2001
|
|
Hamaika pauson collage hori izaera desberdineko testuen justaposizioz lortzen da. Testu aniztasun honen oinarrian, ahots desberdinez gain (polifonia), literatur lan
|
guztiak
azken batean lehenago idatzi diren testuen berridazketa direla frogatzen zaigu. Nobelaren intertestualitate honetan, testua, azken batean," palimsesto" 16 bihurtuz, kontaketaren helburu nagusiena den gaiaren inguruan, heriotzarenean, hain zuzen ere, ikuspuntu desberdinak tartekatuko dira.
|
2005
|
|
V. Programa inflexio puntu bat izan zen politika komunitarioan, zeren eta Lurraren Goi Bilerari (Rio 1992) emandako erantzun komunitarioa zen. Bere funtsezko ezaugarrietako bat zen onartzea ingurumena ezin zela legediaz bakarrik hobetu, jarduera ekonomikoek bereziki helburu ekologikoak gogoan izan behar zituztela, eta gizarte taldeen eta herritarren konpromisoa ezinbestekoa zela, estatu kideena eta erregio zein toki mailako agintariena bezalaxe, hau da, gizarte eragile
|
guztiena
azken batean.
|
2007
|
|
Humboldt-en obrari erritualezko buru makurtzea egiten zaio «saio handi» aitortuz: gero hitzaurre guztian hura epigono eskas bat baino ez dela deklaratzeko; haren ideiak «both banal and unoriginal»; Condillac gaizki irakurri zuela, ulertu ere ez zuela egin, etab. Aarsleff da, osteratzen dizu Sweet ek, egiaz ulertu ez duena, Humboldt-en Bildung kontzeptu fundamentala esaterako, eta haren pentsamendu
|
guztia
azken batean; eta, oharrak ohar eta kritikak kritika, bere tesietan tematzen dena, sekula benetan aztertu gura gabe Humboldt-en Paris aurreko gogoeta.
|
2011
|
|
Ravaleko azken puta handienetako bat". Pagani hunkitu egin zen Rositaren obituarioa idaztean, harena Raval osoko obituarioa baitzen, eta Ravalekoa Bartzelonakoa, mundu zabaleko hiri handi
|
guztietakoa
azken batean, denak diseinuak, garbi koloreak, zuzentasunak eta asperdurak pipiaturik.
|
2015
|
|
Haurtzaroko trauma ahaztuak ezkututik bizitza erabakitzea, neurosiaren eta perbertsioaren arteko bereizketa, bikotekidearengan kontrako sexuko gurasoaren ordezkoa bilatzeko joera heterosexualen artean, superniaren aginduak ezin betetzea erru sentimenduaren iturri, neskarentzat himena hautsi dionarekin baino onuragarriagoa izatea maitasun harremana hurrengo sexukidearekin... Halaber, Saizarbitoria bat dator Freudekin dioelarik gizaki
|
guztiok
azken batean neurotikoak garela, ez bagara zeharo eroak. Lausoak dira neurosi eramangarri unibertsalaren eta psikiatrikoan sartzeko moduko eromenaren arteko mugak, eta Entziklopedista, Abaitua biak eta Martinek ez lukete behar koxkaren bat apur bat estutzea baino Ene Jesus eko protagonistak bezala amaitzeko.
|
2019
|
|
Urteetan zehar denbora joanaren hondamendia ezkutatu zuten tindagaiak bota eta ondorengo egunetan, Raimundo Silvak, lehen zurtoina noiz azalduko zain dagoen hazi ereile inozoa bailitzan, arreta obsesiboaz behatzen zuen, goizetik gauera, bere ileen erroa, bere biloen egia azaltzeak, artifizioz biluzturik, eragingo zion kolpearen espektatiba morbidoki dastatuz. Baina, dela ilea, adin batetik aurrera, oso geldo hazten delako, dela tindatu zuen azkenean tindagaiak larru azpiko geruzak ere tindatu zituelako, esan bedi bide batez
|
hau guztia
azken batez inportantzia oso txikia baizik ez duena azaldu nahi izateko egiten den suposizioa baizik ez dela?, Raimundo Silvak gero eta garrantzi txikiagoa ematen zion aferari, eta azkenean orrazia sartzen zuen ilajean bere lehen gaztaroan egongo balitz bezain arduragabe, ohartarazi behar delarik, alabaina, jarrera honetan fede txar pittin bat bazegoela, bere buruaren faltsifikazio bezalako bat e... Gaur, ordea, argitaletxera joan behar du, jadanik irakurri duen eta inprentan sartzeko listo dagoen nobela eramatera, eta Raimundo Silvak, bainugelan sartu delarik, aurpegia mirailerantz hurbildu du poliki, hatz arduratsuez kopeta ileak gorantz bultzatu ditu, eta ez du sinetsi nahi izan bere begiek ikusten dutena, han daude erro zuriak, hain zuri non kolorearen kontrasteak indar izugarriaren itxura ematen baitie, eta ezuste antza bezalako bat dute, hala esaterik badago, gauetik goizera sortu bailiran, hazi ereilea, nekearen nekez, lo gelditu zen bitartean.
|