Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2000
‎«Zine oro»ko film ikusienen artean «Gaixo ingelesa», «Bihotz ondoko sekretuak», «Airbag», «Betiko kartzela», «Iluntzetik egunsentira arte», «Garrasia», «Etxean bakarrik», «Maverick», «Dreed epailea», «Fluke», «Oroimena erronka» eta «Izurria» ditugu. Hauek guztiek batez beste 300.000 ikus entzuleko audientzia metatu dute.
‎Bai musika, bai diskoko audio efektuak, bai estudiotiko, hobe da horiek guztiak geroago sartzea. Zintako partehartze guztiak bata bestetik aldenduta edo bereizirik geratzen dira, honetarako baliogabeko zinta zatitxo bana ipintzen dugularik.
2001
‎Hala ere, egoeraren goibelak sortutako tristura alde batera utzi, eta bilatu dute nola jarraitu beren adiskidetasuna: eskutitz bidezko harremana izango dute, gertatzen zaien guztia batak besteari kontatuz. Horrela du Elixabetek Beñaten berri.
‎" ez dadila matematikaria ez den inor sar". Platonek geometria aritmetikara bihur zitekeela pentsatzen zuen, dimentsio geometriko guztiak bata bestean bihur baitaitezke: bolumenak bata bestearekiko elkarzutak diren lau puntuk eratzen dituzte, azalera hiru puntuk, lerroa bik, eta honela, guztia, azkenik, zenbaki bat besterik ez den puntura bihurtzen da.
2005
‎Bi ideia nagusi hauek bereizi izanak Alardeen afera bi garai nagusitan banatzea eragin du, baina hala eta guztiz ere, ez du esan nahi bi garai horiek mementojakin eta zehatz batean hasi edota amaitzen direnik; gertakariak ugariak izan direnbezala, gertaera guztiak bata bestearen ondorio izan dira neurri handi batean, etagertakari guztiak elkarri lotuta daudenez, bata bestearen atzetik eta aurrekoak bultzatua eratorritakoak direnez, ezinezkoa egiten da bi etapa hauei data zehatzikezartzea.
‎Zehazki, OCUk Espainian ekoitzitako zortzi serie eta sukaldaritzari, brikolajeari eta lorezaintzari buruzko bost programa tematiko aztertu ditu. Serieen kasuan, aztertutako guztiek batez beste 4,3 produktu leku erabiltzen dituzte emisio ordu bakoitzeko (artikulu bat 13 minutuan behin), kontsumitzaileen elkarteak dioenez. Gainera, ez du kontsumitzaileari produktu edo zerbitzu jakin bat saltzen saiatzen ari dela ohartarazten dion seinalerik erabiltzen.
‎Hala bada, bi gizonezko egokitu gara gelan bakarrik eta mutu, elkarri ezer esan ezinik eta gauza guztiak batak bestearen begietan ikusten ditugula.
2009
‎argia eta iluna, eta ilunetako sua; udaberria, Kristoren Pizkundea eta argitan goititzea, Jainkoaren jaitsiera zeru goitik Gabonetako sutondora; gurasoen poza eta haurraren aita amen ondoko pozagoa, etc.: Natura eta familia, bizia eta pizkundea, iluna eta esperantza, elementu diferente guztiak bata besteagaz bilbatuz dago ehundua zentzua, mitoa.
‎Bestek ipini bidean, bestek ezarri hizkuntza arrotzean, bestek agindu zereginetan ibili da beti? horiek guztiak bata bestearen ondoren Bitorianoren ukoak izan baitira. Emaitza da, gaur Bitorianok bere burua ez haur eta ez gizon ikusten duela (DGA, 7), bere buruaren karikatura bat (DGA, 8), mingarri eta minbera(, oskol gabeko arraultze?:
‎Harreman bat aurkitzeko, Kordobako Unibertsitateko Medikuntza Eskolako taldeak triatloiko 15 atleta profesionalen espermaren (igeriketa, karrera eta txirrindularitza) laginak lortu zituen, hiru eguneko sexu abstinentziaren ondoren. Guztiek batez beste 33 urte zituzten, eta entrenamendu ohitura zorrotzak zituzten. Ikertzaileek ikusi zuten esperma kalitatea nabarmen murrizten zela prestakuntza fisiko zorrotzarekin; izan ere, zenbait urtetan astean bederatzi aldiz entrenatu zuten atletek espermatozoide normalen %10 baino gutxiago zuten.
2011
‎Elkarrizketan zehar pausaldiak egin behar ditu. Ez ditu galdera guztiak bata bestearen jarraian egin behar, itaunketa baten aurrean dagoela uste baitezake eta ihes egin.
‎Irudiak sarean daude dagoeneko, eta horiek ikusten dituenean poliziak ikerketari ekin dio halabeharrez. Zuen aurpegiak eta aitortu berri dituzuen guztiak grabatuta daude; ez da zaila izango zuen izenak identifikatzea, eta behin hori eginda, sektako kide guztiak bata bestearen atzean harrapatzea. Baten bat libre geldituz gero, buruzagirik eta antolakuntzarik gabe, ez da gauza izango hau bezalako zimarkua berriro martxan jartzeko.
‎Gero txalet handi bat hartu zuten Soustonsen, Landetan, eta hara berrogei bat joan ginen. Baina irailaren 25ean gerra piztu zela eta, kanpaiak joka hasi ziren, eta mundu guztia batetik bestera mugitzen hasi zen, guk txaleteko leihoetatik herriaren mugimenduari eta jendearen tristurari erreparatzen genion bitartean.
‎Egin dezagun ariketa azkar bat. Demagun, ibilgailu horiek guztiek batez beste 10.000 km egiten dituztela urtean eta beraien batez besteko kontsumoa 6 litro/ 100 km dela. Hortaz, ibilgailu bakoitzak 600 litro erregai kontsumituko ditu urteko.
‎Imanolek kantatutako Miranderen poema guztiak bata bestearen segidan entzunez gero Oroituz diskokoekin hasi eta Moustakirekin 1996ean grabatutako" Zergatik" arekin amaituz, bi motatakoak bereizi litezke: lehenik poetaren aldarrikapenen oihartzun garbikoak, epika nihilista baten himnoak, aipaturiko" Sanguis Martyrum"," Orhoituz" eta" Zergatik".
2012
‎Eta Euskal Herri osoan auskalo. Talde horiek guztiak bata bestearen segidan eszenatoki berdinean jotzen hasi ezkero, zenbat egun iraungo luke emanaldiak. Pufa, akidura ematen du kalkulatzen hasteak.
‎Seietan, txatar zarata entzun zen plaza aldetik: Hirondelle zen orduantxe iristen; eta Charles hantxe egon zen burua leiarren kontra, bidaiari guztiak bata bestearen ondoren jaisten ikusten. Felicitek koltxoi bat hedatu zion ezkaratzean; bertan etzan zen eta loak hartu zuen.
‎Episteme postmodernoaren pluraltasunarekin estuki lotutako beste bereizgarri bat mugen desagerpena genuke. Modernismoan diziplina akademiko nahiz arte eremu guztiak bata bestearengandik ongi bereizita aurkitzen baziren, pentsamendu postmodernoan gero eta nabariagoak izango dira filosofiaren, artearen, soziologiaren, politikaren, psikologiaren eta beste hainbat arloren arteko nahasketa eta elkarreragina. Itzulpengintzari dagokionez, gaur egungo teoriek argi erakusten digute itzulpena ez dela diziplina bakar baten barruan azter daitekeen zerbait, jakintzagai hau hizkuntzalaritzaren muga hertsien barruan deskribatzeko teoria tradizionalek egindako saiakeren porrotak agerian jarri duen bezala.
‎2008an, lehen matrikularen igoera batez beste %4, 8koa izan zen (EAEn izan zen igoerarik handiena, %7koa). Urte horren ondoren, 2011 urtea izan zen igoera handiena izan zuena, erkidego guztietan batez beste% 4,47, Gobernuak lehenengo matrikularako% 3,6ko eta irakasgai bakoitzerako% 7,6ko gehienezko igoera baimendu ondoren. Ikasleentzat gehien handitu den kontzeptuetako bat bigarren matrikulen eta hurrengoen prezioa da, ikasteko epeak luzatzen dituztenak zigortzera jotzen duen logika batean.
‎Eta trenak ere berriz hona hara egun guztian lautada korritzen ari. Izan ere, tren guztietatik bat besteak baino fiteago ibiltzen zen: hura zen Josek gidatzen zuena, ordu hartarako bere makina baitzuen, gerlarekin ohiko langileak barreiatuz gero.
2013
‎gurasoek haurrekiko, haurrek gurasoekiko, hizkuntzaren arazoak... Guztiak bata bestearekin elkartzen dira. Liburuetan mota guztietako gaiak agertzen dira».
2014
‎Erasoko jokalarien banakako jokaldiak eta gipuzkoarren kontraerasoak ondo zaindu behar dira. Horretarako, ezinbestekoa izango da futbolari zuri gorri guztiak bata bestearen ondoan egotea eta aurkariari lekurik ez lagatzea. Horrez gain, donostiarrek geldikako jokaldietan duten indarrak ere kezka sortzen du zuri gorrien artean.
‎Saiatu zen han eta hemen jartzen, piezak lekuz aldatzen elkarren ondoan indarrez kokatzen bortxatzen korapilatzen, S rena kabitu zedin, baina, orduan, gogoratu zen W k esandakoaz: pieza bat berarena ez den lekuan jartzen tematzen garenean, pieza guztiak bata bestearen gainean marapilatzea besterik ez dugu lortzen. Eta orduan A k erabaki egin behar izan zuen:
‎Ezin jakin zeri eta nola heldu. Ez da izan lanerako gogorik gabe joan garelako, baizik eta umetako akordu guztiak bata bestearen gainean ondo metatuta eta gordeta aurkitzen zirelako, geruzaka bezala, etxeko apal eta izkina bakoitzean. Aitak, eta amak ere bai etxean zenean, bizirik mantentzen zituztenak.
‎Harreman guztietan, leku guztietan batek besteak baino gehiago maite duelako.
2015
‎Salgai guztiak bata bestearen ondoan pilatuta ditu, harmonia kasik perfektuan. Kafe makina bera bezain zahartuaren ezkerraldean, gaileta paketeak lehenbizi, opil industrialak gero, madalenak, croissantak eta palmera txikiak?, eta hestebete zorro batzuk eta kontserba latak azken.
‎Paper arteko bulego lanetik zuzenean kaleratu beharrean, berak desio eta seguruena merezi zuen moduan, enpresak liburu hilez betetako biltegi hartan naufragatzera bidali zuen. Han pilatzen ziren gorpu guztiak bata bestearen alboan: tirada ahaztuak, porrot eginiko apustuak, argitaratu zirenean ere interesik piztu ez zuten liburuak...
‎Eta bat batean fantasia hura. Pentsa halako batean ingurura begiratu eta bistan daukazun jende guztia batetik bestera zahartuta ikusiko bazenu. Orain dela bi minutu distiratutako ile beltzak zeharo urdinduta, neska polit haren azal leun eta gaztea bat batean tximurrez josita.
‎Bigarren bikotea doa ezkontzera, eta hirugarrenak eguna jarria du datorren urterako. Martxa honetan, elkarrekin dabiltzan bikote guztiak bata bestearen atzetik ezkonduko direla iruditzen zait. Larraitz eta Xabiren anaia Martin dira hurrengoak.
‎Hiru gertakari horiek beste horrenbeste ondorio ekarri dituzte gure artera: euskara dialekto askotan apurtuta egotea, euskara zeregin jasoetatik baztertuta egotea, eta euskaldun guztiok batak besteari ulertzeko hizkera eredu bat eta bakarra ez izatea.
2016
‎Kontentagaitza nintzen oso: bazirudien ez zela horretaz konturatu; bere gordailu txikia ireki zuen, zeramatzan oihal zerrenda guztiak bata bestearen ondotik nire aurrean utzi zituen, eta berriz ere banan banan zabaltzen eta biltzen zituen samurtasunezko patxadarik patxadatsuenarekin. Banuen zerbait erostea, edo ez; gauza guztiak salduko zizkidan nik jarritako prezioan; bazirudien gaixoak penike bat eskuratzeko irrika bizia zeukala; eta bere burua peril handian jartzen zuen ni limurtu nahirik, ez hainbat molde artetsu bat erabiltzeagatik, nola tolesgabe eta amultsu iritzi nion modu batez baliatzeagatik.
‎Eta bigarrenaren ostean, hirugarrena, baldin eta hirugarrenik eskura baneukan. Horrela, neuzkan txokolate tableta guztiak bata bestearen atzetik, denak irentsi arte. Behin sei izan ziren, jarraian, minutu eskasetan jan nituenak.
‎Mundu? edo Europa guztiko irratietan berdin omen dabiltza, zera, irrati guztiak batetik bestera kanbiatzen ibiltzen den nire kolega batek esanda. Nik beti hemengoa entzuten baitut, zera, euskaraz, baina horrek ordea gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez?
‎Komunikazioan parte hartzen duten estazio guztiak bata bestearen atzetik konektatzen dira lerroan. Elementu elkartzaile batek huts egiten badu (adibidez, switch batek), jada ezin da komunikatu elementu elkartzaile horren bidez. Orduan, sarea bi segmentu partzialetan zatitzen da.
2017
‎Ordea, ez da, ez, handik segitzen gaiztoago dela euskara. Aitzitik, badirudi ezen beste hizkuntza eta lengoaia arrunt guztiak bata bestearekin nahasiak direla, baina euskara bere lehenbiziko hastean eta garbitasunean dagoela.
‎Eta lehenbizikoak gaizki eta bidegabeki beretakotu zuena eta satisfatu gabe utzi, hala bigarrenak, hirugarrenak eta zazpigarrenak ere utzi baitzuen, ez baitzuen batek ere deskargurik egin. Eta halatan, guztiak bata besteari zerraizkiola kondenatu ziren
‎esan zidan aitak ahapeka, baxoerdia ezpain ertzean zuela?. Plazan geundean, eliza aurrean, eta esan zidaan, berak putatan gastatutako diru guztiak bata bestearen gainean jarriz gero, kanpandorrea jo eta pasa egingo zutela. Bizimodua aldatzeko deseatzen zegoela esaten zian, baina ez zekiat pena pixka bat ere ez ote zeukan...
2018
‎Bezperako gertakizun guztiak bata bestearen atzetik etorri zaizkio orduan eta, une batez, begiak itxi ditu ostera ere. Tximeleta bat kale kantoiko farolaren inguruan nola, burua jirabira geldiezinean nabaritu du.
‎Giza ilaretan, berriz, gizon emakume guztiak bata bestearen zelatan zeuden, noiz nabarmenduko aldamenekoari gaitzaren arrastoren bat: zurbildura begi ondoetan, lerdea ezpain artean, pinporta eta bulboak lepondoan, aztaletan, bistara eduki zezaketen edozein gorputz ataletan.
‎Tartean egon ziren urte haietan guztietan bata bestea burutik kendu ezinik egon ostean, lepotik zintzilikatu zitzaidan lehenengo Parisen, gero berriz herriko jaietan, nire ferekak hartu zituen bere gorputzean, nirekin oheratu zen eta gero... Gero bere bizitzara itzuli zen.
2019
‎SSetako ofizial batek jaka erantzi dio zakar, alkandora mahuka erauzi dio eta mahai gainean jarrarazi dio ezker besaurrea. Ezin sinetsi du ikusten ari dena, presoa 32407 zenbakiak orratzez larruazalean idazten ari baitzaizkio, zenbaki guztiak bata bestearen atzetik. Orratza sartuta duen egur zatia arin eta mingarri mugitzen da.
‎Ipuin bat, lehenik eta behin, lurralde bat da; baso bat, esate baterako. Arbolaren sustraiak nola, hala dabiltza bide guztiak bata bestearen bila, eta osatzen duten amaraunak kontakizunaren zabalera osoa bildu behar du.
2020
‎" Telefonoak jotzen zuen eta bezero bat zen, hurrengo eguneko saioa bertan behera utziko zutela adieraziz. Gero beste bat, gero beste bat... biharamuneko saio guztiak bata bestearen atzetik erori ziren goiz bakarrean. Desoladorea izan zen, paralizatu egin zen plaza".
‎Garaiko arkitekto izarren baten sinadura zeraman porlan, altzairu eta beirazko zigurat haietako edozein ikusita, psikoanalista amateur batek konpentsazio mekanismo baldar baten aurrean zegoela esango zuen analisi handirik gabe. Bada, eraikin erraldoi guzti haiek bata bestearen ondoan pilatuta ikusteak hausnarketa are lotsagarriagoak eragiten zituen: finantza entitate guztiek euren egoitzen garaiera luzera erkatzen ari ziren, ia zeinek zeukan altuena luzeena.
‎Osasungintzako edozein profesionalak azal lezake birus honek eta urte luzetan hartutako botikek gorputzeko organoak moteldu dizkietela. Hortaz, bizilagun guztiak bata bestearen atzean hiltzen hasiko balira, inork ez luke ezer susmatuko, ez legoke ikerketarik. Are gehiago, zendutakoak ezagutzen zituzten medikuek, heriotzen kausak zeintzuk ziren aurretik suposatuko lituzkete, eta denbora galdu barik eta ikerketarik gabe txostenak beteko lituzkete.
‎1) Bataz besteko denbora soziala; 2) Partaideko bataz besteko denbora; 3) tasa. Bataz besteko denbora sozialak populazio guztiak bataz beste zenbat denbora erabiltzen duen ekintza zehatz batean adierazten du, eta pertsona guztiak kontuan hartzen ditu, bai ekintza bera burutzen dutenak zein burutzen ez dutenak ere. Partaideko bataz besteko denborak, aldiz, ekintza zehatz bat burutzen dutenek ekintza horri zenbat denbora eskaintzen dioten adierazten du.
‎Hain zuzen ere, hormako beirateetan modu bertikalean erakusgai ipiniz, bere estudioaren zati txiki bat ekarri baitute erakusketa aretora. Agian, aurkezten den informazio andana hori jasotzeko, ez da formaturik erosoena guztia bata bestearen alboan zintzilikaturik agertzea, artelan txikien multzokatzea balitz bezala. Baina artistaren sortze prozesura bestela inolaz ere egin genukeen bidaiatxoa oparitzen digu:
‎Etxeko sofan etzan, zure gustuko serie guztiak bata bestearen atzetik ikusi, arnasa hartzeko futbol partidaren bat tartekatu (edo alderantziz), haurrak Play arekin gustura utzi, afaria mugikorreko aplikazio baten bidez eskatu, erosketak dendan baino merkeago amarekin zerikusi gutxi duen ama rekin hasten den enpresa erraldoi horren bidez egin, besteek egiten dutenaren berri Instan izan eta munduaren berri txoriaren sarean gustuko dituzun jaink... Eta patrikan daukazun deabruaren gailu txiki horretatik apustu egin eta dirua barra barra irabazi.
‎Aurrena begiradaz jarraitzen nion amonari. Laster, ordea, txikitatik buruz ikasitako abesti guztiak bata bestearen atzetik en  tzun nituen nire baitan eta aldakak alde batera eta bestera askatzen hasi ziren; iraganean eta eternalki tenkatutako giharrak lehenengoz lasaitzen; iloba baten ezkontzan erdi mozkortuta erdi lotsagorrituta amaitu gabe utzitako dantza hura jarraitzen. Beharbada, zuk aipatutako arintasun horren funtsa istantean ulertzen edo hezurmamitzen ari nintzen.
‎Osaba Miquel bizirik zelarik, hormak pasatzen omen zitinan beti bere eskuez bidea atzemateko eta altzarien artean behaztopa ez egiteko. Ekaitz gau batean, gure etxeko geletako argi guztiak bat bestearen ondotik itzali zirelarik, pluf, pluf, pluf, oihu egin omen zinan aitona Tonek ozen, trumoia iduri: " Beso horiek, ostia, osaba Miquel, etengailuak itzaltzen ari zara eta!" Eta oihu hartaz geroztik sekula gehiago ez omen zitunan argiak berez itzali.
‎" egia esan ez dut munstrorik aurkitu, ez haien albisterik, salbu eta Karibeen islan, Indietara sartu eta bigarrenean, han bizi direnak beste isla guztietan oso oldarkortzat dituztelako, eta esaten baitute giza haragia jaten dutela. Hauek kanoa77 asko dituzte eta Indiako irla guztietan batetik bestera ibiltzen dira lapurretak eginez eta ahal dutena harrapatuz. Indigena hauek ez dira besteak baino deformeagoak; baina ilea luzeagoa izaten dute emakumeek bezala, eta arkuak eta horietarako geziak erabiltzen dituzte, kanaberazkoak eta zotza puntan, ez baitute burdinarik.
‎Ez da erraza jakitea delikadezia edo mespretxua den. Emakume guztiak bata bestearen ekibalente balira bezala.
2021
‎Dramaturgia aberats horren baitan lagunarteko festa giroa nagusitu da: jendeak jan, edan, besteak kritikatu, zuzenean jotako musikaz gozatu, filosofatu, bortizki diskutitu edo dantzan egin du, eta gauza horiek guztiak bata bestearen atzean gertatu dira, edo denak batera, Bakoren estiloko eta Homeroren neurriko ospakizun baten antzera.
2022
‎Jaialdietan neska talde bat edo bi kartelean sartzea eta «ezer gehiago ez egitea». Guztiek batera beste gauza bat eraiki behar dela iritzi dute Oleagak eta Garaik.
‎Alokairuan hartu dudan pisu ziztrinean nahi dudana egin dezakedala aditzera emanez, inork begiratzen ez didan bitartean noski. Adibidez, Gerra Zibilaren eta gatazka horren baitako Iraultzaren inguruko historiako liburu horiek guztiak bata bestearen ondotik irentsi, nahi badut," hire mania berri hori". Betiere gaiarekin inori alamena ematen ez diodan bitartean, noski.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia