan behera utziko baitu.
‎Amets egiten duen fisikaria lortzeko kezka hori obsesio bihurtzen da jende askorentzat, eta muga arrazional guztiak gainditzen ditu. Beren gizarte jarduera ia guztiak bertan behera uzten dituzte, etengabe begiratzen diote ispiluari, baskula sarriegi bisitatzen dute, gihartsuak ikusten dituzte, ordu libreak gimnasioan bakarrik ematen dituzte, anabolizatzaileekiko eta gainerako produktu dopatzaileekiko interes “handiegia” erakusten dute eta helburu argirik gabe entrenatzen dituzte. Azken batean, gimnasioarekiko mendekotasuna dute.
2003
‎Obra kontratatzaile ere lan egin zuen. Baina Lehenengo Gerra Karlistak lan horiek guztiak bertan behera uztera behartu zuen.
‎Horrela, Ravil elkarteak “Grana Padano” gazta inportatu, baztertu, ontziratu eta Frantzian banatzen du. Hori dela eta, Biraghi sozietate italiarrak, Italian gazta ekoizten duenak, eta Bellon sozietate frantziarrak, Biraghi produktuak inportatzen eta banatzen dituenak, banaketa guztiak bertan behera uzteko eskatu dute. Erresuma Batuan, Asda supermerkatuek urdaiazpikoa saltzen dute “Parmako urdaiazpikoa” izenarekin; Asdak Hygraderi erosten dio, urdaiazpikoa xerratan moztu eta hermetikoki ontziratzen baitu Erresuma Batuan.
‎Atzo hasi zen Bermudasko uharte nagusia astintzen, 57 kilometro koadrokoa, bederatzi metroko olatuekin, tokiko agintarien arabera. Negozioak, gobernu bulegoak eta eskolak itxi egin ziren, eta hegaldi guztiak bertan behera geratu ziren, baita gurutzaldi ontzietako bidaiak ere. Bestalde, urakanaren haize indartsuenen zain zeuden zentro turistiko eta finantzarioko 62.000 biztanleak.
2004
‎Pixka bat egon naiz pentsatzen gertatu zaigun guztiaren inguruan –Dianneren begiek baretasuna ez beste guztia adierazten zuten. Hausteko zorian zegoela aldarrikatzen zuten, ozentasun mutuan– Agian onena gure ahalegin ero hau guztia bertan behera uztea izango da. Poliziaren eskuetan utzi.
2005
‎Emakume espainiarren eguneroko bizitza Francoren diktaduraren urteetan ez zen erraza izan. II. Errepublikan emakumearen egoera hobetzeko eta gizonarekin berdintzeko hartutako neurri guztiak bertan behera gelditu ziren 1939ko garaipen nazionalarekin. Nazionalkatolizismoaren moralaren araberako emakumearen eredua inposatu zen Lehen Frankismoan.
‎Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako berdintasunerako lege proiektuak betebeharrekoak izango liratekeen hainbat agindu xedatu beharrean, berdintasun formaletik berdintasun errealerako urratsean beharrezkoak izan litezkeen konpromisosozialen manifestutzat jo daiteke, batez ere, kontuan hartzen badugu, lege honekaipatzen dituen hainbat esparrutan Eusko Legebiltzarrak ez duela inolako eskumenik. Gainera, hauteskundeekin batera lege proiektu guztiak bertan behera geratzendirela kontuan hartzen badugu, erakunde autonomikoek komunikabideen aurreanegin zuten lege proiektuaren aurkezpen arranditsu horretan geratu dela esan dezakegu, marketing hutsean.
‎Bat batean sarraila hotsa entzun du. Ahalegin guztiak bertan behera utzi eta zain geratu da, inoiz ezagutu gabeko izua goitik behera zabaldu zaiola. Bera dagoen hormatik argi lerro bat hasi da sartzen eta handitzen, gorputz baten itzala ere marraztu duena.
‎Japoniar neskak lotsatiak direla, ez dutela lehen urratsa egiten, gizonaren erabakien zain geratzen direla, sexutan alde pasiboa direla... bai zera! Madokarekin, behintzat, topiko guztiak bertan behera gelditu dira, zorionez gelditu ere. Amets sabai gero eta argiagoari begira dago, bere futoian etzanda; Madoka ondoan du, lo, bere gorputz biluzia mutilarenean goxo bilduta.
‎Asaldatu egin ziren, boikota egin zieten elizkizunei, mehatxatu egin zuten apezpikuak izendatu erretore berria, gutik egin zuen irauli ez bazuten apezpikuaren beraren autoa bisita pastoralean azaldu zelarik. Apezpikuak Entredicho izeneko zigorra ezarri zion auzoari, eliza prezintatuz, apezari ez auzoan ez beste inon meza eta elizakoak ematea debekatuz, salbu eta hiltzeko zorian zeudenei, eta parrokiari lotuak zeuden jarduera guztiak bertan behera utzaraziz. Ez duzu jakinen noski Entredicho hori XVI. mendeaz geroztik probintzian indarrean jartzen zen lehen aldia genuela, don Serapiok esanda dakit nik, erdi aroko zigor eklesiastiko berezia zen, eta hartaz gure herria" degradatua, bortitza, zabarra, moldakaitza, kristau izenaren gauza eza" deklaratu zuten, kontatu behar ditut noizbait don Serapioren balentriak, badago hor ipuin eder baterako gaia.
2006
‎Hots, arrazionaltasun printzipio, goren? guztiak bertan behera geratu dira, eta gizaki modernoek interes materialak asetzeko zeregin hutsalari ekin diote, espirituaren bizitza hondatuz. Arrazoi subjektiboak ideien lekuan etekinaren aldeko ideologiak jartzen ditu, eta Ilustrazioaren unibertsalismoaren ordez partikularismoak, eta batez ere nazionalismoak.
‎Iberia konpainiak jakinarazi du gaur Bartzelonatik edo Bartzelonara programaturiko hegaldi guztiak bertan behera geratu direla, aireportua zein egoeratan dagoen ikusita. Bartzelonako aireportuko zirkulazioa itxita egongo da goizeko (hilak 29) 7ak arte, gutxienez.
‎Halaber, Erresuma Batuko aireportu baten bidez hirugarren helburuetara doazen bidaiari guztiei jakinarazi zien iritsi zen lehen aireportuan igaro dutela emigrazioaren kontrola, ekipajea jaso eta berriro fakturatu. British Airways konpainiak hegaldien egoerari buruzko informazio eguneratua duen orri bat jarri zuen bere webgunean. easyJet kostu txikiko airelineak ostegunerako aurreikusitako hegaldi guztiak bertan behera utzi zituen, eta Londresko hiru aireportuetan aritzen da: Gatwick, Luton eta Stansted.
‎Ekitaldi guztiak bertan behera utzi eta Algortako manifestaldira deitu du Itzubaltzeta gaztetxeak (2006 Mar 07)
‎Ekitaldi guztiak bertan behera utzi eta Algortako manifestaldira deitu du Itzubaltzeta gaztetxeak (2006 Mar 07)
2007
‎Ez zuen, hala ere, garatzeko astirik izan: gudua galtzearekin orduko Euzkadiko Jaurlaritza erbestetua izan zen, egitasmo guztiak bertan behera gelditzen zirela.
‎Horren asmoa Kataluniarako eta Euskal Probintzietarako Estatutu bana egitea zen, eta autonomia eskariak ebaztea. Hala ere, guztia bertan behera geratu zen, katalanek, ezkerrak, Vázquez Mellak eta Datoren alderdi kontserbadoreak parte hartzeari uko egin zioten eta. 1919ko urtarrilean, Kataluniako Mankomunitateak Autonomia Estatutua onetsi zuen eta Lligak Estatutu Katalana aurkeztu zuen Kongresuan, Eskualde Estatutua aurkeztu zen data berean.
‎Thader ek gogorarazi duenez, “bertan behera uzteari buruz hitz egiten denean, bi kasu bereizi behar dira: programatutako guztia bertan behera uztea eta jardueraren bat hein batean bertan behera uztea. Gainera, funtsezkoa da ezeztapena eragin duten arrazoiei kasu egitea (erabatekoa edo partziala) ”.
‎Itzuli maileguak Celeris Servicios Financiera Espainia osoko 20 aurrezki kutxek parte hartzen duten erakundea da, eta berankortasun arazoren bat izan duten kutxa horietako bezeroen zorra biltzen du. Bezero horiek beren mailegu guztiak bertan behera utzi behar dituzte, eta horietako batean bildu. Gehienez ere etxebizitzaren tasazio balioaren %70era irits daiteke, bi edo hiru kuota ordaindu gabe edo atzeratuta, eta soldatarekiko zorpetze ratioaren arabera.
‎Aukera hori 22/ 2003 Konkurtso Legea onartu ondoren ezarri zen. Horrela, lehiaketa baino lehen bere ondarearen aurka hasitako enbargo eta ekintza betearazle guztiak bertan behera uztea lortzen da.
‎Oro har, lehiaketa onartzeak eragin bereizgarria du: betebehar guztien interesen sortzapena geldiaraztea, pertsonaren ondasunen aurka egiten ari diren betearazpen guztiak bertan behera uztea, hipoteka kredituen bidezko betearazpenak eta Ogasunak edo Gizarte Segurantzak sustatutakoak barne, Julio Rocafull abokatu bulego ezagun bateko bazkide zuzendariak azaldu duenez. Hala ere, garrantzitsua da argitzea Konkurtso Legeak ez duela zorra barkatzen, baina, gutxienez, mekanismo bat aurreikusten du titularrei ordainketa beren ahalbideen arabera egiteko, %50erainoko murrizketen bidez edo bost urteko atzerapenaren bidez, beste bulego juridiko bateko Merkataritza Zuzenbideko saileko koordinatzaile Estíbaliz Cerrilloren arabera.
2008
‎Erreferentea izatea oso erdaldunduta dagoen ingurunean oso positiboa da. Zuk nabarmendutako datuan zentratuko bagina beste balore positibo guztiak bertan behera geratuko lirateke.
‎XL Leisure Group Britainia Handiko hirugarren turismo operadoreak kiebra egoeran dagoela adierazi eta izen bereko konpainiaren hegaldi guztiak bertan behera utzi ditu, milaka bidaiari lurrean utzita.
‎Enpresak zehaztu duenez, XL Airways aireko konpainiaren hegaldi guztiak bertan behera geratu dira berehala. Aipatu, Mediterraneoan ia 50 aireportura joateko aukera ematen zuela konpainiak.
‎Algoritmo gehienak seriean lan egiten dute, eta aldi bakoitzeko norabide batean bakarrik egin dezakete aurrera. Bide okerra hartu dutela konturatutakoan, lan guztia bertan behera utzi, eta berriro hasi behar dute. Algoritmo genetikoek, ordea, ez dute arazo hori, eta, gainera, bereziki eraginkorrak dira soluzio posible asko dituzten problemak ebazten.
‎Estatuak ezin zien zituen gastuei aurre egin. Gertatzen ari zena zen kapitalismoaren ezarrerarekin lassez faire politika martxan jarri beharra zegoela, baina ezinezkoa zen egun batetik bestera Estatuak zituen funtzio guztiak bertan behera uztea eta modu pribatu batean funtzionatzea. Krisiaren ondorioz sorgin gurpil bat jarri zen martxan, Estatuaren diru sarrerak geroz eta urriagoak ziren eta aurre egin beharreko gastuak geroz eta gehiago.
‎Ordurako, gerrako diru kontuak aztertzeko eratu zen batzordeak, kontu horien inguruan zegoen anabasaren berri emanda zeukan, eta bere aburuz ere, kontuak argitzen ez ziren bitartean komenigarriena ordainketa guztiak bertan behera uztea zen. Horrez gain, zerga biltzaileek aurkezturiko kontuen arabera, 82.655 erreal ezin izan zituzten kobratu, eta udalak txori txikirik ez zuenez, zordunei berehala kobratzea agindu zuen817 Baina bien bitartean propio eta arielek bahituta jarraitzen zuten, eta diputazioak gainera zerga berriak ezartzeko baimenik ez zion ematen Eibarko Udalari.
‎Halaber, SUMMA hondamendi kamioia, bi helikoptero sanitario, 11 UVI mugikor, esku hartze azkarreko bost ibilgailu eta 35 anbulantzia eraman dira istripua gertatu den lekura. Hasiera batean aireportuko eragiketa guztiak bertan behera geratu ziren arren, orain berriz hasi dira aireratzeak, eta ohiko lurreratzearen erdia baino ez dira baimentzen. Guardia Zibilak T lurreko sarbideak moztu ditu, eta “osasun kordoi” bat ezarri du zaurituak ebakuatzeko eta larrialdi eta segurtasun indarrak koordinatzeko eta antolatzeko.
‎Hirugarren touroperadore britainiarrak porrot egin du eta hegaldi guztiak bertan behera utzi ditu
‎XL Leisure, touroperadore britainiar handiena, porrotean deklaratu da eta hegaldi guztiak bertan behera utzi ditu. Dirudienez, petrolioaren prezio lurrunkorrek, krisi ekonomikoak eta finantziazio gehigarria aurkitzeko ezintasunak ordainketak etetera behartuko zuten konpainia.
‎Hori egin ezean, kinka larrian egongo litzateke Reala, desagertzeko arriskuan. Konkurtso Legea baliatuta, ordea, talde txuri urdina ez litzateke Bigarren Mailara jaitsiko, zor guztiak bertan behera geratuko liratekeelako, eta kluba zerotik hasiko litzatekeelako. Lehen taldeko jokalari batzuk Reala Espainiako Futbol Jokalarien Elkartean salatu izanak ere ez luke eraginik izango.
‎Errekurritzen den legea berehala eteteko aukera jasotzen du Espainiako Konstituzioaren 161 artikuluak. Hala egitekotan, helegindako legeak dakartzan ahalmen eta aukera guztiak bertan behera geratuko lirateke, bost hilabetez. Bide horri eutsi nahi dio Espainiako Gobernuak, eta hala Juan Jose Ibarretxek iragarritako herri galdeketa saihestu.
‎Karpa jartzeko debekuak indarrean jarraitu du, ordea, eta, beraz, egitarauaren zati bat ezin beteko dela ikusita, ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki dute batzordekoek, hasiera batean behintzat.
‎Dena den, Udaleko ordezkariek azaldu digute horrek ez duela esan nahi udaleko jarduera guztiak bertan behera geratu direnik, eta hala, udaleko teknikariek euren eguneroko lanetan jarraitzen dutela azaldu dute. Gaineratu dute baita ere, gainerako alderdi politikoei behar duten informazioa ere ematen zaiela.Udal gobernuko kideek azpimarratu nahi izan dute hori bai, kontrako sententzia irmorik egon arte, Ino Galparsorok jarraitzen duela izaten Arrasateko alkate.
2009
‎Ahaztuak estatu kolpearen, errepresioaren eta erregimen frankistako biktimen elkarteak Memoriaren I. Eguna ospatu du gaur Gernikan (Bizkaia) eta erregimen frankistak ezarritako zigor guztiak bertan behera uzteko ekintzak abian jarriko dituela iragarri du, Europa Press albiste agentziak jakitera eman duenez.
‎Nafarroako Gobernuak Korrikarekin zuen lankidetza guztia bertan behera uztea erabaki du gaurko bileran, euskararen aldeko lasterketa asteburu honetan Iruñetik pasatu denean hainbat pertsonak terrorismoa goratu dutela iritzi baitute.
‎Nire iritziz informazio falta handia dago, inork ez daki benetan zer gertatzen den. Ostegunean denak trankil geunden eta bat batean ostiralean, goizean goiz, eskola guztiak bertan behera utzi eta alerta 3 egoeran geundela esan zuen Osasunaren Mundu Erakundeak. Ordura arte ez genekien ezer!
‎Norbegia bitartekari izan zenean, bakea lortzear egon ziren. Orain urtebete, ordea, adostutako guztia bertan behera geratu zen.
‎Donostiako Jazzaldiak agiri batean adierazi duenez, bossa novaren sortzaileetako bat da artista eta jazz latinoa delako musikari onenetarikoa da. Uztaileko kontzertu guztiak bertan behera utzi ditu, baita Madrilen eta Bartzelonan eskaini behar zituenak ere, osasun arazoak direla medio. Gilbertoren bozeramaileek Jazzaldira bidalitako agirian izterrondoko eten bat operatu behar diote eta medikuek lasai egoteko eskatu diote eta hilabete honetan ez bidaiatzeko gomendatu.
‎Izarrez beteriko karteletan Hank Jones & Joe Lovano, Abdullah Ibrahim, Randy Weston, Roy Haynes, Carla Bley, Dave Douglas edota Jamie Cullum bezalako izenak aipa daitezke. Joao Gilbertok, Jazzaldian izan behar zen musikariak, uztailean eman behar zituen kontzertu guztiak bertan behera utzi behar izan ditu osasun arazoak direla eta. Bestetik, aurtengo Donostiako Jazzaldiko Saria Roy Haynes bateria jotzaileak jasoko du.
‎Hain agudo ernetuko zenik ez zuen esperoko beharbada, baina askoz hobe. Elkarrekin haserretuta, galdera eta miaketa guztiak bertan behera geratuko zirela bazekien eta. Baretuko zen zerbait orduan, zalantzarik ez, Arantxak bere perla ostu zion arte.
‎GKE horiek emandako laguntza Darfurreko laguntza humanitario guztiaren %60tik %80ra bitartekoa da. Afektatutako GKEetako bat Acción Contra el Hamse (ACH) da, eta Jartumeko bulegoak itxi eta Sudanen egiten ari zen programa guztiak bertan behera utzi behar izan ditu. ACH araudiak salatzen duenez, 450.000 pertsonak ez dute laguntza humanitario presakorik, eta ura eta elikagaiak lortzeko beren kabuz baliatu dute.
‎2009ko urtarrilaren 21a. 120 egunez Guantanamoko epaiketa guztiak bertan behera utzi zituzten, Barack Obamaren aginduz.
‎Martxoaren 1eko hauteskundeetatik EA indartuta ateratzea ezinbestekoa da euskal gizartea EAJ eta PSEren eskutik iraganeko garaietara bueltatu ez dadin, Ziarretaren esanetan. Izan ere, EAko burua ziur da jeltzaleek eta sozialistek bat egiten badute Ardanzaren garaietan sartuko dutela atzera euskal gizartea, eta Lizarra Garaziko akordiotik Euskal Herrian burujabetzaren alde egindako ibilbide guztia bertan behera utziko dutela. Gainera, autonomismora itzultzeak ez duela bakea ekarriko ohartarazi du:
‎Frantziako Osasun ministro Roselyne Bachelot urrats bat urrunago joan da, eta eskatu dio Europako Batasunari Mexikorako hegaldi guztiak bertan behera uzteko, kutsatzeko arriskua dela eta. Horretaz gain, iragarri du, aurrerantzean, infekzioa zabaldua dagoen herrialdeetatik Frantziara doazenek, hegazkinetik irten ondoren, nondik nora ibiliko diren zehaztu dutela, gerora beste bidaiariren bat gaixo dagoela jakingo balitz ere.
‎Homosexualak urkatu, kazetariak espetxeratu, feministak erbesteratu, balutxiak, kurduak zein arabiarrak zapaldu, komunistak torturatu; horiek Irango errepublika islamikoaren balentrietako batzuk. Mousavik ez zituen bidegabekeria guztiak bertan behera utziko. Mendebaldeari ere axola gutxi giza eskubideek.
‎Hala ere, hemendik nahiz eta ez duten irakurriko eskatuko nieke EAko, Aralarko, EAJko eta Batasuneko bozeramaileei aste honetan publikoki esatea hemen demokraziarik ez dagoela eta autodeterminazio eskubidea derrigorrezkoa dela demokrazia bat egoteko, aldi berean, prozesu demokratiko horretan indarkeria guztiak bertan behera geratu behar direla.
‎Lurrikara gertatu eta berehala Ozeano Bareko Tsunamien Alertarako Zentroak abisua eman zien Samoari, Zeelanda Berriari, Fiji uharteei eta Frantziako Polinesiari. Samoan izan ezik, beste leku guztietan bertan behera utzi zuten alerta egoera segituan.
‎Milaka lagun epaitu zituen; zilegitasun demokratikoaren eskutik herritarren eta herri zapalduen eskubide zibil eta politikoak defendatzen zituzten lagunak; hain zuzen ere, matxinadaren eta sedizioaren akusazioa erabili zuten horretarako. Salbuespeneko epaitegiek emandako sententzia guztiak bertan behera uztea demokrazia ariketa izango litzateke, askatasunaren alde bizia eman zutenen ohorez.
‎Nik auzi guztia bertan behera geratu izana nahiago nukeen, aukeran. Beno, aukera aukeran, 2003ko otsailaren 20ko itxiera eta gertaera negargarriak gertatu ez izana nahiago nuen.
2010
‎Euskal Enpresarien Konfederazioarentzat etsigarria da ETAren iragarpena eta ez nahikoa, euskal gizarteak behar eta eskatzen zuenetik oso urruti dagoena. Erabakia aintzat hartu duela esan arren, ez duela behin betikoa eta egiaztagarria den iragarri gaitzetsi du, eta ez duela esaten mehatxu, xantaia eta estortsio guztiak bertan behera utziko dituela.
‎Scott Reddingek ere istripua izan zuen, baina haren zauriak ez ziren larriak. Pilotuaren heriotzaren albistea zabaldu bezain laster lasterketetako ekitaldi guztiak bertan behera gelditu ziren.
‎Bestetik, 2006ko prozesuan nik uste Zapateroren gobernuak bai estatu mailan kongresuan, eta bai europar instituzioen aldetik izugarrizko babesa izan zuen, babes behintzat formal bat egon bazegoen, eta ondorioa porrota izan da. Bazirudien hura guztia bertan behera erori zela, eta ez dagoela ezer. Berriz prozesu bat izango bada, hau da espekulazio txiki bat, baina bitartekari horiek mahai gainean jartzen badute hemen arazo bat dagoela, hemen ia ez dela ETA eta indarkeria, hemen beste zerbaitez ari garela, nik uste dut lagungarri izan daitezkeen sozioak aurkitzea munduan zehar ez dela gauza makala, eta behar beharrezkoa dela.
‎Estoniak, Letoniak eta Lituaniak ia bere hegaldi guztiak bertan behera utzi dituzte.
‎Erresuma Batuan, bere aldetik, Heathroweko eta Stanstedeko aireportuak itxita daude hiriburuan. Eguerditik, halaber, Dublineko aireportuko hegaldi guztiak bertan behera utzi dituzte.
‎Aire espazioa itxita egongo da gaurko gauerditik asteazkenekora, eta Greziara edo Greziatik abiatu behar ziren hegaldi guztiak bertan behera geratu dira biharko.
‎Proiektu honen inguruan hurrengo egunetarako aurreikusita zeuden deialdi guztiak bertan behera gelditu dira, baina Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak eraikinaren eraiste lanen inguruko informazioa argitaratu du gaur. Zehazki, lanak Lurgoien enpresari esleitu zaizkiola jasotzen da bertan.
‎Iberdrolaren akziodunen azken batzar orokorrean hartutako erabaki guztiak bertan behera uztea eskatu zuen ACS enpresak erreklamazio baten bidez. Gaur asteazkena kexa hori aztertuko du Bilboko Merkataritza arloko Epaitegiak. ACS eraikitzaileak Iberdrolako administrazio kontseiluan ordezkari bat izateari uko egin zion konpainia elektrikoaren akziodunen batzar orokorrak.
‎Adegik ez du negoziatuko lanuzte guztiak bertan behera utzi arte
‎ETAren komunikatua ez da euskal gizarteak espero zuena, bere ekintza guztiak bertan behera utziko dituela iragartzen ez duelako, Iñigo Urkullu EAJko presidenteak azaldu duenez.
‎ETAren komunikatua ez da euskal gizarteak espero zuena, eta espero duena, bere ekintza guztiak bertan behera utziko dituela iragartzen ez duelako, Iñigo Urkullu EAJko presidenteak Bilbon azaldu duenez. EBBko presidenteak adierazpen bat irakurri du agerraldian eta ez du galderarik erantzun.
‎Nafarrak behera etorri dira 1 0ekoarekin eta ezin izan dituzte kontraerasoak aprobetxatu. Ricardok Real Madrilen beste gol aukera guztiak bertan behera utzi ditu bere geldiketa bikainekin eta partida horrela bukatu da.
‎Caroline Munro aktoreak ohorezko Maria jasoko du, Julie eta Roger Coram ek bezala. Tom Savini eta Joe Dante Maquina del Temps saria jasoko duten saridunen artean daude, eta Nosferatu saria Eugenio Martine i emango diote.Aurtengo kartelarekin Distira pelikula homenduko duen jaialdiak ez du, aurretik iragarri bezala, 25 urte bete dituen Atzera etorkizunera lanaren emanaldirik antolatuko.Dirudienez, pelikularen nazioarteko banatzaileak ekintza publiko guztiak bertan behera utzi ditu.
‎15:00etako datuen arabera, 32 hegaldi bertan behera utzi dituzte Gatwiceko aireportuan, eta 28 Heathrowekoan. British Airways aire konpainiak bere hegaldi guztiak bertan behera utzi ditu Heathroweko aireportuan eta gainerako konpainiek atzerapenak iragarri dituzte.
‎Administrazioa bera izango da demandaren erantzunean akats hori salatuko duena. Ondorioz, epaileak akats hori konpontzeko eskatuko du, eta ordura arte jardundako guztia bertan behera utziko du.
‎Gainera, ganadu azokarik egingo ez denez, artisauak eta bertoko produktuen saltzaileak ere ez dira joango. Zapatuko azoka, halanda ze, guztiz bertan behera geratzen da.
‎Orduko Eusko Jaurlaritzako lehendakari Karlos Garaikoetxeak gertatutakoa ikertzea agindu zuen baina, urte hartako uztailean ikerketa guztiak bertan behera utzi zituzten.
‎Istripuaren ondoren entrenamendu guztiak bertan behera gelditu ziren, eta luge komisioa batzartu egin zen lehiarekin jarraitu ala ez eztabadaitzeko. Lehia bihar hastekoa zen, baina bertan bertan behera gelditu da.
‎Lehia bihar hastekoa zen, baina bertan bertan behera gelditu da. Behin behineko neurria da, baina baliteke lehiaketa guztia bertan behera gelditzea. Georgiako taldeko buruak ere batzartu ziren Olinpiar Jokoetan jarraituko duten ala ez erabakitzeko.
‎Sakon sakonean nik ez nuen sentitzen ostegunetako parrandatxoak, ostiraletako musika emanalditxoak, larunbatetako txangotxoak... hura guztia bertan behera kolpez laga beharrik, erraz erakuts nezakeenez bazegoelako dena egiteko aukera, denbora ongi banatuz gero.
‎Izan ere, errenta aitorpeneko dirua ez diete soilik horren aldeko hautua egiten dutenei kentzen; denoi kentzen digute, ohartarazi du Delgadok. Jardunbide horiek guztiak bertan behera uztea ezinbestekoa dela dio. Elizek autofinantzatu egin behar dute.
2011
‎Silvan Shalom Israelgo lehen ministrordeak ere hitzarmenarekiko desadostasuna erakutsi du. «Batasun palestinarrak Israelekin adiskidetzeko aukera guztiak bertan behera uzten ditu». Gainera, nabarmendu du Hamasek Israel suntsitzeko eskatzen duela, eta haiek ez dutela hori galdegiten duen gobernu batekin elkarrizketarik izango.
‎Informatikari egiten zuen lan, Iparraldeko Bertsulari Elkartearekin ere zenbait lan egin zituen, etxea eta mobila bere izenean zituen…Atxilotua izan aurretik, bere autoan jarraipenerako gailu bat aurkitu zuen, hala ere, Tximasek bizitza publikoa egiten jarraitu zuen eta salaketa bat jartzekotan zen. Honek, bere inguruan eraiki duten guztia bertan behera usten du argi eta garbi. 14 orduko mihaketa izan zuen arren, ez diote ezer aurkitu, ez dago ezer bera akusatzen duenik.
‎Informatikari egiten zuen lan, Iparraldeko Bertsulari Elkartearekin ere zenbait lan egin zituen, etxea eta mobila bere izenean zituen…Atxilotua izan aurretik, bere autoan jarraipenerako gailu bat aurkitu zuen, hala ere, Tximasek bizitza publikoa egiten jarraitu zuen eta salaketa bat jartzekotan zen. Honek, bere inguruan eraiki duten guztia bertan behera usten du argi eta garbi.
‎Hasieran Udalak Donostikluba zirkuituan programatuta zeuden saioak bakarrik eskaintzeko baimena eman zien. Tabernako jabeei onartezina iruditu zitzaien, eta horren aurrean kontzertu guztiak bertan behera geratuko zirela jakinarazi zioten Udalari. Horrek mugimendua sortu zuen kalean, baita sare sozialetan ere (Twitter en adibidez, hamaika mezu zabaldu zen #freebukowski etiketarekin) eta Udalak jarrera aldatu zuen azkenerako.
‎Ez gaizki ulertu. Nik ere, esaterako, Gipuzkoan zementuzko proiektu erraldoi guztiak bertan behera uzteko eskatzen dut. Baina ez horrek desberdindu egingo gaituela uste dudalako, erraustegiak eta kanpo portuak testuinguru honetan zentzurik ez daukatelako baizik.
‎Hori ez da Libiaren eginkizun estrategikoagatik, baizik eta efektua beste nazio batzuetan ere gerta daitekeelako; izan ere, herrialde horiek petrolio ekoizle handien rola dutelako (Saudi Arabia) edo kokapen geoestrategikoa dutelako (Maroko eta Aljeria), eragina izan dezakete mendebaldeko ekonomietan. Mundu osoko burtsa indizeek hiri libiar nagusietako matxinadei buruzko berriak salatu dituzte, eta beheranzko joerari ekin diote, aurtengo lehen bi hilabeteetan izandako igoera guztiak bertan behera uzteko. Analista batzuk beldur dira jaitsiera nabarmenenak hasiko ote diren, zenbait herrialderen etorkizuna sortzen duten ziurgabetasunak argitu arte.
‎Horixe ez zegoen jakiterik. Hiruzpalau astez, Lazkanok bere konpromiso guztiak bertan behera utzi zituen –liburu berria aurkezten ari zen orduantxe, aurrekoen arrakasta maila erdiesteko itxura guztia zuena– eta amarekin eta arrebarekin batera ibili zuten aita frogarik froga eta ospitalerik ospitale.
2012
‎Haitzaren barruan bilduta dagoen gasa berreskuratzeko harria apurtzen du teknika horrek uraren, arearen eta beste gehigarri batzuen presioaren bidez; horiek akuiferoetan isurtzeko arriskuaz ohartarazi dute. «Eskatzen dugun bakarra da zundaketa guztiak bertan behera gelditzeko fracking teknikari buruz egiten ari diren ikerketen emaitzak ezagutu arte». Plataformaren ustez, ez du zentzurik Araban erabili nahi izatea Frantzian, Erresuma Batuan eta munduko beste zenbait herrialdetan bertan behera utzi duten teknika hori.
‎Zumaian, esaterako, 11:00etatik aurrera itxita egongo dira udal eraikin guztiak, eta udaltzainek izan ezik, ez dituzte ohiko zerbitzuak eskainiko. Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, ordu horretatik aurrera hitzartuta zituzten ekintza guztiak bertan behera utziko dituzte; halaber, ELA, LAB eta STEE EILAS sindikatuek deituta, 12:30ean mobilizazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, eta horietan parte hartuko dutela jakinarazi dute. Bide beretik, herritarrei mobilizazioetara joateko dei egin die.
‎Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, ordu horretatik aurrera hitzartuta zituzten ekintza guztiak bertan behera utziko dituzte; halaber, ELA, LAB eta STEE EILAS sindikatuek deituta, 12:30ean mobilizazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, eta horietan parte hartuko dutela jakinarazi dute. Bide beretik, herritarrei mobilizazioetara joateko dei egin die.
‎Azpeitiko eta Azkoitiko udaletako langileek, berriz, 11:00etatik 15:00etara egingo dute lanuztea, eta Azpeitian 11:00etan elkarretaratzea egingo dute, plazan. Halaber, Azpeitiko kiroldegia eta igerilekua ere itxita egongo dira 11:00etatik 18:00etara bitartean; hala, ordu horietako zerbitzu guztiak bertan behera utziko dituzte. Azkoitian, berriz, brigadak arratsaldean ez du lanik egingo.
‎Egungo asilo politikaren aurkako mugimenduak lau eskakizun nagusi ditu aldarri: deportazio guztiak bertan behera uztea; asilo eskaera egiten duten errefuxiatuen izaera politikoa onartzea; Residenzpflich legea indargabetzea; eta isolamendu erresidentziak ixtea. Berlineko manifestazioaren ondoren ez dira besoak gurutzatuta geratu eta hainbat ekintza burutzen jarraitu dute.
‎Denboraldi luzean atsegin hartu nuen irudipen horrekin, baina ez zitzaidan aurrean ezer azaldu. Nire irudimen eta asmo guztiak bertan behera gelditu ziren, ez baitzen aspaldian uhartera basatirik etorri.
‎Arian arian, zabarkeriaz, hartuak zituen erabaki guztiak bertan behera uzten joan zen. Behin batez, bisitara huts egin zuen, biharamunean bere klasera, eta, nagikeria dastatuz, poliki poliki, ez zen gehiago betebeharretara itzuli.
‎Irailak 26, burujabetzari ekiteko lehen urratsa Garai gogorrak bizi ditu Euskal jendarteak eta itxura guztien arabera, are eta gogorragoak datozkigu ondoko hilabeteak. Madrilgo gobernutik, politika neoliberalen defendatzaile sutsua den alderdi popularra, urteetan herri honetako langile gizon emakumeek lortutako eskubide guztiak bertan behera uzteko egin ahal bizian ari da. Defizita eta zorraren kontrolaren aitzakiapean, zerbitzu publikoen pribatizazio progresiboa eta langile indarraren neutralizatzea bilatzen ditu aipatutako alderdiak.
‎Ezin dugu desjabetze gehiagorik ematea onartu, pertsona guztion eskubideak errespetatuak izan behar dute, instituzioak ezin dute espekulatzaileen interesak menpe jarraitu. Euskal Herriko alderdi politikoei lehenbailehen egoera honekin amaitzeko neurriak hartu ditzaten exijitu nahi diegu; banka eta kutxek desjabetze guztiak bertan behera utzi behar dituzte, horretara behartu behar ditugu, mobilizazio sozialaren bidez.
‎laguntza pertsonala, etxerako laguntza, bizitza independentea egiteko laguntza… aurretiaz existitzen ez ziren oinarrizko prestazioak ziren. Orain guzti hori bertan behera geratu da. Kolpe handia izan da guretzat”.Lanerako zailtasunak Eguneroko bizimodua kalitatez egitea zaila badute, soldata baten truke lan egin ahal izatea gaur egun zailtasun are handiagoa da.
‎Baina, haizeberritu barik, bazter guztiak hatsitu zituen, autonomiaren ekimena eta eraldamena pentsaezinak zirela xedatuz. Izan ere, Postmodernismoa Subjektu Abstraktu edo Huts haren jarraipena zen, alegia, karga sozial guztia bertan behera utzirik," denak balio du" aldarri faltsua astinduz, botereak zenbat balio duen ondo zekien Subjektuari jarraitzen zion. Azkenik, Subjektu Handia ohartu zen bere burua baino ez zuela behar, eta Desioaren legearekin aliatu zen:
‎Begiak gorritu, aurpegia itxuragabetu zaio neskatoari, inoiz egindako iseka eta irribarre guztiak bertan behera deseginda:
2013
‎nondik hasi eragiten diguten neurriak hainbeste izanda, zein hizkuntza erabili jendarteak ondo uler dezan eta, batez ere, gure hezkuntza sistemarekiko esan nahi duen erasoa dela eta, zelan ondo zehaztu eta mailakatu neurri erasotzaileok. Gure ustez, Curriculuma da LOMCEk gure hezkuntza sistemari eraso handiena egiten dion eremua, eta, gainera, intsumisio aukera guztiak bertan behera uzteko, bere planteamendu zentralista eta zentralizatzailea bi norabidetan doa. Alde batetik, enborrekoak diren arloetan edukiei dagokien guztia Estatu Administrazioaren eskumena izango da, eta, bestetik, ebaluazio irizpideak eta ebaluazioaren ardura ere Madrilgo gobernuaren eskumena izango dira.
‎ETAk agiri batean esan zuen «negoziaziorako gunea desegin» egin zela «Espainiako eta Frantziako gobernuen jarrera ezkor eta oztopatzailearen ondorioz». ETAk armak uzteko erabakiaren berri eman aurretik hartutako konpromiso guztiak bertan behera uztea leporatu zien bi gobernuei. Xedea gaztazkaren ondoriei eustea zela esan zuen.
‎tankeak, F hegazkinak, gerra helikopteroak, misilak eta zaintzarako ibilgailuak, besteak beste. Iaz, hori guztia bertan behera uzteko eskatu zion AEBetako Kongresuak Obamari, baina orduko Estatu idazkari Hillary Clintonek eskaera baztertu zuen. «Egiptoko militarrei ematen diegun laguntza moztuko bagenu, armagintza enpresekin sinatuak ditugun hitzarmenak kolokan geldituko lirateke», esan zuen Clintonek, The New York Times egunkariaren arabera.
‎EAJk estatus politiko berriaren proposamena 2015ean izateko asmoa agertu du. Batetik, Iñigo Urkullu lehendakariak urte hori zehaztu zuelako, eta, bestetik, ordurako egiten ez bada hauteskundeekin batera legebiltzarrak abiarazitako ekinbide guztiak bertan behera geratuko direlako. Erabakitzea, emaitza Lantaldearen gai nagusia autodeterminazioa nola lortu izango al den galdetuta, Ortuzarrek erantzun zuen gai horri bueltaka ibiltzea baino egokiagoa dela lantaldean egindako lanaren ondorioa izatea.
‎...aramonik egin gabe, udalak bere lan propioa egiteko asmoarekin jarraitu zuen97 Eta hala 1940ko urriaren 10eko udal bilkuran udal teknikariek egindako zabalgune eta erreforma proiektua aztertu zen98 Data bertsuetan, 1940ko urriaren 8an, Regiones Devastadasek Eibarko urbanizazio proiektua onartu ostean, udalari igorri zion onar zezan, eta modu horretan ordura arte udal korporazioak bultzatutako plan guztiak bertan behera geratu ziren99 Jarraian, urriaren 26an Eibarko berreraikuntza lanen hasiera ekitaldia egin zen, egindako lanen erakusketa eta hitzaldi bat lagun100 Bertan Eibarko alkatea (José González Orbea), Diputazioko presidentea (Mariano Caravaca), Gipuzkoako gobernadore zibila (Gerardo Caballero militar bilbotarra), Regiones Devastadas eko zuzendaria (José Moreno Torres) eta Iruneko eta El...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
guztiak 197 (1,30)
guztia 45 (0,30)
guztiek 4 (0,03)
horiek guztiak 4 (0,03)
Guztia 2 (0,01)
guzti hori 2 (0,01)
guztiz 2 (0,01)
hau guztia 2 (0,01)
hura guztia 2 (0,01)
Hau guztia 1 (0,01)
Hori guztia 1 (0,01)
guztiagatik 1 (0,01)
guztietan 1 (0,01)
haiek guztiak 1 (0,01)
hori guztia 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia