Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 257

2000
Honen guztiaren berri emateko, batzuetan kronotopo zehaztua eta besteetan zehazgabea darabil. Zehazgabetasuna batez ere historiaurreko pasarteetan ikus daiteke, eta zehaztasuna garaikideak diren pasarteetan.
‎Edozein modutan ere, eleberri honen funtsa pertsonaia baten hausnarketak, gogoetak, zalantzak, oroitzapenak... dira. Horien guztien berri emateko, Aranbarrik hirugarren pertsonako narratzailea hautatu du. Narratzaile hau narraziotik kanpo dago, hots, estradiegetikoa da, beraz, ez du gertaeretan parte hartzen.
Honen guztiaren berri emateko lantxo hau lau ataletan banatu dugu: lehenik, bilduriko kritikaren zerrenda jaso dugu urtez urte; bigarrenik, hamarkada honetako eleberri eta ipuin bilduma batzuen iruzkinak eskaini ditugu; hirugarrenik, hamarkadaren ikuspegi orokor bat emateko asmoz, azken ohar orokor batzuk bildu ditugu; eta azkenik, eranskin labur bi atondu ditugu:
‎Behobiako mugan egin beharreko xehetasun eta joan etorri guztien berri ematen da 1846eanargitaratutako bidairi gida batean (Aguirre, 1995: 44).
‎—Libertigarria izanen zaidak behingoagatik xedez aldatzea —ordenagailua ferekatu zuen— Hiri honetan magian, okultismoan, bertze munduarekiko tratuetan eta Beltzeburen adarretatik zintzilik dabiltzan pitzatu guztien berri emanen diat. Izenik gabe, jakina.
2001
‎Izan ere, Ulises heroia Troiako gerratik itzultzerakoan ekaitz izugarri batek etxerako bidetik urruntzen du, eta galdurik dabil bere gizonekin, ezin konta daitezkeen nekeak jasanez. Abentura hauen guztien berri ematen du" Odisea" k, hirugarren pertsonan zein Ulises beraren ahotik. Telemako, Ulisesen semea, bere aitaren bila abiatzen da, ama bakarrik utziz Itakan.
‎Gauzak horrela, ezinezkoa izango litzaiguke honelako artikulu batean ikuspuntu narratiboaren inguruan sortutako tirabira eta ikerlan guztien berri ematea, eta bestalde, gure helburua literatur kritikaren esparruan gaur egun arazo honen inguruan proposatzen den paradigma metodologikotik abiatuz 100 metro nobelaren azterketa egitea izanik, kontzeptu teoriko honen bilakaera historikoaz jardutea baino, askoz ere interesgarriagoa iruditu zaigu oinarrian dauden kezka galderei buruz zerbait esatea. Horretarako, ondoko lerroetan, XX. mendeko narraziogintzaren garapenaz zenbait ohar eginez hasiko gara.
‎– Ez duzu pentsatu poliziari honen guztiaren berri ematerik. Zure kabuz jokatzen segituz gero arriskutsuegi gerta liteke...
2002
‎Halaber, urtean zehar kultura ekitaldi anitz antolatzen dituzte, eta liburuak zein diskoak argitaratu dituzte azkenengo urteetan. Horien guztien berri ematen dute beren komunikabideetan, eta irratian, bereziki?, euskal kulturaren dinamizatzaile moduan erabiltzen baitituzte.
‎Batetik, Oñati barruan gertatzen den guztiaren berri ematea, udal kontuak, herrian sortzen diren albisteak... Bestetik, hasieratik garbi geratu zen euskara bakarrik erabiliko genuela eta gure hizkuntza normaltzeko bide bat izango zela.
‎Baina analisiaren emaitza osoa nahi badugu, ez digu askorako balio genitiboaren gain eraikitako motibatiboak genitiboa ere baduela esateak, adibidez, osaerari baitagokio kontua, ez da, gainera, beti genitibotik pasata osatzen, ikusi ahal izan dugunez?. Hortaz, halako kasuak soildu egingo ditugu maila honetan, nahiz zatikatzaileak beti guztiaren berri emango digun. Ber gauza dugu hitzaren barruko elipsian ere, ondo egituratua izatea garrantzitsua baita.
‎Alomorfoek aukera ematen dute, morfotaktika konplexuegi egin gabe, informazio guztiaren berri emateko. Baina, gure ustez, linguistikoki gardenagoa, eta txukunagoa?
‎Partzuergoak beste ekimen bat ere aurreikusten du, Erkidegoan bertan, “Landatik mahaira” liburuxka egitea. Liburuxka horretan, elikagai katean parte hartzen duten alderdi guztien berri emango zaie kontsumitzaileei. Halaber, “Elikagaien Segurtasunaren Mademecum Gida” prestatzea aurreikusten du, elikagaiak fabrikatzearen arduradun nagusiei buruzko informazioarekin.
‎Hala ere, azken kasu horretan, entitateak nota soila eskatuko du, hori baita etorkizunean ezustekoak saihesteko modu bakarra. Bestalde, notarioak eragiketaren alderdi legal guztien berri emango du, kontratuen edukia bermatzea baita haren xedea. Horrela, fede emaile publikoak informazioa emango du egin beharreko salerosketa kontratuan gerta daitezkeen inguruabarrei buruz.
‎Depresio bat bera ere ez izateko zortea izan dut, baina banekien zer nolakoa izan zitekeen gutxi gorabehera Sararena, hamaika gaixo depresiborekin tratatu behar izan baitut kontsultan, antzeko koadro klinikoekin. Eta, Sararen errehabilitazio programako psikiatraz gain, baditut beste hiruzpalau lagun psikiatra, depresio mota guztien berri eman izan didatenak. Biokimikaren ikuspuntutik, badirudi buruko neuronak serotoninarik gabe geratzen direnean gertatzen eta ezartzen dela depresioa.
‎Hemengo honen oinarri den ingeles jatorrizkoan Panoptikoaren eraikuntzarako behar beharrezkoak diren zehaztasun guztien berri ematen zaigu. Egileak aztergai duen eraikin mota perfekzionamendu gradu handienera eraman ahal izateko ezinbestekoak ziren azterketa amaigabeak egin behar izan ditu; horren adibide, arkitektoekin egindako bilerak eraikinaren alde formalen inguruan ahal beste jakiteko; ospitaleetan egindako esperimentuez ere baliatu da egilea eta, jakina, asmakizun berrienak aplikatu dizkio bere planari.
2003
‎Larramendiren zentsura horren berri jakin bezain laster, Mendiburuk Aita Probintzialari idatzi zion bere ikuspuntua defendatuz, eta alde zituen autoritate guztien berri emanez. Hala, Iruñeko apezpikutza nahiz Euskal Herriko apaiz eta fraide gehienak berarekin bat datozela argudiatzen du.
2004
‎Horiek bilduz, irakurriz eta interpretatuz gaur egun berreraikitzen da historia. Gainera iraganeko gertaerak kontaezinak direnez, eta haiek utzita lekukoak ere hain direnez asko, ez da posible denak batera biltzea eta guztiaren berri ematea. Horregatik historialariek, iraganak utzitako arrasto ugarien artean, bilaketa eta aukeraketa bat egin beharra daukate; eta, ondoren, jasotako datuak modu ordenatu eta ulergarrian aurkeztu eta iruzkindu behar dituzte.
‎Arazorik gabe iritsi ziren Amaiaren etxera. Josebak istorio guztiaren berri eman zion, susmoak, beldurrak eta nahasmenak ahaztu gabe.
2005
‎Ez dago hitzik hau azaltzeko. Hamar urteotan beti bilatu diozue leku bat gure herriko eskulangintzari, antolatu ditugun ekimen guztien berri eman duzue, gure lana goraipatu egin duzue. Nik gauza bera esaten diet beti komunikabideei:
‎Ibilaldi bat egiteko bidean trafiko istripuren bat gertatzen bada, zerbitzua gaizki ematen dela uste da, eta bidaiaren antolaketan parte hartzen duten guztiek erantzuten dute. Kontratatutako helmugan fenomeno meteorologiko larriren bat gertatzen bada, bidaiaren antolatzailea izango da erantzulea, bai zonaldea kaltetuta egon zitekeela jakin bazuen, bai eta bidaia agentzia ere, kontratatutako bidaiaren ezaugarri guztien berri eman behar baitu. Maiz gertatzen da aire konpainiak maleta galtzea.
‎Garrantzitsua da bakoitzak eskain dezakeena eta trukean jaso nahi dena definitzea. Bankuaren arduradunek aholkuak ematen dituzte eskaintzen diren zerbitzuen zerrenda egiteko, eta eskura daitekeen guztiaren berri ematen dute. Eskaintza ohikoena da haurren eta zaharren zaintza eta akonpainamenduarekin, etxeko lanekin (janaria prestatzea, erosketak egitea, animaliak eta landareak zaintzea, etxeko konponketa txikiak egitea, hala nola joste lanak, brikolaje eta elektrizitate lanak, etab.), ordenagailu lanak, klase partikularrak, hizkuntzen praktika, aholkularitza informatikoa, juridikoa…
‎Hala, bezeroek jakin behar dute medikuak agindutako errezetan sigla horiek agertzen badira farmazialariak sendagai generikoa saldu behar duela. Hala ere, botikariek errezetatuaren printzipio aktibo bera duten medikuntza espezialitate guztien berri eman behar diote publikoari, baita horien prezioak ere, kontsumitzaileak horietako bat aukeratu ahal izan dezan. Erabiltzaileak errezeta duen sendagai bat eskatzen badu, eta haren balioa Osasun Ministerioak produktu horretarako ezarritako erreferentzia prezioa baino handiagoa bada, botikariak sendagai merkeagoa eskaini behar dio bezeroari.
‎Datorren ostiralean burutuko duen batzarrera Leioako euskaldun guztiak gonbidatu ditu Berbalamiñek. Euskara elkarteak Leioan zehar zabaldutako oharrean jasotzen denez, aipatu bileran zuzendaritza taldeak orain arte egindako tramitazio eta jarduera guztien berri emango du, Leioako euskaldunek balorazioa eman ahal izateko. Horrekin batera, datorren urterako egitasmoa eztabaidatu eta hurbildutakoen ekarpenak bildu egingo dituzte Berbalamiñekoek.
‎Banan banan, izan dituen enkontru susmagarri guztien berri eman dio, erietxetik irtenda ikusitako lehendabizikoetatik harrera gelan topatutako azken biak arte. Hiripekoan, mendian, Corte Inglés ean...
2006
‎Jardunean dagoen funtzionarioarekin batera, goragoko mailan dagoen funtzionario batek parte hartzen badu, orduan beherago dagoenak egin duen guztiaren berri eman dio, berehalakoan haren esanetara jarriz.
‎Izan ere, askotan, ukituak berak ez du esaten eta ukatu egiten du, eta, batzuetan, ezjakintasun horren ondorioz, gaixotasun horri buruzko estereotipo edo ideia okerrak sortzen dira. Horregatik, funtsezkoa da elkarte horrek kezkatzen dituen gai guztien berri ematea: laguntza, lana, ekonomia, etab.
‎Leku hauek udaletxea bera, Berangoeta eta Santa Ana kultur etxeak eta Berangoko Albaitaritza Klinika izango dira. Udalak ekimen guzti hauen berri emateko kartelak jartzen ari da udalerriko bulego eta arretik aipatutako gune guztietan, baita herri osoko informazio paneletan ere," kanpaina eraginkorragoa izan dadin".
‎Eta bere aurkikuntza guztien berri eman zion polizia ohiari. Den dena kontatu zion ia arnasarik hartu gabeko aitorpen batean:
‎Berandu arte ari izan nintzen haren eta Ramonaren kalaka aditzen. Bi emaztekiek guztien berri eman nahi zidaten, Garrüzeko gazteluko ateak niretako azken aldiz ireki zirenetik. Bizkitartean, burua dantzaka zerabilen Domingok.
‎Janari denda batean aritu nintzen lehendabizi, okin izan nintzen gero, eta iturgin ere ibili nintzen. Luze joko lidake probatu edo nituen lan guztien berri ematea. Gehien iraun zidan lana, Senaren ibaiertzak garbitzen ibili nintzenekoa.
Honen guztiaren berri eman ahal izan nion goizean Liderrak ez zeukan itxura ona. Gero jakin ahal izan nuen aurreko gauean dolar batzuk galdu zituela pokerrean," gure aldekoak" (besteak baino fidagarriagotzat, bederen) jotzen genituen enpresariekin egiten uzten genizkion poker partida pribatu horietako batean.
2007
‎Akordio horren arabera, Notariotzaren Kontseilu Nagusiak Zerga Agentziari jakinarazi dizkio “iruzur egiteko arriskua edo zerga edo aduana sistema ez betetzeko arriskua” duten eragiketak. Hitzarmen berria abian jartzen den heinean, notarioek sortzen dituzten eragiketetatik zein diren arrisku fiskal handiena zehaztuko da, Pedrochek azaldu zuenez, oraingoz 200.000 eurotik gorako eragiketa guztien berri eman dute. Azken urteetan izandako “boomaren” eta eragiketen kopuru handiaren ondorioz, zerga iruzurraren aurkako borroka higiezinen sektorean jarriko da batez ere.
‎Larrialdietako medikuaren zeregina da gela batera eramatea, lasai egon eta behar bezalako arreta eman ahal izateko. Han, lesioen jatorriari buruz galdetu diote.' Pertsonak tratu txarrak jasan dituela onartzen badu, ospitaleko gizarte laguntzaileari deituko zaio, eta eskura dituen baliabide guztien berri emango dio, laguntza eman diezaion. Halaber, kasuan kasuko Oinarrizko Osasun Laguntza Zentroarekin (ILZ) harremanetan jarriko da, kasuaren jarraipena egin dezaten.
‎Edizio honetan, UNITOURek 33 ikastetxe izango ditu bere eskaintza erakusteko, besteak beste, unibertsitate publikoak, pribatuak eta zenbait negozio eskola, guztiek hamabi hirietan parte hartzen ez badute ere. Azokako standetan, onarpen arduradunek, orientatzaileek eta unibertsitate zentroetako titulazioetako espezialistek unibertsitate edo karrera bakoitzari buruz interesatzen zaien guztiaren berri emango diete ikasleei: ebakitze oharrak, instalazioak, ikasketa planak, onarpen baldintzak, nazioarteko akordioak, matrikula prezioak, bekak, ostatua, unibertsitate giroa…, eta horrek aukera ematen dio ikasleari bere zalantza espezifikoak argitzeko hain erabaki garrantzitsua hartu aurretik.
2008
‎Xehetasun guztien berri eman beharra dago, eta kaleratzearen aurkako helegitea jarri behar da Bitartekaritza, Arbitraje eta Adiskidetze Zerbitzuan (SMAC).
‎Entretenimendua, informazioa eta zerbitzuak bilduko dituen atari nagusia. Horren guztiaren berri eman dute ostiral honetan, irailaren 19, Bilboko EiTBren Egoitzan Digitalean.
‎ba, neuk! Sagar upelaren barruan nengoen lurra begiztatu genuen gauean, eta entzun egin nizun, John, eta zuri ere bai, Dick Johnson, eta Handsi ere bai, orain itsas hondoan badago ere, eta ordubete baino lehen zuek esandako guzti guztiaren berri emana nuen. Eta goletari dagokionez, neuk ebaki nizkion lokarriak, neuk hil nituen barruan utzi zenituzten gizonak, eta neuk eraman nuen zuen arteko inork sekula gehiago ikusiko ez duen tokira.
‎Horrez gain, udalkideek harturiko erabaki guztien berri eman zuten auzokideen batzarrean, eta zenbait arlotan ez zuten ahalmen erabakigarririk edukiko. Zalantzarik gabe, neurri hauen xedea auzokideen batzarrak ohituraz jokatzen zuen papera indartzea zen, garai berrien abagunean udal itxia hartzen ari zen autonomia murrizteko.
‎Kontratazioa eta jarraipena Erabiltzaile batentzat zailena da jakitea nola eta noiz egingo den Salmenta Eskaintza Publiko bat; izan ere, maizegi izaten da horien berri eraketa prozesuan daudenean, edo are okerrago, burtsa merkatuan kotizatzen hasi denean, hau da, harpidetzeko beranduegi denean. Hori dela eta, finantza erakunde batzuek, batez ere Internet bidez dihardutenek, beren bezeroentzako berariazko zerbitzu bat sortzea erabaki dute, klub edo sail izenarekin, burtsa eragiketa horiekin zerikusia duen guztiaren berri emateko: Indarrean dagoen OPV, hurrengo OPVak, eta horietako bakoitzaren jarraipena.
‎Horrek esan nahi du Kontseiluko kideek jakin behar dutela ez dutela bakarka parte hartzen, baizik eta hezkuntza komunitateko sektore baten ordezkari gisa. Beraz, batetik, Kontseiluan aztertzen diren gai guztien berri eman behar diete beren ordezkariei, eta, bestetik, aurkezten dizkieten proposamenak bildu eta aintzat hartu behar dituzte, gobernu organo horretara eramateko. Hori da hezkuntza komunitateko sektore guztiek parte hartzeko modu bakarra.
‎«Uztaila eta abuztuan telebista gutxiago ikusi ohi da, eta langileok ere oporrak hartuko ditugunez, hainbat saio errepikatuko ditugu», adierazi du Bengoetxeak. Albistegiak ere arinago landuko dituzte, baina Urola Kostan gertatzen den guztiaren berri emango dute.
‎non eta noiz ordaindu erreskatea, non eta noiz askatu bahitua. Chiarari horren guztiaren berri ematera zetorren, besteak beste, Bizargorri. Alabaina, haurdunaldiaren berri entzun zuenean jirabiraka hasi zitzaion gogoa:
2009
‎Eta horren guztiaren berri ematen duten dokumentuak aurkeztuko ditugu inprimakiarekin.
‎Bestalde, taldeak jakinarazi du  Myspacen profil bat martxan jarri duela. Bertan, birak sortuko dituen albiste guztien berri emango dute. Informazio guztia, halaber,  www.ltinews.net  webgunean topatuko dugu.
‎Ekitaldia 12:00etan izango da eta eta ETB eta ETB Sat en jarraitu ahal izango dugu Maddalen Iriarteren eskutik. Radio Euskadi eta Euskadi Irratia ere bertan izango dira guztiaren berri emateko eta Interneten ere arreta berezia eskainiko zaio eitb.com orrialdean.
‎Ahalkerik ez zuen niri lotzeko zerbitzaria oraino bere hartan zegoela. Nekeak jotzen zuenean, guztien berri ematen zidan, eta guztien berri galdetzen. Ez zuen berriz ere egin konde proventzal burugabetuaren aipurik.
‎Eta haserre zenean, haren kolera jasan edo apaltzera saiatu. Orobat sartzen zen haren eginkizunetan andrearendako interesgarri izaten ahal zen guztiaren berri ematea, eta haren mandatari izatea egiteko mota zabal batean, andreak berak egin ezin zituenean edo andreak berak egitea komeni ez zenean. Biktoria, hasieran, gutitan mintzatzen zitzaidan Margaritaz.
‎Egun historikoa zen hura ere, lehen albistegia izateaz gain, orduan jorraturikoak ez zirelako tokiko albiste soilak,«. Euskal Autonomia Erkidegoari interesatzen zaion guztiaren berri emango dutenak baizik?, Amatiñok azaldu zuenez» (Diez Unzueta eta Otermin, 2006: 49).
‎Garrantzitsua da ondo planifikatzea. Dohaintza emaileari interesatzen zaion guztiaren berri eman behar zaio Kanpaina horietan, emaileei interesatzen zaien informazio guztia jaso behar da. Komeni da, adibidez, proiektua nola gauzatuko den azaltzea:
‎Baina gastronomia baino gehiago dira herrialde horiek, eta euren herrialdeetako altxor guztien berri eman nahi dute Donostiako Sevatur turismoaren azokan bildu diren 100 erakusketariek. Urruneko herrialdeen informazioa topa daiteke, baina baita gertukoa ere.
Honen guztiaren berri eman zaio Hizkuntza Eskubideen Behatokiari.
‎Ekaina arte iraungo duen komunikazio kanpainarekin bat eginez Arantzazuk eskaintzen dituen aukera guztien berri ematen duen webgunea jarri dute abian. Horrez gain bi gida argitaratuko dituzte tarte horretan:
‎Eta ondoko jai egunak igaro eta gero, berriro ere ekingo diote. Horren guzti horren berri emateko bitakora ere badaukate. Argazkian, herritar bat bere sinadura ematen.
‎Osasunerako Mundu Erakundeak A/ H1N1 birusak kutsatutakoak zenbatzeari utzi dio. Gaitz berria ohi baino azkarrago zabaldu da, eta, horregatik, kasu guztien berri emateak ez duela zentzurik ebatzi du. –Aurretik kasu bat bera ere izan ez duten herrialdeek gaixoen gaineko datuak eman dituzte, baita orain arte gaixo gutxi izan dituztenek ere?.
2010
‎Merkatuan dauden erakunde guztien berri ematea dute helburu, baina oraingoz,% 60ren berri baino ez dute ematen.
‎Gaur egun, berriz, ia orri osoa genuke izozki aukera guztien berri emateko.
‎Horrela adierazten du www.comerporlapatilla.com webguneak. Blog horrek zure inguruko herrialdeetan dohainik antolatzen diren jai gastronomiko guztien berri ematen du. Horrelako webgune gehiago ere aurkitu ditzakezu, musu truk jateko benetako gonbidapen bat da.
‎Miriam Duquek aurkeztuta, Euskadin gertatzen den guztiaren berri emango dute 13 erreportariren eskutik.
‎Itziar Lumbrerasek aurkeztuta, Nafarroako gaurkotasun sozial eta kulturala zein kirol albisteak aztertuko ditu saioak, lurraldeko herri, auzo eta hirietan gertatzen diren gauza guztien berri emanez. Berrikuntza moduan, pertsonaia ospetsu baten inguruko tartea izango dute asteartero eta haren bizimodua zein lan egiteko moduaren lekuko izango dira.
‎Programak arratsaldeko 15: 00retan hasi eta 20:00ak arte gure inguruan gertatuko den guztiaren berri emango du eta zuzen zuzenean egongo da Euskal Herriko edozein txokotan Xabier Mendia eta Inma Zabaletaren eskutik. Platoan, berriz, Estitxu Fernandez eta Oihan Vega aurkezleek, solaskide bizienez gain, erreportari trebeenak izango dituzte lagun:
‎Erabilera deigarri asko izan ditu klik kimikak, eta ezinezkoa da hemen guztien berri ematea. Adibide pare bat ikusiko ditugu:
‎TXUS. Herriko obra guztien berri eman tzidan, Goenkalekoak, Barrenkalekoak, herri osokoak errepasatu genituen! Hori bai, etzidan ezertxo ere erosi.
‎On line bankua: nazioarteko indize nagusien balioen kotizazio guztien berri ematen du denbora errealean. Edozein unetan eta edozein tokitatik kontsulta daiteke.
‎kontsumitzeko data lehenetsia, kategoria, arrautzaren pisua, ontziratu eta sailkatu diren zentroa, oiloak hazteko modua eta kontserbatzeko gomendioak. Soltean saltzen diren arrautzetan, baimendutako establezimenduek parametro horien guztien berri eman behar diete kontsumitzaileei eta haien jatorria ziurtatu. Arrautzak hozkailuan gorde behar dira, 1 °C eta 4 °C bitartean.
‎Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, gainera, adierazi zuen “komunikatu eta argitaratu egin behar direla merkatua ezagutzeko”, kapital sozialaren% 0,5 edo hortik gorako posizioetan, jaulkitzailearen kapital sozialaren% 0,1 handitzen edo murrizten duten aldaketak. Ekainaren 10etik aurrera, ekintzei buruzko jarrera labur guztien berri eman da, eta, horregatik, erakundeak dokumentu bat argitaratu du, galdera eta erantzun ohikoenak biltzen dituena. Aurreko ereduarekiko aldaketetako bat hau da:
‎Haiekin batera, Altsasuko Udaleko talde guztietako ordezkariak izan ziren. Langileen ordezkariek gertatutakoaren berri eta hurrengo egunetan egiteko asmo duten guztiaren berri eman zieten udal arduradunei. Haiek, bestalde, guztien artean idatzi bat adostea eta mozio gisa udaletan aurkeztea erabaki zuten.
‎Pluraltasuna du oinarritzat proiektu honek: sentsibilitate guztien berri eman eta oreka lortu, gai aldetik pluralak izan eta kazetaritza generoak landu. Horren bila aritu da aurten ere Uztarria Komunikazio Taldea eta ahaleginak bere uztatxoa eman du beste behin.
‎Enpresetako akziodunek onartu dituzte zuzendaritzako kideen soldatak. Burtsan kotizatzen duten enpresek beren zuzendaritzako kideen ordainsari guztien berri eman dute.
‎Istorio hau letra txikitan agertu da egunkariren batean; zapataren argazkia, handi handi aldizkari mordoan. Eskulturaren aurrean jartzen denak ez du horren guztiaren berri ematen duen inolako pankarta, kartel edo informazio orrialderik ikusiko; barregarria eta prekarioa dirudien karroza antzeko zapata bat eta komisarioaren kontzeptu artistikoaren azalpen erudituak besterik ez. Badugu jada politiko eta engage izatea ahalbidetzen digun sinbolo ahula.
‎non eta noiz ordaindu erreskatea, non eta noiz askatu bahitua. Chiarari horren guztiaren berri ematera zetorren, besteak beste, Bizargorri. Alabaina, haurdunaldiaren berri entzun zuenean jirabiraka hasi zitzaion gogoa:
2011
‎Animalien alde egiten ditugun ekintza guztiak ezkutatu beharrik gabe egiten ditugu. Desobedientzia zibilaren aldeko apustua egin dugu, eta egiten dugun guztiaren berri ematen dugu Interneten bidez.Bilbotik Santiagora (Galizia) eraman zintuzten.Bai. Hiru orduz egon ziren etxea miatzen, eta, gero, Santiagora eraman ninduten.
‎Alegia, urolakosta.hitza.eus webgunean sartuta Hauteskundeak atal berezian, nahiz beste herrietako informazioetara joateko bidea hartuta. Gaur eta bihar artean dudak uxatu, etzi bozkatu, edo ez, eta igande gaueko emaitza guztien berri emango du Hitza k astelehenean. Hauteskundeei begirako zortzi orri izango dira, eskualdean herriz herri alderdi bakoitzak lortutakoaren berri emateko.
‎Baina gauza batez seguru gaude: datorrena datorrela Argiak hor izan nahi du, gertatuko diren gorabehera guztien berri ematen, zubigintzatik, sakontasunetik eta independentziatik.
‎Errentariak betebeharra du, jabeari, ahalik arinen, usurpazio edo berrikuntza kaltegarri guztien berri emateko, errentapeko gauza horretan beste pertsona batek halakoak egin edo zalantzarik gabe halakoak prestaturik dituenean.
‎EITBk jarraipen berezia egingo dio abenduaren 4tik 8ra ospatuko den Durangoko Azokaren 46 edizioari. Horretarako, webgune berezia sortu du eitb.com ek eta Durangoko azoka honetan gertatuko den guztiaren berri emango du hurbil hurbiletik. eitb.com atariak ez ezik, Euskal Telebistak ere jarraipen berezia egingo dio azokari eta programazio berezia eskainiko du ETB eta ETB kateetan. Gainera, ETBko Gaur Egun eta Teleberri albistegiak Durangon aurkeztuko diren berrikuntzen bozeramaIle izango dira.
‎Mikel isil ostuka igaro zen Esparza andrearen atearen aurretik. Atsoa, ordea, Julenen etxebizitzako atean topatu zuten, foruzain egonarritsu bati Izu familiaren trapu zahar guztien berri emanez. Armentia zain zeukatela aldarrikatuta, Mikel foruzainaren atzetik lerratu zen, berekin Lucía eramanez, Esparza andreak deus erran ahal izan baino lehen.
‎–Gure aurkikuntza guztien berri eman nion, baina ez zuen hitzik ere atera, ezta bere bilobaren aipamena egin nionean ere. Morroi gogorra benetan, hasperen egin zuen?.
‎PERU. Baina hemendik aurrera, nire pauso guztien berri emango dizut.
‎KOLDO. Nahi baduk, aurrerantzean mugimendu guztien berri emango diat pertsonalki.
‎Bertako profesionalak ez dira horrenbeste inplikatu behar. Zauri edo lesio guztien berri ematen dute epaitegian. Hala ere, larrialdietako sendagileak ez du kaltetua salatzeko konbentzitzen ibili beharrik.
‎Ildo horretatik, zerbitzu sozialen arlotik kasu guztien berri ematea proposatzen dute, sostengu emozionala gauzatzeko, biktimari behar duen informazio guztia emateko eta salaketa aurreko eta ondorengo laguntasuna ziurtatzeko. Dena dela, gizarte langile asko kexu da kasu guztiak jakinarazten ez dizkietelako, edo jakinarazpena berandu egin ohi delako, horrek andrearentzat ekar dezakeen guztiarekin.
‎Aduanetan sartzen edo ateratzen diren produktu guztiak ikuskatzen dira, biztanleriarentzako arrisku erradiologiko potentziala kalkulatzen da eta, kasu bakoitzean, neurri zuzentzaileren bat ezarri beharra zehazten da. Estatu kideek emaitza analitiko guztien berri eman diote Europako Batzordeari, Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarreko Sistemaren (RASFF) eta Informazio Erradiologiko Urgenteak Trukatzeko Erkidegoko Sistemaren (ECURIE) bidez, beharrezkoa bada, produktuak kentzeko eta mugak ixteko protokoloa hasteko.
‎Koipea hidrogenatzeko prozesuan zehar, trans gantzak opilgintza bezalako produktuetan sortzen dira, beharrezkoa baita gantzak solidotzeko eta hainbat elikagaitan erabiltzeko. Lege berriarekin batera, enpresek substantzia horiek produktuak aberasteko erabiltzen dituzten prozesu guztien berri eman dute. Gainera, industriek erregistroak izan dituzte, agintariek erraz egiazta dezaten trans gantz azidoen edukia.
‎Txosten hori Mendietarako Aliantzaren Idazkaritzak (FAOn du egoitza) eta Suitzako Garapen eta Lankidetzarako Agentziak egin dute, eta presio demografikoak eta nekazaritza intentsiboaren hedapena ere aipatzen ditu, nekazari txiki asko eremu marjinal eta mazela pinoetara gorantz bultzatu dituen arrazoietako bat baita, eta, ondorioz, basoak galdu dira. Testuak basoek dakartzaten onura guztien berri eman nahi dio gizarteari, bai eta haiek akabatzeak ekarriko lukeen “arriskuaren” berri ere. Horregatik, FAOk dio “mendiko basoen garapen jasangarriak nazioarteko agendan leku nabarmena izatea eskatzen duela eta merezi duela”.
Horren guztiaren berri eman eta herritarrak hausnarketara bultzatuko dituzte datozen asteotan, domeka arratsaldetan (18:30) hain zuzen. " Zaborraren nolakotasuna –kopuruak, birziklatzen den portzentajea…–, sortzen dugun zaborrak non bukatzen duen eta zabor hori kudeatzeko moduaren inguruan informazioa emango dugu".
‎Václav Mánes ek kafe bana eman zien Annari eta Frani. Hamar minutu zeramatzaten irakasle jubilatuaren etxeko egongelan eserita, Werfelen bulegoan aurkitutako liburu guztien berri emanez.
‎Don Francisco ugazabagaz neukan hartu emana ere gero eta sendoagoa zen. Hartzen zituen erabaki guztien berri eman eta, gainera, ene iritzia eskatzen zidan. Nik, jakina, gutxitan eta gutxi laguntzen nion, baina beti egoten nintzen erne, esaten zuena zuzen eta zehatz jasotze alde.
2012
‎Esaera, pasadizu, biografia eta era guztietako berriak ematen ditu Arantzazuko takoak. lehenengoz. Kukuaren hotsa lehenengo aldiz entzutean aldean dirua daroanak urte osoan ez duela dirurik faltako esaten da; dirurik ez daukana, aldiz, pobre geratuko da.
‎Gaur egun, berriz, ia orri osoa genuke izozki aukera guztien berri emateko.
‎Lan Irekia ekimeneko webgunean proiektu guztien berri ematen dute eta aholkulari bolondresen izenak ere jarri dituzte.
‎Hura albistea! Segidan Elik bere kezka eta ezinegon guztien berri eman zigun, gertaeraren data garrantzitsuak (beti iruditu zait apur bat pornografikoa inoren ahotik entzutea ernalketaren egun zehatza), erosi zituen objektuak, gerriko perimetroari jadanik erantsitako zentimetroak?
‎Ilunabarrean leihoak irekitzen nituen, aurreko ibaian lamiak kantatzen entzuteko. Egun batean lamia horiek gaztelura gonbidatu nituen, eta, mahai handi baten inguruan jarrita, lamiak gure arbaso zaharren, gure jainkoen, gure patriarka guztien berri ematen hasi ziren. Kontatu zidaten arbaso horiek egun batean etorriko zirela gugana, herri honi ukitu bat ematera, behin betikoz salba zedin.
‎–Hiru egun besterik ez dizut eskatzen, Jon. Larunbatean poliziara joan zaitezke, eta kontatu dizudan guztiaren berri eman. Baina bitartean, pazientzia apur bat izateko eskatzen dizut.
‎Hitz batean, nire kontakizunaren alderdi guztien berri eman nien. Era berean, esan nien lortuko nuela kapitainak baiezkoa ematea beste bi sutauts upel eta zenbait barazkiren haziak han uzteko, nik neuk ere bere garaian oso gustura hartuko nituzkeenak.
‎Batzuetan niregana keinu eginez ugazaba eta laguna luzaroan ari zirela mixmixka ikustean, maltzurkeriaren bat bazetorrela igarri nuen; eta, beldurraren eraginez, haien hitzen batzuk entzun eta ulertu egin nituela ere iruditu zitzaidan. Baina biharamun goizean, Glumdalclitch nire inudetxoak guztiaren berri eman zidan, berak amari atera baitzion trikimailuz. Neskato gaixoak altzoan hartu ninduen, eta negarrari eman zion lotsaz eta nahigabez.
‎Sekula ez diot neure buruari gauza bat barkatuko: deabruak bultzatuta, hesiaren bestaldean eserita nengoelarik entzun nuen guztiaren berri eman nion Grigori Aleksandrovitxi gotorlekura iritsi ginenean; barrezka hasi zen, bai maltzurra!, baina zerbait zerabilen buruan.
‎Bestalde, eginiko aukera murritzegia ere gerta daiteke; beti ere, helburua Mitxelenak mamitutako testu landu guztietan darabiltzan enuntziatu parentetiko guztien berri eman nahi izanez gero. Hain zuzen ere, tesiari mugarriak jarri beharrak eta erdietsi nahi dugun xedeak ekarri dute eremu zabalean sail bat mugatzea.
‎Lana osatzeko, gerrako protagonisten biografiak aurkezten ditut eranskinetan. Memoria historikoaren izenean, garrantzitsua iruditu zait, era batera edo bestera, gerran parte hartu, sufritu edota biktima izan ziren guztien berri ematea. Lehenengo eranskinean, frontea gure herriko lurretan geldirik egon zen zazpi hiletan, errepublikarrengandik ihes egin zutenen zerrenda aurkezten dut.
‎– Kontsumitzaileei merkatuko berrikuntza guztien berri ematea, baita produktuen ezaugarrien eta produktuek sortzen dituzten onuren berri ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia