Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2000
‎Euskararen legean aipatzen da euskalkiaren garrantzia beti ere euskara batuaren kaltetan ez doanean, euskara batua delako Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntz ofizial amankomuna, eta hitz egiten den lekuetan zaindu egin behar direla. Lege batek hori baino askoz gehiago ezin du eman seguruenik, baina bidea ematen du legeak, adibidez mahai honetan aipatu ditugun guztiak aurrera eramateko eta gehiago ere bai. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian, alor estrategikoen artean badago Gorputz Plangintza deitzen den atal bat eta han, bai diagnostikoa bai neurriak lantzen direnean, aipatzen dira euskalkiak.
‎Logizismoaren tesi berri hau defendatzeko tresneria berri baten beharra zeukan, eta hau logika sinbolikoa izango zen. Hau guztia aurrera eramateko idatzi zuen aipatutako Kontzeptugrafia; bertan hizkuntza artifizial bat asmatu zuen, eduki kontzeptuala eta inferentzia erlazioak bakarrik kontuan hartuz. Beste guztia, hizkuntza arrunta eta dedukziorako bere akatsak eta hutsuneak, at utzi zuen.
2001
‎9 Hau guztia aurrera eramateko lege garapena egin beharra egongo delako,. Lege Garapeneko Batzorde atala, antolatu da, baita. Jarraipeneko Batzorde atala?
2003
‎Nire ustez ez du funtzionatu. Batzutan frenatu bai egin du»91 Dena den, Kabineteak baliabide urriak zituen eskatzen zitzaion lan guztiak aurrera eramateko.
2006
‎...ku batzuetan259 Hiribilduen sorrera bigarren sorrera garaia da Euskal Herrian, ekonomia ardatzaren aldaketa aprobetxatuz sortzen diren hiribilduen garaia, Meseta kostaldearekin lotzen duten bideetan kokatzen diren hiribilduen garaia, Gaztelako artilea eta euskal burdina Europara esportatzen den garaian sortzen direnena, zeintzuen helburu nagusia, merkataritza bultzatzea eta ekintza ekonomiko berri guztiak aurrera eramatea eta babestea den (artisautza ere bai) 260 Testuinguru horretan eman zitzaion hiri gutuna Segurari eta fundatu zen Alfontso X.a Jakintsua errege zela Gaztela eta Leonen, baina galdu egin zen sute batean (berrespen hauek horrela diote) eta Antso IV.ak berriro eman zuen fundazio berria, aurrekoa (bere aitarena) nolabait berretsiz.
2008
‎Eskolaren politika horiek guztiak aurrera eraman ahal izateko irakasleak kontratatzea zaila dela aitortu du Irigoienek, euskaraz gainera, mugikortasun handia eskatzen dutelako. Ez da hori baloratzen duten bakarra, ordea.
‎Udaletxearen eraikin berria egiteko proiektua lantzea nahiko genuke, gainezka egiteko zorian gaudelako. Hartutako konpromiso guztiak aurrera eramateko moduan izango garela esan genezake.2009an zein egitasmo zehatz eramango duzue aurrera. J.P.G. Apeaderoko tunel berritik Leizaran institutura igotzeko eskailara mekanikoak ipintzea nahiko genuke.
2009
‎Fernandez de la Vegak esan duenez, Gobernuak gaur eman duen aginduak Estatuko zerbitzu juridiko guztiei baimena ematen die Legeak beregain hartzen dituen ekintza guztiak aurrera eramateko edota legez kanpo geratutako alderdien jarraipenak omen direnak hauteskundeetan egongo ez direla bermatzeko.
‎Bidean harrapatzen duen guztia aurretik eramaten du eta azken boladan munduko egunkari handienetako azaletako jaun eta jabe izan da. Gainera; etxekoandre, politikari eta munduko ekonomilari ospetsuenen ahotan dabil.
‎Zuzenketa puntuz puntu bozkatu dute eta EAJk eta PPk batera aurkeztu dute. Alakrana ontziko tripulatzaileak askatzeko beharrezko diren ekintza guztiak aurrera eramateko eskatu dio Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari onartutako puntuetako batean, baina ahalik eta azkarren eta tripulatzaileek arriskurik pasa gabe.
‎Domingok oinazpiak urratu zituen eta Teofilo Mariak eskua erre, eta Adak biei ala biei begiratzen zien, liluratuta, begiak zabal zabalik; Teofilo Mariak eskua erre zuenean, gainera, bera ere hantxe zegoen, eta ez zen mareatu ez zorabiatu, Benjamin Mariarekin gertatu zitzaion bezala. Benjamin Mariarena, izan ere, bat batekoa izan zen, eta Adari buruan hura baizik ez zitzaion geratu, ausaz, segundo hamarren batean jasotako munstroaren irudia, shocka eragin ziona eta Adari defentsa psikologiko guztiak aurretik eraman zizkiona, ur kolpe bortitz batek urtegiko horma istantean eraman dezakeen bezala; irudiak, izan ere, izugarrikeriaren ezaugarri guztiak zituen Ada bezalako ume sentibera batentzat: haragi nora ezean sortua, iparrik eta helbururik gabekoa, itxura batean; haragi zapaldua, bere baitan gauaren haragia eta haragiaren gaua batzen zituena; haragi itsusia, ezin edertu zena eta berak. Adak?
‎albisteak, Guraso Elkarteak, elkarrizketak, barne informazioa, ikasleen txokoa, laburrak... Hori guztia aurrera eramateko ikastolaz kanpoko babesa ere jasotzen dute.Hizkuntzari dagokionez, euskarari lehentasuna ematen zaio, baina ezagutzen ez duten gurasoei begira, artikulu gehienak gaztelerara itzultzen dira.Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, aurrerantzean Aballarri aldizkaria Interneten ere izango da irakurgai egape orrialdean. Aldizkariek hain garai zaila bizi duten honet... Zorionak.
‎Lana izugarria da, benetan! Beraz, lan hau guztia aurrera eramateko garuna espezializatu egin da. Inoiz animalia baten garuna ikusi izan baduzue, bi hemisferio daudela ikusten da, eskumakoa eta ezkerrekoa, ia ia simetrikoak eta euren erdian zubi antzeko egitura txikiago bat, euren lotune dena:
‎Lehengoan aipatu genuen moduan, gure garunean pentsamenduak, oroitzapenak, irudimena, sentipenak, izaera eta abar kokatzen dira. Lan hori guztia aurrera eramateko, garuna espezializatu egin da. Gaur ere, hemisferioen espezializazio hori jorratuko dugu, geure burua eta gure barne kontraesan batzuk hobeto ulertzeko.
‎Etxarri Aranazko Udalak 2007ko udazkenean eta neguan egin ziren lanetarako 650.000 euro inguru bideratu zituen. Kanpina kudeatzen duen Floren Vicente Imazek lan guztiak aurrera eramateko 560.000 euroko inbertsioa egin du azken bi urteetan. Egindako inbertsioarekin, 2010ean bukatzen zitzaion kontzesioa 2018ra arte luzatu da.
‎Triku Festie antolatzeak eta aurrera eramateak lana dakarrela azaldu dute," ez da egunez edota lekuz erraz aldatu daitekeen ekitaldi soil bat, askoz konplexuagoa da. Jaialdiaren lau egunetako ekitaldi guztiak aurrera eramateko ongi lotuta egon behar du hainbat gauzak, besteak beste, giza baliabideak eta baliabide teknikoak".
‎Prozesu hau guztia aurrera eramateko beharrezkoak diren pausoak eta hauen denbora tarteak zehatz eta xehetasunez islatuko dituen agiri bat egitea eskatzen dugu. Horrez gain, baita agiri horren edukia betetzeko konpromisoa ere talde politiko guztien aldetik.
‎Domingok oinazpiak urratu zituen eta Teofilo Mariak eskua erre, eta Adak biei ala biei begiratzen zien, liluratuta, begiak zabal zabalik; Teofilo Mariak eskua erre zuenean, gainera, bera ere hantxe zegoen, eta ez zen mareatu ez zorabiatu, Benjamin Mariarekin gertatu zitzaion bezala. Benjamin Mariarena, izan ere, bat batekoa izan zen, eta Adari buruan hura baizik ez zitzaion geratu, ausaz, segundo hamarren batean jasotako munstroaren irudia, shocka eragin ziona eta Adari defentsa psikologiko guztiak aurretik eraman zizkiona, ur kolpe bortitz batek urtegiko horma istantean eraman dezakeen bezala; irudiak, izan ere, izugarrikeriaren ezaugarri guztiak zituen Ada bezalako ume sentibera batentzat: haragi nora ezean sortua, iparrik eta helbururik gabekoa, itxura batean; haragi zapaldua, bere baitan gauaren haragia eta haragiaren gaua batzen zituena; haragi itsusia, ezin edertu zena eta berak –Adak– ezin edertu zuena; haragi argirik gabea, bere argigabetasunaz baizik elikatzen ez zena; ubelune bat, ubelune soil bat besterik ez zena, bizitzaren zirkulua uko batean hasi eta uko berean bukatuko balitz bezala, porrot erabatekoan.
2010
‎" Parkeko elementu berriek oso harrera ona izan dute," azpimarratzen du Zaballosek.Errege MagoakErregeen desfileari dagokionez," eguraldiak joan den urtean baino gehiago lagundu zuen eta haurrek gozatu ahal izan zuten ibilbidearekin," adierazten du." Bertakoen erosotasunerako, Erregeek Atsobakar egoitzara bisita egin zuten goizean, eguneko azken orduan izan beharrean. Festa giroan, aiton amona guztiek beren oparia jaso zuten," gaineratzen du zinegotziak.EskertzaAzkenik, eskerrak ematen dizkie, batetik jardueretan izan direnei eta bestetik jarduera guztiak aurrera eramatea posible egin duten guztiei. " Izan ere, beraien laguntza gabe ez zen posible izango," adierazten du.
‎Basozain, abeltzain eta nekazariakMaiatzaren 25ean Alkizan basozain, abeltzain eta nekazarien artean eginiko bileran hainbat ondorio atera zen. Horien artean: Gestio planeko ekintza guztiak aurrera eramateko, jarraipen organo bat eratzea eta organo horretan administrazioek parte hartzea. Ondorioz, udaletxeak, nekazari elkarteak eta baso elkartea organo horretan egotea eskatu zen. Ernio Gazume eremuko lur gehienak jabetza pribatukoak direnez, lur horietan ekintzaren bat garatu behar bada, berrereitea esaterako, ekintza horiek bideratzeko gutxienez diru-laguntzak jasotzearen alde agertu ziren bilerara gerturatutakoak.Ernio Gazumeko hainbat pagaditan, ikatza egiteko pago adarrak mozten ziren garai batean.
‎Laugarrena. Gure konpromisoa, pertsonen askatasun eta seguritatea defendatzeko zuzenbidezko estatu batek zilegitasunez bere esku dituen neurriez gain, indarkeriari elkarrizketaren bidez bukaera emateko, normalizazio politikoa lortzeko eta gure gizartea adiskidetzeko behar diren baldintzak sor ditzaketen ekimen guztiak aurrera eramateko.
2011
‎Askotan esan dugu enplegua sortzeko biderik emankorrena gizarte zerbitzuen sare publikoan inbertitzea dela. Era horretan, herritarron gizarte beharrei erantzungo diegu eta gizarte zerbitzu horiek guztiak aurrera eramateko enpleguak sortuko ditugu, enplegu iraunkorrak eta baldintza duinetan. Baina horrek eskatzen du Bizkaiko Foru Aldundiak duen kudeaketa sistema hankaz gora jartzea.
‎Emaitzak aztertu eta taldean kalitatea badago, zer egin erabaki behar duzu. Gainera, talde erreferentea da herrian eta gu ikustera datorren jendeari zerbait eskaintzea ongi dator.Honela, eskaera maila handiagoa, bideo gehiago ikusi, partidak gehiago aztertu, informazio gehiago jasotzen duzu... guztia aurrera eramateko. Jokalari berririk ba al dago taldean. M. Ostadarrera bueltatu dira Asier Paniagua eta Iñigo Gonzalez.
Hau guztia aurrera eramateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1, 350.000 euro bideratuko ditu 2011, 2012, 2013 hirurtekoan. Gainera, programaren eta erabiltzaileen arreta zerbitzuei erantzuteko beharrezko jotzen den 600.000 euroko ekarpena ere egingo du.
‎Autobabeserako oinarrizko arauak larrialdietako jardun planaren gutxieneko edukia zehazten du (II. eranskina, 6 kapitulua). Erakundeek larrialdietan edo istripuetan jendeak edo talde guztiek aurrera eraman behar dituzten ekintzak definitu behar dituzte. Ikus dezagun jardun protokoloa:
2012
‎Uraren Euskal Agentzian, beste erakundeekin batera, lehentasunezko 30 proiektuetan dihardugu lanean. Horiek guztiak aurrera eramateak milioi asko eta hirigintza egokitze mingarriak eskatuko ditu; besteak beste, etxe eta pabiloi industrialak hustu beharra. Errealistak izanik, 10 urte gutxienez joango zaizkigu garrantzi handieneko 30 proiektu horiek gauzatzeko, eta atzetik ere besterik etorriko da.
‎Bi proiektuak «osagarriak» liratekeela uste dute auzo elkarteak. Auzo etxean ditugu nahi genituzkeen jarduera guztiak aurrera eraman: zirkurik dugu egin, informatika ikasteko gelarik ez du, taldeek entseatzeko lekurik ez dago, jangela handirik ere ez».
‎Egun lau kidek osatzen dute elkartea, eta horiek adierazi dute ardura guztietara iristeko" zailtasunak" dituztela;" asteko ia egun guztietan izaten ditugu herrian partidak, eta horietan epaile gisa edo bestelako lanetan egon behar izaten dugu. Kide gutxi gara ardura guzti horiek aurrera eramateko, eta denbora falta izan ohi dugu, ordu dezente eskaini behar izaten baitiogu elkarteko jardunari", adierazi du Aimar Galarraga elkarteko kideetako batek.
Hori guztia aurrera eramateko, Aranzadi Zientzia Elkartearekin hitzarmena sinatu du Aiako Udalak. Duela urte batzuk Aranzadik Eusko Jaurlaritzarekin memoria historikoa berreskuratzeko ituna izenpetu zuen, eta ordutik elkartea dokumentu grafikoak eta elkarrizketak grabatzen ari da.
‎Azkenik, esandako guztia kontuan hartuta, Barakaldon euskara normalizatzea zaila izango bada ere, hizkuntza politika egoki bat garatuz, harreman sare euskaldun gehiago sortuz, euskarari dagokion prestigioa emanez, euskal erreferenteak sortuz etab. aurrerapauso asko eman litezkeela pentsatzen dut. Lan asko dago egiteko, baina hau guztia aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa da instituzioen eta euskalgintzaren arteko elkarlana sustatzea. l
‎Zure buruarekiko segurtasuna sentitu eta edukiko duzu gaurko egunean, nahi dituzun helburu guzti horiek aurrera eramateko lan alorrean.
‎EH Bilduk urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde programan berdintasuna, dibertsitatea eta herritar denen parte hartzea jasota dituela esan du Mintegik. Hori guztia aurrera eramateko, gaurko legeak egokitu eta betearazi eta mugimendu feministarekin elkarlanean ariko dela agindu du. –Emakumeen aldeko lege asko emakumeen parte hartzerik gabe egin dira.
‎Horretarako, ekimen ezberdinak antolatzen dihardute. Horien artan, egun eta ordu berean Euskal Herriko auzo eta herri ezberdinetan antolatu nahi dituzten lasterketak daude.Hori guztia aurrera eramateko, lehenik eta behin horrelako gauzak antolatzen eskarmentu handia dutenengana jo dute, besteak beste Euskaraz bizi nahi dut dinamika pertsona eta eragile ezberdinen parte hartzean oinarritu nahi dutelako. Hortik aurrera, norberaren ekarpenetarako ateak, zabal zabalik dituzte:
2013
‎Borrokak zerikusi handia du gure seme alaben etorkizunarekin. Azkenik, besarkada handi bat nire lankide ohi guztiei aurrera daramaten borroka eredugarriagatik. Denon artean lortuko dugu.
‎Epailearen auzipetze autoa, ordea, atzera bota zuen Bizkaiko Auzitegiak, auzipetze guztiak aurrera eramateko nahikoa froga ez zegoela iritzita. Azkenean, 2003ko ekainean egin zen Brouard auziko bigarren epaiketa, hiru auzipeturekin:
‎Irizpideak, EiTBren estilo liburuan zehaztuta egongo dira. Honenbestez eta hau guztia aurrera eramateko, EiTBk Euskaltzaindiko Hizkuntzaren Kalitatearen Behatokiaren laguntza eta kolaborazioa izango du.
‎CONSUMER EROSKI Elikagaien barietateak eta ugaritasunak kontsumo handiagoa eragiten dute. Aski da buffet libre batean nola jokatzen dugun ikustea, adibidez, koloredun janari, askotariko, kaloriko eta ongi aurkeztutako eskaintza bat aurreko ahalegin guztiak aurrera eramateko gai dela dieta osasuntsuari jarraitzeko eta gure pisuan mantentzeko. Izan ere, egun horietan dena bi kilo gehiago egiteko diseinatuta dagoela dirudi.
‎Horma irudia egiteaz gain, gaira hurbiltzeko bisita gidatuak, hitzaldiak, eztabaidak eta ekintzak bilduko dituen egitaraua prestatuko dute. Esperientzia hau guztia aurrera eramateko, Martxoak 3 elkartearen aholkularitza izango dute, baita beste aditu batzuena ere, hala nola, historialariak, bakea lortzeko bitartekari adituak, arte terapiak eta Belfasteko unibertsitateko transizio justizian aditu bat, aldi berean, Irlandako muralen azterlaria dena.
2014
‎Hortik hainbat lan etorriko dira: besteak beste, batzorde misto bat eratzea hori guztia aurrera eramateko.
‎Bisitari kopurua igotzea izango da beste helburuetako bat, eta horretarako ahalik eta eskaintza erakargarriena osatu nahi dute. Hori guztia aurrera eramateko, bailarako eragile pribatuen eta publikoen arteko komunikazioa eta elkarlana hobetzea izango da oraingo erronka. Turismo Bulegoa jatetxe, hotel eta bestelako turismo alorretako enpresekin elkarlanean ari da," turismoa norabide guztietan sustatzeko".
‎Kontua da oinarrizko sistema bat egitea erraza dela software librearen bidetik joanda. Teknika hori garatu zen IBM laborategietan, gero argitaratu zen, eta hasieran jendeak mesfidantzarekin begiratzen bazion ere, orain gailendu da, eta gainerako guztia aurretik eraman du ia.
‎Beste gauza batzuen artean, musika kontzertuak, antzerkia, errezitalak, kabareta, dantza eta bertso saioak ere antolatuko dira bertan. Horiek guztiak aurrera eramateko, aldaketa dezente egin eta aretoa egokitu behar izan dute arduradunek. Funtzio anitzeko gunea da Beikozini.
2015
‎Dauden hainbat politika indartu egin dira eta berriak asmatu. Eta hori guztia aurrera eramateko bitarteko egokiak jarri.
‎Agerian geratu zena nabarmendu zuen egiaztatzaileen batzordeak saltsa guztiaren ondoren plazaratutako oharrean: Gobernuen babesa behar zutela armagabetze prozesua berme guztiekin aurrera eramateko.
‎Pertsona bakarrak ezin du ordezkatu, eta Raúlek hori ongi daki. Buruzagi politiko, militar, estatista, inteligentea, etsaiari aurre egiten dakiena, Iraultza garai zail guztietan aurrera eramaten jakin duena??. Ondorioz, aldaketak izango direla ez dago zalantzarik.
Hori guztia aurrera eramateko, auzoa mapeatzea (ikuspuntu ezberdinak barneratzeko), hiztegiaren erabilera egokitzea (degradatu hitza gainerabiltzea baino gehiago, eragin esparruak dituen alde positiboak potentzializatzea), memoria eta kontakizunak biltzea eta kontuan hartzea, fisikoak ez diren elementuak baloratzea (ohiturak, kultura, gatazkak, aldarrikapenak?), auzotarrak inplikatzea (beste eragile askoreki...
‎Solaetxek argitu bezala, ekintza hauek guztiak aurrera eramateko ezinbestekoa izan dute ELA sindikatuaren laguntza. Haien prekarietate egoera larria ulertu, eta kanpaina martxan jartzeko laguntza eta babesa eskaini baitie.
2016
‎Gauzak ongi egin nahi ditugu, egoeraren azterketa sakonak eginez eta plangintza adostuak sortuz. Noski, hori guztia aurrera eramateko dirua behar da, eta, orain, ez gaude egoera onenean. Horregatik, irudimena ere lantzen ari gara.
‎Horrek, kirol azpiegitura horren arazo guztiak aztertu eta horiek konpontzeko plana egitea eskatzen du. Halere, hori guztia aurrera eraman baino lehen, Gamerok mantenurako hainbat obra egitea proposatu du, hala nola hezetasunak tratatzea, beharrezkoa duten tokiak margotzea, eta instalazio elektrikoa berrikustea.
2017
Hori guztia aurrera eramateko, EiTBk Euskaltzaindiaren laguntza eta kolaborazioa izango du (batik bat, Hizkuntzaren Kalitatearen eskainiko dio laguntza hori Akademiak). Gainera, EiTBren testu masa erabiltzen jarraitzeko aukera ematen zaio Euskaltzaindiari, UZEI, Elhuyar eta IXA taldeekin batera garatzen diharduen Lexiko Behatokia osatu ahal izateko.
‎Ideia burutik botatzen saiatu zen, baina elefante batek bezala bide egin zuen oztopo guztiak aurretik eramanez. Ohartu zen zutik zegoela.
‎Tiroz hildako emakume bati buruz hitz egiten ari direnez, norbait tronpeta jotzen hasten baldin bada krimen horrek sekulako oihartzuna sortuko du, komunikabideak sutan jarriko dira eta eskandalu mediatikoa itzela izango da: kategoriako ekaitza, inguruan harrapatzen dituen guztiak aurretik eramango dituena.
2018
‎Gizarte eztabaida sakon batetatik abiatu genuke, honelako neurriek bidea egingo badute. Badugu hau guztia aurrera eramateko estrategiarik?
2019
‎Konponente bakoitzari denbora tarte jakin batzuk esleitzenzaizkio, eta haietatik at edozer exekutatzea guztiz galarazita daukate. Kontrol aplikazioetan, ezinbestekoa da konponente bakoitzak eragiketa guztiak aurrera eramateko behar beste denbora edukitzea. Bestetik, partizio espazialakkonponente jakin bati esleitzen zaizkion memoria zatiak dira, non bakoitzaren atazak eta datuak gordeta dauden.Horrela, beste konponenteen arteko baimengabeko irakurri/ idatzi eragiketak saihesten dira.
‎Eskaintza gastronomikoaren barruan zeliakoentzat nahiz beganoentzat menu bereziak izango dira. Neurri horiek guztiak aurrera eramateko, CERMINen laguntza eta aholkularitza izan dute (Nafarroako Ezintasuna duten Pertsonen Ordezkarien Komitea), eta, zehazki, EUNATE eta ONCE erakundeekin eta, herri mailan, AMIMET erakundearekin, eta nolabaiteko ezintasunen bat edo zailtasun funtzionala duten pertsona partikularrekin.Lau guneetan, egun osoan zehar, mota askotako jarduerak egongo dira, adin guztietako jendeari begir... kontzertuak, herri kirolak, pailazoak, magoak, haurrentzako tailerrak, puzgarriak…Aurten, berriro ere, 11 ikastolatako 13 eta 16 urte bitarteko ikasleek hartuko dute parte Erronkan.
2020
‎Eta hori guztia aurrera eramateko, larrialdi egoeran nola moldatu zarete entrenatzeko?
‎Ekintza horiek guztiak aurrera eramateko, 30 milioi euro inguruko inbertsioa aurreikusten du Udal Gobernuak. Kopurua kontuan izanda," anbizio handiko plangintza" dela nabarmendu du Txurrukak.
‎«Euskal Selekzioen ofizialtasuna, Mendialdea Aralar eskualdearen garapena, ingurumenaren babesean eragitea edo euskararen sustapena, besteak beste. Hori guztia aurrera eraman ahal izateko auzolana behar beharrezkoa dela sinesten dugu eta horretan oinarritzen dugu gure eguneroko lana». Une honetan, Covid pandemiak sortutako nahasmen eta ezohiko egoeraren aurrean, beste lehentasun batzuk badaudela uste dutenez, bidezkoena EHMEk mugitzen duen auzolana beste norabide batean bideratzea dela erabaki dute:
‎–Ez, joder. Ez dut uste orduan plan hau guztia aurrera eramateko asmorik izango zuenik. Geroago izango zen, Enekok bideoarena egin zionean.
‎Azken urte horretan atera zuen Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (EBAZ hemendik aurrera), zeina ahozko hizkera estandarrerako hiztun guztien erreferentzia tresna litzatekeen, hizkuntzaren mai1 Nire eskerrik beroenak Miren Lourdes Oñederra eta Oroitz Jauregiri egindako ohar eta proposamenengatik. Eskerrak, noski, euren jardunak grabatzeko prest agertu diren hiztunei ere, eurek osatu baitute lan honen oinarri izan den corpusa; ia esan gabe doa corpusik gabe ez zela ondorengo guztia aurrera eramaterik izango. Azkenik esan nahi dut, lan honek Eusko Jaurlaritzaren Doktorego Aurreko Programako laguntza() jaso duela. la zainduetan erabiltzekoa (Euskaltzaindia 1998:
‎Aurrez deskribatu den prozesu hori guztia aurrera eramateko, ahalik eta informazio askotarikoena eskaini ahal zuten pertsonengana jotzea erabaki zen. Hori horrela, iRAKER programan parte hartu zuten irakasleengana jo zen, haiek informazio asetasuna eskainiko zutelakoan.
2021
‎Laguntza eta inbertsio hauek guztiak aurrera eramateko 2020 urteko soberaniaren menpe dagoen arren, udal arduradunak itxaropentsu daude gutxi gorabehera 4.000.000 eurokoa izatea espero dute eta.
‎Kiroldegi berria, Atsobakar eremuko kirol gune berria edo herriko hainbat eremuren berrurbanizatzea dira 2021ean egingo diren inbertsioen artean garrantzitsuenak. Horiek guztiak aurrera eraman ahal izateko, alkateak 23 milioi euroko balio duen udal ondarea saldu eta 12.000.000 euroko mailegu bat eskatuko duela jakitera eman du. " Inbertsio horiei ezin diegu udalaren diru sarrerekin aurre egin, eta horregatik, bi bide horiek landuko ditugu".
‎Sei zortzi lagun gaude lantaldean, eta zeregin bakoitzean, horretarako egokia den pertsona batek egiten du lan. Ardurak banatuta ditugu; esaterako, kinielak egiteko, zerbitzariak ondo kudeatzeko, programatzeko… Tropelak egin behar dituen gauza guztiak aurrera eramateko laguntza puntualak daude, eta horiek garrantzitsuak dira jolasak ondo funtziona dezan. Lanik handiena epeetan markatzen duguna betetzea da.
‎Sareak urte hauetan guztietan aurrera eraman dituen ekimenei esker, orokorrean, zenbait onura ekarri die NPLDko kideei; besteak beste, hauek:
‎Are gehiago, bilbatze hariek ere nekez lardaska uste zezaketen haren burutzapena, izan ere, tesi ideologiko erlijiosoa ardatz, trama ez hausteko moduko finkotasuna eta aldagaiztasuna eman zitzaizkien hasiera hasieratik eleberriaren osagai nagusiei: ...geriago eta nabarmenago uzteko giro gatazkatsu paradoxikoki, egonkor minimo bat, inolaz ere problematizatu nahi ez zen kristautzeak zekarren akulturazio arazoaren lausotzea, euskaldunen aspaldiko etsai odoltsuen ontasun estatus kristaua, ohiko amodio konturen bat kristautasunak eskatu bezain purua eta garbia, betiere, protagonistaren kontraposizio gisara benetan gaiztoa zen pertsonaia, zeina trama guztia aurrera eramateko ezinbestekoa izateaz batera, ezin har baitzitekeen ez Auñemendiko eta ez beste inongo euskaldunen prototipotzat, etab.
‎Udalak baimendutako ekintzak gutxi izan arren, ahal genuen guztia aurrera eramatea erabaki genuen. Hori dela eta, uztailaren 24, 30 eta 31n kontzertuak izan ditugu Levante plazan giro ederrean eta, nola ez, neurriak zainduta:
Hori guztia aurrera eramateko, EITBk Euskaltzaindiaren laguntza eta kolaborazioa izango du. Gainera, EITBren testu masa erabiltzen jarraitzeko aukera emango zaio Euskaltzaindiari, UZEI, Elhuyar eta IXA taldeekin batera garatzen diharduen Lexikoaren Behatokia osatu ahal izateko.
‎" Estatuko kudeatzaileek, sozialistek, beren gizarte eredua —alegia, estatu zentralista eta estatu poliziala— inposatzeko errepresio plan guztiak aurrera eraman nahi dituzten bitartean, Euskadin independentzia eta askatasunaren alde borrokatzen dugunok, ikuspegi antikapitalista eta autonomotik, biolentzia iraultzailea erabiltzen jarraituko dugu.
‎Eskuei eta ikusmenari eragiten dit baina nire semeak eta bera bezala dauden guztiek aurrera eramaten naute.
2022
‎Lehenengo elur egunak izan zituzten orduan eta ahal izan zutenean gurasoak agertu zirenean aprobetxatu zuten Burgosera joateko. Gazteluko zerbitzari, administratzaile eta soldaduak izan ezik beste guztiak, jauregian bizi ziren hamaseiak bi gurdi eta mandoetan gauza gutxi batzuk eramanda abiatu ziren, jateko behar zituzten gauza guztiak aurretik eraman zituzten-eta. Lau bikoteek, Txomin eta Urraka barne, haurrak eta zerbitzariek ez zuten gerlarien beharrik, baina Xanek ez zien utzi eta bi zaldun eraman zituzten badaezpada, mandatuak edo mezulari lanak egiteko.
‎Punta Rocca tontorretik gertu zen ezbeharra, eta bete betean harrapatu zuen tontorrera igotzeko erabiltzen den ohiko bidea; ondorioz, hainbat mendizale harrapatu zituen azpian. Lekukoen arabera, glaziarra bitan zatitu da, eta 300 metro zabal zen izotz geruza bat jausi da, bidean harrapatzen zuen guztia aurretik eramanez.
‎Gertatutakoaz, ikerlariek susmoa dute 300 metro zabaleko serac bat —glaziar batean dagoen izotz bloke handi bat— jausi zela, eta horrek bidean zuen guztia aurretik eraman zuela; 300 kilometro orduko abiadura hartu zuen elausoak. RAI Italiako telebista kateak atzo jakinarazi zuenez, izotz jausiak zauri larriak eragin zizkien aurkitutako pertsonei.
‎" Espero genuena zen, duela hiru hilabete eskatu genuen, eta oso albiste ona da. ABRAk eskaera egiteko prozesu guztia aurrera eraman du, baina orain mahastizainek eta upategiek proiektua abiatu behar dute". Baigorrik azaldu duenez, dena ondo bidean, hurrengo mahats bilketan Arabako Mahastiak markapean jaso ahal izango da lehenbizikoz Arabako Errioxako mahatsa.
‎Horrez gain, Corralesek nabarmendu du Goizper Taldeak dirulaguntza bat eman diela hori guztia aurrera eraman ahal izateko, eta kantitate" handi bat" ikerketara bideratuko dutela.
2023
Guzti hau aurrera eramateko pentsamendu kultura bultzatu behar da ikasleengan. Izan ere, edozein plan arrakastatsua izango da kulturarekin zerikusia badu.
‎Zalantzarik gabe, arrakasta horretan zerikusi handia izan du antolakuntzarako eratu den talde sendoak, baina garbi dugu ezin izango genukeela hori guztia aurrera eraman modu batean edo bestean jaso dugun laguntza barik. Lerro hauen bitartez, gure eskerrik beroena luzatzeaz gain, gure poz hau ondoan izan ditugun guztiekin partekatu nahi dugu.
‎Hasieratik gure ondoan sentitu zaituztegu eta bidea erreztu diguzue. Eskerrik asko, arrantzaleei, gaur egungoei eta lehengokoei, zuek izan zaretelako gure inspirazioa eta aitzakia hau guztia aurrera eramateko. Eskerrik asko, Salatxo abesbatzari.
‎Horrela, ikerketa, berrikuntza eta prestakuntza erronka globaletara bideratu nahi dira, diziplinartekotasunean eta kanpoko eragile sozialekin lankidetzan. Hau guztia aurrera eramateko hiru xede orokorretan sostengatzen da: formakuntza, agente eta diziplina ezberdinak dinamizatzea, eta berrikuntza pedagogikoa.
‎Gizarte etxe bat egiteko ideiagaz jarraitzen dugu. Lanketa eta prozesu hori guzti hori aurrera eramateko, herriari berba eman behar zaio. Orain urte batzuk lanketa sakon bat egin zen eta proiektu zehatz eta polit bat irten zen, baina garrantzitsu eta beharrezko ikusten dugu Plan Orokorraren eraketa martxan dagoen une honetan arnasa hartu eta berriro lanketa bat egitea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia